Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
16 mars 2020

Emaitzak begiratuz

Egun osoan, atzo, euskal komunikabideek hauteskundeak jarraitu dituzte. Usaian egin izan duten gisan eta behar bada hrubiltasun handiagoarekin, tresna eta langile gehiagorekin aritu dira informazio asko eta zehatza ematen. Paul Bilbaok ere euskal komunikabideen elkar lana goraipatuz agertu da Twitter kontuaren bitartez.

Egia erran pozik egotekoa bazen informazio eskaitza onarengatik.

Alta, hauteskunde hauek egoera ez normalean antolatu izan dira, zientifiko eta mediku asko etxean egoteko aholkatzen zutelarik. Alegia, konfinamendua baitezpadakoa zela pandemia geldiarazteko eta erabakiak ez zirela hartzen arduraz erranez. Demokrazia pandemia baino handiagoa zela zioten politikoek, bereziki Fabieusek eta Larcherk. Lehenak, gogoratzen bagara, ardura nagusia izan zuen odol kutxatuaren aferan, odol kutxatuaren banaketa joaten utziz. Ezin da ulertu bere esku uzten ahal dela arazo sanitario batean erbakiaren hartzea, bere iragana begiratuz. Auzitegi konstituzionalaren presidentea denaz kasu egin zaio. Horrez gain, Larcher senatuaren presidenteak, estatuaren bigarren arduradun presidentearen ondotik, bultzatu du hauteskundeen antolaketa demokrazia pandemiaren gainetik zela eta. Jendearen metaketa arriskutsua zela zioten zientifikoek eta medikuek. Politikoek zioten jendearen arteko distantzia errespetatuko zela, eskuen garbitzeko produktoak egonen zirela. Prebentzioa segurtatuko zela zioten.

Atzoko irudietan, boz kondaketaren baldintzak agertu dira, jendea bat bertzearen ondoan, distantziak errespetatu gabe. Biriatuko kasua da berbada esanguratsuagoa. Izan ere, emaitza ezagututa, jendea elkar besarkatzen ikusi ditugu.

IrudiaIrudiaAitziber Zapirain (Hendaia)

IrudiaDonapaule

Benetan espero dugu birusa ez dela oraindik sobera hedatua baina ardura gutxirekin antolatu dituzte hauteskundeak.

Orduan, hasteko, boz emaileen kopuru bat ez da bozkatzera koan, birusarengatik, beraz emaitzak nola izanen ote dira sinesgarriak? Dagoeneko hauteskunde sistima honek ez du herritarren zati baten interesa pizten. Usaian bozka ematen duten zati batek, egoera berezi batengatik, bozkatzera ez bada hurbiltzen eta  politikoek ez badute hau kontutan hartzen, herritarrek ez dute ulertuko.

Segitzeko, arduradun politiko asko, gaur, bigarren itzulia ez antolatzea eskatzen ari dira. Heriotz kopurua eta hospitaleetatik heldu diren mezuak entzunez,  ederki ulertzen da eskaera. Beraz, lehen itzuli honen inguruan antolatutakoa bertan behera erortzen utziko da, alegia lehen itzulia balio gabe utz dezakete Parisetik.

Macronek mintzaldia emanen du gaur arratsean, neurri berriak iragarriko ditu eta horien menpe egonen gara denak. Zenbat denborarako ez dakigu, baina seguraski aste batzuendako. Frantses gobernuak oso berandu hartzen ditu erabakiak. Gobernu honek ardura gutxi erakusten du herritarrekiko.

Gogora dezagun Ipar Euskal Herriak En Marcheko bi diputatu dituela, hiruetatik bat, horrek badu garrantzia Ipar Euskal Herriko isla baita, frantses politika orokorrarekiko. Kezkagarria noski, Macronen politikak osasun sistima hausten ibili baita Macron presidente denetik, eta gaur egun hospitala goraipatzen ari delarik. Arduragabekeria itzela.

Mediabaskeko editorialean irakurtzen ahal genuen birusak ez gintuela bizitzea debekatuko, ez eta bozkatzea trabatuko. Ausarta.

Pentsatzen dugu, bozka egun hau huts sanitarioa izan dela. Ondoko egunetan ondorioak zein diren ikusiko dugu.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité