Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
20 mars 2020

Aterabiderako lehioak irekitzen ari dira.

 "Non ce n’est pas trop tard, mais nous avons perdu trop de temps ! Il ne faut plus tarder mais agir : détecter et traiter" Photo : Nice Matin/MaxPPP

Hatsaren Poesia eguna Senperen, Sarako Biltzarra, Nafarroaren Eguna Baigorrin, Herri Urrats Senperen, Literaturia Zarautzen, Ziburun Baltsan elkartearena edo Bastidan, aurtengo, galbidean dira. Erran nahi baitu kultur ekitaldi andana ez diela antolatuko, egitura nagusiak arriskutan ezartzeko bidea idekiz. Hau kontutan hartuz Seaska ere barne dugula. Izan ere, oso zaila da ekitaldi erraldioak eta txikiak antolatzea, konfinamentutik. Aldez aurretik, lan asko egin behar baita horretarako. Noski, Seaskak eta orohar ikastolek, https://multimedia.ikastola.eus/ proposatzen dute konfinamentuan ongi pasatzeko. Euskal Irratiek ere, euskaldunentzat interrekintzan aritzeko bideak jarri dituzte. Baina, horrek ez du aldatuko, ekitaldi erraldioen antolatzeko, aurre lanarentzat zailtasun handiak daudela. Ondoko asteek erakutsiko dute, zonbait kasutan, ezeztatze batzuk gainditzen ahal izanen diren.

Huateskundeen kasuan erabakia hartua izan da, ekainera gibelatuak izan dira. Seguraski debate handiak izanen dira horren inguruan. Politikoek beren lana egiten badute, eta seguraski Jaka horiek ere zer erran izanen dute, gobernuak izan duen jokabidearen inguruan, birusaren kudeaketa zela eta, konfinamenduaren unean gobernuak hartzen dituen erabakiak ebaluatzeko, dirua empresentzat atxematen duelarik, eta hospitalak oinarrizko materialarik gabe uzten dituelarik. 

Batzuek diote dagoeneko, deus ez dela berdin izanen, herritarrek memoria izanen dutela. Jadanik, mediku batzuek salaketak jarri dituzte Macron eta Philippen kontra, izurrite honen aurrean osasungintza defentsarik gabe utzi baitute.

Lanak izanen dira demokrazia zer den definitzeko, gaurko egoeran, nolako erabakiak hartzen diren, nork agintzen duen, galdera horiek denek erantzunak beharko dituzte. Atzo, bertan Penicaut ministroa haserretu da eraikuntzako langileentzat konfinamentua eskatzen zelako. Haserretu da lan egitera behartu nahi baititu. Ahantzi gabe lanean jarraitu behar duten beste guztiak: supermerkatuetan, postan, okindegietan, osasungintza guztian, ondar bilketan, garraioetan....Horientzat babes baliabiderik ba al da? Pausa aski bal al dute edo ordutegi bera atxiki behar dute presio psikologikoa itzela delarik? Horiek dira lehen lerroan!

Marseillako hospitale batetik heldu da lehen berri ona. Izan ere, ematen du berri fidagarria dela, medikuntza munduan gero eta gehiago aipatzen ari baita. Didier Raoult, medikua eta ikerlaria, hitz egiten eta bere esperientzia kontatzen hasi da. Izan ere, covid19 tratatzen ari da bere hospitalean IHU Méditerranée Infection institutuko zuzendaria da, eta birusaren inguruko kontseilu zientifikoko kidea. Mintzatu da erranez bi molekulekin ari direla eriak tratatzen. Alde batetik, chloroquine botika erabiltzen dute, hau ezagutzen dute dagoeneko paludismoaren kasuetan baliatzen baitute. Horri lotzen diote beste antibiotiko bat, azithromycine deitzen dena, bakterien kontra eta birusen kontra ere eraginkorra dena. Entseguak egin dituzte eri batzuen artatzeko eta emaitza onak kasuen %75etan lortu dituzte.

Didier Raoult ikerlariaren azalpenen ondotik, Estatu Batuek adierazi zute paludismoaren kontrako chloroquine botika hartuko zutela, covid19 aren kontra erabiltzeko, berehala eskuartean izateko aukera ematen baitu.

Hau ate ideki handia bat da herritar guztientzat, pixkanaka birusa nola bizi den eta zerekin borrka daitekeen jakiteko pistak idekitzen ari baitira. Hori oso baikorra da.

Noski, herrialde eta osasungintzako empresen artean gerla ekonomikoa hasia da, bai botiken monopolioa izateko eta txertoaren lortzeko. Pandemia beldurgarriaren aurrean, hau da beldurra sortzen duena. Interes pribatuen, diruaren egiteko nahia gailentzen baita. Herritarren osasuna bigarren mailan kokatzen baita.

Bigarren plano batean, Frantziako osasun sistima da agerian gelditzen ari da, hori ezin dute gutxietsi. Macronek heroiak direla dio! Urte bateko grebaren ondotik, osasungintzako langileek, deus lortu ez dutelarik, egoeraren arriskuez abisatzen zutelarik, gaur egoeraren ondorioak bete betean bizi ditugu. Dirua eta langileak kendu dira funtsezko sektoretik. Grebak, mediku arduradunen demisioak, dena baliatu zuten gobernua abisatzeko. Erantzunik ez zuten jaso.

https://fr.statista.com/themes/2934/les-hopitaux-en-france/ gunearen araueran 1364 hospitale publiko daude Frantzian, 1002 klinika pribatu, eta helburu lukratiborik ez duten 680 klinika ere. Agerian gelditzen da sektore publikoa eremua galtzen joan dela eta gobernuak ez duela indarrik egin sektore publikoa babesteko. Horretaz herritarrak ari dira jabetzen.

Bestalde, erizain baten hilabete saria zabaldu dute sarean, non ikusten den erizain batek 14000 eurorekin bizi behar duen. Zer arriskutan lan egiten duen kontutan hartuz, oso merke lan egiten duela argi gelditzen da.

Ideia horiek gordeko dira, krisia pasa eta seguraski horretaz hitz eginen dugu!

 

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité