Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
20 octobre 2014

Nagore Muxika askatu!

preso

 

Alacanten, Villenako kartzelaren kanpoaldean, atxilotu du Guardia Zibilak Nagore Mujika bilbotarra, Juan Carlos Iglesias presoari bisita egin eta gero. 6 urteko alaba berarekin zegoen.

Espainiako Barne Ministerioak azaldu duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduari erantzunez atxilotu dute Mujika.

Etxerat elkarteak gogor salatu du gertatutakoa: "Senideei zuzendutako beste eraso bat da gaurkoa, dispertsioak ereindako babesgabetasunaren lurzoruan izateko aukera duen erasoa hain zuzen ere. Bereziki larria da gainera adin txikiko bat, bere alaba, hau dena bizitzera behartu izana. Ume honen eskubideak ez al dira beste edozein umerenak bezain errespetagarriak?"

"Dispertsioak eraman ditu Alacanteraino Nagore eta alaba egun osoko bidaian, eta justifika ezina da epaile baten zitazioaren izenean pertsona bat atxilotzea, epailaren aurrean aurkezteko komunikatzearekin nahikoa zenean", gehitu du Etxeratek.

Sortu alderdiak ere atxiloketa salatu du: "2008an espetxetik atera zenetik Bilbon bizi izan da Mujika, sendiarekin. Entzutegi Nazionalak bere atxiloketa agindu du ordea, "aurkitzeko moduan ez omen dago eta. Sortuk kezka adierazi nahi du, mendekuan oinarrituriko sumario berriak fabrikatzeko maniobra baten atarian egon gaitezkeen susmoa du eta".(Argia)

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité