Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
3 mai 2014

Vallsen aurpegi desberdinak

Ikusia genuen ozenki bideo batean Valls Israelgo estatuaren alde egiten zuela apostu. Hori noski lehen ministroal dituen jarrera politiko eta praktika guztien gainetik. Aspaldi da ez dugula ulertzen nola krisi garaian horrelako politikari batek lortzen duen lehen ministro izatea ez bada eskineko politika  ezkerrari inposatzeko. Horrez gain eskuin muturrari seaskaren prestatzeko. haatik beste informazioak ere heldu dira non agertzen den lehen ministroak duela urte batzuk Palestinaren alde hartutako jarrerak. Bideo honek ematen digu politikari honek beste aurpegia.(Bideoa frantsesez da)

http://www.dailymotion.com/video/x1r2adq_le-vrai-visage-de-manuel-valls-par-emmanuel-ratier_news?start=10

Publicité
7 juin 2014

Haurdun dauden presoak libratzeko legea

Lehen irakurketan, frantses asanbladan Taubirak aurkeztutako neurrien artean agertzen da  12 aste baino gehiagoko haudunaldia duten emazteak libro gelditu beharko direla, salbu leporatzen zaien delitua haurrak hunkitzen baditu. Horrek erran nahi du euskal presoak haurdun izanen direlarik libratuko dituztela. Pentsa daiteke legeak egiten direla aplikatuak izateko. Pozten gara. Baina zalantza batzuk gelditzen zaizkigu.

Zergatik Ibon Fernandez Iradirentzat legea ez da errespetatzen?

9 avril 2014

Hamalau idazkari nagusi gobernu berrian.

Harlem Désir, secrétaire d'Etat aux Affaires européennes. 

Fleur Pellerin, secrétaire d'Etat au Tourisme, au Commerce extérieur et des Français de l'étranger. 

Axelle Lemaire, secrétaire d'Etat au Numérique. 

Frédéric Cuvillier conserve son portefeuille de secrétaire d'Etat aux Transports. 

Geneviève Fioraso conserve son portefeuille de secrétaire d'Etat à l'Enseignement supérieur et à la Recherche. 

Valérie Fourneyron rejoint Bercy pour un portefeuille élargi à l'Artisanat, Commerce, Consommation et Economie sociale et solidaire.  

Thierry Braillard est nommé secrétaire d'Etat aux Sports. 

André Vallini est nommé secrétaire d'Etat de la Réforme territoriale . 

Ségolène Neuville est nommée Secrétaire d'Etat aux Personnes handicapées et à la lutte contre l'exclusion.  

Kader Arif conserve le portefeuille des Anciens combattants et à la Mémoire . 

Laurence Rossignol est nommée secrétaire d'Etat à la Famille et aux Personnes âgées . 

Annick Girardin est nommée secrétaire d'Etat au Développement et à la Francophonie  

Christian Eckert est nommé secrétaire d'Etat au Budget. 

Hemen agertzen dira izenak. Ondorioak agertzen ari dira.  Harlem Desir, alderdi sozialistaren idazkari nagusiak bere tokia uzti beharko du. Zabaltzen ari diren informazioen araueran ordezkaria hautatua izan da Hollanden bulegoan eta ez da alderdiaren ezkerreko adarraren gustukoa, Jean-Christophe Cambadélis. hautetsi batzuk kexatu dira, alderdiaren barneko hautaketa eskatzen dute, militanteen iritzia beharrezkoa dela diote arduradun nagusiaren hautatzeko. Debateak irekiak dira, ondoko egunetan horrek soka luzea ekar lezake.



4 avril 2014

Hauteskundeen ondotik galtze ekonomikoa alderdi sozialistarentzat

 Alderdi sozialistaren diru iturrietatik bat hautetsien sarien zati batetik etortzen da. Izan ere hautetsi bakoitzak bere saritik parte bat uzten dio alderdiari %5 eta %10 artean. Aldi honetan 155 udeletxe galduz sekulako hautetsiak galdu ditu alderdiak eta ondorioz diru sartzeak. Noski diputatu eta senatari postuei esker alderdiaren finantzamendua nahiko ongi segurtatua da, %40 segurtatua da estatuarengandik. Tokika egoera ekonomikoa ez da errexa izanen.

28 avril 2014

Akitaniako Alienor eta Hernandorena saria aste honetan.

Datorren asteazkenean eta igandean Akitaniako Alienorren bizia aipatuko duen pastorala "Aliénor Trajeria" aurkeztuko dute.Jean-Michel Bedaxagar-en pastorala Mauleko Jai-Alaien aurkeztuko dute apirilaren 30an arratseko 9ten eta igandean arratsaldeko 15tan.

Publicité
26 avril 2014

Gure Urruña doako informazioaren alde

Prentsa askea funtsezkoa baita demokraziaren garapenerako Gure Urruñak bat dator Creative Commons domainuarekin.

Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.

Creative Commons 2001ean sortu zuen Lawrence LessigekStanfordeko Unibertsitatean zuzenbide irakasle denak eta 2008. urteko martxora arte erakundeko presidentea zenak.

Erakunde honek garatzen dituen lizentziek izen bera hartzen dute. Bere sorreran ingelesez idatzi ziren eta Estatu Batuetan erabiltzeko sortu ziren.

Creative Commons International erakundeko proiektu garrantzitsuenetariko bat da. Honen bidez, lizentziak jurisdikzio ezberdinetara aplikatu eta beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izan dira.

Gaur egun, Creative Commonsen lizentziak 28 hizkuntzatara itzultzen ari dira eta 70 herrialdek baino gehiagok lizentzia hauekin kolaboratu nahi dute beraien bertsioa egiteko asmoz. 2005az geroztik, euskarazko bertsioa dute.

 

29 mars 2014

ea,ea,ea zenbat hautetsi gehiago?

Heldu da eguna, bihar goizean hasi eta arratsaldeko zortzietan jakinen dugu zenbait hautetsi abertzale gehiago izanen diren Udalbiltzan, zenbat auzapez abertzale gehiago ditugun Ipar Euskal Herrian. Garai inportantean sartuak gara, lanean jarraitzeko bidea idekia izanen dugu gisa guztiz ,baina hemengo herritarrek ez gaituzte gehiago berdin begiratuko.

Askoren lanari esker une honetara heldu gara eta lan egin duten guztiak eskertzekoak dira.

Bihar eginen dugu bilana!

5 février 2014

Lau zerrenda herriko hauteskundeetan

Une honetan lau zerrenda aurkezten dira, Odile de Coral,  Renaud Lassalle, F.Aramendi eta Daniel Poulou. Azken asteetan zurrumurrua ibilki zen, Daniel Poulouren aurkezpena zalantzan emanez. Erantzuna bertan dago, zerrenda prest du eta plazaratu du.

Debatea hasten ahal da, benetan egiten bada, hemen bakoitzaren egin nahiak aipatuko dugu. Beste zerrenda ere aipatu izan da, baliteke oraindik sorpresak egotea....

5 mars 2014

Emazteak jasaten duen zapalkuntza garaikidea

Emazteok gizonen eskubide berak lortzeko, ausardia osoz borrokatu direnen omenez bildu gara gaur, Ipar Euskal Herriko kolektibo eta elkarte feministak.Borroka horiei esker eskubide batzuk irabazi ditugu, gure gorputzaren eta sexuali­tatearen jabe izateko bidean: abortua eta kontrazepzioa. Politikan zein lan esparru­an ere parekidetasuna lorturik dugu ofizialki.Aitzinamendu horiek lortu arren, gure borrokak segitu beharra du, eskubide horiek hauskorrak eta oraindik osatzekoak izateaz gain, maiz formalak ere direlako. Adi egoteko arrazoiak ditugu:

Emazteok gizonen eskubide berak lortzeko, ausardia osoz borrokatu direnen omenez bildu gara gaur, Ipar Euskal Herriko kolektibo eta elkarte feministak.Borroka horiei esker eskubide batzuk irabazi ditugu, gure gorputzaren eta sexuali­tatearen jabe izateko bidean: abortua eta kontrazepzioa. Politikan zein lan esparru­an ere parekidetasuna lorturik dugu ofizialki.Aitzinamendu horiek lortu arren, gure borrokak segitu beharra du, eskubide horiek hauskorrak eta oraindik osatzekoak izateaz gain, maiz formalak ere direlako. Adi egoteko arrazoiak ditugu:

- Emazteen aurkako bortizkeria etengabean hor da. - Lan munduko inegalitateak beti hor dira (ardura berentzat soldata ahula goa emazteentzat, hautatu gabeko lan partzialak, eta abar). - Abortu eskubidea zalantzan ezartzen dute Espainiak eta Europako beste herri batzuk. - Ttipitatik neska eta mutilen artean berdintasun gehiago izateko xedez, marrazturiko neurrien aurkako oposizioa. - Lesbofobia eta homofobia gora doa. - Familiari buruzko legedia atzeratu egin du Frantziako gobernuak, eta horreki batera lesbianei ugalketa lagundua zabaltzeko urratsa.Ordenu moral arkaiko,erreakzionario eta bortitz baten azaleratzea pairatu beharra dugu iaztik. Errepublikako legeen ordez konbikzio erlijiosoak inposatu nahi dituzte Manif pour tous eta Civitas gisako estremoek. Ezin itzulizko jendartearen bila­kaeraren aitzinean, beldurrak eta zurrumurruak elikatzen dabiltza. Familia ereduen aniztasuna errefusatzen dute, sexu baita sexualitateen arteko berdintasuna ukatzen dabiltza. Hitzezkoa zein fisikoa, haien bortizkeria ez dugu onartzen.

Borrokak segitzen du, ez dugu amore emanen!!

- Emazteen aurkako bortizkeria etengabean hor da. - Lan munduko inegalitateak beti hor dira (ardura berentzat soldata ahula goa emazteentzat, hautatu gabeko lan partzialak, eta abar). - Abortu eskubidea zalantzan ezartzen dute Espainiak eta Europako beste herri batzuk. - Ttipitatik neska eta mutilen artean berdintasun gehiago izateko xedez, marrazturiko neurrien aurkako oposizioa. - Lesbofobia eta homofobia gora doa. - Familiari buruzko legedia atzeratu egin du Frantziako gobernuak, eta horreki batera lesbianei ugalketa lagundua zabaltzeko urratsa.Ordenu moral arkaiko, erreakzionario eta bortitz baten azaleratzea pairatu beharra dugu iaztik. Errepublikako legeen ordez konbikzio erlijiosoak inposatu nahi dituzte Manif pour tous eta Civitas gisako estremoek. Ezin itzulizko jendartearen bila­kaeraren aitzinean, beldurrak eta zurrumurruak elikatzen dabiltza. Familia ereduen aniztasuna errefusatzen dute, sexu baita sexualitateen arteko berdintasuna ukatzen dabiltza. Hitzezkoa zein fisikoa, haien bortizkeria ez dugu onartzen.

Borrokak segitzen du, ez dugu amore emanen!!

17 février 2014

Hiru urtez jangarria gelditzen den pizza

Estatu Batuetako (MASS) laborategi batek hiru urtez jangarria gelditzen den pizza asmatu du. Ez gara harrituko jakitean laborategia hango armadari lotua dela. Gustuaren aldetik ez da desberdintasunik omen. Pizza omen da soldaduek gehien maite duten platera. Lortu duten janari berria lortu dute azukrea eta gatz gehiago botaz eta siropak ere. Janari beroa eta gustukoa denak indarrak biderkatzen ditu omen, horrela azaltzen dute inbentoa aipatzean. Ez dute erraten bigarren mailako ondorioak diren hori jan eta. Dena den janari txarraren asmatzeko gaitasun handia zegoela Estatu Batuetan askotan frogatzen digute.

17 février 2014

Bellonen heriotza argitzeko exijitu diete nazioarteko abokatuek Espetxe Erakundeei

ELDH Nazioarteko Abokatu Elkarteak premiazko oharra helarazi dio Espetxe Erakundeetako idazkari nagusi den Angel Yusteri eta zuzendariorde den Javier Nistali, «modu urgentean» argitu dezaten nola hil zen Arkaitz Bellon presoa.

Ohar baten bitartez, ELDH elkarteak Arkaitz Bellon Elorrioko presoa nola hil zen «modu garbian argitua» izan dadila exijitu du. 

Thomas Schmidt ELDHko idazkari nagusiak eta Ingalaterra eta Galesko Abokatu Bazkuneko Giza Eskubideen Batzordeko lehendakari den Kirsty Bimelowk izenpentutako agirian, gainera, erakunde espainiarrei eskatzen diete, gaixotasun larriak dituzten euskal presoak aske uzteko, «espainiar Kode Penaleko 92.3 artikuluari jarraiki».

Azkenik, euskal presoak beraien familiengandik gertu dauden espetxeetara eramateko eskatzen dute, «espainiar legeriak eta nazioarteko gomendioek dioten bezala».(Naiz 140314)

17 février 2014

"Essor basque" aurten ere Urruñako bideetan zehar

Sei egunez txirrindulariek ipar Euskal Herria zeharkatzen dute. Bihar Urruñan izanen ditugu eta aukera izanen dugu txirrindulari gazteak bide bazterretik begiratzeko. Begiratu bakarrik, sobera hurbildu gabe abiadura handian heldu baitira askotan eta erortzeko arriskuak handiak izaten dira. Bestalde kontutan hartu behar da txirrindulariak ez ditugula trabatu behar sekulako indarrak egiten ari baitira bizikletaren gainean eta edozein traba larria izan daiteke kirolari horientzat.

16 février 2014

Paxkal de Eskurra txapeldun

Paxkal de Eskurra urruñarrak txapela irabazi du. Trinkete modernoan iragaiten zen Elite Pro trinketeko esku huskako finala irabazi du Paxkal Eskurrak. Waltaryren kontra ari zen eta honek bizkarreko minez zebilen, ezin izan du bere indar guztiarekin aritu. Haatik Waltaryk txapeldun berria goraipatu du. Paxkal de Eskurra loriatua ikusi dugu. Gogoratzen gara de Eskurrak une zailak bizi izan zituela eskuko zauriaren ondotik. Hau guztia gainditua dela argi gelditu da eta gaitzeko forman itzuli da. 40/29, hau izan da partidaren emaitza. Goresmenak bi pilotari handi horiei.

20 décembre 2013

Sustrai Colina bikaina BECeko finalean

 

Sustrai Colina

IZEN-DEITURAK : COLINA ACORDARREMENTERIA, Sustrai
SORTEGUNA : 1982/X/20
SORLEKUA : URRUNA (Lapurdi)

OFIZIOA : Zuzenbidean lizentziatua
BIZILEKUA : Urruña (Lapurdi)

MOTA : bat bateko bertsuak

BIOGRAFIA :

Txikitatik pilotari izan nahi zuen Sustraik eta bost urterekin eman zituen bere lehen pilotakadak. Ikastolan ongi moldatzen ziren horietako bat zen, beste munduko ezer egin gabe lagunen adiskidantza lortzen bazekiena. Gainera, uda etorri orduko, urtero egiten zuen bidaia zoragarri bat eta dagoeneko munduko lau kontinentetan barna ibilia da. Pilotazale izaten segitzen du baina gaur egun argi dago ez dela pilotaria izango.
Lehen urratsak Hendaiako bertso-eskolan egin ditu. Ez daki zerk edo nork bertsozaletu duen. Dakiena da, Jexux Arzallusekin hasi zela bertso-eskolan 8-9 urterekin edo. Lehen plaza egin zuen 1992an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako kanporaketan, Donostiako Santo Tomas lizeoan (Amets eta Itsaso Arzallus taldekide zituela).
2000ko Euskal Herriko Eskolarteko Txapelduna. Finalean izan da Nafarroako azkeneko bi txapelketetan.
Kantukide ohikoena Amets Arzallus du.

BERTSU TXAPELKETAK :

  • Iparraldeko Bertsulari Gazteen Txapelketa 2000 : txapeldun
  • Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 2000 : txapeldun
  • Nafarroako txapelketa 2000 : finalista (laugarren)
  • Nafarroako txapelketa 2001 : finalista (laugarren)
  • Nafarroako txapelketa 2002 : txapeldun orde
  • Txapelketa nagusia 2001, 2009, 2013 : finalista

BAT-BATEKO SARIKETAK

  • Axari saria (Idiazabal) 2001 : parte hartzaile
  • Berritxu saria 1999 : finalista
  • Mattin saria (Ahetze) 2000 : txapeldunorde
  • Oiartzungo txapelketa 2000 : parte hartzaile
  • Xenpelar saria (Errenteria) 2000 : finalista (hirugarren)

BERTSU PAPER LEHIAKETAK

  • Kabi Goitia bertso-paper lehiaketa 1999 : lehen eta bigarren saria (17 urtetik beherakoen mailan)
  • Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketa 1999 : hirugarren saria (14-18 urte artekoen mailan)
  • Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1999 : lehen saria (16 urtetik beherakoen mailan)

 

2013ko finalera heldu da curriculum luzearekin Sustrai. Finalean bertso zoragarriak eskaini dizkigu. Beste zazpi bertsolarien ondoan entzun dugu hoberena ematen eta denetzat gozamena izan da. Agurrean Seaska izan du gogoan, iparraldeko ikastolak laguntza behar dutela oraindik gogoratuz. Sustrai eskertu nahi dugu egin dituen ahaleginengatik eta egin duen lan zoragarriarengatik.

7 novembre 2013

Beste gazte bat zigortua auzi politiko batean Parisen.

Jone Lozanori bost urteko gartzela zigorra ezarri dio Pariseko epaitegiak

Kazta infotik hartua

Pariseko Epaitegi Korrekzionalak astelehenean Jone Lozano Miranda epaitu zuen eta bost urteko zigorra eman zion. Epaileek Estatu frantsesean bizitzeko debekua ezarri zioten zigorra bete ondoren. ETAko kidea izateagatik atxilotua izan zen Lozano Chasseneuilen 2011ean. Gendarmeek harrapatu aitzin autoan segitu zuten bera eta gero ihes egitea lortu zuen beste pertsona bat. Gendarmeek ondoren jazarpena gertatu zen bidean 54.000 euro atzeman zituzten ordenagailu poltsa baten barnean. Prokuradoreak sei urteko zigorra galdetu du baina epategiak bat guttiagora kondenatu duela jakinarazi du El Correo egunkariak. Defentsako abokatua den Olatz Talaverak "ETAK borroka armatua utzi duelarik galdea prokuradorearen galdea gehiegizkoa" dela salatu du. Lozanok erakundeko kidea izatea onartu zuen eta "ETA herriaren borrokaren eta bake nahiaren adierazpena besterik ez dela" azaldu zuen. Benjamin Chambre prokuradoreak hartutako diruaren garrantzia azpimarratu du, erakunde armatuaren hilabeteko buxeta dela azalduz. Aldi berean fitxategi batean egiturari buruzko artxibo informatiko bat atzeman zutela azaldu du. Baina kodea ez denez ezagutzen ezin izan dute irakurri. 

20 août 2013

Pintadak herrian

Bideo bat agertu da sarean. Autonomia Eraikik bideoa agertu du bere gunean: Popo gogoan, haren desagerpenaren urtemuga gogoratuz eginak ziren dirudienez. Aurten omenaldia egin zaio Popori Heletan,bere herrian. Heletan beste hila ezagutu du borrokan, Maddi, Heleta oso hunkitua gertatu da.Baina Poporen desagerpena frantses estatuari lotutako desagerpena da, frantses estatuak Poporekin zer egin zuen azaldu behar du: Frantzia gerla eramaile handia da, gure arbasoek odol asko isuri dute Frantziaren defenditzeko, etsaia hiltzea zertako beharrezkoa den ederki dakite frantses agintariek. Aurten ere buxetatik, dirua hartu dute Malin gerla eramateko: Hilketa eta desagerketa.Desagerketarekin zauria idekia uzten baita.

Pintadek Popo gogoratu digute.

Frantses estatuak beste desagerpenak ez ditu argitu, Perturena eta Naparrarena: Noski, zurrumurruak hedatuz zalantzak sortzen dira eta abertzaleen arteko tira-biren ondorio gisa saltzen dizkigute desagerketak: Poporen desagerketaren garaian ere horrelako zurrumurruak hedatu ziren.Dena gezurra! Pertur eta Naparra eremu oso txikian desagertu ziren, Donibane eta Hendaiaren artean. Ez dute deus sekulan aurkitu omen! 

Militante baten desagerpena gertakari oso iluna bada, Poporena Naparra eta Perturena bezala. Frantses estatuak bere menpe atxikitzen duen eremu oso mugatu honetan zer gertatzen den unez une badaki:Hiru militanteei zer gertatu zaien aitortu behar digute. Gerla gertakariak dira horiek, frantses estatuak Euskal Herriaren aurka daraman gerla ilun eta jarraikia, frente guztiak idekiak atxikiz

18 mars 2014

Greba eguna, mobilizazio ahula.

Sindikata gehienek deitzen zuten, salbu CFDT, biltzarretara LAB ez dute deitu baina LABek ere deitzen zuen. Mila bat jende elkartu da Baionan, LABekoa azkenak manifan.Gobernuak erabakitako azken neurrien salatzeko, pacte de responsabilite, CFDTk izenpetu duena. Langileriaren erantzun eskasa izanik, bereziki hauteskundeen bezperan ez du gobernuaren baitan aldaketarik ekarriko.

7 novembre 2013

Elkartasun bazkaria: HURBILDU ZUEN SUSTENGUA EMATERA

                 
Hilabete honetan hiru pertsona epaituko dituzte Parisen: Ainhoa Ozaeta, Ekaitz Sirvent eta Peio Sanchez, Urruñako biztanlea eta Urruñako Herrira kidea dena. Epaiketak 3 aste iraungo du eta epaituei  gastu haundiak suposatuko dizkie. Horregatik, Urruñako Herrirak, sustenguz, erabaki du bazkari eta kontzertu batzuen antolatzea.
27 août 2013

Karabanak errugbi zelaian egon ondoren...

Uztailaren erdutxuan Eliza ebanlegikoko kideak ehun bat karabanekin errugbi zelaian kokatu ziren beste geldi lekurik ez zutelako inguruan. Nahiz eta legeak agintzen duen eremu bat egotea bidaiako jendearentzat lege batzuk ez dira errespetatzen, hain legezale diren horien artean. Herriko etxeak ez zuen akanpatzea onartu, bi aste iraun behar omen zuen, eta salaketa jarri zuen. Horren ondotik kanporatzea antolatu zen eta errugbi zelaia oso ondatua zela entzun genuen.Bihar, herriko kontseiluan, akanpadak sortu dituen gastuetaz informazioa izanen dugu, baita ere horren inguruko azalpen gehiago agian....

 

12 mars 2014

Abertzaleak hego Lapurdiko herri elkargoari begira.

Kazeta infok hedatu berriaren arauera hegoLApurdiko abertzaleak elkarrekin lan egiten saiatuko dira hauteskundeak bukatu eta. Herri elkargoan dira erabaki nagusiak hartzen eta lurraldearen norabideak ere. Elkar honek ez ditu hautetsi nagusiak lasai utziko, hautetsien hautatzeko forma berriak toki pixka bat gehiago utziko dio oposizioari. 

25 mars 2014

Herriko etxea ezker abertzaleko eskuetan egoteko aukera handia

Sozialistekin akordioa egin ondoren bigarren itzulirako zerrenda prestatu dute Herritarrak taldekoak. Poulouren tripako minek eta de Coralen malgutasun eskasak abertzaleen eskuetan Herriko etxea egoteko bidea idekitzen du. Azken egun hauetan esperantza handia piztu da abertzaleen artean, urte askotako lanaren ondotik aukerak hor daudelako. Urrats itzela eman da.

14 février 2014

Arkaitz Bellonen neskalagunaren gutuna Naiz-en: Maitasuna da bide bakarra

 
Aniaiz Ariznabarreta Ibarluzea | Arkaitz Bellon Blancoren bikotekidea
2014/02/14

Joan zoaz laztantxu eta beti arte esan nahi ez nizukeen honetan, samin izugarri honekin batera, badakit, eraiki dugunak, ez daukala parekorik. Zurekin bizitakoa, ikasitakoa, konpartitutakoa, egindako ekarpena itzela izan da maittia.

Niri zaren bezela, zeunden bezela agertzeko ausardia izan duen Arkaitz bat eskeini didazu. Indartsua oso; « Apurtu ninduten …», «Krak egin neban …», «txaboluan negarrez egon naz …», «kriston ezintasuna …», «kezkatuta nago …», «ez dot ondo jokatu …», «beldur naiz …», «itxi egin naz …» , «laguntza beharko dot …» onartu eta adierazteko gai izan eta, nahastuta, marmarti, burugogor, haserre eta ipurterre, batzutan itxi arren, honi aurre egiteko determinazioa agertu eta urratsak ematen zituena.

Ilusio eta bizi pozak gainezka egiten zioten Arkaitz bat. Ume batek bezala disfrutatzen zekiena, alaia, irribartsua, jostaria, bihurria, hobetzeko jarrera, jakinmin, ikasteko irrika, proiektu eta ametsez betea, bere buruaz barre egiten zekiena, goxoa, beroa, eskuzabala, irekia, leiala, osoa, ekina, maila guztietan konprometitua eta iraultzailea. Pertsona, taldean eta baloreetan sinisten zuena … «gure esku dago» esaten zenduan beti … aix, me enkantas … eta zu lotsatu eitten zinan.

Behin, aldi berean elkarri esan genion bezala, apustu egin eta irabazi egin dugu!! Intentsoa izan da gurea, sakona, unean unekoa, eta hau, erabat presente egonda bizitzea lortu dugu, gure burua biluzik eskaini diogu elkarri. Zintzotasunez, pasioz, komunikazio etengabez, genuena uneoro baloratzen, eskertzen eta gozatzen. Elkar zenbat maite genuen adieraztearekin batera, elkar zelan maite genuen argi izan nahi izan dugu, esan eta modu konszientean bizi.

Beldurrak gaindituz bizi izandako maitasuna, askeago egin gaituena, hazten laguntzen diguna, betetzen dunea. Norberaren buruan oinarritua. Bakoitza bere motxilarekin, eskutik helduta, aurrera elkarrekin egitea erabaki genuen… bakoitzak bere erantzunkizunak asumituta, bidea eta alkarren zaintza partekatzeko konpromisoz… eta zoragarria izan da. Baldintzak baldintza eta mugak muga, sinplea eta elegantea. Bidelagun ezinhobea izan zara maittia. Zure babes, konfidantza, konplizitate, inplikazio, laguntasun, onarpen, esker on, errespetu eta begirune osoa izan ditut … maittasuna. Begiratu ezezik, ikusi egin nauzu. Inork ez nau zuk bezala ulertu laztana, askotan nik neuk baino hobeto. Zu eta nire burua ezagutu eta ezagutzera emateko parada eskaini didazu, zutaz eta nire buruaz gozatzekoa … izatekoa … libre. Eta elkarri eskeinitakoa hartu, eskertu eta etengabe baloratu.

Mila esker bihotzez, gozada bat izan da, gozada bat izan zara, zuk hainbestetan esan deztazun moduan, «zelako harro naon». Gure azken elkarrizketan elkarri esan genion bezela: «kriston indarra emoten doztazu, eskerrik asko hor egoteagatik» «eskerrik asko hor egoten lagatziarren pittin», «maitte zaittut pilla bat», «dana», «dan dan dana».

Gauza asko lapurtu dozkuez … gehiegi … dena ez baitago gure esku … nahi eta ezinak agortu zaittu, amorruak lehertu … baina ni, piztutako guztiarekin, gure esku daonakin geldituko naiz, ikasi eta ikasten ari naizenarekin, eta batez ere, zure, nire, gure, ingurukoen, herri, zein herritarrei detzagun eta dozkuen maittasunaren indarrarekin egingo dot aurrera … maitasuna da bide bakarra … guk, maittasunetik eitten dogu borroka … osasuna, askatatasuna eta maitasuna !!! jtk!!!

13 février 2014

Alduden gasnategiak ateak ideki ditu.

Garazi Baigorri elkargoak Aldudeko gasnategiaren lehen harria jarri zuen joan den ekainean. Dagoeneko Alduden prest dira ia-ia gasna egiten hasteko. Zonbait urtez esnea biltzen aritu ondoren gasna egiten hasiko dira. Gasnategiaren inguruan hamabost lanpostu sortzen dira, aukera paregabea mendi aldeko bizitzarentzat. 95 esne ekoizle biltzen ditu kooperatibak, 70 ardi esnearentzat eta 25 behi esnearentzat.

Sei miloioi euroko inbertimendua, 726 000 euro estatutik, 400000 Akitaniatik, 400000 Kontseilu orokorretik, 250000 euro Europatik. Finantzamentu ainitza eta  gastuen %39a diru languntzekin estalia.

Gasna horiek bi izen pean salduko dituzte, supermerkatuetan "Etxaldia" izenpean eta beste gisako saltokietan "Aldarri" izenpean.

Ekoizpena ezagutarazteko lan handia gelditzen zaie André Iribarneren gidaritzapean hau baita kooperatibako lehendakaria.(Herria astekaritik jaso dugu berria)

 

12 février 2014

Pobreei eta txikiei deus ez zaie barkatzen.

Nafarroan gertatzen dena oso larria da.Denboran beste tokietan hedatu den lan egiteko manera. Frantses estatuan ere  zergen definitzeko unean hitzak asko daudela agertzen ari da, gero eta gehiago. Horrela, Henri Gueno ministro ohiak, telebistako emankizun batean aitortu zuen aberatsenek Finantza ministeritzan negoziatzen dituztela, urtero, ordainduko dituzten zergak. Horrek harridura sortu zuen eta Mediapartek berria hedatzen lagundu zuen hemen agertzen den bezala.

« Toutes les fortunes de France négocient leurs impôts, vous le savez parfaitement » : voilà la stupéfiante réponse que m’a apportée Henri Guaino, député UMP des Yvelines, lors de l’émission Mots croisés sur France 2 consacrée lundi soir  au scandale Tapie, pour tenter de justifier l’implication de Claude Guéant dans le dossier fiscal de Bernard Tapie.(Mediapart 12 Fevrier)

12 février 2014

Haur bat hilik ihito kanpamendu baten sutean, Bobigny herrian.

Haur bat hilik aurkitu dute 5ak40etan hasi sute batean. 200 jende atera behar izan dute kanpamendutik eta berantago aurkitu dute haurra.Ez da lehen aldia sute bat pizten dela kanpamentu horretan, baina ordurarte ez zen hilik izan.

Joan den urtean 22 sute gertatu dira ihitu kanpamenduetan(2013), aintzinekoan 11(2012), Liberation egunkariak plazaratzen dituen datuen araberan..

Etxebizitza ministroarekin harremanetan sartuko dira bertako arduradunak, oso egoera latzetan bizi baita jendea kanpamentu hauetan.

Gertakari larri hau heldu da frantses prentsan, TNS sofres agentziak, Le Monde, France Info eta Canal+ egunkarientzat, sondeo bat plazaratzen duen egunean erranez, hiru frantses herritarretatik batek  FNen ideiak onartzen dituela.

FNek heldu diren hauteskundeetan eginen dituen emaitzak, onak izanen direla iragartzen da. Frantses alderdi politikoek daramaten politikak ez du inongo eraginik frantearen geldiarazteko, dirudienez!

Publicité
<< < 10 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité