Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
13 juin 2014

Joseba Tobar Gure Esku dagoz hitz egiten

Gure Esku Dago: zer?

Bai gure esku dago… Ongi eta zehatz-mehatz ez dakigu zer, baina.

Erabakitzeko eskubideaz, orain dela 25 urte hitz egin genuen, luze gainera. Euskal Herrian zehar Herrien Liga zela, Bai Independentziari! zela, hamaika bilera, mahai inguru pilo bat eta zenbait ekitaldi egin genituen. Baita manifestazio erraldoi bat ere Iruñean.

Zer dela eta abandonatu ziren (lurperatu?) Herrien Liga eta Bai Independentziari! izeneko mugimenduak?

Hortaz, zer dela eta 25 urte eta gero, antzeko ildotik abiatzea? Baltikoko herrialdeetan orain dela 25 urte giza kate bat egin zelako?

Ala orain dela gutxi Katalunian beste giza kate bat egin delako?

Orain dela momentua? Eta lehen, orain dela 25 urte, Baltikoko herrien mugimenduak pil-pilean zeudenean, ez al zen momentua?

Agian batzuek jakingo dute horretaz… Seguru nago.

Badaezpada ere, eta aurreko bi mugimenduei gertatu zitzaiena kontuan hartuta, orain antzeko ‘erabakiak’ berriz ere hartu ez daitezen, hona hemen eztabaidarako puntu batzuk, lagun batzuei bidalitako e-posta batetik hartuak:

“Hasi ginenean ‘hortaz’ pentsatzen nire helburua zen autodeterminazioa, eta batez ere, beronen praktika Eskozian, Katalunian, Euskal Herrian, eta oro har Europar Batasunean, aztertzea…

Gure Esku Dago delakoa, ene ustez, eskubide mailan geratzen da, eta ez da makala kontua!

Baina… horretaz haratago joan nahi nuke.

Zehazki, zer proposatzen da (dute, dugu) Euskal Herriaren INDEPENDENTZIArako esparru hauetan guztietan: ekonomian, politikan zein nahi dituzuen edozein arlotan?

Ni neu aspertu egiten nau eskubideei buruz behin eta berriz hitz egiteak, agian aspalditik ezagutzen dudalako ‘afera’.  (Montrealetik etorri berria, 1986an hasi nintzen  arlo horretan lanean, lagun askorekin batera: Txillardegi, J. Lezaun, J. Goñi, M. Goyenetche eta jadanik utzi gaituzten beste askotxorekin ere.)

Ez, jakin behar dena hauxe da:  gaur egunean, independentziarako, praktikan, zeintzuk dira proposatzen diren aukerak?

Kasurako, ekonomian: Moneta propioa ala euroa?

Euroan, Espainia una grande y libre-n eta Frantziaren la grandeur de la France-n egotea, ala Kosovon, Montenegron gertatu dena aztertzea eta antzekoa bultzatzea?

Hori ez dute ‘gure esku dago’ delakoek eztabaidatzen (…), ezta beste askok ere….

Hortaz?

Uste dut aukera irekita dagoela, maiatzeko hauteskundeetatik eta ekainaren 8ko ekitalditik baino askoz haratago joateko.”

Ez al du merezi gai horretaz eztabaidatzeak? Itxaron egingo dugu beste batzuek horren inguruan ere erabaki arte?

Ez al gara gai gu geu, euskaldunok, EHren independentziaz eztabaidatzeko? Zer dela eta?

Noiz eztabaidatuko da EHren independentziaz? Nork? Non?

Noiz arte horrela? Quosque tandem?

“Katalunia, geroari begira, eta Euskal Herria, berriz, iraganari lotua. Gatazkaren zauriak konpontzeko premia ez da aitzakia, bestelako dinamikak abiatzeko benetako eragozpena baizik.” (Imanol Murua)

“Oraingo eztabaida ez da independentzia bai ala ez. Gauza sakonagoak landu behar ditugu.”(Andoni Ortuzar)

Aunque la izquierda aberzale la constituyeran solo cuatro, debería tener un plan, un proyecto, una hoja de ruta, un contacto constante con otras fuerzas y un recorrido por todo el mundo para dar a conocer sus objetivos.” (Javier Sádaba)

Hitzaldi askotan eta UEUko webgunean aipatu dudan bezala: “Non daude laukotea osatzeko beste hiruak?”

Hala ere, Lo pertinente es una soberanía compartida con el estado español, no estamos hablando de independencia.” (Iñigo Urkullu)

Hitzaldi batzuk eman ditut Gure Esku Dago delako kanpainan: besteak beste, Azpeitian eta Zamudion. (Oiartzunen datorren irailean edo urrian egongo naiz.)

Oso hitz gutxi erabili egin dut ‘erabakitzeko eskubideaz’ hitzaldi horietan guztietan. Independentziaz  hitz egin  dut, zehazki Euskal Estatu independentearen bideragarritasun ekonomikoaz (http://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/euskal-estatua-bideragarria-al-da-ekonomikoki).

Noski, giza katean egon naiz, (Kanpanzar mendian tokatu zait) eta beste hamaika ekitaldietan ere. Argi.

Ongi. Gure Esku Dago izeneko mugimenduaren ekitaldi nagusian egon gara, jende pilo bat gainera. Ederki.

Eta hemendik aurrera, zer?

Nire aldetik, ‘hortxe’ egongo naiz eta berton egoten segituko dut, hitzaldiak, elkarrizketak eta ahal dudana egiten. Baina, erabakitzeko eskubideaz, zer esan? Soilik bost hitz: herri guztiek daukate auto-determinatzeko eskubidea.

Nahiko eta sobera, zeren horretaz dena, edo ia dena esanda baitzegoen 1980ko hamarkadan: artikuluak, liburuak, hitzaldiak, konferentziak, saiakerak, mahai inguruak, elkarrizketak, …, den dena.

Orain proposamen zehatzak plazaratzeko eta beraiek eztabaidatzeko ordua da. Praktikan jarriko denaz eztabaidatu behar da, proiektu desberdinez, aukera ezberdinez, eta ahalik eta lasterren, horrelakoen onenak praktikan eta martxan jarri…

Erabakitzeko eskubideaz hitz egiteko momentua bukatua da.

Hortaz? Zeri begira gaude? Zeren zain?

EHren independentzia litekeena da, it is possible,… baina oztopo guztien gainetik, arlo ezberdinetako helburu zehatzak eta beroriek lortzeko erabil daitezkeen medioak argi eduki behar dira.

Egia da. Dena dago gure esku. Baina ‘dena’ delako horretaz ere, halabeharrez, nahita zein ez, borondatez ala ez, eztabaidatu beharra daukagu, inongo mugarik eta, batez ere, inolako kontrolik eta kontrolatzailerik gabe.

Ad Majorem Vasconum Libertatem.

joseba felix tobar-arbulu (donejurgi)

 

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité