Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
16 avril 2014

Valls ekintzetan sartu da.

Valls, lehen ministro, ekintzaile izanen da erakusteko Hollandek egin duen hautua egokia eta eraginkorra dela.

Nagusien sindikatak (MEDEF) hegalak pusatzen sentitu ditu pentsatuz Vallsekin hitz egiten ahal zela urrunago joateko. Ordurarte Hollandekin austeritate itunarekin batera beste aldaketa sozialak ere lor zezakeela. Horrela aspalditik aipatzen den gazteen gutxieneko saria martxan emateko garaia heldu zela eta gazteen saria aldarrikatu du. Alegia gutxieneko saria adinaren arauera. Noski langileen sindikatak itotzen hasi dira, neurri hau erabateko anti soziala, langileen arteko bereizketa sortzeko eta beste desberdintasun batzuen sorteko ate irekitzea baita.

Ondorioz, Vallsen erantzuna berehala heldu da erranez ez duela horrelako neurririk hartuko. Aldiz neurri andana ekarri ditu mahai gainera, langileen ahal ekonomikoa murriztuko dituenak eta ez bakarrik langileenak.

Lehenik etxebizitzen ordaintzeko ikasleei eskaintzen zaien diru laguntza emateko unean, horren lortzeko eskubidea izanen duten ikasleen kopurua txikitzea erabaki du. Alegia klase ertaineko ikasleek laguntza gutxiago lortuko dute. Jakinez gaur egun unibertsitatean sartzeko ordaindu behar den izen ematea urtero emendatzen joaten dela ez ditu horrek ikasleak lagunduko.

Beste neurriak langileen soldatak hunkitzen ditu. Lehenik funzionarioen sariak izozten ditu eta kopuruak txikituz joanen dira. Pentsa daiteke zentralizazio puntu bat iragarria dela horren bitartean zeren justiziako, polizia eta irakasle aurrikusitako postuak irekiko dituzte. Ondorioz funzionario kopuruaren txikitzeko administrazioan eginen ditu eta horrek dituen ondorioak lurralde antolaketan izanen da. Lotu daiteke erabakia erregioen kopuruaren murrizketaren erabakiareko.

Segurantza sozialetik 20 mila milioiko aurrezkia iragarri du. Hamaika milia milioi kudeaketatik eta hamar mila milioi segurantzaren barneko xahutzea. Horrekin uler daiteke osasungintzarako diru gutxiago izanen dela osasun arazoak dituzten herritarrei egiten dituzten tratamenduen ordaintzeko.

Hori dena ailegatu orduko. Vallsek ez du denborik galtzen. Defizitaren ordaintzeko herritarren eskubide eta ahalak murrizten du. Ezkerreko politika peto-petoa...

Publicité
14 avril 2014

Etxarri Aranaz EHko independentziaren alde

Etxarri Aranatzen %94 Euskal Herriaren independentziaren alde, %42ko parte hartzearekin. Hau titulua, hau arrakasta, hau erakaspena! Egin dute! Egn dute eta emaitza zalantza gabekoa da. Herriz herri egiten joaten bada sorpresak izanen ditugu, onak eta txarrak noski. Baina argi da independentziaren aldeko jarrera, iritzia, ikusmoldea, geroa pentsatzeko manera ez dela ametsa soilik, partekatua den fenomenoa baizik.

Dena da lasaitasunean eta besta giroan iragan. Estatuek legea baizik ez dute, berek sortzen dituzten legeak gure bidea mozten saiatzeko. Inposatzen duten legitimitateak egunak zenbatuak ditu.

9 avril 2014

GALen biktimen artean desberdintasunak

Azken hilabeteetan GALen biktimen artean desberdintasunak zeudela eta biktima batzuek ez zutela laguntzarik jaso estatuaren aldetik. Geroztik egoera hori baieztatu da eta estatuaren goi mailatik heldu da baieztapena. Kalte-ordainik jaso ez duten GAL eta BVEren biktimak "ETAren ingurukoak" zirela egiaztatutzat eman du Fernandez Diazek. Gaineratu du kalte-ordaina 46 biktimei ukatu zaiela.

Egoera hori ematen du legearekin argudiatzen dutela. Hori ere lortzen dute. Ondorioz nola sinetsi lege horietan. Europa mailako legea omen da."Ingurukoa" izatea konzeptu oso zabala izan daitekeela argi da.

14 septembre 2014

Andoni Goikoetxea Gabirondo euskal preso politikoa Fleuryko espetxean erasotua izan da

-  Andonik hitzordua zuen enfermerian, astelehenean, irailak 8, goizeko 8 :00etan. Orduan gertatu zen erasoa

- Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du Villepinte-ko espetxean  

ETXERAT. Fleuryko espetxean dagoen enfermeriara doan pasilloan hainbat funtzionario egoten da normalean identifikazioa erakusteko. Astelehenean ostera, bakarra zegoen eta zegoena, lehenagotik Fleuryko euskal preso politikoek onartzen ez duten funtzionarioa zen. Ez da lehen aldia kideren bat erasotzen duela. Hori dela eta, Fleuryko EPPK-k ez du onartzen berarekin harremanik.

Andoni Goikoetxea funtzionarioaren aurretik pasa zen enfermeriarantz, eta bere espetxe barruko nortasun-agiritan -identifikazioa- erakutsi arren, ez zen gelditu. Enfermeriako atera iristear zegoela, eskaileratan dagoeneko, funtzionarioa atzetik zuela ohartu zen eta txartela erakustera bera zegoen lekura itzultzeko esaten ari zitzaiola. Andonik aurrera jarraitu zuen eta iada enfermeriako atean, oraindik atea ireki gabe, funtzionarioak bi alditan bultzatu zuen. Goikoetxea funtzionarioaz “paso” egin nahian zebilen.

Enfermeriako atea ireki egin zuten. Funtzionarioa atean jarri zen, Andoniri pasatzen ez uzteko. Andonik aurrera jarraitu zuen indarrez eta biek oreka galdu zuten, ia lurrera eroriz. Une horretan, enfermerian ziren bi funtzionario etorri ziren eta Andoni lurrera bota zuten baita immobilizatu ere.

Lurrean zegoela, buruan bi ostiko eta bizkarrean beste pare bat jaso zituen eta lehen funtzionarioa (erasotzaileak), garrasika jarraitzen zuela ikusi zuen. Ez zuen minik. Lurrean menperatuta zegoela, txef bat etorri zen eta esposak jarri zizkion. Itxaron gela batetara eraman zuten eta  minututara enfermeriako hitzordua egin zuen. Hori bukatu eta minutu gutxitara mitard-era eraman zuten.

Asteazkenean izan zuen komisioa eta 10 eguneko mitard zigorra jaso zuen, asteazkenean aterako dute.

Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du Villepinte-n

Bestalde, Paris inguruko Villepinte espetxean aurkitzen den Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du bere egoera salatzeko. Arrasateko euskal preso politikoak hilabeteak daramatza espetxean bakarrik, hau da, beste euskal preso politikorik gabe. Ekainaren 6an, Iñaki Dominguez Atxalandabaso Villepinteko espetxetik Espainiara estraditatu zutenetik ez du beste euskal preso politikorik eraman espetxe honetara.

Arkauzek duela hilabete batzuk iragarri bezala, borrokaldia abiatu du, bakardade egoerarekin amaitzeko. Abokatuen bitartez, hainbat alditan eskatu dio Le Vert epaileari beste presoren bat bidali dezala Villepinteko espetxera edo, bestela, arrasatearra beste espetxe batera mugitu dezala. Presoak berak publiko eginiko gutunean azaltzen duenez, hiru alditan bildu ere espetxeko zuzendaritzarekin baina bilerek ez dute fruiturik eman. Baizkoa eman arren –hainbat alditan- ez da inongo mugimendurik egon eta, Gipuzkoako presoak bakarrik jarraitzen du.

Egoera iraultzeko borrokaldia abiatu du Arkauzek eta, mitard-ean sartu da –zigor ziegan-, norbait ekarri ala bera beste espetxe batera eramaten duten arte. Egoera laster aldatzen ez bada, borrokaldia gogortuko duela adierazi du Kepaz Arkauzek.

Kepa Arakauzek publiko eginiko gutuna: http://issuu.com/etxerat/docs/10001/0 

2 avril 2015

Independentistak sarearen deia Aberri Egunarentzat

 

Guztion etorkizuna jokoan dago, heldu Independentziari!

Independentistak sareak 2015eko Aberri Eguna apirilaren 5ean Iruñean ospatzeko deia egiten die herritarrei. Aurten ere, aldarrikapena eta jaia uztartuz, ekimen zabal eta partehartzailea antolatzen ari gara, gure herriaren etorkizuna era libre eta demokratikoan eraiki nahi duten herritar guztiei Aberri Eguna aniztasunean elkarturik ospatzeko aukera eskaini nahi diegulako.

Lema "Guztion etorkizuna jokoan dago. HELDU INDEPENDENTZIARI! izango da. Gero eta nabarmenagoa da Euskal Herriaren etorkizuna jokoan dagoela. Gure ingurura begiratu eta hauxe besterik ez dugu ikusten: krisi ekonomikoa eta egundoko ustelkeria; inboluzio politikoa eta eskubiden murrizketak; babes sozialaren eta zerbitzu publikoen deuseztea; langabezia, pobrezia eta esklusio soziala; genero indarkeria eta diskriminazioa; gure hizkuntza, kultura eta hezkuntza sistemaren aurkako etengabeko erasoak; gure jarduera ekonomikoaren erorketa eta ehun produktiboaren ahultzea, …

Okerrena zera da, egungo estatus juridiko-politikoak, espainiar eta frantziar Estatuek inposatzen diguten panorama larri honetan murgiltzeaz gain, ez digula egoera eraldatu eta geure etorkizuna eraikitzeko aukerarik eskaintzen. Euskal Herriaren etorkizuna ataka larrian dago benetan. Guztion etorkizuna jokoan dago.

Baina Aberri Egunari begira mezu baikorra luzatu nahi diogu euskal jendarteari. Gure ustez posiblea delako egoera eraldatu eta etorkizun berri bat eraikitzea. Horretarako geure buruaren jabe izan behar dugu, eta inposatzen diguten estatuen mundu honetan aitortuak izateko eta burujabeak izateko aukera bakarra daukagu: estatu estatusa lortzea.

Etorkizun ilun hau alde batera utzi eta beste etorkizun bat eraikitzeko aukera bakarra independentziaren bidea da. Horrexegatik diogu: HELDU INDEPENDENTZIARI!

IMAJINA EZAZUE INDEPENDENTZIA


Zera esaten diegu euskal herritarrei, gaztetei bereziki: imajina ezazue independentzia! Imajina ezazue justizia sozialean eta berdintasunean oinarritutako euskal gizartea; gazteriari lana eta etorkizuna eskaintzen diona; adineko herritarrei bizitza duina bermatzeko pentsioak eta babes soziala ziurtatzen diena; pobrerik gabeko Euskal Herria; dibertsitatearen aitortzan, errespetuan eta ekartasunean oinarritutako jendartea; demokrazia partehartzailea; euskaraz bizi den herria; ...

Independentziak gure ametsetako Euskal Herri hori errealitate bilakatzeko aukera eskaintzen digu. Etorkizuna geure esku dago, sinesten badugu lortuko dugu.

Horixe iradoki nahi dugu Aberri Eguna iragartzeko argitaratu dugun kartelean: hedu, beldurrik gabe, herritar libreen herri librera, herritar zoriontsuen Euskal Herrira, eramango gaituen independentziaren izar berdeari! Bidai zoragarria, itxaropen eta ilusioz betea. Heldu independentziaren magiari!

Publicité
15 mai 2015

Legeak ukatzen dien babesa (eri diren presoak)

Arduraz azaldu da Jaiki Hadi gaixo dauden euskal presoen asistentziaz arduratzen den plataforma. Elkarteko bi kide atxilotu zituen Guardia Zibilak martxoaren 25ean, eta ordutik, areagotu egin dira espetxean dauden preso erien asistentzia bermatzeko trabak. Hala azaldu dute Fernando Arburua eta Oihana Barrios plataformako kideek Bizkaiko Medikuen Elkargoan eskaini duten agerraldian —martxoko polizia operazioan atzeman zituzten biak—. Jaiki Hadiko kideez gain, gaixo dauden euskal presoen aldeko herri plataformak izan dira bertan. Eta maiatzaren 16rako mobilizazioak antolatu dituzte preso eriak dauden herrietan Giza eskubideak errespetatu. Larriki gaixo dauden presoak etxera goiburupean. Jon Kirru Iparragirre Ondarroako (Bizkaia) Iparra Galdu Barik herri plataformako kidea: “Egoera larri hau ez da soilik presoen eta euren senideen arazoa. Giza eskubideak errespetaraztea gizarte guztiaren zeregina da”.

 

11 dira gaur egun larriki eri dauden presoak. Baina zerrenda handituz doala azaldu du Arburuak. Norabide horretan aipatu du Jagoba Codo preso donostiarraren kasua, espondilitis ankilosantea du eta okerrera egin du azken urteetan. Gaixo dauden beste hiru preso ere identifikatu dituzte, tartean, minbizia duen kide bat. Baina Jaiki Hadiko kideak azaldu du momentuz ez dituztela kasu horien izenak publiko egingo, “konfidentzialtasuna gordetzearren eta beraien borondateari kasu eginez”.

Hiru presoren egoerarekin kezkatuta azaldu dira plataformako kideak. Txus Martinen egoerak nabarmen egin du okerrera Arburuaren arabera. Eskizofrenia sintomak areagotu zaizkio. Etenda du asistentzia psikologikoa eta zailtasunak ditu dagokion tratamendua jasotzeko. Okerrera egin du Ibon Iparragirrek ere. Arburua: “Une honetan, inoiz baino arrisku gehiago du bere bizia kolokan jarri dezakeen infekzioa jasotzeko eta kalte neurologiko zein psikikoak handitzeko”.  Ibon Fernandezen Iradiren kasua ere aipatu dute plataformako kideak. Dei auzitegiak maiatzaren 7an erabakiko du Iradi espetxean jarraitzen duen ala ez.

Behin eta berriz azpimarratu du elkarteak: kanpoko asistentzia psikologikoaren traba eta debekuek "sakoneko kaltea" eragin diezaieke pazienteei. Eta egoera hori salatzeko protesta egingo dute maiatzaren 16ean. Larriki preso dauden herrietako plataformek bat egin dute horretarako. Tartean, Galdakaoko S.O.S. Txus Martin plataforma (Bizkaia), Ondarroako Iparra Galdu Barik eta Hernani, Errenteri eta Lasarte-Oriako euskal presoen taldeko lagunek (Gipuzkoa). Iparragirre: "Oinarrizko giza eskubideen errespetua aldarrikatzeko, eta ondorioz, larriki eta sendabiderik gabe dauden presoen berehalako askatasuna eskatzeko herri, jatorri, pentsaera eta ideologia ezberdinetako jendea elkartu nahi dugu".

1 avril 2015

Jon Anzaren kasua epaitegietan

«Jon Anzaren senideek Frantziaren aurkako salaketa aurkeztu dute. Familiak Jon Anzaren heriotzaren inguruan izandako akatsak salatu ditu eta mobilizazio honen bidez babestu nahi ditugu. Gure elkartasuna eta maitasuna helarazi nahi dizkiegu Euskal Herritik euren salaketa gurea eginez», gogoratu du Nagore Mujika Egiari Zor elkarteko kideak. Izan ere, gaur hasiko da Parisen Estatu frantsesaren kontrako bista, Anzaren heriotzaren inguruan gelditzen diren galderak argitzeko asmoz.

Mujikak gogoratu bezala, Anzak 2009an apirilaren 17an Baionan trena hartu zuen Okzitaniako Tolosara joateko baina hura izan zen ikusi zuten azken aldia. «Gerra zikinaren itzalak ilundu zuen bizirik aurkitzeko itxaropena. Ikerketa asko egin izan dira geroztik egun auzia artxibatuta dago. Dena dela  puntu beltz ugari daude prozeduran», aipatu du. 2009ko apirilaren 30etik aipatu hiriko Purpan erietxean egon zen eta maiatzaren 11an hil egin zen. Hala ere, familiak ez zuen horren berri izan hamar hilabete igaro ziren arte.

Hori dela-eta, galdera ugari dituzte senideek Parisen gaur hasiko den auzian argitu nahi dituztenak. «Non egon zen Jon desagerturik egon zen 12 egunetan? Zergatik gorde zuten gorpua erietxean 12 hilabetez autopsia egin gabe eta baldintza kaskarretan? zergatik ez zuten egin ikerketarik Tolosan 2010eko martxora arte gorpua han zegoela jakinik? Nola pentsa daiteke egon diren disfuntzioak normalak izan daitezkela ETAko militante baten kasuan?», galdetu du Mujikak.

Parisera joandakoei babesa emateko Egiari Zor-eko kideek zortzi ordu igaroko dituzte Donostiako kalean «egia jakin nahi dugu» esaldia gazteleraz, ingelesez eta frantsesez duen pankarta eta Jon Anzaren argazkia erakutsiz.  

Agerraldia amaitzeko, elkarteko kideak esan du egia ezagutzea Euskal Herrian bakea, normalizazioa eta bizikidetza demokratikoa lortzeko elementu garrantzitsu bat dela. Era berean, memoria kolektiboa eraikitzeko egia oinarrietako bat izan behar dela azpimarratu du.

6 mars 2015

Euskaraz informatzekoaren beharraz:"Komunitateak badu elkarren berri edukitzeko beharra"(Berria)

"Bi norabideetako komunikazioa" sustatu nahian, gaur jarriko dute martxan 'Iruñerriko Euskaldunon Agerkaria', sarean. Tokikom eta Euskalerria irratiaren egitasmoa da. Juan Kruz Lakasta, Euskalerria irratiko esataria, izango da, oraingoz, arduradun nagusia.

Sarera eraman nahi du Euskalerria irratiak urteetan uhinetan landutako "topagunea". Horretarako,Iruñerriko Euskaldunon Agerkaria(www.euskalerriairratia.eus) jarri du gaur martxan. Juan Kruz Lakasta (Jaka, Espainia, 1970) esatariak hartu du, oraingoz, ardura nagusia.

Zer da Iruñerriko Euskaldunon Agerkaria?

Euskalerria irratiak Tokikom-ekin (tokiko euskarazko hedabideen elkartea) elkarlanean garatu duen proiektua da. Informazio lokala jorratuko duen webgune bat izango da, independentea, irekia, parte hartzailea eta komunitateari protagonismo handia emango diona.

Zer beharretatik sortua da?

Tokikomek oso metafora polita erabiltzen du: agerkaria ez da izanen hedabidea, baizik eta komunikabidea. Zein da ezberdintasuna? Bada, hedabideak informazioa banatzen duela norabide bakarrean, eta aldiz komunikabidea hari bat dela, bi norabideetan funtzionatzen duena. Aspalditik genekusan beharra Iruñerrian halako bat sortzeko. Zergatik? Iruditzen zaigulako komunitateak geroz eta gehiago duela elkarren berri edukitzeko beharra. Eta Iruñerria bezalako leku batean, non euskaldunok oso sakabanaturik bizi garen fisikoki, halakoak oso garrantzitsuak dira. Urteetan Euskalerria irratiak bete izan du lan hori, topagunearena. Orain bistan da teknologia berriek biderkatzen dituztela aukerak, jendeak elkarren berri izan dezan eta komunikazioa bi norabideetan heda dadin. Iruditzen zitzaigun halako plaza bat irekitzea garrantzitsua zela, eta, gainera, horretarako masa kritikoa bazela. Bitarteko gutxirekin gauza handiak egin daitezke.

Zergatik hartu du Euskalerria irratiak egitasmo honen ardura?

Besteak beste, Iruñeko euskarazko komunikabide bakarra delako. Tokikom halakoak bultzatzen ari zen Euskal Herria osoan, eta bat zetorren guk identifikatzen genuen beharrarekin. Egitasmoa Iruñerrira egokitu beharra zegoen. Beraz, hona ekarri dugu, eta uste dut nahiko egitasmo interesgarria izanen dela.

Eta badu plaza izaera, jende ezberdina bertan topatu dadin.

Bai, noski. Euskalerria irratiak bere mugak ditu, eta argi dago oraingoz Internetik ez duela dirurik ematen. Orain arte irratia egiteko baliatu ditugun bitartekoekin ere egin beharko diogu aurre honi, eta ez da erraza izanen. Baina txunditurik gaude erantzunarekin, ikusi da beharra agerkari horretan komunitate gisa agertzeko. BERRIArekin eta Nafarroako Hitza-rekin hitz egin dugu eta akordioa lortu dugu Nafarroako edukiak ekartzeko; baita Argia-rekin ere. Xaloa telebistak ere ateak zabalik dauzka, aukera duenean sar dadin; baina bistan da orain proiektua abiarazten ari direla, eta ez dela haientzako erraza. Izan ere, Iruñerriko euskaldunok sakabanatuta gaude fisikoki, baina digitalki ere bai, eta badaude barreiatuta dauden gauza oso interesgarriak. Adibidez, Karrikirik agenda itzela du, eta Karrikaluzekoek badute 2.0 izeneko aldizkari zoragarria, baina paperean banatzen da haien eskualdean eta ez du oihartzunik Interneten. Iruñerriko euskara elkarteekin, eragile politikoekin, sindikalekin... jende askorekin hitz egin dugu, eta erantzun zoragarria izan dugu. Oso ongi dago hasi aurretik halako erantzuna izatea. Komunitatearen aldetik ekarpen majoa ia ziurtatua dago.

Komunitateaz galdetu nahi nizun, hain zuzen ere. Zer erantzun espero daiteke Iruñerriko euskaldunen komunitatetik?

Ikusteko dago. Erabiltzaileen aldetik bi baldintza behar dira profila zabaltzeko, euskaraz aritzea eta identifikatzea. Taldeen aldetik erantzuna oso ona izan da, eta batzuk jada martxan daude. Beste indargune bat da Euskalerria irratian iritziaren leihoa landu izan dugula iritzi-emaile talde zabala izateko, eta horiek ere haien profil pertsonalekin sartuko dira agerkarian. Beraz, ikusteko dago jendeak, pertsonalki, zer-nolako ekarpena eginen duen. Ez da erraza, guk uste dugu asko ematen ahal digula, baina ez da erraza. Eta badira ahalegin honetan porrot egin duten egitasmoak.

Hori guztia Interneten eginen duzue. Zertan datza sarearekiko apustua?

Internetek diru gutxi ematen du, baina zerbitzu handia ematen ahal diozu euskaldunon komunitateari. Ez bakarrik ikuspegi soziolinguistikotik, bazik eta komunikazioaren ikuspegitik ere; badu bere zentzua. Garai berezian bizi gara Nafarroan; berria ez dakigu sortuko den, baina argi dago erregimen zaharraren gainbeheraren aitzinean gaudela. Jendeak gauza asko esateko gogoa du, taldeka eta bakarka, eta aintzat hartuta Nafarroako panorama mediatikoa zein den, plus bat eskaintzen ahal diogu euskaldunei. Ez bakarrik euskaraz ariko garelako, baizik eta plaza bat izanen dugulako iritziak trukatzeko, erdaldunek akaso ez dutena.

Zer aurkituko du agerkarira sartzen denak?

Tokiko informazioa landuko dugu, baina ezin ahantz daiteke hiriburuan gaudela, eta, alde horretatik, Nafarroa osoari dagozkion gaiak ere landuko ditugu. Nafarroa ofizialaren berri emango dugu, baina Nafarroa errealaren berri ere bai. Eta tokikoagoa edo zerbitzuzkoa izan daitekeen informazioari ere lekua egin nahi diogu. Oso bateratzailea eta oso soziala izatea nahi dugu. Agendari ere garrantzi handia emango diogu. Eta umoreari ere tartea egin nahi diogu Nafarroa WOW (Nafarroa, the wonder of the world) izeneko atalarekin. Satira, umorea eta ironiaren bidez errealitatearekin lehian aritu nahi dugu. Nafarroan hori gaur egun ez da erraza, azkenaldian errealitateak fikzioa gainditzen duelako

6 mars 2015

Baldintzapeko askatasuna ukatu die epaitegi frantsesak Itxaso Zaldua eta Oihana Garmendiari

Itxaso Zaldua eta Oihana Garmendiaren baldintzapeko askatasunaren eskaerak errefuxat ditu epaitegi frantsesak. Josetxo Zeberiorena, aldiz, onartu egin du, baina fiskaltzak helegitea jarri du eta azken auzia martxoaren 17an ospatuko da, Bagoaz kolektiboak adierazi duenez.

EPPK-ak hartu dituen erabakien baitan kokatzen dira eskari hauek eta Bagoaz dinamikaren lana.

Kasu honetan, frantses Estatuko Bapaume eta Roannen daude preso. Bai Zaldua zein Garmendia epaiketaren zain daude eta Bagoazek adierazi duenez, erabaki hauetan «argiki Euskal Herriak bizi duen prozesuari frantses agintariek duten ukazioa adierazia geratu da».

Era berean, EPPK-ak hartu dituen erabaki desberdinak eta haien bide orria «ukatu» egiten dutela salatu dute. Honela, «bake prozesuaren aurka» aritzea leporatu diote Estatu frantsesari. Gainera, presoen giza eskubideak urratzen dituztela adierazi dute.

Azkenik, Euskal Herriak bizi duen egoeran epai hauek duten garrantzia gogora ekarri dute: «Epaile hauek hainbat pausu egiteko aukera dute bakearen bidean. Hauek egitea eskatzen diegu», amaitu dute.(Naiz)

Muga batzuetara heldu garela ematen du, mobilizapen gehiago eskatzen dituen muga batzuetara, nahiko argi gelditzen baita estatu frantsesak ez duela inongo urratsik egiteko intenzionerik. Estatuak EHarekiko duen ukazioa beste arazo askoren aurrean bezala  bere imobilismo orokorraren seinale itzela da. Frantses estatuaren imobilismoa desagertzen da soilik indartsuenen aldeko politika eramateko edo gerletan sartzeko!

 

 

27 février 2015

Albizu anderea gogoan dugu.

Andere ausarta, bere bizia herriari eskaini zion eta biziak golpe gogorrak eman zizkion. Elkartasunari tokia egiten jakin zuen eta herriaren borrokari lotzen.Bizitzari aurre egiten, gertakariei erantzuten eta poesiaren bitartez bere bihotzaren berri eskaini zigun. Bizitzaren golpe gogorrei aurre egiten eta eritasunaren erasoari eutsiz joan zaigu. Urruñako herriak bere gogo bihotzean atxikiko du bere aztarna eta biziari zion maitasuna. Hatsa elkarteak eskaini dion idatziari lotzen gara eta doluminak igortzen dizkiogu bere familiari.

Daniela maite zaitugu. Gure Urruñako lagunak

 Daniela Albizu gure oroitza-‘penetan’

Aurten, Otsailaren azken egunetan, Daniela Albizu, gure olerkari lagunak, norabaiteko mundu batera bide egin digu.
Dozena bat urtez, bere aztarnak, Hatsaren Poesia liburuan utzi izan dizkigu, bainan azken 5 urte hauetan, emeki emeki, gaixotasun larri baten itzalak, bere azken indarrak  estali dizkio.
Guretzat, Daniela, kemena baino gehiago, sutsutasunez beteritako  pertsona bat zen.
Suak  ez du bakarrik erretzen edo berotzen, argitzen ere du.
Horren frogagarri, Hatsaren Poesia liburuan, 2011an,  agertu zuen bere azken olerkia, hona hemen .
Argi ‘haundia’z mintzo da ,osasunez ahulduz zoalarik  segurazki ere, bere iragaiteren iragarmena zuela  bere buruan susmatzen 
Hatsaren Poesia Egunean. Oxtikenea .Senpere 2006 Urtean 
Banoa
Ilunpetan nintzen,
hortxe gordea.
Egun batez,
urrun-urrun,
argi bat,
ez nakien zer zen
ARGIA.
Banoa emeki-emeki,
argia handitzen ari da.
Orai argiak hartzen nau,
gelditzen naiz, begiak itxita.
Begiak ideki nituelarik
poz ikaragarri batek hartu ninduen.
Tunel batean nintzen,
begiak itxita banoa aintzinean.
Begiak ideki nituelarik,
tuneletik ateratu nintzen,
argi turrusta batek hartu ninduen.
Ikusten nuen, bai eta entzuten
xorien kantuak, haurren irriak 
eta nigarrak,…
eta abar.
Orduan jakin nuen zer zen
BIZIA.
             Daniela Albizu         
                                                                                      Hatsa elkartearentzat                                                                                                Auxtin Zamora
10 avril 2014

Estatu kontseiluak baimentzen du Igandeetako saltokien idekitzea

Martxoaren 7an dekretu baten bitartez Ayrault-ren gobernuan brikolatze supermekatuei igandeetan idekitzearen baimentzea erabaki zuen. Geroztik, sindikatek neurria salatu zuten eta eaitegietara jo zuten horren gelditzeko. Salaketa kontutan hartuz lehen epaitegiak bertan behera utzi zuen dekretua eta idekitzeak gelditu zituzten. Ondoren Estatu Kontseiluraino joan da auzia eta horrela erabakia hartua izan da eta hemendik goiti brikolatze supermerkatuek igandeetan idekitzeko baimena dute.

Sindikatak haserre agertzen dira gaur berria jakin eta gero.

22 août 2014

Aguilar de Campoo kastillako herria faxistak omentzen

Aguilar de Campoo zortzi mila biztanleko herria da. Herri honetan abuztuaren 23an Gernika bonbardatu zuen Kondor legioa omentzea erabaki dute. Izaskun Bilbaok EAJko europarlamentariak galdera eginen du eurokamaran. Ederki da baina ez da ulertzen nola ez den Josu Juaristirekin biltzen horren egiteko Euskal Herriari eginen den iraina baita omenaldi hori.

Bestalde gogoratzen gara presoei, hilei, edozoin omenaldi abertzalerengatik abertzaleak epaitegietara eramaten direla, ikurrina debekatzen dela. Ez da ulertzen nola faxistek antolatu ekitaldiak onartzen diren, ehunka hildako sortu duen bonbardaketa omentzeko ekitaldia baimentzen diren!

22 août 2014

Prentsa guztian oihartzun zabala.

Komunikazio lan itzela egin du Urruñako gazte asanbladak. Prentsa guztiak oihartzun eman dio herriko plazaren okupazioari. Alde batetik ulergarria da gazteek ederki esplikatu baitute zein zen duten aldarrikapena eta Herriko Etxearen jokaera mehaxatzailea ez baita ongi hartzen. Berria, Gara, Dud Ouest, Euskal Herri Pays basque telebista besteak beste aipatu dute. Horrez gain sare sozialetan etengabeko informazioa dabil. Lan bikaina!

21 août 2014

Herritarrek petizioa eskatzen

Hau da herritarrek healazi duten lehen mezua jakitean gazteak kanporatu nahi zirela plazatik. Izan ere aspalditik ari dira lanean gazteak Urruñan gaztetxe baten alde. Aspalditik lantzen dute gaia baina auzapezaren ekipak ez du deus entzun nahi, argudio bakarra gazteentzat prestatu dutela toki bat liburutegiaren ondoan eta horrekin aski dutela. Gazteek pentsatzen dute eta esplikatzen dute leku bat behar dutela haien beharrei erantzuteko ez besteek definitako beharren arauerakoa. Auzapezak dio horretaz ez duela deus erran bere programan, alegia ez dela behartua horri erantzuteko. Entzungor egiten du. Ez zuten beste aukerarik gazteek haien aldarrikapena plazaratzea baino. Hori egin dute. Herritarrek ongi ulertu dute eta petizioa zabaldu behar dela erran dute, asko prest izanen direla izenpetzeko.

Gazteen artean aipatuko dute zalantzarik gabe eta gogoeta horren berri emanen dugu. Bitartean parte hartu beharko da plazaren okupazioan eta gazteek antolatu dituzten animazioetan.

7 août 2014

Erreforma penala bai, ardurazko ituna ez

Urte hasierako norabide ekonomikoa aurkezterakoan Hollandek kezka handia sortu zuen. Herrietako hauteskundeen ondotik emaitzak ikusi eta itunari gehitu zion elkartasun ale bat. Elkartasun alea baztertu du kontseilu konstituzionalak, hau zelarik herritarrekin berriz loturaren sortzeko hartutako erabakia.

Aldiz erreforma penala Taubiraren eskutik eramandako txostena, hau onartua izan da. Honek baimentzen ditu presondegitik kanpoko zigorren betetzeko aukera.

30 juillet 2014

Hogei lagun zigortu dituzte espetxera eta ehundik gora 'herriko' konfiskatuko dituzte

Espainiko Auzitegi Nazionalak erakunde terroristarekin kolaboratzea edo parte hartzea egotzita, hogei lagun zigortu ditu espetxera, herriko tabernen bidez ETA finantzatu zutelakoan. Tartean dira Batasunako zortzi mahaikide, eta zigor gogorrenak horientzat ezarri dituzte epaileek. Clara Bayarri epaileak, ordea, boto partikularra eman du, auzipetu guztiak absobitu behar zirela azalduz.

 

Hiru urteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Auzitegi Nazionalak Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Cruz Aldasoro, Joseba Alvarez eta Karmelo Landa mahaikideentzat, ETAko kide direlakoan. Gainera, sei urteko inhabilitazioa ezarri diete. Fiskalak lau urte eta erdiko zigorra eskatu zuen horientzat. Etxeberriak beteta ditu hiru urte baino gehiago, eta Permachek bi urte eta lau hilabete bete zituen Segurako operazioan (Gipuzkoa) atxilotua izan ondoren; gero auzi horretatik kanpo utzi zuten. Besteak ere pasa dira kartzeletik eta hiru urtera iristeko falta zaizkien hilabeteak eman beharko dituzte espetxean, epaia tinkoa egiten bada.('Berria)

Azken berrien araueran deia eginen dute eta ez da momentuko inor kartzelara joanen. Herriko tabernak espainol estatuaren eskuetan geldituko dira auzi honen araueran.

10 novembre 2016

EPPK-ren oharra: Borroka ekimenak azaro eta abendurako

EPPK-k bere eztabaida abiatzear duelarik, bi borroka-ekimen sustatuko ditu datozen hilabeteotan.

Lehen ekimena, Kolektiboko kide baten egoera zehatzari lotuta dago, Ibon Fernandez Iradirenari. Izan ere, azaroaren 24an Frantziako tribunal batean bere egoerari buruzko eztabaida burutu behar baita. Hori dela eta, aurtengo otsailean Lorentxa Guimonen kasuarekin bezala, Kolektiboak borrokaldi bat eramango du aurrera eztabaidaren aurreko astean, kaleko eragileekin bat eginez, kasu honetan Bagoaz-ek antolatutako ekimenekin eta bereziki azaroaren 19ko manifestazioarekin.

Hartara, azaroaren 14tik 19ra kartzela bakoitzeko batzarrak erabakiko du zein motatako ekimena garatuko duen aste horretan. Ibon Fernandezen kasuaren inguruan indar berezia egiteak ez du kentzen, Estatu espainolean dauden Kolektiboko beste kideen egoera salatzea. Hain zuzen, preso eta gaixo larri dauden Jesus M. Martin Hernando, Ibon Iparragirre Burgoa, Aitzol Gogorza Otaegi, Gorka Fraile Iturralde, Jose Ramón Lopez de Abetxuko Likiniano, Jagoba Codo Callejo, Garikoitz Arruarte Santacruz, Josetxo Arizkuren Ruiz eta Iñaki Etxeberria Martin. Aste horretako ekimen hau baliatu egin behar baita kasu guztien berri emateko eta baita Kolektiboaren ekimena gaixo larrien dauden kideen sostengu eta babes gisa ezaugarritzeko.

Aldi berean, geure egingo genituzke gure senideek azaro eta abenduan zehar antolaturiko protesta eta salaketak, zeinetan argitzen diren sakabanaketak dituen ondorio orokor eta zehatzak: errepide istripuak, seme-alabekiko dituen ondorio lazgarriak eta abar... Horretarako Etxeratek abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko egunean, programatuta dituen ekimenekin bat egingo genuke.

Ekimen bateratuak antolatzeko zailtasuna gainditzeko, burura eraman daitezkeen ekimenak zerrendatu baino ez ditugu egingo: baraua, bazka-errefusa, itxialdia, propaganda ekimena, instantziak, salaketa gutunak,...

Bigarren ekimena, abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra bitartean antolatutako “KALERA, KALERA, bakea eta askatasuna irabaztera!” ekimenarekin lotutakoa izango da. Usurbilen antolatuko den “Kalera guneak” preso politikoon gaia indar berriz jendarteratzeko ekimena izango da. Hilabete batez eta egunero-egunero presoen askatasunaren beharra presente egongo da Euskal Herriko txoko guztietan.

Horrelako ekimen baten aurrean EPPK-k borroka molde berri bat abiatzea planteatzen da. Presoak barrura begira jartzen duten ohiko borroka moldeez gain, barrukook kalean presentzia biderkatua eta ahalik eta zuzenena izateko ahalegina egitea litzateke ekimenaren funtsa. Hartara, kanpoarekin komunikatzeko ditugun baliabideak erabiliko lituzke gutako bakoitzak norberaren eta kartzelaren berri emateko. Gutun, dei, dei grabatu, marrazki, bertso edo zernahi baliabide komunikatibo erabiliko genituzke bai Usurbilgo Kalera Gunearekin komunikatzeko, bai norberaren herri edo auzoarekin harremanetan jartzeko eta baita norberak dituen harreman pertsonalei ekimenaren berri emateko. Horrela, debekatu zituzten presoon argazki mutuei hitza, ahotsa, kolorea eta mezua jartzea izango litzateke helburua. Kartzela eta kalearen arteko lotura biziagotzea, presoon presentzia kalean sentiaraztea, ekitaldi eta elkarretaratzeetan, senide eta lagunekiko ohiko harremanaren mugak hautsi eta herritarren artera agertuz, gure nahiak, gure borroka ametsak eta gure egoera azalduz.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bi ekimen hauek eztabaida abiatzearekin batera burutuko dituela ohar honen bidez jakinarazten du.

Euskal Herria bihotzean, 2016ko azaroa

EPPK

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Euskal Presoak Euskal Herrira! Amnistia! Independentzia!

18 mai 2017

Frente Polisariok En Marche mugimenuan ez du tokirik

 Leila Aichi Pariseko senataria, abokata, Modem-ekoa, presidentearen mugimenduaren sostenguarekin presentatu nahi zuen parlamentuko diputatu aulkiarentzat.

Leila Aichi bota dute En Marche-eko zerrendatik datozen hauteskundeen bezperan, Polisarioko frentea sostengatzeagatik.Modem-en eskutik heldu zen presidentearen mugimenduaren hautagai gisa.Presidentearen ideiak argitzen ari dira kanpo arazoei begira ere.

20 mai 2014

Gardentasuna aglomerazioan

Aitzineko astean azaldu genuen nola Urruñako Herriko Etxean hautetsien saria bozkatua izan zen. Gehitu genuen erabakiaren irakurketa zaila zela eta bereziki haren interpretazioa eta ulermena ezinezkoa funtzio publikoa ezagutzen ez duenarentzat. Hots hautetsien saria ezagutzea ezinezkoa. 

Aglomearzioan ea gauza bera gertatzen zen jakin nahi genuen eta sarien deliberazioa bilatu dugu, hau ez bada oraindik aglomerazioaren gunean zintzilikatua izan. Horrela ohartzen gara aglomerazioak ez duela arazorik erakusteko aglomerazioaren presidenteak zenbat irabaziko duen, alegia 4181 euro, eta presidente ordeek 1672 euro. Ulertuko dugu auzapezek beren herriko etexeko saria eta aglomerazioaren saria metatzen dutela.

Hori dena erran eta, gehituko dugu espero dugula hilabete sari horiek mereziko dituztela, alegia lan ona eginen dutela. Garrantzitsua ez baita asko edo gutxi irabaztea baizik eta ongi lan egitea eta gardentasuna errespetatzea. Izan ere, herritarrak helduak dira, eta ardurak zein diren badakite, haatik beren zergak nola xahutzen diren jakin behar dute.

15 mai 2014

LABek ere grebara deitzen du, murrizketen kontra.

LAB sindikatak bat egiten du heldu den maiatzaren 15ean CGT, CFDT, UNSA, FSU, SOLIDAIRES, CFTC, FA-FPT eta FO sindikatek funtzio publikoan deitu mobilizazioekin. Manifestatzeko hitzordua ematen dugu, 10:30etan, Baionako geltoki aitzinean

Horrela, bat egiten dugu mobilizazio eta greba horren aldarrikapenekin :

  • funtzio publikoan azken lau urteetan indize puntuaren blokatzea ezeztatu eta ondorioz soldatetan galdutakoaren berreskuratzea

  • karrera garapenaren hobetzea
  • austeritate politikarekin finitzea eta funtzio publikoari bitarteko (ahalmen) gehiago eskaintzea

  • prekaritatearen erabilpenaren ezeztatzea

  • funtzio eta zerbitzu publikoak denon intereserako bezala berreskuratzea eta kontsideratzea

Gaur egun langileen egoera larria da eta gure eskubideak gibelera doaz. Egoera honi buru egiteko eskuetan ditugun tresna guziak baliatu behar ditugu.

Zentzu horretan, sindikatu nagusien egun bakarreko borroka eta borroka sektorialen estrategiaren mugak ikusita, horren eraginkortasunaz zalantzak baditugu ere, mobilizazioa beharrezkoa dela sinesten dugu.

Bide batez, “arduraren itunari” ezetza berresteko balia dezagun mobilizazio hori.

Borroka eta mobilizazio horietaz haratago, LABek sindikat eta langileak oro mobilizazio orokor baten prestatzera deitzen ditu.

 

5 mars 2014

Partizan bidaiak opor desberdinen antolatzeko: Irlandanetetik Partizan Bidaiakera

2008an Irlandanet abiatu genuen. Gure helburua benetako Irlanda, matxinoa eta gaelikoa ezagutzeko aukera eskaintzea izan zen, askotan ematen zaigun plastikozko bertsio folklorikotik harago. Zuen partehartzeari eta animoei esker Irlandanetek laster sei urte beteko ditu.

Animo berdinek bultzatuta, urteetako esperientziak pilatuta, lagun gehiagoren laguntzaz eta gero eta ageriago agertzen zaigun bidaiatzeko eta herriekiko harremantzeko beste era baten beharrak eskatuta gaur bertan Partizan Bidaiak estrainatuko dugu eta zuei, beste inori baino lehenago, propio iragarri nahi genizuen.
Partizan Bidaiak Irlandaneten filosofia berdinarekin eta denon artean bidaiatzeko era iraultzeko jaio da.
Belfasteko kaleetan, Eskoziako erreferendum egunean, Korsikako mendietan edo Gironako kasal independentistan elkar ikusiko dugu. 
Milesker denoi! Agur partizanoak!
17 février 2014

Ihauteri garaian Libertimendua ere

Igandean, otsailaren 23an, LIBERTIMENDUA ospatuko da Donapaleun. Goizeko 9ak 30etan kabalkada abiatuko da igerilekutik. Herrian gaindi hiruzpalau geldialdi eginen dituzte, dantza bat eta zirtzilkeria zonbaiten egiteko.

Hameketan, Abere merkatu plaza berrituan geldituko dira denak. Musikariak, dantzariak, zirtzilak eta bertsulariak aldizka ariko dira oren bat eterdiz nunbait han. Ondotik publiko guzia gomit da mutxikoen dantzatzerat. Euria balitz programa osoa atxikia da, eta Libertimendua merkatu estaliko aterbean segurtatuko da.

Oren batean, denak joaiten ahalko gira Airetik gelara, ikastolak prestatua duen bazkariaren gozatzerat. Lekua segurtatzeko, izena emazue aitzinetik edo emailez hemendik beretik, edo telefonoz 05 59 65 62 34 edo 06 81 51 96 83.

Arratsaldean animazioek segituko dute, txarangarekin eta bertsulariekin. Aurten Ramuntxo Kristi eta Xumai Murua izanen dira bertsulariak.

Jadanik primadera jina dela sendi da kanpoari behatzea salbu. Ospa ditzagun behar den bezala aurtengo ihauteriak, urte hau ere untsa plomaturik abia dezagun.

17 février 2014

Militanteen atxiloketa berriro

Azken egunetan hiru Euskal Herritar atxilotuak izan dira! Munduan zehar barreiaturik zueden Euskal Iheslari Politikoak dira, Antton Troitiño Londonen atxilotu zuten ostegunean eta atzo Mexikon Juan Jesus Narvaez eta Itziar Alberdi. Jazarpen guzti hauek, eta orokorrean Euskal Iheslari Politikoek pairatzen dutenak salatzeko, elgarretaratzea egin dute gaur, Pausuko biribilean.

Mexikon atxilotuak izan diren bi euskaldunak berehala eraman dituzte Madrilera eta hortik komisaldegira. Prentsak usaiako propaganda bota du eta epaitu ditu.

18 décembre 2013

Urruñar bat auzitan abendu honetan

Artikuluak euskaraz direlarik lehentasuna dute hemen. Haatik Peio Sanchez urruñarra auziperatua izan da hilabete honetan beste bi presorekin eta auziaren bilana egina izan da bertatik. Artikulua frantsesez da. Interesgarria oso.

Jeudi dernier, aux alentours de 23h00, s’est achevé le dernier procès en date contre la Résistance basque.

Le résultat, en termes de condamnation ? Vous le savez peut-être :

- Ekaitz Sirvent Auzmendi : 18 ans comme l’avait demandé l’Avocat général.

- Ainhoa Ozaeta Mendikute : 14 ans au lieu des 16 demandés

-Peio Sanchez Mendaza : 5 ans dont 2 avec sursis conformément à la réquisition.

Avec, en plus et pour tous les trois : interdiction définitive du territoire français. Peio ne retournera pas en prison certes, mais si cette décision n’est pas annulée en Appel, il devra renoncer à la situation stable qu’il avait réussi à réaliser en Iparralde : renoncer à son emploi entre autres.

Ces sanctions sont exorbitantes au vu des dossiers présentés mais elles ne sont pas surprenantes lorsqu’on a suivi, observé, le déroulement de l’audience.

Le Président, dès le départ tout en rondeurs, s’est présenté comme un homme de dialogue, voulant disait-il faire s’exprimer les accusés. Dès le départ, les accusés ont dit qu’ils s’exprimeraient mais ne répondraient pas aux questions. Le problème pour le Président était que ses deux dossiers comportaient très peu de preuves et une quantité impressionnante de questions auxquelles seuls les accusés auraient pu éventuellement répondre. L’audience, en dehors des auditions des témoins de l’accusation (policiers, experts en tous genres, victimes…), s’est limitée essentiellement à des questions, mais des centaines de questions posées aux accusés par le Président relayé par l’ Avocate des Parties civiles (non mandatée par les deux victimes ayant témoigné, mais par une obscure Association des victimes de l’attentat du DC10 d’UTA, reconvertie pour défendre les victimes du terrorisme), relayé également par l’Avocat général qui ne faisait que compléter ou préciser le questionnement accusateur du Président. Aucune différence au niveau des interventions de ces trois individus, si ce n’est le ton.

A chaque question il y a eu une réponse, toujours la même : « je n’ai rien à dire ». Du coup, l’Avocat général a précisé ses intentions en précédent généralement ses questions d’un : « vous ne contestez pas que… », facile à décoder.

Le silence des accusés, ils l’ont exprimé très clairement dans la déclaration liminaire faite par Ekaitz, c’était la contestation de la légitimité de ce tribunal à les juger. L’Avocat général, comme le Tribunal, ont fait comme si chaque silence était un aveu de culpabilité, comme si la seule vérité possible était dans ces conditions, la culpabilité. Alors que s’il y avait question c’était parce qu’il y avait absence de preuve. La défense l’a rappelé au Tribunal : c’est à l’accusation de faire la preuve de la culpabilité. Pas l’inverse : ce n’est pas à l’accusé de faire la preuve de son innocence. Même si l’accusé conteste la légitimité du Tribunal !!!

Ce que nous n’avons pu que constater, c’est qu’il n’y avait à aucun moment un juge qui recherchait la vérité entre l’Accusation et la Défense et qui, ensuite, arbitrait, mais un juge qui était une partie de l’Accusation.

Quand l’Avocat général déclare en préalable à ses réquisitions, que les peines qu’il va demander sont celles qu’il déciderait s’il était à la place des juges, il veut se faire croire honnête et raisonnable. Qui espère-t-il tromper ? Ce qui est attendu de lui, ce qu’il fait, avec force et sans regarder sur les moyens, c’est accuser, pas arbitrer. Faire croire que ses demandes peuvent être celles d’un arbitre, c’est une escroquerie intellectuelle. Sauf à considérer que, dans des affaires de soi-disant terrorisme, Siège et Parquet…même combat !?!

Les excès en tous genres de Jean François Ricard (comportement, propos, réquisitions…) sont connus, mais il faut reconnaître qu’au cours de ce procès il s’est surpassé :

  • Surpassé quand il s’en prend ulcéré à la Défense qui ose intervenir alors que les accusés ont décidé de garder le silence. Comme si vouloir garder le silence signifiait renoncer à sa défense !?!

  • Surpassé encore plus quand il s’en prend aux accusés.

Plus que ses réquisitions exorbitantes, plus que sa volonté manifeste de ne pas se contenter d’obtenir des peines extrêmes, ce qui est le plus révoltant et le plus méprisable en lui, c’est sa volonté d’humilier et de blesser. Il le fait sans retenue et sans vergogne. Lui qui ne voit pas un brin d’humanité dans le regard des accusés parce qu’ils ont continué de garder le silence pendant l’audition des victimes, lui, plonge son nez dans son ordinateur lorsque Yolanda Molina brandit les photos des corps torturés d’Unai Romano et d’Iratxe Sorzabal. Pas un regard de compassion, pas un regard tout court. Un regard qui fuit. Et cet individu veut donner des leçons d’humanisme à des militants d’ETA. De qui se moque-t-on ?

C’est encore lui qui reconnaît les qualités d’intelligence et d’acharnement au travail des deux militants dans le box. Mais c’est pour mieux les démolir. Leurs qualités sont au service d’ETA, donc du Mal. Il n’utilise pas ce mot mais il en imprègne son discours. Il en utilise d’autres comme fanatiques et extrémistes. Ignorant délibérément dans son discours leurs motivations et leurs objectifs. Il faudra que la Défense lui rappelle qu’ETA n’est pas une organisation terroriste, que la lutte armée n’a été qu’un moyen pour faire reconnaître les droits légitimes refusés au Peuple Basque. Que ce que veut ETA c’est certes l’Indépendance et le socialisme, mais au travers de l’Autodétermination. ETA a dit clairement que dans ce cas elle se soumettrait au verdict populaire quel qu’il soit. Jean François Ricard le sait parfaitement comme il sait parfaitement la différence qu’il y a entre les Résistants basques et les terroristes qu’il a côtoyés dans son passé à la 14ème section. Il le sait très bien mais il veut l’ignorer parce que ce procès est politique et que lui, comme la Justice française, ne veulent à aucun prix le reconnaître. A aucun prix, ils ne veulent reconnaître le droit du Peuple basque à l’autodétermination. Et la Justice est un moyen indispensable au sein de l’Appareil d’Etat

C’est leur logique mais, et on n’arrêtera pas de le réaffirmer, cette logique n’est pas la nôtre et ne le sera jamais. Malgré tous les coups portés aux nôtres, malgré tout l’écœurement que suscite le comportement de leurs serviteurs dans ce simulacre pitoyable et plus généralement dans le monde judiciaire français.

*

Une dernière chose très personnelle. . Dans les yeux de Jean François Ricard je n’ai vu que la haine ou l’indifférence de son prochain. Dans vos yeux Ekaitz, Ainhoa, Peio, moi j’ai vu au contraire durant ces si longues trois semaines tout l’humanisme du monde. Celui de celles et ceux qui se battent pour les autres, de ceux qui respectent les autres, profondément et avec amour.

Si vous étiez des terroristes je n’aurais pas été là moi non plus. Cela ne fait aucun doute. Vous êtes, le contraire, tout le contraire. C’est une certitude, une évidence. Merci à vous.

 

Michel Combes p. Txalaparta Irrati Librea

8 janvier 2014

Presoen abokatuen kontrako polizia operazioa

Bilbon hasi dira eta bertan sei abokatu eta bi preso ohi atxilotu dituzte Elkano karrikan. Espainako prentsak zabalki aipatzen du gaia eta dagoeneko abokatuei presondiko frentekoak direla diote. Ematen du kondenatuak dituztela indongo informazio gehiagorik gabe.

Bilbo ondotik Lekeitio, Hernani, Burlata herrietara joan da Guardia Zibila abokaten bulegoak eta haien etxeak miatzera.

Mobilizapenak hasi dira berehala, Ertaintzak parte hartzen du operazioan eta Bilboko elkarratuen aurka eraso bat antolatu dute eta gazte bat larriki zauritu. Konorterik gabe utzi dute ete ospitalera eraman behar izan dute.

Publicité
<< < 10 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité