Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
11 décembre 2017

Kortsikan, borroka baten emaitza

Corse-Matin erabiltzailearen argazkia.

Bai aldi honetan emaitzak onak dira hauteskundeen bitarteko politika martxan eman zutenentzat. Dagoenko frantses prentsa guztiak abrtzaleen aldarrikapenak zabaltzen ditu, alegia preso politikoen amnistia eta autonomia. Finean, Kortsikako abertzaleak ez dira mugitu, aldarrikapen berdinak plazaratu dituzte azken hamarkadetan.

Agintean daude abertzaleak abrtzaleak eta Filipe lehen ministroak goresmenak eskaini dizkio Simeoniri. Kortsikak Parisko tramankulu asko jasan eta pairatu behar izan ditu. Zer bide hautatuko du Parisek Kortsikarekin hitz egiteko? Kortsikarrek arreta handia beharko dute joko zikinetan aditua den errepublikarekin hitz egitean. Dena den aukera dago Kortsikarako. Kortsikak Kataluniaren eredua du parean estatuen harropuzkria neurtzeko. Karta asko ditu eskuetan Kortsikak

Guretzat Kortsika eredu izan daiteke ere. Izan ere, Kortsikak bere presoentzat amnistia negoziatzen badu euskal preso politikon gaia urrunago bultzatzeko aukera izan daiteke ere. Alegia zergatik aterabide bat Kortsikan eta ez Euskal Herrian? Ondoko hilabeteak esperantza iturri izan daitezke.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité