Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
11 mars 2016

Aberri Egunean ostatuak ere laguntzaile!

aberri Eguna 2016 bilaketarekin bat datozen irudiak

Aurten ez dugu herri bazkaririk antolatuko Aberri Egunean!

Menu bereziak eskainiko dituzte 16 jatetxe laguntzailek!

Urtetik urtera gora doa Aberri Egunaren laguntzaile bilakatzen dieren taberna eta jatetxeen kopurua eta, ostalaritza zerbitzuez gain, euren lokaletan antolatzen dituzten aktuazioei esker  osatzen dugu Aberri Eguneko programazioaren alde handi bat. Ekarpen hau oso garrantzitsua da eguerditik aurrera Iruñeko kaleetan izaten den jai giroa lortzeko.

Aurten eguneko menu eskaintza berezia proposatu digute Iruñeko Alde Zahar inguruko hamasei jatetxek. Eskaintza oso zabala da, 14 eurotik 30 eurora bitarteko menuak daude. Aukera oso egokia dela uste dugu eta herri bazkaria antolatu ordez jendea jatetxe hauetara bideratzea erabaki dugu.

Aldaketa honekin, Aberri Egunarekiko atxekimendua sustraitu eta Iruñeako tabernariekin dugun alkarlana indartze aldera urrats berri bat egiten dugu.

Honekin batera doa JATETXE LAGUNTZAILEEN ZERRENDA, helbide eta telefonoekin, erreserbak bakoitzak bere kontura egiteko. Erreserbak lehenbaitlehen egitea aholkatzen dizuegu.

Horrez gain, bokatak, razioak, hanburgesak, ... eskaintzen dituzten tabernen zerrenda ere bidaltzen dizuegu.

 

 ON EGIN!

OHARRA:

Jatetxe handienak (200 pertsona inguru, taldeetzako aproposak): Nire Etxea  eta Iruñazarra (baina garestienak ere badira). 

Nahiko handiak (70/80 pertsona): Qwerty, Oreja, La Viña, Askartza, ID Punto Cero, El Redin.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité