Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
26 septembre 2014

Igande honetan frantses Senatua berrituko.

Sénat_français_en_2008

Igande honetan frantses Senatuko bi herena aldatuko da. Hautetsien bozkarekin egiten da hau. Senatua bi urtez ezkerraren esku geratu da. Ezkerrak bi ganbara bere esku izan ditu, aukera nahi zituen legeen bozkatzeko. Hemendik goiti aldatuko da Senatua eskuinaren eskuetara pasako baita.. 

Hauteskunde horiek gutxi aipatzen dituzte aurrikusiak baitira, ezkerraren porrota bete betean izanen baita. Emaitza guztiak, igande arratsean ezagutuko dira.

Publicité
21 août 2014

Ziburuko ikastola berriz ere auzitara eraman du udalak

seaska

Ziburuko Herriko Etxeak auzitara eraman du Kaskarotenia ikastola, Paueko Auzitegi Administratibora. Guy Poulou Ziburuko auzapezak eskatu du epaiketa “lehenbailehen” egiteko.

Ziburuko ikastolako lehendakari Laida Mugikak Ipar Euskal Herriko Hitza-ri adierazi dionez, Ziburuko Herriko Etxeak auzitara eramango du ikastola berriz ere. Prentsaren bidez jakin du berria Mugikak. Ikastolak eta Seaskak ez dute gutunik jaso, ez eta informaziorik ere auzi horren inguruan.

Mugikak adierazi duenez, auzi hau ez da lehen auziaren helegitea, baizik eta beste prozedura bat, beste auzitegi batera bidaliko dituztelako. Baliteke orain “beste elementu batzuk izatea ikastolaren aurka”, baina, “mementoko”, ez Seaskak ez Ziburuko ikastolak ez dute informaziorik.

Ziburuko Ikastolako lehendakaria “harritua” eta “desolatua” azaldu da Guy Poulou auzapezak hartutako erabakiarekin. Presazko auzia izan dadila eskatu du Poulouk. Mugikak adierazi duenez, “desolatuak dira" auzapeza eta haren ondoko hautetsiak prest baitira "eskola sartzea baino hamar egun lehenago hamabi haur kanpoan uzteko”. Mugikak gaineratu du Poulouk nahiago izan duela auzitegien bidea segitu, ikastolak auzapezari elkarren artean hitz egitea proposatu arren.(Berria)

 

12 septembre 2014

Euskal Herrian Euskaraz jo ta ke lanean

ehe

Ohartu gara, leku askotan herrian euskararen alde tintaketak eginak izan direla. Ez da dudarik horrek bultzada ematen diola gure hizkuntzari instituzioek hain indar gutxi egiten dutelarik gure eremuaren euskalduntzeko. Badakigu tintaketen kontra hitz egiten ariko direla batzuk, azpimarratuz elebitasunaren sartzeko "gauzak" egiten direla. Badakigu ere "gauza" askoz gehiago beharko direla duela 40 urteko egoerara itzultzeko Urruñan. Izan ere, garaian ez zen inkestarik egiten baina adin pixka bat dutenek oroitzen dira euskararen presentzia handiagoa zela herritarren artea. Ez herriko etxean noski, baina bai herritarren artean.

Hau berriz bultzatu behar da eta bultzada azkarra izan behar da, leku guztietatik etorri behar da eraginkorra izateko.. Aurten Gazte Asanbladak txosnagune euskalduna sortu du, hau garrantzitsua zen, plazan ikastolak elebitasuna hautatu du, besta komiteak bezala. plazaren erdian hau. Urrats txikiak baina ohargarriak urte luzeen lanaren fruitua. Euskara zokorratzea zaila da gaur egun herrian. Herritarrek berriz euskaraz maitatzen ari dira. Hau handia da.

Ondoko bestak aitzin urrats berriak egiten beharko da saiatu herria euskalduntzeko. Dagoeneko ikastolatik urteko une batzuetan euskararen presentzia agerian dago, eta beste eskoletatik ere indar hori ikusten dugu. Ea euskararen eremua handitzen joaten garen Urruñan denek urrats bat eginez, euskaraz hitz eginez.

26 septembre 2014

Gorputz eskola - Yoseikanbudo arte martziala Urruñan

DSC_1803

Yoseikanbudo arte martzial klaseak ematen hasi dira Urruñako Immaculée conception eskolan. Hitzorduak, ostegun guziz hauek izanen dira:

17:15etatik 18:15arte 3 - 13 urtekoentzat gorputza pizteko jarduerak

18:15etatik 19:15arte 7 - 13 urte artekoentzat: heziketarako arte martziala

19:15etatik 20:15arte helduentzako, muskulu indartzea

20:15etatik 21:15arte helduentzako, arte martziala: yoseikanbudo

xehetasun gehiago izateko kontaktu bat. JOSE 0606894991

9 septembre 2014

Diadan eta Eskozian izango da Udalbiltza

Etzi Bartzelonako V mobilizazioan parte hartuko du, ANCk gonbidatuta. EH Bilduk ere ordezkaritza bidaliko du Bartzelonara eta Edinburgora, eta "erantzun artikulatu bat" nahi du Kataluniako egoera dela eta.

10000797

Udalbiltzak etzi Kataluniako Diadako ekitaldi nagusian parte hartuko du, gaur jakinarazi duenez. Maite Iturre Udalbiltzako lehendakariorde eta nazioarteko harremanetarako arduraduna, Iratxe Lopez de Aberasturi lehendakariordea eta Xanti Kiroga erakundeko zuzendaria Bartzelonako V mobilizazioan izango dira, ANC antolatzaileak gonbidatuta.

Bihar, berriz, Kataluniaren independentziarako udalen elkarte AMIrekin bilduko dira, Montblanc herrian (Tarragona, Katalunia).

Udalbiltzako ordezkariak iaz ere izan ziren Diadan.

Datorren astean Iturre Eskoziara joango da, hilaren 18ko independentzia erreferenduma bertatik bertara jarraitzeko

Publicité
19 septembre 2014

Udalbiltzak elkarlana eskatu die «Euskal Herrian sinesten duten hautetsiei»

10000797

Atzo 15 urte sortu zeneko izpirituari eutsi nahi dio nazio instituzioak. Orduan adostu ziren printzipioen baliagarritasuna aldarrikatu du.

1999ko irailaren 18 egin zen Udalbiltzaren eraketa batzarra Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskal Herri osoko kolore politiko gehienetako udal hautetsiek Euskal Herri osoko lehen nazio instituzioa eratu zuten, udalgintza oinarri hartuta herri gisa aurrera egiteko zereginarekin. 15 urte geroago, arlo askotan oso desberdina da bai Euskal Herriaren egoera, bai Udalbiltzarena berarena. Nazio instituzioko kideek nostalgiaz begiratzen diote duela 15 urteko batasunari, ilusioari eta lanerako grinari. Orduko oinarriak berreskuratu nahian, elkarlanerako deia egin die «Euskal Herrian sinesten duten hautetsi guztiei».

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 1.400 udal hautetsi baino gehiago biltzen ditu egun Udalbiltzak. Horietatik 177 alkateak dira. Sortu, EA, Aralar, AB eta Alternatiba alderdietako hautetsiak eta independenteak biltzen ditu. Helburu argia dutela diote Mertxe Aizpuruak eta Iratxe Lopez de Aberasturik, instituzioko lehendakariak eta lehendakariordeak: «Gure bokazioa Euskal Herri osoaren garapenaren alde lan egitea da; euskal herritar guzti-guztien zerbitzura dagoen erakundea izatea».

Usurbilgo alkatea da lehendakaria. Lehendakariordea, Gasteizko zinegotzia. Euskaldunako agerraldian haiekin egon dira Ur Algero Aresoko alkatea, Maitane Nerekan Getxoko zinegotzia eta Eneko Aldana-Douat Ziburuko hautetsia. Euskal Herri guztiko hautetsiei irekia dagoen erakundea osatzen dutela erakutsi dute horrela. Eta, sorreratik dituen printzipioekin bat datozen hautetsi guztiei, ateak irekita dituztela: «Euskal Herria aintzat hartzen duten udal hautetsi guztien batzarra izan nahi dugu».

Baina «hutsuneak» dituztela jakitun dira. Nabarmenena «EAJk utzitakoa» dela diote. Ez dela bakarra, ordea. Gauzak horrela, erakundea «eguneroko lehia politikotik kanpo» utzi beharra dagoela esan, eta horretarako konpromisoa hartu dute. «Leialtasunez eutsi nahi diogu 1999ko irailaren 18 hartan Euskalduna Jauregian nagusi izan zen giroari, Euskal Herrian sinesten dutenen arteko batasun eta elkarlanaren espirituari», adierazi dute, eratze batzar hura egin zen jauregi berean. Horretan saiatuko direla hitzeman dute.

Urriaren 4an, Uztaritzen

Bien bitartean, Udalbiltzak aurrera jarraitzen du bere zereginekin. Lan urte berrirako ildoak zehaztu ditu, eta urriaren 4an Uztaritzen (Lapurdi) egingo duen batzar orokorrean onartuko du plangintza. Erronka nagusia argi du: «gizarte eta lurralde kohesioan sakontzea».

Zehazki, Euskal Herriko lurraldeen arteko kohesioa eta udalerrien artekoa landu nahi du; eskualde baztertuenen garapena bultzatzeko asmoa du, besteak beste Euskal Pirinioetan lan eta bizi programari jarraipena emanda; euskara eta euskal kulturaren alde egiten dutenen arteko lankidetza sustatuko du; eta sinboloen inguruko kohesioa landuko du.

«Bi hitzetan esanda, Udalbiltzaren zeregina herria egitea da, kohesiotik abiatuta», laburbildu dute erronka. Horrekin ados dauden udal hautetsi guztiei, urriko batzarrean parte hartzeko deia egin diete.(Berria)
4 septembre 2014

Gazara sartzea debekatu die Israelek Josu Juaristi eta GUE-NGLko beste 12 europarlamentariri

palestina2

GUE-NGLko Martina Anderson europarlamentariak alderdiaren webgunean jakinarazi duenez, Gazako egoera "lehen eskutik" ezagutzea zuten helburu, eta hori posible izanda, Europako Parlamentura informazio gehiago eraman ahalko lukete, eta Europako Batasunari Gazarako laguntza humanitario gehiago eskatu. "Israelgo agintariei eskatzen diegu atzera egiteko, eta Gazara sartzen uzteko". EH Bildu GUE-NGL ezkerreko taldeko kide da Europako Parlamentuan. 

Parlamentariak hainbat erakundetako ordezkariekin bilduko dira bisitan. Sei herrialdetako parlamentariak joan dira: Josu Juaristi (EH Bildu), Martina Anderson (Sinn Fein), Lynn Boylan (Sinn Fein), Matt Carthy (Sinn Fein), Takin Hadjigeorgiou (AKEL), Neoklis Silikyotis (AKEL), Pablo Iglesias (Podemos), Teresa Rodriguez (Podemos), Lola Sanchez (Podemos), Marisa Matias (Bloco), Younous Omarjee (Front de Gauche), Angela Vallina (Ezker Anitza) eta Miguel Viegas (PCP).(Berria)

21 août 2014

50 euskal preso inguru aske geratu daitezke Frantziako espetxealdia kontuan hartuta

preso

Espainiako Auzitegi Nazionala 50 preso ingururen kaleratzea aztertzen ari da Frantzian igarotako espetxealdia aintzat hartuta, Noticias taldeko egunkariek argitaratu dutenez. Langraiz bideko Josu Garcia Corporales presoa izan daiteke aldaketak eragindako lehena; tramite guztiak eginda, edozein unetan askatu dezaketela jakinarazi dute.

Auzitegi Nazionalaren irizpide berriari segituz, Garciaren kaleratzearen ostean urte ugari espetxeratuta eta Espainiara estraditatu aurretik, kondenaren parte Frantzian igaro duten beste preso batzuen askatasuna erabaki dezake. Hauen artean daude, besteak beste, Langraiz bidea hautatu zuten Carmen Gisasola, Idoia Lopez Riaño, Kepa Pikabea eta Rafael Caride presoak. EPPKko zenbait preso ere libre gera daitezke; tartean, Francisco Mujika Garmendia, Iñaki Bilbao Beaskoetxea, Santiago Arrospide eta Jose Javier Zabaleta.

Noticias taldeko egunkariek diotenez, egun Zaballa esoetxean daukaten Garcia Corporales presoak dagoenekoz kalean behar luke. Baina Parot Doktrina baliogabetzean 70 preso inguru aske geratzeagatik biktimen erakunde batzuek eta hedabideek eragindako presioak atzeratu egin du honen kaleratze agindua.

Akusazio beragatik kartzela urte guztiak balio bera

Espainiako Auzitegi Gorenak martxoan ebatzi zuen, presoa Espainiara estraditatu aurretik, Frantziak akusazio beragatik zigortua bazuen, han igarotako kartzela urteak kendu egin behar zitzaizkiola Espainian bete beharreko espetxealdiari. Joseba Urrusolo Sistiaga presoak jarritako helegitearen ondotik hartu zuen erabakia auzitegiak.

Kartzela urteen murrizketa Urrosolo Sistiagari ere aplikatuko zaio, baina oraingoz ez da aske geratuko, urte eta erdi geratzen baitzaio kondena betetzeko.(Argia)

21 août 2014

Eguna lasaiki iragan da

Okupazioa aitzina doa, gazteek herritarren sostengua jaso dute eta ederki joan da eguna eguraldi zoragarriarekin. Goizean merkatua eta arratsean eskal kirolen erakustaldia zegoen, plaza bete betea egunean zehar, oso gutxitan gertatzen dena Urruñan. Eguna ederki hautatua zuten gazteek eta egin zaien harrera ona izan da. Leclerceko zubian okupazioaren berri ematen zuen banderola jarria zuten gazteek. Ez du luzaz iraun. Arratsalde ondarrean dagoeneko kendua zen.

Gaua plazan pasako dute gazteek, haiekin batera gaua pasatzeko deia egin dute.

Hemen ditugu egunean zeharreko argazkiak.

DSC_1211

DSC_1213

DSC_1222

 

1 septembre 2014

Ziburuko ikastola uzteko zazpi egun eman ditu Paueko Auzitegiak

images

Paueko Auzitegiak Ziburuko ikastola egun dagoen Marinela auzotik kanporatzea erabaki du eta zazpi egun eman dizkio horretarako. Hortik aurrera eta agindua betetzen ez badu, eguneko 100 euroko isuna ordaindu beharko du.

Ziburuko Kaskarotenia ikastola kokatzen den Marinelako gunea uzteko zazpi eguneko epea eman du Paueko Administrazio Auzitegiko epaileak eta epe horretatik aurrera tokia uzten ez duten egun bakoitzeko 100 euroko isuna ordaintzeko agindu du.

Ostiralean aztertu zuten Paueko Auzitegian Ziburuko Herriko Etxearen eta ikastolaren arteko auzia eta gaur eman du deliberoa. ikastola kanporatzea, beste tokiren bat atzemateko epe bat ematea edo gaia bere eskumenetik kanpokoa dela ebaztea ziren hiru aukerak, eta lehenengoaren alde egin du epaileak.

12 haurrek dute izena emanda Kaskarotenia ikastolan eta bihar da ikasturtearen hasiera. Ebazpena dena delakoa izanda ere, ikasturtea Marinelako gunean hasiko dutela adierazi zuen Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak ostiralean, beste tokirik ez baitute.

Epaia ezagutu eta berehala lehen sostenguak jaso ditu Seaska ikastolen federazioak Euskal Herrian Euskaraz, EH Bai eta Alternatibaren aldetik, Twitter bidez.(Naiz)

31 juillet 2014

Azkaingo bestak Kilika gaztetxean

Azkaingo bestak; kilika 2014

Abuztuaren 13tik 17ra Azkaingo bestak Kilika gaztetxean!!
Programazioa:
 
Abuztuak 13; TXUPITO GAUA
Bad  boys boogie kontzertuz
Abuztuak 14; BLUES BROTHERS GAUA 
Atera zuen betaurreko, jantzi politenak!!
Abuztuak 16 : GAZTE EGUNA 
2tan ; Preso eta iheslarien aldeko bazkaria //
EZ GE DENAK HOR!!!
7 tan : Punti foot txapelketaren finala , etorri !!!
Kriston espektakulua, ahanztezina !
Kriston programazioa,
9 juillet 2014

Jacques Toubon, eskubideen defendatzaile!

toubonEskubideen defendatzailearen postuarentzat hautagaia entzuteko bildu zen frantses asanbladako komisioa. Bilera horretan komisioko kideek hautagaien iritziak neurtzen zituzten. Eliseoko hautagaia zen UMPko Jacques Toubon.

Euskal Herrian oroitzapen zehatza dugu UMPko diputatuaz. Izan ere honek Lamassourekin frantses konstituzioaren bigarren artikuluan finkatu zuen Frantziako hizkuntza bakarra frantsesa zela. Alegia hizkuntz eskubideetaz ez zen axolatu.

Gaur egun Hollandek Toubon hautagai gisa aukeratu du eskubideen defendatzaile gisa. Honek norberaren eskubideen defenditzeko ardura izanen luke,  frantses estatuaen izenean! Gaurdanik gure hizkuntz eskubideen defenditzeko nahiko zailtasun izanen duela ez dugu zalantzarik!

Eguerditan berean postua hartzen duela konfirmatu dute.

20 août 2014

Urruñako gazte asanbladaren erantzuna

Jakina den bezala, Urruñako gazte asanbladak ostegunetik larunbatera, herriko plaza okupatuko du. Atzo herriko etxeak mehatsuzko mezu bat igorri zien erranez, ekimena ez bazen anulatzen polizia igorriko zuela eta bide beretik salaketa jarri. Asanbladak hori jakinik, jakinarazi digu hiru eguneko okupazioak mantentzen dela egitarau osorekin. Bestalde, eragileen sustengua biltzen hasi da: Urruñako Herrira, Urruñako euskal herrian euskaraz, Herritarrak, Urruñako Sortu, Hondarribiko gazte asanblada...

Ikusi Urruñako gazte asanbldaren oharra: 

 

akanpada 2014 ERANTZUNA

11 juillet 2014

LAB irakaskuntzaren agiria

logoa-lab-web-iparr

2013/2014 ikasturtea bukatu delarik, LAB Irakaskuntzak bere kezka agertu nahi du Ipar Euskal Herrian hezkuntza munduan gertatzen diren zenbait arazoez.

 

Irakaskuntza pribatuan. Hasteko, eta zorigaitzez azken urteetan bezala, Suprefekturak eta zenbait herriko etxek trabak jartzen dituzte ikastola berrien plantatzeari edo egoitzen arraberritzeari. Falloux lege zaharkituari eta euskararen ofizialtasun ezari berriki modu egokian erantzun dio Uztaritzeko herriko etxeak euskarari herri mailan behar duen duintasun eta ezagutza : Bernat Etcheparek zionaren haritik “Uztaritzeko herria benedika dadila, euskarari eman dio behar duen tornuia. Euskara jalgi hadi plazara”.

LAB Irakaskuntzak beti salatu izan du euskarak bizitza publikoan presentzia eskasak ikasleengan ekartzen dituen ondorioak : ontsa berezi behar da haurren “irakaskuntza denbora” eta “bizitza denboraren” artean. Eskolan oren parekotasuna edo murgiltze sistema izanik ere, bigarrenean desoreka ageriago agertzen da. Izan ere karrikan, aisialdian, hedabideetan, familietan... Iparraldeko ingurumena arras frentximenta baita. Hor da gakoa eta beraz hor neurtzen dugu bizitzan euskararen normalizazioaren garrantzia.

LAB Irakaskuntzak Uztariztarren erabakia txalotzen du eta deia egiten du heldu den uztailaren 14an herriko etxearen aitzinean burutuko den elgarretaratzean parte hartzera.

 

Irakaskuntza publikoan. Joan den hilabetean salatu genuen bezala, zenbait postu hesteak gertatuko dira eta irakaskuntza elebidunarentzat aholkurari CPC postuarentzat arduradunik ez dute izendatu oraino. Eskolatan hedatu genuen petizioak 150 eskola irakasleren sinadurak bildu ditu eta DASENari igorriko dizkiogu Pauera kondutan har ditzan. Aholkulari postu hori berehala bete dezan exigitzen diogu.




28 juillet 2014

Maria Jesus Elorza askatu dute bermepean

iheslariak

Venezuelatik itzuli zen errefuxiatua da Maria Jesus. Atxilotu zuten Madrilen eta Frantziaren esku utzi ondoren. Gaur Parisen askatzea erabaki dute 8000 euroko bermepean. Astero izenpetu beharko du D.Lohitzuneko komisaldegian baina baimena eman diote Donostian bizitzeko bere familiarekin. Orai Parisek ere normalizatzen du euskal militanteei dirua eskatzea. Ez gaitu deus gehiago harritzen!

Ondoko asteetan epaituko dute oldartzeagatik.

27 juin 2014

Gora Uztaritze ausarta...

ehe

Atzo gauean Uztaritzeko herri kontseiluak herrian euskara ofiziala izatea bozkatu du. Deliberoa historikoa dela erraten ahal da, Ipar Euskal Herriko lehen herria baita horrelako ekintza bat onartzen duena. Bozkatua izan den deliberoan markatua da:" Herriko biltzarrak azalpena entzun eta eztabaidatu ondoren, euskara herriko hizkuntza ofiziala izendatzen du frantsesaren hein berean". Erabaki hori hartzeko "euskaldunen hizkuntza eskubideak, gaur arte, ezagupen ofizialik gabe" izatea argudiatu dute kontseiluan. Uztaritzeko kontseiluan egin den bozkan gehiengoz onartua izan da euskararen ofizialtasuna: 4 kontra, 3 xuri eta 22 alde. Bruno Carrerek gidatzen duen zerrendak hauteskundeetan hartu zuen engaiamendua bete du delibero honekin.kazeta info

4 juillet 2014

Oroitu, Urruñako bestentzako bilkura irekia

bilkura irekia 2014

Oroitu, Uztailaren 14an, atsaldeko 3tan Urruñako plazan, besten programazioarentzako bilkura ireki bat eginen dale. Herriko etxearen eredutik at, txosnaguneak festa eredu partehartzaile baten alde apustua egiten du. Hori dela eta, denen artean Urruñako bestak antolatzeko hurbildu bilkura irekira. Zer besta mota nahi duzu? Urruñako bestetan zer egotea nahi duzu? Egizue zuen proposamena eta txosnagunearekin batera antolatu!

30 juin 2014

.eus fundazioa martxan.

eus-logo-462x461

.EUS fundazioak domeinua erabiltzen hasiko diren 92 erakunde aitzindariak aurkeztu ditu. Horrenbestez, apirila amaieran domeinua martxan jarri ostean bigarren pausu handia eman da, euskal kultura eta euskaldunak interneten bilduko gaituzten hiru hizkiek gidatuta: .EUS

.eus euskara eta euskal kulturarentzako Interneteko Goi mailako domeinu orokorra da. 2014ko apirilean jarri zen martxan, momentuz domeinuak.eus delarik martxan dagoen domeinu bakarra. 2014ko apirilaren 26az geroztik 90 aitzindarietako bat izateko epea irekita dago. Hasierako fasean hautatutako 90 domeinu horiek izango dira lehen sei hilabeteetan zehar martxan egongo diren bakarrak, hurrengo faseetan domeinu gehiago erregistratzeko aukera irekiko delarik.

.eus domeinu bat erabiltzeko baldintzak, batetik, webgunearen edukien zati bat euskaraz egotea, nahiz eta beste hizkuntza batzuetan ere egon daitekeen. Bestetik, euskarazko edukirik ez dagoen kasuetan, euskal kulturarekin loturiko edukiak izan beharko dute[1].

17 juillet 2014

Konferentzia sozialak huts egin du

conf socile

Elkarrizketa soziala gizarte demokratikoaren oinarria da, interes desberdinen arteko orekaren sortzeko estatua erdian dela orekaren segurtatzeko. Hau zen Hollandek bultzatu zuen konferentziaren helburua, orekaren sortzea nagusiak eta langileen artean. Horrela sindikatak bildu nahi izan zituen uztailaren 7 et 8an Ienako jauregian.

Hirugarren konferentzia zen eta sekulan baino giro okerragoan pasa da. CGT eta FOk lehen egunean parte hartu zuten baina bigarren egunean ez agertzea erabaki zuten. Inoiz ez zen gertatu sindikata batek estatuak antolatutako estatu mailako elkarrizketa batean ez parte hartzea alegia.Bi sindikatek ez dute onartzen  estatuak MEDEFekin duen harremana, Ardura paktuarekin nagusiei eginako opariak eta bi sindikateetako kideak oso haserre dira.Horrez gain Manuel Vallsek prentsan agertu zuen lanaren gogortasunen azterketa gibelatua izanen zela eta aldiz Laneko kodigoaren  sinplifikazioa martxan emanen zuela. Horrek haserrea handitu zuen sindikatetan. Sindikatek diote gobernuak elkarrizketa soziala antolatzen duela MEDEF nagusien ordezkariekin.

Manuel Vallsek konferentzia hetsi du arrakastatsua izan dela erranez eta irailarako hiru negoziaketa iragarriz, bat aprendizgoaz, bestea langabezia luzea ezagutzen duten pretsonen egoeraz hitz egiteko eta azkenik adin handikoetaz hitz egiteko, alegia erretretaz hurbiltzen direnetaz eta langabezian direnak.

Ez da inongo erabakirik hartu, debateak gibelatuak izan dira.

Hirugarren konferentzia sozial honek ez du deus ekarri, haatik Hollande ete langileen arteko elkarrizketa soziala eten dela plazaratzeko aukera izan da. Hollande ezkerrari ez dio inongo oparirik egiten!

14 juillet 2014

Stephen Hawking Israelera ez doa

10464278_10152593567691742_103010606117335524_n

45025201305080715stephenhawking

Stephen Hawking nazioatean ezaguna den fisiko teoritzaileak uko egin du Israelera prestatua zuen bigaia egiteari. Konferentzia batean parte hartu behar zuen beste fisikoekin baina uko egin dio ekintzari Palestinako gertakariak direla eta. Israelari boikota garrantzi handikoa da gaur egun Palestinaren kontra Israelek eramaten duen eraso larri eta hiltzailearen aurrean.

Bestalde elgarretaratzeak deitu zituzten Lillen eta Nizan baina biak debekatuak izan dira. Uztailaren 14an Palestinaren aldkeko elgarretaratzeak ez dira onartuak izan. Parisen ere asteburuko manifestaldien ondotik, Palestinaren kontrako erasoak salatzeko deituak manifestaldiak tira birarekin bukatu dira. Ondorioz Hollanden azaldu du hango konfliktoa ez zela honera ekarri behar. Gogoratu behar da erasoa hasi denetik Hollandek izan duen jokaera oso kritikatua izan dela, baita ere alderdi sozialistaren barnean. Izan ere erasoa hasi orduko Hollandek Israelgo lehen ministroari elkartasuna adierazi baitzion.

10 juillet 2014

Gu gara Palestina!

palestina2

Ezin isilik gelditu gaur egun Palestinan gertatzen denaren aitzinean. Ikara, beldurra, sufrimendua, hau guztia du Israelek Palestinan zabaltzen. Mundu guztiaren aurrean, inongo trabarik gabe herritar soilak hiltzera doaz. Israelek munduko armadarik antolatuena dauka, materiala oso sofistikatuarekin, horrekin ditu herrirarrak erasotzen. haiek gauza gutxi daukate beren babeserako, ia-ia deus, haurrek ezerrez. Gernika berria egin nahi lukete! ez gure baimenarekin, ez gure oniritziarekin! Palestina askatu!

28 juin 2014

Urruñako lau eskolak batera

Urruñako lehen hezkuntzako lau eskoletako haurrak batera kantuan ibili ziren. Ikastolako, elizaren eskola pribatuko, oletako eskola publikoko eta herri erdiko eskola publikoko azken zikloko ikasleak lau hizkuntzetan aritu ziren. Euskeraz, ingelesez, frantsesez eta españolez guztira zapi bat kantu egin zituzten. Lehenbiziko proiektu bateratua izan zen; aukera polit bat Urruñako haur eta guraso guzien interakziorako.

DSC_0309

9 juillet 2014

San ferminetan ere presoak gogoan

DSC_0178DSC_0146DSC_0148DSC_0170DSC_0184

 

Aurten preso asko itzuli dira gure artera urte asko bahituak gelditu ondoren. Denen izenak ezagutzen ditugu. Denek leku berezia dute gure bihotzetan. Iheslari batzuek ere erabaki dute itzultzera. Elkartzea oso hunkigarria izan da. Besarkada kolektibo handia izan da, gure herriaren duintasunari agurra.

6 juillet 2014

Iratiko Turra Frantziakoarekin batera abiatu zen

DSC_0512DSC_0531DSC_0544DSC_0619DSC_0899

 

Hemen dugu abiatzea Maulen, SAMtaldeko txirrindulari gazteak, Atarratzetik pasatzean eta antolatzaile eta partaideen argazkia.

 

DSC_0795DSC_0779Hemen irabazleak ditugu

Ehun bat partaide izan dira aurten ere Esaitek antolatzen duen Iratiko Turrean. SAM Mauleko taldearekin batera antolatu dute ekintza. Parte hartzaileek ingurumen zoragarri batez gozatu zuten eta horren poza adierazi zuten. Abiatzea Etxebest alkateak eman zuen eta zazpi herrialdeetako partaideak izan ziren.Bordeletik ere etorri ziren batzuk.

Aurten irabazleak izan dira gizonetan Elisseix Pette eta emazteetan  Urkidi Amaia. Azken honek hirugarren aldiko irabazi zuen proba.

6 juillet 2014

San Ferminak hasi dira Lesakan

IMG_1158IMG_1159IMG_1160IMG_1161

Lesakan ere Sanfermineko txupinazoa bota dute goiz honetan. Udalbiltzako Mertxe Aizpuruak bota du Txupinazoa eta berarekin zazpi herrialdeetako hautetsi ordezkari izan ditu laguntzaile. Argazkitan Gorka Taberna dugu, Azkaingo hautetsia.

Presoak eta iheslariak izan dituzte gogoan herritarrek, banderola ederrak zeuden eta txupinazoaren ondotik musika bikaina, adin desberdinetako musikariekin. Lesaka ederra aurten ere!

 

 

 

Publicité
<< < 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité