Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
27 février 2015

Albizu anderea gogoan dugu.

Andere ausarta, bere bizia herriari eskaini zion eta biziak golpe gogorrak eman zizkion. Elkartasunari tokia egiten jakin zuen eta herriaren borrokari lotzen.Bizitzari aurre egiten, gertakariei erantzuten eta poesiaren bitartez bere bihotzaren berri eskaini zigun. Bizitzaren golpe gogorrei aurre egiten eta eritasunaren erasoari eutsiz joan zaigu. Urruñako herriak bere gogo bihotzean atxikiko du bere aztarna eta biziari zion maitasuna. Hatsa elkarteak eskaini dion idatziari lotzen gara eta doluminak igortzen dizkiogu bere familiari.

Daniela maite zaitugu. Gure Urruñako lagunak

 Daniela Albizu gure oroitza-‘penetan’

Aurten, Otsailaren azken egunetan, Daniela Albizu, gure olerkari lagunak, norabaiteko mundu batera bide egin digu.
Dozena bat urtez, bere aztarnak, Hatsaren Poesia liburuan utzi izan dizkigu, bainan azken 5 urte hauetan, emeki emeki, gaixotasun larri baten itzalak, bere azken indarrak  estali dizkio.
Guretzat, Daniela, kemena baino gehiago, sutsutasunez beteritako  pertsona bat zen.
Suak  ez du bakarrik erretzen edo berotzen, argitzen ere du.
Horren frogagarri, Hatsaren Poesia liburuan, 2011an,  agertu zuen bere azken olerkia, hona hemen .
Argi ‘haundia’z mintzo da ,osasunez ahulduz zoalarik  segurazki ere, bere iragaiteren iragarmena zuela  bere buruan susmatzen 
Hatsaren Poesia Egunean. Oxtikenea .Senpere 2006 Urtean 
Banoa
Ilunpetan nintzen,
hortxe gordea.
Egun batez,
urrun-urrun,
argi bat,
ez nakien zer zen
ARGIA.
Banoa emeki-emeki,
argia handitzen ari da.
Orai argiak hartzen nau,
gelditzen naiz, begiak itxita.
Begiak ideki nituelarik
poz ikaragarri batek hartu ninduen.
Tunel batean nintzen,
begiak itxita banoa aintzinean.
Begiak ideki nituelarik,
tuneletik ateratu nintzen,
argi turrusta batek hartu ninduen.
Ikusten nuen, bai eta entzuten
xorien kantuak, haurren irriak 
eta nigarrak,…
eta abar.
Orduan jakin nuen zer zen
BIZIA.
             Daniela Albizu         
                                                                                      Hatsa elkartearentzat                                                                                                Auxtin Zamora
Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité