Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
15 septembre 2014

Sarako herri kontseiluari ongi etorria eman dio Udalbiltzak

10000797

Udalbiltzak ongi etorria egin die Sarako herriko kontseiluko 23 kideei, nazio erakundearekin bat egin dutela ospatzeko. Auzapezak dei egin die Ipar Euskal Herriko gainerako hautetsiei bide bera har dezaten, «euskal herritarrak garelako, gure herriaren alde garelako eta euskara eta euskal kultura defendatzeko batera lan egin behar dugulako».

Sarako herriko kontseiluko auzapezak eta 22 hautetsiek Udalbiltzarekin bat egin dutela-eta ekitaldia egin dute gaur goizean herri horretan. Battitt Laborde Sarako auzapezak, Udalbiltzako lehendakari Mertxe Aizpuruak, Lapurdiko herriarekin senidetua den Ataungo alkate Igor Aierbek eta aurkezle gisa Mixel Gerendiain Sarako hautetsiak hartu dute hitza, festa giroan egin den ekitaldian, Kazeta.eus-ek jaso duenez.

Euskal Herri osoko udal hautetsien ordezkaritza zabal baten aurrean, Battitt Labordek adierazi du Udalbiltzarekin bat egin dutela «euskal herritarrak garelako, gure herriaren alde lan egin nahi dugulako, euskara eta gure kultura azkartzeko, eta sinesten dugulako Euskal Herriko gainerako lurraldeekin batera lan egitea ezinbestekoa dela gure herriek aitzina egin dezaten».

Sarako auzapezak Ipar Euskal Herriko beste hautetsiei bide bera hartzeko gonbita egin die: «Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hautetsi eta auzapezei erraten diet euskal herritarrak garelako, gure herriaren alde garelako, euskara eta euskal kultura defendatzeko batera lan egin behar dugulako eta sinesten dugulako Euskal Herriko gainerako lurraldeekin batera lan egitea ezinbestekoa dela gure herriek aitzina egin dezaten», adierazi du. Atxikimendu dinamika abian dela ere gogoratu du.


Udalbiltza «baitaezpadako tresna» dela gehitu du, Euskal Herri osoaren garapena orekatua izan dadin. Euskal Herriko eskualdeen artean diren ezberdintasun handiak direla eta egungo administrazio sareek «gure beharrei ez dietenez erantzuten». Hautetsien biltzarra «kohesioa» lortzeko eragile guztiekin lanean ari dela ere azpimarratu du Labordek.

Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakariak ekimenean aipatu gai guztiak laburbiltzeko «Zazpiak bat» esaera aipatu du, «lelo bat baino gehiago» dela gogoratuz, eta «eguneroko bizitza praktikoan» bizitzera deituz. «Lurralde kohesioan sakondu egin behar da, elkarlana sendotzen eragile eta erakundeekin» azaldu du.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité