Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
16 juin 2014

Baxoa euskaraz, noizko?

baxoa_euskaraz_ekimena_2013_2Igazko mobilizapena.

Gaur baxoaren lehen eguna, filosofia zen gaia. Aiaiai, zer erran estatuak filosofiarik ez duelarik euskaldunen aldarrikapenaren aurrean? Elgarretaratzea deitua zen eguerditan egoera normalizatzeko, euskarak merezi duen tokia ezagutzeko baxoa euskaraz antolatu behar litzatekeela gogoratzeko. Eguerditan Cassinen aurrean.

guz_baxoaeuskaraz_dsc_3135-300

 

 

Publicité
14 juin 2014

Postalariaren aldeko borrokan

lab

Asteazken eguerdi geroztik, LAB bere jarreran mantentzen da eta Nicolas BORREGA Postako bere lanean berriz hartua izan dadin exigitzen du.

Atzo erraiten genizuen bezala, Postako langile andana etorri zaigu beren sustengua adieraztera. Bestalde, 25-30 pertsona eta labkide inguru pasatu edo/eta egon gira egunean zehar Nicolas lagundu eta babesteko.

Azken 3 egunetan 800 sinadura bildu ditugu ate aitzinean, horietarik anitz postarienak. Egun hauetan LABeko kide berriak egin ditugu eta Baionako postan sekzio sindikal berri bat sortuko dugu.


Borrokaldi honetan ukan dugun zenbait kontakturen ondotik, Baiona eta Mugerreko lan guneetako CGTko eta SUD PTT – kolangileak borrokan inplikatu dira. Sindikatu hauetako kidekin batera prentsaurreko bat egin dugu gaur arratsaldean, intersindikal gisara.

Era berean, zenbait arduradun politikorekin (auzapez, deputatu, senadore...) harremanetan jarri gira. Bakoitzak bere mailan engaiamenduak hartu ditu, baina ororen buru denak dira ados Nicolas Borrega bere lanpostuan berehala ber hartu behar dutela erraiteko.

Bihar larunbata eguerdi arte kanpaldi egun erdi bat gelditzen zaigu. Jende aski bat baldin bagira, Posta bulegoa oren batez sinbolikoki blokatzea aitzinikusia dugu, 11 orenetatik eguerdi arte

Gerora begira, ikusiko dugu borrokaldi guzi honekin gure borrokak emaitza onak bilduko dituen heldu den astelehenean 10:30etan Nicolas prud'hommetan auzian pasatzen delarik. Tenore horretan ematen dizuegu beraz hitzordua zuen sustengua adierazteko. Epaiketaren emaitzaren dataren eta erabakiaren arabera, beste borrokaldi bat abiatzeko prest egoteko galdetzen dizuegu. Data, printzipioz, astelehenean finkatuko dute eta segidaz jakinean atxikiko zaituztegu.

Gaurtik jadanik, prest diren pertsona guziak gurekin harremanetan sartzea galdetzen dautzuegu.

Finitzeko, honaino heldu baldin bagira eta lortu duguna ikusiz, argi da borrokari esker dela. Milesker beraz beren mobilizazioarekin sustengua erakutsi digutenei.

Laster arte.

Informazio gehiago ukaiteko ; http://labposte.blogspot.fr/

1 mai 2014

Maiatzaren lehena gure eremuan

DSC_0010DSC_0025

DSC_0036DSC_0041

DSC_0052

Egun nahiko triste baina lagun multzo polita bildu da Donibane Lohitzunen langileriaren egunaren ospatzeko. Bi zutabe sortu ziren bat Hendaiatik bestea Senperetik. Berrehun bat jende bildu da Louis XIV palzan manifestaldiaren abiatzeko. Manifestaldiak geldiune bat egin du Postaren aurrean lbertako langileek bizi duten prekaritatearen salatzeko. Gazte bat, kontraturik gabe zegoena kanporatu dute bere egoeraren aipatzera joan delarik. Ondotik Ziburuko plazan elkartu gara eta mintzaldia entzun. Ondoren, Baltsan elkartean bazkaria zegoen.

Baionan beste manifestaldia antolatua zen eta han ere berrehun bat jende bildu da LABen banderolaren gibelean. Maulen 250 bat jende elkartu da eta bazkariarekin bukatu da han ere.

 

1 mai 2014

Herri erdiko auzoen taldea sortua.

Hamabost bat pertsona bildu dira eta ASFko ordezkariak hurbildu dira. Izan ere galderak zeuden egiten ari diren obren aipatzeko. Lehenik kontatu dute bi biribil eraikitzen ari direla eta Baiona Ziburuko ateratzea desagertuko dela, hetsiko dela. Hala erabakia dute, ateratze hori nahiko segurua zelarik. 

Bestalde, Kanpo Baitako zubia deseginen dutela iragarri dute, hau datorren irailarako pentsatua dute. Horrez gain abisatu dute 2015eko udarako berreraikia izanen dutela, autopistaren zabaltzearekin zubiak arramoldatu behar baitira.

Hemen ezkerraldean hetsiko den bidea. Ondoan, ordainleku berria.

DSC_0002DSC_0003

DSC_0007DSC_0009

 Hemen Zokoako bidea.

 

27 avril 2014

Maiatzaren lehena, mobilizapen eguna.

logoa-lab-web-iparr

LAB-ek 3 manifa antolatzen ditu IEHan. Baionan, Maulen, D. Lohitzunen.

Hego Lapurdiko eremurako:

10.15etan Autokarabanak abiatuko dira Hendaia eta Senperetik. 
 
10.30etan, Azkaine eta Urrunatik pasako dira,

11etan, Louis XIV plazatik MANIFA abiatuko da.

Gero bazkari bat antolatua izango da (13 €). zure tokia atxikitzeko 06 06 64 39 00. 

Manifan parte hartzea sekulan baino garrantzitsuagoa da, langileen eskubideen defentsarako, gure eskubideen alde.
 
 

Publicité
26 avril 2014

Europarako hauteskundeak abian.

20140426_EHBildu_EuropeasJosu Juaristi buru haureskundeetarako EH bilduko zerrenda aurkeztu dute. Ausardia handiarekin abiatu dute kanpaina. Zerrendan ohartzen garen bezala Ipar zein Hegoaldeko hautagaiak ditugu. Euskal Herria ordezkatuko dute, aldi honetan ez baita Ipar Euskal Herrian hautagairik antolatu. Horrela, joan den aldian ABk Europe Ecologie taldeari eskainiko dio sostengua. Josu Juaristik, Ipar Euskal Herrian ere ezaguna, independentzia aldarrikatzen dutenen boza eramanen du Europara.

26 avril 2014

Jon Anzari omenaldia Urruñako plazan

DSC_0065 (1)DSC_0078DSC_0081DSC_0083

Azken ostiraleko elkarretaratzearen ondotik inguruetako herritarrak bildu dira desagertu eta bost urte berantago. Berrehun bat jende ziren plazan, Ortzi Muruaren bertsuak entzuten lehenik. Xabier Solanok Joni eskaini kantua abestu du. Txalaparta eta omenaldi politikoa. Jonen familiarrak hor ziren ere eta lagundu ditugu hilerriraino bertan Jon gogoratzeko eta lore sortaren eskaintzeko, bertan Iker Elizalde, Eneko Aldana eta Leire Larraza hautetsi abertzaleak zeuden. Omenaldia Donibane Lohitzuneko dantzari batzuen eskutik bukatu da.

Jonek hogei urte iragan zituen preso. Atera eta bere indarraz jabetu ginen, bere ametsak, gureak ez ziren itzali. Indar ilunek, beltzek ezin zuten hori jasan. Bahitu, torturatu eta hiltzen utzi zuten. Gure artean dago Jon, garai aldakor hauetan.

24 avril 2014

Philippe De Ezcurra kontzertuan Urruñako elizan igandean


P

Jatorriz Urruñarra da Philippe De Ezcurra, eta akordeoilari paregabea. Kontzertu asko eman ditu herritik kanpo eta horretan jarduten du gaur ere. Disko berria plazaratzera dator kanpoan aurkeztu baino lehen " Euphonia Duo A Tempo",  Bach, Grieg, Ravel edo Pablo Sarasate Philippen inguru musikala da eta horren erakusketa eginen du.

Arratsaldeko 5etan hasiko du kontzerta, elizan, oso prezio onean, 10 eurotan eta haurrentzat kittorik. Milesker Philippe artistari eta eskerrak herriaz gogoratzeaz. Aitzinetaik honera dei daiteke sartzea erreserbatzeko  05 59 54 60 80

 

24 avril 2014

"Alde Hemendik" plataformako manifestaldia Lekunberrin larunbatean.

alde hemendik, Lekunberri

"Alde hemendik" plataformak agerraldi asko egin ditu urtean zehar, okupazio poliziala etengabea erakusteko. Argi da polizia mota beten beharra dagoela gizartean dauden arazoak konpontzeko eta hemen debate oso zabala daukagu zer polizia mota behar dugun erabakitzeko. Debate hau ezin da saiehestu bizi dugun errealitatean, gaur egun ezagutzen dugun poliziak errepresioari baizik ez baitu erantzuten.

Haatik Alde Hemendik plataformak beste errealitate mota baten gainean jartzen du behatza. Frantses zein espainol indar armatu kopuru ikaragarri handia jasatzen dugu gure herri eta hirietan. Uniformez jantzita ala ez. Azken aldian ikusi dugu nola espainol polizia baten bere pistola ta guzti ahantzia zuen Biarritzeko ostatu batean. Eta ez da deus gertatu, arrunt normalizatua da. Indar okupatzaile horiek aspalditik mugaz gaindi ibiltzen dira babes instituzional guztiarekin.

Gareseko herrian etengabeko kontrola aipatu ziguten duela gutxi, ez baita erreza izan behar Gares bezalako herri txikian Guardia Cibilaren kontrolpean bizitzea, eta gaur Lekunberri dugu albiste giro aldaketarekin ere egoera ez baita lasaitzen. Ahotsatik horrela zalatzen digute:

Azkenaldian, gainera, "asko gogortu dute" jardun modua, deitzaileek esaten dutenaren arabera. "Zertara dator orain errepresio hau? Arrazoi ekonomikoak aipatzen dira, baina badakigu ez dela hori bakarrik, eta arrazoi politikoak ere badirela tartean", esaten dute. "Ez da kasualitatea Nafarroako beste herri batzuetan ere izaten ari diren jarrera oldarkorra (Leitza, Gares, Lizarra...).   Izan ere, gure herriak bakearen eta normalizazioaren alde egin duen honetan, batzuk ez dira eroso sentitzen", aipatzen dute.


Pasaden larunbatean, apirilaren 19an, manifestaziorako deialdia egin zenean pankarta ateratzeagatik, 2 pertsona identifikatu zituztela salatu dute. "Salatu nahi dugu beren jarrera, eta gure herritik alde egiteko eskatu. Gaur egun bizi dugun egoera politiko eta ekonomiko honetan ez duelako zentzurik polizien eta militarren eredu honi gurean eusteak".

Manifestazioa apirilaren 26ean Lekunberriko Herriko Plazatik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean "Bakean bizi nahi dugulako, utz gaitzazue bakean!" lelopean.http://ahotsa.info/albistea/lekunberrin-goardia-zibila-alde-egin-dezala-eskatzeko-manifestazioa-eginen-dute-larunbata-honetan

Gehienetan Nafarroa izaten da albiste arlo honetan baina Ipar Euskal Herriak ez du maila horretan eskasik, kontrola diskretoagoa baldin bada ere. Atzo bertan CRS konpainien etorrera iragartzen zuten uda heldu dela eta. Frantziak inposatzen duten okupazioa eta herritarrekiko hurbiltasuna poliziaren garrantzia azpimarratzeko intseguritate maila nahiko apala delarik ageria gelditzen da hemen ere.

23 avril 2014

Honddarbiko Herri Olinpiadaken hirugarren jardunaldia jokatuko da igandean

img/DSC_1435.jpg

Hondarribiko Herri Olinpiadak-en hirugarren jardunaldia Butroi pasealekuan eta Kai Zaharreko hondartza txikian jokatuko da heldu den igandean, apirilak 27. Gazte Asanbladaki Jon Alkainek esplikatu digunez, hondartza garbitzen aritu dira bertan hondarrezko gazteluen lehiaketa egiteko. Arraunketa eta txirrinda proba bat ere egingo dute. Dirudienez, "lurra ukitu gabe lasterketan motelen dabilenak irabaziko baitu".

Gazte Asanbladak aurten berreskuratu dituen olinpiadek 20 koadrila bildu ditu, eta "ostalariak, gazteak, gurasoak... herri osoa pozik dago sortutako giroarekin". Alkainek aipatu digunez, jakin bazekiten herrian halako zerbait beharrezkoa zela, baina "herrian urteko gertakaria bilakatu da" eta heldu den urtean hobeto antolatzeko gogotsu lan egingo dutela hitz eman du.

Olinpiaden azken bi jardunaldiak besterik ez dira falta. Lau antolatuak zituzten, eta apirilaren 27koaren ondotik, maiatzaren 10ean jai giroan murgildu nahi dute. Horretarako, azken probekin batera, 300 lagunetik gorako herri bazkari handia batekin biribildu nahi dute aurtengo ekitaldia.

Bestalde,Honddarbiko Herri Olinpiadak bueltan, eta aitzinako oihartzunak eta giroa berriz ere kalean bada ere. 90. hamarkadako olinpiadetan nekez balia zezaketen Interneta. Aurtengoan, aldiz, webgunea estreinatu berri dute http://www.euskalnet.net/kulturi/olinpiadak/

23 avril 2014

Peyuco Duhart Hego Lapurdiko aglomerazioaren presidentea

duhart

Michel Hiriartek aulkia galdu du, Biriatun ezagutzen dute eta ez dute oso demokrata ikusten, ondorioz ez da deus galtzen aldaketan. Galtzen dena da euskalduna dela eta horrek gehi bat izaten da hautetsien artean. UMP alderdikoa Alliotekin ikasi du auzapez lana, ongi ikasia, baina orai arte ez du uhain handirik egin politikan, EAJkoak  baditu bere zerrendan eta euskal kulturaren inguruan ez du polemikarik sortu. Ikusiko dugu euskal kulturari, euskarari zer toki utziko dizkion ondoko urteetan.

Beraz Peyuco Duhar hautatu dute, sozialistek ez dute inor presentatu, bazekiten ez zutela aukerarik diskrezioa nahiago izan dute. Aramendi presentatu da abertzaleentzat.

Ondoko egunetak postuen antolaketa nola eramaten duten ez hilabetesariekin zer gertatzen den.

19 avril 2014

Jarraipeneko IRAko kide ohi bat hil dute

belfast

Bazterrak ez dira oraindik baretuak Irlandan. Bake prozesua bururaino eraman ez bada ere, hemendik egoera nahiko onean ikusten dugu. Haatik gertakari honek gogoratzen digute ibilbide politikoetan beti sorpresak, kolpe gogorrak topatzen direla eta determinazioa eta helburuen lortzeko nahikeria askotan arriskutan jarriak izan daitezkeela.

Tommy Crosanek 44 urte zituen. Egun argiz hil dute Crosan, joan den ostiralean Belfasten, eta Irlanda iparraldeko agintariak kezkatuta agertu dira azken erasoek errepublikarren artean sor ditzakeen gatazken inguruan.(Argazkia Naiz)

19 avril 2014

Aberri Eguna anitza

aberri eguna

Azken urteetan bezala Independentistak sareak deia luzatu du Iruñan elkartzeko 12tan. Hortik ibilaldia abiatuko da, musika artean egun handia ospatuko dugu, Anaitsunan bzakalduz edo alde zaharreko ostatuetan kalakan eta ideiak partekatuz.

Horrez gain Udalbiltza bilduko da 10:30 Udaletxe plazan, euskal ikurren alde aldarrikapenaren hedatzeko.

EAJ Bilbora joanen da Independentzia bakarrik nahiago baitu ospatu, Plaza berrian.

Bestalde gaur arratsaldean EA, AB, Sortu, Aralar, Alternatiba Larresoron elkartuko dira Aberri Egunaren bezperan mezu komuna hedatzeko Euskal Herriaren independentziaren aldarrikatzeko, mezua Pariseri igortzeko.

11 avril 2014

Aldaketa oso zabalak gobernu eremuetan

n-JOUYET-large570

Gobernu aldaketa egin du Hollandek, lehen ministro berriarekin iritzi publikoaren aldaketa espero du, presidenteak sufritzen dituen sondeoetako zenbaki oso baxoak baitira eta bertzalde, herrietako hauteskundeen ondotik gobernu aldaketa baitezpadakoa bihurtua baitzen.

Olivier Besancenot-ek, NPAko militanteak dio Valls Ayrault dela autorismoarekin gehigarri gisa. Honek laburbiltzen du gobernu aldaketa, orohar ez baitu politika aldaketarik ekarriko. Hollandek nagusien ordezkariarekin adostu zuen ardura itunak mahai gainean jarraitzen du eta lehenestua da. Bertzalde, defizit publikoa emendatuz joan denez lan espazio oso murritza du Valles gobernuak. Horrela hartua izan den lehen neurria hilabetesari apalenak hunkitzen ditu. Izan ere Vallsek iragarri du nagusien zergetan txikitzea izanen dela eta horri esker, gutxieneko hilabete sariak ez direnez aldatuko langileak emendatzea lortuko du zerga horiek bere sarian eroriko baitira. Mugimendu horrekin zerga horiek kenduz, estatuko kutxak hustuz joanen dira eta ondorioz segurantza sozialeko eta pentsioetako egokitzapenak aurrikusiak dira. Finean, langile xumeenari ematen zaiona kenduko zaio beste tokitik, babes soziala murriztuko baita.

Baina beste gertakari batek ere harridura sortu du. Izan ere, Hollandek Eliseoko idazkaritza nagusian Sarkozyren gobernuan egondako Jean-Pierre Jouyet izendatu du. Hautu honek galderak pausatzen ditu elite politikoaren inguruan, mundu berean bizi direnen artean trukatze errexak politika aldaketarako gaitasuna denik pentsatzeko zalantza handiak sortzen ditu.(Le HuffPost argazkia)

3 avril 2014

2014ko Hatsaren poesia eguna apirilaren 4an

hatsa elkartea

Senpereko Hatsa elkarteak euskarazko olerkiaren inguruko Hatsaren Poesiaeguna antolatzen du 16. aldikotz. Hitzordua apirilaren 6an finkatua da, Senpereko Larraldean.

Eguneko egitaraua :

  • 16:00 : Hatsaren Poesia 2014 liburuaren aurkezpena
  • 17:00 : Idazleen Olerki irakurketa eta Hatsaren olerki bustiak 2014 bideo poetikoa

Bestalde , aurten ere, 4. aldikotz, Olerkarien eguna ospatuko da. Nor nahik, apirilaren 5a eta ekainaren 30a artean, egitura dezake olerki ekitalditxo bat, nun nahi ,pertsonalki edo bere lagunekin.

Hatsa elkarteak lotura bat egingo luke Olerkarieneguna-ren blogearen bitartez. Ekimen honi hastapen bat emateko, apirilaren 5ean proposatua da inguruko poesizale guzieri elkarretaratze bat Larraldean arratsaldeko 5etan. Jadanik bi bideo poetiko proposatuak dira, eta olerkizale zonbeitek olerkiak irakurtuko dituzte.

Xehetasunak

18 mars 2014

MAM arazotan justiziarekin

Alliot-Marie-frais-transport-cout

Ematen du MAMek orai arte izan dituen babesak ez direla gehiago ibiltzen. UMPko eragina mozteko asmoz Parisetik dabiltzala irudi du.Ezkerraren politikak jendea bozkalekutik uxatzeko argudio asko ematen ditu. Justizia tresna izan daiteke susmoak sortzeko eta eskuinari trabak jartzeko.Ondoko egunek hori dena nola bukatuko den baina argi da azken hilabeteetan batzuek MAMen gainean begia jarria dutela. Europako hauteskundeetan ere horrek badituzke ondorioak. MAMen etxeen miaketek informazio berria ekarriko dituzkete.

30 mars 2014

Emaitzen ondorengo lehen gogoetak!

iparralde_foto610x342

Esperantza handiak piztu zitzaizkigun. Zerrenda onak zeuden gure euskaldean eta lehen itzuliko emaitzak pentsatu baino hobeak ziren. Zonbait herritan, nahiz eta abertzaleen emaitzak onak izan Donibanen bezala eskuina azkarra gelditzen da. Saran ere ezker abertzaleak emaitza ona zuen eta irabazlea euskalduna izanki agian laguntza ekarriko dio hizkuntzari. Hemen ere hautetsi abertzale gehiago.

Ziburun, Ahetzen, egindako aliantzek ez dute nahi zena eskaini baina hautetsi abertzale gehiago izanen dira Ziburun eta Ahetzen. Senperen da eremua galtzen bereziki euskararen sostenguan. Hor baliteke gibelera joatea, gibelean gelditutako bi zerrendek euskararekiko atxikimendu nabarmena baitzuten.

Hendaian ere, Ezenarri irabazle denez aliantza honek hautetsi abertzale andana ekarriko du eta bereziki Aglomerazioan ordezkari bat bederen. Badakigu hor direla erabaki nagusiak hartzen eta aurrekontuak ere. Hastapen batean esperantza bazen hautetsi abertzale gehiago egotea Lapurdi Hegoaldeko aglomerazioan  kopurua ez da handia izanen eta proiektu abertzalearen ezagutaraztea nahiko zaila izanen da. Ordezkari abertzale gutxi izanen baita.

Gure garaipena Uztaritze bada, Lapurdiko herri nagusiak auzapez abertzalea baita, berkonkistaren hastapena baizik ez da!

Beste garaipen batzuk ere ditugu, Xiberoan 7 auzapeza emazteak dira, hau oso garrantzitsua da emazteen inplikazioa indartzeko politika IEHn.

Etxegaraik erran du konponbidean lanean jarraituko duela, hau ere azpimarratzekoa da gaia ez baita kanpainan asko aipatu!

Urruñak aukera paregabea bazuen eskuina zatitua baitzen. Haatik ez du Herritarrak zerrendak asmatu eta berriz de Coralek irabazten du.

27 mars 2014

Erabakitzeko eskubidea eztabaidaren ardatzean duela, osatu dute lantaldea Eusko Legebiltzarrean

 

argazkia_fotono

Gertakari inportantea guretzat ere, erabaki eskubidea, herritarren borontatearen errespetua garrantzitsua baita politika egiteko unean. Gaur egun ikusten dena izaten da askotan politikariek beren interes pertsonalak edo alderdiarenak begiratzen eta hobesten dituztela. Proposamen horrekin erabakitzeko eskubidea, eta EHko etorkizunarentzat alderdien arteko debatea bultzatzea eta debate horiek lege formatan bukatzea baikorra da. Noski Gasteiz Madrilen menpe gelditzen  da baina Euskal Herriko interesen babesteko bidea badaiteke hau ere.(argazkia Berria)

11 juillet 2014

"BC3 da munduko bigarren Think Tank-ik eraginkorrena Klima-Aldaketaren ekonomia eta politikan".

bc3

BC3 - Basque Centre for Climate Change euskal erakundeak bigarren postua lortu du Munduko ICCG (International Center for Climate Change Governance) Think Tank-en Sailkapenean, aurrea hartuz Klima-Aldaketaren ekonomia eta politikan lan egiten duten mundu osoko 293 erakunde pribatu eta publikori.
Europa mailako lidergoari eusteaz gain, BC3-k bigarren posiziora egin du jauzi munduko Top Class modura.

BC3 Euskadin kokatutako "BERC" (Basque Excellence Research Centre) bikaintasun ikerketa-zentroa da, hauxe duena helburu: klima aldaketaren zergaitiei eta ondorioei buruzko epe luzerako ikerketa ahalbidetzea, hainbat diziplinatako zientzia-adar honen inguruko ezagutza sortzeko xedearekin.

BC3 zentroko ikerketa-taldea kualifikazio handiko ikertzaileek osatzen dute, ikerketa, prestakuntza eta informazioaren dibulgazioa bikainak izan daitezen.

Klima-Aldaketaren ekonomia eta politikari buruzko Munduko Think Tank-en Sailkapena ICCG izeneko erakundearen ekimena da (International Center for Climate Change Governance); erakunde pribatua da eta 2012. urteaz geroztik egiten du aipatu ikerketa konparatiboa, ezagutza zientifikoa eta Klima-Aldaketarekin lotutako politikak eta zuzentarau ekonomikoen esparruan lan egiten duten zentroak elkarren artean konparatzeko.

Guztira, mundu osoko 295 erakunde aztertu ditu, eta bigarren posizioan sailkatu da BC3, Massachusetts-eko Woods Hole Research Centre-ren atzetik.

Joan den urtean, BC3 Sailkapen honen Europako ataleko lehen postuan kokatu zen. Aurtengo edizioan, baina, ICCG erakundeak zerrenda bakarra egin du mundu osoko zentroak bilduz, eta beraz, bigarren posizioa lortuta, Europa mailako lidergoan kontsolidatzeaz gainera, mundu mailako Top Classean aurrera egin du Euskadiko zentroak.

Ranking honen helburua da munduan ezartzen ari diren politikak bideratzeko orduan Think Tank hauek egiazki duten eragiteko gaitasuna neurtzea. Berez, politiketan eragiteko gaitasuna neurtzea ez da kontu erraza, maiz irizpide subjektiboak tartekatzen direlako.

Beraz, balorazio-sistema objektibo bat izatea, eragile guztiek onartzen dutena, oso garrantzitsua da. Hain zuzen ere, horixe da Ranking honen ekarpenik azpimarragarriena: erabilitako metodologiari esker, ICCG-k Zentro hauen guztien emaitzak era objektibo batez sailkatzen, modu homogeneoz kontsideratuta taldeen beraren barne-gaitasunak zein emaitzetan eragiten duten kanpo-eragileak.  

 

31 juillet 2017

Euskal preso politikoa Kepa del Hoyo Espainako presondegietan pairatutakoaren ondorioz zendu da.

kepa del hoyo bilaketarekin bat datozen irudiak

Del Hoyo 1999an atxilotu zuten, bi urte lehenago Daniel Villar polizia hiltzeaz akusatuta. 2012an Badajozen preso zegoela salatu zuen funtzionario batek iraindu eta mehatxatu egin zuela. Etxerat elkarteak adierazi zuenez, "funtzionario horrek aspalditik erakutsi du jarrera txarra euskal preso politikoekiko oro har, oso jarrera oldarkorra duelarik haiekin". Del Hoyok, orduan, espetxeko zuzendaritza egoeraren berri eman zuen, eta moduluz aldatzeko eskatu. Ezezkoa jaso zuen, ordea.(berria)

Hogei urte zeraman preso. Bere semeak hilabete etéerdi zeukan preso altxatu zutelarik. Ez du aita libre ezagutu. hau da euskaldunei, herri libre baten alde borrokatzeagatik ematen zaien tratua.

Erakunde eta alderdi politiko desberdinek mobilizapenak deitu dituzte ondoko egunetan.

Bihar berean 19tan Hendaian eta Baionan.

3 janvier 2020

Independentisten abstentzioari esker.

Cristina Narbona, Pedro Sanchez eta Adriana Lastra gaur goizean PSOEren zuzendaritzako bileran. / ©Emilio Naranjo, Efe

Espainak eskuinari ematen dio botoa. Eskuina elkartzen bada gobernua hartzen du. Hau zen panorama! Hilabeteak podemos alderdiari bizkarra eman ondoren Sanchezen alderdiak eskua ematen dio eta akordio programatikoa adostu dute. Horren martxan emateko bozak falta zitzaizkien eta independentistengana jo dute. Horren azpian dauden joko politikoen berri ez dugu izanen. Erraten ahal dena da antzerkia itzela izan dela. Sanchezen gaitasuna politikan aritzeko, edozeinekin hitz egiteko, gorderik dauden benetazko podereekin bide egiteko oso berezia da, Mitterrandekin antza atxematen ahal zaio!

Horrela, sukaldeko lan handia, hari askoren artea inbeztidura lortuko du. Independentisten arteko haserrea ere Katalunian lortua du akordioa ERCrekin akordioa eginez eta Puigdemonten alderdia bazterrean utziz.  CUP mugimenduaren estatuaren parlamentuaren jokoan sartzea ere lortu du.

Espainak negoziatzeko gaitasuna erakusten du. Ez du ematen ahulezia zerbait erakusten duenik. Izan ere, inbeztidura zen helburua eta hau egina da.

Espainan ezkerreko gobernua nahiago dugu. Politika sozialetan, purruxka batzuk lortuko dira. Etorkinek jasaten duten kanpotarren legea kenduko al dute? Lan erreforma kenduko dute? Mozal legea kenduko dute? Lege atzerakoien kentzeko podereek gehienetan zailtasun handiak izaten dituzte baina baliteke okerrago zitekeela eskuinarekin. Baina hortik ilusio handiak egiteko ezkerrarekin bide handia da.

Beraz, independentistek espainari gobernu idekiago izaten laguntzen dute. baina independentziarako bidean lagunduko al du gobernu horrek?

Lehenik sozialistak oso azkarrak izan dira bere hitza jateko. Baliteke akordio berri batzuk dituztela bidean. Gobernu horri ezetz erratearekin ez ote zen estatuko gobernua krisi batean sartuko. Estatuko gobernua ahultzea ona izan zitekeen.

Horretatik zer aterako da? Berdinen arteko elkarrizketak sortuko direla sinesten al da? 155 sahiesten dela pentsa daiteke, autonomien estatu indartu bat ere.

Independentziara joan nahi genuen.

13 janvier 2019

Jaka horiak bezainbat

Résultat d’images pour presoak etxera

Frantzia osoan diote laurogei mila bat herritar  atera zirela kalera bederatzigarren egunerako. Alegia mobilizapen honek lortzen du frantses gobernua astintzea eta Macroni kezka handiak sortzea. Kazetariak Le Pen Marine gomitatzen ari dira bere programa azal dezan sekulan Macronek arazo larria balu. Alegia eskuin muturrari ateak zabaltzeko prest daudela zonbait eremutan.

11 hil, bi mila bat zauritu,batzuk oso larriki, 246 filma non jaka horiak zanpatuak ikusten diren polizien eskuen artean. Hau da zonbait zenbakitan bilan txiki bat. Poliziari ez zaio mugarik ematen eta polizien artean ere kezkak daude, ordrea mantentzea ez baita jendea zanpatzea. 68ko prefeta batek zioen lurrean agoen pertsona zanpatzea norbera zanpatzea zela. Gauzak aldatu dira asko.

Jacques Toubon, eskubideen babeslea, bere postutik poliziak erabiltzen dituen armak debekatzea eskatu zuen  frantses parlamentuari igorri zion txostenean. Toubon ez da ezkertiar erradikala, eskuineko politikaria izan da.

Bederatzigarren mobilizapena azkarra izan da eta gobernuak ez du urratsik ematen.

Baionan eta Bilbon laurogei mila herritar bildu dira presoen defentsan, partaide genituen Macronen aldeko bi diputatu era. Ea kopuru berak erabaki desberdina ekartzen duen...

 

16 décembre 2018

Karrikara atera beharra

Résultat d’images pour presoen alde

BI manifestaldi deituak dira urtarrilean. Izan ere presoen egoera ez da oraindik konpondua eta frantses estatuari doakionez ematen du Macronek beste arazo mota daukala eta beste arazotan murgildua dela. Horrela, euskal presoen egoera ez da gobernuko agendaren lehen lerroetan eta presoen familiarrei betitik tokatzen zaiena berdin jarraitzen du, alegia sakabanaketa jasan eta senideak ikusi nahi badituzte kilometoak jan.

Estatuak ez du errukirik, mendekuaz bizi da eta herri txikien zapalketa bere izaeran, bere adn-ean, gaur egun erraten den bezala, idatzia dago.

Manifestaldi bat Baionan, bestea Bilbon. Zenbakien helburuak ez dira dirudienaez duela urte batzuk zirenak. Esperantzak hoztu dira estatuen politikak oso gogorrak izaten jarraitzen dutelako. Presoek egoera oso gogorrak jasatzen dituzte. Horien borrokatzeko beharra ez da alderdi politikoen lehentasunak, gaur egun aurrekontuen inguruko debateek lehentasuna dute. Ulergarria da gure herriaren kudeaketzeko nahia handia izatea, euskal herritarrek horren egiteko gaitasuna erreala baita. Baina proposatzen zaigun kudeaketa soilik da bi estatuek uzten diguten diru baten kudeaketa. Gure anbizioa da guk sortzen dugun aberastasuna guhaurk kudeatzea, independentzia osoz. Horretarako lanean jarraitu behar da, funtsezko helburuak erdian kokatu, herritarren aldarrikapenei arreta jarri.

Horretarako preso guztiak kanpoan behar ditugu. Horretarako abertzale oro ari behar gara elkarrekin lanean, gure helburuen alde, alegia independentziaren alde, ezkerretik.

7 novembre 2016

LAB eta azken atxiloketak

Gaur Sokoa enpresako langileak elkartu dira atxiloketak salatzeko ! Afiliatuei eta euskal langile guztiei dei egiten dizuegu atxiloketa salatzeko deituko diren mobilizazioetan parte hartzera.

irudia

Azken hilabeteetan ugariak eta oso interesgarriak izan dira eremu zibiletik hartu ditugun iniziatibak Euskal Herrian benetako bake egoera bat eraikitzeko. Hainbat eragile sindikal eta sozialek bat egin dugu gatazka garaiak atzean uzteko funtsezkoak diren gauzen inguruan. 

Urriaren 22an Donostian eratu zen Foro Sozial Iraunkorrean esandakoetatik, hiru konklusio nagusi atera ziren: armagabetzea egiteko baldintzak daudela, garaia dela preso politikoak etxeratzeko bidearen inguruan akordio zabalak egiteko; eta hainbeste urtez luzatu den gatazkak utzitako zauri latzak sendatzeko derrigorrez egin behar dugula bide bat guztien artean.

Bertan ginen eragileak eta norbanakoak bakearen alde lanean jarraitzeko prestutasuna adierazi genuen. Jendartearen aurrean konpromiso berriak bereganatu genituen bakea eraikitzeko agenda zehatz batekin lan egiteko. Eta alderdi politikoei eskatu genien euren eskutan zeudenak egiteko bake prozesuaren mesedetan, beraiei dagokielako euskal instituzioak bakearen alde lanean jartzea.

ETA Foro Sozialak marraztutako bidean urratsak emateko prest agertu delarik, erabaki horrekin lotzen dugu guk bart gaueko atxiloketa; ziur gaude horrela ikusten eta ulertzen dugula Donostian elkartu ginen guztiok, baita euskal herritar gehienak ere. 

Bake prozesua zapuztea Estatu helburu dute Estatu frantses eta espainolak, bistakoa da. Horrek eraman gaitu bakea eraikitzeko gure bide propioa marraztera. Erabaki zuzena hartu dugu. Baina zaila izango da bidea egitea ez baditugu eraso hauek salatzen, ez badiogu euskal jendarteari mobilizazio sozialaren bidez bake prozesua babesteko eta defendatzeko aukerarik ematen.

Hori dela eta, atxiloketa berri honek bakearen eraikuntzan laguntzeko prest gauden eragile sozial, sindikal eta norbanakoen erantzun bateratu eta sendoa eskatzen duela pentsatzen dugu LABetik. Eman ditzagun urratsak hori posible egiteko.

Afiliatuei eta euskal langile guztiei dei egiten dizuegu atxiloketa salatzeko deituko diren mobilizazioetan parte hartzera.

6 novembre 2016

Telesforo Monzonen 'Urrundik' liburuaren berrargitalpenaren aurkezpena egin dute Bergaran(http://goiena.eus/bergara)

Iparraldeko Begiraleak Kultur Elkarteak berrargitaratu zuen iaz Telesforo Monzonen 'Urrundik' poesia liburua eta atzo egin zuten aurkezpena Bergarako Olaso dorrean. 1945ean, Tenancingoko erbeste garaian argitaratu zen lehenengoz liburua. Baserritarra, arrantzalea, pilotaria... Deserriratutako euskaldun baten herriarekiko sentimenduak agertzen ditu liburuak.

Publicité
<< < 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité