Algeria, kolonialismoaren kontra ari zirenen herria(dokumentala)
Historiak laguntzen gaituelako ulertzen zer garen eta nor garen, dokumental honen interesa azpimarratzen dugu beste garai batzuetako gertakariek argi gehiago eskaintzen dizkigutelako.
"Yo decido. El tren de la libertad" dokumentala
"Yo decido. El tren de la liberdad" abortuaren inguruko dokumental bat.
(ikusi bideoa) http://vimeo.com/99974636
Torturari buruzko australiar dokumentala ingelesez
Hemen duzue torturari buruzko dokumentala ingelesez. Oso interesgarria da baina ingelesez jakin behar da, ondorioz norbaitek itzulpena egin nahi balu bikain litzateke. Honera igortzea ere horren hedapena egiteko noski, eskertuko genuke.https://www.youtube.com/watch?v=iqL048x4msM#t=85
Selauru hustea P.Larzabal kolegioaren alde
Piarres Larzabal kolegioa diruz laguntzeko bide bat proposatzen digute. Denak gomitatuak dira gure puxkak saltzeko aukera honen bitartez.Otsailaren 16an Kexiloa gela berotuan. Egunean zehar erosketa batzuen egiteko aukera pare gabea.
Martxoaren 8ko bezperan, feministei hitza, Marisa Barrenari hitza.
Marisarengana joan gara, bere ibilbideaz hitz egiteko. Harrera bikaina egin digu militante euskaltzale, abertzale, feministak. Eskerrik asko.
Batikanoa ere drogarekin harrapatua
Frantziako Chambéry herria mugazainen kontrola batean Batikanoko auto batean 4 kilo kokaina. Autoa da 91 urteko kardinal batena. Agiri baten bitartez batikanoak azaldu du ez zuela deus ikustekorik horrekin. Ematen du gauzen argitzeko gaitasuna dutela Batikanotik beretik. Aiaiaiai......
Leitzan atxiloketa
Leitzako Atekabeltz gaztetxeak antolatutako laburmetrail lehiaketa irabazitako aktore bat atxilotu dute. Guardia zibilak "terrorismoa goraipatzeagatik" atxilotu du 21urteko mutila. (ikusi bideoa https://www.youtube.com/watch?v=KY4dmSzrWnY#t=79 )
Istripua arratsaldean
Arratsalde honetan Larruleta aldean istripu bat gertatu da. Nazionala honetan bide gurutze asko daude ete erregularki istrpuak gertatzen dira. Bide seguritatea nahiko txarra da Leclerc aldean eta Larruletan ere nazionalean ibiltzen direnak abiadura handia daramatelako.
Leny Escudero itzali da
Ama euskalduna, errefuxiatzera etorri zen familia gerla garaian.Hemen dugu berebiziari buruzko dokumentala.
Auzapeza zailtasunetan
Prefetak hautetsi guztiei gutuna igorri die PLU aipatuz. Aitzinako PLUa baztertu zuen eta ondokoa nolakoa beharko duen finkatzera deitzen du prefetak. Gaurko kontseiluko gaietan sartu du auzapezak gaia. Espero dugu prentsak horren berri emanen duela.
Estatu Batuek tortura legeztatu zutelako.
"Torture made in USA". Erreportaia honek azken urteetako gertaerei buruz argi interesgarria eskaintzen digu. Marie-Monique Robin kazetariak inkesta aberatsa eraikidu. Hemen dugu.
Independentistak sarea independentzia aldarrikatzen
A
Aberri Egunetik Jota lanean jarraitzen du sareak, hemen dugu lan horren adierazpena.
Egunerokotasuna iheslarien begietan
Proiektu interesgarria, iheslariek bizitzen dutena hobeki ulertzeko.
Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du AHTri buruz egindako adierazpen batzuengatik
Guardia Zibilak Xabier Otegi tolosarra atxilotu du, Infozazpi Irratian AHTri buruz egindako adierazpenengatik, Argia.com atariak zabaldu duenez.
Maiatzaren 8an Infozazpi Irratiko saio batean AHTri buruz egindako adierazpenengatik atzeman dute, antza denez. «Terrorismoa goratzea» leporatzen diote.
Ongi etorria euskal militanteei larunbatean.
Lorentxa, David eta Juantxo gure artera itzuli dira. 18 eta 13 urteren buruan, kondenak beteta horietako birentzat, etxera sartu dira eta horren ospatzeko datorren larunbatean elkartzeko deia luzatua da, goizeko 11etan. Hiru gehiago gure artean, denak itzuli bitartean.
Eneko Gogeaskoetxearen kontra 95 urte
Eneko Gogeaskoetxea ezaguna da herrian, bere familia ere, abertzaleak beti parte hartu izan dute herriko bizian nahiz eta gaur egun adin handiakoak izan burasoak. Eneko Gogeaskoetxearen kontra Espainako Audiencia nacionalak 95 urteko kartzela zigorra eskatzen dute atentatu batengatik.
Hiru preso libre
Naiz-en jakin dugu hiru preso libre atera direla.Bi frantses estatuan zigortuak izan zirela Ohiana San Bizente,eta Andoni Sarasola, Iñigo Otazua atera da hogei urte preso pasa eta gero.Azken urtek Salamankan igaro ditu.
Sute bat herrian
Goizeko zortzitan sute bat abiatu da jantzi garbitokitik Dongoxenbordako bidean den etxe batean. Ez da zauriturik izan.





