Agurtu nahi dugu ikastolako "euskaraz bizi" taldeak bultzatu duen inizaitiba, euskarazko ekintza oso gutxi ibilki baita Urruñan garaia da horren aldatzeko. Galdeketa oso ideia ona dela deritzogu herritarrek dituzten beharrei erantzuteko nahia agertzen baita. Goresmenak ea denen artean Urruñan euskaraz bizitzeko aukerak eta eremuak hedatzen ditugun.
Zer da Euskaraz bizi?: Dakizuen bezala gure hizkuntza kinka larrian da, etxetik, karrikatik, komertzioetarik, administraziotik galtzen ari da edo galdua da - Ikastolan berean ez da errex haurrak euskaraz bizitzea, ikastolatik kanpo ingurumen gehiena frantsesez izanki, haurrak kanpoan bizitakoarekin heldu baitira ikastolara.
Hargatik, ikastolan berean ere proiektuak behar ditugu euskararen sustatzeko, laguntzeko; gure haurrak euskaraz josta, maita, kexa... eta ororen buru, Euskaraz bizi daitezen.
Eta ikastolaz kanpo, zer eskaintzen diegu euskaraz bizitzeko?
Hori da bada Euskaraz bizi taldearen lana, ikastolatik herrira, aisialdira; haurretarik burasoetara, lagunetara, loturak egitea, sare bat osatzea, Euskaraz bizitzeko. Hargatik dugu urte guzian zehar hainbat hitzordu eta gune proposatzen; euskara dakitenentzat eta ez dakitenei hurbiltzeko eta ikasteko aukera emaiteko. Besteak beste, “Gozatuz”, ateraldiak, antzerkiak, olentzero, zinemarako hitzorduak antolatzen ditugu.
Euskaraz bizi Seaskako proiektu bat da- Ikastola guziek izen bereko batzorde bat badute- Batzorde horrek haur eta burasoentzat ekintza, proiektuak gogoetatzen ditu. Erakasle arduradun bat bada haurrentzat proiektuen bideratzeko- Erakasle horrek burasoen batzordearekin lotura egiten du.
Zergatik galdetegi hau?
Urruñako ikastolak galdetegi hau luzatzen dizu, burasoek eta haurrek euskararen aldetik duzuen beharraz ohartzeko. Inkesta honen ongi betetzeak eta epeetan itzultzeak lagunduko gaitu, ondotik urte guzian zehar egiten ditugun eskaintzak finkatzen eta egokitzen.
Agur à tous les parents de l’ikastola,
Qu’est-ce que Euskaraz bizi (vivre en euskara)? Vous le savez peut-être, l’avenir de l’euskara n’est pas au beau fixe puisque aujourd’hui sa pratique se perd, ou a déjà disparu dans des lieux comme la maison, la rue, les commerces ou l’administration. La transmission orale au sein des foyers se perd également. En faisant le choix de l’ikastola pour nos enfants, nous avons pris la décision de vivre en euskara. Mais au sein de l’ikastola, il est difficile pour nos enfants de vivre en euskara, puisque leur environnement est globalement francophone. Et c’est fiers de leurs expériences dans ce monde extérieur qu’ils arrivent à l’ikastola.
De ce fait, il est important que l’ikastola ait des projets pour l’émancipation de l’euskara; pour une meilleure pratique, il est important que nos enfants sachent aussi bien jouer, aimer, ou bien se fâcher en euskara... En résumé, qu’ils vivent en euskara.
Si, au sein de l’ikastola, la pratique de l’euskara n’est pas simple, nous, parents, qu’avons nous à offrir à nos enfants pour qu’ils vivent en euskara ?
C’est donc le but de la commission de parents Euskaraz Bizi. Tisser un lien entre l’ikastola et sa commune, les loisirs; relier les enfants aux parents, aux amis, les réunir atour de l’euskara, en euskara. C’est dans ce but que nous organisons plusieurs rendez-vous durant l’année, en essayant de varier les lieux et les espaces .
Notre organisation : Euskaraz bizi est un projet de Seaska. Chaque ikastola a sa propre commission de parents qui pense et organise des activités pour les enfants et leurs parents. Un professeur fait le lien entre l’ikastola et les parents, et met également en route certains projets avec les élèves et le groupe professionnel de l’ikastola
Pourquoi ce questionnaire ?
Votre ikastola d’Urrugne vous invite à remplir ce questionnaire, dans le but de souligner les manques et besoins de l’euskara pour les élèves et leurs parents. Ce questionnaire est une étape importante pour nous, puisqu’une fois rempli et rendu dans les délais, il nous permettra d’améliorer notre projet et de mieux fixer les buts de nos activités tout au long de l’année
Galdetegia: Abenduaren 21erako erantzun behar da
-
Zer espero duzue Euskara Bizi taldearengandik? (Erantzun BAI ala EZ)
a-Urtean zehar iraungo duen proiektu bat garatzea (antzerki obra bat, ikastaro edo tailer bereziak..) b-Asteburu zonbaitzuetan irteera edo erakustaldi berezi batzuk eskeintze d-Zinema, antzerki obrak,ipuin kondaketak hurbilduaraztea herrira e-Olentzero, San Juan Sua bezalako ohiturazko hitzorduak proposatzea f-Besterik...
-
Euskara ikasten ari zirezte eta zure haurrarekin euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko balio duten hitzorduak nahi dituzue? (erantzuna inguratu)
BAI
EZ
EZ DAKIT
-
Euskarazko kurtsoak proposatzen baginitu interesatua zintaizke ? (erantzuna inguratu)
BAI
EZ
EZ DAKIT
-
Inguruko herrietan (eta Urruñan noski) euskaraz antolatzen diren aktibitate/hitzorduen berri jasotzeko interesik duzu? (erantzun Bai ala EZ)
-
Besterik baduzu erraiteko?