Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
2 octobre 2017

EH-KATALUNIA HISTORIAREN OROIMENA(Burdin hariren eskutik)


Biharamun honetan gure bi herriek modu intimo batean batzen gaituen gertaera bat gogora ekarri nahi dugu.
Lluis Companys-ek, (President de la Generalitat de Catalunya-1933/34), 1934ko urriaren 6ean Estatu Katalana aldarrikatu zuenak Espainiar Estatu Federalistaren baitan, bere exiliorako bidean bizi izanikoa da.
Ebroko batailaren garaipen frankistaren ostean, Kataluniako ofentsibari ekin zioten 1938 abenduaren 23an.
1939ko urtarrilaren 23an, Companysek haren lagun Josep Andreu i Abello, Kataluniako Kasazio Auzitegiko Presidente zenarekin afaldu ostean, hutsak zeuden Bartzelonako kaleak kotxez zeharkatu zituzten. Honela idatzi zuen gerora:
«Fue una noche que nunca olvidaré. El silencio era total, un silencio terrible, como solo se advierte en el punto culminante de una tragedia. Fuimos a la plaza de Sant Jaume y nos despedimos de la Generalitat y de la ciudad. Eran las dos de la madrugada. La vanguardia del ejercito nacionalista estaba ya en el Tibidado y cerca de Montjuic. No creíamos que volviesemos jamás.»

Resultado de imagen de agirre companys


Ihesari ekinean, 1939ko otsailaren 4ean Perxes en Agullanan, Paristik, Bartzelonako Euzkadiko Gobernuaren ofizinak eta euskal errefusiatuen ebakuazioarako bertaratu zen gure Lehendakari Agirre. Baina baita ere laguna zuen Companys-i egin promesa bat betetzeko. Companys, haren exiliorako bidean bere konpainiaz lagunduko zuela hitz eman baitzion. Gure lehendakariak honela utzi zuen bere idatzitan: «Pocas personas han conocido como yo momentos de intimidad de Companys, que es cuando se descubren los hombres tal como son...aquel hombre estaba sumido en un profundo abatimiento... yo le animaba diciendo que los pueblos no mueren como los hombres y que llegaría la hora de nuestro triunfo “no es eso..., me contesto, mi preocupación en éstos momentos esta concentrada en todos esos compatriotas mios que huyen sin amparo”.»
Bi gizon handi horiek mendiz iragan zuten muga, elkarren konpainian une gogor horiek goxatzen saiatuz.
Ondoko urtean, Frantzian, Gestapoak atxilotu ostean, frankistei entregatu zioten Companys 1940ko abuztuaren 29an. Frankisten torturak jasan eta Tribunal Militarrez, errebelio militarrarekin bat egiteagatik fusilaturik hiltzera kondenatu zuten. 1940Ko urriaren 15an fusilatu zuten Montjuic Gazteluko Santa Eulalia fosoan.


Bi herri amets bakarra ASKATASUNA!
Eta Companys-i INDEPENDENTZIAren GARAIPENA!

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité