Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
27 octobre 2015

Europako Hizkuntzen karta berriz aztergai

 

euskararen ofizialtasuna bilaketarekin bat datozen irudiak

Azken hilabeteetan, ekainean hain zuzen, Hollandek gaia  berriz jarri zuen mahai gainean. Ongi ikusiko zuen erreferendum batetik ez pasatzea frantses kostituzioaren aldaketaren egiteko, baina parlementuetatik horren erabakitzea. 1992tik badu Frantziak karta hori zenpetzeko. Orai arte ez du urrats hori egin. Horretarako Bost parlamentari eta senataritik hiruk behar luke bozkatu. Horrek eskatzen die eskuina eta ezkerrari elkartzea eta bozkatzea alde. hau bai zaila. Hollandek badaki hori eta baliatzen du eskuina eta ezkerraren enfrentatzeko, hauteskunde bezperan ez da politikariarentzat afera txarra!

Momentu honetan, eskuinak ezkerrarekin bozkatzeko aukera benetakoa delarik, eskuinak gobernuak proposatzen duen kartaren ratifikatzeko testuaren aurrean ez du testua egokia atxematen, zuzenbide arazoa ikusten dio eta uste du ez dela hortik jarraitu behar. Bruno Retailleau senatarien burua eskuinarentzat beste testu proposamena aurkeztu du. Ematen duen arabera afera bertan behera erortzeko aukera handiak ditu. Seaskako lehendakariak zioen azken egun hauetan kartaren ratifikazioa ere zeharkitua gelditzen ari dela; Noski euskararen ofizialtasuna da hemen behar duguna. Frantzia ez da inondik ere bide horretan. Ez eta ere  hain idekiak agertzen ari zaizkigun hautetsi sozialistak herri alkargo bakarraren aurrean.

Publicité
4 mars 2015

Pierre Benoit, Ziburun

220px-Ciboure_(Pyr-Atl,_Fr)_Buste_Pierre_Benoit

1962ko martxoaren 3an zendu zen Ziburun, Ziburun haren estatu handia gelditzen da Frantziako akademiako partaide zelako behar bada. Baina ez da aipatzen Petainen aldeko intelektuala izan zela, tendentzia faxistako l’"Action française"(royaliste) eta   "Nouveau siècle" aldizkarietan parte hartzen zuela goratu behar da. Beti ere interesgarria da jakitea nor den goraipatzen gure bazterretan, bereziki eskuin muturra berrindartzen ari delarik.

16 janvier 2015

Iosu Uribetxeberria hil da

bildu673_44504576

Iosu Uribetxeberria hil da goizeko 4tan minbizia zuela. 2005ean espetxean zela minbizia atxeman zioten baina etzioten baldintzapeko askatasunik eman. 2012an Leongo kartzelatik Donostiako hospitalea eraman zuten giltzurruneko minbizia zaintzeko. Bertan gose greba luze baten ondotik, Arrasatera, etxera eraman zuten bizitzako azken uneak igarotzera.

AGUR ETA OHORE

4 juillet 2014

Gora Iruñeak laguntza behar du!

Sin título

Iruñeako, Gora Iruñea jai guneak arazoak ditu txandak betetzeko! Hori dela eta uztailaren 6, 12, 13 eta 14ean Jai Gunea ixteko zalantzan dira. Gure Urruñatik, deia egiten dugu Gora Iruñeara hurbildu eta txandak betetzen laguntzeko! Izena emateko bidali mezu bat txandak.gune@gmail.com helbide elektronikora edo jai gunean bertan izena eman.

Auzolanari tira eta tira, Gora Iruñea aintzina!

20 octobre 2014

Eskualdeko txirrinda martxa datorren larunbatean

txirrinda

Badator eskualdeko txirrinda martxa. Pedal kolpez, pedal kolpe gure eskualde zabaleko Nafar, Lapurtar eta Gipuzkoar gazteok bilduko gara muga guztiak suntsituz. Muga estetikoak suntsitzeko 10.30etan Urruñako plazatik eta Berako Katakutik aterako gara txirrindak apainduta. Hendaiako plazan bazkaldu ostean 16.00etan muga sozialak apurtzeko jolasak egingo ditugu Hondarribiko Gazte Xaian. 19.00etan Lakaxitan afaldu eta muga guztiak apurtuko ditugu! 20.30etan kontzertuak: Kondenatuak, Goragaleak, Sangre de Mono eta Dj Huuh!

MUGAK SUNTSITUZ HERRIA ERAIKI!!!!!!

Publicité
19 septembre 2014

Eskozia ez da oraindik independientea izanen.

eskozia

Eskoziak musika berria zabaldu du Europan zehar. Hauteskundeen bitartez, hesten ari den Europa honetan mugimendu demokratikoa proposatu digu. Txekoslobakiak egin zuen bere aldaketa, adosmen batetik, gerlarik gabe, lasaitasunean, haatik estatu handirik parean eduki gabe.

Hau dugu aldaketa, Eskoziak handi bati aurre egin diola eta indar harremana handitasunean eraman duela, polemika askoren gainetik pasatuz eta herritar guztiekin. Oso prozesu elegantea, herria gora eramanez, gazteei hitza emanez. Hain xuxen parte hartze handia izan da, %84koa!

Estatu handia beldurtu da,  estatu zentralistak demokraziaren egiazko aurpegia ez baitu  maite, tresna guztiak baliatu ditu herritarrak beldurtzeko, nahiz eta jakin aldaketak ez direla erraz gertatzen, aldaketak zalantza asko sortzen dituela. Urte askotarako emaitza izanen dela erran dute Britainiarrek. Segur da horrelako egoeretan erortzeko arriskuak baztertzen ariko direla Londresetik, ondorioz neurriak hartuko dituztela independentziarako bidearen ahultzeko.

Eskoziako Independentisek ikasgai itzela eman digute, esperantza indartu, posible dela irakutsi. Hau dugu landu behar. Guk bi handi ditugu, haiek ere ikasgaia hartuko zuten.  Elementu berri hauei aurre egiteko hartuko dituzten neurrietan elkarrizketa izanen ote den jakin nahi genuke. Frantzia eta Espainako batasun sainduari aldaketa ekartzeko  ez dute Parisek eta Madrilek prest ematen.

Kataluniak beste eredu bat martxan dauke. Horri begira ere egonen gara, gurea berrindartzeko eta irabazteko.

22 octobre 2014

Hartotxurock 17 abenduaren 27an

HTX_A4

Abenduko azken larunbatean “HatortxuRock/ Hator, hator neska mutil etxera”  jaialdiaren beste edizio bat ospatuko da, hamazazpigarrena. Iaz bezala hitzordua egun bakar batean eginen da, abenduaren 27an, larunbatean. Ikuskizuna karpa erraldoi batean izanen da, bi eszenatokitan, Entrecementerios deritzon eremuan, Atarrabian. Sarrerak, iaz bezala, 15 € balio dute aldez aurretik erosten badira eta 20 € bertan. Ateak 16.00etan irekiko dira. Talde askok osatutako kartelaren apostua ere mantendu egingo da, 11 osotara: Talco, Vendetta, Esne Beltza, Izerdi Gorria, Aspencat, Hesian, Kashbad, Narco, Kop, Estricalla eta Arkada Social.

Puntu honetara iritsita esan beharra daukagu orain 17 urte abentura honekin hastera eraman gintuen arrazoiak gaur egun indarrean jarraitzen duela. Ehundaka presok etxetik ehundaka, milaka kilometrora jarraitzen dute, beste horrenbeste errefuxiatuk lan baldintza prekarioetan haien etxetara itzultzeko aukerarik gabe jarraitzen dute. Honek guztiak sarraski ekonomiko izugarria sotzen du eta honetarako Hatortxurock tiritatxo txiki baina beharrezko bat besterik ez da. Kartzela politika honek presoen familiengan sortzen dituen milaka gastuek beharrezko egiten ditu gurea bezalako ekimen solidarioak. Jotzen duten taldeetaz aparte, hitzordua ezinbestekoa dela uste dugu. Errepresaliatuen familiekiko hitzordu solidarioa, izan ere, elurra edo izotza egin inoiz ez dute euren senideekiko hitzordu bat galdutzat jotzen, izan haien herriko enparantzan, izan lokutorio batean, izan urruneko kartzela batean edo izan Hatortxurocken.

Munduko edozein txokotan, musika eta errealitate soziala lotuta daude. Honela, abestiak herriaren isla dira, herritarrek pairatzen dituzten arazo eta sufrikarioen bozgorailu.

Euskal Herrian musikak azken hamarkadetan izan duen garrantziak ez du zalantzarik onartzen. Gatazkak, preso eta erbesteratuak izateak, gure herriaren norabidea markatu du, musika beti aitzinean egonda. Milaka herritarrek pairatu dute kartzela, erbestea eta sakabanaketa etxetik milaka kilometrotara. Euskal musikak salaketa eta elkartasun doinuz jantzi ditu bazterrak, guzti-guztiak etxera ekartzeko eskean.

25 urte dira eskubideen urraketa sistematiko hau martxan dagoenetik, ondorioak biderkatuz, sentimenduak neurri handiagoan biderkatzen diren bitartean. Espetxe politika honek epaileei ezarritako zigorrei, mendeku zigor bat eransten die senide eta lagunei, honek suposatzen duen bizi arrisku, eta eraso psikologiko, ekonomiko zein sozialarekin. 500 preso politiko inguru daude oraindik etxetik urrun, eta beste ehunka epaituak eta espetxeratuak izateko arriskuan. Sakabanaketa, bakartzea, erasoak, bidegabekeriak, xantaiak, preso eriak, bizi osorako zigorrak. Sakabanaketa. Kilometroak, bisitak, autobusak, errepidea, miaketak, elkartasuna. Kilometroak. Elkartasuna zigortuta ikusi dugu behin eta berriro. Zauriak ireki etengabe. Zauri guzti hauek hainbat abestiren oinarri izan dira, inspirazio iturri.

Hamazazpigarren edizioz segidan, elkartasun doinuak izango dira HatortxuRock jaialdiaren oihua. Euskal gizartearen bertute da elkartasuna, eta beste urte batez etxetik milaka kilometrotara entzun eta sentituko den erantzun musikala emango diogu.

Desagertzeko desioarekin jaiotako ekimen eta jaialdia da HatortxuRock, baina helburua lortu bitarte indarrak berritzen dituena, ere bai. Aurtengoan ez da desberdina izanen, eta datorren abenduaren 27an Atarrabian elkartuko gara berriz ere, bertan izaterik ez dutenak bertaratzeko asmoz. Eta horrela izanen da guztiak etxean izan arte.

Jaialdian parte hartuko duten taldeak:

  • HESIAN: Hesian taldeak oinarri rockeroa, eklektikoa eta eskoratua duten harkord melodikoaren jai-mugetatik gertu dauden abestiak sortzen ditu, Zuriñek bikain abestuta. Hatortxurockeko 9. ediziotik presente egonik, Sakanako taldeak jaialdian beharrezko erreferentzia izaten jarraitzen du. Edizio honetan beren CD berria aurkeztuko dute. Aurretik Maite Dugu (2007), Herriaren Oihua (2008), Borrokatu eta irabazi (2010), Hitzetik (2011) eta Hemen eta Orain (2013) diskak kaleratu dituzte.
  • KOP: Speereth taldea desagertzearen ondorioz 1998an sortu zen KOP. Taldeak punketik gertuen dagoen hardcorea, thrash metalarekin nahasten du. Haien hitzak, gizarte eta politika kritika oinarri dutela, euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz idatzita daude. Internacionalista (1998), Ofensiva (2001), Nostrat, (2007), Acció directa (2010) eta berriki kaleratu duten Som la fúria abestiaren bideoklipa, 2014an grabatua eta Kukutzaren hustearen ondoren Bilbon zuzenean grabatutako Desalojo son disturbios abestiarekin batera publikatua.
    Hatortxurock 9.5etik ez dira gure eszenatokietatik pasa. KOP bi hitzetan definitu beharko bagenu konpromisoa eta irmotasuna izango ziren, dudarik gabe. Zuzenekoan, eztabaidaezinak.
  • ESTRICALLA: El corazon del Sapo, Kuraia eta Matxura bezalako taldeen frontman-ak, Fer Apoak, Kloakao taldeko musikariekin batera lideratzen duen taldea da. Taldea definitzeko hitzik onenak astindua eta sendotasuna dira. Azpikoz gora zapagailua den honek aurten azkenik eztanda egin du, geografia osoan zehar zenbaezineko kontzertuak eginda. Lehenengoz zapaltzen dute Hatortxurockeko eszenatokia baina ziurrenez ez da azkena izango.
  • KASHBAD: 1995an Oreretako lau gaztek, Lubak, Txikik, Gorka Sesmak eta Gorka Lazkanok punk talde bat osotzea erabaki zuten. Hasi eta berehala emakumezko abeslaria sartzea erabaki zuten, Sorkun Rubio aukeratu zuten honen ahots tinbre bereziarekin liluratuta. Taldea 2002. urtera arte Egon zen aktibo- lehenengo etapan- eta 3 diska grabatzen zituzten: Kashbad (1996), Distantzia (1997) eta Hesiak, (1999). 2014an eszenatokietara itzuli ostean taldeak CD berria oparitu die jarraitzaileei, Arrakala. Hatortxurocken jo ondoren taldeak geldialdia aginen du, ez dakigu betiko edo denboraldi baterako, eta honek emanaldiari oraindik berezitsaun handiagoa emango dio.
  • TALCO: Italiako Margheran (Venezia) sortutako ska-punk taldea. Beren soinua sendoa da eta haize instrumentuak nabariak dira. Zirko musika eta italiar folkaren konnotazio eta kutsuekin, hitzetan politika konzientzia handia dute, batez ere kapitalistalismo, inperialismo, arrazakeri eta faszismoaren aurkako gaiak landuz. Talkoren arima bere zuzenekoetan dago, eszenatokietara igotzen direnean duten energian, eta bereziki aipatzekoa da haize instrumentuen presentzia. Banda Bassotti, Mano Negra, Ska-P edo The Clash taldeengandik jaso dute influentzia eta nazioarteko eszenan legua azkar egin dute, europar ska talde garrantzitsuenetako bat izatera iritsita. Diska hauek dituzte: Tutti Assolti (2004), Combat Circus (2006), Mazel Tov (2008), La Cretina Commedia (2010), Gran Galà (2012) y Live in Iruña – 10 years, 2013an Iruñeako areto ezagun batean grabatua.
  • ARKADA SOCIAL: Arrasaten finkatutako Street punk taldea, 1997an sortea. Hainbat geldiune eta gero lehenengo aldiz HTXrocken izango dira. Hauen azkeneko diskak, Beste Istorio bat (2012) izenekoak, arraskasta handia izan zuen, belaunaldi berriak bereganatuz. Beren koruak poliki poliki erreserki bihurtuz doaz.
  • ASPENCAT: País Valenciátik datoz eta ska, reggae eta drum and bass oinarria duten abestiak egiten dituzte, gaur egun musika elektronikoaren erritmoek eta dubstepak laguntzen dituzte kantak. Emaitza? Berezko soinua. Valentziar eszenan talde erreferentea bihurtu dira. Obrint pasen ondorengoak? Denborak esanen du. Beren 4 diskek kolorea ematen diote bildumari: Obri la llauma (20º9), Naixen primaveres (2011), Inédit (2012) eta Esencia, 2013.
  • IZERDI GORRIA: Orain urte batzuk Amaiur taldeakoak izan ziren HTXrockeko karpa hankaz gora jarri zutenak, herri plazako taldeen artean erreferentea ziren. Denbora igaro eta hainbat proiektu eta gero, Naroa, jarreraz zurrunbilo eta erakargarritasun handikoa, taldekide batzuekin eta DJ bat gehituz IZERDI GORRIA osatu dute. Abenduaren 27an ikusi ahal izango dugu bizkaitar taldeak karpan izango diren milaka pertsonak altxaraziko dituen. Ziur gaude hala izango dela.
  • VENDETTA: Skalariak taldean 10 urte egon eta gero, Jabiero (kitarra jolea) eta Luisillo (baxua), taldearen bizkarrezurra direnak, 2007an Vendetta sortu zuten, ongi pasatzea eta arima errebindikatzailea oinarri zutela. Beren lehenengo CDak 13 abesti zituen, rock eta ska kutsuekin, eta laster beste bi diska kaleratu zituzten: Puro infierno (2011) eta Fuimos, somos y seremos (2012). Diska hauekin taldea modu esponentzialean hazi zen. HTXrock 17an 4.CDa aurkeztuko dute.
  • ESNE BELTZA: Taldearen lehenengo diska Made in Euskal Herria izan zen, baina taldea, proiektua, Xabi Solano trikitilariak gidatuta (Etzakit taldeko sortzaileetako bat eta M.M, Dub Manifest, Kontrabada edo la Afro-Basque edo FIRE Brigade, 1999tik Fermin Muguruzarekin egon diren taldeetan parte hartu duena) Jamaikan sortu zen 2006an, Xabi Solano Fermin Muguruzarekin batera Euskal Herria Jamaika Clash Cda grabatzeko Bob Marleyren Ttuff Gong estudioetara bidaiatu zuenean,
    Muguruza laguntzen duten taldeen hurrengo naturala, Esne Beltzaren musika Euskal Herriko sukalde berriaren eredua da. Kolore eta kultura anitzekoa, kalitatezko labela. Taldeak 3 diska gehiago ditu: Noa (2010), 3 Kolpetak (2011) eta Gora, 2013koa.
  • NARCO: Esperientzi psikotropikoak, autoritateari eta erligioaren hipokrisiari errefusak Narkoren hitzei marka jartzen diete, guzti hau hip-hop kutsudun metal erritmo bizkorrez hornitua. Sevillako La Makarena auzokoak dira jatorriz, 90. hamarkada bukaeran arrakasta handia Portu zuten eta 2004an kitarrak utzi zituzten, 2008an berriz martxan jartzeko, Hatortxurock 9an. Oroimenerako 5 diska utzi dituzte: Satán vive (1997), Talego pon pon (1999), Chaparrón de plomo (2001), Registro de penados y rebeldes (2003), Alijos incautados 1996-2008an argitaratua) eta itzulera eta gero beste 4: Alita de mosca (2010), La rave del infierno (Alita de mosca remixes, 2010), La Sevilla del diablo (2012) eta Versiones para no dormir, 2013

1 octobre 2014

Berako Kaxerna gaztetxeko urriko egitaraua

Urriak 30: 
17:30. SERIGRAFIA TAILERRA Zuen irudimenaren beharra daukagu. 
BIDALI ZUEN MARRAZKI, ESALDI EDO TXORAKERIA ETA HAUTATUA IZATEN BADA, GAZTETXEKO KAMIXETA BERRIETAN SERIGRAFIATUKO DUGU! BIDALTZEKO AZKEN EGUNA, URRIAK 5a IZANGO DA.
URRIAK 30, ostirala + AZAROAK 1, larunbata + AZAROAK 2, igandea
BARATZEK BIODINAMIKOEN TOPAKETA

 

agenda2014

17 juillet 2014

Ikasle Abertzaleen Eskola Ibiltaria, abuztuaren 13tik 15era, Ziburutik Donostiara

ikasle abertzaleak

Ikasle Abertzaleek Eskola Ibiltaria ekimenaren 12. edizioa antolatu dute abuztuaren 13tik 15era. «Gaur egungo hezkuntza ereduarekin apurtu eta kalea hartuz ‘Mugarik Gabeko Eskola’» eraikiko dute hiru egun horietan, «muga bakarrak guk geuk, hezkuntzaren protagonista garen ikasleok, jartzen ditugunak izanda».

Euskal Eskola Nazionala irudikatzeko ekimen honi festa ere gehituko diote eta, hala, Ziburutik Donostiara jaia eta formakuntza tartekatuko dituzte. Bi gau Hendaian eta Lezon igaroko dituzte eta han emango dute aurrera egitarauaren zati handi bat. Eskola Ibiltarian Euskal Herriko iparraldearen eta hegoaldearen muga ere apurtu nahi dute modu horretan, «frantziar eta espainiar estatuek hein handi batean hezkuntza arrotz inposatuaren bidez eraikitakoa».

Aurtengoa Eskola Ibiltariaren 12. edizioa da, azkenekoa 2010ean antolatu zuten Lezotik Oiartzunera.

Antolakuntza errazteko izena eman beharko dute parte hartzeko asmoa dutenek,www.ikasleabertzaleak.org/eskolaibiltaria webgunean. 20 euro kostako da izen-ematea.

18 octobre 2014

Bihar Nafarroa oinez Zangozan

logo_print

Bihar, Zangozan Nafarroa oinez ospatuko da.

Zangozako ikastolaren historia-sorrera:

1978ko apirilaren 3an, guraso talde batek Alberto Aisak, Jesus Juanto, Francisco Ibañez eta Alfonso Beorleguik sustatutako Rincón del Carmen ikastolako antolaketa eta gestioan lekukoa hartu eta lanean jarraitzea erabaki zuten. Zangozan baino kanpoan laguntza gehiago jaso bazuten ere, “ametsa eraikiz” jarraitu zuten, beraien eta irakasleen lanari esker. Hasieratik haurtzaindegiko euskara ikasketei jarraipena eman behar zitzaiola ikusi zen, soilik haurtzaindegian emanda egindako lana galtzen baitzen, ikasleek eskolarizatzea gazteleraz jarraitzen zutelako. Gutxika gaur egun 0-3 ziklotik DBHraino irakasteko aukera ematen diguten baimenak eta kontzertuak lortzen joan ginen. Ikaslea ikastetxe berean 16 urte bete arte egon daiteke eskolarizatua, etapa guztietan jarraipena duten hezkuntza proiektu propioekin eta Europa mailan. Hauek etapa guztietan jarraipena dute eta Europa mailan aintzat hartzen dira.

 

nafarroao_Oinez_Egitaraua

Gaur egungo egoera:

35 urte ostean eraikinak, irakasleak, gurasoak eta ikasleak aldatu dira, Zangoza bera ere aldatu da, baita honek gure ikastetxeaz duen pertzepzioa ere. Zangozako ikastolak gero eta handiagoa den ikasle kopuruari egokitutako hornidura aproposa lortu du, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza dituen eraikinaren lehenengo eraikitzea, handitze obrak ondoren, polikiroldegia estali eta Haur Hezkuntzako eraikuntza berriarekin. Eraikuntza hauek urteetan zehar familiek izan duten esfortzu ekonomikoaren ondorio dira baita 1987 eta 1998. urteetako Nafarroako ikastolek antolatzen duten Nafarroa Oinez jaiari esker lortutako diru sarrerei esker zeinekin mailegua eskatu ahal izan zen eta oraindik, guztion esfortzu altruista eta boluntarioari esker mantentzea posible da. Familia berriak errendimendu osoz funtzionatzen ari den ikastetxe batean sartu gara, profesional gazte, aditu eta egonkorrekin, non ikaslearen hezkuntza integral bat eskaintzen den, beti ikastolen proiektuan oinarritutako eredu partehartzailean egituratuta. 2013. urtean,Zangozako ikastola kalifikaziorik hoberenekin adreditatua izan da, Kalitate-Egitasmo-Integratua proiektuaren barruan. Europan egiaztagiri hau lortzen 4. ikastetxea dugularik. Honek ikastetxeak hobekuntzarekin duen konpromisoa baieztatzen du, kudeaketa antolatu batekin, parametroek eskatzen duten modura. 

Helburuak:

1.Euskara eta Euskal kulturaren sustapena

Zangozako Ikastolak euskara eta Euskal Herriko kulturaren alde 35 urte daramatza lanean Zangozaldean. Gure lehentasuna hau jarraitzen du izaten. Zonalde “ez euskaldun” deritzon honetan, euskararen normalizazioan egiten dugun lan garrantzitsua ezin dugu ahaztu.

Zangozako Ikastolak datorren urteko Ikastolen jaia antolatuko du, Nafarroa Oinez 2014, eta gainontzeko 14 ikastolekin batera, gure seme-alabak euskaraz hezitzen jarraituko dugu.

2. Ekonomia

2.1. Proiektuaren iraunkortasuna

Gaur egun, espazioa ez da gure ikastolaren arazo nagusia, horregatik ez dugu eraikuntza berrien beharrik. Orain, aurreko oinezarekin hasitako eraikina ordaintzeko eskatutako mailegua desagertu araztea da gure beharra. Hau lortu arte, Zangoza ikastola ez baita ekonomikoki irauteko gai izango soilik diru-ekarpen eta kontzertuen bitartez. Ondorioz, egoera ekonomikoak okerrera egiten du urtetik urtera krisialdi larri baten barruan.

2.2. Eraginkortasun energetikoa.

Soustenergy ikastolak aurrera eramaten duen proiektu bat da eta honen helburu garrantzitsuenetariko bat denon artean energia kontsumoa txikitzea lortu ahal izatea da.

Baina, LH eta DBH-ko eraikina 1991 urtean egin zen eta energia kontsumo handia suposatzen duen hutsuneak ditu, hori dela eta beharrezkoa da eraikinaren egokitzea bere eraginkortasun energetikoa lortzeko zeinek aurrezpen ekonomiko handiagoa ere izango duen.

2.3. Hezkuntza kalitattearen inbertsioa

Orain dela gutxi KEI akreditazioa lortu dugu, kalitatezko zentroa garela ziurtatzen duen zigilua, eta hobekuntzarekin jarraitzeko konpromezua hartu dugu. Berezko proiektu pedagogiko eta eleanitz baten aldeko apustua egiten dugu, ikaslearen garapen integrala ziurtatzen duena, euskara eta euskal kultura oinarritzat hartzen duena eta etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena.. Hala ere, hezkuntza proiektuaren kalitatea finkatzeak hainbat alderditan inbertitzea suposatzen du, hala nola, irakasleriaren prestakuntza, instalazioen moldaketa (liburutegia, laborategia, gimnasioa...), informatika-ekipamenduaren jabetzea eta, azken finean, baliabideak handitzea ikastolan.

 

 

16 octobre 2014

Aitzina!-ren aurkako erasoa

Topatutik: 

Erasoa salatzeko elkarretaratzea Baionan / @ehKz_eu

Goizeko 7:00etan Aitzinako gazte antolakundeko kidea den Alex Feldman atxilotu du Jendarmeriak Arrosan (Nafarroa Beherea). Bere etxea miatu ondoren, Aitzinak Baionan duen egoitzara eraman dute hura ere arakatzeko. Egun osoa izan dute atxikita eta aske utzi dagoeneko.

Erasoa salatzeko elkarretaratzea Baionan / @ehKz_eu

Baionako prokuradoreak azaldu du ikerketa abiatu zutela udalerri askok salaketa jarri zutelako frantses hutsean ziren bide seinaleak desagertu izanagatik. Hain justu, “lapurtzea eta gauza ebatsiak gordetzea” egozten diote atxilotuari. Uztailaren 14an, Frantziako Errepublikaren jai nazionalaren harira, Aitzinako gazteek frantses hutsean ziren 100 bide seinale kendu eta Parisera bidali zituzten trenean.

Egoitzatik material informatikoa eraman du poliziak, baina ez Aitzinarena soilik. ehKz.eu gazte hedabideak eta Radio Kulturak ere erabiltzen dute lokala, eta salatu dute haien materiala ere “lapurtu” dutela (berreskuratu dute dagoeneko).

ernai_beti_aitzina_atxiloketakErnaik ere gaitzetsi du gertakaria, polizia operazioa Euskal Herriaren eraikuntzan lanean dabilen gazteriaren aurkako eraso gisa kokatuz. Gaineratu du Espainia eta Frantzia beti aritu direla “eskutik helduta” gazteria aktibo eta antolatuaren aurka: “Beraien zapalkuntzaren aurka egin eta gure herri, hizkuntza edota eredu propioa aldarrikatzen duen dinamika oro zanpatu eta gazteria sumiso bat izatea da amesten dutena, horretarako errepresioa baliatuz

 

 

Aitzinaren oharra:  Gaur gertatutakoa salatzeko, elkarretaratzeak deituak izan dira gaur arratsalderako, 18:30 tan Baionako Herriko Etxean eta 19:00 tan Arrosako zubian.
Horrez gain, bihar prentsaurreko jendetsu batera dei egiten dugu, 13:00 tan Baionako San Andres plazako eskaileretan.

aitz

12 juin 2014

ETAko Ainhoa Ozaeta, Jon Salaberria eta Igor Suberbiola zigorraren zain

proces

ETAko Ainhoa Ozaeta, Jon Salaberria eta Igor Suberbiola bost asteko epaiketaren ondotik non denetarik entzun behar izan duten, epaiaren zain daude gaur. Egunean zehar erranen dute erabakia. Oso egun gogorra izanen da militanteentzat , 15 eta 27 urteko zigorrak espero dituzte.

Hitza hartu dute gaur eta borroka armatuaren amaiera azpimarratu dute eta biktimei sortutako mina aitortu ere.

Prokuradoreak oso hitz gogorrak izan ditu auziaren denboran, erakunde armatua mafiarekin parekatuz. oso hitz gogorrak izan ditu frantses gobernuaren ordezkariak.

Frantses justiziaren hitza izanen da. Garai aldaketa ukatua izan da ere auzian argi eta garbi errealitate hutsa delarik Euskal Herrian. Ukapenak fruituak ekartzen dizkio dudarik gabe frantses gobernuari, edo bederen frantses ministroei Espainatik dominak ere eskuratzen baitituzte, azken asteetan ikusi dugun gisan.

28 juillet 2014

Komisioa Kaledonia Berriako independentziaren inguruko erreferenduma prestatzeko

carte_caledonie_1

Valls lehen ministroak Alain Christnacht eta Jean-François Merle izendatu ditu ondoko hilabeteetan martxan emanen diren erreferendumaren inguruko urratsak jarraitzeko Kaledonia Berrian, deskolonizazio bidea errazteko eta instituzioen aldetik egin behar diren antolaketak segitzeko.

Horrez gain Vallsek diputatuz eta senatorez osatutako komisioa sortzea proposatu du eta horretan Philippe Gomes (UDI) deputatuaren sostengua lortu du hau delarik bertako independentziaren kontrako alderdi nagusiaren ordezkaria. 2018a aitzin erreferenduma antolatzeko engaiamendua hartu zuen 1998ko Matignongo akordioetan.

6 juillet 2014

Larrialdi naturalaren egoera deklaratzea erabaki du Barne ministroak

uholde

 Barne ministroak Bernard Cazeneuvek agiri bat plazaratu du larrialdi naturalaren egoera deklaratzea IEHarentzat erabaki duela errateko. Izan ere datorren asteazkeneko ministro kontseiluan prozedura martxan ematea proposatuko duela erraten du eta ondorioz laguntza guztiak arinduko dira. Hats hartzea izanen da hunkituak izan diren guztientzat. hauek laguntza guztia biltzen ari dira eta horregatik sarean ere komunikatzen ari dira.

14 août 2014

Presoak aska , amnistia orai!

preso

Zuhaitz Errasti, Asier Ezeiza eta Ekaitz Sirvent presoak Tarascongo espetxean dira egotekoak, baina, Etxerat elkarteak salatu duenez, hilabeteak daramatzate Marseillako kartzelan, hara eraman gabe. Ezeiza maiatzean eraman zuten Marseillara; Errasti, ekainean; eta Sirvent, uztailean. 

Etxerat-ek azaldu duenez, baldintza txarretan daude hiru presoak, eta ez dute egonkortasunik: "Haien eguneroko bizitza baldintzatuta dago, besteak beste, preso gazteen moduluan daudelako, baina egoera honek, adibidez, bisitak ere baldintzatzen dizkie".

Egoera horren kontra protesta egiten ari dira Marseillako kartzelako euskal presoak. Blokeoak egin dituzte patioan, eta zigortu egin dituzte horregatik. Bi aste zigor ziegan igaro ostean, berriz ere zigor ziegara eraman dituzte beste hamalau egunerako.(Berria)

5 août 2014

Afari italiarra abuztuaren 7an Berttolin

afgari italiarra 2014

Urruñako gazte asanbladak eta euskal herrian euskarazek hilabete hasiera oro afari bat antolatzen dute. Oraingoan, abuztuaren 7an izango da. Atsaldeko 7:30tan Arotzenia ostatutik poteoarekin hasiko da, herriko beste taberenen itzulia eginez eta ondotik, 8:30tan denen arten prestatutako afari italiarra izanen da. Afaria 5 euroren truke izanen da. Animatu eta ongi pasa!

31 juillet 2014

Okupazioa Urruñako plazan

akanpada 2014 prestatzen

Abuztuak 21,22 eta 23an Urruñako herriko plaza okupatuko da!
3egunez eta gauez hainbat animazio izango dira, zahar, gazte eta haurrentzat!
Laster jakinaraziko dugu programa zehatza. Anartean, entzun Urruñako Gazte Asanbladaren aldarrikapenak eta okupazioaren arrazoinak!

http://euskalirratiak.info/urruñako-gazte-asanbladak-herriko-plaza-okupatzeko-deialdia-luzatu-du.html

 

18 juin 2014

Hodei Egiluz Anberesen desagertutako gaztea aurkitzeko LAGUNTZA ESKAERA‏

missing-hodei2--644x362--644x362

Hodei Bila elkartearen oharra:
Kaixo lankideok,

Eneritz Egiluz naiz, Hodei Egiluzen arreba eta zuen lankidea. Hodei Bila elkartearen izenean idazten dizuet mesede bat eskatzeko. Orrialde honetan sartu http://www.hodei-missing.com/eu/ eta aurtengo udan Europara oporretan bazoazte Hodeiren argazkia zuekin eroan handik pegatzeko. Zuen laguntza behar dugu, ezinbestekoak zarete. Hodei aurkitu behar dugu!!

Mesedez konpartitu email hau zure eskolako irakasle guztiekin eta zuen eskolako tabloian ipintzen baduzue ere asko eskertuko dizuegu.
Mila esker
Eneritz
Hodei Bila elkartea
5 mai 2014

Seinale txarra

adamssota

Gerry Adams askatu zuten joan den igandean, polizia etxean lau egun atxiki ondoren. Garrantzia handiko politikariaren atxilotzeko menturatu dira. Bake prozesuan urrats asko egiten lagundu duenak erantzunkizuna erakusteko prest zegoela adierazia zuen aspaldi. Haatik politikak gora behera asko ditu eta prozesuaren bide horretan trabak eta oztopo askorekin topo egiten dute Irlandan ere. Leporatzen zaiona oso gogorra da, parte hartu izana ekintza horretan ukatu izan du Adamsi. Baina ingeles interes batzuei egokia irudituko zitzaien une honetan Adams zailtasunetan uztea.

Elkartasun sarea piztu da, ez zuketen pentsatu errepresioak askotan elkartasuna indartzen duela. Seinale txarra igorri dutela prozesuaren inguruan adierazi du Adamsek poliziaetxetik atera eta berehala. Seinale txarra presio egiten saiatzen ari direlako, elkarrizketarako gaitasuna erakutsi duena atxilotu dutelako. Elkarrizketarako gai dena preso sartzen delarik atea zabaltzen da gerlarako gaitasuna duenari. Hori argi.  Baliteke Ingelesek konfliktoan hasteko nahiago dutela.

Aste buru osoan gaia izan da komunikabideetan. Prozesuarentzat seinale txarra Irlandan. Euskal Herrian Fernando Sota Tafallatik eraman dute, gizon bortitzek, prozesuarentzat seinale txarrak igorriz, hara joatea agindu zutenek gerla baizik ez baitute nahi. Euskal militanteak preso sartu, deliturik gabe iaia. Erdi Aroan bezala, presondegiratzea ez zelarik beharrezkoa, soilik mehatxurako! XXI.mendean, mehatxua, presondegiratzea gerlarako tresnak dira!

20 juin 2014

Aritxulegiko pagadia

P6190084

Oiartzungo herriko etxeak ohartarazi du, ekainaren 17tik, 18rako gauean, aritxulegiko gudarien oihaneko zuhaitzak kenduak izan direla. Duela aste batzuk guardia zibilak zuhaitzak zidentifikatzen zituzten markak kendu zituzten terrorismoa goraipatzen zuelakoan.

Bidean eroritako bakoitza ez dadila ahaztua izan!!

30 mai 2014

Azken ostirala

etxera

Hilabeteko azken ostiral guziz bezala, Urruñako biribilgunean, Euskal preso politikoen aldeko elgarretaratzea egin da. Hori aprobetsatuz, ekainak 14ko Baionako manifestaldi nazionalera joateko deia egin da. Urruñako elgarretaratzean 15 pertsona bildu dira baina berriz ere ez da herriko etxearen sustengurik somatu; ez da herriko etxeko ordezkari edo hautetsirik agertu.

8 mai 2014

Herritarren presioa ezinbestekoa da hizkuntz eskubideak bermatzeko

 
@ION_SALGADO|GASTEIZ|2014/05/07
Behatokia
Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendari Garbiñe Petriatik herritarren inplikazioari esker administrazioek euskaldunen hizkuntz-eskubideak bermatzeko hartu dituzten neurriak goraipatu ditu. Bere ustez, herritarrek aurkeztutako salaketak ezinbestekoak dira Euskal Herrian ematen diren hizkuntza-urraketekin bukatzeko.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak ‘Hizkuntza Eskubideen Egora Euskal Herrian 2013’ txostena aurkeztu du Gasteizen. Garbiñe Petriati zuzendaria eta Murgiako Mertxe Iturrate izan dira agerraldian, azken hori bere esperientziaren berri emateko.

«Hamaika traba» iaz

Aipatutako aurrerapausoak ezohiko kasuak dira. Izan ere, iaz «hamaika traba» izan dira euskaraz bizi ahal izateko, ‘Hizkuntza Eskubideen Egora Euskal Herrian 2013’ txostenean jasotzen denez. «Erakunde publiko zein pribatuek hizkuntza-eskubideen bermea aintzat ez hartzearen ondorioz, herritarrak eskubidez gabeturik ikusten du bere burua askotan», esan du Pretriatik. Euskaraz ikasteko zailtasunak Euskal Herri osoan izan dira.

Ipar Euskal Herrian, 2013. urtea «bereziki zaila» izan da euskaldunentzat, Behatokiak dioenez. Batez ere, euskaraz ikasi izan nahi duten gazteentzat. Falloux legea urratzen dutela argudiaturik, Paueko prefetak eta Baionako suprefetak Hendaia etaBeskoitzeko ikastolen kontra hartutako jokabidea biziki larria izan da 2013an, Petriatik nabarmendu duenez.(Naiz-etik hartua)

6 mai 2014

Fernando del Olmo presoari ere kartzelaldia luzatu diote, irizpide berria ezarrita

del Olmo

Antonio Diaz Delgado eta Jose Ricardo de Prada epaileek ohartarazi zuten Espainiako Auzitegi Nazionalak Parot doktrina «biziberritu» duela, presoaren kartzelaldia luzatzeko irizpide berri bat abian jarrita. Doktrina berria lehendabizi Javier Aranburu Muguruza eta Sergio Garcia Razkin euskal presoei ezarri ostean, Fernando del Olmori aplikatu diote orain, atzo auzitegiaren epai baten bidez jakin zenez.

Joan den urteko urrian, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzita, Del Olmori espetxetik irteteko data 2020tik 2015eko urrira aurreratu zioten. Baina Auzitegi Nazionalaren irizpide berriarekin, ez da 2015ean irtengo, epaitegiak erabaki baitu zigorren zenbaketa bikoitza gisa ezagutzen den auzia ez ezartzea hari. Azken batean, doktrina berriarekin bi zigor epairen artean espetxean emandako denbora likidatzeko eskubidea ukatu du Auzitegi Nazionalak. Beraz, kasu honetan ere preso egin beharreko urteei eragiten die, eta espetxealdia urtebete edo bi luzatzea dakar.

Azken urteetan Espainiako auzitegi desberdinetan izan da gaia: Auzitegi Nazionalean, Gorenean eta Konstituzionalean. Irizpide kontrajarriak erabili izan dituzte, baina bateratu egin dituzte ikuspuntuak, interpretazio gogorrenaren alde eginez.

Aranburu Muguruza eta Garcia Razkin presoen abokatuek helegitea aurkeztua dute, eta ez dute baztertzen Estrasburgoko auzitegira jotzea.

Del Olmo 1991n atxilotu zuten, ETArekin lotuta. Hainbat hilketatan parte hartzea egotzi zioten, eta 800 urte pasako kartzela zigorra dauka.(Berria)

6 mai 2014

euskal selekzioa - irlanda larunbatean

euskal_selekzioa

Euskal selekzioaren nesken futbol taldeak partida jokatuko du larunbat honetan Azpeitin. 18 jokalari deituak izan dira Irlanda indartsu baten aurkako partidua jokatzera. Irlanda, Alemaniaren aurka 2-3 galdu ondoren iristen da eta kontutan hartu behar da Alemaniako selekzioa mundu mailako selekzio indartsu bat dela. Partidua larunbatean atsaldeko 6tan izanen da Azpeitiko futbol zelaian. 18 jokalarietatik, 9 Athleticekoak dira, 7 Realekoak, bat Aurrera taldekoa eta azkena Transportes Alcaine taldekoak.

Asteburuan, berriz ere, urrats bat gehiago emango da gure selekzioaren bidean. Nazio bat, Selekzio bat!

 

3 mai 2014

Michel Hiriart ongi kokatua oraindik

MichelHIRIART

Michel Hiriartek galdu du Hego Lapurdiko aglomerazioaren presidentzia, eta erran daiteke lehen aldia zela gure jaunttoen artean bagenuela kostalde honetan euskaldun fin bat, euskaraz egiteko lotsatzen ez zena. Nahiz eta bere alderdi autoritarioa aski ezaguna eta batere preziatua izanik. Haatik Biriatuko auzapezak ez ditu txapel guztiak galdu eta jarraitzen du ardura eremuetan titulu ponposo batekin : Président de la fédération nationale des centres de gestion (FNCDG) erakunde honek lurraldeko funtzio publikoaren informazioaren hedatzeaz arduratzen da, baitaere funtzio publikoaren eremuan empleguen eboluzioaz, garapenaz, egokitzeaz. Elkarrizketa sozialaz ere arduratzen omen da, ez dakigu Hiriart jauna zuzenean horretaz aritzen den...Kudeaketa maila importantea da lurralde antolaketaren langilegoaren inguruan, lanpostu eta langileen kudeaketan.

Publicité
<< < 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité