Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
22 mai 2014

Dabilen harrari goroldiorik ez

Dabilen harrari goroldiorik ezJoxemi zumalabe fundazioak ateratako militantziaz eta horizontaltasunari buruz hausnartzen duen liburuaren aurkezpena egongo da larunbatean azkaineko kilika gaztetxean.

Oharra: Zer gertatzen ari da aktibismo politikoarekin? zer aldatzen ari da, zerbait aldatzen ari bada? zer dugu hobetzeko? zer etorkizunean sahiesteko? zer dugu akuilu eta zer oztopo?

Proiektu hau holaxe hasi genuen, kezka horiek jasoz eta horretan gehitu genezakeen hondar aletxoa zein izan  zitekeen gure buruei galdetuz. Azken finean, gaia mahai gainean jartzeak ezinbesteko lanketa dakar. Punta askoko izarra baitugu, dimentsio ugarikoa. Bide horretan Joxemi Zumalabe Fundazioaren barruan 2012.urtean lan talde espezifikoa sortu genuen militantzia ereduen lanketarako, eta tirriki tarraka oinez hasi ginen. Horretan ari ginela, barne horizontaltasuna lantzeko tresna ezberdinen lanketa egiteko beharra zein gonbitea agertu ziztaigun, eta horri erantzunez beste lan talde bati sorrera eman genion.

Bi taldeok hurbilekoak diren gaiak landuz egin dugu ibilbidea. Bakoitzak berea, propioa. 2013.urtean baina, gogoetok eta lanak elkar ukitzeaz harago, gurutzatu ere egiten zirela ohartuta, bi taldeon uztea batean bildu eta aurkezten ari gatzaizuen gogoeta hau batera eraikitzea erabaki genuen.

EHko hainbat eragile eta 200 bat banakorekin batera 2012.urtetik 2014.urte arte burutu den gogoeta prozesua izan da hau beraz.

 

Liburu - DVD berriaren aurkezpena, maiatzaren 24ean, goizeko 10etan Azkaineko Kilika gaztetxean

 

 

Publicité
17 mai 2014

EHBildu kanpaina egiten Hendaian

DSC_0018DSC_0028DSC_0035DSC_0038

Goiz honetan EHBilduko hautagaiak Hendaiako Kanetan elkartu dira Euskal Herriarentzat nahi dutenaren aipatzeko. Josu Juaristi Euskal Herriaren bozgorailuaren izateko nahikeriaz hitz egin du eta Elorri Arinek zerrendan Ipar Euskal Herriko parte hartzeaz aritu da. Ezker abertzaleko ordezkaritza hor zegoen eta tokiko hautesiak ere.

16 mai 2014

Mural tailerra Hendaian, Hendaitzen eskutik

Mural tailerra
Egun on,
Laister herriko etxearekin hitz egiten hasiko gara, gaztetxe proiektu baten inguruan. 
Azkeneko urte hau, gutxi gora-behera, proiektu hori prestatzen pasa dugu, eta orain burutzeko intentzioa dugu.
Herriko etxean hitzordu bat dugu. Hortik edozer aterata ere, hainbat ekintza eta ekimen antolatzen ari gara eta inoiz baino gehio parte hartzera animatzen zaituztegu.
Lehen hitzordua, larunbat honetan, Maiatzaren 17an izango da, herriko etxe aitzinean goizeko 10tatik 12tara, mural bat pintatzeko. 
Adi egon, ondorengo mobilizizaioei!
Animatu eta irudimenez josita etorri!
LARUNBAT ARTE!

 

26 avril 2014

Nafarroaren Eguna, nafar guztientzat

Aberri Egunaren ondotik Baigorrira joateko orduak jo du.

Apiriaren 27a, igandea Nafarroaren Eguna !!

8etan : Askaria Baigorriko ikastolak eskainirik 

 Goiz osoan merkatua Elizako plazan.

11etan : Kabalkada

Desfilea + plazan ikusgarria : txalaparta – bertsulariak, Amikuze eta Anhauzeko joaldunak, Baigorri eta Amikuzeko ziganteak, Agoitz, Lizarra eta Arrolako dantzariak, Nafarroako gaiteroak + trikitilariak, Mutiko alaiak, Karmeleren irrintzina eta Basaizearen hitza

Pentzean 14etan : Ikastolen bazkari alaitua

Arratsaldean Herriko plazan

15h-16h ½ : Kirol animazioa

17h-18h ½ : Dantza ikusgarria : Iruñea eta Leitza eta Monteagudoko dantzariak

18h ½ : Dantza jauziak Ezpela txarangarekin, Kiki Bordatxo eta Laket taldea 

Xokoan kontzertuak :

5etarik goiti: Trikidantz, Mc Onak, DAMBA, Holako, Euskal karaokea…

 

11 mai 2014

Hauteskundeak Kaledonia berrian

kaledonia

Kolonialismoak larru gogorra du frantses estatuan. Horren froga dugu une honetan Kaledonian hauteskundeak antolatuak direlarik.

Nouemako akordioa 1998an izenpetua izan zen Jean Marie Djibaou eta Michel Rocard garaiko lehen ministroaren artean. Hogei urteren buruko autodeterminaziorako erreferenduma antolatzea adostu zuten. Hogei urte independentziarako prestatzeko. Hau zen akordioa. Djibaouren oharra telebistan izan zen: « Militanteentzat gogorra izanen da »

Berarentzat ere hala izan zen, ondoko hilabeteetan bereek hil zuten.

Azken txanpara heldu dira Kaledonia Berrian, seigarren aldiko hauteskunde probintzialak antolatu dituzte aste burua honetan. Azken hauteskunde probintzialak, seigarrenak autodeterminaziorako erreferenduma baino lehen, 2018ko urria baino lehen antolatu beharko den erreferenduma, akordioaren arabera.

Hiru lurraldeetan 152462 herritarrek, « hautesle bereziek » 76 hautetsi hautatuko dituzte, bost urterentzat. 76 hautetsi hiru probintziendako. Herritarrak probintzitan bereiziak dira eta parlamentu bat dago probintzia bakoitzean. Parlamentu bakoitzak presidentea izendatuko du. Ondoren 76 hautetsi horiek maiatzaren 23an, hautatuko dituzte Kaledoniako kongresuko 54 partaideak. Horretatik aterako da Kaledonia berriko gobernua, eta presidentea izendatuko dute .

Hamazazpi zerrenda enfrentatzen ziren. Part hartzea % 60 ingurukoa izan da, aitzineko hauteskundeetan baino beheragoa. Indenpendentziaren kontrakoek gehiengoa atxikitzen dute kongresuan,%58,9. Haatik independentistek aurrera doaz, 25 leku, bi gehiago, lortu dituzte Kongresuan independentziaren kontrakoek 29 leku dituztelarik.

Publicité
10 mai 2014

Ibon Fernandez Iradi askatu

DSC_0061DSC_0071DSC_0075

 

Giza kate luzea antolatu zen Baionan. Arduradun politiko gutxi parte hartzaileen artean. Allaux diputatua hurbildu da, bakarra iaia, merezi du azpimarratzea, ez baita errexa sozialista izatea gaur egun eta horrelako kasuan zailagoa. Beste asko falta ziren. Ibonen kasua astelehenean landuko da, maiatzaren 12an. Espero dezagun bere eritasunaren artatzeko aukera emanen diotela.

14 avril 2014

Urruñako Euskal Herrian Euskarazen urteurrena

Urruñako Euskal Herrian Euskarazek lehen urteurrena ospatzen du datorren 19an. Atsaldeko 4tan hasiko da herriko etxe azpian prentsaurrekoarekin, eta ondotik, bertso afaria izanen da berttolin Maddalen Arzallus, Aimar Karrika eta Egoitz Zelaiarekin. Bukatzeko, gaualdia bukatuko da euskal musikarekin. Lekuak hartzeko deitu zenbaki honetara: 0604010853. animatu eta parte hartu.

Urruñan ere euskara hizkuntza ofiziala!

10013256_228171177375774_6764388901824113941_n

2 avril 2014

Apirilaren 4ean elgarretaratzea

apirilak4_24urte__elgarretaratzea

Apirilaren 4ean ostiralez arratsaldeko 19etan elgarretaratzea Donibane Lohizuneko geltokian eta larunbatean bazkari alaitua Senpereko Oxtikenian. Aski da! Minutu gehiagorik ez! Irakurri eta zabaldu zure inguruan!

24 urte dira, 1990eko apirilaren 2an eta 5ean Jakes Esnal, Fréderic Haranburu Txistor, Ion Kepa eta Unai Parot anaiak Frantzian eta Espainian preso dituztela.

24 urte Unai Espainiako Guardia Zibilak 5 egun eta 5 gauez torturatu zuela, inkestarik egin gabe, torturatzaileen kontrako auzirik gabe; 24 urte baino gehiago frantses justiziak begiak hesten dituela eta torturapean Espainian aterarazi ustezko “aitormenak” baliatzen dituela Frantzian kondenatzeko; 24 urte baino gehiago preso hauek bahituak direla, auzitegi bereziek epaituak, preso politiko estatutua ukatuz; 24 urte Frantziak Jakes, Txistor eta Jon Kepa preso dituela bizi osorako kondenarekin; 24 urte lau preso hauen eta beste euskal preso politiko guztien kontra legedia berezia erabiltzen dutela.

Eta oraindik ere, Euskal Herrian abiatutako aro politiko berriari muzin eginez, Madrilek eta Parisek salbuespenezko espetxe politikari eutsi egiten diote.

Sakabanaketarekin batera, isolamendua, biziarteko kartzela zigorra, baldintzapeko askatasuna ukatzea eta eritasun larri eta sendaezinak dituzten presoak espetxean mantentzea dira Parisko Gobernuak eta Madrilgoak indarrean mantentzen duten kartzela politikaren ezaugarri nagusiak.

Euskal Herriko gatazka politikoaren ondorio diren preso politikoen egoera konpontzeko unea da. Euskal jendartearen gehiengoak eta nazioarteko eragile ugarik sakabanaketa eta salbuespen neurrietan oinarrituriko espetxe politika bertan behera uzteko urratsak egin ditzatela eskatu dute.

Eskubide guztien errespetua exijitzen dugu, haien artean kondenak bukatu dituztenak eta baldintzapeko askatasunaren epeetan diren presoak berehala askatzea. Honela, Frantziak bake prozesuaren bidea hartu nahi badu, bertzeren artean, Jakes, Txistor eta Jon Kepak egin dituzten edo egiten ari diren baldintzapeko askatasun eskaerei bide eman beharko die.

Estatuen inmobilismoaren gainetik, euskal preso politikoek pairatzen duten egoera behingoz aldarazteko urratsak egitea herritar guztion esku baita, mobiliza gaitezen!

Aski da! Minutu bat gehiagorik ez!

Unai, Jakes, Txistor eta Ion Kepa kalera!

17 avril 2014

Aberri eguneko egitaraua

Aberri eguneko EGITARAUA, maparekin batera.

Eskuorrian dauden tabernak Aberri Egunaren laguntzaile dira. Bertan Independentistak-eko basoak izango dira salgai eta eskuorrian jartzen dizue taberna bakoitzak eskaintzen duena. (edaria,bokatak eta bazkariak).

Gogoratu Aberri Eguneko bazkaria Anaitasunan izango dela eta www.independentistak.net orrian sarrerak modu errazean erosi daitezkeela. Zalantzarik izanez gero bulegoko telefonora deitu dezakezue.

Eskuorriak martxaren hasieran banatuko dira.

Aberri__Eguna

Eskuorria_mapa

28 mars 2014

Aberri Eguna 2014: Gehiengoaren nahia, INDEPENDENTZIA

 

aberrieguna2014

 

Euskal Herriaren etorkizunari begira garai oso erabakiorrak bizitzen ari gara. Gure etorkizuna jokoan dago eta euskal herritarrok momentuaren garrantziaz jabetu gara. Nolako etorkizuna, nolako gizartea, nolako Euskal Herria nahi dugun erabakitzeko garaiak datozela sumatzen dugu. Eskozia eta Kataluniara begira gaude, bere etorkizunaren eraikuntzan urrats sendoak egiten ari direlako, baina argi daukagu gure bidea geuk egin behar dugula. Helburuak finkatu, urratsak zehaztu eta geuk egin behar dugu geure ibilbidea.

Gehiengoa gara erabakitzeko eskubidea, herrien oinarrizko eskubide demokratikoa, aldarrikatzen dugunok. Erabakitzeko garaiak datoz eta erabaki egin nahi dugu. Geuk erabaki nahi dugu gure etorkizuna. Euskal herritarrok erabaki nahi dugu Euskal Herriaren etorkizuna.

Aurten ere Iruñan iraganen da Aberri Eguna, han elkartuko gara! Asko gara, gehiago izango gara!

 

11 avril 2014

Atentatua Grezian

forensic-experts-search-for-evidence-on-a-street-where-a-car-bomb-went-off-in-athens_4874147

Grezian ez dira denak ados eta borroka forma batzuek oihartzun handia dute.Aldi honetan Greziako banku zentralaren kontra jarri dute lehergailua, FMIko egoitzaren ondoan eta parlamentuaren auzoan, hiri nagusiaren erdian. Determinazio handia ikus daiteke ekintzaileen aldetik auzo nahiko zaindua izan behar baita. Auto lehergailua izan da, ez da zauriturik izan. Prentsa handiaren araueran ez da atentatu bakarra, momentuko ez da zauriturik gertatzen.Ezker aldeko mugimenduetan bilatzen dituzte arduradunak. Atentatua baino oren bat lehenago norbaitek prentsa deitu zuen gertatuko zenaz abisatzeko.

Joan den urteko abenduan Alemaniako etxearen kontra tiroak izan ziren ere. Haserrea maila altuak jarraitzen du Grezian, egoera soziala oso larria baita.

5 avril 2014

German Rubenach preso iruindarra aske geratu da

rubenach

 

Hogei ta lau urte iragan dira German eraman zutenetik. Bala bat buruan. Tranpa izan zen militanteentzat, tiroz josi zituzten eta inork ez daki zer mirakulu gertatu zen German bizirik ateratzeko gertakari horretatik. Lunbier, bi militante hilik gertatu ziren. GZ. bat ere. Erran zuten militanteek beren buruaz beste egin zutela. Nahi izan zuten german nahasi ere horretan. Bertsio hori auzitegietan gezurtatu zuten.  Amnesiarekin atera zen horretatik German, soilik han egon ziren militarrek posible lukete kondatzea nola hil ziren  Susana Arregi eta Jon Lizarralde ETAko kideak eta Jose Luis Hervas guardia zibila.

Denbora joan da ez diote oparirik egin Germani, bala buruan baina hogeita lau urte preso, alegia larriki zaurituak direnak ongi zaintzen dituztela presondegietan. Doktrina ere jarri zioten. Den-dena.

Atera da. Ongi etorri Euskal Herrira, 

 

4 avril 2014

Jauregiaren pisua Urruñako herrian

urtubi

Hogeigarren mendean gazteluak herrian izan duen eragina oso handia izan da. Ondoko kuadroan ageri da. Memoria egiteko.

Urruñako auzapez batzuk
epeaIzenakalderdiakargua
1929 1940 Bernard de Coral FR Diputatu
1947 1965 Bernard de Coral   kontseilu orokorra
1965 1977 René Soubelet    
1977 2002 Daniel Poulou RPR UMP kontseilu orokorra/ diputatu
2002 2008 Léon Marin DVD  
2008 en cours Odile de Coral DVD  laster diputatu?
 

Mende batez herritarren kopurua hirukoiztu da herriaren nortasuna aldatuz.

190119061911192119261931193619461954
3 003 3 048 3 348 3 360 3 739 3 786 3 577 3 514 3 879
196219681975198219901999200620072011
3 922 4 245 4 571 4 894 6 098 7 043 7 668 7 759

8 946

 

31 mars 2014

Hauteskundeak eta gero...

 

vote

Hauteskundeen ondotik abstenzioa da aipagai nagusia, jende asko, gero eta gehiago ez baita bozkatzera joan. Luzaz errana izan da herritarrek interes berezia ziotela beren herriari eta horregatik auzapezaren hautatzeko unean hurbileko arreta jartzen zutela. Ez da hori gehiago gertatzen.Huateskunde hauek ere gero eta legitimitate gutxiago dute. Sistima bera zalantzan dago eta seigarren errepublikara pasatzearen aldeko aldarrikapena ozeangi entzuten da. Argudioak indartzen ari dira, herritarrak urrun atxikitzen dira erabaki guneetatik, ondorioz ez dira inplikatzen.

Hauteskundeak aitzin alderdi sozialistak herrien %55 kudeatzen zituen, gaur egun zenbakia %38ra jautsi da. UMPren garaipena. 9000 biztaletik gorako 155 herri galdu ditu alderdi sozialistak. Atxikitzen ditu Paris, Nantes, Rennes, Lille, ez da gutxi.

Frente nazionala mila hautetsi baino gehiago lortzen ditu eta hamar bat herri. Eskuin muturreko alderdia sustraitua da panorama politikoan.

Udazkenean alderdi sozialistak Senatua galduko du seguraski eta horrekin politika egitea, behar diren legeak krisiatik ateratzeko zailagoa izanen zaio. Egoera ez doa argitzera ezkerretik egin daitekeen politikaren ikuspuntutik.

Europearrak ditugu tartean, ez da deus onik goaitatzen ahal. Hautatutako lehen ministroak orai arte erakutsi duen malgutasunak, ez du politika sozialaren aldaketarik iragartzen.

31 mars 2014

Urruñako gazte asanblada, Iparra-Hegoan 4tik 6ra

Pasa den urtean bezala aurten, Urruñako gazte asanblada, segurara joanen da Iparra-Hegoaren arira. Joan den urtean egin zituzten lehen harremanak sendotzeko asmoz, aurten autobus bat aterako da pausutik. Ostiraletik igandera, bertan egonen dira, egitarau oparoaz gozatzen.

Zuek ere animatu zaitezte, Iparra-Hegoan parte hartzera eta harremanak egitera!

iparra-hegoa 2014 copia

30 mars 2014

Elkartuz prentsa herritarra sortu

logo

Nafarroan prentsa herritarrak agintarien eraso bortitzak jasan ditu, erregularki atxiloketak eta gune hesteak sufritu ditu. Gaur gure laguntza behar dute, dirua behar dute Ahotsa.info sortzen laguntzeko. Proeiktu komunikatiboak langileak behar ditu, profesionala eta horretarako aurrekontu seriosa beharrezkoa da, ahaldunen prentsak sekulako medioak baititu eta horri aurre egiteko prest izan behar da. Azken asteetan dirua biltzen aritu dira baina zuten helburura ez dira heldu. Azken indar bat helburua posible egiteko.

(ikusi bideoa)

http://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu (diruz laguntzeko linka)

https://ahotsa.info/  (webgunea)

10 mars 2014

Herriko hauteskundeetako kanpaina gaur hasi da.

Gaur hasi da kanpaina. Azkar hasi da ere, Poulouren taldea lehena izan da afitxak kolatzen. Ondoren arratsaldeko 7tan Gure Irratia eta Antxeta irratian hiru hautagaiek hitz egiten zuten: Renaud Lassalle sozialista, de Coral Odile UMPkoa eta Filipe ,Aramendi Herritarrak taldekoa. Daniel Poulou ez zegoen, ukatu omen zuen etortzea, harentzat euskal irratiak ez daitezke aski importanteak. Emankizun aitzinetik grabatua arratsaldeko seiak et'erditan Herriko Etxean Herriko Kontseilua baitzen aurrekontuen bozkatzeko. Bilera arras lasaiki iragan da eta gehienak bileraren bukaera gelditu dira elkarrekin pote bat hartzeko. Oposizioko batzuk ere.

Mairie_CT

2 septembre 2013

Hiru militante kondenatuak Parisen

Gaur Jurdan Martitegi (7 urte), Gorka Azpitarte(5 urte kartzela) eta Alexander Uriarte (4urte kartzela) kondenatuak izan dira Parisen. Leporatzen zizkioten ekintza guztien arduradun zirela diote. Horrela kartzela zigorrez gain frantses eremutik kanporatzen dituzte zigorra betez gero. Uriarte libre zenez Ipar Euskal Herrian bizi zen, kondenaren ondorioz EHtik alde egin beharko du. Argi da frantses sozialistek bake prozesua ez dutela ezertan laguntzen!

15 février 2014

Argentinako diasporako, erderaz Arkaitz Bellorekiko elkartasuna

Disporak laguntzen gaitu bidea egiten, hemen gurekin izan nahi dute Arkaitzen heriotzaren ondotik:

Desde la Diáspora en Argentina los miembros del “Colectivo a Casa/Etxera” manifestamos:

Sábado 8 de febrero de 2014. Mediodía en Buenos Aires. Garzón almuerza despreocupado, en Elorrio Arkaitz Bellon es despedido por una multitud.

El invierno de Andalucía es más suave que el del norte de la península, pese a lo cual Arkaitz Bellon falleció en una celda de la cárcel de Puerto de Santa María, en la ciudad de Cádiz, por causas que las autoridades penitenciarias describieron como “naturales”. "Natural" es que las personas se mueran después de meses y años de golpizas y encarnizamiento represivo. Sin ir más lejos, en marzo del 2013, en el tercer episodio similar acaecido en pocas semanas, Arkaitz fue víctima de una brutal paliza propinada durante el registro de su celda de la cárcel de Sevilla II.

Detenido en el año 2000 durante una de las frecuentes manifestaciones contra la dominación española, condenado a desorbitados trece años de prisión, Arkaitz sospechosamente muere poco antes de cumplir su injusta condena. “Vean”, parecen interpelarnos desde la autocracia oficial de España, “si a nosotros nos da la gana, sólo saldrán de las ergástulas españolas con los pies para adelante. Ahora vayan y quéjense al parlamento Europeo”.

Sometido al aislamiento y paseado de cárcel en cárcel bajo la política de dispersión aplicada tanto por el PSOE como por el PP, Arkaitz se sumó siempre a la resistencia del Colectivo de los presos vascos. Ahora, para retirar sus restos, sus allegados han debido peregrinar más de mil kilómetros. Los mismos que han venido haciendo, tenazmente, para llegar a visitarlo desde su patria sojuzgada, durante trece años.

Aunque el encarnizamiento represivo sobre los patriotas vascos presos constituye una política de estado del reino español, debemos ser justos y reconocer que también tiene un autor personalísimo: el ex juez Baltasar Garzón. Célebre por la pantomima de enjuiciar al franquismo, el letrado es uno de los principales arquitectos de las prácticas de encarnizadas venganzas llevadas a cabo sobre los rehenes prisioneros. Muchas de las pintorescas innovaciones seudolegales con las que se deniegan libertades luego de cumplidas las condenas, muchas de las prohibiciones de organizaciones patrióticas, muchos de los enjuiciamientos a dirigentes políticos partidarios de la paz y el respeto por los derechos del pueblo vasco, han sido ideados por Garzón. Lo mismo que el rutinario desconocimiento de las metódicas torturas de la policía sobre los detenidos.

Hace un tiempo, Garzón ha decidido sentar sus reales en Buenos Aires. Los mismos medios de comunicación, locales e internacionales, que vienen denigrando largamente al gobierno argentino, en asombrosa complicidad, se unen a los medios oficialistas y al propio estado nacional, para presentar a Garzón como un ejemplo democrático y casi un héroe antifascista. Se lo ha premiado con honores públicos, documento de identidad argentino e importantes cargos nada menos que en el área de los derechos humanos. Su papel como represor ilegal y sanguinario del pueblo vasco se ha silenciado por completo. El tratamiento preferencial hacia semejante personaje se da de patadas con la publicitada lucha oficialista por los derechos humanos violados por la dictadura militar.

Sin embargo, la verdad se abre paso. Ningún luchador popular debería hacer caso omiso del clamor del pueblo vasco, que señala con un dedo de fuego al ex juez, quien lleva las manos impregnadas para siempre con la sangre de tantos patriotas euskaldunes. La presencia de Garzón en tierra argentina es una vergüenza indefendible. Exigimos que sea expulsado de inmediato de nuestro país. Que Latinoamérica toda sea territorio vedado para él y el resto de la hez de canallas que nos llega desde el viejo mundo.

Más de seiscientos presos y presas vascas agonizan aún en las cárceles españolas, muchos condenados a plazos interminables por Garzón, sus émulos y sus secuaces. El mantenimiento de esos rehenes está destinado a obstaculizar el avance de la paz y de la independencia de Euskal Herria, sin embargo el independentismo ha desencadenado un proceso unilateral de paz indetenible y en el corazón de la sociedad vasca late con más fuerza que nunca el deseo irrefrenable de justicia, democracia y soberanía.

Reciban compañeros nuestra solidaridad incondicional, sepa nuestro pueblo que los acompañamos en este camino de organización y lucha.

Agur eta ohore Arkaitz!

Herriak ez du barkatuko!

Euskal presoak eta borrokalariak etxera!

Gora Euskal Herria askatuta!

24 février 2014

Gaur frantses parlamentuak Afrika Erdian jarraitzea erabakiko

Gaur, diputatuek erabakiko dute ea frantses soldaduek Afrika Erdian gerla eramaten jarraitu behar duten ala ez. Ez dakigu gerla bat den edo pazifikazio ariketa den. Hau ministroek hautatzen duten hiztegia, uneko dialektikaren arabera finkatzen baita. Bitartean gure zergekin ordainduko da hara igortzen den armadako materiala eta ere soldaduak.

Egunean zehar telebistan gaiari buruzko emankizunak antolatuak izanen dira. Agian ulertuko ditugu zehatzago frantses estatuan bertan dituen interes ekonomikoak.

25 février 2014

Euskararen aldeko iniziatiba bikaina Hendaian, zergatik ez Urruñan?

Hendaia Euskaraz hilabetearen baitan, hiriko Ikastolako gurasoen elkarteak tailer bat proposatzen die guraso euskaldunei, euskararen erabilpenaz eta transmisioaz, Topagunea elkarteak animaturik. Tailerrak lau helburu nagusi ditu: euskararen erabilera sozialaren inguruko hausnarketa-gunea sortzea, gure hizkuntza-jarreren eraginaz gogoetatzea, jarrera baikorrak sustatzea, euskararen errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikorra azalaraztea. Eta, guraso gisa, haurrentzat zein motibagarri ere izaten ahal konturatzeko. Toki kopurua hamabi lagunei mugatua denez, bi saio eskainiko dira: martxoaren 6an (osteguna), eta martxoaren 11n, 17:30etik 20:00etara.

Bi tailerrak Sokoburuko Antoine d’Abbadie bilkura geletan eginen dira, 2. solairuan. Denbora horretan, haurtzaindegia segurtatuko da haurrentzat, animatzaile euskaldun batekin.

Tailer horretan parte hartzea dohainik da, halere ezinbestekoa da otsailaren 28a aitzin izena ematea, Xan Airerekin harremanetan sartuz: 06.87.41.25.90 telefonora deituz edo xaire@ehi.ikastola.net helbidera idatziz.( Iturria: Kazeta info)

29 août 2013

ERRUGBI ZELAIAREN KONPONTZEKO

Herriko kontseilua genuen atzo. Buxetako puntu batzuk bozkatu dira. Horien artean errugbi zelaiaren konpontzeko 41 000 euro bidaiako herritarrek egin zuten pausaldiaren ondotik. Hirurogei mila euro aipatu ziren hastapen batean baina ematen du merkeago ateratzen dela. Haatik nola ulertu urruñãrrek  konponketa hori ordaindu behar dugula estatuko ordezkarien ardura delarik eremu bat jartzea herritar horientzat? Herriko kontseiluak erabakia hartu zuen kokapena hautatu ondoren, behingoz afera konpondua zen. Baina estatuko ordezkariek ez dutenez herrietako erabakiak errespetatzen guri dagokigu konponketaren ordaintzea.

Bestalde, erran daiteke konponketa hori nahiko garestia dela. Errugbi zelaia oso garesti ateratzen zaigu,

6 août 2013

Mendi martxa Urruñan, ESAITekin, abuztuaren 9an.

Datorren ostiralean arratsaldeko 7tan, herriko plazan harrera beroa eginen diegu ESAITek antolatutako 13garren mendi martxan parte hartzen dutenei.  Haiekin azken metroak egiteko aukera ere izanen dugu.

Mendi martxan Bizkaiatik, Lanestosatik, abiatu zen abuztuaren lehen egunetan, 3an hain zuzen, Euskal Herrian zehar ibiliz, nazioa gara erakutsiz. Irunen bukatuko da 10an.

Senperetik Urruñara etorriko dira 19kilometro eginez, 7garren etapa da, abuztuak 9. Urruñan lo eginen dute, afaldu Berttolin, dutxatzeko lekua izanen dute errugbi zelaian.

Ongi etorria Herrirak eta Gazte Asanbladak eginen die, baina herritar guztiak gomitatuak dira.

7 janvier 2013

Hego Lapurdiko Herri Elkargotik Hirigunera

Kazeta infok aldaketaren berri eman digu:

Urte berriarekin hirigune edo aglomerazio berria sortu da Ipar Euskal Herrian. Biztanle kopuruaren handitzeari erantzunez, Hego Lapurdiko Herri Elkargoak hiri elkargoaren estatusa bereganatu du. Aldaketa hori baliatu dute izena aldatzeko. "Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoa" zen orain arte izen ofiziala, "Pays Basque" -abertzaleek ez direnek Iparraldeko lurraldeak izendatzeko soilik erabiltzen dute sarritan deitura hori- izenaren "itzulpen" ez egokia egin zelako. Estatus aldaketa baliatu dute akatsa zuzentzeko: Hego Lapurdiko Hirigunea izanen da elkargoaren izena. Euskal Herria ez da, beraz, Biriatun amaitzen.

2005. urteko bukaeran sortua, Hegoaldeko mugaldean kokatzen da orain arte Lapurdi Hegoaldeko Herri Elkargoa izenarekin ezagutzen genuen mankomunitatea.

Bere baitan 12 herri biltzen ditu elkargoak. Hastapenean 61 000 biztanle bateratzen bazituen ere, populazioak etengabe egin du gora. Egun 68 000 biztanle inguru bizi dira herri elkargoak estaltzen duen lurraldean.

Bestalde, azken erroldatze-lanek agerian utzi dutenez, Hendaiako hiria 15 000 biztanleen langara heldu da. Horri esker, Hego Lapurdiko Herri Elkargoak jauzi berria eman du urtarril huntan: hirigunea edo aglomerazioa bilakatuz. Estatuz aldaketa baliatu du izena egokitzeko. Hego Lapurdiko Hirigunea izanen da hiri elkargo berriaren izena.

La communauté de communes est devenue communauté d'agglomeration, des compétences complémentaires et un budget plus important aussi. Ce changement doit expliquer l'expansion des locaux de la communauté de communes situés à Zokoa. La compétences de l'agglomération sont:

Au titre des compétences obligatoires :

  • Aménagement de l'espace,
  • Développement économique,

Au titre des compétences optionnelles :

  • Politique du logement et du cadre de vie,
  • Création, aménagement et entretien de la voirie dans les zones artisanales,

Autres compétences optionnelles :

  • Production, transport et distribution d'eau potable,
  • Service public d'assainissement collectif et non collectif,
  • Actions en faveur de la protection du milieu naturel,
  • Actions en faveur de la coopération frontalière.

 

  • Il faudra aussi ajouter la compétence des transports dont parle aussi l'arrete prefectorale du 28 décembre 2012 parmis les changements  que l'on peut citer .
     Les décisions se prendront encore plus au sein de l'agglomération, les compétences des mairies sont de plus en plus diminuées.
5 novembre 2012

Ongi etorri gure herrira

Gure herrian gertakari berri ainitz bizi ditugu azken aldian. Euskal herrian aldaketak heldu dira, maila askotakoak. Arlo politikoan bide berriak idekiak izan dira, horietan parte hartu nahi dugu, gure irudiko oso baikorrak baitira. Urrats handiak emanak izan dira krisi larriak hunkitzen gaituelarik. Arazo larrien aurrean aurkitzen gara. Gure herria asko maite dugu eta ondoko hilabete eta urteetan laguntzaile izan nahi dugu.

Urruñan ezagutuko ditugun aldaketa, egokitzeei buruz gure iritzi eta ikusmoldeak ematen saiatu nahi dugu eta irakurleekin partekatu.Hau da gune honen helburua. Urruñari buruzko informazioa zabaltzen arituko gara, euskal kulturaz ariko gara, auzoetako berriak biltzen saiatuko gara eta horretan zuen laguntza beharrezkoa dugu.

Un blog pour parler d'Urrugne, pour partager des idées sur les changements à Urrugne, donner des opinions sur ce qui bouge, les partager avec vous et faire avancer le débat. Euskal Herria change, nous serons acteur de ce changement à partir d'Urrugne, pour que l'information locale circule, pour une meilleure gestion de nos ressources, pour régler de manière plus intelligente les problèmes de plus en plus nombreux de manière collective. Que personne ne se retrouve exclus dans une société de plus en plus injuste

Urruñan ere, euskaraz bizi nahi dugulako euskarari lehentasuna emanen diogu hemen ere, beste hizkuntzak baztertu gabe gure herrian eleaniztasuna hobesten dugulako.

Beraz, ongi etorri Gure Urruñan

Publicité
<< < 10 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité