Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
18 octobre 2014

Aitzinak ikur arrotzak kentzera deitu ditu euskal gazteak

Aitzina gazte antolakundeko kide bat atxilotu eta gazte antolakundeak Baionan duen egoitza miatu zuen Frantziako Poliziak. Egun osoa komisaldegian izan ostean arratsaldean utzi zuten aske. Bide seinaleak lapurtzea eta gordetzea egozten diote. Atxilotutako gaztea aske da.

(ikusi bideoa) http://youtu.be/wjLYEZE-TdM

Publicité
24 juin 2014

Aiherran(Lapurdi) lanpostua sortzen...

Aiherrako herriko etxeak xerkatzen du norbait (adibidez bikote bat, edo
familia bat), Aiherran eraikitzen ari den eraikin publiko batean
jatetxe, saltoki eta animazio gune bat kudeatzeko. Eskaintza prentsan
agertu da, bainan momentuz kasik kanpoko jendea baizik ez da interesatua
agertu. Euskaldunak behar ditugu !! Ea saiatzen zaren  inguruan iragarki
hau hedatzen (Gaindegia, Udalbiltza, militantzia sarea, edo lagunak, edo
bururatzen zaizun edozer !).

17 juin 2014

Udalbiltzak 19 proiektu diruz lagunduko ditu Pirinioetako eremua garatzeko

Udalbiltzaren Euskal Garapen eta Kohesio Fondoak ‘Euskal Pirinioetan lan eta bizi’ programaren aurtengo dirulaguntzak zein proiektutara bideratuko dituen jakinarazi du Baionan egingo duen prentsaurrekoan.

Maite Iturre Udalbiltzako lehendakariordea eta Baztango hautetsia, Iker Elosegi Ebaluazio-epaimahaiko kidea eta Euskal Herriko Laborantza Ganberaren koordinatzailea, Marie Claire Sallaberry Ebaluazio-epaimahaiko kidea eta Herrikoa elkarteko zuzendaria eta Ruben Gomez Udalbiltzako Nazio Gobernuko kidea eta Liginagako auzapeza izan dira agerraldian.

Iturrek eta Gomezek azaldu dutenez, guztira 114.000 euro banatuko ditu 19 proiekturen artean. Horietako hamar ‘Eragin’ egitasmoari dagozkio; bost ‘Garapen Soziala’ izenekoak eta beste laurak ‘Elgarrekin’ programakoak. 19 proiektuetatik 9 Ipar Euskal Herrian gauzatuko dira eta gainerakoak Nafarroa Garaian.

Erakundeek, elkarte eta eragile sozialek, ekintzaileek eta enpresek aurkeztu dituzte egitasmoak.

Hamaika lagunez osatutako epaimahaiak aztertu eta erabaki du aurtengo deialdiko 114.000 euroak nori banatu. Datorren ostegunean, ekainak 19, jakinaraziko du Baztango Herriko Etxean nori emango dizkioten aipatu laguntzak.  

2015 eta 2016rako ere antzeko deialdiak egingo ditu Udalbiltzak Euskal Garapen eta Kohesio Fondoaren bitartez.

 

 

12 juin 2014

Gaskoiera eta euskara elkarrekin Angeluko "A mots ouverts" festibalean

Angelun antolatua den A mots ouverts festibalaren karietara, Aci Gasconha elkartea, Manex Goyhenetche Kultur Etxea, Ç-ai kolektiboa eta Euskal kultur erakundea elkartzen dira gaskoierazko eta euskarazko hitzen inguruko bertsu ibilaldi baten antolatzeko. Hitzordua ekainaren 15ean finkatua da, goizeko 11:00etan. Abiatzea Quintaou-ko merkatutik eginen da.

Hitzaren arteen inguruko A mots ouverts festibala 2014ko ekainaren 6tik 18ra iraganen da Angeluko toki ezberdinetan (Quintaou gela, Herriko Liburutegia, Barojako zalditegiak...). Hainbat emanaldi poetiko, ipuinaldi edo antzerki preziatzeko aukera izanen da festibalaren denboran.

Hala nola, ekainaren 15ean, gaskoinak eta euskaldunak elkartuko dira bi hizkuntzen arteko halako bertsu ibilaldi baten egiteko, Quintaou-ko merkaturik abiatuko dena Quintaou gelako kanpoko antzokian bururatzeko.

Konkretuki, bertsulariek, beren sentsazioen arabera, ihardetsiko diete gaskoi kantu eta musikak emanen dituzten bi okzitandar artistei.

Artistak :

Xehetasunak

12 juin 2014

Irlandako Eliza katolikoa, beldurgarria!

Galway herrialdean, Tuam herrian haur eta ama aterpetxe batean berrogei urtez gertatutakoa plazaratu izan da. Irlandan hogeigarren mendean ezkondua izan gabe haurdun gelditzea pekatu mortal gisa ikusia zen. Gizonen ardura horretan inoiz begiratu gabe, babestuz. Ehunka emazte, oso gazteak, askotan gizartetik baztertuak, familiatik botatuak horrelako etxeetan aurkitzen zuten aterpea. Haatik bertan jasaten zuten tratua ikaragarri txarra izaten zen. Gaizkileak balire bezala.

Tuamko etxe horretan, "The Home" etxean,  zer gertatu zen ikerlari batek,Catherine Corlessek, aurkitu du, hilabeteetako ikerketaren ondotik. Alegia Elizak ez zekiela deus. Altan gobernuko ikusketa egon egon zen 1944an, eta egoeraz jabetu ziren agintarien artean, baina ez zuten deus egin. Emazte eta haurren zaintza ez zen lehentasuna izan.

1926 eta 1961 artean 796 ume hil dira eta haien gorpuak zilo ustel batean botatuak. Tratu txarrak, gosea...egoera  tristean hil ziren. Zehazki gaia lantzeko itaunketak behar lirateke. Baina aterpetxea bota zuten duela zonbait urte eta bertan etxeak eraiki.

Bertako biztanleek lur puxka bat zaintzen dute iduriz haurrak lurperatuak izan ziren ziloaren tokian. Beraz memoria, memoria bada. Aldiz Elizaren aldetik isiltasuna. Barkamen asko eskatzekoa ditu Elizak, bereziki emazte eta haurrekin egin duenarengatik, ez soilik Irlandan!

Publicité
12 avril 2014

Billabona-Amasan ere arrantzale bizardunak

Billabona-Amasan ere arrantzale bizardunak agertu dira. Herriko etxeko bendera espainola moztu eta Carlos Urquijori(EAEn espainiar goberduaren ordezkaria) bidali diote. Gure nazioan, gure ikurrak! EZ Billabonan, EZ Amasan, ezta beste inun; inposaketarik EZ!

(ikusi bideoa) http://youtu.be/7rRXXbM_N7E

24 août 2014

Urruñako gazte asanbladaren balorazioa

Ibilbide bat dugu. Ez da ostegunean hasi zen aldarri bat gaztetxearena. 6 urte daramatzagu aldarrikatzen, antolatzen eta ekinten. Eta Herriko etxea? Herriko etxeak, 6 urte daramatza ezkortasunean eta gure elkartearekiko diskriminazioan tematua. Ez da onargarria!

Ez dira onargarriak ere, gure ekimena baino bi egun lehengo egin zizkigun mehatxu eta asanbladako kideen familiei eginiko presioak. Horregatik eskertu nahi dugu, mehatxu, presio eta baimenen gainetik elkartasuna adieraztera etorri diren guziei eta bereziki gure ekintzak aitzina ateratzen lagundu dutenei.

Aipatu behar dugu hiru egun hauek bikain pasa direla herritarrei esker. Hauen elkartasunari esker herriko etxeari aurre egiteko indarra izan dugulako eta azkenean plaza husteko agindurik ez dutelako igorri. Horrez gain, bertatik kasualitatez pasa direnak ere, uste baino interes handiagoa erakutsi dute eta gure proiektuaren bazterketa horren aurrean ez ulertze bat azalerazi digute.

Beste alde batetik, Odile De Coral alkate andereak zabaldutako komunikatuari erantzun bat eman nahi diogu. Izan ere, gazte lekuaren aipamenak pisu handia baitu bere diskurtsoan. Komunikatua hartuz, honela dio: “… Les jeunes sont donc invités à venir faire des propositions qui seront étudiées avec les services en charge de l’animation et de l’encadrement de l’espace qui leur est dédié. Cette structure et toute autre structure encadrant des jeunes est sous la responsabilité du maire et doit par conséquent être encadrée par des animateurs”, motzean gonbidatzen gaituzte instituzioak gure gogoak kontrolatzera. Zergatik gazteon nahiak kontrolatu? Gazteek esperimentatu behar dute, beraien ibilbidea egin eta ez dute inoren debeku edo agindurik behar beraien erabakietan; autonomoak izaten ikasi behar dute. Hala ere, bere kezka koadroan baldin bada jakin dezala gazte asanbladan animazioko profesional, psikologo, irakasle, biologian adituak, geografian adituak, zientzia politikan adituak,… ditugula. Bestalde, adierazi nahi dugu guk antolatzen ditugun ekimenak ez direla bateragarriak gazteleku horrekin. Ikusi besterik ez da zer gertatu zen gazte kontseiluarekin. Inplikatzen hasi ginen eta bat-batean proiektua bertan behera utzi zuten. Beraz koadro bat behar dugula dioenean, aitzakia hutsa da.

Bere diskurtsoari jarraikiz honela azaltzen da: “Un gaztetxe tel que demandé par les jeunes venus à la rencontre des élus serait autogéré par eux mêmes ce qui n’est pas envisageable dans le cadre de la commune.”. Inguruko herrietan oso ongi funtzionatzen duten mugimenduak dira beraz zergatik Urruñan ez luke funtzionatuko? Zergatik ez da aurreikusgarria? Ba ote da ezkutuko arrazoik? Arrazoi politikorik?

Bukatzeko hiru egun hauetatik ateratzen dugun puntu garrantzitsu bat indartu nahi dugu. Hiru egun hauen antolatzeko mehatxu, presioen eta baimenen gainetik, aurrera egin dugu eta herriko etxearen azken jarrera onarpenekoa izanik, ondorio bakarra dugu. Gure nahiak aitzina ateratzeko behar ditugun espazioak ez ditugu inori eskatu behar. Hartu et erabili behar ditugu; okupazioaren funtsa! Azkenik, hiru egun hauek fase berri baten hasiera besterik ez dela erran nahi dugu eta agintaldia bukatu baino lehen gaztetxea lortuko dugula! Gaztetxea lortzera goaz!! Gora goaz!!

21 août 2014

Hendaitzek antolaturiko pilota txapelketa

Egun on,

Hendaiako Hendaitz gazte asanbladakoek urtebete daramagu gaztetxe baten alde ekimenak burutzen. Horren harira, abuztuaren 23an, larunbata, binakako pala txapelketa antolatu dugu. Hendaiako Orio auzoko pilotalekuan iraganen da, goizeko 9tatik aurrera.

Egun guztian musika, edaria, taloak eta giro bikaina izango dira!

Izena eman 650577426 (hegoaldetik) edo 0659091885 (iparraldetik) telefono zenbakien bitartez, 10€ izango dira bikoteka.

Mezua zabaldu, animatu eta jo pilota!

HENDAITZ

15 avril 2014

Independentistak sarearen oharra

Guztion laguntzarekin Aberri eguna aurrera!

1.-Aberri eguna finantzatzen laguntzeko deia luzatzen diogu herritar orori.

Egin zure mikro-aportazioa     Euskadiko kutxa- 3035-0235-26-2350031709

2.- Aberri Egunerako herri bazkaria antolatu dugu Anaitasuna kiroldegian 15:00etan. Bazkarirako txartelak salgai daude Giroa, Herriko, Katu eta Meson tabernetan, eta Katakrak liburudendan. Horrez gain, 943561853 telefonora deituz edo www.independentistak.net webgunearen bitartez eskura daitezke.

3.-Auzolana eta herritarren ekarpenak izan dira beti gure mugimenduaren oinarria eta martxaren animazioan parte hartzeko aukera du mundu guztiak. Beraz trikitilari, txistulari, kantu talde, txaranga, batukada zein beste edozein musika taldek ditu ateak zabalik. Berdin dantzari, antzezle edo beste edozein ikuskizun motak

4.- Egun osoko egitaraua aurrera eramateko boluntario askoren laguntza beharko dugu .

Sarearekin harremanetan jarri

INDEPENDENTISTAK sarea info@independentistak.net (0034)943561853 www.independentistak.net

4 août 2014

Preso baten amari anbulantzia ukatu diotela salatu du Etxeratek

Berriatik: Gertakariak uztailaren 26koak dira. Igor Gonzalez Solaren ama, Bixenta Sola, semea bisita egitera joan zen Badajozko espetxera, bi urteko bilobarekin —haurra Aranjuezeko kartzelan bizi da amarekin—. Emakumeak oinez ibiltzeko arazoak dituenez, eta hark eskailerak igo beharrik ez izateko, bisitak espetxeko lupeko korridore batean egiten dituzte. Bisitaren amaieran, ordea, Solak estropezu egin eta horma jo zuen buruarekin, zauria eginez.

 

Etxeratek komunikatuan azaldu duenez, Gonzalez ate joka aritu zen 25 minutuz zaindariak heldu ziren arte, baina haiek ez zioten anbulantziari deitu nahi izan, eta ezta medikuari ere, argudiatuz ezingo zuela garaiz iritsi. Tarte batera, erizaina heldu zen, baina hark esan zuen berak ezin zuela zauria behar bezala artatu. Egoera ikusita, Gonzalezek telefonoa erabiltzeko baimena eskatu zuen, anbulantziari deitzeko, baina ez zioten eman.

Etxeraten arabera, azkenean beste preso batzuen senideak gerturatu ziren eta haiek eraman zuten Sola gertuen zegoen erietxera. Medikuek 13 puntu eman zizkioten.

Gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea deitu du ostegunean, 18:30etarako, Bilbon

9 mai 2014

Fermin Vilaren estradizioari argi berdea eman dio Belfasteko epaitegi batek

Beslfasteko epaitegi batek Fermin Vila Estatu espainolera estraditatzeko baimena eman du, preso irundarrak euroaginduaren aurka jarritako helegite bat baztertuta.

Belfast Telegraph’ egunkariaren arabera, Declan Morgan epaileak ez du onartu Fermin Vilaren abokatuek haren estradizioaren aurka jarritako helegitea.

Irundarraren testigantza torturapean lortutakoa zela adierazi zuen defentsak, baina epaitegiak ez du frogatutzat eman salaketa hori.

2010eko ekainean atxilotu zuten Vila, Estatu espainolak igorritako euroagindu bat dela-eta.

Irungo bizilagunek elkarretaratzea burutu dute, Vilaren estradizioaren aurka.(Naiz.info)

 

7 mai 2014

Ibon Fernandez Iradiren aldeko giza katea eginen da larunbatean

Ibon Fernandez Iradiren zigor suspentsioaren auzia burutuko da maiatzaren 12an, astelehena. Kari horretara, Herrirak giza kate bat antolatuko du larunbatean Baionan goizeko 11etan, herriko etxetik

Esklerosi anizkoitza du Fernandez Iradik eta joan den otsailaren 12an, haren familia eta osasun arloko eragileek, preso politikoaren espetxe zigorra etetea galdetu zuten Baionan egindako agerraldi batean.

Lannemezango espetxean (Frantzia) dago preso. 2010ean, bere eritasunaren lehen sintomoak izan zituen eta iaz, eskloreosi aniskoitza atzeman zioten. “Hiru urte eta erdiz egunero bataila batean dago” salatu du Herrirak. Gaixotasun larria, sendaezina, eta kalte fisiko eta psikologikoak eragiten dizkie gaixoei. Gertutik segitu behar den eritasuna dela nabarmendu izan dute senide eta osasun arloko eragileek eta kartzela ez dela “leku egokia” gaineratu dute.(Iparraldeko Hitza)

3 mai 2014

Mus txapelketa Urruñako ikastolan maiatzaren 7an

Maiatzaren 7a, asteazkenez, arratseko 7etan Urruñako ikastolan
 
MUS TXAPELKETA
 
1/ saria : 450€, 2/ saria : 150€ eta beste sari ainitz !!!
Finalistak Herri urratseko mus txapelketara komitatuak izango dira !!
Izen emaiteak atsaldeko 6etatik landa edo 0685856474
Prezioa : 20€ taldeka
 
Bertan, ikastolako taloak (bertan eginak) eta ostatua
Zatozte momentu goxo baten pasatzea !!!
2 mai 2014

Hego Lapurdiko Aglomerazioak lehendakari ordeak hautatu ditu.

Apirilaren 31an iragan da bilera. Hemen daude presidente ordeak eta kezka,  lehena, izan da jakitea berriz ere kultura Odile de Coralen eskutan gelditzen dela, honek ez baitu euskal kulturarekiko interesik erakuten. Finantzak Ezenarroren eskutan uzteak erran nahi ote du dirurik ez dagoela izanen tokiko instituzioentzat? Izan ere, mahai ingurua eskuinekoa izanik ez da erraz ulertzea nolaz uzten duten kutxa ezkerrari.

premier vice-président, Odile de Coral (Urrunako auzapez), en charge de la culture ; 2e, Michel Ibarlucia (Ainhoako auzapez), pour la langue basque ; 3e, Kotte Ecenarro ('Hendaiako auzapez), chargé de l'administration et des finances ; 4e, Michel Hiriart ( Biriatuko auzapez), Natura 2000 et développement durable ; 5e, Marie-Josée Mialocq (Arbonako auzapez), urbanisme et SCOT ; 6e, Guy Poulou (Ziburuko auzapez), habitat et gens du voyage ; 7e, Albert Larousset (Getariko auzapez), assainissement collectif et eaux de baignade ; 8e, Jean-Baptiste Laborde (Sarako auzapez), assainissement non collectif et chargé du transfrontalier ; 9e, Pierre Nussbaum (Senpereko auzapez), tourisme ; 10e, Philippe Elissalde (Ahetzeko auzapez), milieu aquatique et trame verte ; 11e, Jean-Louis Fournier (Azkaingo auzapez), eau potable ; 12e, Manuel de Lara (Lohitzuneko hautetsi), économie numérique.

2 mai 2014

Inaki Domínguez Atxalandabaso zigortua Parisen

Preso 2011ko ekainatik, ETAren gelditzearen ondoko lehen atxilotua. Geroztik preso dago. Akusazioa  oso ahula zen, ez zitzaion ia-ia deus leporatzen ahal baina ematen du Pariseko epaileek beren kodea irentsia dutela eta euskaldun bat ikusi orduko zigorra prest dutela. Horrela, Inakirentzat ere berdina izan da, lau urteko zigorra bota eta uste duketa afera konpondua dela.

Lainformacion.com sareko egunkarian agertzen den artikuluan kazetariak egiten duen lanak epaiketan egin dutena baino zehatzagoa da, helburua militantea kriminalizatzea delarik. Harrigarria tonua eta zehazteko nahia, iturria EFE agentziatik hartzen dutela! Hots, 38 urteko militanteak diuntasun handiz, ETAko militantzia aitortu du, ez du beste galderei erantzun eta gogoratu ditu euskal presoen egoera.

 

1 mai 2014

Bi sexu eraso salatu dituzte Iruñean, Txantreako jaietan

Festagunearen inguruan gertatu dira bi erasoak, Txantreako Mugimendu Feminista eta Herrikoiak azaldu duenez. Goizaldean izan da.

Goizean berean auzoko baten abisua eman ondotik, elkarretaratzea izan da auzoan. Arratsaldean manifestaldi handia antolatu da, milaka jende bildurik. Erasotzaileetako bat atxilotua izan omen da.

28 avril 2014

Hogei baino gehiago dira ustez Interneten terrorismoa goratzeagatik atxilotutakoak.

 Horietatik hainbat atxilotu dituzte Euskal Herrian, tartean, Arbizun, Gernikan eta Ormaiztegin. Gehiago ere badira, ordea, Eferen arabera lau baitira atxilotutako bizkaitarrak, horietako bat, adingabea. Arabar bat ere atxilotu dute, sare sozialen arabera, Laudion. Espainian, Galizian eta Katalunian ere izan dira dira hogei atxiloketa horietako batzuk.(Berria)

4 mai 2014

Dantzari ttikia Hendaian iraganen da: MAIATZAREN 8an.

Goizeko eta arratsaldeko animazioak, gune berdinean iraganen dira: Bidasoako zabaldegian (portua), Hendaian (Laranjondoen karrika).

Programa:

- 10:30 – 12:00: Goizeko animazioa (arratsaldeko toki berean).

- 12:30-14:00: Bazkari-piknika toki berean eginen da.

- 14:00-14:30: Taldeak prest ezarriko dira ikusgarri tokira sartzeko (denbora ederra bada bakarrik). Horren errazteko, fitxak izanen dira taldeen izenekin.

- 14:30-17:00: Ikusgarria.

- 17:00: Zozketa. Sariak egunean berean hartu beharko dira HARRERA mahaian.

Buraso eta lagun guzientzat sartzea 5€ egun guziko. Ikusgarrirako sarrera pagatuko da 14 urtetik aitzina. Sartzeak aitzinetik eros edo atxiki daitezke IDBra deituz 05.59.93.33.65.

 

22 avril 2014

Jean Tellecheak dio:"Gora Euskadi askatuta"

Hau da Europearretan aurkeztuko den Jean Tellecheak zioena igandean Bilboko EAJko Aberri Egunean. Hemen aldarrikatzen duena Ipar Euskal Herrian aldarrikatzen badu, Urruñan aldarrikatzen badu, ez gara gauza askotaz gehiago harrituko eta gainera pentsatzen ahal dugu luzaz baztertuak izan diren ideiek izugarrizko jauzia egin dutela

(ikusi bideoa) http://youtu.be/XXbeZPnH-nQ

27 mars 2014

Greba eguna dute Hegoaldeko ikasleek

Greba eguna da Hegoaldean eta jarraipen handia da. Manifestaldeiak, piketeak UPNeko bulegoen aurrean elkarretaratzea Iruñan, biltzarrak debatea. Oso une inportantea hezkuntza sistima propioaren alde. Estatuek hezkuntza ordaintzen ahal dutenentzat eta sistimaren araberan garatzen ari da eta neurriak, legeak bozkatzen ditu estatu espainolean. Haatik ez dugu ahantzi behar estatu frantsesean ere goi mailako hezkuntza gero eta garestia gelditzen ari dela eta askotan elite baten araberako hezkuntza garatzen dela. Segi dezagun ikasleek diotena, irakasbde handia izanen da. 

27 novembre 2016

Zaldi errebelde baten heriotza (Berria)

 

2016-11-27 / Josemi Arrugaeta

 

Zaldia hil da, animalia handia, ederra, sendoa, borondatez betea. Uharte honetan, jatorri afrikarreko sinesmenen oroitzapen lausoak ditu zaldiak, baita herri sinesmen askotarikoenak ere. Zaldia ez da nekatzen, ez du amore ematen, eta beti dago tematuta bere ametsak gordetzen dituen zelaian lauhazka ibiltzen.

Seguruenik, datozen hamarkadetan haren aurkari eta gaizki esaleek eta haren lagun eta miresleek idatziko dute azken sei hamarkadetan herrialde txiki honen historia ez ezik eskualdearen eta munduaren historia ere eraiki duen gizon honen historia, historia deitzen dugun hori, bere dokumentu misteriotsu eta ustekabekoekin.

Bizitzaren gorabeheretatik milaka aldiz bizirik atera zen arren, bera hiltzeko ehunka konspiraziotatik bizirik atera zen arren, azkenean, botak jantzita hil da, arrazoi naturalengatik, eta hori bere horretan bada errekor bat, baina, niretzat, albistea da hilzorian dagoen mundu honetatik bere ideiei, obsesioei eta ekintzei uko egin gabe joan dela, kontraesankorrak edo eztabaidagarriak ote ziren gehiegi inporta gabe.

Utziko didazue behingoagatik lehen pertsonan aritzen. Kubako iraultzaren azken emaitzen inguruko kexu zerrenda luzea daukat, baina gauza intimoa eta pertsonala da hori, eta gaurkoa bezalako egun batean, haren bizitza luze eta emankorraren funtsezko bi alderdi nabarmendu nahi ditut.

Aurrenekoa da —eta niretzat, inportanteena— benetako iraultzailea izan zela, eta horrek eredugarria beharko luke gaur egun bitxikeria bat baino gehiago, Che Guevararekin gertatzen den bezala. Fidelek inoiz ez zion esateari utzi mundua errotik aldatu behar zela eta orain arteko balioei eutsi behar zitzaiela. Etengabe bidali zuen mezu hori. Ahotsik gabekoen ahotsa izan zen, eta asko gara munduan ahotsik ez dugunok, gehiengoa.

Haren adierazpenak eta diskurtsoak ikerketarako materiala izan beharko lukete eskoletan: hezkuntzarako eta osasunerako eskubide unibertsalaz ari zen, justizia sozialaz, nazioen arteko harreman justuez, eta herrien independentzia eta autodeterminaziorako eskubide funtsezkoaz.

Eta nabarmendu nahiko nukeen beste alderdi bat da bere hitzekiko eta konpromisoekiko izan zuen fideltasuna. Eta ni naiz horren adibide.

Kubara iritsi nintzenean, deportatu gisa, 1984an, gurekiko konpromisoa erabatekoa izan zen. Hitzeman zigun inoiz edozer gertatuta ere ez gintuela utziko agintari espainiarren eskuetan, eta aitortzen ahal dizuet azken hiru hamarkadak oso konplexuak eta gorabeheratsuak izan direla. Fidelek, hala ere, inoiz ez zien amore eman presioei eta xantaiei; haren hitza euskaldun baten hitza zen. Kuba terrorismoa sustatzen zuten herrialdeen zerrendan sartu zuten AEBek, eta Europako Batasunak eta Espainiako Gobernuak modu askotara egin zuten presio. Ifrentzuaren beste aldean, apenas esku bete euskaldun errebelde batzuk geunden, baina haren hitzak abagune politikoa eta ekonomikoa baino indar gehiago zuen. Ni Fidel horrekin geratzen naiz, eta horregatik zaldiarena: zaldi hau nire mitologia pertsonalean dago orain.

 

 

 

24 mars 2015

Euskal Konfederazioak Lurralde Kontratuaren hizkuntza politika murrizten dela salatu du

Otsailaren 10an departamenduko prefetak, Hautagaien Kontseiluko lehendakariari gutun bat bidali zion, Estatu/Euskualdeko kontratu planaren inguruko gaia aipatuz. Hain zuzen ere, hizkuntza politika murrizten duen hainbat neurrien kontrako jarrera adierazi du. Horren aitzinean, Euskal Konfederazioak euskararen inguruko proiektuak eta apustuak defenditzeko, tokiko hautagaiak mobilizatzeko deia luzatu du.

Diagnostiko partekatu bat oinarritzat hartuz, Euskal Konfederazioak egindako ikerketa baten bidez, euskal hiztunen kopuruaren apaltzeaz abisatu zuen. Arazoari aurre egiteko, elkarteak hainbat neurri hartzeko iniziatiba hasi zuen, haien artean hitzarmen politiko bat euskararen inguruan. Itun horretan Estatua (hezkuntza nazionala), EPCI, hiri handiak eta eskualdea (formakuntzarentzat) parte hartu beharko lukete. Helburu nagusiena da hizkuntza politika arlo guztietara zabaltzea, baina prefekturaren jarrerak hitzarmen hori ezeztatu du.

Bestalde, Euskal Konfederazioak, Euskararen Erakunde Publikoari bideratzen zaizkien diru laguntzak doblatzea eskatzen zuen. Gaur egun, aurrekontu hori Estatuak (740.000 euro), Euskualdeak (860.000 euro) eta departamenduak (860.000 euro) osatzen dute. Baina prefetak eskakizun hori ezeztatu du.

Hautetsiei deia

Elkartearentzat, prefetaren erantzunak hizkuntza politika garatzeko garapena oztopatzen ditu eta "kontratu plana hor izan behar da aitzina pausu bat emaiteko". Euskal Konfederazioak hautetsiei galdegin die "negoziaketa bururaino eramaitea".

"Hizkuntza politikoak denen beharra du", azpimarratu du Hur Gorostiagak, Seaskako zuzendariak. Hain zuzen ere, guztiak elkarlanean aritzeko deia zabaldu du, "hizkuntza politikoaren beharrak ekonomikoki erantzuteko".

Martxoaren 29an departamenduko hauteskundeen bigarren itzulia iraganen denez, Euskal Konfederazioak departamenduaren kudeaketan parte hartzen ahalko duten hautagaien arreta deitu du, "diru laguntza doblatu dezaten departamenduko finantziazioan".

 

2 octobre 2014

Xilaba 2014 hastear

2014ko Xilaba, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako bertso txapelketa larunbat hontan hasiko da Muskildin. Bertan Sustrai Colina, Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Xan Alkhat eta Mixel Etxekopar arituko dira Posonpesenea aretoan, 17:00etan.

Bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira:
12na bertso puntuagarri
- 8ko handian ofiziotan
- 8ko ttikian ofiziotan 
- 2 punturi erantzun, eta hitz bat emanda bertso bat (gehienez 5 puntukoa)
- Kartzela, 10eko ttikian ofiziotan binaka

25 juillet 2014

Autopistako ateratzea arazo handia

Autopistaren ateratzea eta ordainlekuaren konponketak izigarrizko aldaketak sortu ditu. Eremu handiia hartu dute berritze horretan, uste genuen aldaketa hobetzerako pentsatua zela baina gaur egun ikusten dugunak ez du hobetze aldetik deus ekartzen. Biribilgunea handia da, ordainlekua ere. Ordaintzeko bide gehiago da eta atxiki dute Ziburu aldera joateko bidea. Haatik Hegoaldetik heldu garelarik ezin dugu Ziburualderako bidea hartu. Biribiletik pasa behar dugu. Eta hor nazionalera sartzeko sekulako buztana egiten da. Nazionalara sartzeko gunean bide desberdinak elkartzen baitira eta gurutzatzen. Autopistako ateratzea puntu gorria bihurtu da lehenago baino gehiago. Diru asko deusen hobetzeko. Noren ardura? Nork ordainduko?

24 juillet 2014

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko afaria debekatuta

Albiste agentziek zabaldu dutenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak preso eta iheslarien eskubideen alde lau herritan deituta zeuden ekitaldiak debekatu egin ditu. Haietako bat da Bakaikuko herri mugimenduak gaurko deitua zuen afaria da. Halakoak, festa giroan eta publiko askorekin, ETAko presoen ibilbidea publikoki goratzeko erabiltzen dela eta horrek biktimen mina bikoizten duela argudiatu du, besteak beste, Velascok.

Publicité
<< < 10 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité