Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
28 juillet 2014

PALESTINArekin ELKARTASUNA, Elgarretaratzea uztailaren 31an, arratseko 6etan, Baionako herriko etxearen aitzinean

Elkarretaratze horretara deitzen dugu :

- Gazaren kontra Israelek burutzen ari den erasoari ezetz erraiteko,

- Frantses gobernu “ sozialista”-ren konplizitateari ezetz erraiteko,

- Palestindar herriari gure sustengu osoa aldarrikatzeko.

 

Gazaren kontrako bonbardaketa intentsiboek mila palestindar baino gehiagoko heriotza ekarri dute, - gehienak zibilak eta bereziki emazteak eta haurrak- milaka jende zauritu, ehunka etxe suntsitu eta 100 000 baino gehiago aterpegabe eta deserritu ekarri ere. Uztailaren 17an hasi eta segitzen duen lurreko ofentsibaren ondorioz, kalte agertuak emendatuz joan dira .

Berriz ere Israelgo gobernuak sekulako su erauntsia botatzen du Gazaren gainean. Suziri jaurtiketa estakulutzat hartzen du bainan bere egiazko asmoa populakuntza palestindarra ikaran atxikitzea eta koalizioko gobernu palestindarra zailtasunean jartzea da.

Egoera lazgarri honen aintzinean, mendebaldeko gobernuei tragedia berri honen egiazko erantzulea izendatu gabe” bortizkeriaren katea salatzea” aski zaie. Israelgo gobernua “zuhurtasunez” ibiltzera deitzen dute soilik, horren gerlako krimenak eta gizadiaren kontrako krimenak kondenatu gabe.

François Hollande urrunago joan da ere : Israelgo erasoa bermatzu du, Uztailaren 9an, Benjamin Netanyahou-rekin ukan duen telefonozko elkarrizketan, “ mehatxuen aintzinean, Israelgo gobernuari doakio populakuntza babesteko neurriak hartzea” deklaratuz. Bainan Estatu sionistak Gazako jendearen gain eta okupatua den Zizjordaniaren jendeen gain sortzen dituen etengabeko mehatsuetaz hitz bakar bat ere ez !

Alta, europar Batasunak Israel hertasatzeko medio errex bat baluke : herri honi abantaila ekonomikak – ilegalki okupatuak diren lurralde palestindarretatik heldu diren ekoizpenentzat ere - emaiten dizkion partzuergo hitzarmenaren gelditzea. Gainerat, hitzarmen horrek jende eskubideen errespetatzeak du eskatzen. Segitzen duen kolonizazioa eta herri palestindar ainitz beren lurretaz gabetzen dituen bereizte paretaz bost axola dute alta ! Hori dena nazioarteko zuzenbidearen kontra egiten da, Israel eta bere mendebaldeko sustenguei berdin zaielarik.

 

Mobilizaturik gelditzen gira :

* Gazaren kontrako bonbardaketen gelditzearen alde, Gaza, Zizjordania eta Jerusalemen burutzen ari den eraso israeldarraren gelditzearen alde,

* Gazaren kontrako blokeoaren kentzearen alde,

* Palestinako herriarekin gure elkartasuna aldarrikatzeko,

*Gobernatzatzen gaituztenen pasibotasun hobenduna eta podere sionistarekin duten konplizitatea salatzeko,

* Palestindar eta Israeldarren arteko bake zuzen eta iraukorra bilatzearen alde.

 

 

Amis de Karl Marx (AKM), Comité pour la Défense des Droits de l’Homme en Pays Basque (CDDHPB) , CGT Territoriaux Biarritz, Euskal Herria Bai(EH Bai), Gauche Anticapitaliste (GA), Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB), La Commune, Nouveau Parti Anticapitaliste (NPA), Parti de gauche (PG),  Solidaires.

 

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité