Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
21 juillet 2014

UNEDICeko erreforma pasa da, LAB sindikatako erreakzioa

Erretreten kontrako erreforma, kanporaketak errexten dituen « enpleguaren sekuritatea »ren legea, eta baldintzarik gabe nagusiak finantzatzen dituen ardura hitzarmenaren ondotik, UNEDIC itunak sozial bermeen zangopilatzen segitzen du, baita herritar gehiengoaren bizi baldintzen suntsitzen. 2014 uztailaren 1etik abian den itun honek Laneko ministroaren onespena lortua du

Hitzarmen berri honen mamia :

«Langabeen langabezia­sari eskubideen berkargatzeak». Orain arte ez bezala, lanean hasten den eta

eskubide guziak erabiliak ez dituen langabetu batek,berantago bere lan berri hori galduko balu, gelditzen zaizkion langabeziko eskubideak atxikiko lituzke.

Gelditzen zaizkion eskubide horiek ez ditu hasierako langabezia­sari epean 150 orenez lan egin badu baizikerabiltzen ahalko.

Egiazko helburua : langabeak lan egitera behartzea, edozein lan izanik ere. «Berkargatzeko eskubide horiek » prekaritatea kentzeko ordez oraindik gehiago emenda dezake. Horrez gain,

behin behineko langileak eta ikusgarrietako intermitenteak oraindik bortizkiago erasotzeko erabiliak dira.

Beste neurri batzuek ere langabeak gaztigatzen dituzte.

Adineko jendeek, erretreta osoa izan arte, ez dituzte alokazioak atxikitzen ahalko 62 urtetik goiti baizik ­eta ez 61 urtetik goiti­. Hemendik goiti, 65 urtetik goitiko adinekoek ere kotizatu beharko dute.

Langabezia asurantza murriztuko da. Langabezi asurantzak kalkulatzen duen «ordezko tasa » % 57,4tik %57ra pasatuko da. Beraz, oraindik eros ahalmen gutiago.

Langabezia­saria hunkitzeko epea 180 egunekoa izanen da, langileak eskuratuko dituen legezko kalte ordainen arabera ; gaur egun 75 egunekoa delarik. Errannahi baitu langabe batzuek ez dutela Enplegu Gunetikzentimorik hunkituko 6 edo 7 hilabetez ! Horrela,nagusiarengadik « gainerateko » kalte ordain zerbait lortu duten langileak zigortuak dira, edo langile horiek ez dute gehiago kalte ordainik eskatuko nagusiei !

Prud'hommes­etako kontseiluak arau kontrako kanporatze gisa ezagutua duen kanporatze kasuan ere kalte ordainak(damu domaiak eta interesak) kontutan hartuak izanen dira langabezia­saria hunkitzeko epearen kalkuluan. Eta horrez gain, neurri hau gibel­ondoriodun litzateke. Molde honetan, edozein jazarpen molde, gizabanakoa barne,baztertu nahi dute.

Itun honen irabazle handiak …. nagusiak dira ! Berriz ere, nagusiek langabeen bizkar ematen dute haien kanporatze eta enplegu prekario politikaren kostua.

Enpresaren kotizazioak ber heinean atxikiak izatea lortu dute.

Mobilizatu eta borrokatu

Berriz ere, neurri hauen ondorioak jasaten dituztenak langileak dira ! Alabaina, neurri hauek batzuen diru interesei lehentasuna ematen diete eta ez ekoizten dutenen interesei.

Enplegu gunean zerrendatuak diren langabetuen erdiak ez du indemnizaziorik eskuratzen ; egunero, milaka jende enplegu guneko zerrendetatik ezabatzen dituzte,prekaritatea ezin gorago doa. Deus ez da aurrikusten lanik gabe gelditzen direnak aski ongi indemnizatuak izateko.

Afera hau denena dugu !

Langabezia­sariak gure hilabete sarietarik kenduak diren kotizazioen bitartez finantzatuak dira. MEDEF eta UNEDIC­en helburua : gaurko mutualizazio sistema asurantza pribatu baten sistemarekin ordezkatzea.

Aberastasunaren bestelako banaketa baten bidez, denek irabazi duina izatea posible da !

Aldarrikatzen dugu :

­ Indemnizazio eskubidea lan egindako lehen egunetik abiatzea eta langabezia­saria lan egindako

denboraren arabera kalkulatzea.

­ Nagusien kotizazio sozialen apaltzearen gelditzea eta kotizazio hauen emendatzea.

­ Kapitala nahiz ontasunen irabazien eta kontratu labur eta prekario erabilpena zergapetzea.

­ Zigor­erradiazioak, zuzenkontrako zorrak eta gehiegizko kontrolak berehala bertan behera uztea !

­ Jendetasunezko jokabidea duen Enplegu Gunea : ahal gehiago, langile gehiago, informazio gehiago, egiazko enplegu zerbitzu publikoa izan dadin.

Deusetarako balio ez duten formakuntzak bertan behera uztea !

­ Ahal gehiago ematea libreki hautatutako formakuntzentzat.

­ Langabe eta prekarioen elkarteen ikusmoldea kontutan atxikitzea haien geroa erabakitzen den gune orotan. Langileek kutxa autokudeaketzea 1967ko ordonantza aintzin zen bezala.

Eta orokorrean...

­ Lan denboraren murrizte handia.

­ Lan sari eta langabezia­sarien funtsezko emendatzea, apalena 1 500 eurokoa garbi izanez.

Publicité
28 avril 2014

Urkulluk Akitania-Euskadi euroeskualdeko Presidentetza hartu du

Lehendakaria Bordelen da gaur, eta, bertan, gainera, abiadura handiko trenaren lanak bisitatuko ditu.

Ekitaldia Akitaniako Eskualde Kontseiluaren egoitzan egin dute, eta, bertan, lehendakaria hurrengo bi urteetarako izendatu dute euroeskualdearen txandakako presidente.

Urkulluk, sailburuek eta euroeskualdearen beste ordezkariek hainbat proiektu aztertuko dituzte, eta abiadura handiko trenaren lanak bisitatuko dituzte, konexio hori lehentasunetako bat baita.

 

13 août 2014

Frantziak armak igorriko ditu kurdistango biztanleei

Kurdistan kurduen estaturik gabeko nazioa da, TurkiarenIrakenIranenSiriaren eta Armeniaren artean banatua, Asiakomendebaldean dagoena.

Kurdistango banaketa joan den mendeko historia da, luzaz nazioartean Kurdistan abandonatua izan da eta eraso oso larriak jasan behar izan du. Turkiak esate baterako eraso handiak bultzatu ditu PKKren kontra eta hildako asko utzi ditu mendietako herrietan. Horrez gain Iraken ere eraso asko sufritu dituzte eta gogoan ditugu Sadamek bultzatutako gasekin erasoak herri osoan desagerraraziz.

Gaur egun politika aldatu da eta Frantzia besteak beste armak igorriko ditu Iraken dauden eta autonomia gozaten duten Kurdistango arduradunei Iraken aurrera doan islamisten kontra aritzeko.

13 août 2014

Ziburuko ikastola auzitan

Goizeko bederatzietan hasita, Ziburuko ikastola epaitu dute gaur. Ziburuko Herriko Etxeko abokatua mintzatu da lehenik. Ikastola eta udalaren arteko hitzarmena uztailean bukatu zela erran du, eta, hortaz, kalean behar zutela ikastolako kideek. Bestalde, argudiatu du Piarres Larzabal kolegioa erabil dezaketela ikastolako haurrek, eta, beraz, ez dutela leku horren beharrik.

 

Ziburuko ikastolaren defentsak, berriz, zalantzan jarri du kontratuaren bukaera epearen egiazkotasuna. Izan ere, hitzarmenak zioen kontratua luzatzeko “aukera” zegoela. Herriko Etxeak ez zuenez abisatu kontratua berrituko ez zuenik, bertze zortzi urterako luzatzen zen automatikoki bertan egoteko baimena, ikastolarentzat. Bestalde, abokatuak azpimarratu du Seaskak harremana duela Frantziako Hezkuntza Nazionalarekin. Piarres Larzabal kolegioan lekurik ez dagoela gaineratu du, eta 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako egokia ez dela.

Ikastolako gurasoak eta Seaskako ordezkariak izan dira epaiketan. Paxkal Indo Seaskako lehendakariak adierazi du ezen, epaiketan hitzarmenari buruz hitz egin duten arren, “kontratu moral bat” dagoela kolokan. Izan ere, Ziburuko Herriko Etxeak hitz emana zion ikastolari aterabide bat bilatuko zuela. Martxotik elkarrizketa etenda dago, ordea. Epaiketak zentzurik ez duela gehitu du Indok, eta haurren hezkuntza zalantzan dagoela: "Ezin diegu hezkuntza eskubidea ukatu 12 haur horiei".(Berria)

7 août 2014

Gazaren sufrimenduak ondorio asko dakar

 Gazteekiko haustura sortu dute.

Telefono bestaldean daude eta egoera kontatzen digute. Bonben artean bizi dira. Gauaz ezin dute lorik egin bonben hotsen artean, beraz eguna argitzen delarik oren batzuk hartzen dituzte lo egiteko. Gaueko ikararen arintzeko.

Bitartean hamarnaka, ehunka hil karriketan, etxeetan. Bai herritar xume guztiek bizi dituzten egunak ikaragarriak dira. Hiltzea heriotza hor dagoela sentitzea hobe dela diote, hau da milioi bat zazpiehun mila pertsonen egunerokoa Gazan.

Sare sozialetan oroimen kolektiboa piztu da eta askok Gazan mende honen Gernika ikusi dute. Hau baita errepikatzen, herritarren kontra gerlarako tresna eraginkorrenak, Israelgo armadak munduko tresna hoberenak erabiltzen baititu Gazan. Hau gure begien aurrean gertatzen ari da. Gernikan gertatu zen bezala, nazioarte guztiak zekien zer ari ziren egiten, tresna berrienak baliatzen guda handiagoetan erabiltzeko. Gizadiaren kontrako gerla zuzenean!

Gernikaren inguruan gezur asko kontatu zituzten, euskaldunek berek sutan jarri zutela Gernika. Prentsan denetarik entzun da Israelgo propaganda zuzena, propaganda gerlarako tresna nagusia baita. Hori dena badakigu, gobernuek ere, agintariek, elementu guztiak dituzte, herritar xumeak dituztela erasotzen, helburua ez dela talde berezi baten suntsitzea herri palestinarra bera baizik. Herria ezabatu nahi baitute, Israel handiaren egiteko. Ez da negoziaketarik behar Israelentzat ! Zuzenean erakusten diguten hilketa horrek baditu ondorio beltz-gorriak Gazan, familia osoak ezabatzen dituztelako. Ez dituzte argudioak bilatzen ere hain naturala baitzaie egiten dutena, beti urrunago joatea delarik helburua. Ondorioak ditu gure humanitatean, gaur Gazan egiten dutena edozein tokitan egin dezaketelako eta gure erantzuna oso motz gelditzen baita.

Gertakari horien ondorioz frantses gobernuaren benetako aurpegia ikusi dugu. Hollande Israelgo erasoa sostengatzen ikusi dugu. Palestinaren inguruan frantses estatuak atxikitzen saiatu zen oreka hautsi da.

Horrez gain, Palestinaren sufrimendua salatzeko, herri palestinarrak libre bizitzeko duen eskubideari elkartasuna manifestaldietan entzunarazteke nahiari, Vallsen gobernuak jarri dituen trabek barne politikaren norabidea argitu dute.

Euskal Herrian aspaldi ezagutzen dugu Parisek daraman praktika erresistentzia politikoaren aitzinean. Parisek politika nagusiaren kontra doan erresistentzia kriminalizatzen du epaiketak baliatuz, legedia antiterrorista hobestuz, terrorismo hitza elikatuz. Hau da gaur egun erabiltzen duena Parisek Palestinaren alde agertu direnen kontra. Ez bortitzak izan direnen kontra, baizik eta poliziak karrikan bildu dituenen kontra. Diskurtso nahasia hedatuz, “barneko etsaia” saltsa guztietan sartuz, Palestinaren alde agertzen direnei antisemitismoa leporatuz! Libre bizi nahi duen herriarekin bat egiteagatik, ia-ia defentsarik gabe, proportziorik gabeko erasopean dagoen herriari elkartasuna adieraztegatik kriminalizatzen dituzte, askotan lehen aldikoz manifestaldi batean parte hartzen zuten gazteak. Gobernutik epaietako eskatu gogortasuna ez da ulertu. Haustura handia sortu da frantses gazteria eta gobernuaren artean. Horren konpontzea oso zaila !(Naiz)

Publicité
15 mai 2015

Benemerita.

Eguzki beroa, txapela buruan eta ura zakuan. Horrela abiatu ziren trumilka euskaldun zahar eta berri aintziraren itzuliaren egitera. Egun osoa beroa pasatzen baina pozik aurtengo erronkak sekulan baino haniagoak baitira. Herri bakoitzean ikastola baten idekitzera goaz, euskarari eremu berrien zabaltzera goaz. Noski Ipar Euskal Herriko gizartea astintzera goaz, hain baztertua zen hizkuntza bere lekua berreskuratzera baitoa.Ez da hau astinaldin batzuk ezagutu gabe pasako. Haatik helburua argi gelditzen da

Urtetik  urtera tokiko jende gehiago hurbiltzen da Senperera, hau berri ona da, ikastola normalizazio bidean dago, euskararentzat berarentzat indar asko egiteko gelditzen baldin bada ere. Aurrera goaz.

Aurtengo emaitzak berehala ezagutuko ditugu eta seguraski behar adina sos lortua izanen dugu. Dena bikain atera eta ondokoa prestatzera! Hau da urteroko erronka, euskal gizarteari ardura handia eskatzen zaio baina ez da beste aterabiderik, biziraupena dago jokoan. Ez da txantxetakoa!

Pozik sartu gara, animatua lanean jarraitzeko, euskaraz bizitzen jarraitzeko. Bidean errealitatearekin topo egin dugu, kontrola Azkaingo bidean eta bertan benemeritaren patrola eta kideak. Une batez Euskal Herri libre batean bizi gaitezkeela amestu genuen, beste zerbaitekin talka egin dugu. Hau ez al da Europan kondenatzen den gorputza herritar asko torturatzeagatik, jendarmak haiekin eskuz esku. Hau da gaurkoa, deus, sekulan gertatu ez balitz bezala iragaiten ari da. Haiek manatzen dute eta haien menpe gaude. Noiz arte?

Frantzia bide okerretik doa, askatasun askoren ezabatzera. Duela hogeita hamalau urte, maiatzaren hamar batez ezkerrak irabazi zituen hauteskundeak eta preso politiko guztiak atera ziren eta horretarako amnistia legea bozkatu zuten, Mitterrandek hala agindu zuelako. Geroztik sekulan baino preso politiko gehiago dago Frantzian, ez da kopurua ezagutzen ere  presondegiak hain beteak baitira. Euskal presoen izenak ezagutzen ditugu soilik baina askoz gehiago daude. Gehiago izango dira.Hau da Frantzia berria, sozialista! Independentziarako bidea baizik ez zaigu gelditzen zurrunbilo horretatik ateratzeko.

23 juillet 2014

Kepa Arkauzi eraso egin diote jendarmeek Parisko Auzitegian, Etxeratek salatu duenez

Frantses gobernuak duintsunik ez baitu.

Etxeratek azaldutakoaren arabera, Kepa Arkauz euskal preso politikoa Parisko Justizia Jauregira eraman zuten uztailaren 16an, Laurence Le Vert epaileak deituta, galdeketa egiteko. Hara iritsi zenean funtzionarioak «probokatzen» hasi zitzaizkion, bere etxean ez zegoela eta beste euskaldunik ez zegoela esanez, nahiz eta Igor Uriarte presoa ere han egon.

Preso arrunt batekin ziega partekatu behar zutela esan zioten zaintzaren ardura zuten jendarmeek baina Arkauzek uko egin zion eta bere jarrera azaldu zien poliziei, baina hauek hala ere preso arrunta ziegara sartu zuten. Arrasatearra konturatu zenean ziegatik ateratzen saiatu zen eta orduan lau funtzionarioren artean heldu zuten. Etxeratek bere oharrean dionenez, batek «bestoa lepotik bueltan pasatu eta gogor estutu zuen, ito nahian bezala». Bitartean besteak «eskuetatik heldu eta lurrera botatzen saiatu ziren». Egoera horretan ere Arkauzek ziegatik ateratzea lortu zuen eta atetik bost metro aldendu zen. Hori ikusita eta erabakiz aldatuko ez zuela jabetuta, jendarmeek ziega batean bakarrik utzi zuten Arrasateko presoa.

Goiko pasilo batean zegoen Igor Uriartek oihuak entzun zituen eta zer gertatzen zen galdezka hasi zitzaion; orduan, «komunikazioa eteteko, elkarrekin ez hitz egiteko», beste galeria batera mugitu zuten Arkauz.

Erasoaren ondorioz Arkauzek lepoaren atzealdean atzamarkada bat eta ubeldura txiki bat ditu.

Bakartuta dago Villepinten

Etxeratek salatu duenez, Kepa Arkauz bakartuta dago Villepinteko espetxean, Iñaki Dominguez ekainaren 6an Espainiaratu zutenetik. Le Vert epailearek egoera aldatu egingo dela agindu dion arren, ez du bete eta berdin jarraitzen du.

Bere bulegoan egon zenean horri buruz galdetu zion euskal presoak epaileari eta berarekin zer egin ez dutela erabaki erantzun zion. Horregatik, borrokaldia hasteko asmoa duela iragarri du.(Naiz)

17 avril 2014

Autobus udako ordutegia Lohitzunetik Hendaiara Erlaitzetik

Hau da ibilbidea, bi sentsuetan ibiltzen dena:

Prezioak 

1 € Banakako prezioa (autobusean soilik salduak)

8,5 € 10 txarteleko karneta (autobusean soilik salduak)

Bidaiak urririk dira 5 urtetik beherako haur lagunduentzat, gidentzat, itsu-zakurrentzat eta saski batean ekarriak diren animale ttikientzat.

 

Geldiguneak

HEnDAIA: Turismo Bulegoa, Dunba Harriak, Galbarreta, Abadia, Azkubea, Euskalduna, Haizabea

 URRuÑA, Putillenea

 ZIBuRu: Pilota Plaza, Zokoako hondartza, Pierre Benoit, Ziburuko Herriko Etxea

 DonIBAnE LoHIzunE, Autobus-geltokia

 Ordutegiaren ezagutzeko hemen duzue lotura:http://www.urrugne.fr/fileadmin/documents/140403-Fiche-StJdeLuz-Hendaye-eteHD.pdf

10 juin 2014

LAB kanporatua den postariaren alde

Bihar 12etatik goiti Baionako Posta aintzinean izango gara (allées Marines). Oraindik ez bazara apuntatua egiten ahal duzu eta laguntzeko prest baldin bazara ongi etorria zara. Lagun batzuk egongo dira han 24 orduz larunbata arte, eta laguntza guztia ongi etorria da ere bai (janaria, ura, laguntza ekonomikoa...).

Guztien artean babestu behar dugu kanporatua izan den afiliatua !! Babesa eta laguntza guztia ongi etorria da.

KASU ondoko egunetan berriz zuen gana helduko gara.

Animatu eta parte hartu !!!

9 avril 2014

19 udalerritan egingo dira Estatuen esku-hartzea salatzeko Kontseiluak deitutako elkarretaratzeak

Urkijo Espainako ordezkariak salaketak jarri ditu euskaraz bizi nahi duten udalerrien kontra. Euskaraz bizitzearen nahia delitu bilakatu nahi du. Horren kontra salaketa egiten du Kontseiluak, adi egon behar gara etengabe euskaldunen aurka egiten diren erasoen aurrean.

Asteazken honetan, Kontseiluak egindako deiari erantzunez, elkarretaratzeak egingo dituzte 19 udalerritan Estatuen esku-hartzeak salatu eta euskararen normalizaziorako Udalen neurriak babesteko.

"Estatuen esku-hartzeak gelditu" lelopean deitutako elkarretaratzeak, salbuespenak salbuespen, herrietako Udal plazetan egingo dira eta arratsaldeko 19:00etan. Aipatu kontzentrazioak ondorengo udalerriotan egingo dira:

Agurain (eskualdeko deialdia, San Juan plazan)
- Arrasate (19:30ean)
- Azpeitia
- Basauri
- Bergara 
- Erandio
- Errenteria
- Galdakao
- Lekeitio
- Lezo
- Oiartzun (20:00etan)
- Oñati
- Ondarroa
- Ordizia (eskualdeko deialdia)
- Otxandio 
- Pasaia
- Soraluze
- Tolosa (eskualdeko deialdia)
- Zarautz (eskualdeko deialdia)

 

30 mars 2014

Konponbidea aipagai Baionako bozetan

"Si resulto elegido, el proceso de resolución seguirá en mi agenda". Hau da gaur Naizen irakur daitekeena. Azpimarratzekoa da kanpaina honen barnean konponbide prozesua oso gutxi, ez bada batere, aipatu dela. Haatik gaur René Etxegaraien konpromisoa irakur daiteke. Egia da lehia azkarra dela baionan, Etxetok eskrtuko lituzkeelako abertzaleen bozak erreskurtxo eskasa baitu pasatzeko. Etxegaraiek bai lor dituzke erakutsi duen engaiamenduarengatik azken urteetan, ez independentziaren alde baina abertzaleen aldarrikapenetan. Baiona sozialisten esku ikustea nahiko zaila gelditzen da. Eramandako politikarengatik dudarik gabe, eta ere agian, euskal gatazkan esku hartze ezarengatik. Behintzat agintearen aldetik justuki aginte eremu guztiak bereak dituelarik alderdi sozialistak.

19 février 2014

Hitz asko airean baina Oier Ardanaz kondenatua Parisen.

Capdevielle diputatuak Sud Ouest egunkarian iragarri zuen Taubira ministroak presoez hitz eginen zuela Baionara eginen zuen bisitan. Taubira heldu zen eta ez zuen deus erran. Hitz egiteko unean euskarazko itzulpena egitea proposatu zitzaion eta ezetza izan zen erantzuna. Pentsatu eta berantago onartu zuen ministroaren ekipak baina teknikoki ezin izan zen. Hots itzuli zen etxera deus erran gabe euskal gatazkaz..

Ondoko egunetan Capdevielle diputatuak erran zuen presoen alde lanean jarraituko zuela. Oso inoxenta itxura izan behar dugu abertzaleok hauteskundeen bezpera honetan  airean botatzen diren  hitz horiek sinesten ditugula uste badute!

Bitartean, joan den astelehenean Pariseko epaitegiak bost urteko zigorra jarri dio Oier Ardanaz euskal militanteari, 26 urte, Iruñakoa. Bestalde frantses estatutik betirako kanporatua gelditzen da ere. Bost urte, betirako kanporatua, asko, baina euskal militanteei jartzen diren kondenak kondena luzeak baldin baira hitz luzekoek ez dute deus erranteko. Justizia independentea dela? Noiztik?

Frantziak, euskal munduaren aurrean sinesgarri osoa galdu du, hau errepikatu beharko da zapalduena zapaltzeko nahikeria baizik ez baitu erakusten. Hitz asko airean errepikatuko dituzte baina errealitate gordina zein den agerian gelditzen da!

Bihar berean Manuel Valls Espainako barna ministroarekin elkartuko da Parisen "terrorismoaz" hitz egiteko. Ostiralean elkarrizketa taldeko prentsaurrekoa iraganen da eta seguraski horretaz hitz eginen da.   Dagoeneko zurrumurru batzuk ateratzen ari dira gobernuetatik elkarrizketa taldearen inguruan, noren menpe dauden galdetuz. Nahiago dute gutxiestea parte hartzea baino.

17 février 2014

Antton Lukuk "Libertitzeaz" plazaratu du

Antton Lukuk gogoeta berria plazaratzen du antzerki munduaz, 500 orri, Pamiela argitaletxearekin, totxo bat plazerez irakurriko duguna, Anttonen lana beti ekarpena izaten baita. Ez du bere lana Durangorako plazaratu gehienek bezala, hor baita gehien begiratzen ekoizpena. Dena den segur da kultur zale guztiak liburuari lotuko direla eta beste gogoetak ondorioztatuko direla.

4 février 2014

IBON FERNANDEZ IRADI presoak eritasun larria dauka, legearen kontra preso daukate

 Petizioa martxan jarri da, Ibon Frenandez sostengatzeko, elkartasuna eskatuz/

Appel du corps médical

 Les professionnels de santé signataires de cet appel entendent voir la situation du prisonnier IBON FERNANDEZ IRADI prise en compte par les autorités en charge d'étudier sa demande de suspension de peine pour raison médicale dans le respect strict des dispositions de la loi de mars 2002, dite Loi Kouchner.

M. IBON FERNANDEZ IRADI est atteint d'une sclérose en plaques, pathologie très grave qui nécessite des soins adaptés. Ces soins ne peuvent être pratiqués dans un contexte -celui de la prison- qui rend toute évolution positive illusoire. C'est pourquoi nous demandons que M. IBON FERNANDEZ IRADI puisse bénéficier de la suspension de peine.

Les professionnels de santé que nous sommes, sommes également citoyens. Et c'est à ce titre là aussi que nous lançons cet appel. Car le Pays basque, entré dans le cycle vertueux de la résolution du conflit, attend de la part des autorités politiques et administratives des signes qui puissent alimenter l'espérance née de l'abandon des armes, de l'engagement unilatéral en faveur d'un processus de paix et de la formidable mobilisation populaire qui s'en est suivi.

Une suspension de peine appliquée à M. IBON FERNANDEZ IRADI serait à n'en pas douter, une mesure de justice respectueuse de l'esprit dans lequel la Loi de mars 2002 a été votée par le Parlement, ainsi qu'un acte en accord avec la séquence historique que vit le Pays basque.

28 janvier 2014

Berriz ere hiru militante zigortuak Parisen, 8 eta 6 urteko kondena.

 Aitzol Etxaburu, Alberto Machaín eta Andoni Sarasola dute izena. 8,8, eta 6 urteko zigorrak, gehi frantses estatutik kanporatuak direla. Hau da frantses justiziak hartu duen erabakia.
2009ko agorrilean atxilotu zituzten Alpesetan. Geroztik preso dituzte.

Atzo iragan zen auzia eta gaur prentsan agertzen dena da soilik  erabakia jakin baino lehen hiru presoen aurre kondenatzeko informazioa. Hau ba prentsa objektiboa!

Auziaren denboran, frantses prokuradoreak zalantzan ematen zuen bake prozesua eta azken atxiloketei erreferentzia eginez, atxilotuak ETAren adar batekoak zirela zioen.

Gezurra gezurraren ondotik, kondenak justifikatzeko.

 

 
13 janvier 2014

De Coralek beste agintaldia nahi du Urruñan

Arratsaldeko berrietan Euskal Irratiek jakinarazi digute Odile de Coral berriz aurkezten dela hauteskundeetan auzapez izateko. Bere ondoan Jean Tellechea EAJkoa izanen du, hau Daniel Poulourekin joan zelarik aitzineko kanpainan. Bestalde, ematen du Germaine Hacala ere abian dela. Ez da beste izenik hedatu. Haatik arlo sozialari toki berezia eskainiko diola erraten du eta bereziki euskarari.

Zalantzan emanen dugu aitzineko euskararen alde eginen duen hori aitzineko kanpaina gauza bera erran baitzuen eta praktikan funtsezko edo seriosa den inongo politikarik ez baita martxan eman herrian. Bestalde,gutxieneko hizkuntza ikasteko ere ez du nahikeriarik erakusten aspaldiko herritarra delarik.

Ez du erran ere ezkontza guztien eramateko prest izanen den edo genero bereko herritarren arteko ezkontzak eginen dituzte.

Lehen zerrenda. Ondokoak helduko dira.

 

26 août 2013

Eraikuntza berriak Kexiloan

Horren berririk ez genuen. Kamietaren inguruan sekulako debateak izan ziren Herriko Etxean eta beste. Haatik Kexiloan eginen diren 29 etxebizitza berrietaz afitxa hedatuta jakinean izan gara. Ez al zen aski etxebiziza eraikitze baimenik auzoan? Kamietarekin soilik iaia mila biztanle gehiago izanen dira janeko. Eraikuntza honekin kopurua gehiago igoko da. Nork du muga jarriko? Harrigarria! Plazarik ez, kirol eremurik ez, zer nolako auzo garatu nahi al dute? Promotorea nor den ez dugu oraindik jakin, informazio gehiago bildu beharko da!

5 novembre 2012

Herriko kontseilua: aglomerazioari buruz? debate

Herri Elkargoa utzi eta aglomerazio elkargoa sortu, hau zen herriko kontseiluko gai nagusia. Debate luzea sortu da, azaroaren erditsua baino lehen kontseiluen onespena behar zuten egituraz aldatzeko. Mixel Hiriartek daraman herri Elkargoak du urrats hori erabaki, goitik, eta ondoren kontseilari guztien onespena eskatzen du. Urruñako hautetsiek ez due begi onez hartu eskaera hori, herri elkargoan gehienek abstenitu egin dira, epe oso laburra baitzen  aldaketaren aztertzeko konpetentzia berrien ebaluatzeko.

Elementu horiek errepikatuak izan dira, auzapezak demokrazia eskasa azpimarratu du, garraioen konpetentziari buruz elemnetuak falta zirela, ez zuela horregatik erran nahi aglomerazioaren aurka zenik, ez zuela maxina blokatu nahi baina une honetan ezin zuela alde bozkatu.

Abertzaleok bat bateko erabakiak txarrak direla azpimarratu dugu, ez garela aglomerazioaren aurka baitezpada baina debate luzeagoa beharrezkoa dela diogu. Bestalde gogoratu behar dugu Herri Elkargoa ez dela erreferendumez hautatua Herriko Hetxetik igortzen direla ordezkariak. Ondorioz oposizoak kanpo gelditzen dira. Aglomerazioarekin egoera hau ez da aldatzen. Demokrazia eskasa handitzen ari da. Gu ere abstenitu gara.

Ohargarri izan da askotan abertzaleok azpimarratzen ditugun demokrazia eskasa, debate beharra...debate erdian egon dira, ez gure ahotik aldi honetan... bigarren etxebizitza kopuru handiegia ere entzun dugu!!!! Euskal Herriaren berezitasuna ere aipatu digute. Instituzio berezia  ez da tabua ere!!!

Hau zen gai nagusia, baina beste batzuk ere bozkatu dira.

Trinketea handitzeko erabakia hartu du auzapezak.

Ikastolak mila euroko alikagailua ordaindu beharko dio herriari, suprefetak ez baizuen begi onez ikusten euro bakarreko alokagailua.

Herriko aterpe teknikoak handitzea erabakki izan da, ia-ia 300000 euroko gastua izanen da, herriak suprefetari diru laguntza eskatuko dio.

AEKk, azkenik eta kalapita askoren ondotik, auzapezaren ekiparen ezetza batzuen ondotik, lokala lortu du klaseen emateko Guillaume Saint Martin karrikako 8an, astean bi aldiz.

Hau dira azken berriak, erabaki nagusiak.

 

 

 

14 janvier 2016

Paris match ere euskal auziaz

Maiz ez baita gertatzen, interesgarria da Paris Match ere euskal auziaz hitz egin duela aipatzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Atzo Madrilen gertatutakoaz hitz egiten du AFP-ren berria agertuz. Bertan ez dituzte euskal presoak aburu, ez dute erraten espainak eta Frantziak ez dituztela beren legediak errezpetatzen iritzi, soilik agertzen dute auziperatuek izenpetu dutena azaltzen.

Noski izenpetutakoa nonbait arriskupean ematen ditu auziperatueak, erakunde armatu batekin harremanetan izan direla izenpetzea beren geroa ere  berun pean jartzen baititu. Gainera politika soilik egiteagatik kondenatua izatea nahiko larria izanez izenpetze horrek inongo deliturik egin gabe delitu baten aitortza demokrazia mailaren ideia bat ematen du.

Epaile batek zioen dena zela ETA, horrekin jarraitzen dute bertan. Prentsak noski indartsuaren oihartzuna egiten da.Hau da Paris Matchen diskurtsoa:

En vertu de la transaction pénale formalisée mercredi, "les 35 indépendantistes jugés ont admis le délit de participation à une organisation terroriste et en contrepartie le parquet s'est engagé à ne pas demander leur incarcération", a expliqué à l'AFP à Madrid l'avocat de trois des 35 militants jugés, Araiz Urko.

Selon l'accord dont l'AFP a pu consulter une copie, les signataires "reconnaissent leur participation aux faits, en assumant que leurs agissements étaient contraires à la législation en vigueur".

Ils signent en outre leur "engagement à renoncer à toute activité en lien avec l'usage de la violence, en souhaitant que cette reconnaissance contribue à la réparation des dommages et souffrances qui ont été causés aux victimes du terrorisme".

Par ailleurs, "ils ne pourront pas être élus, durant la période de temps de leur condamnation", a précisé Me Urko.

Les 35 militants - dont des dirigeants historiques du parti Batasuna, Pernando Barrena et Juan Jose Petriconera - encouraient normalement jusqu'à dix ans d'emprisonnement et l'interdiction d'exercer des mandats publics pendant au moins dix ans.

Chacun devait répondre d'activités politiques - signatures d'articles, conférences de presse, meetings... - menées après l'interdiction en Espagne du parti Batasuna, considérée comme la branche politique d'ETA, et de deux autres formations, Action nationaliste basque (ANV) et Parti communiste des terres basques (PCTV).

Tous avaient catégoriquement nié avoir "reçu des ordres" de l'ETA ou "servi la stratégie" de l'organisation clandestine. Ils s'étaient en revanche dits "fiers" d'avoir "contribué au processus de paix au Pays basque".

8 octobre 2014

Erriberako ikastolen laguntzeko

http://youtu.be/JsuoS7LRyi4

Iaz bezala, Euskal Herri osoko ikastolek, Nafarroako Erriberan diren  eta zailtasunetan diren hiru ikastolekin (Biana, Lodosa eta Tutera) elkartasun ekintza abian ezarri dute. Erriberako laborantzako kalitatezko ekoizpenen saski bat osatu da (biper gorri, tomate, zainzuri, oliba olio, orburu, kardo eta abarrekin). Helburua, ahal bezain bat saski saltzea da, Erriberako ikastolekin eta laborariekin elkartasunez. Saskiaren prezioa 50 €. Ikastola bakoitz burasoen artean hiru saski saltzea lortuko baginu, fite 100etan izanen gira.  Elkartasun ekintza gustagarria… Izenak eman, azaroaren 12a aitzin. seaska@ikastola.nethelbidean.

 

9 septembre 2014

EIDER ALUSTIZA ETA AINHOA LASA. EMUN KOOPERATIBA «Posible da hizkuntza ohiturak aldatzea»

 Euskararen erabilera areagotzeko motibazioan, jarreretan eta portaeretan nola eragin aztertuko dute Moti+Batu jardunaldietan, bihar eta etzi, Donostiako San Telmo museoan. Emun kooperatibak antolatu ditu, baina sektoreko hainbat eragileren parte hartzearekin, metodoan ere modu irekian aritu nahi izan dutelako. «Nahi genuen jendearekin partekatuta egin, ez genuen nahi Emunen gauza bat izatea», Eider Alustiza Emuneko kidearen hitzetan. Topaketei azken ukituak ematen ari dira Alustiza eta Ainhoa Lasa. 80 lagunek izena eman dute dagoeneko, baina azken orduko parte hartzaileei ere irekiko diete atea bihar.


Zergatik eta zertarako antolatu dituzue jardunaldi hauek orain?

EIDER ALUSTIZA: Euskararen normalizazioan gabiltzanok leku berera iristen ari gara azkenaldian: ea ez ote garen mugarri batera iritsi. Azken urteetan oso-oso lan ona egin da, baina eman duena eman du: lehen pentsatzen zen ezagutzari garrantzia emanda erabilerarako jauzia berez etorriko zela. Baina uste dugu erabilerarako jauzia egiterakoan motibazioaren gaiak garrantzia hartu behar duela. Lanean egunero ikusten dugu gai hori, eta ekarpen bat egin nahi izan dugu.

Zailtasunak ikusten dira erabilera areagotzeko. Motibazioan indarra jarrita zer espero liteke?

AINHOA LASA: Portaerak aldatzea eta erabilera handitzea, hori da helburua. Motibatzeko, askotan, kanpainetan jarri da begirada. Azkenaldian, psikologia sozialean arituak gerturatu dira, ikusteko jarrerak nola landu ditzakegun, eta horietan zer aldagaik hartzen duten parte. Sentsibilizazioa, aurreiritziak… landuz jarreretan eta portaeretan eragitea da asmoa, motibazioa beste era batera lantzeko, kanpainez harago. Denok dauzkagulako ezinak edo deserosotasunak.

E. A.: Helburua da erabilera areagotzea, izan ikastetxeko jolasgaraian, aisialdian musika entzuten edo lanean bilera bat egiten.

A.L.: Galdera bat dago hondoan: euskaldun pila bat gaude; gazteak, zer esanik ez. Ulermen arazorik ez daukagu, eta, halere, ez dugu egiten euskaraz. Zer pasatzen da? Modu ezberdinak bilatzea da gakoa, palankak bilatzea.

E. A.: Duela 30-40 urte ezagutza zen oztopoa, ez zegoelako ezagutza nahikoa. Gizartea aldatu egin da. Hori ikusita, estrategia berberekin jarraitu behar dugu?

Jada ez du balio denentzat gauza bakarra egitea, beraz? Psikologiara eta norbanakoaren arrazoietara jaitsi behar da?

A.L.: Zuk, zerbait egiten hasteko, motibazio bat behar duzu. Posible da inguruak horretara bultzatzea, baina gogoa eduki behar duzu, eta gogo hori ez da lortzen hitz egin gabe. Hor gelditzen dira kanpainak motz, ezinbestekoak izan arren. Maiz, pertsona bat ez bada euskaraz bizi, ez da aukerarik edo gogorik ez duelako. Makina bat jende ezagutzen dugu gogoa eduki arren euskaraz bizi ez dena. Beste zerbait dago hor azpian.

E. A.: Eta inguru erdaldunetan, aldiz, zailtasunak daude euskaraz egin nahi duenak inguru euskaldun bat topatzeko. Kasuistika asko ditugu. Ezin dugu gauza bera egin %80tik gorako ezagutza dagoen leku batean, eta %10ekoa dagoen beste batean. Egokitzen ikasi behar dugu. Kontzienteago izan behar dugu bakoitzaren egoera nondik datorren.

Zer landuko duzue topaketan?

A.L.: Sentsibilizazioaren eta aurreiritzien ingurukoak dira gai gehienak. Sentsibilizatzearen barruan, neure burua ezagutzea dator. Jakin behar dut niri zer pasatzen zaidan "zer traba ditudan, zer sinismen, trebeziak…", jarrerak eta portaerak lantzeko.

E.A.: Bi ikuspegitatik egingo dugu. Batetik, euskaraz badakitenak baina erabiltzeko jauzia batzuetan egiten dutenak eta besteetan ez; [bihar] aztertuko dugu zer gertatzen den egoera horietan bakoitzaren buruan. Bestetik, [ostegunean] ikusiko dugu ikasten ari direnei nola erraztu bidea. Adibidez, gai bat izango da zilegitasuna. Ikasten ari dena noiz sentitzen da seguru euskara erabiltzen hasteko? Beste bat: euskararen ulermena ziurtatua baldin badago, zergatik aldatu gaztelaniara? Halakoetan, euskal hiztunok ere badugu bide bat egiteko.

Praktika eta ikuspegi berri horiekin zer ari da lortzen?

E.A.: Ikusi dugu posible dela hizkuntza ohituretan aldaketak egitea. Baina esku hartzeak izan behar du zehatza eta momentukoa. Leku naturaletan egiteak ere laguntzen du. Bakoitzaren portaeren atzean zer dagoen arakatzen duzunean hasten zara ulertzen zergatik egiten duen bakoitzak egiten duena. Bestea ulertzen baduzu, enpatizatu egiten duzu, eta enpatizatzen duzun momentuan bestea ere gerturatu egiten zaizu. Lorpen txiki asko agertzen dira; bizitza pertsonalari lotuak eta oso zehatzak, baina pertsona horientzat oso inportanteak.

A.L.: Badugu harremana taldeetatik pasatutako jendearekin, eta askok esaten dute kuadrillan aldatu egin dutela [hizkuntza ohitura], edo etxeko egoerari buelta eman diotela, edo patxada irabazi duela euskaraz aritzeko. Baliagarria da. Haserre eta ezinegon asko arintzen dira. (M.P.A. Berria)
8 septembre 2014

Egunkari berria beharrezkoa delarik

Urruñako bestak heldu dira eta horrela aipatu ditu SO egunkaria. Aipatu ditu baina Besta komitearen ikuspuntutik. Alegia aurten, berriz ere herriko etxeak bakarrik antolatzen dituela bestak! SO beti  objektiboa! Izan ere azken urteetan gazte asanbladak bestak antolatzen ditu ere. Aurten EHE eta Herrira elkarteekin antolatzen ditu kontzertuak, mus txapelketa, haurrentzat jokoak. Ez dute besta komiteak duen aurrekontua. Usaian 40000 euro inguru dauka dena antolatzeko. Noski txosnagunean lanean ari direnak urrun daude aurrekontu horietatik. Haatik besta giro berria ekartzen saiatzen ari ira. Momentuko herriko etxeak ez du urrak ezekorrik eman txosnagunearen kontra, idatzi dute gazteei errateko baimen eskaerarik ez zutela errezibitu. gazteek erantzun dute baimen eskaeraren kopia erakutsiz. Herriko etxearen aldetik elkarteen kudeaketa ez dela oso ona ageri da. behintzat gazteekin elkarrizketarik ez dutela nahi!

Horretaz ez da oihartzunik izan SO egunkarian. Argi da egunkari berriaren beharra dagoela. Ea laster plazaratuko den!

15 juillet 2014

Bi atxiloketa Urruñan

Igande arratsean bi pertsona atxilotuak izan dira Urruñan. Izan ere Israelen kontrako boikotaren aldeko pintada egiten ari zirelarik Leclerc zentroan bi pertsonak gelditu dituzte. Polizia deitu eta bi pertsonak, "Justice pour la Palestine" elkartekoak biak komisaldegira eramanak izan dira. Bertan lau oren pasatu ondoren askatu dituzte, eta gaur arratsalderako konbokatu dituzte Donibane Lohitzuneko komisaldegira.

Leclerc zentroan, Palestinako lurralde okupatuetan egindako produktoak saltzen dituztela eta egin dituzte pintadak. Nazio batuetako erakundeak kondenatzen du salmenta hori baina hemen ez da salaketa hori errespetatzen.

Arratsaldeko 3tan lehena eta oren bat berantago bestea komisaldegira joanen dira eta bertan zer leporatzen zaien entzunen dute.

6 avril 2014

Ruandako genozidioaren 20.urtemugan, hoztasuna Parisen

Ruandako presidenteak,Paul Kagamék, Jeune Afrique aldizkariari eskainitako elkarrizketan gogoratu du Parisesk eta Bruselak Ruandako genizidioan izan zuten ardura zuzena. Genozidioaren gogoratzeko zeremoniak prestatuak ziren eta Frantziatik Taubira ministroa hara joan beharra zen. Elkarrizketaren ondorioz Taubira ez da joanen eta soilik Frantziako enbaxadorea izanen da bertan.http://cec.rwanda.free.fr/

Alain Juppé zen Kanpoko arazoetako ministroa genozidioaren garaian, ez da eroso sentitzen gertatzen denarenarekin, frantses estatuaren politika, jarrera eta ekintza salatzen baitute Ruandatik. Juppek ondoko presidentziarako hauteskundeetako prestatzen ari denez horrelako publizitatea ez dio onik eginen jadanik zigortua izan zen politikariari. Dei egin dio Hollanderi," Frantziaren ohorea" defenda dezan. Benetako poema berriz ere...

14 mai 2014

Dispertsioak 25 urte bete ditu: sufrimendua eta minaren urteurrena

        1989 urtetik, 16 senide eta lagun hil dira espetxeetara bidean. Etxeraten aburuz, istripu hauek ez dira “kasualitatea, kausalitatea baizik”

-          Senide bakoitzak 378 euro astean, 1.638 euro hilean eta, 19.653 euro urtean gastatzen ditu. Lau dira, soilik, Euskal Herriko espetxeetan dauden preso politikoak

         Hiru preso hil dira urte bakar batean. Bitartean, 12 preso mantentzen dituzte espetxean: larriki gaixo egon arren

491 euskal preso politiko 77 espetxetan sakabanatuta

372 preso espainiar estatuko 44 espetxetan sakabanatuta

104 preso frantziar estatuako 27 espetxetan sakabanatuta

4 preso Euskal Herriko 3 espetxetan

1 Ingalaterrako espetxe batean

1 Portugalgo espetxe batean

1 Sei Kondarrietako (Ipar Irlanda) espetxe batean

8 preso espetxeratze arinduan, pairatzen dituzten gaixotasunak direla eta

 

 

Publicité
<< < 10 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité