Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
7 août 2014

Gazaren sufrimenduak ondorio asko dakar

 Gazteekiko haustura sortu dute.

Telefono bestaldean daude eta egoera kontatzen digute. Bonben artean bizi dira. Gauaz ezin dute lorik egin bonben hotsen artean, beraz eguna argitzen delarik oren batzuk hartzen dituzte lo egiteko. Gaueko ikararen arintzeko.

Bitartean hamarnaka, ehunka hil karriketan, etxeetan. Bai herritar xume guztiek bizi dituzten egunak ikaragarriak dira. Hiltzea heriotza hor dagoela sentitzea hobe dela diote, hau da milioi bat zazpiehun mila pertsonen egunerokoa Gazan.

Sare sozialetan oroimen kolektiboa piztu da eta askok Gazan mende honen Gernika ikusi dute. Hau baita errepikatzen, herritarren kontra gerlarako tresna eraginkorrenak, Israelgo armadak munduko tresna hoberenak erabiltzen baititu Gazan. Hau gure begien aurrean gertatzen ari da. Gernikan gertatu zen bezala, nazioarte guztiak zekien zer ari ziren egiten, tresna berrienak baliatzen guda handiagoetan erabiltzeko. Gizadiaren kontrako gerla zuzenean!

Gernikaren inguruan gezur asko kontatu zituzten, euskaldunek berek sutan jarri zutela Gernika. Prentsan denetarik entzun da Israelgo propaganda zuzena, propaganda gerlarako tresna nagusia baita. Hori dena badakigu, gobernuek ere, agintariek, elementu guztiak dituzte, herritar xumeak dituztela erasotzen, helburua ez dela talde berezi baten suntsitzea herri palestinarra bera baizik. Herria ezabatu nahi baitute, Israel handiaren egiteko. Ez da negoziaketarik behar Israelentzat ! Zuzenean erakusten diguten hilketa horrek baditu ondorio beltz-gorriak Gazan, familia osoak ezabatzen dituztelako. Ez dituzte argudioak bilatzen ere hain naturala baitzaie egiten dutena, beti urrunago joatea delarik helburua. Ondorioak ditu gure humanitatean, gaur Gazan egiten dutena edozein tokitan egin dezaketelako eta gure erantzuna oso motz gelditzen baita.

Gertakari horien ondorioz frantses gobernuaren benetako aurpegia ikusi dugu. Hollande Israelgo erasoa sostengatzen ikusi dugu. Palestinaren inguruan frantses estatuak atxikitzen saiatu zen oreka hautsi da.

Horrez gain, Palestinaren sufrimendua salatzeko, herri palestinarrak libre bizitzeko duen eskubideari elkartasuna manifestaldietan entzunarazteke nahiari, Vallsen gobernuak jarri dituen trabek barne politikaren norabidea argitu dute.

Euskal Herrian aspaldi ezagutzen dugu Parisek daraman praktika erresistentzia politikoaren aitzinean. Parisek politika nagusiaren kontra doan erresistentzia kriminalizatzen du epaiketak baliatuz, legedia antiterrorista hobestuz, terrorismo hitza elikatuz. Hau da gaur egun erabiltzen duena Parisek Palestinaren alde agertu direnen kontra. Ez bortitzak izan direnen kontra, baizik eta poliziak karrikan bildu dituenen kontra. Diskurtso nahasia hedatuz, “barneko etsaia” saltsa guztietan sartuz, Palestinaren alde agertzen direnei antisemitismoa leporatuz! Libre bizi nahi duen herriarekin bat egiteagatik, ia-ia defentsarik gabe, proportziorik gabeko erasopean dagoen herriari elkartasuna adieraztegatik kriminalizatzen dituzte, askotan lehen aldikoz manifestaldi batean parte hartzen zuten gazteak. Gobernutik epaietako eskatu gogortasuna ez da ulertu. Haustura handia sortu da frantses gazteria eta gobernuaren artean. Horren konpontzea oso zaila !(Naiz)

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité