Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
11 juillet 2014

"BC3 da munduko bigarren Think Tank-ik eraginkorrena Klima-Aldaketaren ekonomia eta politikan".

bc3

BC3 - Basque Centre for Climate Change euskal erakundeak bigarren postua lortu du Munduko ICCG (International Center for Climate Change Governance) Think Tank-en Sailkapenean, aurrea hartuz Klima-Aldaketaren ekonomia eta politikan lan egiten duten mundu osoko 293 erakunde pribatu eta publikori.
Europa mailako lidergoari eusteaz gain, BC3-k bigarren posiziora egin du jauzi munduko Top Class modura.

BC3 Euskadin kokatutako "BERC" (Basque Excellence Research Centre) bikaintasun ikerketa-zentroa da, hauxe duena helburu: klima aldaketaren zergaitiei eta ondorioei buruzko epe luzerako ikerketa ahalbidetzea, hainbat diziplinatako zientzia-adar honen inguruko ezagutza sortzeko xedearekin.

BC3 zentroko ikerketa-taldea kualifikazio handiko ikertzaileek osatzen dute, ikerketa, prestakuntza eta informazioaren dibulgazioa bikainak izan daitezen.

Klima-Aldaketaren ekonomia eta politikari buruzko Munduko Think Tank-en Sailkapena ICCG izeneko erakundearen ekimena da (International Center for Climate Change Governance); erakunde pribatua da eta 2012. urteaz geroztik egiten du aipatu ikerketa konparatiboa, ezagutza zientifikoa eta Klima-Aldaketarekin lotutako politikak eta zuzentarau ekonomikoen esparruan lan egiten duten zentroak elkarren artean konparatzeko.

Guztira, mundu osoko 295 erakunde aztertu ditu, eta bigarren posizioan sailkatu da BC3, Massachusetts-eko Woods Hole Research Centre-ren atzetik.

Joan den urtean, BC3 Sailkapen honen Europako ataleko lehen postuan kokatu zen. Aurtengo edizioan, baina, ICCG erakundeak zerrenda bakarra egin du mundu osoko zentroak bilduz, eta beraz, bigarren posizioa lortuta, Europa mailako lidergoan kontsolidatzeaz gainera, mundu mailako Top Classean aurrera egin du Euskadiko zentroak.

Ranking honen helburua da munduan ezartzen ari diren politikak bideratzeko orduan Think Tank hauek egiazki duten eragiteko gaitasuna neurtzea. Berez, politiketan eragiteko gaitasuna neurtzea ez da kontu erraza, maiz irizpide subjektiboak tartekatzen direlako.

Beraz, balorazio-sistema objektibo bat izatea, eragile guztiek onartzen dutena, oso garrantzitsua da. Hain zuzen ere, horixe da Ranking honen ekarpenik azpimarragarriena: erabilitako metodologiari esker, ICCG-k Zentro hauen guztien emaitzak era objektibo batez sailkatzen, modu homogeneoz kontsideratuta taldeen beraren barne-gaitasunak zein emaitzetan eragiten duten kanpo-eragileak.  

 

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité