Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
23 avril 2014

Azken ostiraleko elgarretaratzea

Oroitarazten dizuegu ostiral honetan, apirilaren 25ean, azken ostiraleko elgarretaratzeak izanen direla, preso eta iheslarien askatasunaren alde.
Hendaian EZ da elgarretaratzerik izanen, 19:00etan, Urruñako  itzulgunean izanen baita.
Beraz, denok gonbidatzen zaituztegu Urruñara. Zuen inguruan mezua zabaldu otoi. 
Milaesker!!
Publicité
5 avril 2014

Ruben Gelbentzu eta Jon Lizarribar presoak, aske

2002an ETAren lau atentatutan parte hartzea leporatu zieten ekainean Ruben Genbeltzu eta Jon Lizarribarri. Inkomunikazio aldian Guardia Zibilak abokaturik gabe legez kanpo galdekatu zituztela salatu zuten, eta "mehatxuak eta kolperen bat" jaso zutela salatu zieten auzi medikuari eta epaileari.

Andoaingo udal gobernuak atxiloketa salatu zuen, eta "egungo testuinguru politikoan ulertezina" zela adierazi zuen.(Berria)

2 avril 2014

Eskubide estatutua espainako estatuan? Noiz?

Duela zazpi urte Angel Berrueta hil zuten Iruñan. Madrilgo atentatuaren ondotik polizia batek eta bere semeak, Miguel José de la Peña, beren buruari baimendu zioten  atentatuaren inguruko debate baten ondorioz haiekin ados ez zen okina hiltzea. Semeak labana sartu zion. Epaiketaren ondorioz semeak 15 urteko zigorrera kondenatua izan zen. Datorren irailean aterako da. Ez da damutu, aitzitik epaitegietan biktimen kontra jo zuen. Gogoratzen gara de la Peña aitak laneko pistolarekin azken tiroa bota ziola okinari. Inkulpazioa izan zen:"asesinato con el agravante de motivación política"

http://www.gara.net/paperezkoa/20110312/253310/es/El-hijo-policia-que-mato-Angel-Berrueta-sale-calle-setiembre/ Hemen irakurtzen ahalko duzue gertakari horren ikaragarrizko gora-beherak eta errudunek lortzen duten babesaz ikasiko duzue.

Hori kontutan hartuz Bolinagarekin gertatzen dena begiratzen bada, Bolinaga minbizi egoera larrian dagoelarik eta berriz ere epailearen aurrean deklaratzera deitzen dutelarik beste inkulpazioa aipatuz, garbi gelditzen da personaren arauera eta bereziki, pertsonak pentsatzen duenaren arauera, justizia sistima egokitzen dela abertzaleen txarrerako.Hau ez da justizia antolaketa orekatua.

1 avril 2014

EGA 2014 lehen deialdia : izen-ematea irekia

2014ko EGA azterketen lehen deialdiko izen-emate epea irekia da, 2014ko apirilaren 25era arte.

Frantziar Estatuan, sortu, bizi, lan egin edo ikasten ari diren kandidatuak baizik ez dira onartuko.

Lehen deialdiarentzat izen-emate sariko 18 €ko txekeak, 2014ko maiatzaren 2rako igorri behar dira EEPra.

18 €ko saria deialdi bakoitzeko ordaindu behar da.

Azterketaren lehen zatia 2014ko maiatzaren 24an iraganen da, goizeko 8:30tan, Baionako Fakultatean :

Platanoen ibilbidea, 8

8, All. des Platanes

64100 Bayonne - 

http://www.mintzaira.fr/fileadmin/documents/EGA_2014/2014_antola_arau_E.pdf

 

 

28 mars 2014

Sud-Ouestek Urruñako lehia aipagai

Ba, gaur umore airea eman nahian Urruñako hauteskundeak ditu Sud Ouestek. ESkuinaren tira birak gogoratuz zenbat urte daraman eskuuinak gobernatzen herrian. Hauteskunde hauetan %62, harrigarria. Baina egoskortasuna tokia egiten dio abertzaletasunari, aukera erakusteko herriak bestela eramaten ahal dirala. Noski Sud Oestek ez du auzapezak lepotik zintzilik duen inkesta judiziala aipatzen. Funtsean ez du inork deus gehiago aipatzen... Alderdi komunista joan da zerrendatik, kezkaturik, ezkerrekoa delarik eta abertzale ez delarik boz aukerarik ez dagoela kontutan hartuz. Ez dute erraten zer bide hartu behar duten, Hendaian emaitza nahiko ona lortu dutela bakarrik joanez ikusi dute. Baliteke bide horretatik joatea...

Behintzat, aukera handia da abertzaleentzat. Igandean ikusiko... aldi honetan segur baietz!

Publicité
27 mars 2014

Zer egin lezake auzapez batek lanpostuen sortzeko?

Azken eguneko langabeziaren zenbakiak ikusi ondotik tokian tokiko lanpostuen sortzeko bideak jorratu behar dira. Abertzaleek ere horretan ari beharko dira, sinesgarritasun politikoa horretan baita ere. Enpresen instalatzeko baldintzak egon behar dira jakinik hauek ibilbide ona baldin badute parte hartu behako dutela ere denen ongi izatean enpresen zergen bitartez.

Enpresek kokapena behar dute eta ezagutaraztea oso urrats garratzitsuak dira. Azkaineko herriak enpresa berriei toki bat eta idazkaria izateko aukera eskaintzen du, hori denbor mugatuan. Bide bat izan daiteke.

Noski lehia dago herrien artean empresa handiak errezibitzeko, batzuetan oso merke uzten zaie lurra lanpostuak sortzen dituztelako eta urte batzuen buruan joaten dira eta lurra saltzen dute. Hori kontutan hartuz ez dela askotan gertatzen lantegi handi gutxi instalatzen dela gure inguruan.

Haatik herriak lur zatiak erosten ahal ditu eta enpresa txikien esku utzi hastapenean eta denboran hori berrikusi enpresariekin. Tokiko aktibitatea bultzatzeak bertako kontsumoa bultza lezake

21 avril 2014

Kuban deportatua den Jose Angelen aita zendu da

Angel Urtiaga Beldarrain Kuban deportatua den Jose Angelen aita zendu da.  Jose Angel Baionan atxilotua izan zen 1984ko otsailaren 20an. 28 urte zituen.Geroztik bere ibilbidea luzea izan da eta prentsak aipatu zuen Kuban zegoela, bere familiatik urrun hogeita hamar urteren buruan. Han dago oraindik une zail honetan gurasoak joaten direlarik etxeko goxotasunatik urrun.

Frantziak denek dakigun bezala ardura handia du deportazio horretan. Deportazioak ez du kadikatzeko datarik, deportazioa legez kanpokoa da de Gaulle generalak 1961ean desegin zuenetik. Sozialistek berpiztu zuten. Sozialistek aterabidea eman behar lukete. Bizi guztirako zigorrak ez dira onargarri herri demokratikoetan.

Doluminak Jose Angel militante independentistari eta bere familiari.

21 février 2014

Auzokideen elkartea kexu Anxoenia lotizamenduarentzat

Herburu auzoan etxebizitza pentsatuak izan dira eta 49 etxebizitza eraikitzeko, hamar alokatzeko eta 39 salgai emateko. Auzokideak kexu ziren, Herriko Etxearekin hitz ordua zuten egun berean Office64 eraikitzaileak eraikitzeko baimena pausatu baitzuen. Tronpatuak sentitu dira.

Bestalde eremuaren bide seguritatea aipatu dute.Horrez gain, 18 batimendu 16000 metra karratutan, bidetik hurbil baina herritik urrun, alegia auzoaren itxura aldatuko dela, hiri itxura herrian berean gorde behar lizatekeelarik.

Epaitegira joan da elkartea eta  epaitegi administratiboan irabazi dute eta eraikitzea gelditua da. Office 64 eraikitzaileak ez du usaian auzoekin hitz egiten, aldi honetan ez zaio ongi atera.

28 janvier 2013

Elgarrateratzeak

Azken ostirala zen. Beti bezala Urruñako itzulgunean, herritar batzuk elkartu dira presoen aldeko mezua hedatzeko. Bake prozesua dela eta presoen inguruko politika ez dute aldatu Parisen. Parisek Madrilgo politika jarraitzen. Ez du deus mugitzen. Joan den astea arte Fleuryko preso guztiak mitarrean zeuden.  Joan den astean atera dira. Joan den astean Parisek bi militanteren aurka sei urte bana zigorra eskatu du. Zigorrak, kondenak ez dira gelditzen.

Gogoan hartu behar da ere gure herriko familia batek bi seme dituela kartzelan, bat Ingalaterran eta bestea Frantziako beste puntan.

Horrek, egoera horrek, mobilizapena eskatzen du, elgarretaratzeetan jende gehiago bildu behar da. Hortik etorriko baita aterabidea, gure mobilizatzeko gaitasunetik.

Presoak Etxera!

15 juillet 2014

Europako eskuin muturraren gorakadari buruzko mahai ingurua

hendaitz; europako eskuin muturraren gorakada

Hendaitz, Hendaiako gazte asanbladak, datorren larunbaterako, uztailak 19, europako eskuin muturraren igoerari buruzko mahai ingurua antolatu du eta bertan Arkaitz Izak parte hartuko du. Mahai ingurua, herriko etxe aitzinean izanen da goizeko 10etan.

Gorrota ezazu faxismoa!

15 juillet 2014

Elgarretaratzea Baionan

sare antifaxista. palestinarekin elkartasuna

Ostiral honetan, Baionan herriko etxe aitzinean, elgarretaratzea eginen da Palestinarekiko elkartasuna adierazteko. Elgarretaratzea, atsaldeko 6tan izanen da sare antifaxistak deiturik. Hurbildu ta salatu!

22 août 2014

Elkarretaratzea 7tan

Elkarretaratzea antolatu du gazte asanblada, Gazan desmasiak gertatzen direlarik, elkartasuna gure bidea delarikpalestina 2

22 août 2014

Asanblada Palestinaren alde

DSC_1259

DSC_1274

DSC_1272

DSC_1262

Palestinaren aldeko elgarretaratzea eta ondoren debatea Palestinaren aldeko elkarteekin. Bukatu eta afaria prestatzen zen bitartean, musika!

30 mars 2014

Duela 30 urte Xabier Galdeano hil zuten.

 

galdeano

Gogoan dugu GAL taldeak Ipar Euskal Herrian  egin zituen atentatuak. Gaur duela 30 urte Xabier Galdeano hil zuten Donobane Lohitzunen. Bi alabaren aita, prentsan lan egiten zuen eta tokiko berriak zabaltzen zituen.. Ipar Euskal Herrian gogoan ditugu une horiek.

4 février 2014

Presoen bizi baldintzak auzitan frantses presondegietan

1_img131[1]

Hemen dago preso batzuek helarazi duten dutuna, daukaten bizi baldintzen salatzeko. Giza eskubideen lurraldea omen zen estatu frantsesa. Etengabe ikusten dugu ez dela erreala, frantses gobernuak eta Taubira anderearen ardurapean gaur egun, presoen duintasuna zapaltzen duela.

5 janvier 2020

Ormetan literatura, Lundi matinen eskutik

Bi diputatu En Marche dauzkagu Ipar Euskal Herrian!

 

 

6 septembre 2014

Herriko bestetan presoen aldeko bazkaria

17 août 2014

Arrain tropikalak hurbiltzen

Arrain tropikal bat atxeman dute Kantauri itsasoan. Hobeki ulertzen da nla marmokak biderkatzen diren. Marrazoentzat agian ez da eremu interesgarria izanen....hemen dago balista (baliste)

arrain

22 septembre 2014

Ausartak gazte abertzaleak ihardokitzen

10609437_1474852106112568_6895733270413785736_n

Besarkadarik beroena Loiolan zein Madrilen zaudeten gazte guztiei!

Desobedientziaren bidea aukeratu duzue. Justizia eta legearen artean, justizia. Horregatik gure elkartasun osoa adierazi nahi dizuegu.

20 septembre 2014

Sare dispertsioarekin bukatzeko

Dispertsiaorekin bukatzeko asmoarekin sortu da Sare. Herritar antolaketak lehen ekitaldia antolatua zuen gaur arratsalderako, 6etan. Estadioa bete egin da.

sare

4 janvier 2015

Hizkuntzak desagertzeko zorian Europan

Hizkuntzen ainitasuna egoera txarrean dago Europan. Nahiz eta horren berri izan Europak ez dio egoerari aterabide seio eta arduratsurik eskaintzen. Hemen dugu egoera horren berri ematen duen mapa, desagertzeko zorian dauden hizkuntzen izena eta kokapena.

endangered-languages-map

6 novembre 2014

Joan den astearteko elgarretaratzean blai

Aste osoan Ziburuko ikastolako laguntzaileek elkarretaratzeak antolatzea erabaki zuten egunero arratsaldeko 5ak eterditan. Astearteko eguraldiak egin zuen laguntzaileek blai bukatu zirela. Egun horretan Piarres Larzabal kolegioko erakaslegoa elkarretaratzera hurbildu zen elkartasuna erakusteko.

DSC_2449DSC_2456

 

24 octobre 2014

Aske geratu da Ismael Arrieta euskal presoa

B0srhuiIEAEX8n8

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, aske geratu da Ismael Arrieta Aguraingo euskal presoa, espetxean 12 urte eman ostean. El Duesoko (Kantabria, Espainia) espetxetik atera da Arrieta gaur goizean.

7 novembre 2014

Hirigintza plangintza atzera bota du Paueko auzitegiak

plu

Duela bi egun Paueko auzitegiak Urruñako hirigintza plangintza ( PLU) atzera bota du. Plangintza 2013an bozkatua izan zen baina geroztik auzitegira eramana izan zen. Herritar desberdinek atakatu zituzten proiektu eta obra desberdinak. Ondorioz 2007ko plangintza erabiliko da hirigintza lantzeko.

14 octobre 2014

Ibon Fernandez Iradi etxean nahi dugulako

Publicité
<< < 10 20 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité