Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
4 juillet 2014

Sokatirako euskal selekzioa ofizialki lehiatuko da nazioarteko txapelketetan

images

'Basque Country' izenpean jokatu ahalko ditu lehia guztiak. Nazioarteko Sokatira Federazioak ofizialtasuna aitortu dio.

Sokatirako euskal selekzioa ofiziala da herenegundik. Hala jakinarazi diote Nazioarteko Sokatira Federazioko kideek Euskadiko Herri Kirol Federazioari. Aurrerantzean, beraz, sokatirako euskal selekzioa ofizialki lehiatu ahalko da nazioarteko txapelketa guztietan, Basque Country izenpean. "Eskubide eta betebehar osoko" onarpena eman diote selekzioari, eta federazio horren parte da dagoeneko. Estatus horretaz, baina, abuztuaren 31tik aurrera baliatu ahalko da; orduan bukatuko da AEBetan egingo duten lur gaineko txapelketa.

40 urte, tiraka

Sokatirako euskal taldeek 40 urte baino gehiago daramatzate nazioarteko txapelketetan parte hartzen. Halere, sekula ez dute aukerarik izan ofizialki nazioarteko federazioko parte izateko. Hori dela eta, Spain izenarekin lehiatu dira Euskal Herritik kanpoko txapelketetan, betiere euskal ikurrak erabiliz. Aitortza falta zitzaien, eta azkenean lortu dute, hori baitzen erronka: federazioaren parte izatea. "Duela 40 urte inguru parte hartzen hasi ziren talde batzuek jarraitzen dute oraindik ere. Baina segitzen ez dutenen lanaren ondorioa ere bada lorpen hau", nabarmendu dute.(Berria)

 

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité