Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
12 juin 2014

Euskal Iheslari politikoen kolektiboaren agiria

iheslariak

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Euskal Herriari:
Martxoaren 22an Arrangoitzen egindako agerraldian Euskal Herriari bide
orria gauzatzen hasteko erabakia hartua genuela jakinarazi genion. Aukera
eskaintzen duten egoerei soluzioak ematen hasteko hautua egina genuela.
Horrela egiten ari gara, egunez egun, astez aste, hamarnaka iheslari dira
erbestearekin amaituz sorterrietara itzultzen hasiak direnak. Bidea eginez goaz.
Sortutako ilusioa soluzio orokorraren aldeko indar bilakatu behar dugu. Garatu
beharreko prozesu demokratikoaren baitan erbestearekin behin betiko amaitzeko.
Eskerrak gure herrietako kaleetan beso zabalik hartu gaituzten herritar
guztiei. Eskerrak ere oraindik babesten gaituztenei. Baita, bide orria babestuz,
konponbide justu eta iraunkorraren alde lanean diharduten eragile sozial eta
politikoei ere.
Baina oraindik badugu bidea egiteko. Euskal Herrian luzaz pairatutako
gatazka politikoak eta haren ondorioak konponduak izateko akordio zabalak
lortzeko momentua da. Konfrontazio zuzeneko garaietan, unean uneko
salbuespeneko neurri bereziak sortu eta aplikatu zaizkio Euskal Iheslari Politikoen
Kolektiboari.
Iritsi da garaia gure aurka erabili diren neurri errepresibo berezi guztiak
bertan behera gelditzeko. Iheslari politikoen aurkako euro agindu eta atxiloketak
gelditzeko. 80eko hamarkadan munduko herrialde desberdinetara deportatutako
herritarrak libre euskal herriratzeko. Torturapean egindako adierazpenetan
oinarritutako prozedura judizialak bertan behera uzteko. Legedi arruntean jada
artxibatuta behar luketen prozedurak ixteko. Iritzi, adierazpen eta elkartze
eskubideen aurka irekitako prozedura judizialei aterabidea emateko.
Berandu baino lehen, egoera larrienetan bizi diren iheslarien bizi duintasuna
eta oinarrizko eskubideak ziurtatzeko neurriak hartzea galdegiten dugu. Gaixo
larrien egoerei soluzioak eman. Finean, salbuespen neurriak gelditu, bizi
duintasuna bermatu eta egia eraiki. Erbestearen arrazoiak eta ondorioak
konpondu. Eta oraintxe baditugu erronka zehatzak: esate baterako, Maria Jesus
Elorza atxilo da une honetan. Hasi duen etxerako bidea amai dezan gure bide
orria ontzat eman duten eragile guztiei indar egin dezaten eskatzen diegu.
Gatazka politikoaren ondorioekin bukatzea ere gure esku dago. Herria da
askapen borrokaren subjektu. Horregatik, herritar guztiei dei egiten diegu
ekainaren 14an Giza eskubideak Konponbidea Bakea lemapean Baionan deitua
den manifestazioan parte hartzera. Gure herriak merezi duelako, herritarrok merezi
dugulako. Elkarrekin lortuko dugu!
H

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité