Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
22 décembre 2016

Ezkerraren izenean? (Joseba Tobar). Gogoeta dezagun

Ezkerraren izenean?
1. Eta Marx?
Utz diezaiogun Karl Marxi berari erantzuna ematea. Hona Marxek zioena1, XIX. mendean:
“Ni ez naiz marxista.”
Harrigarria bada ere, batzuk ez bide dira konturatu baina XXI. mendean gaude!
2. XIX. mendeko Marxengandik XXI. mendeko Diru Teoria Modernora
XIX. mendean: Marx
XXI. mendean: MMT, hots DTM (Diru Teoria Modernoa)
Zubia ikusteko, joan ondoko linkera2.
3. Erreformismo merke, zaharkitu eta ez-efektiboa krisian segitzeko
Bai hala da. Jende serioa, UPVkoa, espainolez noski, eta errezeta zaharrak, oso zaharrak…
Behin eta berriz erretolika bera errepikatuz… Orain ondoko ‘berrikuntzekin’:
Krisiak 4 edo 5 urte gehiago segituki du hobekuntza ekonomikoa ikusteko (agian Ama Birjinak esan bide dio nola etorriko den mirakulua).
Europako eredua fiskalitaterako (sic), euskal (ala ‘vasco’?) banku publikorako (sic) Europako Inbertsio Bankutik (sic) eta Kutxabank-etik (sic) hornitzea (sic).
Nahikoa!
Hori ote irtenbidea ala krisian segitzeko in eternum?
Keynesianismo merkeak (ezkertiarra omen den ikuspuntua, noski!) ez garamatza inora, gauden zuloan segitzera baizik.
Holakoek krisia zertan datzan ez dakite. Krisitik ateratzeko beste erremedio batzuk ez dituzte ezagutzen. Teoria berriak egon badaudela, ideiarik ez.
Ezjakintasuna da nagusi Granadan ere, sorry Euskal Herrian.
Hona hemen tantatxo batzuk hausnartzen hasteko:
(i) Non dago dirua?3
(ii) Ezjakintasunetik enpresari-estatura4
(iii) Etorkizun hurbilerako berriak5
1 Ikus http://quotes.dictionary.com/all_i_know_is_im_not_a_marxist.
2 Ikus http://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/xix-mendeko-marxengandik-xxi-mendeko-diru-teoria.
3 Ikus http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/08/29/non-dago-dirurik-ez-ote-dago-dirurik/.
4 Ikus http://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/ezjakintasunetik-enpresari-estatura.
(iv) Defizit publikoaren beharra6
(v) Aurre-banaketa7
Gogoratzekoa, behin eta berriz eta badaezpada ere: kapitalismo mota berri batean bizi gara.
Kapitalismo berriaz jabetzeko, hona hemen zenbait puntu:
a) Finantza kapitalismoa da nagusi
b) Finantza-krisia induzitua izan da8
c) Krisi teorikoari aurre egiteko, Diru Teoria Modernoa eratu dute ekonomialari batzuek
d) Euskal Herri independentea Europar Batasunean9 kokatu beharra dago
Hori guztia eta gehiago ondoko liburu honetan ikus daiteke:
Diru Teoria Modernoa eta finantza-ingeniaritza10
Halaber, ikus ondoko link hauek ere11.
Ikasiko ote dugu inoiz?
Dudatan nago.
4. Mosler Ekonomia
Badago bide bat ezjakintasuna gainditzeko.
Hasteko: Teklatuaren bidez12. Eurolandian ere13.
Segitzeko: Zer egin bankuekin?14
5 Ikus http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/10/17/etorkizun-hurbilerako-berriak/.
6 ikus http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/09/19/aurrekontuaz-hitz-bi/ eta http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/10/17/defizit-hontzak/.
7 Ikus http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/07/08/banaketarik-ala-aurre-banaketarik/.
8 Eguneratze gisa, ikus http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/09/19/krisiaz-berriz/.
9 Sarrera gisa, ikus http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/07/29/euskal-konfederazio-berrirantz/.
10 Ikus http://www.buruxkak.org/liburuak_ikusi/2278/Diru%20Teoria%20Modernoa%20eta%20finantza-ingeniaritza.html.
11 UEUn: http://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/krisia-induzitua-izan-da.
Le Journal du PB-n:
http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/08/27/le-journal-du-pays-basque-elkarrizketa/.
Jatorrizko bertsioa:
http://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/le-journal-du-pbk-egindako-galderak.
GARAn:
http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/12/11/elkarrizketa-gara-n/.
Tolosaldea Hitzan:
http://tolosaldea.hitza.info/2013/04/17/krisia-ez-da-etorri-ekarri-egin-dute-baina-badaude-irtenbideak.
Hamaika Telebistan:
http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/06/03/hamaika-telebistan-egindako-elkarrizketa/.
UEUkoek egindakoa:
http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/06/13/ueukoek-egindako-elkarrizketa/.
12 Ikus http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/06/20/teklatuaren-bidez/ eta
13 Ikus http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/06/20/teklatuaren-bidez-eurolandian-ere/.
Atsedena hartzeko: Zazpi gezur politika ekonomikoan15,
Bidean segitzeko: Mosler Ekonomia16.
14 Ikus http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/06/24/zer-egin-bankuekin-fedtik-eta-ebztik-euskal-herrira/.
15 Ikus http://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/warren-mosler-zazpi-gezur-politika-ekonomikoan,
16 Ikus http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/04/07/mosler-ekonomia/ eta bereziki hauek: http://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/warren-mosler-magister eta http://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/mosler-ekonomia.

Publicité
20 décembre 2016

Polizia operazioa burutu dute Luhuson(kazeta info)

Estatu frantseseko poliziak eta Guardia Zibilak elkarlanean burutu operazioan bost pertsona atxilotu dituzte Luhuson abenduaren 16an. Horien artean, Michel Berhocoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidente ohia eta Txetx Etxeberri Bizi mugimenduko kidea. Bakearen alde engaiatuak diren eragileak dira. Engaiamendu hori bururaino eraman dute eta hala azaldu dute Mediabaskek argitaratu gutunean.

Urriaren 3az geroztik hiru eragile hauek ETAren desarmatzean engaiatu dira. "Desarmatze prozesuari ekiteko" asmoa zutela jakinarazi dute eskutitzean. Horretarako, ETAren armategiaren %15a inguru desegiteko prozesua abiatu zuten.

Bidali agirian beren desmartxaren arrazoiak azaldu dizkiote euskal jendarteari. "Euskal Herriak etorkizun demokratiko eta indarkeriarik gabekoa edukitzeko" bere ekarpena egin nahi izan dutela nabarmendu dute. Horretarako, beren aburuz, desarmatzea "bandintza funtsezkoa” da. Halaber, gaur egungo egoera "absurdoa" dela diote. "Erakunde armatu batek armak eman nahi dizkio horri ezeztatzen duen estatuari", erantsi dute.

Gizarte zibilari zuzendu deia

"Desarmatze ordenatu eta kontrolatuaren beharra sostengatzeko" Gizarte zibila hautetsi guziak masiboki elkartzeko deia luzatu diete. Ildo horretatik, manifestazio bat antolatuko dute abenduaren 17an Baionan. Arratsaldeko 16.00etan Euskaldunen plazatik abiatuko den ekimena "Bakearen alde, liberté pour les artisans de la paix" lemapean iraganen da.

10 mars 2016

Monzon garaikidea!

Hogeita hamabost urte joan zela. Lapurditik abiatu zen militantez inguraturik. Azken agurra eman genion etxean, bere anderea Koxepa ondoan zuela. Edrki errezibitu gintuen, ingurukoak eta ezagunak ginen. Militanteak baina adixkideak bezala errezibitu gintuen.

Denbora luze bat joan da, Monzon anderea ere joan da, gizon handi baten ondoan emazte handia dagoela esan ohi da. Fede handiko pertsonak eta herriaren baitan  indar handia ikusten zutenak. Monzonek utzi digun testamentua batasunarena da. Herri bat, estatu baten osatzeko batasunaren beharra. Batasun ainitza erran daiteke gaitasuna izan baitzuen alderdi batetik bestera pasatzeko eta errespetua atxikitzeko EAJrekiko.

Gaur egun aitzinamenduak agerian dira, pozik legoke gaur egun abertzaleek eta euskaldunen beren herriaz duten irudiaz, herriarekiko duten maitasunaz.

Triste legoke independentziren aldeko mugimendu azkarrik piztu ez delako seguraski. Gure herriarentzat eredua da noski, beste eredu asko ditugun bezalaxe. Ereduek ez dute dena egiten, haien harri koskorra jartzen dute. Herri txikia izanik norberak bere harri koxkorra ekarri behar du, aniztasunean eta herri honek dituen benetazko arzoei begira, ez soilik podorearen hartzeko dauden indar harremanei kasu eginez. Podorea baita laguntza eta etsaia.

Monzon eredu urrunago joateko, herria eraikitzeko gaur eta ditugun errealitateei begira, dauden zailtasunak kontutan hartuz.

25 mars 2015

eskubide gehiago omen

Lagarden aholkari bat epaitzen dute Parisen AHTren ibilbidea aldatzeagatik bere familiarraren etxearen ontasunetatik. Batuek eskubide gehiago behar lituzkete. Gurean ere,Urruñan ikusi dugu nola autopistarengatik jauregiak eskatu zituen babesak lortu zituela eta jauregiko berinen berritzea ere omen. Zurrumurruak zitezkeen baina autopistaren bazterren jarri duten estalki zabala nabarmen gelditzen da. Urruñako auzapeza ederki eta lasai bizi da, ez du inork zirikatzen. Haatik herria nola antolatu behar den, nork behar duen kokatu herrian, bai eragiten duela eta ez du inork bere kudeaketaz deus erraten!

25 mars 2015

Pribiligioak!

Twitterrren bidez jakiten dugu Lagarden aholkulari bat auzitegitik pasatzen dela AHT ibilbidea desbideratzeagatik bere familiar baten etxearen gainean erortzen baitzen. Urruñan autopistak trabatzen zuelako jauregiak ere estalkia lortu zuen autopistengatik. Besterik ere behar bada, berinen berritzea era aipatua izan zen herrian. Zurrumurrua agian baina horren frogatzea oso zaila hain lasai bizi den auzapezaren autoritatearen aurrean.

Publicité
21 mars 2015

Ibardindik Korrika

Korrika Ibardindik jautsi da eta Azkaingo bidea hartu du. Berrehun bat herritar zeuden zain behereko aduanan. Giro ederra eta denak euskararen alde. Egunean zehar Euskararen egun txikia antolatua zen eta Berttolin bazkaria eta pailasoa ere haurrentzat. Larrabetzuko lagunak hurbildu ziren baita ere! Egun ederra zinez nahiz eta eguraldiak ez duen asko lagundu!

Gaua arte goaitatu beharko da korrika Urruñara itzuliko baita baina hau 4ak eta 40etan, hau da beste tenorea, gogorragoa!

14 février 2015

Independentistak sarearen oharra

Aberri Eguna Iruñean ospatzeko deia egiten du Independentistak sareak

Apirilaren 5ean Aberri Eguna Iruñean ospatzeko deia egiten die Independentistak sareak euskal herritarrei. Ohikoa den moduan, egun osoko egitaraua izango da: eguerdian martxa edo manifestazioa eta ekitaldi politikoa egingo dira eta, ondoren, ospakizunak segida izango du gauera arte Iruñeako kaleetan zehar.

 

Aberri Eguna, Euskal Herriaren eguna da. Gure herriak munduko herri guztien artean bere naziotasuna aitortu eta bere tokia izan behar duela aldarrikatzeko eguna. Inolako kanpo imposaketa eta injerentziarik gabe, geure etorkizuna askatasunean, demokrazian, justizia sozialean eta berdintasunean oinarrituz eraiki nahi dugula, eta horretarako burujabetza osoa behar dugula adierazi behar diogu mundu osoari Aberri Egunean.

Edozein herriri nazioartean aitortua izateko eta edozein estametu edo erakundetan onartua izateko estatu estatusa exijitzen zaio. Ez du nazio izateak balio, inposatzen diguten estatuen mundu honetan. Beraz, aitortuak izateko eta geure buruaren jabe izateko, nazio-estatuen pareko burujabetza estatusa lortzeko behintzat, aukera bakarra daukagu: euskal Estatua eraiki eta Euskal Errepublika independientea aldarrikatzea.

 

Hemen herri bat bizi-bizirik dagoela eta munduan bere tokia nahi duela erakutsi behar dugu. Aurrera begira gaudela geure etorkizuna eraikitzeko prest, eta asko daukagula munduko herri guztiekin partekatzeko, askatasuna eta elkartasuna oinarri hartuta.

Baina honek guztiak bere indarra galtzen du zatikatuta adierazten badugu, bakoitzak bere aldetik. Eragile politiko bakoitzak urte osoa dauka bere diskurtso eta proiektu politiko zehatzak kaleratzeko. Baina, Aberri Egunak, munduaren aurrean herri gisa agertzea eskatzen du, eta, sigla eta familia politikoetatik harago, euskal herritarrok elkarturik ospatzeko eguna da. Horrexegatik, aurten ere, aldarrikapena eta jaia uztartuz, Aberri Egun zabal eta partehartzailea antolatzen ari gara, gure herriaren etorkizuna era libre eta demokratikoan eraiki nahi duten herritar guztiei, aniztasunean elkarturik ospatzeko eukera eskaini nahi diegulako.

Apirilaren 5ean Iruñeara joateko deia egiten diegu euskal herritar guztiei eta, aldi berean, munduan zehar zabaldurik dagoen euskal diaspora –euskal etxe, elkarte, talde eta abar– tokian tokiko Aberri Egunak egitera animatzen dugu. Hain zuzen ere, munduko toki askotan Independentistak sareko kideek bultzatzen ari dira, jadanik, urtetik urtera gora doazen ospakizunak.

Hemendik gutxira kaleratuko ditugu 2015eko Aberri Egunaren inguruko hausnarketa politiko zabalagoa, egitaraua eta gainetiko zehaztasunak

8 février 2015

Kurdistango emakumeen borroka

Kurdistango emakumeen borroka ezin da ulertu gertaera solte bat bezala, momentu puntual bateko erantzun gisa. Norbait jarri da pentsatzen benetan zeren aurka ari diren? Nola diren hain eraginkorrak eta biziak, emakumea hain zapalduta egon den toki batean? Norbait jarri da pentsatzen halako erresistentzia ez dela bat-bateko mehatxuen ondoriozko antolaketa hutsa? 
Betidanik emakume kurduek etengabeko zapalkuntza bizi izan dute; kurdu ta emakume direlako eta erlijio baten menpean aske izaterik ez dutelako. Inguru hauetan erlijioarena gai korapilatsua dela uste dut, beraz, horretan utziko dut, askatasuna zer den norberak definitzen baitu. Dena den, ez da emakume kurduen zapalkuntza soilik. Kontuan izan behar da, oso eremu anitza dela Kurdistan (eta baita Ekialde Hurbila ere), eta aurkitu nahi den irtenbideak ezin duela mugatu kurdu emakumeetara, emakume guztien askapena bermatu behar dela. Ez da erraza, kulturan oso errotuta baitute patriarkatua, eta neurri handi batean erlijioaren eraginagatik ere badela esango nuke. Herri bakoitzak eraiki behar du herriak nahi bezala. 
Gauzak asko aldatu dira borrokari esker baina egoera orokorra ez da ona. Rolak oso-oso banatuta dituzte, etxeko eremua emakumeak darama, eta horretara mugatzen da. Herri txiki tradizionaletan are gehiago nabarmentzen da hori. Ez da erraza kalean erosotasunez ibiltzea eta zoritxarrez, oraindik oso presente daude bortxaketak, erailketak, poliginia kasuak, ablazioa, edonolako erasoak. 
Gauzak aldatzen doaz, zalantzarik gabe. Gerrillara batzen ari diren emakume kopurua etengabean igotzen ari da baina ez da erraza izan. 80ko hamarkadan gerrilletara batutako asko herri txiki tradizional eta feudaletako gizonak ziren, eta emakumeen askapen borroka ulertaraztea asko kostatu zitzaien eta emakumeei beraiei ere kostatu zitzaien ohitutako jarrerak iraultzea. Kalean aldatzea zailagoa da, rol horiek oso errotuta baitaude, eta sistema kapitalista eta patriarkarra ere bizi-bizi dagoelako. Baina bide onetik doaz, mugimendu feminista indartzen joan ahala antolaketa modu desberdinen beharra ikusi zen eta hainbat esparrutan emakume mugimenduak jaiotzen eta eraldatzen joan dira.
HERRI KURDUA ERRESISTENTZIATIK IRAULTZARA!
EMAKUMEEN BORROKA IZPIDE!
BIJI KURDISTAN!

27 janvier 2015

Frantses gobernuak ez ditu berri onak igortzen.

Lau gazte atxilotuak izan dira goiz honetan; 2013ko atentatua leporatzen zaie. EH ez da salgai kanpainaren barnean kokatzen duten atentatua. Lauak Pabera eramanak izan dira. 

Bestalde Eapitegiak Uztaritzen euskararen ofizialtasunaren alde hartu zen erabakia atzera bota du.

Bi berri horiek erakusten digute frantses gobernuak ez duela mugimendurik egiten hemen dauden aldarrikapenen aurrean.

22 janvier 2015

Intza Otxandabaratzen aurkako erabaki gogorra.

Intza Otxandabaratzen aurkako auzia oso gogorki bukatu da, alegia erabakitako zigorra oso zorrotza dela. Sei urteko zigorra, nahiz eta bi ez fermu, eskainiak dauden baldintzak kontuan hartuz eta eskuratutako sostengu sozialari begira, ezin da ulertu, gako demokratikoetan eta  presondegiak pertsonen baitan sortzen dituen ondorioei begira.

Mila itzuli ematen ahal zaizkio gaiari, baina gako arruntetan eta azterketa juridiko konparatibo bat martxan jartzen bada garbi gelditzen da Frantzian ere herritar mota desberdinak daudela justiziaren aurrean. Nonbait bagenekien eta azken urteetan oldartzeetan harrapatutako gazteen kontrako epaiak, presondegiratze lasterrak begiratuz, Frantziako justiziak errola handia izan du oldartzeen errepresioan eta frantses prentsak gai horren estaltzeko.

Bake prozesu bete betean, etengabe Frantziari laguntza eskatzen zaiolarik prozesu horren indartzeko, aterabide politikoak emateko, etxeko lan oso zorrotzak egin ditugularik, bizkarra ematen digu Frantziak. Funtsean beti egin duen moduan.

Gako politikoetan horren itzulpena egitea ez da errexa. Batzuentzat aukera bakarra da etengabe ateak idekitzen joatea. Bai, aukera bat da. Baina egoera orokorrari begiratzen badiogu, alegia gaurko estatuari interesaren zaion politikari atea horien idekitzea ia-ia ezinezkoa da. Zergatik? Gaur frantses estatuari terrorismoaren kontrako politika gogor bat eramatea, gerla mota bat bultzatzea egunero sortuko dituzten etsai batzuen kontra. Lehentasuna ez da elkarrizketa, zorroztasuna eta lege errepresiboak baizik.

Hauteskundeen bezperan alderdi sozialistari interesatuko zaio abertzaleekin lotzea. Abertzaleei interesatuko zaie sozialistekin joatea postuen lortzeko, hau da kalkulu politiko hutsa. Eskuinarekin joatea ere batzuendako balioko du ere. Negoziaketa nahiko konplikatua gelditzen da gako politiko hutsetan, ez bada ikastolen aldeko jarrera ekonomikoa indartzea soilik, eta ez da gutxi noski. Baina, alderdi sozialistarekin hauteskundeetara joateak, gaur egun alderdi honek daraman politikari so eginez, patriotismoaren zurrunbiloan ber kokatzea da, frantses patriotismoaren indartzera joatea, mugimendu gisa gure interesak baztertzea. Lurralde erreformak alor askoren kudeaketa tokiko instituzioen esku uzten du.Horrek bertan egon eta agintean egon behar garela pentsarazten digu eta nonbait egia da. Tokiko kudeaketa tokiko instituzioetan egonik gure helburuak betetzera goazela pentsa dezakegu. Baina ez gara soilik tokiko kudeaeta baten alde ari, herri proiektu baten alde baizik, herri baten eraikuntzaren alde. Horrek estatuarekiko berizketa eskatzen du.

Ez da noski ideologia handien garaia, denak edo ia-ia denak zakarrontzira botatuak izan dira, ez da aberastasunen garaia ere, alegiak estatuak dirurik ez duela lurraldedesberdintasunetara igortzeko. Parisetik ez zaigu deus etorriko! Ez ideia berririk, ez dirurik!

Ondorioz zer esperantza? Gaurko egoera gogorrak, jarrera errepresiboak ondorioak izanen ditu. Frantses herritarrek, nahiz eta une honetan ezkerreko alderdiak, baztertuak bizi diren lurraldeetako biztanleak ez dira deus egin gabe geldituko, oldartze eta mugimendu berriak sortuko dira frantses herritarren eskuineratze horri aurre egiteko. 

Errepublikaren ofentsiba gogorra jasanen dugu Pariseko atentatuen ondotik, abertzaleen kontrako ofentsiba izanen da ere. Frantsesak izatera behartu nahiko gaituzte. Eraso pertsonal gisa sentiarazi nahi izan dute atentatua eta Iparraldeko herritar askok horrela sentitu du eta frantses gisa elkartasun azkarra piztu dute, frantses nazionalismoa indartu dute gure lurraldean ere!

Gure diskurtsoa entzunaraztea ez da erreza izanen, larrialditasun egoerari sinesgarritasun itzela eman diotelako, zoko guztietaraino heldu da, musulmanak ikusten ez dituzten tokietaraino.

Independentziaren aldeko borroka eta mugimendua, berriz gogoetatu beharko da gure helburua Frantziatik askatzea baita, sinesgarria izan dadin. Hau ez da hauteskundeetatik pasatzen, hau eguneroko lan politikoetatik pasatzen da.

Gure helburu demokratikoak ez baitira frantses estatuak proposatzen dituena eta gure herritarrak babestu nahi ditugulako.

7 janvier 2015

Lagundu eskaera hau bidaltzen FRANTZIARI ZUZENDUTAKO ESKAERA : EUSKAL PRESO POLITIKOAK EZ ESPAINARATZEKO‏

Frantses estatuan diren Euskal preso politiko batzu ari dira Frantziako Mme TAUBIRA-ri idazten. Luzatzen zaion eskaera EUSKAL PRESO POLITIKOAK EZ ESPAINARATZEKO da eta haiekin batera herritar orori eskatzen zaie berdin egitea. Behean datorren esteka hori deskargatu, bete eta igortzea galdegiten zaizue.
Eskutitz hau Ibon GOIEASKOETXEA ARRONATEGIren izenean dago baina beste preso batzuek beren izen pean berdin egin dute.
Zuen izena eta datoak agertu behar dira goiko ezkerraldean eta behean siñadura.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!!!!

PRISONNIERS_POLITIQUES_BASQUES_1

5 janvier 2015

Iheslarien ehun pauso garai berri baterako bidean

 [Naiz.eus]tik

Iazko ekainean iragarri zuen Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Miarritzen etxera itzultzeko garaia zela, «Herria dugu arnas» aldarri hartuta urtebetera Arrangoitzen erabakia baieztatu eta sorterrirako itzulera hasi zuen iheslarien zati handi batek. 100 bat itzuli dira sorterrira, kolektiboaren laurden bat inguru. Ipar Euskal Herrian bizi direnak gehienak baina baita konfinamentua edo deportazioa eten eta etxeratzeko hautua egin dutenak ere, urruneko erbestea atzean utzi dutenak. Orain dela 40 urte ihes egin zutenak eta azken hamarkadan egin dutenak. Ez dira denak, ehun pauso eman dituzte iheslariek berandu baino lehen, behinola joan ziren den-denak itzul daitezen

 (ikusi bideoa) http://youtu.be/0QTI80ZOMoA

5 janvier 2015

Hendaitz, eguberri kantuz.

Hendaiako gazte asanbladak, Hendaitzek, kantu berria sortu du. Eguberrikari kantazen ibili ziren.

Astero elkartzen gara
10 pertsona inguru
gizarte alternatiba
antolatzea helburu
zuen iritzia entzun
nahi dugu seguru
baina dena burutzeko 
tokia behar dugu

Hendaian hendaian
gaztetxea gure nahia

Pentsatzeaz gain badira
nahiko barre ta algara
gonbidatuta zaudete
denak gure familiara
ondo pasatzeko denak
beharrezkoak gara
elkarlanaz lortzen dena
askozaz hobea da

Gaixtoak izandakoak
txintxotzeko berandugi
laister olentzero dator
ta denak daude urduri
hala ere merezia
dakarrela dirudi
dakigun askoi ikatza
ta gaztetxea guri

Hauek, dituzten problematikei erantzuten egon arren oso mugatuak gelditzen dira sarritan. Oraindik aldarrikatzen duten eremu autogestionatua lortu ez dutelako. Badirudienez herriko etxeak beste proiektu batzuk lehenesten ditu.

3 janvier 2015

Frantzian, espetxean dagoen senar emazteak biltzeko eskaera

Lagundu eskaera honekin mesedez, zabaltzen eta bidaltzen. Datorren astean egin behar da bigarren bidalketa.
Duela bi urte frantsesek banatuta dauzkaten senar emazte diren bi Euskal preso politikoen biltzea exijitzeko zure parte hartzea, elkartasuna, eskatzera gatoz.
Izaskun Lesaka Arguelles Poitiersen eta Joseba Iturbide Otxoteko Fleury-Mèrogisen bilduak izan daitezen espetxe berberean.
Mesedez jarraitu argibideak atxikitutako dokumentuan agertzen den moduan.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!!!!

eskarera odorengo eranskinean: Batera_egoteko_eskaera

13 novembre 2014

Genero rolak gaztetxe eta gune autogestionatuetan

Gaztetxe eta gune autogestionatuak, espazio libreak dira, baina gizartean txertatuta egonda, rol banaketa gainditzea lortzen al da? Pili Alvarez soziologoak ikerketa egin du eta Miren Aranguren Putzuzulo gaztetxeko eta Bilgune Feministako kideak ere bere analisia konpartitu du 11telebistarekin.

(ikusi bideoa)

12 novembre 2014

Parisen epaiketa

Joan den astelehenean hasi zen Parisen Oihan Barandalla, Mikel Carrera, Ibon Gogeascoetxea, Zigor Garro, Borja Gutiérrez, Iurgi Mendinueta eta Marina Bernadóren aurkako epaiketa. Kataluniako Rescat kolektiboak bideo hau zabaldu du Marina Bernadóren sustenguz.

(Ikusi bideoa) http://www.youtube.com/watch?v=Y16EmwqLwTc

 

24 octobre 2014

Nafarroako zonalde diskriminatua (Testigantzak)

Lodosa, Artaxoa, Valtierra, Noain, Gares, Villatuerta, Zangotza, Mendigorria, .... Nafarroako Gobernuak eskubiderik gabe utzi ditu, horregatik, zonalde honetako lagun eta guraso talde bat elkartu da "Euskaraz bizi eta ikasi" herri ekimenean.
Hona hemen egoera hau bertatik bertara bizi diren lagun batzuen iritzia, bizipenak eta sentimenduak.

(ikusi bideoa) http://youtu.be/rzJl8BtgXMk

13 octobre 2014

Udalbiltzak Urruñari buruz ateratako datuak

Udalbiltzak Urruñari buruz ateratako datuak.

DEMOGRAFIA OREKA

BIZTANLERIA OSOA. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: Biztanle kopuru gordina.

Biztanleria osoa

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

8946

4570

 

BATAZ BESTEKO BIZTANLERIAREN HAZKUNDEA. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: Biztanleriaren urteko batazbesteko hazkundea azken hiru urteetan

Bataz besteko biztanleria hazkundea (%)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

2.96

0.27

 

BIZTANLERIAREN DENTSITATEA. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: Udalerrian dauden biztanle kopurua azaleran dituen kilometro bakoitzeko (bizt./Km.2ko)

 

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

 

 

 

BATAZ BESTEKO UGALKORTASUN TASA. EUSKAL HERRIKO UDALERRRIAK.

Definizioa:Jaiotza kopurua ama izateko adinean (15 eta 49 urte bitartean)dauden mila emakumeko.

Bataz besteko ugalkortasun tasa

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

48.93

42.72

 

GAZTEEN ORDEZKATZE INDIZEA. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: 15 eta 29 urte bitarteko biztanle bakoitzeko 0 eta 14 urte bitarteko biztanle kopurua.

Gazteen ordezkatze indizea

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

1.22

1.01

 

ZAHARTZE INDIZEA. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: 0 eta 14 urte bitarteko ehun biztanleko dauden 65 urteko eta nagusiagoa den biztanleria kopurua.

Zahartze indizea (%)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

86.49

139.15

 

 

GIZARTEA ETA BIZI BALDINTZAK

 

JARDUERA TASA. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: Lanean edo langabezi egoeran daudenen kopurua lan egiteko adinean dagoen guztizko biztanlearekiko.

Jarduera tasa (%)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

74.5

70.11

 

LANGABEZI ERREGISTRATUA LAN EGITEKO ADINEAN DAGOEN BIZTANLERIAREKIKO. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: Enplegu bulegoetan langabezi egoeran erregistraturiko pertsona kopurua, lan egiteko adinean dagoen ehun biztanleko (16-64 urte bitarteko biztanleria).

Langabezi erregistratua lan egiteko adinean dagoen biztanlerekiko

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

6.55

11.18

 

ZAHARREN MENPEKOTASUN INDIZEA. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: 65 urte eta nagusiagoa den biztanleria kopuru hauetaz arduratzeko adinean dagoen (16-64) ehun biztanleko.

Zahrren menpekotasun indizea (%)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

23.56

30.38

 

ETXEBIZITZA KOPURUA BIZTANLEKO. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: Bertako etxebizitza kopurua dagoen biztanle bakoitzeko.

Etxebizitza kopurua biztanleko

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

0.56

0.48

 

GENERO ARTEKO JARDUERA TASAREN DESOREKA MAILA. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: Emakumezkoen jarduera tasa gizonezkoen jarduera tasaren aldean.

Genero arteko jarduera tasaren desoreka maila (%)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

4.08

7.44

 

LANA ETA JARDUERA EKONOMIKOA

LAN EGITEKO ADINEAN DAGOEN BIZTANLERIA EGITURAREN INDIZEA. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: 40 eta 64 urte bitarteko biztanle kopurua, 15 eta 39 urte bitarteko ehun biztanleko.

Lan egiteko adinean dagoen biztanleria egituraren indizea (%)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

134.44

121.16

 

ESTABLEZIMENDUEN DENTSITATEA. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: Establezimendu kopurua udalerriko mila biztanleko.

Establezimenduen dentsitatea (%)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

39.16

41.61

 

INDUSTRIA ESTABLEZIMENDUAK. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: Industria establezimendu kopurua udalerriko establezimendu guztiekiko (%).

Industria establezimenduen (%)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

10.32

11.55

 

Autonomoen tasa (%)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

11.52

19.12

 

TOKIKO EKIMEN MAILA (%). EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: Egoitza nagusia bertan duten establezimenduak, establezimendu guztiekiko (%).

Tokiko ekimen maila (%)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

78.68

88.8

 

ZERBITZUAK

OINARRIZKO ZERBITZU GERTUENETARA DISTANTZIA. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa:Udalerrian egon ezean udaletxetik zerbitzu gertuena duen udaletxera dagoen errepide bidezko distantzia.

Osasun zentroetako eraikin gertuenera errepideko distantzia (Km)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

4.83

2.69

 

euskaltegi gertuenera errepideko distantzia (Km)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

9.44

9.72

 

IDENTITATEA

EUSKARA EZAGUTZA TASA. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: Elebidunen edo euskaldunen proportzioa biztanleria osoarekiko.

euskararen ezagutza tasa (%)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

9.65

27

 

EUSKARA ERABILERA SOZIALAREN TASA. EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: Espero daitekeen euskararen erabilera sozialaren tasa.

 

euskararen erabilera sozialaren tasa (%)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

0.53

13.1

 

EH AINTZAT HARTZEN DUTEN ALDERDIEN BABES MAILA (%). EUSKAL HERRIKO UDALERRIAK.

Definizioa: EH aintzat hartzen duten alderdiek jasotako babes mailaren tasa, bozka baliodun guztiarekiko

 EH aintzat hartzen duten alderdien babes maila (%)

udalerria

balioa

EHko datua

urruña

31.48

58.31

 

23 septembre 2014

Erlaitzaren besta ospatuko da asteburuan

Zazpi kilometroz hedatuko da Erlaitzaren 5. Festa, Zokoatik Hendaiaraino. Betiko berezitasun nagusiekin jarraitzen du festak. Hau da, egun horretan bide hori autoei hetsia izatea. Eta irailean izaten segitzen du, xede nagusia tokiko herritarrak erakartzea baita.

Erlaitzaren bestaren bederatzi edizioa asteburu honetan ospatuko da. Besta honen helburua Erlaitzan itsasoa era txoriak entzun daitezkela ohartaraztea da baita Erlaitza “ederra” eta “aberatsa” dela ohartaraztea. 15 gune desberdin izanen dira Erlaitzak neurtzen dituen 5 kilometroetan.

Igandean, Eralitza auto eta motoei hetsia izanen da, oinezkoak soilik egoten ahalko dira. Kalexak onartuak izanen dira motrozitate arazoak dituen jendea eraman ahal izateko. Historialariak, zientifikalariak, ingurugiroaren alde lanean ari direnak eta artista desberdinek Erlaitza osoan zehar eskaintza desberdinak proposatuko dituzte, baina denak Erlaitzaren “edertasunaren” inguruan. Horrez gain ere, musika, dantza… eta beste hainbat aktibitate izanen dira. Pik-nikatzeko gune bat izanen  da ere.

Aurten ohikoa ez den zerbait izanen da. Izan ere, Abadia gaztelua hetsia izanen da eta ezingo dira bisitak egin.

Antolatzaileek abisu batzu helarazi dituzte. Erlaitzako labar guzian ez dago eskudelarik, beraz “kontu handiarekin” ibili beharko da. Bestalde ere, garbitasuna atxikitzea garrantzitsutzat jotzen dute, ondorioz zakarrak lurrera ez botatzea eskatzen dute.

Txakurrak, nahiz eta lotuak izan, ez dira onartuak izanen Abadiaren eremuan ez eta bizikletak Abadia eremuaren itsas bazterreko bidexketan ere.(Ipar.Hitza)

 

19 septembre 2014

Euskararen aldeko sare berria instituzioen aldetik.

Hego Lapurdiko Hiriguneak, Bortzirietako euskara mankomunitateak eta Bisasoa Txingudiko partzuergoak Sareuska sarea sortu dute. Aintzina eramanen duten lanari esker, euskararen erabilpena sustatu eta dinamezatzeko nahia dute. Horretarako, 2014 eta 2017 epealdian finkatutako ekintza planean, topaketa batzu antolatuko dituzte elgarren arteko harremanak indartzeko eta batez ere, lan ardatz batzu adosteko. Sareuskak antolatu duen lehenengo ekitaldia "Mintzodomoa" izanen da Irunen udazkenean ospatuko dena, "eskolaz kanpo euskararen erabilpena zihurtatzeko".

Iniziatiba horren berri izan dugu gaur Kazeta infori esker. Instituziengandik euskararen aldeko iniziatiben sortzen ikustea pozgarria da oso. Helburuetan ere, euskararen aldeko egituren babesean ardurak izanen dituztela. Alegia Ziburuko ikastolak dituen arazoei erantzun zintzoa ematen ariko direla. Hau baita une honetaneuskararen babeserako Hego Lapurdiko Herri Elkargoak duen arazo nagusia.

7 août 2014

Erromeria Sokoan

Biharko, erromeria pentsatua da Sokoan. Turistentzat oso ongi etorria, txipiroi, talo, gasna , denetarik izanen da jateko eta sartzea urririk. Zein ongi jakinez turistek oso garesti ordaintzen dituzte lo egiteko tokiak eta baita ere saltokietan erosten dutena. Toki turistikoetan bi hilabetez ahal bezain bat etekin ateratzen saiatzen da komertsioetan. Musuka izanen da, norbaitek ordainduko du taldea, hau ez baita urririk ariko. Baliteke urruñarrentzat izatea faktura!

Poztan gara herriko etxea turisten animazioaz arduratzen dela ikustea. Gero ez dugu ulertzen zergatik Urruñako gazteek laguntza eskatzen dutelarik herriko etxeari animazioen antolatzeko zergatik ez duten laguntza hori hain errexki lortzen!

28 juillet 2014

PALESTINArekin ELKARTASUNA, Elgarretaratzea uztailaren 31an, arratseko 6etan, Baionako herriko etxearen aitzinean

Elkarretaratze horretara deitzen dugu :

- Gazaren kontra Israelek burutzen ari den erasoari ezetz erraiteko,

- Frantses gobernu “ sozialista”-ren konplizitateari ezetz erraiteko,

- Palestindar herriari gure sustengu osoa aldarrikatzeko.

 

Gazaren kontrako bonbardaketa intentsiboek mila palestindar baino gehiagoko heriotza ekarri dute, - gehienak zibilak eta bereziki emazteak eta haurrak- milaka jende zauritu, ehunka etxe suntsitu eta 100 000 baino gehiago aterpegabe eta deserritu ekarri ere. Uztailaren 17an hasi eta segitzen duen lurreko ofentsibaren ondorioz, kalte agertuak emendatuz joan dira .

Berriz ere Israelgo gobernuak sekulako su erauntsia botatzen du Gazaren gainean. Suziri jaurtiketa estakulutzat hartzen du bainan bere egiazko asmoa populakuntza palestindarra ikaran atxikitzea eta koalizioko gobernu palestindarra zailtasunean jartzea da.

Egoera lazgarri honen aintzinean, mendebaldeko gobernuei tragedia berri honen egiazko erantzulea izendatu gabe” bortizkeriaren katea salatzea” aski zaie. Israelgo gobernua “zuhurtasunez” ibiltzera deitzen dute soilik, horren gerlako krimenak eta gizadiaren kontrako krimenak kondenatu gabe.

François Hollande urrunago joan da ere : Israelgo erasoa bermatzu du, Uztailaren 9an, Benjamin Netanyahou-rekin ukan duen telefonozko elkarrizketan, “ mehatxuen aintzinean, Israelgo gobernuari doakio populakuntza babesteko neurriak hartzea” deklaratuz. Bainan Estatu sionistak Gazako jendearen gain eta okupatua den Zizjordaniaren jendeen gain sortzen dituen etengabeko mehatsuetaz hitz bakar bat ere ez !

Alta, europar Batasunak Israel hertasatzeko medio errex bat baluke : herri honi abantaila ekonomikak – ilegalki okupatuak diren lurralde palestindarretatik heldu diren ekoizpenentzat ere - emaiten dizkion partzuergo hitzarmenaren gelditzea. Gainerat, hitzarmen horrek jende eskubideen errespetatzeak du eskatzen. Segitzen duen kolonizazioa eta herri palestindar ainitz beren lurretaz gabetzen dituen bereizte paretaz bost axola dute alta ! Hori dena nazioarteko zuzenbidearen kontra egiten da, Israel eta bere mendebaldeko sustenguei berdin zaielarik.

 

Mobilizaturik gelditzen gira :

* Gazaren kontrako bonbardaketen gelditzearen alde, Gaza, Zizjordania eta Jerusalemen burutzen ari den eraso israeldarraren gelditzearen alde,

* Gazaren kontrako blokeoaren kentzearen alde,

* Palestinako herriarekin gure elkartasuna aldarrikatzeko,

*Gobernatzatzen gaituztenen pasibotasun hobenduna eta podere sionistarekin duten konplizitatea salatzeko,

* Palestindar eta Israeldarren arteko bake zuzen eta iraukorra bilatzearen alde.

 

 

Amis de Karl Marx (AKM), Comité pour la Défense des Droits de l’Homme en Pays Basque (CDDHPB) , CGT Territoriaux Biarritz, Euskal Herria Bai(EH Bai), Gauche Anticapitaliste (GA), Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB), La Commune, Nouveau Parti Anticapitaliste (NPA), Parti de gauche (PG),  Solidaires.

 

14 juillet 2014

Istripua Leclerc eta Sakaren artean

Arratsaldeko 4ak eterditan istripua gertatu da oso arriskutsua den gunean. Auto peugeot bat grisa aitzinan eskuinaldetik joa. Ez dakigu zeren kontra jo zuen baina odola zegoen lurrean. Ez dakigu noiz arte eta zenbat zauritu eta hil beharko diren gune horren antolatzeko. Herriko Etxearen ardura da, noiz aurre eginen dion arazoari galdzten dugu!

11 juillet 2014

Herrian dena eder?

Aste honetako tokiko informazioa eskaintzen duen egunkari bakarrean argazki eder bat ikusi dugu. Izan ere Urruñarrak elkartearen  biltzar nagusiaren karietara 700 kide aipatu dituzte eta auzapezarekin argazkia zabaldu dute.

Argi da elkarte horretako kide guztiek ez dutela argazkia preziatuko, haatik argi da auzapeza ederki bizi dela azken hauteskundeetan eskuinak %62 egin duenetik. Irria edukitzeko arrazoi guztiak ditu. Eskuinak hedatzen den heinean eremu asko gogortzen joanen dira inongo oztoporik gabe.

Ondorioz, herriko besten bezperan Gazte Asanbladak dei bat zabaltzen du besta parte hartzaileak eraikitzeko eta horretarako bilera iraganen da uztailaren 14an, herriko plazan. Denei idekia da!

8 juillet 2014

Lurralde antolaketaren erreforma berriz eta berriz

Lurralde antolaketaren erreformaren inguruan albiste berri batzuk zabaltzen ari dira. Izan ere ematen du Parisek Akitania Limousin eskualdearekin lotu nahi lukeela. Ez da ikusten lehen begiradan zergatik, nondik heldu den helburu hori.

Bestalde Colette Capdeviellek Henri Emmanuellirekin batera Midi-Pyrénées eskualdearekin lotura interesgarria litzatekeela diote. Parisen antolatu, erabaki erreforma. Lurraldeetako interesak nork babesten dituen ez da argi, edo berri horiek segitzeko sinetsi beharko dugu diputatuek hurbildik ezagutzen dituztela eremu oso handitako arazoak.

Publicité
<< < 10 20 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité