Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
16 octobre 2014

Aitzina!-ren aurkako erasoa

Topatutik: 

Erasoa salatzeko elkarretaratzea Baionan / @ehKz_eu

Goizeko 7:00etan Aitzinako gazte antolakundeko kidea den Alex Feldman atxilotu du Jendarmeriak Arrosan (Nafarroa Beherea). Bere etxea miatu ondoren, Aitzinak Baionan duen egoitzara eraman dute hura ere arakatzeko. Egun osoa izan dute atxikita eta aske utzi dagoeneko.

Erasoa salatzeko elkarretaratzea Baionan / @ehKz_eu

Baionako prokuradoreak azaldu du ikerketa abiatu zutela udalerri askok salaketa jarri zutelako frantses hutsean ziren bide seinaleak desagertu izanagatik. Hain justu, “lapurtzea eta gauza ebatsiak gordetzea” egozten diote atxilotuari. Uztailaren 14an, Frantziako Errepublikaren jai nazionalaren harira, Aitzinako gazteek frantses hutsean ziren 100 bide seinale kendu eta Parisera bidali zituzten trenean.

Egoitzatik material informatikoa eraman du poliziak, baina ez Aitzinarena soilik. ehKz.eu gazte hedabideak eta Radio Kulturak ere erabiltzen dute lokala, eta salatu dute haien materiala ere “lapurtu” dutela (berreskuratu dute dagoeneko).

ernai_beti_aitzina_atxiloketakErnaik ere gaitzetsi du gertakaria, polizia operazioa Euskal Herriaren eraikuntzan lanean dabilen gazteriaren aurkako eraso gisa kokatuz. Gaineratu du Espainia eta Frantzia beti aritu direla “eskutik helduta” gazteria aktibo eta antolatuaren aurka: “Beraien zapalkuntzaren aurka egin eta gure herri, hizkuntza edota eredu propioa aldarrikatzen duen dinamika oro zanpatu eta gazteria sumiso bat izatea da amesten dutena, horretarako errepresioa baliatuz

 

 

Aitzinaren oharra:  Gaur gertatutakoa salatzeko, elkarretaratzeak deituak izan dira gaur arratsalderako, 18:30 tan Baionako Herriko Etxean eta 19:00 tan Arrosako zubian.
Horrez gain, bihar prentsaurreko jendetsu batera dei egiten dugu, 13:00 tan Baionako San Andres plazako eskaileretan.

aitz

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité