Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
29 mars 2020

Kexak eta galderak.

Qué es el coronavirus Covid-19 o neumonía de Wuhan y cómo se contagia

Birus beldurgarri bat hedatu da munduan. Pandemia sortu da. Ikerlariek aspalditik iragartzen zuten zeuden arriskuez. Osasungintzako profesionalek, azken urteetan, osasungintzak sufritzen duen egoera salatzeko tresna guztiak erabili dituute, sindikaten bitartez lehenik, gero grebak antolatuz. Arduradun politikoak gor gelditu dira, egiten zitzaizkien eskaera guztien aurrean. Hospitaleetako arduradun nagusiek ere, gobernua hunkitzen saiatu dira. Ez da erantzunik izan. Aurrekontuak txikitzen joan dira, hospitalak, edozein empresa bezala kudeatzeraino.

Txinatik etorritako birusa berezia zela bazekiten. Indartsua zela eta borrokatzeko neurri gogorrak beharko zirela bazekiten. Txina begiratuz, denbora joaten utzi dute, inongo neurririk hartu gabe. Oso hedatua zelarik ohartu dira beren ardura zela osasungintzaren beharrak asetzea. Birusa heldu delarik osasungintza ekipamendurik gabe aurkitu da. Birtualki 250 milioi maska manatu dituzte. Bitartean ez dago. Testendako gauza bera da, ez daude. Hospitaletan gripe arruntarentzat erabiltzen den ekipamenduarekin ari dira lanean. Bitartean, gobernutik hurbil diren medikuak, ikerlariak, kazetariak aritu dira arriskua gutxiesten, prentsa handiaren laguntzarekin. Poderearen laguntzarekin.

Alternatibak

Birusa sartu da, hedatu da eta hospitaletan ez zegoen tratamendu berezirik. Mediku ikerlari ospetsu batek, Didier Raout, mundu mailan ezagututako ikerlaria, tratamendu bat erabiltzen hasi da. Tratamendu merke bat, kloropina.  Berehala gerla hasi da, birusen kontrako borrokan diru asko baitago jokoan. Tratamentu bat aurkitzen duenak, txertoa aurkituko duenak diru asko irabaziko du.

Frantses prentsan ez da Kuba aipatzen. Alta, Kuba hastapenetik ari da Txinarekin lanean, Italian dago eta beste herri askotan. Monique Pinson-Charlotek, frantses ikerlariak, twitterren bitartez, Kubaren laguntza eskatzea beharrezkoa zela zion, gobernuari laguntza hori ez baztertzea eskatzen zion. Kubako blokeoa Estatu Batuetatik indartzen dutelarik.

Dagoeneko, Errusiatik, Kubatik, Frantziako laborategi batzuetatik hipotesiak, aukerak proposatzen ari dira, tratamendu baten alde. Baina, osasungintzako empresen artean lehia handia da. Txertoa nork lortuko duenaren arauera, salmenta librean izanen da, ala prezio altuetan. Baina tratamenduak bidean dira. Bitartean eritasuna daukana tresna gutxi ditu eritasuna gainditzeko.

Kexak

Orduan, alderdi politikoen arteko enfrentamentu ariketak ikusi ditugu, edozerk balio baitu alderdiaren bultzatzeko. Baina, herritar batzuek, frantziarrak, erabaki dute muga batzuk gainditu zirela. Ondorioz, epaitegietara kexak jartzea erabaki dute. Fabrice di Vizio abokatuak, mediku talde baten izenean, salaketa jarri du Agnès Buzyn osasun ministro ohia eta Edourd Philippe lehen ministroaren kontra, arduragabekeria salatzeko. Politikoek ez dituzte garaiz maskak manatu, besteak beste, egin behar zena ez dute egin. Hauteskundeak hobestu dira.  Macron antzerkira joaten ikusi dugu Txinan herrialde osoak konfinatzen zituztelarik.

Arduragabekeria aitortua izan da, Le Monde egunkarian, Agnes Buzynek izenpetutako artikuluan, nun urrats guztiak kontatzen dituen. Salaketa Cours de Justice de la République auzitegian jarri du Di VIziok. Izan ere, jakinaren gainean, arduradun politikoek erabaki zutelako deusik ez egitea.  Hau du aitortu osasun ministro ohiak. Ardura politikoa izatea egoera aurrikustea da.

Inter-Urgences kolektiboak ere beste salaketa bat jarri du erranez arduradunak gehiago zirela azpimarratuz OMS, kontseilu zientifikoa eta artikulu zientifikoei ez zitzaiela kasurik eman. Kolektibo honek sarean gune bat jarri du, plaintecovid.fr, herritarrei aukera emanez salaketa kolektibo horretan parte hartzeko.

Ondoko egunetan, herritarren kexu eta haserrea beste bide batzuk agertuko dira. Gobernu desberdinen politikarekiko konfiantza erabat suntsitua ikusten dugu lekukotasun desberdinetan.

Hiru egunetan eskubide sozialen urraketa.

Egoera baliatuz, langileen eskubideak urratzen dituzten legeak bozkatu dituzte. Langileek laguntza behar dutelarik, haiei eskatzen dira indarrak. Hasteko lan oren kopurua 60 ordura pasatu dute, hori

12 astez segidan bederen. Igandeko lana baimendu dute, alegia, langile bati zazpi egunez segidan lan egitea eskatzen ahalko zaio. Horrez gain, neurria abendu arte iraun lezakeela diote gobernutik. Ez da ulertzen zergatik, hastapenean bi aste aipatzen baziren. Konstituzioaren hamaseigarren artikuluak arautze aukera handia ematen dizkio gobernoari eta horretaz baliatzen ari dira, prentsa nagusiaren laguntzarekin. (L'article 16 de la Constitution de la Cinquième République est un article de la Constitution de 1958 connu comme celui qui, en période de crise, permet de donner des «pouvoirs étendus», d'ordinaire exclus au président de la République française. De manière plus mesurée, le Conseil d'État parle de «pouvoirs exceptionnels )

Konfinamendu bete betean, gobernuak lanik gabe daudenei laborariak laguntzea proposatzen zien. Hiru egunetan urgentzia egoera bozkatu, eta horrekin batera lege antisozialak bozkatu ere! Melanchonek zioen salbuespen egoera noiz hasten den jakiten dela, baina bukaera aurrikustea zaila dela. Eskubide zibilen ikuspuntutik arrisku handiak direla zioen.Izan ere, Frantziak ezagutu duen azken esperientzian, urgentzia egoera, 2015eko azaroan hasi zen, 2017ko azaroan bukatzeko, bi urte eta gero. Berriz ere, sartu gaituzte urgentziazko egoera batean, untsalaz bi hilabeteko eperako, baina pandemiaren indarra ikusiz epea luzatukodaiteke.

Langileen eskubideak urratu eta empresendako diru laguntzak segurtatu, hauek izan dira gobernuaren erabakiak. Haatik, hospitalentzat ez dute dirurik agindu. Ez da jarrera hori ulertzen.

Irabaziari lehentasuna.

Une honetan, noski, lehentasuna doa materiala lortzeko ahalbideei. Herritar guztiek, politikoen arduragabekeriaren gainetik, nabarmen ikusi dute tokiko industriaren desagertze prozesuak zer ondorio dituen osasungintzan, eguneroko tresnak, biziak salbatzeko lortzeko unean. Izan ere, oinarrizko materialaren lortzeko manaketa kanpoko herrietara jo behar da. Gehienbat Txinara. Maskak eta babes guztien egiteko kanpora jo behar da, empresa asko Europa osoan hetsi baitituzte. Interes ekonomikoengatik Europak, Europako estatu guztiek burujabetza industriala galdu dute.

Gabriel Colletis ( l'Urgence industrielle 2012) Tolosako unibertsitateko ekonomia irakasleak, salatzen du burujabetza industriala galdu dela islatzen dela COVID-19ren krisi honetan. Oinarrizko beharrei erantzuteko autonomia eza erakustera ematen du. Reuters agentziak dio Europako komisioaren dokumentu batek diola Europako babes beharren %10 soilik segurtatzen ahal duela, gaineratekoa kanpotik datorrela. Hala ere, gogoratzen du Alemaniak ez duela bere industria besteak bezain bat ondatu azken hamarkadetan, horrek oraindik besteekiko indar handia uzten dio.. Philippe Sansonetti

Luxer empresa, oxigeno botoilen ustiatzeko empresa, nagusiek duela hilabete batzuk hetsi zuten. Estatu frantseseko empresa bakarra zen. Langileek berriz idekitzearen eskaera egin dute, baina estatuak ez du erantzunik eman. Estatuak eskumenak ditu empresen bereganatzeko. Ez du horrelako urgentziarik erakusten pandemiari erantzuteko aukerak daudelarik.

Bernard Arnault, frantses industria gizon aberats handiak bere empresa batzuk jarri ditu maskak eta babes materialaren ekoizteko martxan. Lehen materialak hospitaleetara heltzen ari dira. Noski, txalotzekoa litzateke Arnaulten kirol kuttunena ihesaldi fiskala ez balitz! Izan ere, estatuak, gobernuek beren lana egiten balute zerga mailan aberatsenei zor dutena pagarazteko zerbitzu publikoak ez lirateke dauden mailan!

Gogoetarako lerroak.

Aspalditik, zientzialariek Zoonozak ezagutzen dituzte. Zoonozak dira animaliak, gizakiak sortutako egoera batengatik, bizi diren eremuak. Oihanen desagertzeak animalia espezie askorentzat sekulako aldaketak heldu dira, habitatak desagertzen baitira. Pandemiaren garaian, pandemia hau nola jali den jakitea helburu nagusia bilakatu da. Ikerlarien artean gizakiaren ardura ez da  gehiago zalantzan ematen.  Ikerlari batzuek erakusten dute birusa animalia batzuen bitartez  gizakiarengana heldu dela. Birusa animaliatik gizakira nola pasa den jakitea garrantzitsua da. Philippe Sansonettirentzat, mikrobiologoa eta Frantziako kolegioko irakaslearentzat, ez da lehen aldia birus inbasibo bat hedatzen dela, SRAS izan zen 2003an, Mers koronabirusa izan zen ere Arabiako penintsulan 2012an. Dagoeneko adibideak, ereduak, bazeuden. Betakoronabirusa deitzen dituzte birus horiek, espezie batetik bestera salto egiteko gaitasuna dutenak dira, gizakiari eritasun arriskutsuak ekarriz.

Cecile Aenishaenslinek, marexala eta Montrealeko unibertsitateko irakasleak, ebola birusaren aipamena egiten du, zoonoza ere, espezie batetik gizakira pasatutako birusa baita ere. Esplikatzen du errekurtso gutxiko familiek fauna basatia baliatzen zutela elikagai gisa, ebola birusarekin batzuetan kutxatutako animaliak janez ere. Faktore asko begiratzeko daudela dio, ingurugiroari atxikiak direnak,. Ekosistimen aldaketek arrisku berriak ekarri dituzte.

Jean François Sylvainek Bioaniztasunaren aldeko ikerketarako fundazioaren lehendakariak dio, ikerlariek eta zientzialariek argitaratu artikuluetan, zerbait oso gogorra gertatuko zela nabarmentzen zela. Azken urteetan, zientzialariek drama hau aipatu dute etengabe, entzunak izan gabe. Gobernuek zientzialariak entzun behar dituztela dio. Hélène Soubeletek erakunde bereko zuzendariak dio infekzio eritasunek abiadura handia ari direla hartzen.

Habitatak desagertu dira animalia askorentzat. Animaliak tokiz aldatzen dira, gizakiarekin kontaktua azkartuz. Nahasketa horiek eritasun berriak ekartzen dituzte.

Ekologiarekiko gogoetak beharrezkoak dira. Globalizazioak bioaniztasuna hunkitzen du, krisiz krisi goaz, ekonomiko, soziala ekologikoa, hau ez bada gogoetatzen bizitzaren komertsioak amildegira garamatza.

Errekurtsorik ez dutenek animaliak basak janen dituzte, elikagai inseguritateak hunkitzen gaitu azkenean. Osasun bakarra da, animalien osasuna gizakien osasunari lotua da, biak batera behar ditugu zaindu etorkizunik nahi badugu. Le Mediak egin ikerketek erakutsi dizkigute zientzialari horien gogoetak.

Baina, gogoetarako, beste bide batzuk ere badaude, ikerlarientzat tresna bilakatuko direnak, eta agian planeta honek bizi dituen arazoei aterabideak ekarriko dituztenak.

Hemen dugu sare elektrikoak lehen lerrora ekartzen dituen ikerlaria, Tomas Cohen deitzen da, Bergengo unibertsitateko doktorea da, gizarte antropologian lan egiten du. Aurten, martxoan,Tucsonen konferentzia batean zioen koronabirusari buruz, Rudolf Steinerren liburuarei erreferentzia eginez, pandemia esplikatzeko. Intxikazioak azpimarratzen ditu. Horrez gain lurraren elektrifikazio uhain deberdinak pandemia desberdinei lotuak direla dio.

Gizakia izaera elektrikoa denez sare elektrikoak hedatzeko etapa berriek eragina dutela dio( Arthur Firstenberg, L'arc-en-ciel invisible). Gure kasuan 5Gren instalazioa pandemiari lotzen du, kanpo elektro magnetikoak gure bizitzetan eragin zuzena duelako, froga guztiak daude. Lurraren elektrifikazioak salto handia ezagutu du azken sei hilabeteetan, 5G deitzen da, hamaika satelite ari dira uhinak hedatzen eta horrek kutxadura berria sortzen du gure zelulentzat. Bakoitzak telefono bat daramagu bere sakelan eta impulso elektrikoak ez datoz bat osasunarekin. Zein da 5G sareak osorik estaltzen duen herria ? Huwan.

Bukatzeko.

Bukatzeko, higieniztek aspalditik diotena heldu zaigu gogora, korriente askok azpimarratzen dutena gaur egun. Herritar guztiak, denak, bizi baldintzak duinetan bizi behar dira, hau izan behar da legea. Alegia, bizidun bakoitza bizi baldintza duinetan baldin bada, janari egokia, aterpe segurua, osasun eskubideak maila onekoak, kolektiboki ongi biziko gara. Gizakia lurrari lotua da eta lurrean bizi diren beste bizidun guztiei.

Pandemia honek gizakiak lurrarekin eta beste bizidunekin nahi dituen harremanen inguruan gogoetatzeko balio behar luke. Balio behar luke politika publiko duinak eraikitzeko, herritar guztiak babestuz. Portugalek etorkin guztiak erregularizatu dituela ikusi dugu. Erregularizatu ditu denek osasungintzako zerbitzuetan edozeinek dituen eskubideak lor ditzaten. Eredua ona da. Espero dezagun beste herrialdeetako politikoek eredu hau segiko dutela.

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité