Canalblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
18 avril 2020

Estatu baten arduragabekeriaren aurrean.

 

Pandémie de Covid-19 en France — WikipédiaCoronavirus – COVID-19: Consejos para visitantes a Francia - La ...

Azken egun hauetan ikusi dugu, Hegoaldeko karriketan, polizia edo bestelako agenteak, hasiak zirela, musukoak, herritarrei, dohainik banatzen. Berrietan jakin dugu, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde batek, testa berri bat sortu zuela, noski beste ikerlari batzuen lanaren edukiak baliatuz eta haielan gehituz. Testa horren prezioa hamabost eurokoa zela. Entzun dugu Eusko Jaurlaritzak erabaki zuela testa horien baliatzea herritarren testatzeko.

Entzun dugu ere, Karmelo Landa kontatzen, bera lau egunetan hospitaletik atera zela Raoulten protokoloa hartzea onartu ondoren, eta sendatua zela.

Ez gaude hemen inoren aldeko propaganda egiteko, hauek dira gertakerak, gertatu diren elementuak.

Ipar Euskal Herritik, zer erraten ahal dugu?

Frantses estatuak, ez Herri Elkargoak, ez departamentuak, ez dutela musukorik banatu. Dohainik gutxiago! Testarik ez dago eta duela gutxi arte testa merkeena 50 eurotan zela.

Raoulten protokoloren inguruan oraindik sekulako kalapitak daudela, Hospitaleetako nagusien arteko gerla ez da bukatua eta ez dugu botiken lobieen arteko lehiari buruz inongo informaziorik lortzen.

Luzaz, frantses hospitala publikoa kalitatezkoa izan zen. Gaur egun, ikusten dugu politikoen azken hamarkadetan hospitale publikoarekin zer egin duten.

Duela hamabost urte dagoeneko Baionako hospitalean, pediatrian, ohartu ginen gertakari baten ondorioz, haur txiki batentzat behar zen tresna bat, neurrikoa, falta zela, handiagoa zegoen, baina haurra sobera txikia zen horren erabiltzeko. Dagoeneko oinarrizko materialaren lortzeko arazoak zeudela ohartu ginen. Hau ez Parisen, Baionan baizik!

Arazoa hor zegoen, okertu da. Baina, gaur egun, arazoa ez da soilik hospital publikoa, arazoa da populakuntza baten kudeaketa! Bestalde, hospitalak ez du oraindik estatuaren aldetik inongo diru berezirik lortzen. Soilik komunikaziorako mezuak, goraipamenak.

Bitartean, Assemblée Nationalean, atzo gauean, 20 milia milioi diru laguntza bozkatu dute estrategikoa omen den industriaren alde, Air France, petroliko empresa handiak Valoourec, Renault, ingurumenari buruzko inongo hertsapenik gabe.

Ipar Euskal Herrian, bi diputatu En Marche ditugu. Horiek, politika hau hobesten dute. Behintzat ez dute oraindik aurkakorik  erakutsi!

Indar abertzaleek, zer dabiltza? Herrietako hauteskundeak prestatzen soilik. Ez al dute frantses estatuarekiko beste kritikarik eskaintzeko.

Ez al da estatu horretatik alde egiteko premiarik? Ez al da aski argudiorik ulertzeko abertzaleen interesak ez dutela bat egiten estatu horrekin?

 

Publicité
Publicité
Commentaires
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité