Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
20 janvier 2015

BILBO EUSKALDUNA HELBURU!

Bilboko Euskal Herrian Euskaraz-ek joan den larunbat goizean mintegia antolatu zuen. Bertan, Bilboko EHEko kideok, Hau Pittu Hau konpartsa, Tanttaka eta Euskarriko kide batzuk parte hartu genuen.

Taldeok elkar ezagutu, EHEren ibilbidearen laburpena egin eta aurrera begirako erronkez elkarrekin hausnartzea zen helburua.

Saio oparoa izan zen, iraganari begira jarri gintuena, baina batez ere aurrera begira. Bilbo euskalduna lortzeko bidean bai norbanakook bai, modu antolatuan, EHEk eta beste taldeek ditugun zereginak eta erronkak zehaztu eta garatu, euskaltzaleok buruan ditugun kezkak azaleratu eta konponbideak lantzen ahalegindu ginen.

Denon artean, Bilbo euskalduna eraiki dezagun!

Publicité
18 janvier 2015

Babes juridikotik harago(Berria)

Euskal presoen eskubideen defentsan aritzen diren abokatuen kontrako polizia operazioak gogor eragin du presoen alderik zaurgarrienetako batean: senideengan.

Isilik emandako besarkadak, baina izugarri esan nahi dutenak. Isilak eta beteak». Halako besarkada eman zioten Ainhoa Baglietto abokatuari Itziar Goienetxeak, Elias Minerrek eta Nekane Basaurik. Hirurak euskal presoen senideak dira. Itziar Goienetxea Xabier Alegria euskal presoaren bikotekideak esana da besarkadarena; atxiloketa, epaiketa eta kartzelaldietan egokitu zaizkion hainbat egoera gordinetan abokatuek senideei emandako besarkadez ari zen, baina kontrako norabidean egokitu da oraingoan. Bero hartu dute senideek Baglietto, ustekabean, abokatuen bulegoan azaldu direnean, Hernanin. BERRIAk elkartu ditu senideak, euskal presoen eskubideen defentsan aritzen diren abokatuen kontrako polizia operazioak, presoen eskubideak urratzeaz gain, senideengan ere baduelako eragina. Abokatu sare horren asistentzia arlo juridikotik harago doa haientzat. Haiekin izan dituzten bizipen batzuk partekatu dituzte.

 

Kepa Minerri gaztetatik egokitu zitzaion Auzitegi Nazionala ezagutzea. 1984an atxilotu zituzten haren aita eta ama. «30 urte daramatzat espetxetik espetxera, lehenbizi aitarekin eta gero anaiarekin, eta ikusi dudana da egunerokotasunean beharrezkoak ditugula abokatuak: bisita ukatzen digutelako, edo eskaera bat egin behar dugulako espetxe barruan, auzitegira joan behar denean... Gure senideak babesten dituzte, eta guk lasaiago eramaten dugu espetxealdia».

Itziar Goienetxeari 1998tik abokatu askorekin hartu-emanetan aritzea egokitu zaio. «Hainbeste auzi... Egin, Ekin, Udalbiltza, Egunkaria...». Senideen ezinegonak partekatu dituzte abokatuek, Goienetxeak dioenez: «Gure senideak atxilotuta, inkomunikatuta, haien berririk gabe, gu auzitegi kanpoan zain, auzitegiko ateak ixten zituzten eta atzeko parkean geratzen ziren abokatuak, gurekin, gaupasa egiten, animoak ematen». Ez du ahazteko Arantza Zuluetaren telefono deia —abokatua, iaztik preso—: «Xabi lasaiago dago, egin lo lasai». Egunkaria auzian atxilotu eta torturatu osteko egunak ziren. Lehen bisita dauka oroimenean iltzatuta: «Begiak itxita, hortzak beheko ezpainari hozka egiten, odoletan.... ez gehiago joateko eskatu zidan, berataz ahazteko. Ni animoak ematen, mezu pilo bat geneuzkan, baina ezin zuen. Shock egoeran zegoen; nik ez nuen kartzelatik atera nahi; kezka ikaragarria nuen, bere buruarekin zerbait egingo zuela pentsatzen bainuen. Arantzak esan zidan lasaitzeko, autoa hartu eta Madrilera joango zela. Hari kontatu zion gertatutakoa, baina kostata. Nik ez nuen ezer entzun Udalbiltzako epaiketara arte. Bi egun berarekin pasatu zituen, hizketan. Une horretan ez zuen abokatu lana egin, psikologo lana baizik». Bi egunera esan zion lasaiago zegoela eta lortu zutela beste kide batekin jartzea. «Hitz horiek dena dira. Hori ezin da diruarekin pagatu». Zintzotasuna ere eskertzen die abokatuei, senideari zer gertatuko zaion ez ezkutatzea.

Nekane Basaurik esker oneko hitzak baino ez ditu: «Deskribatu ezina da zein baldintzatan egiten duten lana, ez ordurik, ez ezer. Frantzian bisitak jasotzeko tramiteak konplikatuak dira, eta senideaz ezer ez dakizun egunak luze joaten dira. Abokatuak hor izateak lasaitasuna ematen digu. Hainbat formula erabili dituzte guri kalte egiteko: lagunen zerrendak murriztu, ausaz biluzarazi, haurrak erabili... Giza kalitatea apartekoa dute abokatuek hori dena kudeatzeko».

Duela urte batzuk, Espainiako zenbait espetxetan euskal presoen senideak, bisitetara sartu nahi bazuten, biluztera behartzen zituzten. Ez zuten jakiten biluzteko eskatuko zieten espetxera joan arte. Bereziki gogorrak egin zitzaizkien hilabete haiek; are gogorragoak haurrak zituztenei: «Biluztera behartu nahi zuten gure alaba ere. Abokatuari deitu, eta esan zidan Madrilera dei zezala espetxeko zuzendaritzak, haurrak ezin dituztelako ukitu, eta hortik lortu genuen 15 urtera arteko haurrak ez ukitzea». Minerrek jarraitu dio: «Ikasi dugu beti erreklamatu egin behar dela. Galduko ditugu hamarretik bederatzi, baina beti erreklamatu. Ez bagenitu erreklamatuko, gauza asko galdu egingo genituzke, ezjakintasunagatik edo...».

«Babesa»

Lasaitasuna sentitzen dute senideek abokatuengana edonoiz jo ahal izanda. «Presoek espetxean egoera oso larriak jasaten dituzte maiz, eta batzuetan senideoi ez dizkigute kontatzen, ez sufriarazteagatik. Baina abokatuek gauza askoren berri izaten dute. Eta hori dena jaten dute, askotan gure ordez», dio Basaurik. «Ikusten duzu zein lan hartzen dituzten, nola prestatzen dituzten epaiketak eta dena, eta gero defentsa egiten duintasunez. Nik ikusi dut Parisen epailea epaiketan lo hartzen. Ez dakit zertarako egiten dituzten epaiketak».

Harrigarri egin izan zaie senideei ikustea abokatuak Auzitegi Nazionaleko korridoreetan nola mugitzen diren. Goienetxeari egokitu zitzaion haiekin ibiltzea: «Egunkaria-ko kontuarekin gora eta behera ibili nintzen abokatuekin, paperak behar zirelako edo, eta ikusten duzu nola kontrolatzen duten Auzitegi Nazionala. Han lanean diharduten prokuradore edo abokatuek esaten dizute: hauek hemen gauden guztiok baino hobeto ezagutzen dute Auzitegi Nazionala». Elkarrizketa aurrera doala, Ainhoa Baglietto abokatua sartu da gelara. Irribarrea galdu gabe, baina albistea bere gordinean ematera: «Josu oso gaizki dago». Uribetxebarriaz ari da; ostegun iluntzea zen, eta ostiral goizaldean hil zen. Eskertu diote abisatu izana.

Eta heriotzaren haritik segitu du elkarrizketa Goienetxeak: «Senideok pasatzen dugun beste trago txarretako bat da gure senideak hiltzen direnean. Duela urte eta erdi, hiru egunetan nire aita eta bere [Alegria] ama hil ziren. Une gogorrak dira. Beraiek esaten dizute zer non eskatu, eta ezin baduzu, haiek laguntzen dizute paperak egiten, lehenbailehen ekartzeko presoa».

Kezka, aurrera begira

«Ikusteko dago zer gertatuko den aurrerantzean, presoak arazoren bat duenean, psikologikoki apurtuta baldin badago edo... abokatuek ezingo dute ikusi?», esan du Goienetxeak, kezkatuta. Basaurik segitu dio: «Egunak eta orduak markatuta dauzkagu. Baina horietatik kanpo ez dakigu gure senideei zer gertatzen ari zaien. Batzuetan izaten dira kezkatzen gaituzten gaiak, abokatuei esanez gero kiku bat egiterik badagoen... Horrek lasaitasun handia ematen digu. Gu zeharo abandonatuta eta presoak ere hala geratuko lirateke talde hau galduz gero».

Uste dute operazio honen helburua prozesua oztopatzea dela. Basauri: «Kolektiboa beharrezkoa da prozesuak aurrera egiteko. Eta hori puskatu nahi dute». Minerrek jarraitu dio: «Elkartasuna delitu bihurtu nahi dute». Goienetxeak ditu zken hitzak abokatuentzat: «Zein gutxi eskatzen duzuen, eta zenbat ematen diguzuen».

 

18 janvier 2015

Mendekua jasandako Josu Uribetxebarria maitasunez agurtu dute ehunka pertsonek

Testua, bideoa eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2015eko urtarrilak 17, zapatua

 

“Gernika” hileta-martxaren doinuen artean, Josu Uribetxebarria Bolinaga “Eperra”ren zerraldoa Aldaiko parkean sartu dute.

 

Xingola beltzezko ikurrinek bidea egin diote, eta bertaratutako ehunka eta ehunka pertsonek txalo beroen artean hartu dute.

 

Txalapartariek ekitaldira dei egin dute, Enrike Letonak aurkezpen-lanak egin ditu, eta Xanti Iparragirre eta Gari Lopez de Munainek bertso hunkigarri [entzun audioa, pantailaren behealdean] bana abestu dute.

 

Ekitaldi hunkigarrian, ohorezko aurreskua egin da, txistularien eta dantzariaren eskutik. Josu Uribetxebarriak oso gustuko zuen “Xalbadorren heriotzean” kantua, eta zenbait lagunek horixe abestu dute, ehunka herritarrekin batera. “Eusko gudariak” ere elkarrekin abestu da.

 

Zerraldoaren gainean ikurrina eta euskal preso politikoen etxeratzearen aldeko banderola bana izan dira, eta herritar ugarik krabelin gorriak jarri dituzte bertan, oso hunkiturik.

 

Jabi anaiak, oso hunkituta ere, esker oneko hitzak izan ditu trantze zailean lagun izan dituzten guztientzat. Azaldu du anaiak beti eskatzen ziola pertsona horiei guztiei eskerrak ematea.

 

Bertaratutakoekin konpartitu du familiak “une oso zailak bizi izan ditugula, batez ere azken bi egunak”. Txalo beroak jaso ditu familiak, eta lau lagun minek (Xabin, Gaztelu, Xabier eta Joxek) idatzitako olerkia Ines Zubiak irakurri du:

 

Lagun min bikainaren oroitzapenak gogora,
besarkada bat eman nahi eta ezinak
eragindako saminaren zauritik,
garrasi bat ziegetako leihoetatik airera.

Askatasunaren sua piztuta mantendu huan
hire militantzia zintzoaz.
Hire duintasunak du gartsua utzi ziguk,
eta aurrera goazak su horren argitasunean.

Eusko lurraren gainean harro,
Historiari begira gogoratu eta
oroitzapenen txoko goxoenian
eramango haugu beti.

 

Lagun gehigok ere Josu Uribetxebarriaren aldeko hitzak izan dituzte, eta ekitaldian ere irakurri dira:

 

“Gaur egun iluna da guretzat. Josu ez dago gure artean fisikoki, baina inoiz baino gertuago sentitzen dugu. Zure bihotzaren taupadak gelditu direnean, Josu, gureganaino iritsi dira taupada horiek eta hemendik aurrera Josu gurekin batera biziko da. Izan ere, maite dugun pertsona bat gure oroimenean eramaten dugun bitartean, bera ere gure baitan eta memoria kolektiboan bizi-bizirik baitago.

 

Herri honetan batzuek behin eta berriz aipatzen dute indarrean dagoen legedia. Eta guk ezin dugu gure burutik kendu, Josuri lehen aldian minbizia detektatu ziotenean, legeak dioen bezala, kalean utzi balute, agian gaur ez ginatekeela egon behar hemen Josu agurtzen. Hemen gaude Josuri agur esateko, baina era berean Josurekin egindakoa salatu nahi dugu. Josu, legeak dioen bezala, aske egon balitz eta beharrezko zainketak izan balitu Josu bizirik jarrai zezakeen. Horren aurrean ezin gara isilik geratu eta berari egindakoa indartsu salatu nahi dugu.

 

Ezin dugu ahaztu Josu ez zutela nahi askatu. Josuk askatasun mugatua lortu zuen berak eta Euskal Herriak egindako borroka luzeagatik. Poliki-poliki bere osasun egoera moteltzen joan zen, baina hala eta guztiz espetxeratzeko beste saio bat egin zuten eta hainbat hilabete etxetik irten gabe eta polizia zaintzarekin egon zen. Josu gehiegi ari zen irauten eta neurriak jarri behar ziren bere egoera eta osasuna gaiztotzeko. Giza eskubideak behin eta berriz aipatzen dutenek ez zuten antolatu inolako protestarik, baina Josuren lagunek eta Euskal Herriak orduan ere neurriko erantzuna eman genuen eta gure salaketa kalera atera genuen.

 

Une honetan, Josu agurtzen ari garen bitartean, hainbat euskal preso politiko gaixotasun larriekin daude eta espetxean mantentzen dituzte. Nola aplikatzen dute legedia Estatu frantziarrak eta espainolak? Zergatik ez dituzte kaleratzen pertsona horiek? Nahiago dute kutxa batean atera, euren nahia garbi adierazten dute, legea ez dutenean aplikatzen, baina herri honek ezin du hori permititu. Milaka pertsona ginen Bilbon urtarrilaren 10ean eta milaka pertsona jarraitu behar dugu kalean, preso guztiak Euskal Herrira ekarri arte eta neurri desberdinak aplikatuz guztiak kalean egon arte.

 

Ez duk izan erraza, Josu, baina une oro izugarrizko duintasuna erakutsi diguk. Kalera atera hintzenetik, egoera larrian egon arren, inoiz ez dituk ahaztu barruan utzitako lagunak eta eguna joan eta eguna etorri, beti atera duk indarra boligrafoa eta papera hartzeko barrukoei lerro batzuk bidaliz, kanpoko arnasa helarazteko.

 

Gaur hemen kanpoan eta espetxe askotan ziegako isiltasunean, iluntasunean, bakardadean, lagun askok begi umelak izango dituzte eta dauzkagu, masailetik behera lerratzen zaizkigu malkoak, baina hik erakutsita bezala, duin gaude, malkoek ez gaituzte lotsarazten. Gaur, triste gaude Josu, baina era berean irribarrea daukagu begitartean, zain harro gauden hire lagunak izan garelako. Hor goian hago, Josu. Hirekin izar berria sortu duk Euskal Herriko zeruan eta hor goitik izpiak bidaltzen jarraituko duk espetxe guztietara, horretan ez diagu zalantzarik. Eta izpi horiek, herriaren izpiekin batera, Preso politikorik gabeko Euskal Herria lortuko dute, horretan ere ez daukagu zalantzarik.

 

Baina hau idatzi ondoren zalantza bat sortu zaiguk. Ez zekiagu, Josu, gai izango haizen izar bezala, hor goian geldi geratzeko. Gehio ikusten haugu arrano bezala, Arrasatetik Bedoñara, handik Degurixara eta Aitzgorritik landa Udalaitzeraino, hortik goitik Arrasate zaintzeko. Eta nola ez hire hegalak indartsu irekiz, espetxeetara joango hintzan kideak bisitatzen eta babesten. Eginzak nahi duana, Josu, hik aukeratu, izar edo arrano baina hortik goitik zaindu Euskal Herria eta zaindu gure bizkarrak. Laguntza guztiaren beharra izango dugu eta.

 

Bukatzeko, Josuren familiari gure maitasuna igorri nahi diogu, hemen gauden guztion maitasuna. Une gogor hauek pasatuko dira eta eguzkiak dir-dir egingo du berriz. Beste askorekin batera, Josu bizi-bizirik mantenduko dugu gure oroimenean.

 

Ez adiorik Josu!”

13 janvier 2015

Frantzian pasatutako urteak debalde

Gaur erabaki du Esapinako epaitegiak presoek Frantzian pasatutako urteak ez zizkiela haitzat hartuko, ondorioz delitu berarentzat zigorra bi aldiz beteko dutela. Erantzutari dei egiten ahal omen zaio, baian abokatu gehienak eta txostenak haiekin batera preso sartu dituzte. Nork eta zein baldintzetan dei eginen du?

Azken egun hauetako ipokrisia bete betean agerian agertzen da, borrkalariak zigortzen dira ez behin bakarrik, bi aldiz delito berarengaik. Non daude demokratak. Egun beltzak heldu direlakoan gaude!

27 décembre 2014

Ikatza eta frantses hutsezko seinaleak ekarri dizkio Olentzerok Urruñako herriko etxeari(Topatu)

Urruñako Euskal Herrian Euskarazek salatu du herriko etxeak ez duela inongo konpromisorik hartu zerbitzuak euskaraz ere gauzatzeko: “Eskua luzatu diogu eta ordainetan ukazioa besterik ez dugu jaso”. Egoera horren aurrean, frantses hutsean ziren seinaleak kendu eta herriko etxeari itzuli dizkiote. “Ez dugu gehiago onartuko Urruñan euskarak jasaten duen zapalkuntza, eta herriko etxeari eskatzen diogu bere eremu administratibo osoan euskara errespetarazi eta errespetatzea”, adierazi dute.

Urruñako Euskal Herrian Euskarazen oharra:

Euskararen herrian bizi gira, bainan euskarak erasoak besterik ez ditu jasaten. Urteetan zehar, estatu desberdinek beraien hizkuntzak inposatu dizkigute, gurea ezabatzeko asmoz. Hizkuntza politika ankerrak erabili dituzte, bainan herritarren kemenari esker, euskara aurrera doa!

Inposaketa horiei ekiditeko, orain hilabete batzuk “Herriko etxeak eta biok euskaraz” dinamika martxan ezarri genuen Euskal Herrian. Dinamika honek esplikazio garbia du: herriko etxea da herritarrongandik hurbilen den administrazioa, eta baditu hizkuntza politika egiteko konpetentziak. Hortaz, herriko etxeari euskaraz bizitzeko dugun nahia errespetatu eta honekiko harremanak euskaraz izateko dugun eskubidea bermatzeko eskaria bideratzea da helburua.

Dinamika honi jarraituz, “Urruñan bizi euskaraz!” ekimena abiatu genuen. “Urruñan bizi” herriko etxeak herritarrei igortzen dien aldizkari bat da, baina idatzitako abantzu guzia frantsesez da.

Izenpedura bilketa bat abiatu genuen aldizkaria euskaraz izan zedin, eta 170 bat sustengu bildu genituen.
Eskari honen berri emateko, eta bide batez Euskal Herrian Euskarazen aldarrikapenak bideratzeko, herriko etxeko Germaine Hacalarekin bildu ginen ekainaren 5ean. Helburu argia genuen: “Urruñan bizi” euskaraz izateko konpromisoa eskatu eta Urruñan euskarak jasaiten duen egoera hobetzeko konponbideak atxematea.

Bilkura horrek argi utzi zuen herriko etxeak euskararekiko zuen konpromiso maila eskasa zela oso, eta ez hori bakarrik, Urruñako EHErekin harremanak etetea erabaki zuen.

Herriko etxeari eskua luzatu diogu eta ordainetan ukazioa besterik ez dugu jaso. Horregatik, Olentzero kari, eta herritarren laguntzaz, frantses hutsean ziren seinaleak kendu eta herriko etxeari itzuli dizkiogu. Ez dugu gehiago onartuko Urruñan euskarak jasaiten duen zapalkuntza. Hortaz, herriko etxeari eskatzen diogu bere eremu administratibo osoan euskara errespetarazi eta errespeta dezan!

Euskararen herrian bizi gira, eta euskaraz bizi nahi dugu!

Publicité
19 décembre 2014

Poulou, oposizioari: "Tarteka ehizarako zizpa hartu eta tiro egiteko gogoa dut"(Berria)

Eneko Aldana Douat, Ziburu Biziko zerrenda buruak, herriko kontseiluan egindako galderari, mehatxu bidez erantzun zuen asteartean Guy Poulou Ziburuko auzapezak.

Abenduaren 17an, Ziburuko herriko kontseilua iragan zen. Bertan, Eneko Aldana Douat, Ziburuko Biziko zerrendaburuak hitza hartu zuen. Izan ere, herriko aldizkarian, oposizioari zuzendutako tartean, Ziburu Bizik testu bat idatzi zuen. Aldanak, Poulouk testutik "sei hitz" kendu zituela erran zion eta aldaketa horren zergatia eskatu zion Poulouri. Azken honek, hasiera batean ez zuen onartu aldaketarik egin zuenik baizik eta "moldaketa" bat, Ziburu Bizi hitza "askotan errepikatzen" baitzen. Aldanak, testua "ezin zuela" aldatu gogoratu zion Poulouri eta ezin zuela "ez kakotx edo pundu bat gehitu edo kendu". Jarrera hori, zentsura eta "haur jarrera" bat zela gaineratu zuen Aldanak.

Poulou, Aldanak emandako erantzunarekin ez zela ados esan zuen eta bera ere Ziburu Bizigandik "erasoa" izan zela adierazi zuen. Alderdi abertzaleak, Seaskak Ziburun antolatutak manifestaldia kari idatzitako esku orria irakurri zuen eta testua, Poulouren "aurkako" adierazpenak zeudela berretsi zuen. Are gehiago, horrelakoak irakurtzen zituenean, "ehizarako zizpa hartu eta tiro egiteko gogoa" ematen ziola erran zuen.

Eneko Aldana Douatek Sud Ouest kazetari adierazi dionez, ez du salaketa jartzeko asmo. Kontseilu egunean "bere burua ridikulizatu" zuela gaineratu du.

Plenoa grabatua denez auzapezak ezin izan du ukatu gertakaria!

15 décembre 2014

Alejandro Zobaran Arriola, Mikel Oroz Torrea, Urko Labaka Larrea eta Ivan Saez de Jauregui zigortuak izan ziren azaroan Parisen.

Etengabeko zigorrak erortzen ari dira Parisen hemen Alejandro Zobaran Arriola (33 urte) et Mikel Oroz.Torrea (35 urte). Zortzi eta sei urteko kondenak.
 Urko Labaka Larrea eta Ivan Saez de Jauregui, beste bi militanteek sei eta zazpi urteko zigorra jasan dute.Lau miliante eta lau kondena luze korrekzio epaitegian.Dei egin zuten.Azaroak ere bere zigorrak ekarri zitueN; Le Monde egunkariak aipatu ditu. Ez da aldi oro gertatzen frantses prentsak euskal militanteen auziak aipatzen dituela.
 

2 décembre 2014

Aletxu Zobaran euskal preso politikoa Lyon-Corbas-eko mitarrera bortitzki eramana.(Etxerat)

- Gainean sinbolo politikoak (pin eta lepokoa) eramateagatik hasi zen istilua

- Eider Uruburu, bere bikote-laguna, atxilotua izan zen Parisen Altexu Zobaranek ukan zuen auzian agertzeagatik Frantzian egoteko debekua bazuen ere. 8 hilabeteko kondena ezarri diote.

ETXERAT. 2014-11-27. Aletxu Zobaran eta Urko Labaka euskal preso politikoak epaiketa ukan zuten joan den astean Parisen beste bi kidekin batera. Atzo berriz trasladatu zituzten Parisetik Lyon-Corbas-eko espetxera. Etxeratek jaso duen informazioaren arabera, bortitza izan zen espetxe honetan bersartzea. Aletxu Zobaranek gainean (aspalditik) eramaten zituen sinbolo politiko batzuengatik hasi zen istilua eta mitarrera arrakasta eraman zuten. Hor gaua pasatu du maindire bakar batekin, hotz handia jasanez.

Bestalde, « écrou » zenbaki berria eman diotenez, aintzinetik erreserbatuak ziren bisitak kendu dizkiote, eta orain abendu erdi arte ez dela lekurik izango esaten diote. Gainera diru kontua blokeatu diote.

Horrez gain, joan den ostiralean, beste istilu larri bat gertatu zen haien epaiketan. Aletxu Zobaran-en neska laguna Eider Uruburuk, preso ohia, estatu frantsesean egoteko debekua dauka. Horren ondorioz eta duela urteak, ezinezkoa du bikote horrek elkar ikustea. Eider Uruburu auzira joan zen, bere mutil laguna ikusteko aukera bakarra zelako. Bertan, joan den ostiralean, ezagutua izan zen berari muxu bat ematera joan zenean, atxilotua eta espetxeratua debekua urratzeagatik. Ondoko astelehenean, Azaroaren 24an, berehalako auzi batean 8 hilabeteko kondena ezarri zion Pariseko epaile batek eta Fresnes-en espetxeratu dute.

Etxeratetk gertakari horiek gogorki salatzen ditugu. Oroitaratzen dugu, dispertsioa, urrunketa, gure senideen isolamendua, kondenen luzapen izugarria eta holako neurrien gain, beste hainbat debeku eta trabarekin bizi behar garela, eta asko direla, adibidez, elkar ikusteko aukera ez duten bikoteak edota familiak estatu frantsesean egoteko debekuengatik.

Berriz ere, espetxean edo ihesan dauden gure senideen aurka martxan diren salbuezpeneko neurrien desaktibatzea eta oinarrizko eskubideen errespetoa eskatzen dugu.

Ibon Iparragirre ez dago Alcala-Meco-ko erizaindegian

Ibon Iparragirre, larriki eri den euskal preso politikoa, ez dago Alcala-Meco-ko erizaindegian atzo esan genuen bezala. Preso sozial batek jipoitu ondotik (zigarro bat ukatzeagatik) moduloz aldatu zuten, erizaindegitik pasatu gabe. Orain 6garren moduloan aurkitzen da. Aurpegian eta gorputzan markak dauzka, baina moralki ongi dago. Barka okerra.

1 décembre 2014

Zazpi garabia

Kamietako auzoan zazpi garabia ari dira lanean, batean. Eraikuntza erraldoia, Urruñan berean aspaldi ikusi ez zen espektakulua. Horrenbeste eraikuntza beharrezkoa omen da. Hala ere gogoeta batzuk beharrezkoak direla ez da dudarik. Hasteko Frantziako ekialdean ikusten diren uholdeek kezka sortzen dituzte. Izan ere, gero eta gehiago aipatzen da eraikuntza metaketaren ondorioz heldu direla arazoak. Erran nahi baitu auzapezek eraikitzeko baimenak ematen dituztela etengabe, hauteskundeetan ongi ateratzeko bidea omen da, jendeak boka aldatzen omen baitu eraikitzeko baimena ez duelarik lortzen. Hala ere pentsa daiteko eraikuntza erraldoi horietan beste parametroak ere sartzen direla.

Behintzat pentsa nahi genuke uholdeen saihesteko bide egokiak aurretik pentsatuak direla zeren ekialdeko egoera gerta bailiteke bestenaz ondoko urteetan. Eraikuntza metatzeak urbanizazioa ez bada ongi pentsatua ondorioak izanen ditu. Ziburu askotan ur azpian ikusia izan baita!

26 novembre 2014

Hizkuntza-komunitate guztientzat aitortza aldarrikatu du Paul Bilbaok Nazio Batuen Erakundean

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Giza Eskubideen Batzordeak sustatutako Gutxiengoen Aferetako Foroan parte hartu du eta bertan hizkuntza-komunitate guztien aitortza eta bermerako mekanismoak aldarrikatu ditu.

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusi eta ELEN –42 hizkuntza-komunitate biltzen dituen Europako Hizkuntza Berdintasunaren aldeko Sarea– erakundearen lehendakariordeak NBEren Giza Eskubideen Batzordeak sustatutako Gutxiengo Aferetako Foroan hitzaldia eskaini du.

Bilbaoren parte-hartzeak bi ardatz izan ditu: batetik, gatazken konponbidean eskubide kolektiboen aitortza urrats eragingarria dela azaldu du eta, ildo horretan nabarmendu duenez, hizkuntza-komunitateen aitortza eta horien babeserako mekanismoak «nahitaezko tresna» dira gatazkak saihesteko. Horregatik, nazioarteko erakundeen hainbat dinamika kritikatu ditu. «Badirudi nazioarteko komunitateak lehenetsi izan duela desagertzear dauden hizkuntzen zerrenda egitea eta, ez ordea, hori saihesteko beharrezkoak diren arauak abian jartzea, beti ere hizkuntza-komunitateek beren hizkuntzetan bizitzeko duten eskubidea askatasunez egikaritu ahal izateko», esan du.

Bestetik, Estatu frantsesaren adibidea partekatu nahi izan du foroan bildu diren munduko laurehundik gora parte-hartzaileekin. «Frantziako Estatuak ukatu egiten ditu eskubide kolektiboak, eta, horren ondorioz, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean edota Haurren Eskubideen Deklarazioan babesgabe uzten ditu Estatuko hizkuntza-komunitate gutxiagotu guztiak, eta beraz, Foroan denbora guztian aldarrikatzen ari diren gutxienekoen kontra egiten du», salatu du.

Bilbaok gogoratu du NBEren hainbat batzordek gomendio zehatzak egin izan dizkiotela Parisko Gobernuari jarrera hori aldatzeko eta eskubide kolektiboak aitortzeko, baina oraindik ez dituela bete.

 

15 novembre 2014

Urruñar bat XILABAko txapelduna, Sustrai Kolina!

Colinak (Urruña, 1982) saio bikaina osatu du hasi eta buka, eta 816,5 puntu eman dizkiote epaileek. Buruz burukoan harekin kantuan aritutako Arzallusek 773 pilatu ditu. Odei Barroso izan da hirugarren (456,5), Eneritz Zabaleta laugarren (449), Xumai Murua bosgarrena (437) eta Ramuntxo Christy seigarren (435).

Laugarren aldia zuen aurten Xilabak, eta aurrekoetan ezin izan zuen Colinak txapela jantzi. Izan ere, 2008, 2010 eta 2012ko aldietan Amets Arzallus nagusitu zen —Euskal Herriko txapeldunak ez du parte hartu aurtengoan—

Bai kanporaketetan eta baita finalaurrekoan ere txukun baino gehiago aritu zen —Muskildin eta Larresoron nagusitu zen, hurrenez hurren—, eta puntuan dagoela berretsi du, gaur, 2.000 bat bertsozaleren aurrean.

Hiru ordu pasatxoko jardunaren ostean bururatu du txapela.

Odei Barrosori eman diote Aitor Renteria Txato Berria-ko kazetari eta euskaltzalea zenaren omenezko saria.

30 octobre 2014

Ibon Fernadez Iradiri luzatzen diote kartzela, EHBaien erreakzioa hemen

Arratsalde hontan Pariseko Dei Auzitegiak Ibon Fernandez Iradi euskal preso politikoaren inguruko deliberoa martxoaren 28ra arte gibelatu du, epaileak beste osasun azterketa bat eskatu baitu azken erabakia hartu aitzin.

Erabaki honen aitzinean, EHBAIk bere haserrea agertu nahi du, baita bere kezka erabaki honek sortu ahal dituen ondorioengatik. Haserrea zeren eta ezin da ulertu nolatan berriz ere beste osasun azterketa bat eskatzen zaion Ibon Fernandez Iradiri, jada hirugarrena izango baita,  orain dela urtebete eta erdi egin zuela aske geratzeko eskaera. Gainera osasun azterketa hori egiteko epea kezka sortzen gaitu, bost hilabete denbora anitz baita, batez ere kontutan hartzen bada Ibonek bizi duen gaixotasun larria eta endekatzailea. Orain dela gutxi Frantziako auzitegi batek arrazoia eman zion hasiera batean Ibon Fernandez Iradiren eskaerari, eritasunaren larriak askatzeko eskatzen zuela argudiatuta. Zertara dator orain Ibonen kasua hainbeste denbora luzatzea? Ulertezina da guztiz, ulertezina eta kezkagarria.

Horregatik EHBAIk dei berezia luzatu nahi du Ibonen askatzeko burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko. Azkenik, Frantziar estatuari Ipar Euskal Herriko jendarte gehiengoak fermuki eskatzen  dion gatazka konponbidean urratsak emaitea eskatzen diogu, ostiralean Baionan erakunde politikoko ordezkari anitzek egin zuten bidetik.

27 octobre 2014

Sustrai irabazle 4. XILABA xapelketaren lehen final-erdian

2014/10/27
Igande arratsaldez jokatu zen 4. Xilabako lehen final-erdia. Eguraldi ona izan arren, 270 bat pertsona hurbildu ziren Larreseroko Herriko gelara, kanpoko goxotasuna barnera eramanez. Bertan entzun ahal izan genituen Ortzi Idoate, Odei Barroso, Xan Alkhat, Maddi Sarasua, Xumai Murua eta Sustrai Colina bertsulariak. Saioa arratsaldeko 5etan hasi zen eta astiriko 7 terdietan entzulegoa emaitzak entzunik, Ote Lore elkartearen talo ta edarien goxatzera ateraia zen.

Igande arratsaldez jokatu zen 4. Xilabako lehen final-erdia. Eguraldi ona izan arren, 270 bat pertsona hurbildu ziren Larreseroko Herriko gelara, kanpoko goxotasuna barnera eramanez. Horrela, Ortzi Idoate, Odei Barroso, Xan Alkhat, Maddi Sarasua, Xumai Murua eta Sustrai Colina igo ziren oholtzara eta saioari hasiera eman zitzaion.

Hasierako agurrean Maddik eri zela aipatu zuen, baina buruko minaren gainetik zuen onena entzuleari emateko prest agertu zen.

Hala, indarrez beterik hasi zen zortziko handiko lehen ofizioa. Ortzik, Odei aspaldi ikusi gabeko gaztetako amodioa atzeman ondotik, azken honek gonbidaturik buruz buru trago bat hartzen ari zirela, Odeiek fin erantzun zion Ortziri, harremana berriz hasten saiatzen ari zelarik "baso bat soilik eskaintzen dizut zuk botila nahi al duzu?". Hurrengo ofizioa seriosagoa izan zen, Ebolaz kutsaturiko erien sendatzera konbokaturiko bi erizainen paperetik kantatu behar izan zuten Maddi eta Xanek. Maddik hasieran dudak bazituen ere, Xanek konbentzitzea lortu eta eskuz esku Kongora joatea erabaki zuten. Xumai eta Sustraik eman zioten azken umore puntua, ofizio bizia eskainiz entzulearen gozamenerako. 30 urteko alaba oraindik etxean duten gurasoen paperean ezarri zituen Maianak , alaba lanean eta afaltzeko haren beha zirela. Xumaik guraso kezkatuaren papera hartu zuen, alabak mutila atzemateko zituen zailtasunak argudiatuz, eta Sustraik aldiz kexu erantzuten zion afariaren gosez, "nere alaba anitz maite dut, daukat barren barrenean, baina hori bai piskat guttio goseak nagoenean".

Zortziko ttipietan ere ale ederrak joan ziren. Xumai eta Ortziren lana izan zen behar bada entzulearengandik erantzun gehien bildu zuena. Xumai igeriketako erakasleari, Ortzi 80 urteko aitatxi bat, igeriketan ikasteko gogoz beteta hurbiltzean hasi zen ofizioa. Ortzik umorez bota zion " igerian badakit txakurrek bezela, hilabetean nahi dut iduri igela" eta Xumaik lehenik pizina ttikia eta gero oinak bustitzen hastea kontseilatu eta gero, "baina horretarako ez al ditut beharko palmak?" galderarekin bukatu zuen Ortzik.

Hamarreko ttipietan, gaiak seriostuz joan ziren eta ofizio hunkigarria eskaini ziguten Odei eta Sustraik, elbarritu bilakatutako kirolarien paperean, elbarrituen kirol federazioko gomita egin berri zietela. "elbarriturik ariz maila apartean bizitza joanen zait erroten gainean" bota zuen Sustraik eta Odeiek "ta orain buruan dut gurpil zilatua" erantzun. Odeiek bere laguna animatuz bukatu zuen ofizioa "nere izan dadin zure medaila bakoitza". Maddik eta Xumaiek eman zioten umore kutsu bat ariketari, Xumai maitemindua eta bikotean denetik gehio ikusten ez zuela, eta Maddi bere lagunak berarekin mintzatzera joatea erabaki zuen. Gaiari bere zukua ateraz umoretik ibili ziren biak.

Kartzelako ariketaren txanda iritsi zen ondotik, final-erditako ariketa. Bertsu ederrak joan ziren, puntuei erantzun finenak Xumai eta Sustraienak izan ziren. Bi bertsu botatzeko gaia hau izan zuten bertsulariek : "aldaketa hori egin duzunetik jende gehiago hurbiltzen zaizu". Ortzi sexu aldaketa egin zuen pertsona baten paperean kokatu zen. Odeiek ere ebakuntza bat egin eta hala ere ongi senditzen ez zela bota zituen bi bertsuak. Xanek bertsukerari buruz kantatu zuen doinu ederrean. Xumaik aldiz, enpresa handiengana hurbildu zen dendari baten paperetik kantatu zuen, eta Sustraik bere herriko hautetsi izanik bota zituen bertsuak. Hala ere, umore puntua Maddik eman zion begi-lagunak kendu zituela eta arrakastaz harriturik, hala bukatu zuen bigarren bertsoa "ze arrakasta ukanen dudan makilatzen naizenean".

Horretan bururatu zen lehen final-erdia, Xilaba agurtu zuten bertsulari batzuen agurrek, entzuleei irribarrea ateraraziz. Berehala eman zuen Maianak epaia, eta Sustrai saioko irabazle izendatu zuen. Horrela, Sustraik bere lekua du jada, azaroaren 15ean Baionan iraganen den finalerako. Beste bertsulariak, heldu den astean Aiziritzen jokatuko den bigarren final erdiaren beha egon beharko dira.  (Xilaba-tik)

8 octobre 2014

ARRANTZALE BIZARDUNAK auzipetuak Iruñan Ikurrina zabaltzeagatik

http://youtu.be/-w_3egl7PHk

Udaltzaingo batek deklaratu du ondoren. Aitortu du ekintzan erabilitako materiala teknikoa eta segurua zela. Jagoba Manterola Argazki Press agentziako argazkilaria plazan zen, eta hark ere deklaratu du. Egun hartan eginiko argazkiak aztertu dituzte, eta Manterolak azaldu du ikurrina jarri ostean jendeak jai giroan jarraitu zuela. Gora Arrantzale bizardunak!

8 octobre 2014

Mertxe Aizpurua: "Indar politiko eta talde independente guztiekin kontsentsu berrien bila segituko dugu lanean"

Mertxe Aizpuruaren hizketaldia Udalbiltzaren batzar orokorrean, pasa den larunbatean, Uztaritzen. Erakundearen lehendakariak ikasturte honetako lan-ildoen ardatz nagusia gizarte eta lurralde kohesioa izango dela azpimarratu zuen, eta ongietorria egin zien erakunde honetako 108 kide berrie: "Zuekin, Udalbiltza indartsuagoa da, nazionalagoa ere bai".

Mertxe Aizpuruaren diskurtsoa:

Nik ere, ezer baino lehen, Udalbiltzak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan dituen 108 kide berriak agurtu nahi ditut, eta ongietorria eman. Zuekin, Udalbiltza indartsuagoa da, nazionalagoa ere bai. Buru gehiago gaude pentsatzeko, beso gehiago arraunean, hanka gehiago oinez aurrera egiteko.

Eta norantz egin nahi dugu aurrera?

Gure helburua argi dago: hautetsien eta udalen sare handi bat sortzea, udal esparrutik eta oinarritik abiatuta Euskal Herria eraikitzeko eta egituratzeko.

Bide horretan, eta lehenago esan den bezala, kohesio soziala eta lurralde kohesioa dira gure lan-lerroen ardatza.

Udalak eta eskualdeak elkarrengana hurbildu nahi ditugu, hobeki ezagutzeko elkar, gure herriaren egoera bere osotasunean ulertzeko eta aztertzeko. Eta eginahalak biltzeko, elkarrekin proiektuak egiteko. Azken finean, partekatzen ditugun erronkei aurre egiteko, euskal lurraldeen arteko lankidetza eta elkartasuna baliatu nahi dugu.

Eginkizun horietako bat, zalantzarik gabe, Euskal Herri guztian euskararen ofizialtasuna lortzea da. Ez da kontu formala, sinbolikoa. Gure hizkuntzaren ofizialtasuna ezinbestekoa da euskaldun guztien hizkuntz eskubideak bermatzeko eta euskararen etorkizuna segurtatzeko.

Ez baita bidezkoa gaur egun Uztaritzen, Tafallan, Trebiñun, eta euskararen lurraldearen udalen erdietan euskaldunen hizkuntz eskubideak bermatuak ez izatea, frantsesez edo gaztelaniaz egiten dutenen eskubideak ez bezala. Ez da bidezkoa hainbeste eta hainbeste familiak sekulako eginahalak egin behar izatea beren seme-alabak euskaraz eskolaratzeko. Ez da zilegi helduak alfabetatzeko laguntzarik ez izatea, edo administrazio askotan hizkuntz eskakizunak kontuan ez hartzea.

Euskaraz dakigunok bigarren mailako herritarrak gara gure herrian. Eta udaletan lanean jarraitu behar dugu gure hizkuntzaren ofizialtasuna lortzeko. Horren harira, Uztaritzeko herriko etxearen iniziatiba txalotu nahi dut, eta hari helarazi Udalbiltzako kide guztion elkartasuna. Zuekin gaude. Eta Ziburuko ikastolako hezkuntza-komunitatearekin ere bai, eta gure hizkuntzaren alde lanean ari diren pertsona eta eragile guztiekin. Eutsi goiari, eta jarraitu lanean.

Euskararen afera honi eta beste kontu estrategiko batzuei eraginkortasunez heltzeko, Udalbiltzak Euskal Herriko gainerako hautetsiengana hurbildu eta akordioak lortu nahi ditu. Euskal Herriaren, euskararen eta euskal kulturaren alde egiten duten alkate eta zinegotzi guztien batzarra izan nahi dugu. Beraz, indar politiko eta talde independente guztiekin kontsentsu berrien bila segituko dugu lanean, elkarrekin lan ildo berriak jorratu ahal izateko.

Kontsentsuak eta baterako lana beharrezkoak izango dira, nola ez, erabakitzeko eskubidea bermatzeko. Zeren, Eskozian, Katalunian, Euskal Herrian, Europako estaturik gabeko nazio guztietan, baliatu behar ditugun ate eta leihoak irekitzen ari baitira. Herriari hitza emateko garaia iritsi da, gatazka nazionalak akordioen bidez eta bide demokratikoetatik konpontzeko, eta ez indarkeriaren bidez edota indartsuenaren inposizioaren bidez.

Katalunian eta Euskal Herrian ongi dakigu Eskozian baino desafio zailagoa dugula, onartu gabeko bi nazio garelako, etengabe Frantziaren eta Espainiaren ukazioa eta jarrera antidemokratikoak jasaten ari garelako. Hala ere, aurrera jarraitu behar dugu ukazio hori gainditzeko, Paris edota Madrileko legeak ezin direlako erabili herritarren ahotsa isilarazteko.

Beraz, Udalbiltzak Eskoziako herritarrak zoriondu nahi ditu erabakitzeko eskubidearen alde egin duten lanagatik. Eta Kataluniako herritarrei eta erakundeei gure sostengua eta elkartasuna adierazi nahi diegu eskubide horretaz baliatzeko eskaeran. Gure aldetik, zazpi lurraldeetako udaletatik lanean jarraituko dugu Euskal Herriak ere tren hori har dezan, eta aditzera ematen dizuegu Euskal Herriko udalerrietan independentziaz galdetzeko egiten diren kontsulta guztien alde egin behar dugula. Hurrengoa Arrankudiagan izango da, datorren azaroaren 2an.

Zirraragarria izango den urte politiko bat hasi da. Lan handia dugu egiteko, denon artean egin beharrekoa. Biltzar honen goiburuak dioenez, "mugen gainetik, euskal herritarrak gara. Zazpiak bat". Eutsi goiari! Gora Udalbiltza!

 

3 octobre 2014

Ibon Iparragirre: Epaiaren irakurketa

Larriki gaixo dauden 10 euskal preso politikoen egoera oso grabea eta, egunero, okerrera egiten du.

Espainia eta Frantziako gobernuek mina eta samina zabaltzen jarraitzen dute; mesede politiko eta elektoralak lortzeko, sufrimendua sortzen. Espetxean mantentzen dituzte 10 euskal preso politiko hauek, jakinda euren gaixotasunak espetxean okerrera egingo dutela. Ez hori bakarrik; gaixo egonda ere, neurririk krudelenak aplikatzen dizkiete. Ehundaka kilometroetara dispertsatu, bakartu, isolatu edota euren gaitzek okerrera ez egiteko behar dituzten tratamenduak ukatu edo zailtzen. Erabaki politiko bat dago honen guztiaren atzean. Mina eta samina luzatzeko erabaki politikoa hain zuzen.

Espetxeratze arindua ukatu diote larriki gaixorik dagoen Ibon Iparragirre euskal preso politikoari. Espetxeratze arindua ukatu, 2011 urtean espetxe arindua onartu zutenean. Bere osasunak halabeharrezkoa duelako; espetxeak ez dituelako betetzen ez higiniekoki ez psikoki Ibonen osasunak dituen beharrak. Ibon LARRIKI GAIXO DAGO; IBONEK ASKE BEHAR LUKE. Kalean. Eta kalera bidali beharrean, heriotz zigorrera kondenatu dute.

Argi dago presoak ez kaleratzeko erabakia erabat politikoa dela eta, euren eskubideak edo osasun egoera ez direla kontutan hartzen.

3 preso politiko hil dira urte bakar batean. Beste 10k pronostiko latzak dituzte baina euskal preso politikoentzako ez dago  Vera, Rodriguez Galindo eta Barrionuevo bezalakoek izan dituzten askatasun humanitarioak.

Sufrimendua luzatzen ari dira. Giza Eskubideen etengabeko urraketa areagotzen ari dira. Hauxe da, urjentziarekin ebatzi beharreko arazoa.

29 septembre 2014

Kutxabank denena baita

Datozen bi asteetan Bilbon, Donostian eta Gasteizen hiru hitzaldi egingo dira herriz herri Kutxabank Publikoa bilguneak sortzeko

Bilbo  Urriak 1, asteazkena -- 18:30 Zazpikaleak Alde Zaharra  -- EHU egoitza UPV

Donostia  Urriak 8, asteazkena - 19:00 Egiako Kultur Etxea  

Gasteiz  Urriak 9, osteguna   19:00 Alde Zaharra   Aldabe Gizarte Etxea

 (Zabaldu albiste hau zuen kontaktuen artean. Mila esker)              kutxabankpublikoa.bloges.org/

Euskal Herria bere finantza sistema propioaren kontrol publiko eta soziala galtzear dago: gure erakunde publikoek orain 100 urte baino gehiago sortu zituzten eta kudeatu dituzten aurrezki kutxak pribatizatu nahi dituzte. Orain arte ikusi duguna larria baino larriagoa da:

- BBK-k zeukan handitzeko obsesioak Cajasur erostera bultzatu eta ehunka milioitako galerak sortarazi zizkion. Kutxak, bestetik, inbertsio espekulatzaileak egin zituen eta horiek ere ehunka milioitako galerak ere ekarri zizkioten. Kopuru horiekin, gizarte ekintza duin bat egin ahal zen hamarkada luze batean!

- Kutxabankek euskal hornitzaile garrantzitsu batzuk kanpokoez ordezkatu ditu eta euskal enpresa estrategikoen akzio asko putre fondoei saldu dizkie, Europatik agindua datorrela aitzaki gisa erabilita.

- Kutxabanken 100 milioi euro bideratu ditu Mediterraneo aldeko Sareb-eko (banku txarra) etxeen erosketa finantzatzeko. Fede oneko zordunekin malgutasun gutxien erakusten duen eta etxegabetze gehien egiten duen entitatea da (babes ofizialekoak barne) eta ordainean emateari edo alokairu sozialari etengabe ezetz esaten die. Gainera, HMEI (IRPH) indizea aplikatzen du, nahiz eta epai batek indargabetu eta Legebiltzarrak ez egiteko esan. Instituzioek eskatzen diotenari muzin egiten badio, pribatizatzen dutenean zer ez duen egingo!

Ondorioz, Gizarte Ekintzara bideratzen den dirua erdira jaitsi dute eta etorkizunean kolokan dago. Daramaten bidea Nafarroako Kutxaren berdin-berdina da. Hemen ere kutxak galduko ditugu?

Baina larriena ikusteke dugu oraindik. Egindako kudeaketa txarragatik dimititu beharrean, orain estatu kolpea ematen ari dira eta, Espainiako banku erreskatearen aitzakiarekin, boterea betirako haien esku izan eta kontrol publiko eta soziala saihestu nahi dute, banku fundazioak bihurtuta. Euskal hauteskundeetan egon daitezkeen aldaketen aurrean blindatu eta Kutxabankek daukan boterea, eragiteko gaitasuna eta ondarea haien onura pribaturako erabili nahi dute eta ez euskal herritar guztien onurarako.

Ezin dugu Kutxabank pribatizatzen utzi. Alternatibak egon badaude eta herritar guztien onurari begira egongo den finantza sistema propioa edukitzeko eskubide osoa dugu. Horregatik, orain arte hainbat sindikatu eta elkarteek egindako lana osatzeko, herriz herri eta auzoz auzo eratu nahi dugun Kutxabank Publikoa bilgunean parte hartzera dei egiten dizuegu.

Euskal herritarron aurrezkiak, gizarte ekintza eta kutxen demokrazia arriskuan daude. Laguntzeko prest zaude?

 Kutxabank Publikoa Bilgunea

 kutxabankpublikoa@gmail.com

25 septembre 2014

Nafarroako herri mugimendua itotzeko nahian

Nafarroako herri mugimenduaren kontra gogor ari da azken boladan Espainiako Gobernu ordezkaritza: isun ekonomikoz ito ditu zenbait plataformatako kideak, protestan ateratze hutsagatik. Kalea Denona taldean hartu dute abaroa kaltetuek.

Mutu eta geldi. Arnasarik hartu ezinda, alboratuta, mugitzeko betarik gabe. Patrikak estutu, hustu, eta herritarren aldarrikapenak ito nahi dituztela. Kexu dira Nafarroako herri mugimenduko zenbait plataforma. «Jazarpena» betitik ezagutu arren, goia jo duela azkenaldian, eta kinka larrian daudela salatu dute. Espainiako Gobernu ordezkaritza jarri dute jomugan. Ia etenik gabe, isun ekonomikoak jarri eta jarri ari da, motibo anitz argudiatuta; zirkulazio arazoak eragitea batzuetan; protesta baimenik gabe egitea besteetan; kalteak eragin edo indarkeria erabiltzea... Batek ere ez du zerikusirik bestearekin, baina, halere, gauza komun bat dute guztiek: karrikan desadostasuna agertzea era baketsu batean. Dirua bildu, eta ikara sortzeko nahia ikusten dute kaltetuek isunen oinarrian. Berriro bizkarra eman ez diezaieten, jendartea lausotu, isilarazi eta ikusezin bilakatu nahi dutela uste dute kaltetuek. Lehen pertsonan bizi dute egoera. «Aski da», diote. Asperturik. Etsitzear.

Esparru anitzetako taldeek jaso dituzte gobernu ordezkaritzaren isunak. Izan AHTaren kontrakoek, LOMCE legea gaitzetsi eta murrizketak salatzen dituztenek edo Espainiako bandera jartzea onartzen ez dutenek. Bereizketarik ez. «Jazarpenen gainetik», indarrak metatzea erabaki dute gehienek. 

Kalea Denona deituriko plataforma eratu dute Iruñea aldean, halako kasuei aurre egiteko. Taldeak Nafarroa osoko elkarte ugari hartu ditu abaroan. Kasuz kasu aztertzen dituzte isunak, eta konponbideak topatzen ahalegintzen dira. «Ahalik eta azkarren» abiatzen dute helegiteak jartzeko prozedura, isunekin ados ez daudela argi utzi eta atzera botatzeko eskatzeko. Astero-astero elkartzen dira Iruñean, eta itxaropenez dira jasotako fruituekin. Kasu zehatzen xehetasunak emango dituen txosten bat prestatzen ari dira, eta azarorako espero dute karrikan. 

130 pertsona, 102.500 euro 

LOMCE legearen aurkako protestak, AHTaren kontrako manifestazioak edota abortuaren erreforma deuseztatzekoflashmob-ak. Ohikoak dira herri mugimenduen ekintzak Nafarroako udalerri gehienetako kaleetan. Azken hilabeteetan, baina, isun handiak iritsi zaizkie, ustekabean, protesta egin duten frankori. Nafarroako 130 pertsona ingururi iritsi zaie isuna; eta orotara, ia 102.500 euro ordaindu beharko dituzte. Bizkarra eman diote ekonomikoki Nafarroako herri mugimenduari.

Madrilek hezkuntza erreforma iragarri zuenetik, aurkako protesta handiak izan dira. Ikasturte honetan jarri dute martxan LOMCE. Horregatik, gorabeheratsua izan zen iragan ikasturte amaiera. Manifestazio asko antolatu zituzten; protesten artean, bizikleta martxa bat antolatu zuen Ikasle Abertzaleak-ek Iruñeko karriketatik. Maiatzaren 30ean izan zen.

40 adingaberi iritsi zaie isuna: 751 eurokoa. Iruñeko Udaltzaingoak ezarri die isuna ikasleei, Gizabidezko Jokamoldeen Sustapena eta Esparru Publikoen Babeserako Udal Ordenantza urratzea leporatuta. Zirkulazioa oztopatu zutelako. Udaltzaingoak falta larritzat hartu du. Maiatza amaieran izan ziren gorabehera ugari.

Iazko ikasturteko protestak

Hil horren 27an protesta handiak egin zituzten ikasleek Iruñerrian, eta Poliziak haietan izandako jarreraren kontra, bizikleta martxa batera deitu zuten. 50 gazte inguru atera ziren bizikletekin, LOMCE legearen kontrako eta ikasleen «kriminalizazioa» salatzeko afixa eta guzti. Gazteluko plazatik abiatu ziren. Errepidean sartzean gerarazi, eta identifikatu egin zituzten, baimenik ez zutela esanik.

Gurasoek isuna bertan behera uzteko eskatu diote Iruñeko Udalari. «Neurriz kanpoko zigorra» dela, eta ikasleek zirkulazio seinaleak eta semaforoak errespetatu zituztela diote, une oro.Ahotsa.info atariaren bideo bat ere igorri diote udalari, ikasleek egindakoa jasota baitago. Diotenez, martxa «baketsua» izan zen, eta poliziak eten zuten bidea. Isunak dirua biltzea eta ikaratzea du helburu adingabeen gurasoen ustez.

Jendea geldiarazteko nahia

Azken hilabetea izan da gogorrena Nafarroako AHTaren aurkarientzat. Hilabete bakarrean, 47 lagunek jaso dute isuna. 20.450 euro pagatu beharko dituzte tren lasterraren kontrako protestetan parte hartzeagatik. Mugitu mugimenduak adierazi duenez, AHTaren aurkariak kriminalizatzeko asmoa du «odoluste ekonomikoak». Mugimendu horren arabera, horrela, proiektuaren kontra dauden pertsonak geldiarazi eta desmotibatu egin nahi dituzte.

Bi ekintzen ondorioz, hasi zaizkie isunak iristen. AHT abiadura handiko trenaren aurkako ekintza egin zuten, iazko azaroaren 8an, Mugitu mugimenduko bi kidek Iruñeko diputazioaren jauregian. Banderen mastetan kateatu ziren. AHTaren aurka Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari tartak jaurti zizkietenen epaiketa salatzeko elkartasun ekintza izan zen; eta hainbat pertsona izan ziren diputazioaren ondoan protestan. Zirkulazioa trabatzeagatik 33 lagunek jaso dute isuna berriki. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak ezarri ditu. 450 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak.

Kateatutakoak, berriz, atxilotu egin zituzten. Mugituk esan zuenez, «gau osoan argia piztua» izan zuten; «hormigoi gainean» egin zuten lo. Lau egun barru, aske laga zituzten, baina erresistentzia eta aginteei desobedientzia egitea egotzi diete oraingoan.

Nafarroako Foruzaingoak, ordea, hamalau pertsonaren kontra ezarri du isuna. Tren lasterraren lanak salatzeko, Trenaren Museoa hartu zuen Mugituk Castejonen, joan den maiatzean. Hamalauek jaso dute isuna. 13:00 aldera egin zuten protesta Mugituko kideek. 14:00etan ateak itxi baino lehenago atera ziren ekintzaileak. Handik gutxira, hala ere, Foruzaingoaren, Guardia Zibilaren eta Poliziaren hainbat auto agertu ziren museoa ingurura. Orduan identifikatu zituzten Mugituko dozena bat kide eta bi argazkilari. Argazkilariek ezik, beste guztiek dagoeneko jaso dituzte isunak.

Leitzan, isun gehiago iaztik

Leitzarrentzat azkeneko hilabetea baino, azken urtea izan da lazgarriena. 2013ko irailetik, 50 isun baino gehiago jaso dituzte bertako herritarrek. 35 dira kaltetutako pertsonak. 52.000 euro baino gehiagoko zigorra jaso dute. Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa Leitzan egon zenetik areagotu egin dira isunak herrian. Guardia Zibila hamar urte gehiagoz Maxurrenean egongo dela jakinarazi zuen Fernandez Diazek. «Guardia Zibila Leitzan egongo da batzuei atsegin ez bazaie ere», esan zuen. Hiru egunera iritsi ziren Guardia Zibilaren lehen isunak. Zortzi lagunek 3.000 euroko isuna dute: kalearen alde batetik bestera pankarta bat jartzeagatik. 450 eurokoak dira gainerakoak.(Berria)

 

9 septembre 2014

Auzapezak polizia igorri

Hau da Gazte asanbladatik heldu den oharra herriko polizia pasa eta gero:

"Ziburuko munizipala eta Urruñako herriko langile bana txosnara hurbildu dira. txosnaren neurriak eta argazkiak hartu eta berriz alde egin dute. zertan ari ziren galdetu eta ez dute zergatia azaldu nahi izan.
Urruñako bestak eta gero isunak? salaketa?
Herriko etxearen deserosotasunaren seinale dugu gaurkoa. Bide onetik goazelaren seinale. Gure lana zilegia da!"

Noski herriko etxeak ez du txosnagunearen presentzia fakturarik gabe utziko. Besta komitea da lanean ari auzapezaren alde, argi gelditu da azken egun hauetan, auzapezak badaki lan egiten herritarren biltzeko. Abertzaletasuna da auzapezaren etsaia, argi du eta horren araberan ari da lanean. Gazteak dira geroa, auzapezak ez die bakerik emanen eta bide judiziala hautatuko du dudarik gabe gazteen ausardiari erantzuteko. Hau da gaurko eskuinaren bidea gazte mobilizatuen aurka.

23 juillet 2014

GU: preso baten bisitan

GU: preso baten bisitan egon da. Horregatik denbora gutxi izan dugu idazteko. Izan ere idazteko gure herriak daraman borrokaren ondoriak pairatzen dituztenekin hitz egitera joatea importantea iruditzen zaigulako. Nahiz eta bizi baldintza zailak izan eta informazioa atzerapenarekin jaso, hurbildik jarraitzen dute hemen gertatzen den guztia. Haien iritziak ezagutu nahi ditugu. Gure herriak egiten dituen urratsak jarraituz esperantza handia dute etorkizunean.

Kilometro asko baina besarkada zoragarriak, bihotzetik emandako musuak eta sekulako kalaka. Asko baita kondatzeko eta denbora gutxi dena errateko!

1 juillet 2014

EVS langileen eskubideen alde

Biarnoko eta Ipar Euskal Herriko prekarioen komiteek borrokan dira EVS langileen eskubideak errespetatuak izan diten. Hor bereziki, formakuntzarako eskubidea defendatzen dute.

Bi langileen eskaera dei auzian baztertua izan da Pauen eta orain Pariseko kasazio gortera jotzea beste biderik ez zaie gelditzen. Oso garrantzitsua da kasazioan irabaztea, horrela jurisprudentzia bat finkatuko delako. Baina kasazio auzirako Pariseko Abokatuen Elkargoko kide bat kontratatu behar dute eta abokatu gastuak handiak dira. EVS langileen egoera oso prekarioa izanik (24 oren lan egiten dute 650€/hilabete eskuratuz), ezin dituzte gastuak ordaindu.

Horregatik elkartasun deia zabaldu nahi dugu. Anitz emaile baldin bagira, gutti emanez ere (5, 10... euro) lortuko dugu langile horien eskubideen defentsa bermatzea eta agian irabaztea.

CNT, SNES eta LABek langile hauek sustengatzen dituzte.

Igor itzazue zuen emaitzak (txekez) Comité des Précaires 64 izenean

  Helbide honetara : Complexe de la République, 64000 PAU

helbidera, uztailaren 7a baino lehen, OTOI !

 

Milesker aitzinetik, LAB Irakaskuntza

 

 

26 mai 2014

Preso eriak etxeratzeko eskatzeko, manifestazio nazionala maiatzaren 31n Ondarroan

12:30ean abiatuko da manifestazioa, Ondarroako Zumarditik, 'Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoa etxera' lelopean.

“Larri dauden presoen egoeraz kezkatuta elkartu gara gaur hemen”. Hainbat sektoretako norbanakoek egin dute manifestaziorako deialdia, eta horien izenean hitz egin du Iera Arantzamendi Ondarruko Iparra Galdu Barik plataformako kideak. Azaldu duenez, 11 dira gaixo dauden euskal presoak. Horien osasun txostenen “atzean” giza eskubideen urraketa dagoela azpimarratu du Arantzamendik. Iosu Uribetxebarria, Ventura Tome eta Ibon Iparragirre presoen adibideak jarri ditu: “Ibonen egoera dohako sufrimendua bilatzen duen espetxe politika baten aurpegirik kurdelenetarikoa da”, adierazi du. Apirilean Basauriko espetxetik Navalcarnerokora (Madril) urrundu zuten Iparragirre.

Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna kendu ondoren, etxean dago preso.Tomeren kasuan, prostatako minbizia atzeman zioten iazko urtarrilean, eta abenduan birikietakoa zuela esan zuten. Baina erregimen berezian segitzen du, Murtzia I (Murtzia) espetxean.

Etorkizunari esperantzaz begiratzen dion jendartea izan nahi du gureak”, esan du Arantzamendik, eta, haren ustez, horretarako beharrezkoa da preso eta iheslarien gaiari konponbide adostua ematea. Horregatik, gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko, manifestaziora deitu dute datorren maiatzaren 31rako: “Pertsona hauek guztiak preso mantentzen dituzte: giza duintasunaren eskubide oro urratuz eta beren integritate fisiko zein moralaren aurka jokatuz”.(Ahotsa.info)

Gaixo dauden presoen zerrenda:

- Ibon Iparragirre, Ondarroa. Navalcarneroko espetxean (Madril).
- Inma Berriozabal, Elorrio. A Lamako espetxean (Galiza).
- Josemi Etxeandia, Larrabetzu. Topaseko espetxean (Salamanca).
- Txus Martin, Basauri. Zaballako espetxean (Araba).
- Aitzol Gogorza, Errenteria. Basauriko espetxean (Bizkaia).
- Ibon Fernandez Iradi, Lasarte-Oria. Lannemezango espetxean (Frantzia).
- Gari Arruarte, Hernani. Almeriako espetxean (Andaluzia).
- Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Gasteiz. Villabonako espetxean (Asturies).
- Ventura Tome, Tafalla. Murtzia I espetxean (Murtzia).
- Iñaki Etxebarria, Iruñea. Topaseko espetxean (Salamanca).
- Josetxo Arizkuren, Iruñea. A Lamako espetxean (Galiza).

26 mai 2014

LAB postariaren alde

LABek Postarekin duen gatazkaren baitan Mugerreko sailkapen zentroa blokeatu du gaur goizeko 6:00etatik 10:00etara. Sindikatuak Nicolas Borrega Donapaleuko postariaren berrintegrazioa galdetzen du bere lanean, baina egoerak aitzina ez duela egiten ikusita ekimena egitea deliberatu dute. "Postak blokatzen du egoera eta blokatua den bitartean guk blokatzen dugu posta" adierazi du LABeko Eñaut Aramendik. 20-25 bat pertsona joan dira Mugerreko zentrora, kostaldeko posta guztia sailkatzen duen eraikin honetan lana ezin izan baita atzinatu gaur kostaldean ez da postarik izanen. "Postak galdu du egun bat eta hori zen helburua" gaineratu du Aramendik. Blokatzea eman delarik langile batzuk barruan baziren ere gehienak ezin izan dira sartu beraien lan tokira. Langileen artean batzuk haien sostengua eman nahi izan diote Borregari eta protesta egiten gelditu dira. CGTko Baionako postako ordezkaria ere hubildu da eta arratsaldean haien sostengua aztertuko dutela jakinarazi dute. Lan auzitegiko epaileak asteazkenean eman behar du afera honen gaineko ebazpena. Arratsaldean Lan Ikuskaritzarekin bilduko dira sindikatuko ordezkariak.(kazeta info)

Gora LAB !! CGT-ek sustengu komunikatu bat atera du arratsalde hontan. Milesker gurekin egon diren Postako langile guztiak.

23 mai 2014

EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOEN ALDEKO FUTBOL TXAPEKETA, HENDAIAN, 2014ko MAIATZAREN 31an!!!!!

11.urtea da preso eta iheslarien alde futbol torneoa egiten dela eta
aurtengoan, gauzak ez direnez konponduak, ezta konpontzekotan, generazio
berriak erreleboa hartu behar izan du txapelketa honen ardura hartuz.

Aurten, txapelketa, maiatzaren 31n eginen da, urteroko programa
berdintsuarekin. Gainera, aurten ere gauerako kontzertu polit batzuk
izanen dira:
Lehenik EKINTZA taldea, ondotik RKR, eta amaitzeko KILAUEA taldea.

Beraz dei egiten dizuegu egun hori erreserbatzeko eta denok batera egun
bikain bat pasatzeko.

Izena emateko deitu:(0034)722537368 edo (0033)787818986
edo bestela email bat igorri helbide honetara: futbol7.hendaia@gmail.com
Animatu eta parte hartu; sortu zure taldea!

SEGI GOGOR!!!
23 mai 2014

Errepidetik aterarazi eta kontrol batean geratu du Guardia Zibilak senideen autobusa

Etxeratek jakitera eman duenez, Puerto de Santa Mariako espetxera zihoan euskal presoen senideen autobusa kontrol batean geratu du Guardia Zibilak. Iturri horien arabera, errepidean zihoazela patrol batek bidetik aterarazi ditu eta Lupidanako gasolindegira eraman.

Bertan kontrola ezarria zuen Guardia Zibilak eta senideak identifikatu dituztela eta gazte bati galdeketa egin diotela jakinarazi du Etxeratek.(Naiz.info)

Publicité
<< < 10 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité