Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
18 janvier 2020

Presidentea ihesi.

Taha Bouhafs, journaliste, militant de gauche et ancien candidat aux législatives de 2017 sous l\'étiquette France insoumise.

Taha Bouhafs @T_Bouhafs

Antzerkira joana zen Macron. Ostiral arrats goxo bat pasatzera joana zen. Baina ikusleen artean noski telefona eraman zutenak bazeuden. Zoritxarrez Macronentzat. Twitterren mezuak zabaltzen hasi dira Macron zer antzokitzan zegoen.

Berehala erreformaren aurka diren batzu antzokira hurbildu dira eta batzuk sartu dira aux Bouffes du Nord.

Berehala polizia ingurura etorri da eta hor zeudenak urrundu ditu.Eta Macron salbatu dute, presidentea ihesi joan da. Horrenbeste herritarrekin elkartzea maite duen presidentea ihesi doa!Benetako arazoa badu bere herrian ibiltzeko beldurtzen hasten bada!

Goiz honetan jakiten da antzerkia ikustera joan zen kazetari batek, Macronek ikusi nahi zuen antzerki bera, twit bat igorri zuela errateko Macronen gibilean zegoela eta antzokiaren inguruan manifestariak zeudela. Komisaldegira eraman dute Taha  Bouhafs kazetaria, bortizkeria sortzeko talde batean parte hartzea leporatuz. Hau ez bada kazetarien isilarazteko beste teknika bat!!!! Gainera France Insoumisekin aurkeztu zen 2017ko hauteskundeetan.

 

Publicité
18 janvier 2020

Prefetei igorritako zirkularra polemikan.

Martxoko herrietako hauteskundeak kezka bihurtzen ari dira Macronen gobernua eta bere alderdiarentzat. Egoera politiko sozial orokorrari begira En Marche mugimendua aurrikusten ari da hauteskunde hauetan emaitzak txarrak izan daitezkeela presidentearen alderdiarentzat.

Horren irakurketa leuntzeko edo, porrota handia saihesteko, hauteskundeen egunean eginen den emaitzen irakurketari begirada berezia ematea eskatzen die Barne ministroak prefetei. Izan ere, prefetek igortzen baitituzte emaitzak Barne ministeritzari.

En Marche mogimenduak badaki herri txikietan implantazio txikiagoa duela, indar gehigo duela aglomerazio handietan.

Polemika piztu duen zirkularrean prefetari eskatzen zaio En Marche alderdiaren alde izanen den irakurketa bat egitea. Ez da erraza arazoa ulertzea benetan politikaren trafikoei lotutako pentsamentuan kokatzen baita.

Prefetak Barne ministroari emaitzak igortzen dituelarik,  herri bakoitzean irabazi duenaren etiketa emanen du. Alderdi bakoitzak bere etiketa badu baina asko eta bereziki herri txikietan auzapezek ez dute. Beraz, prefetan egin inkestaren arauera alderdi edo sensibilitate bati lotzen du irabazlea. Asko zentroan kokatzen dira. Helburua da zentroko sensibilitate hori, nahiz eta alderdi bati ez lotua izan, En Marche kapitalizatzea eta hauteskundeen emaitza manipulatzea ondoko herrietako hauteskundeen ondotik.

Alegia, herritarrek kasu egiten ez duten eremua manipulatzea eta Macron salbatzea.

Oraindik kupula horren babesteko tramankulu bat! Hara non duten kezka estatuan dagoen altxamendu sozialaren aurrean!!

 

16 janvier 2020

Urgentzia klimatikoari buruz zer egin?

Résultat de recherche d'images pour "quoi faire pour la planete"

Zientifikoek badakite zer egin behar den. Greta Stieglerek azpimarratzen du soilik zientifikoek erraten dutena, bertzerik ez. Engaiamendu azkarra erakusten du, oldartzen da haurtzaroa kendu diotelako. Azkar eta argiki erraten du inork entzun nahi ez duena. Helduek ez dute beren ardurak hartzen. Garatuak diren helduek ez dute beren ardura betetzen. Eta arrazoin du eta mobilizapen handiak lortu ditu Gretak egiak erraten baititu.

Tragedia da eta horren aurrean helduek ez dute erantzuten. Eszenatokia aldatu behar da bestenaz bertan desagertuko gara.

Konsumoa aldatu behar da, berziklapena egunerokoa izan behar, eta konsumoa txikitu behar da. Lan egiten hasi behar gara, ez dugu emplegurik behar sistima zerbitzatzeko baizik eta, mundu berri bat sortzeko.Trukatze berriak sortzen hasi behar gara eta sistima gure zerbitzurako jarri.

Politikan ere. gaur egun politikak ez baikaitu zerbitzatzen, ez gaitu laguntzen. Politikan profesionalak bilakatu direnak politikoen sistima zerbitzatzera joanen dira. Ez dute planeta gogoan izanen, politikaren mikro mundua defendituko dute.

Guk egunero hau egin dezakegu:

Ibili, bizikleta hartu, garraio publikoa hartu.

Argiak itzali.

Haragi gutxi jan.

Bio eta bertakoa jan.

Konposta egin.

Birziklatu

Tresna zaharra erabili.

Baina arduradun politikoek askoz gehiago egin dezakete. Momentuko ez dute egiten eta Gretarekin oihu egin nahi dugu.

 

 

16 janvier 2020

Diruarekin dena da posible?

Résultat de recherche d'images pour "fuite de Ghosn"

Ihesaldirako erabilitako hegazkina.

Azken egunetan Carlos Ghosnen ihesaldia komunikabide  askotan aipatua izan da. Batzuetan ihesaldia goraipatzeko ere. Dirua lapurtzeagatik, dagoeneko asko zeukana, justiziaren aurrean aurkeztu behar zuen, Japoniako justiziaren aurrean. Presondegia saihesteko dirua erabili zuen Ghosnek eta 12 milioi euro utzi behar izan zuen baldintzapeko askatasuna lortzeko, eta horrela atera zen kartzelatik. 

Kutxa batean sarturik, ihes egin du libanora bertakoa baita. Horretarako dirua erabili du berriz ere laguntzaren lortzeko. Bere 12 milioi euro utzi behar izan ditu. Orotara 15 eta 18 milioi euro artean utzi behar izan ditu bere ihesaldia antolatzeko Ghosnek Canard Enchainen araueran.

 

5 janvier 2020

Italian erretretaren adina jausten dute.

Résultat de recherche d'images pour "reforme retraite en italie"

Italian orai arte 67 urtetan hartzen zen erretreta. Zerbait aldatzen ari da bertan. Izan ere, Bost izarretako alderdiak bere kanpainan adierazi zuen bezala, gobernuak 62 urtera pasatzen du erretreta hartzeko adina. Hasteko, hiru urteko esperientzia egin nahi dutela diote.

Dagoeneko 43000 pertsonak aurkeztu dute beren txostena erretreta hartzeko.

Kalkulua da, pertsonaren adina eta bere zahartasuna lanean metatuz, ehun baino gehiago ateratzen bada, orduan erretreta hartzeko eskubidea eskatzen ahal da, gutxieneko adina 62 urte izanik. Ez da inor behartzen baina aukera idekia da.

Noski erretreten ordaintzeko bideak zein izanen diren aipatu beharko dituzte, Italiaren finantzak ez baitira oso onak baina debatea idekia da eta bereziki, eskubidea zabaldu da.

Frantzian gertatzen denarekin konparatzen hasten bagara zaila da ulertzea horrelako desberdintasunak daudela Europaren barnean, norabide desberdinetan edo aurkako bideetan erreformak abiatzen direla. Frantzian bizi den greba mugimendua ez da bukatu eta erretreten erreformarekin zer gertatuko den ageriko da.

Publicité
20 octobre 2017

Pierre Joxe eraso sexual batengatik salatua

Ariane Fournia, Besson ministro ohiaren alabak Pierre Joxe Aieteko konferentzian laguntzaile gisa agertu zena eraso sexual batengatik salatu du. Gertakaria 2010ean gertatu zen eta horretaz irratia mintzatu da.

Barne ministro ohiak ukatu du erasoa eta gisa guztiz gertakaria preskribituak dira.

Erasoa egiazkoa agertzen balitz oso berri txarra litzateke.

3 janvier 2020

Urtarrilaren 11an, presoak.

Résultat de recherche d'images pour "presoak"Résultat de recherche d'images pour "presoak"

Euskal prentsan presoen inguruko diskurtsua aldatzen ari da. Ematen du Parisetik ere gauza gutxi ari dela egiten aitortzen ari dira batzuk, negoziaketa horietan buru belari aritu direnen artean ere. Egia da, Lannemezanen bisita egiten delarik errealitatea oso gordinik daukagu.

Bertan dago 35 urte preso daraman Georges Ibrahim preso politiko libaniarra. Bere egoerak frogatzen du frantses estatuaren interesek giza eskubideen zapaltzeko gaitasun handia daukatela.

Bertan, Frederik Haranburu gurutzatzen dugu, harek ere 30 urte daramana preso, eta eritasun larriak dituzten beste presoak ere besarkatzen ditugu.

Handik ateratzean garbi daukagu mobilizapen gordinak, determinatuak, ez baditugu egiten ez dela deus aldatuko. Macronek giza eskubideekiko duen iritzia argitu digu, 2018tik jaka horiekin izan duen politika aztertu dugularik. Hori bai erreala zen, sinesgarria zen.

 

7 décembre 2019

Abenduaren 6a, biharamuna.

Les jeunes dans la manifestation...

Crédit photo : Jean-Daniel Chopin

Atzoko greba deia arrakastatsua izan da, zenbakiei doakionez. Zenbakiak ez dira gobernuak espero zuena. Jendea karrikan zegoen kezka hedatu baita, geroa zalantzan dela gehiengo zabal batentzat erakustera eman da. Jende gehiago beharko al zen gobernueak gibelera emateko. Baionan hamar mila pertsona bildu zirela errana izan da. Ez da zenbaki makala.

Politikoek ez dute gehiago zer gertatzen den ikusten. Manifestaldiak dira, baina politikariak esanahiaz ez dira jabetzen. Berdeek parte hartu dute mugimenduan baina ez da ulertzen zer nahi duten, hauteskundeak prestatu edo herritarrekin lan egin. Jaka horiekin lotura lortu dute ekologistek baina alderdiek gorrien eta berdeen arteko aliantza sortzeko ahaleginik ez da ikusten. Hau da ezkerraren errealitatea.

Bestalde, magma ideologikoa banatzen ari da media guztietan, oinarrietara itzultzea beharrezkoa da. Ezkerreko printzipioak ez dira negoziatzen. Ezkerreko proiektua beharrezkoa da, ezkerreko indar desberdinak biltzeko.

Politika egiteko beste manera beharrezkoa da, aipatzen ez diren arazoak mahain gainean jarri behar dira.

7 décembre 2019

ZORNOTZAKO HARRERA ELKARTEAN OBRETAN GAUDE!! GURE HURRENGO ERRONKA: BIZKARGI KAFETEGI- DASTATEGI SOZIALA

 

Zornotzako errefuxiatu eta migranteen harrera proiektutik laguntza askatu nahi dizuegu Crowdfunding honen bidez BIZKARGI KAFETEGI-DASTATEGIAren obrak aurrera eraman ahal izateko gure proiektua handitu asmoz.

Herri asablada batetik sortu zen ekimena, harrerarako bi etxebizitza abandonatu eraberritzea erabaki genuenean. Modu autogestionatu baten eta Auzolanaren bidez. Hori izan bait da beti gure proiektuaren izaera: KOLEKTIBOA ETA AUTONOMOA.

Migratzeko eta modu aske baten mugitzeko eskubidea pertsona orori dagokiola uste dugu, eta eskubide hau pertsona batzuen esku soilik geratzen denean eskubide izateari utzi eta pribilegio bilakatzen dela.
Kontziente gara gaur egungo migrazio fluxuen errudunak garela neurri handi baten. Guk sortarazitako klima aldaketak, hemen hasten diren gerrek, gure kontsumo ereduak sortutako muturreko probreziak gero eta familia gehiago migrarazten ditu etorkizun bat bilatu ahal izateko.

NOR EZ DELA ILEGALA ETA ESKUBIDE GUZTIAK PERTSONA ORORENAK DIRA, PERTSONA IZATEAGATIK

Memoria daukagu eta gogoan dugu gurea ere herri migratzailea izatera behartua izan zela. Gure betebeharra da gizarte moduan ez ahaztea.

Gure lanerako oinarriak:

  • Afektuen katea
  • Erabateko Autonomia lortu arteko elkartasuna

    2017 bi etxebitzia haiek eraberritu genituenetik bide asko egin dugu:

  • Harrera elkarte bat sortu genuen: Zornotza Harrera Herria
  • 17 familia ezagutu eta laguntzeko aukera izan dugu
  • Gure lorpen handienetako bat, herriko elkarte eta norbanakoen laguntzarekin Udalak enpadronamendu legea betetzea izan da. Horrela hemendik aurrera ezin izango zaio inori eskubide hori ukatu.
  • Honen bitartez gure herria haiena egitea erabaki duten 4 familien, osasun eta hezkuntza sarbidea ahalbideratu dugu.

    Eta orain gure hurrengo erronka gure proiektua MODU AUTONOMOAN ANTOLATZEN JARRAITZEKO, AUTOGESTIOAN oinarrituriko ESPAZIOA ZABALDUKO dugu.

    Baina hortik haratago joan nahi dugu. Herritarrentzako eta kolektiboentzako espazio bat ireki nahi dugu.
    Elkartzeko, trukerako eta harremantzeko espazioa. Beste mundu baten alde lanean gabiltzanon guztiontzako espazioa.
    BIZKARGI KAFETEGI-DASTATEGI SOZIALA DENONTZAT IZANGO DA

  • Aurretiko esperientzia eta taldea

    Zornotzako Harrera Herria elkartea da Bizkargi dastatzeko proiektuaren atzean dagoena.
    2017az geroztik, hobeto bizitzeko alternatibak eraikitzen ari gara.
    elkartearen oinarriak ondorengoak dira:

    • gizartea eraldatzeko tresna izatea
    • kolektiboa eta horizontala
    • irabazi asmorik gabea
    • autogestioan oinarritua
    • solidarioa
  • Zerk bultzatzen zaitu eta nori doakio proiektua

    Eraldaketa sozialerako espazio bat ireki nahi dugu.
    Elkartrukerako espazioa, harremantzeko modu berriekin gozatu eta bizitza goxatzeko.

    Alternatibak eraikitzeko zabaltzen dugu espazioa badakigulako beste modu batera bizi daitekeela eta ideia horren gainean eraikitzen jarraitu nahi dugulako.

    Ekonomia modu solidario, sozial eta herrikoietik eraiki daitekeela uste dugulako. Apustu txiki eta pertsonal horiek eraldaketa sozialetako giltzarri direla jakinda.

    Eduardo Galeanoren hitzak gogora ekarriz
    " Jende txiki askok, leku txiki askotan, gauza txikiak eginez mundua alda dezakegulako"

2 décembre 2019

Abenduaren 5eko greba

Resultado de imagen de LAB sindikatua baiona

Une nagusi bat izanen da, zalantzarik gabe. 1945etik eskubide sozialek eragin handia izan dute frantses estatuan bizi garen guztiendako.

Ambroise Croisat Laneko ministroa izan zen 1945tik 1947a arte, justu bigarren gerrate mundialaren bukaeraren ondotik. Komunista, sindikalista ere izan zen, CGTko idazkari nagusia izan zen. Laneko ministroa izan zen bitartean Seguritate Soziala sortu zuen bere kabinetarekin de Gaulle-n gobernuaren pean.

Seguritate soziala sortu zen, erretreten sistima, belaunaldi desberdinen arteko elkartasunaren gainean oinarritua, Familia laguntzak, Laneko kodigoa hobetu zuten, empresa komiteak eta laneko medikuntza. Antolaketa sozial erraldoia, aurrekontu berezi batetik estatuaren aurrekontuaren barnean. Herritar guztiek baliatu izan dute geroztik urte haietan sortu zituzten eskubideetaz. Aitzinamendu sozial handia izan zen, orduz geroztik empresa buruek eta eskuina desegiten saiatu diren sistima handia eta neurri handi batean murriztea lortu dutena.

Gaur egun, Macronek zutik jarraitzen duen erretreta sistima desegitea erabakia du, eskuinaren indar guztiekin, nagusien bultzadarekin. Hau desegiten badute, irabazia dute, langileak eskubide sozialik gabe geldituko dira, orohar.

Gehitu behar da eskubide horiek ez ziren Frantziaren menpe zeuden lurralde guztietan berdin ezautzen. Algeria Frantziaren menpe zegoelarik bertako biztanleek ez zituzten frantziar oso ezagutuak ziren eskubide berdinak. Hau erran behar da, Frantzian berdintasunak bere neurriak, bere mugak izan dituela garaien araueran eta lurraldeen araueran.

Ipar Euskal Herriari doakionez, eskubide horietaz balitu dugu, eta gaur arte hori errealitatea izan da. Ondorioz, gu ere, gaur eskubide horiek interesatzen zaizkigu, langile gisa gure eskubideak direlako, eta ere faxismoaren kontra irabazitako gerlaren ondorik, komunisten eraginez lotutako eskubideak dira. Ipar Euskal Herria ez da lurralde komunista, eremu batzuetan alderdi horren eragina handia izan bada ere. CGT sindikatak eragina izan du sindikaten artean baina CFDTk beti izan du fama hobea, mundu katolikoari lotuagoa zen, beraz indarra izan du beti.

Azken urteetan sindikata abertzaleak, LABk tira bira asko izan ditu Ipar Euskal Herriko sindikatuekin, askotan LAB baztertua izan da. Badirudi aldaketak daudela eta LABk deitzen du, aldi honetan ere, abenduaren 5eko greban parte hartzera.

Nola kokatzen gara frantses estatuan gertatzen ari den eraso bortitz horren aurrean, estatuak beste eraso bortitzak prestatzen dituelarik euskararen kontra? Frantses sindikalistek, komunistek ez dute askotan elkartasunik aurrikusten gure hizkuntz eskubideak defenditzeko, gure lurraldetasuna defenditzeko, beste lurralde bat defenditzen dutelako.

Langileen arteko elkartasuna funtsezkoa da. Langileen eskubideak defenditu behar dira eta horretarako borrokatzeko prest egon behar da. Baina badakigu, eusKal Herriko langile gisa gure eskubideak babesteko burujabetza behar dugula. Menpekotasunak hobesten digu langile gisa gure eskubideengatik kanpoko estatu bati eskerrak ematea, baina estatu horrek nahi duelarik gure hizkuntz eskubideak kentzen ahal dizkigu, gure lurraldea ez digu ezagutuko. Herri gisa penpekotasunean atxikitzen gaitu, dominatuak gara.

Langileen eskubideak defendituko ditugu baina euskal nortasuna eta burujabetza, independentzia aldarrikatuko dugu ere. Horrela askatuko gara.

7 février 2019

Herri elkargoan hautetsi batzuk kexu

Résultat d’images pour herri elkargoa

Euskal Herriko Herri Elkargoan barnealdeko hautetsiak kezkatzen hasiak dira. Izan ere oihartzun eta oihu handiko errealitatea baldin bada betiko kezkak mantentzen dira. Izan ere kostaldeak izugarrizko pisua izaten jarraitzen du eta barnealdeko herrientzat arriskua da aurrekontuetatik gauza gutxi gelditzea.

Haatik kostaldeari garrantzia handia ematea oso logikoa da herritarren gehiengoa hor baita. Udan turista gehienak hor gelditzen dira beraz garraiorako inbertsioak hor egon behar dira.

Baina hau ez al da Frantziatik ikasi dugun  mentalitate jakobino klasikoa, dena zentralizatu horrela kontrola errezagoa da. Noski entzun ditugu dezentralizazio nahien diskurtsoak. Baina  barnealdeko herri txiki batean bizitzen delarik horrek ez du garraio publikoa handitzen, hau delarik gazteen erakartzeko bide hoberena.

Dagoeneko ahalmen gutxiko erakundea izanik, Herri Elkargoak Ipar Euskal Herriak sufritu duen kolonizazioaren ondorioak bizi ditu. Turismoaren garapena ez da gelditu eta itotzen gaitu. Baiona inguruko eremuari aurrekontuen gehiengoa atxikitzen zaio. Dagoeneko zergen biltzeko ahalmenik ez duelarik eta Parisekin eske ibili behar duelarik. Xiberua, euskal kulturari urtero kultur ekarpen handiena ematen duen herrialdeari ez zaio errealitate hori onartzen eta araberako diru emaitzak ematen behar duenari aurre egiteko. Eta behar bada ez kulturan zeren kulturan herritar kopuruaren araueran seguraski irabazle baita.

Frantziako eragina agerian da, huts berekin dabil elkargoa,erabakitzeko guneak herritarren esku egon behar dira eta hautetsien kanporatzeko aukera ere.

30 janvier 2019

Maskarada auzitan.

Debateek beti zerbait ekartzen dute. hemen Garan agertutako artikulua jartzen da.

MASKARADAREN INGURUKO POLEMIKA ARRAZISTA BIZIRIK

Zuberoako inauteetan buhame edo ijitoez ematen den irudia arrazistatzat jo du Nicole Lougarotek. Hori aldatzea eskatu du, baina batzuek tradizioak markatutako arauak mantentzea besterik ez dela uste dute, eta ohitura osotasunean garatu daitekeela uste duenik ere bada.

0130_kul_maskarada

Zamaltzaina, xorrotxak, kauterak edo Gathuzaina bezalakoak al dira buhameak maskaradetan? Urdiñarbetarrak urtarrilaren 6tik apirilaren 21era bitarte egiten ari diren Zuberoako itzuliaren inguruan azken urteetan izan den “polemika” berpiztu du Nicole Lougarot idazleak, eta bere erantzuna argia da: «Ez». “Les Bohémiens” liburuan bere ikuspegia eman zuen duela hamar urte, eta geroztik mintzaldiak ematen aritzen da. Gizartean bere pertzepzio arrazista gero eta zabalduagoa dela baieztatzen badu ere, horrek oraingoz ez du aldaketarik ekarri.

«Tradizioa ez da aldatzen. Tradizioarekin ados, baina arrazismoarekin ez. Urdiñarben, urteko lehen maskarada egin zutelarik, inork ez zuen irri egin buhameen jokoan», nabarmendu du. Herrian estreinatu aitzin mintzaldia eman zuen, baina ordurako testua idatzita zegoen, eta aldatzeko asmorik ez da agertu. Jean-Jacques Etxeberrik aurtengo maskaradaren parte bat idatzi du: «Maskaradako gazteak mintzaldian ziren, buhameak ere bai, entzun zuten haren ikusmoldea, eta segitu dute. Izan dadila maskarada, bere baikortasunarekin eta bere gauza ttipiekin, txarrena litzateke ez bada gehiago».

1974an, 1977an, 1982an... eginak ditu maskaradak Etxeberrik: «Ikusmolde xumea badut, ez dut jakintsuetan sartu nahi, baina barnetik eta hurbiletik bizi ditut maskaradak. Nire ustez, buhameen kontu hori ez da nahita urtero eramana den trufa bat; niretako bidean hartu dugun tradizio bat da, aitzinarazi ez duguna». Alde horretatik, egungo egoeraren defentsa egin zuen: «Entzuten dut hobekuntza bat ekartzen ahal genuela, eta ados egoten ahal naiz, baina ez dut utziko erraten nahita egin dugula ikusmolde ezkor bat ematea buhame jendeari. Inautea kritikoa da, eta sail guztietan da».

Egungo errealitatearen zailtasuna azaldu du maskarada egileak, non euskararen ezagutza gero eta txikiagoa den, biztanleria galtzen duen lurraldean: «Ohartzen gara gazteek ez dakitela deusik, eta guk egiten dugula indar bat mezu horren aitzina eramateko. Gutxi gara lan hori egiten dutenak, nire ustez gero eta gutxiago gara».

Aldaketa eskatzen duen Lougaroten parean, moldaketarik ez dutenak nahi atzematen dira. Jada gaur egun eginak direnak ere gaitzesten dituzte, zenbait roletan emakumeak eman izana, esaterako: «Baditugu alde batetik jakintsuak, kritika zorrotzetan sartzen direnak eginak diren gauzez, jakitatea badute, baina ez dute parte hartzen beraien ikusmoldea edo laguntza ematen».

Etxeberrik egungo errealitateari egokitzeko egin daitezkeen aldaketekin bat egiten du: «Maskaradan heldu den urteetan beharko dute gauza andana bat aldatu. Sinbolika atxikiz kauterak langile xumeak izaten ahal dira. Eramaile edo herri bakoitzak hartuko duelarik segida, ahal du amiñi bat ekarri, aberastasuna horretan izaten da. Berritasunak baldin badira, ez dira denen gustukoak izanen, baina aitzina izan dadila».

Lougarotek tradizioarekiko atxikimendua erakutsi du: «Nik ere maskarada bera horrela maite dut, salbu buhameen jokoa. Prefosta ahal da aldatu, baina niretako urgentzia duzu kanbiatzea buhameen peredikua eta rola». Bera baino lehenago beste batzuek ere galde bera egin dutela gaineratu du, Junes Casenavek esaterako. «Erran zuten behar zela beste zerbait atzeman, baina apezak dira, eta maskarada hain libre baita, ez duzue entzun nahi. Ni ez naiz apeza, baina ber gauza erraten dut. Ez duzu euskaldunen libertatea buhameen jokoan», adierazi du Lougarotek.

 

Euskara eta gazte dinamika, maskaradarako beharrezko baldintzak

«Euskararik gabe ezin da maskaradarik izan, eta niretzat txarrena litzateke ez baldin bada gehiago», baieztatu zuen Jean-Jacques Etxeberrik. Urdiñarbeko maskaradaren idazleetako bat denak tradizioak gaur egun bizi duen arriskua nabarmendu du horrela.

Zentzu horretan gaineratu du: «Gazte horiek ez dute kultura horrekin loturarik, jada euskara traba handietan sartzen ari da, erran behar baita gero eta euskaradun guttiago dugula, eta niretzat hor da egiazko kaltea. Mutil eta neska gazteen juntatzea herri batean, ez baita erraza horrelako ekitaldi bat muntatzeko». Etxeberrik agerian uzten duen errealitatearen erakusgai izan zen 2012ko maskarada, Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiek antolatu behar izan zuten, herririk ez baitzen aurkeztu urte horretako Zuberoako inauteria egiteko. I.E.

10 décembre 2018

Iratzartze gogorra

Résultat d’images pour gilets jaune mobilisations

Asteburua oso latza izan da Parisera igo ziren Jaka Horientzat. Errepresioa itzela izan da eta etengabe media nagusiek gobernuaren mezuak zabaltzen ibili dira. Izua hedatu nahi zuten eta herritarrak elkarren artean borrokatzera ere eraman nahi zituzten.Izan ere Klimaren babesteko mobilizapenak deituak ziren egun berean. Herritarren argitasunak irabazi du, aldarrikapenak elkartu baitituzte erranez munduaren bukaera hilabeteen bukaera bezala herriko plazara jautsi behar direla erranez. Mobilizapenetan ikusi ditugu eskubide sozialak eta planeta defenditu nahi dituztenak elkarrekin gobernuaren politikak salatzen.

Zauritu asko, gaur Baionako gazte batek eskua galdu duela jakiten dugu, atxilotu asko, gehienak Frantziako herri guztietatik etorritako manifestariak dira, justiziarekin arazorik inoiz izan ez dutenak, askotan haien karrikako lehen esperientzia izaten da. Baina determinazioa handia da eta lehen aldikotz mugitzen diren horiek ez dute gibelera joateko nahikeriarik erakusten. Aurrera doaz.

Parise herri erdiko herritarrak ez direla manifestaldietara ateratzen diote, benetan Frantziako herrialde desberdinetako herritarrak direla mobilizatzen. Hiri handietan ere manifestaldiak, handiak izan dira eta ondatzeak ere. Hiri handietako auzapezak kezkatzen hasiak dira baina momentuko ez dute presio gehiegirik jartzen Macronen gainean. Alta Macronek ez du intentzione berezirik erakusten politika aldaketaren aldetik. Gaur mintzatuko da, diskurtso aldaketa aurrikusten da, empatia erakustsiko duela diote. Baina Jaka horiek ez dute empatiarik nahi, politika berriak baizik. Jaka horiek politikaz badakite, zer gertatzen ari den ulertzen dute, gaur egun eramaten den politika noren aldekoa den ongi ikusi dute, beraz  diskurtsoa ere ulertuko dute eta oso zaila izanen da ulermen hori engainatzea.

5 décembre 2018

Diktadura aipatzean

Résultat d’images pour gilets jaunes

Sukarra emendatzen ari da. Hau da gobernuak dituen erreakzioek sortzen dutena. Ator horiek ez dute ministroekin hitz egin nahi Macronek hitza hartzen ez duelarik. Harritzekoa da presidentea ez dela entzuten ez duela herritarrekin hitz egin nahi.

Ikasleak mogimenduari lotu dira eta dagoeneko zaurituen kopurua handitzen ari da. Sortzen ari diren enfrentamendu nahiak eta bereziki podereak sortzen dituen bortizkeriak oso kezkagarriak dira norantza ez baita ageri eta ematen baitu gobernuak kaosa nahiago duela aterabide politikoa baino.

Ordezkari politikoak zalantzan emanak dira ator horien artean, horrela ulertu behar da ator horiek ez dituztela ordezkariak nahi. Datorren asteburuan ikasleak, ezkerra lotzen da mugimenduari, grebarako deiak entzuten dira. Ator horiak auto antolatuak dira, momentuko ez dituzte ez alderdiak ez sindikatak deitzen baina hauek hurbiltzen ari dira.

Elkarrizketa nola lotu? Elkarrizketa baita aterabide bakarra  mugimenduari. Baina ez du ematen horretara goazenik. Une importantea da, herritarrek duintasuna eskatzen dute baina gobernuak ez du eskuetan kartarik aldarrikapenei erantzuteko, errepresioa diteke gobernuak nahiago lukeen hautua. Estatu kolpea ezin da baztertu. 2005etik demokrazia bera zalantzan emana zen erreferenduma ez baitzen errespetatu.

Giro oso beroa da, arriskua da lerratze larria izatea justifikatuko lukeena indar errepresiboak martxan emateko.

Aldarrikapenak hilabetesariak, eta bizi baldintzak dira.Ez da besterik, gobernuaren politikak pobreenen bizkar erortzen dira. Herritarrek ezin dute gehiago.

Aterabiderako, alderdiak, sindikatak, ez badira lerroan jartzen, ez badute laguntzen zaila da aterabide baketsua aurrikustea!

5 décembre 2018

Ator horiak zapaldu nahi dituzte

Résultat d’images pour gilets jaunes

Hirugarren egunaren ondotik lehen lerrora barne ministroa atera da hitz egitera. keinua ez da lasaitzearen bidean kokatzen.

Rifirafe izigarriak izan dira ator horien eta gobernuaren artean. Herritarrak atera dira egoera latz bat plazaratzera, ohartu dira ez zirela bakarrik gaizki bizitzen ari, horretaz hitz egin dute, ideiak partekatu eta gauzak aldatu behar zirela ohartu. Determinazio handia erakutsi dite eta elkartasun zabala sortu. Iritzi publikoa alde dute eta etengabe ator hori berriak atera dira gobernua salatzeko.

Lehen urratsetan eskuin muturrarekin lotu nahi izan dute baina politikoekiko mesfidantza erakutsi dute eta egoeraren irakurtzeko gaitasun garbia erakutsi. Herritarrak ikasiak, formatuak dira eta gaur egun gobernuak ematen dituen urratsen irakurtzeko gaitasun osoa dute eta dirua nori hartzen zaion eta opariak nori egiten diren irakurtzen badakite eta argumentazioa badute. Podereak plazaratzen dituen hitzak ez dituzten sinisten, ez dituzte egitzat hartzen.

Mugimendua oso zabala da eta lasaiki aritzeko nahikeria erran dute hastapenetik. Lasaitasun handiarekin aritu dira bideak blokatzeko. Gobernuaren erantzunak orai arte oso hetsiak izan dira eta pixkanaka mehatsuka aritu da. Hau da kezkagarria, politika bera jarraitzeko determinazioa erakusten dute. Zergak emendatuko dituztela. Estatuko goimailan dagoen jendeak ez duela ulertzen ematen du, egoera oso larria dela alegia, jendea benetan sufritzen ari dela eta gainera pobreenak ez direla atera, atera direnak dira pobrezian erortzear daudenak dira eta horiek, pentsionistak eta hilabetesari ertainak dituztenak pobrezian erortzeko beldurrean bizi dira. Hori dena Macronek aberatsenei opariak egiten dizkielarik. Poderan daudenak kasta deitzen dituzte.

Kolektiboki erotzat hartzen dituzte ez baitira gai gaur gertatzen dena ulertzeko. Herria karrikan dago, herritarrak ez dira geldituko nahiz eta moratorio bat proposatzen duten poderetik. Sei hilabeteko geldi une horri konfiantza egitea oso zaila da konfiantza hautsi baita, horregatik hain azkar oihukatzen den Macronek joan behar duela.

24 mai 2018

Begirada luzea

Baionako desarmatzera deitu ondoren Josemari Esparzak gogoeta interesgarrira deitu gaitu Nabarralde aldizkarian ta ere Gara egunkarian.

2011tik gertakari ainitzen aintzinean jarri gaituzte eta begirada luzeago baterako gomita ez da gehiegizkoa bereziki gure historia ongi ezagutzen duen batengandik heldu delarik, nahiz eta erdaraz idatzia delarik. Guk itzulpenik ez dugu behar, hiru hizkuntzatan ibiltzen ohituak gara.

"Delenda est Carthago?" izenburu pean( Carthago desegin behar al da?) azken 150 urteko azterketa historikoa egin du Esparzak, aurrerapenak eta atzerapenak aipatuz. Egia erran, nahiko potreta pesimista egiten du erresistentzia maila txikitzen ari denaren froga ematen baitu. Dena den erresistentziaren bilduma egiten du, bukatzeko erraten konfliktoa ez dela bukatua nahiz eta tresna berriak beharko diren.

Noski, Esparzak Hegoaldeko historiaren bilduma egiten du, erreferentzia historikoak hegoaldekoak dira. Ulergarria da baina herria bagara alde guztietakoa kontutan hartu beharko dugu. Noski, azken erabakiek sustraiak hegoaldean dituzte baina errebotea izan da Iparraldean. Horregatik, bereziki gogoan hartu beharko dugu ere Frantziak azken 150 urteetan eraman duen zapalkuntza ipar Euskal Herrian. Izan ere, Frantziak bere errelatoa eraikitzen joan da, bere legeak eta bere gerlak eginez. Ipar uskal Herriko gazteak gerletara  eramanak izan dira, Alemaniaren kontra bi aldiz eta ondoren Algeriara, horrez gain eskola publikoarekin hasiz gizarte osora frantsesa hedatuz euskal nortasuna ezabatzen ahaleginak egiten joan dira. Frantses polizia euskal gizartean loturak sortzen joan da eta euskal abertzaletasunari bidea mozten eginahalak egiten. Borroka latzak eraman izan dira Ipar Euskal Herrian, tresna guztiak erabili dira, gazteak bidean gelditu dira, batzuen gorputzak ez dira berreskuratu ere. Frantziaren giza eskubidearen aldeko politikaren aztarnak dira hauek.

Taldeak desegiten joan dira, armatuak zirenak ere, umilki, lan asko egin ondoren desagertu dira, harrotasunik gabe baina lurrean belauna jarri gabe. Euskal Elkargoa hor dugu, berrehun urtez departamentua aldarrikatu ondoren.Horretan ordurarte eramandako lanak bere eragina duke.

Ipar eta Hegoaldearen arteko lotura handiak izan dira, elkar laguntza hor izan da. Horregatik gune bakoitzean hartu erabakiak ondokoarengoan ondorioak ditu. Ipar Euskal Herrian eraman antzerki mediatikoak bere ondorioak ditu eta frantses indar politikoak ez dira txikituak sentituko, nahiz eta hauteskundeak beharko diren goaitatu horren neurtzeko.

Konfrontazia ez da bukatua, hau argi atxiki beharko dugu.Antzerki mediatikoa ikusi dugu eta biharamunean Seaska dugu arazotan. Alta seaska ez da arazoa, ikastola ez da arazoa, burujabetza da arazoa. Baina,  ikastola da euskalduntzearen oinarrian, geroaren alde lanean ari dena, geroa moztu nahi digute!

Carthago ez da soilik Hegoaldean, gure herria ainitza da, askotakoa baina bakarra. Hau da geroaren oinarria, burujabetza zazpi herrialdeak kontutan hartuz. Zazpiak bat eginez!

6 février 2018

Independentzia ondoko inbentariuma(Berria.Juanjo Olasagarre)

Gabriel Ferrater poeta katalana (1922-1972). Gabriel Ferrater poeta katalana (1922-1972). BERRIA

2018ko otsailak 4
Kataluniako procesa martxan jarri zenetik, Katalunia modan dago euskal herritarron artean. Udazkena izango zen neu ere nire Kataluniarekiko inbentariuma egiten hasi nintzela, autoreak eta liburuak birbisitatu eta aspaldi zain neuzkan liburuei, azkenean, heldu.

Irakurri nuen lehenengo autore katalana Joan Brossa izanen zen, Poemas civiles hura. Liluraturik gelditu nintzen etxetik ibiltzeko poesia jostari harekin. Gerora sextinen liburua irakurri nion, sextina bat nola egin azaltzen zuen poema-sextina hura barne. Oraindik maiz bisitatzeko autorea iruditzen zait, denborak ez dio ezer kendu, erantsi baizik.

Gero, uste dut, Gabriel Ferraterren Las mujeres y los días-era(Les dones i els dies) ailegatu nintzen Gil de Biedma gidari. Han bazen asko ikasteko, eta kopiatzeko, maiz bigarrena egin behar baita lehenengora iristeko. Peró non mi destar poema, zeina gerora Susako antologian argitaratu baita: «Ez sartu orain. Gal zaitez/ hartxintxar kurruskatsu/ eta tristeki arrosakaran./ Zoaz gutxika. Geldi zaitez/ begiratzera zeinen iharrak dauden/ ereinotz hostoak./ Ez bilatu kolore/ argiegiko laranjak.(...)/ Utzi pasatzen hiru ordu,/ eta sar zaitezke».

Bizitza, espero ez dugun tokietan, asperretan, luzamendutan, bizitzaren atarietan dagoela erakutsi zidan poemak, eta oraindik gogoan dut.

Garai haietan argitaratu zen Gerardo Markuletak itzulitako Zenbait poeta katalan antologia: Josep Carner, Carles Riba, J.V. Foix, Joan Salbat Papasseit, Pere Quart, Salvador Espriu, Joan Vinyoli, Vicent Andres Estelles.

Hark akuilaturik J.V. Foixen Sol i de dol irakurri nuen; ze sonetoak, zer hizkuntza, hura ulertzen zuen irakurlerik bazen, Literatura Katalana edonora zabaltzekoa zen. Koldo Izagirrek prestaturiko Joan Salbat Papasseiten antologia ere garai hartan argitaratu zuen Pamiela argitaletxeak. Izagirreren itzulpen ederra gorabehera, ez dakit zer eraginen zidan orain, beharbada abangoardistegia iritziko nion, Foixi bezalaxe.

8 poetas raros erosi nuen gero. Sarrionandia, antologatuetako bat, zen nik liburua erostearen arrazoia, euskaratik gaztelerara zein ingelesera itzulitako ia dena erosteko joera alde batera utzita jakina; bertan poemen antologiaz gain, elkarrizketak zeuden (Gaur posible litzateke Sarrionandia daraman antologiarik argitaratzea Espainiako Erresuman?). Hantxe zegoen, poeta eta idazle ezezaguna: Blai Bonet. Nor zen ura baino edaten ez zuen mistiko hura?

Gerora irakurri diot boxeolari kokainomano beltz Al Browni buruz idatzitako poema zoragarri hura: «Què seria de l'home sense les bèsties?/ Si, en un moment, se n'anessin de la terra/ totes les bèsties de la terra,/ l'home cauria en una gran depressió...». Ramon Llul institutuak kultura katalana promozionatzeko egindako jiran Lou Reedek irakurri eta, geroztik, erantzungailuan paraturik zeukana.

Ondoren El coadern gris etorri zen. Zein ederki pasatu nuen, zer prosa, ze sentsualitatea, ze mediterraneoa. Uste dut Plak sortu zidala gerora dietario eta egunerokoak irakurtzeko zaletasuna, zeinari eusten diodan, hainbeste Andres Trapiello nazional katoliko antikatalanistaren Salón de Pasos Perdidos-en zale itsu bihurtu arte.

2000. urte inguruan ailegatuko nintzen Joan Margarit poeta elebidunera. Uste dut Joana zela irakurri nion lehenengoa, alaba down sindromedunari eskainitako poema liburua. Pixka bat beranduago Sol de Sal (La nueva poesía catalana). Artikulu hau idazteko azpimarraturikoak errepasatzeari ekin diot: Sebastia Alzamora, Anna Aguilat-Amat, Carles Torner, Xulio Ricardo Trigo gailego-katalana, Enric Sória, Gabriel Planella, Maria Mercé Marçal...

Ai eta Miquel Marti i Pol, zeinaren L'amor poema zeukan Andolin Eguzkitzak etxeko korridorean laukian paraturik: «Creu en el cos, per tant, i en ell assaja/ de perdurar, i fes que tot perduri/ dignificant-ho sempre amb amorosa/sollicitud: així donaràs vida».

Eta moda-modaz urteak zain neukan nobela bat irakurri dut berriki: Bearn o la sala de las muñecas, Llorenç Villalongarena. Gattopardo italiarraren pareko maisulana, erdiguneko bikote harremanak bodebil modernoaren ukitua duelako freskoa eta arina suertatzen dena. Blai Boneten El Mar-i ekin diot ondoren, eta ez nau zapuztu, hitzaurrean dioten bezala, amerikarra izan balitz deep south-eko nobelatzat joko zuten, hemen, ordea, Espainiako Erresuman, literatura katalana baino ez da, edo gutxiago, literatura mallorcarra, Bonet, Villalonga bezala, Mallorcakoa baitzen. Orain, aspaldi zain neukan Mercè Rodoredaren Diamantearen plaza-rekin ari naiz. Eta gero Vicenç Pagés Jordáren La dicha no es completa-rekin hasiko naiz. Eta gero, beharbada, aspaldian erosi, saiatu eta apalean utzitako Ausias Marchi ekingo diot.

Dena dela, badakit ordekoa eskatzea jende exkaxarena dela, baina nik literatura katalana adina euskal literatura irakurriko zuen Olasagarre katalanak? Ez dut uste. Olasagarre euskaldunarena izanen da errua, segur aski.
30 octobre 2016

Antzerkizaleen eguna urriaren 29an

Eguralde zoragarria ukan dugu frontoian gure beste ospatzeko. Daniel Landartek mintzaldi interesgarria eman zigun Piarres Larzabalen bizia kontatuz. Ondoren omenaldi xumea eskaini genion antzerki idazleari, loreak eta aurreskua. Ondoren bazkari goxoa gazteek prestatua eta hiruak pasatuak ziren lehen antzerkia ikusi genuelarik, Herrialde urdina Azika taldearen eskutik.

Bostak ziren Patata tropikalak Dena ez da dirudiena eskaini zigularik, ipuin klasikoen interpretazio berriarekin;

20161029_16554420161029_15410720161029_173550

 

 

11 décembre 2017

Joxe baina Lassalle ere;

 Jule Goikoetxea erabiltzailearen argazkia.

Sare sozialetan hau da irakurtzen ahal dna goiz hontan Pariseko manifan pankarta eramaten Jean Lassalle zegoelako:

Sexu abusuen salaketa duen Jean Lassalle diputatua Parisko manifestazioan pankarta eramaten.
Batzuen bakea besteon gerra ez izateko asko falta zaigu
http://www.huffingtonpost.fr/…/sciences-po-lille-annule-un…/

Argi da borroka feministak desberdin neurtzen dela tokia eta jendaren arauera. Hau errealitate gordina, komunikazioa eta zinezko, funtsezko eta erreala den konzientzaren muga.

 

17 novembre 2016

Preso politikoek egindako lanak zentsuratu ditu Donostia 2016k( Berria)

Erakusketan ikusgai dagoen lanetako bat.

Giltzapean —espetxean, zentro psikiatrikoetan edota adin txikikoentzako zentroetan— dauden pertsonen lanen artelanak erakustea du helburu erakusketak, eta gaur goizean aurkeztu dute Koldo Mitxelena Kulturunean. Han bertan, eta Pablo Berastegi D2016ko zuzendari nagusia eta Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatua ondoan zituela, egin du salaketa Pablo Marte erakusketako komisarioetako batek —besteak Aitor Izagirre eta Mafrion Cruza dira—. Komunikatu bat irakurri du Martek eta jakinarazi erakusketarako jasotako obra batzuek "zentsura jasan" dutela. Era berean, obra horiek ez diotela inorri minik edo kalte egiten adierazi du Martek: "Ez ditugu konpartitzen zentsurarako arrazoi moduan erabili dituzten argudioak".

Berastegi ondoan zuten komisarioek eta berehala erantzun behar izan du. Haren iritziz, "ETAko presoek" egindako obrek "terrorismoaren biktimak mindu ditzakete". Hala eta guztiz ere, onartu du obrak beraiek ez dutela inor mintzeko edukirik. "Baina Donostia 2016k erakusteko askatasunaren aurretik jarri du biktimen sentsibilitatea". Ez komisarioek ez Berastegik berak, ez dute adierazi nahi izan zein preso diren erretiratu dien obren egileak. Donostia 2016 bulegoko ordezkariek, dena dela, jakinarazi dute preso politikoek eta preso ohiek egindako obrak direla, marrazki bilduma bat, margolan bat eta bideo film bat, hain zuzen ere.

Denis Itxasok berak ere esan du obren edukia ez dela arazoa izan, eta bai, ordea, zein diren egileak. Donostia 2016ren gai nagusia elkarbizitza dela adierazi du Kultura diputatuak: "Kulturaz hitz egitea justiziaz, memoriaz eta enpatiaz hitz egitea da, eta egile batzuen obra erakusteak mindu dezake biktimen sentsibilitatea". Preso politiko eta preso ohi batzuen lanak erakustea "Donostia 2016ren asmoen kontra" egon litekeela ere adierazi du.

Giltzapean —espetxean, zentro psikiatrikoetan edota adin txikikoentzako zentroetan— dauden pertsonen lanen artelanak erakustea du helburu erakusketak, eta gaur goizean aurkeztu dute Koldo Mitxelena Kulturunean. Han bertan, eta Pablo Berastegi D2016ko zuzendari nagusia eta Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatua ondoan zituela, egin du salaketa Pablo Marte erakusketako komisarioetako batek —besteak Aitor Izagirre eta Mafrion Cruza dira—. Komunikatu bat irakurri du Martek eta jakinarazi erakusketarako jasotako obra batzuek "zentsura jasan" dutela. Era berean, obra horiek ez diotela inorri minik edo kalte egiten adierazi du Martek: "Ez ditugu konpartitzen zentsurarako arrazoi moduan erabili dituzten argudioak".

Berastegi ondoan zuten komisarioek eta berehala erantzun behar izan du. Haren iritziz, "ETAko presoek" egindako obrek "terrorismoaren biktimak mindu ditzakete". Hala eta guztiz ere, onartu du obrak beraiek ez dutela inor mintzeko edukirik. "Baina Donostia 2016k erakusteko askatasunaren aurretik jarri du biktimen sentsibilitatea". Ez komisarioek ez Berastegik berak, ez dute adierazi nahi izan zein preso diren erretiratu dien obren egileak. Donostia 2016 bulegoko ordezkariek, dena dela, jakinarazi dute preso politikoek eta preso ohiek egindako obrak direla, marrazki bilduma bat, margolan bat eta bideo film bat, hain zuzen ere.

Denis Itxasok berak ere esan du obren edukia ez dela arazoa izan, eta bai, ordea, zein diren egileak. Donostia 2016ren gai nagusia elkarbizitza dela adierazi du Kultura diputatuak: "Kulturaz hitz egitea justiziaz, memoriaz eta enpatiaz hitz egitea da, eta egile batzuen obra erakusteak mindu dezake biktimen sentsibilitatea". Preso politiko eta preso ohi batzuen lanak erakustea "Donostia 2016ren asmoen kontra" egon litekeela ere adierazi du.

3 novembre 2014

Argindarrik gabe eta hedabideen interesarekin Kaskaroteneak klaseak berriz abiatu ditu

Bver6C4CEAEqShP

Gaur goizean, azaroaren 3an, Ziburuko Kaskarotenea ikastolak klaseak abiatu ditu Omiasainduko bakantzak eta gero; beti ere argindarrik gabe. Gaur Marinelako eskola publikoa ireki den lehen egunearekin batera, hainbat hedabide elkartu dira Kaskarotenearen atean. Laida Mujikak iragarri du egunero elgarretaratzeak eginen direla Ziburuko portuaren ondoko biribilgunean 17.30etan, "ziburutarren atentzioa deitzeko helburuarekin". Halaber, heldu den ostegunean bilkura publiko bat eginen dute, "ziburutarrak hunkitzeko eta guzien galdera eta zalantzei erantzuteko" asmoarekin. Kanpaina hau larunbatean Ziburuko karrikak zeharkatuko dituen manifetaziorako deia luzateko egiten ari da. Guy Poulou auzapezak argindarra ez duela berriz ezarriko baiezatu du.

Laida Mujikak adierazi duenez, auzapezaren azken adierazpenak entzun eta gero, pentsatzen zuten "gaur berriz izanen genuela argindarra". Dirudienez, Mujikak esplikatu du "elektrizitatearekin saiakera batzu egin dituztela, igoera aldatzen bazen berriro ezarriko zutela esan zuten".

Kanpaina
Ziburutarrengana haien mezua helarazteko kanpaina azkartu dute aste honetan Kaskaroteneako burasoek Ikastolaren egoera salatzeko, egunero elgarretaratzeak antolatzeaz gain, ostegunean bilera publiko bat eginen dute "ziburutarrak unkitzeko", eta jendeen izaten ahal dituzten zalantzak argitzeko.

"Ikastola ez delako gurasoen proiektu bat, baizik eta proiektu herritar bat da ere" baieztatu du Laida Mujikak.

Ziburuko auzapeza
Guy Poulou auzapeza Marinela eskola publikoaren irekieran egon da eta ateratzean, Kaskarotenea ikastolari buruzko galderei erantzun du komunikabideei. Bere hitzen arabera, argindarra ez duela emanen erran du. Duela bost aste argindarra eta ura kenduko zituela jakinarazi zuela oroitarazi du. Argindarra gaur estreinatu den eskolarentzat moztu duela erran du eta ura utzi duela, ez delako zentro publikoarentzat behar.

"Noski nardagarria dela argindarra haurrei kentzea, baina ez diet beraiei kentzen, Seaskari eta ikasleen burasoei" baieztatu du auzapezak.

Larunbateko manifestazioari buruz erran du "ikusi nahiko nuke zenbat ziburutar izanen diren bertan". Eta nahiz eta bere gustokoa ez izan "ez duela debekatzea galdetuko" ere gaineratu du.

Ziburun ikastola bat izatearen "eragozpenik ez" dagoela erran du eta gogora ekarri du Piarrez Larzabal Seaskako kolegioa bere herrian ezartzen eta Luma haurtzaindegi euskalduna ere bertan dela gogora ekarri du, baina ikastolako burasoek Herriko Etxetik egindako proposamenak ez dituztela onartu gogoratu du.

Ikastolarentzat toki bat aurkitzeko "eforta bat" egiteko prest dela erraten du, eta egin duela janeko, hori dela eta autopista ondoko gunea proposatu duela gogoratu du, baina gurasoek ez dutela nahi arrabots sobera delako.

Seaska eta Herriko Etxaren artekoa "gorren elkarrizketa" dela dio auzapezak.

14 octobre 2014

Larriki eri dagoen Joxe Migel Etxeandia preso politikoak psikologoarekin zuen terapia saioa galdu du

etxerat

ETXERAT. 

Instituciones Penitenciarias-ek bazterrak nahasten ari dela salatu du Etxerat elkarteak Etxeandiarena ez baita kasu bakarra izan non psikologoaren lana trabatua izan den azken urte honetan.

Bi hilabetero legez, Jose Miguel Etxeandiak eta bere psikologoak elkarrekin saio terapeutiko bat burutzeko eskaria egin zuten hiru asteko aurrerapenarekin. Saioa, irailaren 22an, astelehena, goizeko 9:30etan egin behar zuten Topaseko espetxean, Salamancan.

Prozedura hau bi hilabetero errepikatzen da, baina, irailean, hilaren 19 an Etxeandiari, Madriletik notifikazio bat ailegatu zitzaion zeinetan "terapia saioa bururtzeko baimena tramitazio prozesuan" zegoela azaltzen zen. Lehen aldia zen presoak tankera honetako idatzi bat jasotzen zuela eta, larriki gaixo dagoen presoak, familia informatu zuen, eta honek psikologoa. Psikologoari ez zioten, ostera, inongo notifikaziorik bidali Instituciones Penitenciarias-etik.

Igandean, hilaren 21 ean, Etxeandia bisitatzera joan zen pertsonak baieztatzen du zer den orri horretan ipintzen duena. Etxeandia ordura arte espetxezainei egunero galdeza ibili da eta, erantzun diotena "si no hay otro tipo de respuesta, esto es lo que hay"izan da.Hori dela eta, psikologoak bidaia erdian, kontraesanak kontraesan, atzera, Euskal Herrira, bueltatzea erabaki zuen afera guztia konpondu bitartean.

Hilaren 22an, goizeko 9tatik 12 ak arte espetxearekin mintzatzen jarduten du psikologoak -8 pertsona ezberdinekin solastu behar izan du-. Azkenekoak, "segurtasun" taldeko kide batek, bisita onartua dagoela jakinarazten dio eta, presoari 19an komunikatu zitzaiola idatziz. Ez hori bakarrik, gainera, psikologoari leporatzen diote bisitara agertu ez izana baita "burutzen dituzten prozedimenduen efikazia zalantzan jarri izana" ere.

Eguerdi partera Etxeandiaren arrebak anaiarekin mintzatu ostean jakinarazten dio psikologoari, 13:00ak inguru funtzionario bat hurbildu zaiola anaiari fotokopia bat eskua zuela; bere psikologoarekin bisita baimendua zuela ipintzen zuen; data: hilaren 19koa zen.

Etxeratek, euskal preso politikoek pairatzen duten eskubideen urraketa sistematikoa salatu nahi du berriz ere. Jose Miguel Etxeandia kalean beharko luke, gaixorik dagoela; kalean egoteko eskubidea duelako hain zuzen. Egoera, ostera, zitala da. Dispertsio politika aplikatu, Euskal Herritik 400 kilometrotara bidali eta, gainera, osasun eskubidea, psikologoarekin terapia egiteko eskubidea urratu diote.

Azkenaldian, errepikatzen ari den egoera da hau, gainera. Presoei, psikologoarekin egoteko eskubidea oztopatzen saiatzen ari dira, sarritan. Lazgarriak diren egoerak are gehiago okertuz. Noiz arte? Noiz arte jarraituko du giza eskubideen urraketa sistematikoak?

Tags: #GaixoLarriak,#OsasunEskubidea,#Topas,Etxeandia,#JoxeMiguelEtxeandia,#Salamanca,

7 octobre 2014

Topatuko hiru kideak Madrilen

denok_gara_topatu_inputazioak

GURE URRUÑAtik, elkartasuna topaturi eta zentsurak itxitako gure komunikabideei

Topatutik: Gaur deklaratu dute Topatu.info-ko hiru kidek Espainako Auzitegi Nazionalean, 2013ko Gazte Danbadako ekitaldi politikoaz informatzeagatik terrorismoa goratzea leporatuta. 2013ko martxoaren 29tik apirilaren 1a bitarte Urduñan ospatu zen Gazte Danbada jaialdiko ekitaldi politikoaz informatzeagatik deitu dituzte deklaratzera Eloy Velasco epaileak.

Horren aurrean, gogor salatu dute prentsa askatasunaren aurkako eraso bat gehiago izan dela Topatu.info-ko kideon auzipetzea, eta epailearen aurrean ere horixe salatu eta egitasmo komunikatiboaren defentsa egin dute.

Bihotzez eskertzen dituzte komunikabide zein herritarroi egunotan adierazi dituzten babesa eta elkartasuna. Denekin kontatzen dute aurrerantzean ere; etorkizunean prentsa askatasuna amets bat izan ez dadin, oraina kontatzen jarraituko dutelako!

 

ETBko Azpimarra saioan ukandako elkarrizketa 2:40 minututik aitzina

7 octobre 2014

Preso eta iheslariak musikaz eta sorkuntzaz

Atera_5x10 copiaAsteburu honetan, larunbatean eta igandean Berriarekin eta 10euroren truke, preso eta iheslariak musikaz eta sorkuntzaz egindako CD liburuxka salgai izanen da. Berrialagunek, eskaera telefonoz zein internetetik berria.eus/kioskoa atalean eskaria egiten ahalko dute.

Sorkuntza gorputza, iraultza bihotza

14 octobre 2014

KILIKA gaztetxearen 7.urteurrena

Datorren larunbatean, urriaren 18an, Kilika gaztetxearen (Azkaine) 7.urteurrena ospatuko da.

Eguna, 10:30tan hasiko da Errusia eta Ukrania arteko gatazkaria buruzko eztabaida batekin. bertan egondako brigadista batekin. Ondotik, ordu bitan, azkaineko plazan bazkaria izanen da. Bazkaria 10 euroren truke izanen da eta erreserbatzea gomendatzen dute 0635109174 zenbakira deituz. Adi leku mugatuak izanen dira! Atsaldeko 6tan Zelatan taldeak joko du plazan bertan eta segitzeko Lloba ikusgarria izanen da. Gaualdia bukatzeko The lookers, Willis Drummond, Tiktarak izanen dira. gaualdia luzatu nahi dutenentzat dj bull gaztetxean egonen da.

10534748_364037430437726_4179912325695389273_n

Publicité
<< < 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité