Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
9 février 2014

Omenaldi hunkigarria Hendaian, Peru eta Stein gogoan

Agazki asko erakusten ahal genituen, zonbait hautatu ditugu. Hendaian zehar Peru eta Stein militante politikoeni gertatu zitzaiena pintada batzuen bitartez.Ohargarri da omenaldi honetan Battitt Salaberry Hendaiako auzapeza bere hitza ematea erabaki zuela eta une gogor haiek aipatu zizkigun. Ausardia puntua ezagutuko zaio auzapezari, gutxik ezagutzen baitute GALek Hendaian sortutako sufrimendua frantses eta espainol gobernuen ardurapean.

Bertso eta kantu ederrak entzun genituen, eta omenaldia Jokin Etxebarria Sortuko ordezkariaren hitzaldiarekin bukatu zen.

Hendaiako paretetan

 

Peru

 

Stein

 

Hendaiako auzapeza, Battitt Salaberry

Jokin Etxebarria Sortuko kidea

Publicité
25 février 2014

Nantes-ko manifestaldiaren ondotik, zigorrak!

Joan den larunbatean Notre-Dames-des-Landes-n eraiki nahi duten aireportuaren kontrako manifestaldia iragan zen Nantes. Lehen ministroaren hirian 30 000 jende bildu zen duela hogei bat urte sortu proiektuaren salatzeko. Ayrault-k nahi du aireportu hori. Gobernuan dauden berdeek ez. Berdeak manifestaldian zeuden.

Manifestaldia bukaeran, gobernuak ez baititu protestak eta kontra dauden argudioak entzuten, manifestari batzuek protesta ozenagoa bultzatu zuten. Bereek oihu ozen horiek salatu zituzten, doi-doi berdeak eta lehen ministroaren artean tira-bira bat hasi zen. Hau berehala isildu zen UMPk eta FNk baliatzen hasi baitziren. Hau hauteskundeen bezperan ezinezko polemika bilaka zitekeenez, Ayraultk moztu zuen.

Poliziak hamalau gazte atxilotu zituen larunbatean. Berehalako epaiketa antolatu diete. Lehen auzi horretan bost presondegi zigorra, bost hilabetekoa, erabakia izan da.(lehen argazkia: Ayrault:Le Figaro. Bigarrena Nantes-ko enfrantamenduak)

ayraultNanteseko langileak protestan

Moyenne

21 février 2014

Germaine Tillion, Geneviève de Gaulle-Anthonioz, Pierre Brossolette eta Jean Zay Pantheonera

Erresistentziako lau pertsona horiek: Germaine Tillion, Geneviève de Gaulle-Anthonioz, Pierre Brossolette eta Jean Zay Pantheonera sartuko dituzte.

"Beren ausardiaz baimendu diote Frantziari Frantzia izatea...eta Frantziatik at, munduan zehar, beren askatasunaren alde gaur egun oraindik borrokatzen direnei" zuzendu die mezua Hollande presidenteak.

Guk ere goraipatzen ahal ditugu ihardoki duten horiek, erran ere ohoratuak izatea merezi dutela.

Gaur egun ere, ihardokitzen ari direnak ezagutzen ditugu presondegietan, sasian, frantses presondegietan beren familietatik milaka kilometrotan. Hollandek erran behar al du zein da borroka legitimoa, askatasunaren alde den erresistentzia izendatu? Menperatzailea, koloniazatzailea ezagutzen dugu, askatasunaren alde borrokatzearen zilegitasunak ez du podereak duena zapalduari aitortuko. Gaur egun askatasunaren alde borrokatzen direnak ez ditu begiratzen, mespretsatzen ditu.

Hollande, bigarren gerla garaian non egongo zen ba, erresistentziarekin?

resistance

21 février 2014

KaleraRock, bihar Durangon, elkartasunarentzat

KaleraRock bihar iraganen da Durangon, preso eta iheslarien alde. Talde andana bat etorriko da elkartasuna erakustera oso zaila den une honetan eta preso eta sasian daudenek maitasuna sentitu behar dutelarik.

Reincidentes y Boikot, Urtz, Esne Beltza , Kauta, Ze Esatek!, Arkada Social, McOnak, Gose,  Itziarren Semeak, hauek dira aipatuko ditugun taldeak, ospetsuak, kementsuak. Ez dugu beste guztia aipatzen ahal erraldoia izanen baita festa. Goizeko 11ak et'erditan hasiko da, ez da argi noiz bukatuko duten bestazaleek eta gutxiago dena bildu eta garbitu beharko dutenek. Animo eta ongi pasa!

kartela kalerarock w

20 février 2014

Hirurogei bat urteko emazte bat hil da Cochin hospitalearen urgentzietan.

Oinean zauria zuela eta, emaztea Cochin hospitaleko urgentzietara joana zen zainketa baten bila. Sei orenen buruan hila aurkitu dute.

Heriotzaren arrazoina ez da oraindik argitu baina bertako sindikatek azpimarratu nahi izan dute gertakari honen karietara urgentziak gaindituak direla eta ezin dela baldintza onetan artatu.

Marise Dantin CGTko ordezkariak RTL irratian gogoratu du beste hospitaletako urgentziak hetsi dituztela, ondorioz jendearen zaintza zailtzen duela.

Gero eta gehiagotan gertatzen dira arzo larriak urgentzietan. Profesionalek aspaldi dute alarma pizten baina ez dira entzunak. Osasuna gobernuaren lehentasuna ez dela ematen du. Osasungintzan ere aurrezkiak egiten dira.

cochin 

Crédits photo : KENZO TRIBOUILLARD/AFP

Publicité
15 février 2014

Taubira Justizia ministroa Baionan, manifestaldia

Zortzi ehun jende bildu da arratsalde honetan Baionako karriketan, euskal preso politikoek frantses estatuan jasaten duten egoera salatzeko. 150 baino gehiago daude presondegi desberdinetan, batzuk bizi guztirako zigorpean. Etxerat elkarteak deitua zuen manifestaldia.

Taubira ministroa bere Justizia proeiktuen aipatzera etorria zen, baina harekin  euskal gatazka eta konponbidea aipatzeko aukera izanen zela pentsa zitekeen. Haatik, euskal gatazkaz ez du hitz egin eta Etxerat elkarteak dituen eskaera zehatzei ez du erantzun. Eritasun larriak sufritzen dituzten presoak askatzeko galdea egina da, legeak baimentzen du, baina oraindik ez da mugimendurik.

Etxeraten eskaerak sostengatzeko bildu gara Baionan, azken urtean  hildako hiru presoak gogoan izan ditugu.

Manifa Baionanetxeratek deituriko manifa Baionan

 

14 février 2014

Bagoaz!

Horrela aurkeztu zuen atzo ezker abertzaleko ordezkaritza batek ondoko egunetan debatera aurkeztuko duen proiketua. Zutik aldarrikapenari segida emanez, alde bakarreko bidea proposatzen du ezker abertzaleak independentzaiarako bidea egiteko.

Gobernuen ukapenaren aurrean bide bat egin nahi du ezker abertzaleko militanteekin. Hau da prentsaurrekoan aurkeztu dutena eta Aberri Egunaren garaian plazaratuko duten proiektua.

Nahiko nahasiak eta galdera asko sortzen diren une honetan ongi etorria egiten ahal zaio erantzun baikorra eta bidea egiten ari den ezker abertzaleari. Independentziarako bidea bide oso zabala da eta euskal herriko herritar gehiengoaren parte hartzea eskatuko du. Lana izango da denendako!(Naiz etik hartutako berria)

ezker abertzalea

12 février 2014

Ikastolako agerraldia datorren ostiralean.

Datorren ostiralean ikastolako haurrek agerraldia eskainiko digute, oporren bezpenan justu. Buraso guztiei erakutsiko digute zer lan ederra egiten duten eta zer ongi pasatzen duten. Argazkiak hartuko ditugu eta hemen plazaratuko. Bezperan ikasleek ihauteri ospatuko dute ikastolan bertan  eta mozorrotuta ibiliko dira. Besta eguna izanen dute, parte batean behintzat.

ihauteri

Agerraldiaren ondotik,, askotan bezala, krakada proposatuko da ikastolan bertan.

20 mai 2013

"Alde hemendik", ekitaldi berria

Estatu frantsesak poliziarekin, armadarekin bere indarra erakusten digu erregularki gure kaleetan. Duela gutxi oraindik, maiatzaren 8a kari indar horien erakustaldia eman digute. Presentzia hori erabat normalizatua izaten da. Presentzia horren esan nahia ez da debatetan ezartzen. Alta, bake prozesu honetan badakigu indar horien helburua zein den, bake prozesuak konfliktoari aterabideen aurkitzeko ateak idekitzen dituelarik.

Debate hori berpizteko Hendaia eta Urruñako gazteek ekainaren 8an mobilizapen egun bat proposatzen digute.

Ekainaren 8an ALDE HEMENDIK eguna Hendaian.


- Goizeko 11tan Manifestaldia eginen da geltokitik.
- Ondoren, ordubatetan, Indar okupatzaileen aurkako bazkaria eginen da, Gaztelu Zaharren.

(denak ongi bukatzeko Hendaiako sagarno eguna iraganen da egun berdinean, bazkariaren ostean)

EZ ZAITUZTEGULAKO NAHI, EZ ZAITUZTEGULAKO BEHAR...
INDAR OKUPATZAILEAK EUSKAL HERRITIK OSPA!!

ANIMATU ETA HURBILDU!!

alde hemendik2

22 décembre 2012

Zinema euskaraz

Proposamen interesgarria dugu opor hauetan. Agian jende asko hurbilduko da, elkarteek egiten dituzten ekintzetan parte hartzea beharrezkoa da, ekintza horiek antolatzen jarrai dezaten animatzeko. Hau dena lana baita....
 
Abenduaren 28an ostiralez arratsaldeko 4etan
"Itsas mendi" zinegelan
 
"Surfak zoratuta" marrazki biziduna (euskaraz)
 
Sarrera + krakada ( xokolota esnea, goxokiak,...) 5 eurotan
 
HAZIA ELKARTEAK ANTOLATURIK
--------------------------------------------------------------------------------
 
Vendredi 28 décembre à 16h
Au cinéma Itsas Mendi Urrugne
 
"Les rois de la glisse" dessin animé (en basque)
 
Entrée + goûter ( chocolat au lait, bonbons...) 5 euros
 
ORGANISE PAR ASSOCIATION HAZIA

marrazki_biziduna__Eguberriko

3 février 2014

Herria, independentziari buruz, kontsultatu

Josep Manel Ximenis eta Anna Arqué, Kataluniako kontsultaren aldeko koordinaketako kideak Etxarri-Aranatzera hurbildu dira; kontsulta hori aurkezteko eta araberako bat nola antolatu ditekeen bertan aztertzeko bideak eskaintzeko. Autodeterminaziorako bidean beharrezko lana. Nafarroako Etxarri Aranazen independentziari buruzko kontsulta egitea pentsatua dute, 2014ko apirilaren 13an. Baliteke salaketa etortzea eta traba handiak ematea oso demakratikoak diren urrats horrentzat. (argazkia Naiz)

20 décembre 2013

Urruñako Herriko Etxeak ikastola ondoko bidea hetsi du burasoek galdeari erantzunez

Kazeta info: Argitaratua: 2013-12-16 10:46:53

Urruñako ikastolako burasoek bidea moztu zuten joan den ostiralean. Argazkia Maia MURUAGA.

Joan den ostiralean Urruñako ikastolako buraso, erakasle eta ikasleek hezkuntza zentroaren ondoan den bide bat moztu zuten segurtasun falta salatzeko. Gaur arratsaldean pasaia berriz hetsiko zutela erran dute, baina gaur goizean herri kontseiluak deliberatu du bidea hestea ikastolatik galdetu zuten bezala. Jean Tellechea kontseilariak ikastolako presidentea den Patrick Larrondo deitu du berri emateko. Herriaren erdigunean egiten ari diren lanen ondorioz ikastolaren ondoan den bide bat zentzu bakarrean ireki dute eta horrek hezkuntza zentroko erabiltzaileentzat lanjerra ekartzen duela adierazi zioten Herriko Etxeari gutun baten bitartez, eta lanak bukatuak izan arte bidea hestea galdetu diote. Herri erakundeak ez du erantzunik eman eta ikastolatik zerbait egiteko emandako epea joan den ostiralean bukatu zen, horregatik bidea moztea deliberatu zuten, ekintza horrek eraginik ez duela ikusirik gaur ere bidea blokatzea deliberatu zuten, baina gaur goizean herri kontseiluak bidea hestea deliberatu du. "Gure seme-alabentzat kontent gara, orain obrak nola iragaten diren ikusi beharko dugu" adierazi du Larrondok.

Idoia ERASO
"Bidea blokeatzea deliberatu dugu, ez direlako seguritate neurriak betetzen gure haurrentzat" adierazi zuen Patrick Larrondok, ikastolako presidenteak. Arriskua sahiesteko ikastolan bide horren ondoan duen ateka hetsi behar izan zutela jakinarazi zuen, jendea handik pasa ez dadin.

"Segurtasunik gabe bide berririk ez!" lemapean joan den ostiralean eskoletako irteera momentuan ikastolaren ondotik pasatzen den bidea moztu zuten eta esku-orriak banatu zituzten egoeraren berri emateko. Presioaren ondorioz Herriko Etxeak bidea hestea deliberatu du.

Azarotik
Iraila bukaeran, ikastolaren ondoan egingo zela zentsu bereko bide baten proiektua izanen zela jakin zuten ikastolan. Urriaren 10ean segurtasun neurriak galdetuz gutun bat igorri zuten Herriko Etxera ikastolako bulegoak. Bertan ikastolako sartze eta ateratze denboretan erabiltzaileak babesteko galdetzen zuten agente bat goiz eta arratsaldez izatea ikastolaren atekaren ondoan eta abiadura apaltzea galdetzen duen panoa.

Azaroaren hastapenean, Herriko Etxetik gutuna eskuratu zuten ikastolan, non auzapezak baieztatzen zuen neurri guztiak hartuak izanen zirela, hala nola : abiadura panoa ezarriko zutela eta agentearena aztertu behar zutela.
Azaroan, bide berria sortu dute, autoei ideki zioten eta 4 astez Herriko Etxeak ez du neurririk hartu eta ikastolatik salatu dute: "Inor ez da etorri gurekin hitz egitera". Gune horrek ekartzen duen arriskua nabarmendu dute ikastolatik eta auzokoek ere "beldurra" badutela adierazi.
Abenduaren 6an, antolatutako biltzar nagusian, burasoek haien kexua aipatu ondoren, erabaki dute Herriko etxeari eskutitz bat idaztea berriz, baina oraingoan eskuratze agiriarekin den gutun artamendatua. Bertan eskatu dute bidea hestea sekuritateko neurriak ezarri arte, azken epea abenduaren 13an emanez.
Abenduaren 10ean, herriko hiru langile bidea hertsitzeko zurtoin batzuk batzuk ezarri dituzte, eta eskola izanik kasu ematea galdetzen duten panoak gurpil baten gainean. Behin behineko neurri horiek haizeak berehala bota dituela jakinarazi dute ikastolatik.
Herriko Etxetik erantzunik ezean abenduaren 13an, 50-60 buraso, haur eta erakasleak bildu dira bide berria blokatuz eta biztanleei eskuzko papera banatuz.

1 novembre 2013

Etxebizitza berriak Bustingorri gainean

Lotizamendu berria prestatzen ari dira Bustingorri gaineko auzoan. Bertan 49 etxebizitza berri eraikiko dituzte. Hori Herriko Etxean bozkatu izan zen eta geroztik ez zen berririk. Haatik, auzoan ibiliz, ematen du bide zabaltzea iragarria dela eta auzo batek salaketa plazaratu nahi izan duela. EZ genuen horren berririk, horregatik aipatu nahi dugu. Dena den, ez da dudarik lotizamendu berriak bide zabaltzea eskatzen duela orai dagoena oso hertsia baita. Herriko Etxeak auzokoekin elkarrizketa bultzatu beharko du agertzen den kexuaren lasaitzeko

Txertatutako irudia 1

Txertatutako irudia 2

22 novembre 2012

Ibilbideak eta ondarrak

Bi errealitate deigarri ditugu herrian. Alde batetik bideak soilik autoentzat eginak direla eta bestetik ondarren arazoa ez dela konpontzen behar den bezala.

Urruñan auzo batetik bestera joateko autoa behar dugu, bide bazterrak ez dira antolatzen ez oinezkoentzat ez eta biziketez ibili nahi dutenentzat!Hemen dugu adibide oso esanguratsoa. Hemen ikusten dugu oinez joatea arriskugarria dela eta bizikletez ere. Alta gero eta gehiago entzuten dugu erregaiak urritzen ari direla...

ixabel urruña 021

Argi da hemen oso bide bazter arriskutsuak direla hain erabilia den bide honetan. Auzo askoren errealitatea da, Zokoak  aldaketa batzuk ezagutzen baditu ere...

Bestalde, zakarrak non ezarri. Sailkapena hobesten omen da baina zaborren sindikatak oso toki gutxitan jartzen ditu zakarrontziak eta ondorioz zakarrak edozoin tokitan uzten dira. SIED herrien arteko sindikatak ez al du gaineko kontrolik, inork egiten al du egiten duenaren ebaluaketa?

ixabel urruña 022

6 novembre 2012

Conférence de presse des élus abertzale devant la Communauté de Communes

Ce matin les élus abertzale de notre territoire avaient invité la presse pour expliquer la position des élus abertzale de gauche à propos du passage de " La communauté de communes" en "Communauté d'aglommération". Ce passage doit être validé par toutes les communes. Certaines ont déjà voté comme Urrugne qui s'est dans sa grande majorité  abstenue. Les élus abertzale de gauche voulaient expliquer leur abstention en soulignant le manque de débat, la précipitation de la décision et le manque de démocratie car l'opposition n'est toujours  pas représentée au sein de la Communauté de Communes. Ce changement de structure aurait pu être l'occasion d'ouvrir la porte à l'opposition.

elus-abertzale1

Urrugne fait donc de la résistance et la gauche abertzale se félicite de voir que ce qu'elle répète à propos du manque de débat sur des sujets importants sur notre territoire est repris aujourd'hui par de nombreux élus.

Voici ici la position défendue par la gauche abertzale sur notre territoire.

 

Herri elkargotik aglomeraziora

Hautetsi abertzale eta ezkertiarrak

2012ko urrian

 

Urri hastapen honetan, herri elkargotik aglomerazio elkargora pasatzeko egitasmoa aurkeztu izan zaigu herriko etxe bakoitzean. Dirudienez, herrietako auzapezek proiektu hori aspaldi honetan lantzen ari dira. Alta, herrietako kontseilariek aurkezpen bilkura bakar bat ukan dugu. Ondotik eta gure ustetan biziki azkar galdegina zaigu proiektu horren alde egitea. Ikusirik eskumen anitz herrietatik aglomeraziora pasako direla denbora gehiago behar dugu behar den bezala aztertzeko. Beraz, gaurkoan deliberazio hau gibelatzea galdegiten dugu.

Gaineratu eta salatu nahi dugu beste behin ere, abertzale eta ezkertiar gisa ez garela ordezkatuak egitura horretan eta ondorioz guretzat bozkatu duten hainbat eta hainbat herritar ezta ere. Horren salaketa behin baino gehiagotan egin dugu eta gaur berriz salatu nahi dugu. Guretzat ordezkapenaren eztabaida inportantea da nahiz eta erabaki hori ez den soilik gure eskuetan. Hartara, galdegiten dugu herri edo biharko aglomerazioetako ordezkariak herritarrek zuzenean bozkatzea. Hartara, eztabaida hori herri edo aglomerazio elkargoan ematea galdegiten dugu eta horren aldeko deliberazio baten hartzea.

Laburbilduz, salatu nahi dugu martxan eman den prozedura non gutxi batzuk gehiengo zabalaren geroa erabakitzen ari diren. Hautetsiez gain, gizartea ez da kontutan hartu izan eta biziki informazio gutxi ukan dugu. Hartarako, gaurkoan abstenituko gara pentsatzen baitugu geroan eta metodologi on bat atxemanez aglomerazio elkargoak zenbait gaietan aitzin pauso bat izan daitekeela.

7 décembre 2012

Zerga berri bat bigarren etxebizitzengatik

Zerga berri bat bigarren etxebitzengatik prestatzen ari dira frantses gobernutik. Orai arte askotan entzun izan dugu hau ezinezkoa zela. Le figaro egunkariak horren berri ematen digu gaurEgiten dute azterketa ez dugu partekatzen baina berri hori oso inetresgarria da ia ia mila bigarren etxebizitza dauden gure herrian.

Le gouvernement veut créer une super taxe d'habitation pour les résidences secondaires situées dans les zones tendues et alourdir encore l'impôt sur les plus-values immobilières.

Le gouvernement a trouvé une nouvelle vache à lait: les propriétaires de résidences secondaires. Dans le cadre du dernier projet de loi de finances rectificative, il a déposé un amendement qui a créé deux nouvelles taxes immobilières. La première est une sorte de super taxe d'habitation, que devront payer chaque année, à compter de 2013, les propriétaires de «logements sous-occupés» - une façon polie de désigner les résidences secondaires. La taxe ne s'appliquera que dans les zones tendues. «Mais ce périmètre est assez large. La Côte d'Azur, les bords du lac Léman et les grandes agglomérations comme celles de Paris, Toulouse, Lyon sont considérées comme zones tendues», alerte Gilles Carrez, le président UMP de la commission des finances à l'Assemblée. Surtout, ce nouvel impôt, égal à 5 % de la valeur locative, sera élevé: il représentera en moyenne plus de 20 % de la taxe d'habitation. Même si la majorité parlementaire réfléchit à des aménagements de cette super taxe d'habitation, qui devrait être votée vendredi, la note restera salée.

Pis, les propriétaires de résidences secondaires seront à nouveau pénalisés lors de la vente de leur bien. Le même amendement du gouvernement prévoit de créer des surtaxes pour les grosses plus-values issues de la vente de biens immobiliers hors résidence princi­pale (cette dernière restant exonérée). À compter de 2014, la fraction de la plus-value comprise entre 100 000 euros et 150.000 euros sera soumise à une surtaxe de 3 %, qui viendra en plus de l'imposition habituelle de 19 % et des 15,5 % de prélèvements sociaux. La fraction supérieure à 150 000 euros subira, elle, une surtaxe de 5 %. Dans ce cas, la ponction totale frôlera les 40 %!

Pour Bercy, ces nouvelles taxes, censées rapporter 300 millions d'euros, sont un exemple de justice sociale: elles ne concerneront, selon l'amendement, «que les contribuables les plus aisés» et financeront le logement social. À droite, l'opinion est tout autre. «Ce gouvernement ne sait que multiplier les taxes», tempête le député UMP Hervé Mariton. «Il est honteux de frapper ainsi les classes moyennes. Et c'est désastreux pour le secteur de l'immobilier, déjà en crise», ajoute Gilles Carrez.

   

7 novembre 2012

IEHko bertsulari txapelketa Baionan

Azaroaren 10an Baionan, arratsaldez eta preso eta errefuxiatuen aldeko manifestaldiaren ondotik IEHko  bertsolari txapelketa iraganen da. Bertan sei bertsolari ariko dira, haietariko bat emaztea.

Pozten gara urruñar bi ariko baitira bertan, aspalditik ezaguna den Sustrai Colina, dagoeneko bertsolari finalean bi aldiz aritutakoa eta Odei Barroso bigarren gelditu zena joan den IEHko bertsolari txapelketan Amets Arzalluzen ondotik. Maila handiko txapelketa izaten da IEHko txapelketa, gozamen handikoa. Joan den aldikoa, 2010an, Donibane Lohitzunen iragan zen.

Odei Barroso

Xantza handiena opa diegu Urruñako bi bertsolariei, haiekin izanen gara. Eta milesker Urruñan euskaraz bizitzen laguntzeagatik.

16 janvier 2020

43garren eguna greban.

Résultat de recherche d'images pour "LAB 43 jours de greve contre la reforme retraite Bayonne"photo mediabaskLa imagen puede contener: cielo y exteriorXiberoko Botza

Hilabete oso bat baino gehiago greba hasi zela erretretarako erreformaren kentzea eskatzeko. Baiona LRMeko alderdi kideek bilera zuten ostatu batean. Manifestariek bilera trabatu nahi izan dute baina polizia hurbildu eta ekintza moztu dute. Manifestariek gutun bat irakurri dute. Aste hastapenean Lasserre diputatu En Marche aren etxe aitzinean elkartu ziren grebalariak diputatua seinalatzeko. izan ere bi diputatu En Marche dira hautatuak izan Izan Ipar Euskal Herrian eta ez dute batere komunikatzen erreformari buruz. pentsa daiteke ados direla. Tokiko En Marche taldea nahiko azkarra izzan behar da hauteskundeen emaitzak ikusi eta.

Gisa guztiz grebalarien urratsek erakusten digute En marche alderdiarekiko jarrera aldatzen, edo gogortzen ari dela. Ez da ahantzi behar hilabete bat baino gehiago daramatela batzuk soldatarik gabe!

12 février 2020

Portugalen ere litioko mehategiak prestatzen

Askok Bolibian gertatutako estatu kolpea litioak sortzen duen apetitoa aipatuz esplikatu digute.

Izan ere, gaur egun denetan ibilgailuen erregaien kritika egiten da. Aldaketa klimatikoa kontutan hartuz beste tresnak sortu behar direla diote autoen eraikuntzan ari den industriek. Bateria elektrikoak prestatzen dituzte eta erregaiak erabiltzen dituzten autoak merkatutik kendu eta auto elektrikoak eraiki nahi dituzte. Alegia kutxadura txikituko dela horrela. Horretarako litioa behar da bateriak egiteko.

Litioa Bolibian bada asko, horretarako podere aldaketa, Morales presidenteak herriaren zerbitzurako erabili nahi baitzuen litioa. Estatu kolpeak egin dutenek ez zuten berdin ikusten.

Baina, litioa ez da soilik Bolibian. Dirudienez Portugalen ere bada, Covas do Barroso herrian berean, mendi aldean, mendian, arrokaren barnean litioa bada, mila kilo harrirekin kilo bat litio egiten da. Horretarako ur asko eta osogai oso toxikoak erabiliz ateratzen da litio hori.

Mendez eta soroz osatua, paisai idiliko batean sortu nahi dituzte mehategiak eta tokiko herritarrak oso kezkatuak dira.

-

Hemen lehen ikerketak hasi dituzte.

Résultat de recherche d'images pour "Covas do Barroso et lithium"

Herritarrak mobilizatzen hasiak dira, kezka handia da, laborantzatik bizi direnek ez dute etorkizunik bertan. Betiko bizi lasai eta bukoliko desagertzeko bidean izan daiteke, Portugalgo gobernuak aitzina joaten bada.

Erdian dauden interesak kontutan hartuz, kontra podere indartsuen sortzea beharrezkoa da.

Ingurugiroaren desegitea ingurugiroaren izenean ezin da onartu.

9 décembre 2019

Berriz ere, mobilizazio handiak.

Resultado de imagen de 8 décembre 2019 greve 

Frantzia osoa paralizatua, 1995eko abenduan bezala frantses herritarrak, berriz ere, kalera ateratzen ari dira, erretreten defentsan. Euskal herritarrak ere parte hartzen ari dira behintzat frantses estatuan bizi diren euskal herritarrak.

Elkarrizketa soziala ez da gehiago ibiltzen, egoera blokatua gelditzen da, hau ez da aldatu bost eguneko grebaren ondotik. Alderantziz, lehen ministroak bere determinazioa erran du erretreten erreforma bururaino eramateko.

Haserrea erretreten erreforma baino urrunago doa. Jaka horiek lotura lortu dute sindikatekin eta eremu profesional desberdinekin, irakasle, garaioetako langileekin besteak beste, urte bateko mobilizapenen ondotik. Ostegunean hasia, greba luzatzen da. Macronek saiatu nahi du lortzen aitzineko gobernuek saiatu zutena egiten eta lortu ez zutena.

Ondoko egunetako mobilizazioak deituak dira ipar Euskal Herrian ere, LABek parte hartzen du horretan, jaka horiek ere beren aldetik deitzen dituzte. Asteazkenean lehen ministroak plazaratuko du erretreten erreforma eta aldaketak zehaztuko ditu.

Gobernua prest ote da zartatze sozial baten eragitea erreforma horren inposatzeko? Giroa berotzen ari da, mobilizazioetan bortizkeria heda daiteke errealitate sozial txarra, eremu sozial gero eta handiagoek bizi dutena, arduradun politikoek sufrimendua ez badute entzun nahi.

22 octobre 2021

La Barbade, errepublika librea.

La Barbadeko Diputatuen Ganberak aho batez bozkatu zuen, 2021eko irailaren 29an, Erresuma Batuak 1966an herrialdeari legatutako Konstituzioa aldatzea. Horrela, 2021eko azaroaren 30ean, independentziaren 55. urteurrenean, Barbadosa Estatu bihurtuko da.

1625az geroztik, lehen ingelesak Barbadosera iritsi zirenetik, estatuburua beti izan da britainiar erregea.

Barbado, "Little England" edo "Ingalaterra txikia" deitua, Britainia Handiaren koloniarik gogokoena zen Kariben, eta gaur egun herrialde osoa bisitatzen duten turistak Erreinutik etortzen dira gehienbat.
Gaur egun, La Barbade errepublika da, bere presidentea hautatua izan da, Sandra Mason.

https://static.lavenir.net/Assets/Images_Upload/Actu24/2021/10/21/4d568f00-3284-11ec-8bae-063ca691349f_web_translate_0.833319_-114.1666_scale_1.579946_1.579946.jpg?maxheight=280&maxwidth=400&scale=both

Hogeita bat garren mendea ere herrien askatzeko garaia da.

 

29 octobre 2021

EDF eta Danone Mexikon.

Lettre de la Sixième Commission Zapatiste au Collectif Le temps des peuples  est arrivé.

Rapports de force sareko gunea eskertzen dugu informazio hauengatik. Izan ere, Mexikoko indigenek Europa zeharkatzen dute, Frantziak daraman desmasia kontatzeko. Gutxi entzuten da prentsan eta galdekatzen gaituzte. Horrela diote:

Mexikoko hegoaldean, EDFk eolikoak landatzeko proiektu handi bat du: Gunaa, Sicaru. "Haizeen indarra eta iraunkortasuna aintzat hartuta, Union Hidalgo udalerriak benetako eldorado izaten jarraitzen du energia-sektorearen munduko liderrentzat", CCFD Lur Solidarioko GKEaren arabera. 2021eko ekainean azaldu zen txosten batean, GKEk Frantziako Estatuaren hutsuneak nabarmendu zituen, EDFren akziodun nagusia. 115 eolikoekin, proiektuak Hidalgo Batasuneko biztanleen lurraldeari eragingo dio, "Autokontroleko herriaren % 90ari esker, Lurrarekin eta naturarekin duen erlazioa sakratua baita", gogorarazi du GKEk.
Mexiko erdialdean, Danone ere herri autoktonoen ordezkarien bisorean dago. Multinazionalak "ur guztia ateratzen ari da sumendietatik. Krater handiak sortzen ditu, eta lurra bertan erortzen da. Hondamendia da ", dio Maribel Cervantesek. Bere jarduerak aurrera eramateko, Danone Bonafont enpresa erabiltzen ari da, 1995ean erositakoa (Mexiko, ordutik, herrialde estrategikoa da ur erraldoiarentzat).

Conseil National Indigène-eko hiru ordezkarien ikuspegitik, proiektu industrial hauek elkarren artean elikatzen dira. EDFko parke eolikoa etorriko da, Mexikoko gobernuak "garapen poloak" izendatu nahi dituen beste enpresa batzuen beharrizan energetikoei erantzuteko. "Ez dugu nahi pasillo transistemikoa, energia eolikoaren, azpisektorearen eta eremu osoen meatzaritzaren fabrika bihurtzen duena Ozeano Baretik Mexikoko Golkora arte ", idatzi zuen CNIk urriaren 11ko adierazpen batean.
Europar Batasunaren eta Mexikoren artean merkataritza hitzarmen berri bat egiten ari dela kontuan hartu gabe. Akordio honek mega-planak azkartuko ditu. "Esperientziak erakusten digu truke libreko akordioak multinazionalen eta suntsitzeko tresnen alde egon direla beti", dio Angel Sulubek. "Eta horrek gure herrien desjabetzea bizkortu duela beti".
Giza eskubideen defendatzaileen hilketak eta bahiketak
fr:intro:presentation:lettre_europeenne [zapatista2021]

Autoktonoen ustez, enpresa transnazionalen, Mexikoko gobernuaren eta zenbait talde armaturen arteko kidetasuna handia da. "Mega-proiektu horiek militarizazio batekin batera datoz; gizarteak zatikatu nahi dituzten gizarte-laguntzako programekin; eta giza eskubideen defendatzaileen jazarpenekin", Angel Sulubek zehazten duenez. Giza eskubideen defendatzaileen erailketak eta bahiketak ugaritu egiten dira, eta zigorrik gabe gelditzen dira. Samir Flores Soberanes, Lurraren eta Uraren defentsarako Herri Fronteko kidea (Mexiko ekialdean dagoen elkartea), 2019ko otsailean hil zuten, heriotza mehatxuak jaso ondoren.
13 mai 2020

Patxi Ruiz, gose eta egarri greban.

 

IMG-20200513-WA0002

Elgarretaratzea egin dugu Patxi Ruizen alde herrian.

Patxi Ruiz euskal presoak hirugarren gose eta egarri greba izan du gaurkoa, eta aurrera jarraitzeko asmoa adierazi du, AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak azaldu duenez. Astelehenean hasi zuen, Murtzia II espetxeko (Espainia) zuzendaritzak eginiko mehatxuak salatzeko. AEMk jakinarazi du greba hasi duenetik medikurik ez dela gerturatu presoaren egoera aztertzeko. Horrez gain, Ruiz moduluz aldatu dutela salatu du mugimenduak, «beste preso politikorik ez dagoen» beste batera.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, maiatzaren 5ean, 8. moduloko hainbat preso elkarretaratzeak egiten hasi ziren; COVID-19ak eragindako egoera honetan, preso eriak eta zigorraren zati handiena betea dutenak askatzea eskatzeko, baita bisitak jasotzeko eskubidea aldarrikatzeko eta ez kutsatzeko neurriak eskatzeko, besteak beste. AEMk azaldu duenez, elkarretaratze horietako batean Ruizi eskuan zeraman kartela kentzen saiatu zen kartzelako langileetako bat, eta, gero, espetxeko zuzendaritzak mehatxatu egin zuen euskal presoa: «Zuzendariarekin, segurtasun zuzendariordearekin eta zerbitzuburuarekin biltzera eraman zuten, eta han, mehatxuen artean, kontzentrazioen bultzatzailea izatea leporatu zioten».

Mehatxu horien ondoren, Ruizek astelehenean hasi zuen gose greba. Aurretik, hilaren 9an, besoetan ebakiak egin zituen egoera salatzeko —erizaindegian artatu behar izan zuten—. Bertan medikuak izandako jarrera ere kritikatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, presoaren aurkako irainengatik. Ez da Ruizek halakoak salatzen dituen lehen aldia. Iazko abenduaren 31n ere besoetan ebakiak egin zituen, kartzelari batek euskal presoekin zuen «jarrera erasokorra» salatzeko.

Ruizi elkartasuna adierazteko, Ibai Aginaga euskal presoak uko egin dio Sevilla II kartzelako ziegatik ateratzeari, haren egoera konpondu arte. Beste hainbeste egingo du Jon Kepa Preciadok ere, Kordobako espetxean. Era berean, Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotano euskal presoek uko egin diete kartzelako janari erretiluei, Puerto III kartzelan. Espetxeetatik at ere, lau lagunek gose greba abiatu dute.

AEMk gaineratu du Ruizi zer gertatzen zaion, bada, horren erantzukizuna Murtzia II espetxeko zuzendaritzak eta «espetxe politika hau diseinatu edota aurrera eraman duten» alderdiek izango dutela.

11 décembre 2019

Bougainville independentziaruntz

Résultat d’images pour ile de bougainville

Boskatu dute eta independentzia hautatu dute. 176 928 alde, hiru mila aurka. hau izan da abenduaren 3ko emaitza. Ez dago zalantzarik independentzia hautatu dute Bougainville uharteetan.

Hogei mila hil eragin ditu artxipeloan iragandako konfliktoak. Ez da txantxa, kasualitate historiko bat.Berrehun mila herritar baino gutxiagoko lurraldean. Nazio eskubide, herri aske baten aldeko borrokaren emaitza oso bortitza. Zapaldu nahi izan den herri baten kontrako erabaki politikoak eragin zuena. Ez dute autonomiarik nahi, independentzia baizik, aske izan nahi dute. Lurpeko aberastasun handia dute, kobre asko dagoelako, horren kudeatzeko aukera nahi dute.

Orai Papouasie-ko parlamentuak indenpedentziarako erreferendumaren aitorpena egin beharko du eta indepedentziaren hobeste beharko du duela hogei urte izenpetu zen akordioak erraten zuen bezala. Borroka armatuaren bukaerak akordioa ekarri zuen bi perteen artean.Orai adostu zena, bozkatua izan dena independentzia ekarri behar du eta 194garren estatu askea izanen da Bougainville.

Résultat d’images pour ile de bougainville

13 avril 2020

Gezurra agintean.

Coronavirus risks the return of currency wars | Financial Times

Ipar Euskal herriko egoera nahiko ona dela ematen du Sud Ouesten eta Baionako herriko etxeak komunikatzen dutenaren araueran. Gainera, eritu zirenak, adinekoak sendatu direla erran dute. Oso zaila da zenbaki zuzenak lortzea,  baina Baionako hospitala ez dela gainditua ematen du. Baionako peñek beren lokalak utzi dituzte sekulan espazio berriak behar balire jendearen kokatzeko. Berriak Nafarroa eta EAEko berriak eskaintzen dizkigute. Aberri Egunaren biharramunean berriz ere ohartu behar gara, arazo hain garrantzitsuari buruz, zenbaki soil baten lortzea ere zaila dela. Herri bat osatzeko oinarrizko informazioa biltzea beharrezkoa da eta ez gaude horretan oraindik! Hori informazio zabal eta askotan sakona, Berria gure tresna indartsuena delarik! Frantzia eta Espaina nagusi gure herrian oraindik!

Zer dakigu frantses estatuak egin duen pandemiaren kudeaketaz?

Hau da 1793ko kostituzioaren 21garren artikuluak adierazten duena: Article 21. - Les secours publics sont une dette sacrée. La société doit la subsistance aux citoyens malheureux, soit en leur procurant du travail, soit en assurant les moyens d'exister à ceux qui sont hors d'état de travailler.

Noski ez da gure erreferentzia nagusia izanen, garai horretan euskaldunok gure eskubideak galdu genituelako. Baina, estatu bat behar bada, zailtasunetan direnei laguntza eskaintzea da lehentasuna, hau garai haietan kontutan hartu bazuten, uste dugu ez dela gaur baztertzen ahal den eskubidea. Gaur egun erretretaren erreformarekin edo langabetuen eskubideak murriztearekin, gobernuak bere buruari uko egin dio. Iruzr egin dio bere herriari.

Three travel startups tell us how they're responding to the ...

Musukoekin hasi.

Hastapenetik musukorik ez da. Lehen momentuan, gobernuaren bozeramaileak zioen musukorik ez zela beharrezkoa. Pixkanaka gezurtatua izan da, eta azkenik, Medikuntzako Akademiak musukoekin ateratzeko aholkua eman du. Baina, Philippe, lehen ministroak egin duen azken agerraldian, apirilaren lehen egunetan, OMSeko kide baten azalpena hartu du, hor erraten baitzen musukoa ez zela beharrezkoa. Beraz, tokiko Akademiaren gainetik pasatzen da eta nahasketa sortzen du, soilik haien musukoen lortzeko ezintasuna gordetzeko.

Bihardanik, Hego Euskal Herrian, musukoen banaketa hasiko da. Lanera joan behar duen orok eskuratzen ahalko du musuko bat, bere burua babesteko eta baita ere besteen babesteko. Hau, Ipar Euskal Herrira ez da iritsi. Noski, Ipar Euskal Herriko egoera ez da Hegoaldekoa. Dena den, musukoen falta frantses estatu osoaren egoera da, Covid-19 oso present den tokietan ere.

Frantzia ekialdeko egoera oso gogorra da. Ekialdea materialik gabe gelditu da. Dena, ahal den bezala egin behar da, elkarte batzuengana joan behar dira erizainak musukoen lortzeko. Erizain liberal bakoitzak, astean, 18 maska lortzeko eskubidea du farmazietan. Estatuak ez du erantzunik ematen. Erizainak bereizten dira familiarengandik, kutxadura ez zabaltzeko gisan, etxez etxe ibiltzen direlarik.

Urtarrilearen 24ean dagoeneko estatuak errekizizionatu zituen toki guztietan zeuden musukoak. Informazio desagertu egin da, baina jakina da armadarentzat eskuratu zirela musukoak. Bitartean, Macron antzerkira joaten zen,jendea lasaitzeko, gibeletik disponiblea zen materiala estokatzen zutelarik. Gezurrak zabaldu dira, egia beharrezkoa zelarik, herritarren prestatzeko. Denbora 49-3 erabakiarekin erretreten erreforma imposatu dute.

Uhain bat bertzearen gainetik.

Txinak urtarrilatik erakusten zuelarik egoera oso serioa zela, neurri zorrotzak hartzen zirela, otsaila osoa galdua izan da gobernuaren aldetik. Estatuak arduradunak dauka, arlo guztietan, egoerak aurrikusteko. Beraz, informazioa zegoen, baina lehentasunak beste nunbait jarri dituzte. Konfiantza hautsi da herritar eta erabitzaileen artean.

Agintariek hospital publikoa ez dute erabiltzen, dirua dute sistima pribatua erabiltzeko. Beraz, ez da gobernuko kideen kezka, oraindik ere, komunikazioak lehentasuna izaten jarraitzen du.

Hiru hilabete lehen heriotzaren berria zabaldu dela, hamahiru mila hil estatuan.

Hiltzen direnekin aginduak oso gogorrak izan dira. Ildakoen zainketa debekatu dituzte, Covid edo ez, horrela familiak eramanen duen irudia desberdina da, zainketa ez baita egiten. Lekukoen tanatopraktorreek ez dakite jendea zertaz hil diren, babesik gabe, maskarik ez daukate. Hil kutxa berehala hesteko  agindua dute. Azken agurren ematea ezinezkoa bihurtu da.

Konfinamentuarekin bukatu beharko da, baina kutxatuen afera ez da konpondua. Gainera udazkenarekin beste uhain bat helduko dela iragatzen dute. Orai arteko erabakiak jarraituz kezka areagotzen du.

Bestalde, Suediak ez konfinamentuaren erabakia hartu. Kutxatze kolektiboaren hautua egin du. Ondoko hilabeteek erakutsiko digu zein den politika hoberena.

Coronavirus shock vs. global financial crisis — the worse economic ...

Klase borroka

Hospitaletako langileen artean milaka dira kutsatuak izan direnak. Gehiengo handia da hospitaletan gaur egun Covid-19 dira. Langile horiek ez dute materialik babesteko. Hospitaleetako langileak arrisku handian daude zuzenean, denbora gehiena pasatzen dute Covid-19 duten eriekin, FFP2 musukorik ez dute. Hospitaletan!

Egoera zailetan daudenak hunkituagoak dira.

Kazetari batzuek begiratu dute ea zenbakiak onak ziren. INSEEk zenbakiak plazaratu ditu. Herrietatik INSEEk biltzen dituen zenbakietatik bildu ditu. Haut Rhin departamentua hartu dute adibidetzat, hau da atera dena, martxoko, hospitaletan soilik! Konparatu dute eta etxean zendu direnak ez dira zenbatu. Le Mediak erakusten du zenbakiekin gauza asko gordetzen direla. Biktima guztiak ez dira zenbatzen.

Seine Saint-Denisko departamentuan hildakoen zenbakia handiagoa da. Izan ere, langile asko bizi dira hor eta egunero lan egitera joaten dira, metroa hartuz. Kutxatzeko aukera handiagoa dute.

Gobernuak konfinamenduaren hautua egin du, errepresioarena ere. Auzo txiroetan, poliziaren jarrera oso bortitza da. Ez da Koronabirusarekin hasi baina areagotu du jarrera. Ez dira salbuespenak zoritxarrez. Komunikabideetan auzoetako gazteak estigmatzen dituzte ateratzen direlarik, auzo burgesen gazteak aldiz ateratzen direla eduzkia hartzeko. Ligue des Droits de l'Homme elkarteak dei egin dio gobernuari eta salaketa egiteko.

Paperik gabekoak dirurik gabe gelditu dira. Asko beltzean aritzen ziren eta konfinamentuarekin lanik eta dirurik gabe gelditu dira. Jatekorik ere ez dute. Portugalek egin duen bezala, estatuak paperik gabe dauden guztiak, urgentziako denbora osoan, osasun eskubide ezagutu behar lizkieke, seguritate sanitarioa segurtatzeko. Txaleko beltzek paperik gabe direnei laguntza ekartzen die.

Bukatzeko.

Ekonomia beheruntz joaten ari delarik indarrak egin beharko direla diote gobernutik. Ulertzen da gaur egun lanean ari direnei indar hori eskatuko zaiela. Hau ezinezkoa da! Konfinatuak diren guztien laguntzan ari direnei faktura pasatzea? Harrigarria! Klase borroka, kapitalak beti bere inderesak begiratzen!

 

 

 

 

Publicité
<< < 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité