Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
3 novembre 2014

Argindarrik gabe eta hedabideen interesarekin Kaskaroteneak klaseak berriz abiatu ditu

Bver6C4CEAEqShP

Gaur goizean, azaroaren 3an, Ziburuko Kaskarotenea ikastolak klaseak abiatu ditu Omiasainduko bakantzak eta gero; beti ere argindarrik gabe. Gaur Marinelako eskola publikoa ireki den lehen egunearekin batera, hainbat hedabide elkartu dira Kaskarotenearen atean. Laida Mujikak iragarri du egunero elgarretaratzeak eginen direla Ziburuko portuaren ondoko biribilgunean 17.30etan, "ziburutarren atentzioa deitzeko helburuarekin". Halaber, heldu den ostegunean bilkura publiko bat eginen dute, "ziburutarrak hunkitzeko eta guzien galdera eta zalantzei erantzuteko" asmoarekin. Kanpaina hau larunbatean Ziburuko karrikak zeharkatuko dituen manifetaziorako deia luzateko egiten ari da. Guy Poulou auzapezak argindarra ez duela berriz ezarriko baiezatu du.

Laida Mujikak adierazi duenez, auzapezaren azken adierazpenak entzun eta gero, pentsatzen zuten "gaur berriz izanen genuela argindarra". Dirudienez, Mujikak esplikatu du "elektrizitatearekin saiakera batzu egin dituztela, igoera aldatzen bazen berriro ezarriko zutela esan zuten".

Kanpaina
Ziburutarrengana haien mezua helarazteko kanpaina azkartu dute aste honetan Kaskaroteneako burasoek Ikastolaren egoera salatzeko, egunero elgarretaratzeak antolatzeaz gain, ostegunean bilera publiko bat eginen dute "ziburutarrak unkitzeko", eta jendeen izaten ahal dituzten zalantzak argitzeko.

"Ikastola ez delako gurasoen proiektu bat, baizik eta proiektu herritar bat da ere" baieztatu du Laida Mujikak.

Ziburuko auzapeza
Guy Poulou auzapeza Marinela eskola publikoaren irekieran egon da eta ateratzean, Kaskarotenea ikastolari buruzko galderei erantzun du komunikabideei. Bere hitzen arabera, argindarra ez duela emanen erran du. Duela bost aste argindarra eta ura kenduko zituela jakinarazi zuela oroitarazi du. Argindarra gaur estreinatu den eskolarentzat moztu duela erran du eta ura utzi duela, ez delako zentro publikoarentzat behar.

"Noski nardagarria dela argindarra haurrei kentzea, baina ez diet beraiei kentzen, Seaskari eta ikasleen burasoei" baieztatu du auzapezak.

Larunbateko manifestazioari buruz erran du "ikusi nahiko nuke zenbat ziburutar izanen diren bertan". Eta nahiz eta bere gustokoa ez izan "ez duela debekatzea galdetuko" ere gaineratu du.

Ziburun ikastola bat izatearen "eragozpenik ez" dagoela erran du eta gogora ekarri du Piarrez Larzabal Seaskako kolegioa bere herrian ezartzen eta Luma haurtzaindegi euskalduna ere bertan dela gogora ekarri du, baina ikastolako burasoek Herriko Etxetik egindako proposamenak ez dituztela onartu gogoratu du.

Ikastolarentzat toki bat aurkitzeko "eforta bat" egiteko prest dela erraten du, eta egin duela janeko, hori dela eta autopista ondoko gunea proposatu duela gogoratu du, baina gurasoek ez dutela nahi arrabots sobera delako.

Seaska eta Herriko Etxaren artekoa "gorren elkarrizketa" dela dio auzapezak.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité