Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
25 août 2013

Urruñako gazte topaketak 24ean

Honela aurkezten ziguten animazioa gazteek abuztu ondarreko proiektua:

 
13:00 Presoen aldeko bazkaria
Repas en soutien au prisonniers basque 
Urruñako Herrira Bilgunea

17:00 : Poteo Urruñako plazan - gaztetxe eraikuntza
Poteo au village + construction de gaztetxe
20:00 Traktorez galbario xolaruntz - karaokea- akanpalekua ta giro beroa
Montée en tracteur à Galbario xola - karaoke - camping


Hondarribiko Gazte Asanblada
Kilika Gaztetxea
Donibane Ziburuko Gaztetxea
Hendaiako gazte asanblada
Irungo gazte asanblada 
Urruñako gazte asanblada


Urruñako Gazte Topaketa


Urruñako Gazte Asanbladak, bere 5garren urteurrena kari, inguruko gazte asanbladekin bat egin nahi du. Azken hilabetean, Azkaine, Donibane-Ziburu, Hendaia, Hondarribi eta Irungo gazte asanbladekin bildu gira hainbat helbururekin:
* Elkar ezagutzeko
* Gazte asanbladen eta herrien errealitateak ezagutarazteko
* Karaokean biharko izar ospetsuenen ezagutarazteko
* Elkarlana bultzatzeko
* Kolektiboki eragiteko eta aldarrikapenak ozenago eramateko
* Momentu goxo bat pasatzeko
* Gaztetxe eraikuntzan, Alday eta beste promotoreei hargintza kurtso bat emateko
* Euskal gazteria zatitzen duen muga instituzional hori desegiteko
* Besta eta harreman sexualak bultzatzeko konsanginitetari aurre egiteko


Helburu horietara iristeko, gazte asanblada kolektibo honek gazte serio, ero, zein bero guziei agorrilaren 24an antolatua den Gazte Topaketaz gozatzeko dei egiten du. Egitaraua hasiko da Urruñako Herrirak antolatutako preso eta iheslarien aldeko bazkariarekin 1etan. Ondotik, 5etan, trikipoteoa eta gaztetxe eraikuntza eginen da plazan. Eraikuntza, gazte asanbladen ispilua izanen da eta azken hau, bertsolariz osatutako epaimahai batek epaitua. Arratsaldeko 8tan, igoera mendira traktorez; bertan saltxitxa beroak edari goxoa eta momentu bero bat pasako dugu karaoke batek alaiturik. Su bazterrean gaua pasako dugu oihal etxeetara joan arte.
 

Bazkarian jende asko ez zen hurbildu. Haatik giro goxoan iragan zen.

Gaua arte iragan zen besta, auzo batzuk pleinitu ziren arrabotsarengatik. Polizia ere agertu zen baina modu onean portatu ziren.Gauaren erdian dena bildu zuten.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité