Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
5 juillet 2014

Aramaio, Euskal Herria markaren irudi korporatiboa ezartzen lehena

udal

Udalbitzak jakinarazi duenez, atzo ezarri zituzten seinaleak Aramaion (Araba), eta, beraz, "nazio nortasun korporatiboaren eskuliburua aplikatzen duen lehen herria" bihurtu da. Ekitaldi txiki bat egin zuten seinaleak inauguratzeko.

Udalbiltzak "pauso praktikoak" eman nahi ditu "Euskal Herriaren eta herritartasunaren aitortza" lortzeko, eta, xede horrekin, Euskal Herria markaren irudi korporatiboa landu du. Eskuliburuanlehentasuna eman die udalerrietako sarrera eta irteeratako bide seinaleei eta udaletxeetan erabili ohi diren paper eta inprimakiei.

Irudian, kolore gorria, berdea eta zuria erabiliz, sei herrialdeetako armarriak eta Euskal Herria hitza jarri ditu, eta kasu batzuetanBasque Country eta eus laburdura ere bai.

Iaz berrantolatu zen udalen eta udal hautetsien biltzarra, eta haren bost ildoetako bat da euskal herritartasuna. Joan den urtean jarri zuen abian aurrenekoa: garapen eta kohesio sozioekonomikoari buruzkoa —Pirinioetan proiektu bat garatzen ari da—.(Berria)

 

Publicité
26 juin 2014

FLNCk armak utzi ditu

flnc

Hamalau orrialdetako agiri batean FLNCk borroka armatua bertan behera uzten duela adierazten du. Orai arteko borroka goraipatuz, eroritako militanteak gogoan hartuz fase berrira pasatzeko erabakia jakinarazten du.

Bestalde frantses gobernuari preso politikoak eta iheslariak badaudela gogoratzen dio eta irtenbideak atxeman behar direla azpimarratzen du.Erabaki garrantzitsua hildako asko utzi dituen fasearentzat. erabaki honek komentario asko ekarriko dituela pentsa daiteke.

4 juillet 2014

Sokatirako euskal selekzioa ofizialki lehiatuko da nazioarteko txapelketetan

images

'Basque Country' izenpean jokatu ahalko ditu lehia guztiak. Nazioarteko Sokatira Federazioak ofizialtasuna aitortu dio.

Sokatirako euskal selekzioa ofiziala da herenegundik. Hala jakinarazi diote Nazioarteko Sokatira Federazioko kideek Euskadiko Herri Kirol Federazioari. Aurrerantzean, beraz, sokatirako euskal selekzioa ofizialki lehiatu ahalko da nazioarteko txapelketa guztietan, Basque Country izenpean. "Eskubide eta betebehar osoko" onarpena eman diote selekzioari, eta federazio horren parte da dagoeneko. Estatus horretaz, baina, abuztuaren 31tik aurrera baliatu ahalko da; orduan bukatuko da AEBetan egingo duten lur gaineko txapelketa.

40 urte, tiraka

Sokatirako euskal taldeek 40 urte baino gehiago daramatzate nazioarteko txapelketetan parte hartzen. Halere, sekula ez dute aukerarik izan ofizialki nazioarteko federazioko parte izateko. Hori dela eta, Spain izenarekin lehiatu dira Euskal Herritik kanpoko txapelketetan, betiere euskal ikurrak erabiliz. Aitortza falta zitzaien, eta azkenean lortu dute, hori baitzen erronka: federazioaren parte izatea. "Duela 40 urte inguru parte hartzen hasi ziren talde batzuek jarraitzen dute oraindik ere. Baina segitzen ez dutenen lanaren ondorioa ere bada lorpen hau", nabarmendu dute.(Berria)

 

5 juillet 2014

Jose Mari Etxebarria “Goierri”-ren lagunek istripua izan dute Puerto III espetxetik bueltan

etxerat

ETXERATen oharra: Puerto III espetxean dagoen Jesus Mari Etxebarria “Goierri”, Oreretako euskal preso politikoaren lagunek istripua izan zuten aurreko asteburuan, bisitatik bueltan zetozela.

Burgos parean zeudenean, kamioi batek kargako pieza bat galdu zuen. Hura galtzean, gasolioko tankean jo zuen. Kolpearekin tankea urratu egin zen eta kamioiak autobidean gasolioa isurtzen hasi zen. Horren ondorioz, atzeko hiru kotxeek talka egin zuten. Bisitan zihoazen bi lagunak onik atera ziren. Kotxea ezin izan dute oraindik Euskal Herrira ekarri.

Azken lau asteen lau izan dira espetxeetara bidean jazo diren istripuak.

Azken lau asteetako istripuak

-          Maitane Linazasororen lagunek, Topas espetxera bidean

-          Iker Limaren lagunek, Badajozeko espetxera bidean.

-          Oscar Cadenasen senideek, Murcia II espetxetik bueltan.

-          Jose Mari Etxebarriaren lagunek, Puerto III espetxetik bueltan.

Batez besteko ankerra

Istripu hauek ez dira inondik inora kasualitatea, kausalitatea baizik. Asteburu honetan gertatutako bi istripuekin zazpi dira 2014an  dispertsioak eragindako istripuak. Atzo, batez beste, 2014 urtean 30 egunetik behin dispertsioak istripu bat eragin duela azaldu zuen Etxeratek. Batez besteko anker hura okerrera egin du.

Istripu hau asteburuan gertatu zen, larunbatean. Oscar Cadenasen senideek asteazken honetan izan zuten istripua Andoainen, urteko 183. egunean. 2014 an zazpi istripu gertatu dira; hau da, dispertsioak istripu bat eragin du 26 egunetik  behin

Etxerat elkarteak, beste behin, dispertsioaren salaketa garbia egin nahi du.

25 urte bete dira aurten, dispertsioa, era sistematikoan, martxan jarri zenetik. 25 urte hauetan, 16 lagun eta senide hil dira dispertsioaren ondorioz, errepideetan.

Eskubideen urraketa sistematikoa ahalbidetzen duen tresna da dispertsioa. Noiz arte?

Senide izateagatik kondenatzen gaituzte. Noiz arte? Non daude gure giza eskubideak?

19 juin 2014

ETBk bertan behera utzi du 'Cuadrilla busca cita' telebista saioa

eitb

ETBk ohar bidez adierazi duenez, "saioa mantentzearen aldeko jarrerari ez eustea" erabaki du, hainbat eragilerekin hitz egin ondoren. "Zuzendaritza taldeei interes talde guztiei entzutea dagokie. Gainera enpresa publikoaren kasuan, EITBren kasuan, esaterako, modurik egokienean iritzi publikoarekin bat etortzea dagokio, guztion interesa zaintzeko".

Taldeko zuzendaritza, azken egunetan, profesionalen sormen askatasuna eta "gizarte demokratiko aurreratu baten berezko balioak" defendatzearen alde aritu dela dio oharrak.

Ekoiztetxeko lantaldeari eta ETBko zuzendaritza taldeari egoera bideratzeko "ahalegina eta jarritako gogoa" eskertu nahi dizkie EITBko zuzendaritzak. "Egoerari alderik positiboenetik heldu behar zaiola uste dugu, akatsetatik eta ondo egindako gauzetatik ikasten baitute profesional handiek".(Berria)

 

Publicité
18 juin 2014

Euskal preso politikoen abokatuen prentsaurrekoa

abogados

ahotsa.infotik: Euskal preso politikoen abokatuek oso larritzat jo dute atzo Gara egunkariak haien aurka iragarritako polizia operazioa. Abokatuen ustez, euren lana indargabetzearekin batera, polizia-etxe, auzitegi eta espetxeetan egiten diren eskubide urraketen lekukoak paretik kentzea dute helburu operazioarekin. Ainoha Baglieto eta Alfonso Zenonen ustez elementu ezberdinak daude horrelak

(ikusi bideoa)

2 juillet 2014

Herri mugimendua aurrera!

Sin título-1

Aurtengo San Ferminetan herri mugimenduan lanean diren eragile ezberdinak uztailaren 10ean elkartuko dira egitarau xume baten inguruan. Urtean zehar egiten duten lana azaleratzeko eta jai giroan herri mugimenduaren izaera eta izana indartzeko helburuarekin elkartu dira Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Askapena, Independentistak eta Sortzen. Txikitasunetik jaio den ekimen hau datorren urteetan proposamen gehiagorekin janztea eta elikatzea espero dute. Izan ere, herri mugimendutik egiten duten lana, "oinarrizkoa izanen baita etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko". "Gure txikitasunetik gauza handiak sortzeko gai garelako, San Fermin hauetan inoiz baino ozenago eta argiago entzungo da Iruñeko kaleetan: herri mugimendua aurrera!".

Egun horretan eguerditik abiatuko den egitarau xume bat prestatu dute:
13:00 Bermuta eta tonbola txikia. (Jarauta kaleko Sortzenen Egoitzan)
14:30 Bazkaria Eslaba kalean. Txartelak 10 euroren truke Herriko Tabernan eskura daitezke.

Sarrerakoak:

- Gazta bola

- Gazpatxoa
Bigarren platera:

- Haragi gisatua

Postrea

- Yogurt bizkotxoa izozkiarekin


18:00 HERRI MUGIMENDUA AURRERA lelopean “Aldarrikalejira”. Baratxurien plazatik Nabarreriara.
20:00 Kontzertua Bodegika Tabernan “Egurra eta kitto”
21:30 Ikasle afaria Zaldiko Txurian. Txartelak 5 euroren truke Herriko Tabernan eskura daitezke. Afaria bukatuta jolasak eta kalejira eginen da Jai Guneraino.
 

 

1 juillet 2014

San Ferminak prestatzen

san ferminak

 

San Ferminak ari dira prestatzen. Nagusiki ikus daiteke non dagoen lehentasuna, erran genezake seguritatea dela lehena baina ikara sortzen du errepresio gorputz guztiak hor daudela ikustea. Bestalde, frankotiradoreak ere jarriko direla teilatuetan iragarria izan da. Alegia jaz arrantzaleek hedatu zuten ikurrinak garaipen militar gisa hartu dutela agintariek. Egia errateko mundiala izan zen hura eta gure entziklopedia guztietan eta bereziki gure bihotzetan grabatua gelditu da. Baina nola Nafarroan abertzale kutxuari herra dioten, hala... matraka antolatu gehiago.

14 juin 2014

Mobilizapenak Bretainan

rassemblements-brest-quimper-et-morlaix-direct_0

Gaur ere Txano Gorriek mobilizapenak antolatu zituzten Bretainako hogeibat herritan piknika moduan, aldarrikatzeko, salatzeko.

Aldarrikapen nagusiak lurralde antolaketari lotua, alegia bost departamentuko Bretaina hobesten dute, lurralde historikoa bilduz. Ondoren, beste aldarrikapen nagusia ekozergari lotua da. 

Lan eta bizi Bretainian, helburu importantea da gaur egun eta Parisi aldarrikapenak entzutea eskatzen diote. Tensio une asko izan dira eta poliziaren presenzia handia hogei herrietan.

12 juin 2014

Oier Andueza presoari eraso egin diotela salatu du Etxeratek

preso

Etxeratek azaldu duenez, Murtzia II espetxean dagoen Oier Anduezak liskarra izan zuen funtzionarioarekin, kiroldegian futbol baloia falta zela-eta. Preso durangarrak plaka zenbakia emateko eskatu zion funtzionarioari, baina honek ukatu egin zion eta biluzteko agindu zion, miaketa osoa egin behar ziotela-eta.

Anduezak, orduan, bata emateko eskatu zion eta berriro ezezkoa jaso zuen. Etxeratek ohar batean jakinarazi duenez, «bat batean, lau funtzionariok preso durangarra erasotu, esposatu eta isolamendura eraman zuten». 28 egunetarako zigortu dute eta bisitak galdu ditu.

Bisitarik gabe

Bestalde, Sevilla II kartzelan dagoen Rufino Arriaga bisitarik gabe utzi zuten maiatzaren 31n. 13.00etan zuten bisita Arriagaren lagunek eta nahiz eta 12.35ean iritsi ziren, ukatu egin zieten, beranduegi heldu zirela argudiatuta.

Honelakoak berriro ez gertatzeko sakabanaketarekin amaitu beharra aldarrikatu du Etxeratek.

5 mai 2014

Berrehun ikasle bertso saioan Ravel aretoan

IMG_20140505_152549IMG_20140505_153027

Aglomerazioak antolatu proiektuaren emaitza izan da. Aimar Karrika eta Odei Barrosoren gidaritza pean berrehun ikasle aritu dira sei astez bertsolaritza lantzen eta bertsoak sortzen, klase orduetan, aglomerazioko herri desberdinetan, eskola desberdinetan. Lehen maila eta bigarren mailako ikasleak ziren. Eskola pribatu, publiko eta ikastola denak ariketa berdinetan aritu dira eta emaitza plazaratu dute Ravel aretoan Donibane Lohitzunen.

Goizez eta arratsaldez aritu dira Egoitz Zelaia, Sustrai Colina eta Eneritz Zabaleta lagundurik. Izan ere hiru bertsolariak etorriak ziren bertsotan aritzera ere, bertso onak denek entzuteko aukera ukan dezagun. Egun ederra, bertsolaritzaz gozatzeko, lehiarik gabe, kantuz eta jokoan parte hartuz. Espero dezagun ondoko urteetan aglomerazioak horrelako proiektuak errepikatuko dituela.

23 juin 2014

Eki besta

DSC_0250

DSC_0295

Gaur, Urruñan ere, udako solstizioa ospatu da. Urruñako euskal herrian euskaraz eta ikastolako euskaraz bizi taldeak frontoian giro ederra jarri dute. lokotxak, sokatira, dantza, sua eta Martxuka gozotegiaren eskutik haurrentzako gozo tailerra antolatu dute. Bukatzeko, berttolin bildu eta trago batzuen inguruan eki besta bukatu da. 

 

21 juin 2014

Sokoako langileak arazotan enpresan

sokoa

Sokoako langileek enpresako arduradunekin akordio batera heltzeko zailtasunetan daude: Igaz dagoeneko elkarrizketek ekarri zituzten lorpenak oso xumeak izan ziren langileentzat:zortzi euro gehiago hilabetero langileentzat, haatik 160 euro gehiago izan ziren kuadroentzat. Erabakia ulertzeko zailtasunak izan ziren langileen artean. Aurten indar harremana, elkarrizketa oso tinkoak dira biltzar nagusiaren bezperan. Aurten ere enpresak akziodunen artean irabazien banatzea erabaki dute, alegia langileen hilabete sariak emendatzeko  enpresaren arduradunek jarrera ezezkorra dute, aldiz irabazien akziodunen artean ez dute arazorik izan. Jarrera aski harrigarria, langileek gaur egun hilabetea bukatzeko zailtasunetan direla jakina delarik. Ondorioz langileek prentsa deitu zuen enpresaren aurrean, enpresaren barnean prentsari hitz egiteko baimenik ez baitzuten lortu.

19 juin 2014

"Eki besta" Urruñan

10473608_253666818159543_8577464088118752164_n

 

Datorren astelehenean, Urruñan, sanjuanak ospatuko dira. Eki besta, atsaldeko 5:30tan hasiko da haurrentzako jokoekin. Ondotik cupcake tailerra izanen da eta bukatuta, suaren inguruan dantza egiteko parada egonen da. Azkenik, Berttolin trago batzuk hartzeko aukera izanen da.

Ezta ahantzi behar, Urruñako ikastolak eta Urruñako euskal herrian euskarazek antolatzen dutela eta ekimenaren baitan euskerak duen garrantzia azpimarratzekoa dela.

Ez ahantzi; EKI BESTAN ERE, EUSKERAZ BIZI!!

 

 

18 juin 2014

Uribetxeberriak baldintzapeko askatasuna ukan du

jarraia93077

Epainaiak erran du txosten medikalean argi gelditzen dela, Uribetxeberria, espetxean edo etxean preso mantentzea ez dela egokia. Hori dela eta, baldintzapeneko askatasuna jaso du.

Oroitarazi behar da, oraindik gaisorik diren presoak egoera larrian direla. Eskubideak ukatu eta Ibon Iparragirreri bezala duela egun batzuk, espetxean erasoak jasotzen segitzen dutela.

DENAK ETXEAN ASKE BEHAR DITUGU ORAIN!!

14 juin 2014

Manifestaldi jendetsua Baionan.

DSC_0093DSC_0132DSC_0080DSC_0120

Zortzi mila jende bildu da Baionako karriketan presoei eta iheslariei sostengua erakusteko eta gobernuari urratsak ematea eskatzeko. Ibon Fernadez Iradiren egoera berriz ere aiptua izan da, hau baita egoera zailan, eritasun larri bat sufritzen. Kusner legeak azaltzen du eritasun larri bat pairatzen duten presoek kanpoan jarri behar direla artatuak izan daitezen. Orai arte ez dute legea aplikatzen.

30 mai 2014

Herri boterea-ri erasorik ez! Can Vies ez da ukitzen!

efectecanvies_reconstrucció_02_low

Herri boterea-ri erasorik ez! Can Vies ez da ukitzen!

Duela egun batzuk, Maiatzak 26, Bartzelonako Sans auzoan dagoen Can Vies Zentro Sozial Autogestionatua desalojatu egin zuten.

Can Vies duela 17 urte okupatutako eraikina da. Bertan auzoko proiektu asko aurrera eraman dira modu autoantolatu, asanbleario eta horizontal batetan. Auzotik hasitako bizi eredu berria arnastuz.

Can Viesi eta lehenago Kukutzari egin bezalako erasoak salatzen ditugu. Autoantolakuntzan, asanbladan eta horizontaltasunean oinarritutako proiektuak maite, defendatu eta miresten ditugulako!

#canviesnoestoca !

http://canvies.barrisants.org/

 https://es.wikipedia.org/wiki/Centro_Social_Autogestionado_Can_Vies

30 mai 2014

Alde hemendik, flashmob

alde

Indar okupatzaileen aurkako Oñatiko herri mugimendua, flasmoba prestatzen ari da ekainaren 14ean eginen duten fan hemendik egunerako. Alde hemendik mugimendua, herrikako mugimendua da euskal herrian diren indar okupatzaileak kanporatzeko asmoz sortua. Herrian, mendian egiten diren kontrolekin gelditzeko, errepresioa gelditzeko eta kolore guzitako polizia eta militarrak kanporatzeko animatzen zaituztegu batu, antolatu eta zuhaitza astintzera.

Bida batez, Oñatin, ekainaren 14an eginen den fan hemendik egunean parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.

ez ditugulako nahi, ez ditugulako behar, indar okupatzeaileak Euskal Herritik OSPA!! 

12 juin 2014

Euskal Iheslari politikoen kolektiboaren agiria

iheslariak

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Euskal Herriari:
Martxoaren 22an Arrangoitzen egindako agerraldian Euskal Herriari bide
orria gauzatzen hasteko erabakia hartua genuela jakinarazi genion. Aukera
eskaintzen duten egoerei soluzioak ematen hasteko hautua egina genuela.
Horrela egiten ari gara, egunez egun, astez aste, hamarnaka iheslari dira
erbestearekin amaituz sorterrietara itzultzen hasiak direnak. Bidea eginez goaz.
Sortutako ilusioa soluzio orokorraren aldeko indar bilakatu behar dugu. Garatu
beharreko prozesu demokratikoaren baitan erbestearekin behin betiko amaitzeko.
Eskerrak gure herrietako kaleetan beso zabalik hartu gaituzten herritar
guztiei. Eskerrak ere oraindik babesten gaituztenei. Baita, bide orria babestuz,
konponbide justu eta iraunkorraren alde lanean diharduten eragile sozial eta
politikoei ere.
Baina oraindik badugu bidea egiteko. Euskal Herrian luzaz pairatutako
gatazka politikoak eta haren ondorioak konponduak izateko akordio zabalak
lortzeko momentua da. Konfrontazio zuzeneko garaietan, unean uneko
salbuespeneko neurri bereziak sortu eta aplikatu zaizkio Euskal Iheslari Politikoen
Kolektiboari.
Iritsi da garaia gure aurka erabili diren neurri errepresibo berezi guztiak
bertan behera gelditzeko. Iheslari politikoen aurkako euro agindu eta atxiloketak
gelditzeko. 80eko hamarkadan munduko herrialde desberdinetara deportatutako
herritarrak libre euskal herriratzeko. Torturapean egindako adierazpenetan
oinarritutako prozedura judizialak bertan behera uzteko. Legedi arruntean jada
artxibatuta behar luketen prozedurak ixteko. Iritzi, adierazpen eta elkartze
eskubideen aurka irekitako prozedura judizialei aterabidea emateko.
Berandu baino lehen, egoera larrienetan bizi diren iheslarien bizi duintasuna
eta oinarrizko eskubideak ziurtatzeko neurriak hartzea galdegiten dugu. Gaixo
larrien egoerei soluzioak eman. Finean, salbuespen neurriak gelditu, bizi
duintasuna bermatu eta egia eraiki. Erbestearen arrazoiak eta ondorioak
konpondu. Eta oraintxe baditugu erronka zehatzak: esate baterako, Maria Jesus
Elorza atxilo da une honetan. Hasi duen etxerako bidea amai dezan gure bide
orria ontzat eman duten eragile guztiei indar egin dezaten eskatzen diegu.
Gatazka politikoaren ondorioekin bukatzea ere gure esku dago. Herria da
askapen borrokaren subjektu. Horregatik, herritar guztiei dei egiten diegu
ekainaren 14an Giza eskubideak Konponbidea Bakea lemapean Baionan deitua
den manifestazioan parte hartzera. Gure herriak merezi duelako, herritarrok merezi
dugulako. Elkarrekin lortuko dugu!
H

12 juin 2014

Baudisen ordez Toubon?

toubon

Dominique Baudisek eskubideen defentsa  ardura zuen. Postu hori garrantzia handia du eta herritarren eskubideen defentsan erakusten dituen esku hartzea eragina ukan lezake. Baudisen heriotzaren ondotik Hollandek  defendatzaile berria hautau behar du. Zaila da ulertzea Hollandek, ezkerrekoa izanik  eskuineko Toubon hautatzen duela, hau baita gehien aipatzen dena azken egunetan. Eskuin eta ezkerra gauza bera dela erakutsi nahi dela ematen du. Herritarrak nahasteko gogoak azkarren daude!

Bestalde, gogoratuko gara Toubon legearekin frantsesa errepublikako hizkuntza ofiziala bakarra bihurtu zela. Ondorioz, euskaldunen eskubideen defentsa ez dela Toubonekin babestua izanen argi dugu!

30 mai 2014

Ekainak 14ko, Baionako manifa nazionala lagundu

logo-info-gorri

Ekainaren 14eko manifestaldia, eta besta erreusitzeko laguntzaile dei zabal bat egiten dugu gaurtik goiti.

Egun honek antolaketa haundia suposatzen duenez denen laguntza beharko dugu.

Horretarako nierebanoa.org web gunean atxemaiten ahalko duzute laguntzaile izaiteko inskripzio orrialde bat, zure ahalmenen arabera betetzekoa.

Manifestaldia arratsaldeko 4-etan hasiko da, eta 6-ak eta erdietan besta herrikoia hasiko da.

 Hurrengo astean programazio zehatza komunikatuko dizuegu.

7 juin 2014

Gure esku dago; ESAITen ekimena

DSC_0038

DSC_0062

DSC_0126

DSC_0175

DSC_0214

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gure esku dago ekimenaren baitan, ESAITek bere ekarpena egin nahi izan du. Gaur goizeko 5etan Iruñatik asi eta bihar goizeko 10:50ak arte Jon Bikandi eta Iban Gartzia txirrindulariak Euskal Herriko hiri nagusi guziak lotuko dituzte (600 Km). Goizeko hamarretan, Uturzetako lepoa gainditua zuten (Xiberuan sartuak) eta Gotein pasa ondotik Maulera iritsi dira. Maulen, Etchebest auzapezarekin elkartu dira herriko etxe aitzinean. Ondotik Donibane Garazira iritsi eta bertako bi hautetsirekin (Xabi Larre eta Isabelle Henri) egon dira. Bertatik pasa izanaren oniritzia eman ondoren Baionako bidean hartu dute. Baionan, arratsaldeko bostetan, Jean Claude Iriart hautetsiarekin elkartu, haren izenpedura bildu eta lagun batzuen laguntzaz Beobiaruntz abian ziren. Lapurdi eta gipuzkoa arteko zubia zeharkatu ondoren Donostiako bidea hartuta, gau osoa aitzinean dute.

 

2 juin 2014

Alde hemendik eguna ekainaren 7an, Senperen

10342784_296259653882171_5343788083972530738_n

Ekainak 7an, Senpereko Oxtikenia gaztetxean alde hemendik eguna egongo da.

- bazkari alaitua (erreserbatu ta etorri)
- atsaldeko 5etan, manifa Senpereko 2.komisaldegia salatzeko.
- iluntzean, ON , SKATU , POLYGORN eta DJ BULL taldeak
Sara, Senpere ta Azkaineko gaztetxeek eta eskualdeko Aitzinak! antolatua
Herrian, mendian egiten diren kontrolekin gelditzeko, errepresioa gelditzeko eta kolore guzitako polizia eta militarrak kanporatzeko animatzen zaituztegu Senpereko egun honetara urbiltzea. Ez ditugulako nahi, ez ditugulako behar, indar okupatzeaileak Euskal Herritik OSPA!! 
26 mai 2014

Europako parlamentua nolakoa izango

Nahiko gaizki abiatzen da berriz ere parlamentua bere legetimitatea kaskarra baita abstentziao ikusi eta. Abstentzio ez da 2009koa baino handiagoa baina handia da parte hartzea ez baita %50era heltzen.

Bestalde eskuinekoa da poderea bertan, eskuin muturra indartzen baita. Haatik ezker muturreko diputatuen kopurua emendatu da ere, 35etik, 45era pasa dira. Berdeek bi diputatu galtzen dituzte.

Eskuina indartzen da Europan, ez du esperantza pizten, agian Greziako eredua hedatzen hasiko da...(mapa le Figaro)

25 mai 2014

Euskal preso eta iheslarien alde Futbol 7 datorren larunbatean!

txapelketa 2014 A2 copia

Lasterbidean pasa berri da eta kirolaren bitartez euskal preso eta iheslarien aldeko bigarren ekimena datorkigu maiatzaren 31ean, Hendaiara. Hamaikagarren edizioa du euskal preso eta iheslarien aldeko futbol torneo honek, eta aurtengoan ere gauzak ez direnez aldatu, belaunaldi berriak txapelketaren lekukoa hartu behar izan du.

Frantses estatuak zein espainolak ez dituzte jarrerak aldatzen, sakabanaketa, preso gaixo larriak, jipoiak, atxiloketak, kanporaketak …  oraindik denak zutik dirau, baina bizi gara. Bizi gara erreleboa hartzeko indarra dugulako. Gogotsu gatozelako eta aurrekoek bezain bat denbora, ahalegin eta indar emateko prest gatozelako. Argi dugu erreleboaren indarraz ate berriak irekiko ditugula; presoak beti preso ala iheslariak etxetik kanpo egon arren erreleboaren bitartez herriak iraunen baitu.

Maiatzaren 31ean erreleboa, pasea, emango dugu batak besteari, egun osoan zehar. Zuk gurekin eta guk zurekin partida irabaziko dugu. Pasez pase eta pausoz pauso, baloia aurrera eramanaz, Frantziako eta Espainiako ziegak lehertzera goaz. Gure nahi eta eskubideak zapaltzen dituzten bitartean, borroka honi ez diogu amaierarik emango beraz aurten ere taldea osatu eta sartu gola etsaiari!

Txapelketaren programa hau izango da:

Maiatzak 31, larunbata, Hendaiako Ondarraitz zelaian

·         8:30tan txapelketaren hasiera(ligaxkak)

·         Ekitaldia

·         Bazkaria

·         Torneoa(kanporaketak)

·         Sari banaketa

·          Kontzertuak: Ekintza, RKR, Kilauea

(horrez gain, puzgarriak, janari, edari eta musika egongo da egun osoan zehar)

Animatu egun hori erreserbatzeko eta denok batera egun bikaina pasatzeko.

Izena emateko deitu:(0034)722537368 edo (0033)787818986
edo bestela mezu elektroniko bat igorri helbide honetara: futbol7.hendaia@gmail.com
Animatu eta parte hartu; sortu zure taldea!

Publicité
<< < 10 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité