Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
22 janvier 2020

Erretraren erreformaren kontrako mugimenduak jarraitzen du.

Résultat de recherche d'images pour "erretretaren erreformaren kontrako baionako geltokian"

Aste honetan, Parisera joaten zen trena grebalari talde batek gelditu dute Baionako geltokian. Polizia etorri eta gero, grebalariek oihu artean utzi dute geltokia. "Erretreta gurea da,lortzeko borrokatu ginen, atxikitzeko borrokatuko gara" oihukatuz joan dira.

Datorren ostirala, greba egun nagusi bat izanen da. Mobilizapenak indartzen ari dira. Baina ematen du gobernua erresistentzia maila hori jasateko prest dela eta ez duela amore emanen gertatzen ari denaren aurrean.

Résultat de recherche d'images pour "violences policières"

Bitartean, polizien bortizkeriaren lekukotasunak biderkatzen ari dira, gobernoaren babesa iaia erabatekoa delarik. Epaileek gero eta salaketa gehiago behar dituzte epaitu eta kazetariek traba ugari dituzte beren lana egiteko. Argazki eta filma andana dabiltza sare sozialetan herritarrek bizi dituzten bortizkeriak soilik manifestaldietan parte hartzeagatik. Nonbait filma horiek eskertu behar dira epaiketetan baliagarriak izaten baitira manifestariei poliziaren kontra oldartzea leporatzen zaielarik.

Publicité
23 janvier 2020

Elkartasunean ostatu topatu duten familiak (Berria)

Elkartasuna. Horrek bultzatu ditu Zornotzako Harrera Taldeko kideak euren herrira bizitzera etorritako familiekin elkarlanean hastera.

Anboto

2019ko abenduak 9

Zornotzako Harrera Taldeko kideek argi dute “laguntza eta salaketa, txanpon beraren bi aldeak” direla. Horregatik nabarmendu dute atzerritarrei buruzko Espainiako legea dela egun migratzaileek pairatzen duten traba nagusia. “Legeak pertsona horiek modu irregularrean bizitzera kondenatzen ditu: paperak lortzeko hiru urtez egon behar dira erroldatuta, eta urte beteko lan kontratua eskuratu behar dute; beraz, kasurik onenean, bizirik irautera kondenatuta daude gutxienez hiru urtez”, azaldu du Olatz Talavera Zornotzako Harrera Taldeko kideak.

“Hor sartzen da harreraren beharrizana”, erantsi du kolektibo bereko kidea den Irati Aiestak. “Atzerritarrentzako legeak bigarren mailako biztanleak sortzen ditu: eskubiderik gabe, egoera zaurgarri larrian bizitzera behartuz”. Horri erantzutea “ezinbestekoa” dela ondorioztatu du: “Gurea da ardura, eta herri moduan erantzun kolektibo bat eman behar dugu, bestela gu ere arazoaren erantzule garelako; hortik dator hein batean proiektuaren zergatia”.

2017az geroztik, herrian abandonatuta zegoen etxe bat atondu, eta familiak bertan bizitzeko egokitu du Zornotzako Harrera Taldeak. Martxan hasi zirenetik, hamabost familia igaro dira etxetik. Orain, ordea, bertan dauden lau familiek, herrian geratzeko hautua hartu dutela azaldu dute, eta azken hilabeteak mota guztietako laguntza lanak egiten ibili dira.

“Hiru familiak 2018tik daude gurekin, eta laugarrena orain dela aste gutxi iritsi da”, esplikatu du Talaverak. Familiekin beharrizanak “gutxinaka” sortzen direla esan du, eta, batik bat, egunerokotasunari lotuta daudela. Aiestak erantsi du egunerokoan traba “izugarriak” sortzen zaizkiela: “Administratiboak, hizkuntzari lotutakoak, ohiturak, estereotipoak, arrazismoa…”. Laguntza premia handia dutela dio; adibidez, erroldatzea, eskolatzea edo osasun arreta lortzeko. Horretarako, herritar askoren laguntza jaso dutela nabarmendu du: “Erroldatzea lortzeko salaketa kanpaina bat abiatu genuen herrian, eta azkenean lortu genuen helburua”.

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformatik abiatuta Euskal Herri osoan zehar hedatu den harrera sarearen parte da Zornotzako taldea. “Gure artean harremanetan gaude, eta lekuan lekuko proiektuen ezaugarrien eta migratzaileen profilen arabera bideratzen da harrera; baina egitasmo bakoitza autonomoa da”, zehaztu du Aiestak. Hori bai, oinarrian beti laguntza solidarioa dagoela azpimarratu du: “Harrera, arreta eta laguntza; herrian haiekin batera elkartasun proiektu bat sortzea da helburua, komunitate hobe bat jadanik eraikitzen hastea”.

Familiak esparru eta bide ezberdinetatik jartzen dira haiekin kontaktuan. “Horrek esan nahi du sinistu behar dugula haien istorio eta arazoetan”, gogorarazi du Aiestak; “eta haien beharrizanei erantzun bat eman”. Hala ere, ezinbestekotzat jo du lan hori guztia salaketarekin uztartzea: “Hona ekarri dituzten arrazoiak salatu behar ditugu, hori delako modua biktima izateari utzi eta aktibista bihurtzeko”.

Umeen kasua ere azpimarragarria dela deritzo Talaverak. “Batzuek ez dute inoiz izan errutina bat, hasieran oso aztoratuta daude, kostatu egiten zaie gainerakoekin harremanak sortzea, ez dute hizkuntza menderatzen… Orduan, lehentasunezkoa da lehenbailehen eskolaratzea”. Izan ere, behin eskolan, lasaitu eta “ume izatera itzultzen” direla ohartarazi du Talaverak.

Era berean, instituzioetan dagoen “gabezia” salatu dute biek; batez ere, familien kasuan. “Instituzioak ez daude prest familien beharrizanei erantzuteko, eta unitate familiarrak apurtu egiten dituzte”, gaitzetsi du Talaverak. “Are gehiago, instituzioen zentroetan umeen tutoretza galtzera ere arriskatzen dira familiak; eta arrazoi bakarra pobrezia da: ez dutelako ahalmen ekonomikorik eta ezinezkoa zaielako hori legez lortzea”.

Etxetik kafetegira

Migratzaileei ostatu emateko etxea betea dutela, herrian izandako elkartasunak eta lanean jarraitzeko grinak beste proiektu bat martxan jartzera bultzatu ditu Zornotzako Harrera Taldeko kideak. Aiestak jakinarazi duenez, egun ez dute familia gehiago artatzeko lekurik, eta espazio berri bati bide ematea erabaki dute. “Familia horiek autonomoak bilakatu arte lagunduko ditugu, eta, bitartean, integrazioa sustatzeko espazio berri bat sortzea erabaki dugu”.

Elkartasunean saretzen jarraitzeko espazio bat izango dela esan du Aiestak, alternatibak eraikitzeko aukera eskainiko duena. Era berean, beste bizitza eredu bat erdigunean izango duen espazio bat ere izango dela erantsi du: “Eraldaketa sozialerako espazio bat izango da, bertako produktuetatik hasi eta harremanetan sartzeko beste modu batzuk garatzeraino”. Atzo, finantzaketa kolektiboko kanpaina bat hasiz aurkeztu zuten egitasmoa. Goteo plataformaren bidez egingo dute, Bizkargi Kafe Degustacion izenpean. “Asmoa da herriko jendea hasiera-hasieratik inplikatzea, eta lan egiteko aukera ematea, horregatik finantzaketa ere elkarlanean egingo dugu, denon artean”, adierazi du Talaverak.

25 février 2020

Euskal Konfederazioak Florence Lasserre diputatuaren jokamoldea salatu du

Paul Molac diputatuak aurkeztutako lege proposamena –otsailaren 13an–  eztabaidatu eta bozkatua izan da Frantziako Legebiltzarrean. Euskal Konfederazioak Florence Lasserre diputatuak bozkaren ondoren plazaratu artikulua kritikatu du.

ARGIA @argia
2020ko otsailaren 21a
 
Florence Lasserre-David Frantziako Asanblea Nazionaleko diputatua da Mugimendu Demokrataren izenean.

Euskal Konfederazioak dioenez, Ipar Euskal Herriko V. bozka-eremuko Florence Lasserre diputatu andereak Morbihaneko diputatu Paul Molacak Frantziako Legebiltzarrean lurralde hizkuntzei buruz aurkeztu lege proposamena onartua izan dela dio –otsailaren 13an– baita adierazi ere Lasserrek parte hartu ez duen “eztabaida sutsuan” aritu dela. Euskararen alde lan egiten duten elkarteak “ez dela egia”, salatu du fermuki.

Konfederazioak dioenez, zoritxarrez, bi bozengatik ez dute onartu murgiltze eredua aitortzen zuen emendakina. Iparraldean irakaskuntza elebidun publikoak, pribatuak eta ikastolek galde egiten duten murgiltze ereduaren aitorpen honetarako eskas ziren bi boz horien artean, Florence Lasserre diputatuarena, baita VI. bozka-eremuko Vincent Bru diputatuarena ere.

Hemen Florence Lasserrek –frantses hutsean– bere webgunean argitaratu testua.

Segidan, Euskal Konfederazioaren agiri osoa:  

E-mailez nasaiki zabaldu bere webguneko artikulu batean(1) Iparraldeko V. bozka-eremuko Florence Lasserre Diputatu Andereak aipatzen du Paul Molac Morbihaneko diputatuak frantses Legebiltzarrean lurralde hizkuntzei buruz pausatu lege proposamena onartua izan dela, otsailaren 13an, parte hartu ez duen “eztabaida sutsuen ondotik”. Maluruski parte hartu ez duen eztabaida sutsuen ondotik erranen genuke...

maluruski diogu 2 bozengatik bakarrik ez baitute onartu murgiltze eredua aitortzen zuen emendakina. Iparraldean irakaskuntza elebidun publikoak, pribatuak eta ikastolek galde egiten duten murgiltze ereduaren aitorpen honetarako eskas ziren bi boz horien artean, Florence Lasserre diputatuarena beraz baita VI. bozka-eremuko Vincent Bru diputatuarena ere. Azken hau Legebiltzarrean bazen ere eta bukaerako proposamena bozkatu badu ere, ez du eztabaidetan parte hartu. Zertarako balio du diputatuak hautatzea ez badute parte hartzen beren lurraldeari buruzko gaien inguruko eztabaidetan?

Egia bada ere bere artikuluan Lasserre Andereak idazten duela “lurralde kulturak deskubritzea ikasleentzat onuragarria dela” edota “lurralde hizkuntza bat menperatzeak pertsona adimentsuago egiten duela”, hemengo herritarrek nahi duten lurralde hizkuntzen aitorpen hastapenerako eztabaidetan parte hartzea eta emendakinak bozkatzea adimen seinale izango zen... Urrunago, Lasserre Andereak segitzen du “ghetto linguistikoak sortzeko arriskua” eta “kultur hestea eta kultur baztertzailea” aipatuz, lurralde hizkuntzen alde egitea iraganeko ideologia zaharkituekin bat egitea balitz bezala. Lurralde hizkuntzen aldeko borroka aipatzea “komunotarismoa” eta “kultur autoritarismoa” bezalako terminoak erabiliz, maltzurra eta arriskutsua da. Horrelako diskurtso bikoitza izateak (hemen diskurtso bat, Parisen beste bat) gure hizkuntzak transmititzeko eta biziarazteko daramagun lana kaltetzen du. Horrez gain, iragana/tradizioaren eta modernotasunaren arteko konparaketa egitea ere arrunt zaharkitua da, iraingarria ez errateko. Euskararen inguruko kultur dinamika aberatsaz batere ez ohartzearen kontu dela erranen dugu...

Lasserre Andereak idazten du ere “Estatuari ezin zaiola erreparazio historikoaren izenean lurralde hizkuntzen eta kulturen aldeko politikak xutik ezartzea galdetu”. Hori erranez France Insoumis-eko Bastien Lachaud diputatuaren mailan kokatzen da: honek Molacen lege proposamenaren inguruko eztabaidetan jarrera ultra-jakobinoa erakutsi zuen, Jean-Michel Blanquer hezkuntza ministroarekin batera, azken honek parte hartu zuelarik bakarrik segurtatzeko Modem eta La République en Marche taldeetako diputatuek ez zituztela lurralde hizkuntzen irakaskuntzaren aldeko emendakinak eta artikuluen alde bozkatuko. 

Hala ere, puntu batekin egiten dugu bat Diputatu Anderearekin: hizkuntzak ez dira mugimendu politikoen instrumentalizazioaren menpe izan behar. Horregatik hain zuen gomitatzen dugu bere hitzak berriz gogoetatzera, beste garai batzuetako konparaketak saihestera eta “kultur autoritarismoa”-rekin kasu egitera...

Baiona, 2020ko otsailaren 21a

17 mars 2020

Etxean denak!

Eguerditik goiti denak etxean egon behar gara. Formulario bat Berne ministaritzaren gunean jarri dute, bete behar dugu, erranez nora joaten garen karrikan kontrola baldin badugu. Paper hori ez badugu isuna jarriko digute. Irakurria dut beste herrialdeetan kartzela zigorra ere aurrikusia dutela kalean arrzoinik gabe taldean ibiltzen direnentzat.

Lehen irudiak, militarrenak, poliziarenak karrikan inpresionagarriak dira baina hasiera baizik ez da, jendea nahiko laai ageri baita. Parisen ere bide luzeetako geltokietan jende asko bada, hiri hanitik ahal duena joaten baita dirudienez. Beraz elkar kutxatzeko aukera handia, geltokietan jendeen arteko distantziak ez baitita errespetatzen.

Horrez gain, hirietakoek birusa garraiatuko dute herri txikietaraino, orai arte kutxatuak ez diren lekuetaraino, jakinez zein errazki hedatzen den arduragabekeria da.

Résultat de recherche d'images pour "confinement gares de Paris"Yahoo eguerditan Parisen

Macronek enpresendako laguntzak iragarri ditu, hospitaleentzako, ez du deus erran. hospitala militarrak jarriko dituztela erran du. Eritasun horrentzako eremuak zabaltzea aipatu du ere. Alegia, hospitala bereziak korona dutenen biltzeko eta artatzeko. Hitza hartu du baina zer neurri zehatz hartu duen herritar arruntarrari erantzuteko ez dakigu, arazo zahatzak hor direlarik. Adibidez medikuek erraten dutelarik material faltan ez du aipatu frantses industriak material hori ekoiztuko zuela ondoko egunetan, ez du dirurik eman ikerketarako ere. Herritar guztiek maskak behar lituzkete baina ez daude inon. Eskas gelditu da.

Bestalde, urgentzietako ahalbideak laster mugatuko dira, bideko istripuak izanen dituztenek, edo soilik bihotzekoa duenak, ez du aukerarik izango artatua izateko, zainketa berezietan tokirik ez delako izanen. Horregatik da hain inportantea elkar ez kutxatzea. Baina maskarik ere ez dago.

3 décembre 2020

Euskararen eguna

Euskararen eguna, euskaldun guztien eguna. Euskaldun berri, zahar, erreberritzen, euskalduntzen ari, alfabetatzen eta bereziki maitatzen!

Duela gutxi euskaraldia abiatu zen. Noski, euskara egunero baliatu behar dugu, egunero arabili eta partekatu. Ez dago besterik herri honi oraina eta geroa eskaintzeko.

Euskararen Eguna | Tablón de anuncios – Sitio público The English School

Ez dugu beste ideologiarik, gure hizkuntza baino.

Publicité
5 janvier 2020

Seguritate sozialeko bulego bat gutxiago.

Résultat de recherche d'images pour "securité social"

Donibane Lohitzuneko merkatuaren ondoan Seguritate sozialeko bulekoa bat dago. Azken urte hauetan ez da inongo arazorik izan eta bezero edo erabiltzaile nahiko ibili da bulego horretan, bulego horren beharra frogatzeko eta hor dauden langileen presentzia justifikatzeko.

Duela gutxi jakin da bulegoa hetsiko dela. Ez dago beste azalpenik. Ulertzen dugu hau dela Macron presidentearen politikaren erabakia, alegia serbitzu publikoen murrizketa besterik gabe.

Geldituko dena da, astean bi aldiz Sagardianen hitz ordu bat hartzen ahalko dela arazo bat baldin bada. Pentsa, bost egunetik hor dauden langileekin, bi egunetara hitz ordu batekin, aldaketa itzela da! Ondorioa izanen da ez dugula edozoin arazoren aurrean berehalako erantzunik izanen, eta sekulako arazoak izanen ditugula gure paperen kudeatzeko.

Hendaiako herriko etxeak protestatu omen du eta lortu duke astean hiru aldiz bulegoa idekia egotean Hendaian. Donibanen ez dateke protestarik egon hestea totala denez.

10 décembre 2019

Altura handiko hautagaiak Miarritzen.

Resultado de imagen de didier guillaumeResultado de imagen de jean baptiste Lemoyne secrétaire d'etat

Bi ministro prest agertu dira Miarritzeko kontseiluan sartzeko, bat orai arte auzapez izan den zerrendan eta bestea bere zerrenda sortuz. Biak ez dira baitezpada fama handiko politikariak, behintzat Ipar Euskal Herriko edo soilik Miarritzeko politikari gisa ez dira ospetsuak, eta bat batean lehian sartzen dira hain bazterreko hiri batean hautetsi izateko. Ez genekien Miarritzek horrelako interesa sortzen zuenik poderearen pasabideetik. Izan al da G7ren eragina, ondorioa?

Laborantza ministroa, Didier Guillaume, 60 urte, Lurraman ikusi genuena, harritun gintuena Birritzeko ELBko azokara etorriz. Orai hobeki uler daiteke interesa. Hots, bere zerrenda aurkeztuko du datorren urteko martxoko herriko hauteskundeetan. Guillaume, alderdi sozialistatik heldu da, alderdiko burua izan da Senatuan, Drome departamenduko hautetsia. Alderdi sozialista utzi ondotik Macronekin dago, ministro. Zeharkako bide horiek nahiko zailak dira ulertzen baina, Macronen politika sostengatzen du eta peztizidak babesten. Valls-en kanpainaren buru izan zen ere 2017an.

Euskal Herriaz maite mindu omen da, euskara ikastea saiatu omen da. Alegia gizon perfektua, politikan bere burua babesten ahalegintzen dena. Politikariak nahi duena lege bihurtzen da, toki batetik bestera badoa bizitzaz zehar eta aulkia egon behar da bere ibilbidea jarraitzeko.

Bigarrena, Michel Veunac auzapezaren zerrendan aurkeztuko da,Kanpoko komertsioko, turismoko eta frankofoniako estatu idazkaria. Hau eskuiean egin zuen bidea, LRn, errepublikanoa, Copé-ren ondoan. Bera, Frederic Espagnac senatariaz maite mindu da. Espagnac prozesuan barrena ikusi dugu eta baita ere Herri Elkargoaren sortzean. Goi mailako pasabideetan elkartzea gertatzen dira eta beraz Jean-Baptiste Lemoine ere Miarritzera dator. Hau ere Macronen politikaren babesle. Hots, bi politikari potolo Miarritzerako.

Michel Poueyts, hautetsi abertzalea Miarritzeko herrian hor izanen da Didier Guillaume sostengatzeko. Aspaldiko hautetsia, prest berriz abiatzeko, Macronista batekin, gauden garaian eta bizi ditugun arazo poliko sozial mugituan, bazukeen zerbait debatitu ministroarekin, zerbait lortu Miarritzerako. Seguraski ondoko hilabeteetan sukalki horien berri izanen dugu.

Behintza herri hauteskundeen giroa piper askorekin heldu zaigu neguan sartu baino lehen

 

27 décembre 2021

Gerla, Aberri Handiaren alde, Aberri Txikia odoletan.

 

Gerlak asko aipatzen dira azken hilabete eta urteetan. Gero eta hurbilagoak, gero eta ugariagoak. Batzuetan zailak ulertzen, askotan arrazoi ekonomikoak, interes ekonomikoak, agerian dituztenak baina estaltzen direnak. Hemen aipatu behar dugun gerla, hogeigarren mendearen hastapenean hasi zen gerla da, hamar milioi pertsona heriotzara eraman zituena, historialariek kontatzen digutenaren arabera. Hemen ez dugu azterketa historikorik eginen ez da gure funtzioa, ez da gure espezialitatea. Hemen eginen duguna azterketa orokor bat ikerketa desberdinak hartuz, munduan zehar hartua izan ziren erabakiak begiratu eta gerla horren zergatia ulertzen saiatu. Gero noski Ipar Euskal Herrian gerla honek izan zituen ondorioak, anitzak, zehazten saiatuko gara. Baita ere, alderdi literariotik ere begiratuko diogu, literaturan ere izan baitzituen ondorioak. Nahiz eta garai hartan euskal idazle gutxi egon, egon ziren eta barnetik nola kanpotik haien lekukotasuna, beren ekarpen literarioa eskaini zuten, gaur mende baten buruan garaia ulertzen saia gaitezen eta horretaz ondorioak atera ditzagun, beharbada gaur egun estaltzen saiatzen direnen aitzinean.

Ekonomia lehenik

Michel Collon1 kazetariak proposatzen digun bidetik abiatuko dugu gure ibilbidea. Izan ere, badakigu aurten Frantziak sekulako omenaldiak antolatuko dituela lehen gerla mundialaren gogoratzeko, gerla horretan irabazle izan zela errepikatzeko, frantses sentimendu nazionalaren zirikatzeko, pizteko, krisi garaietan hau baita gai biltzailea, gobernuek baliatzen dakitena, gaur egun Frente Nazionalak, eremu politikoan etengabe plazaratzen duena. Dudarik gabe, ehungarren urtemuga aproposa da herritarrei errateko Frantzia Handia bizirik dirauela eta Frantzia Batuaren alde lan egiteko unea dela. Gobernuek herritarren onura bilatzen al dute ? Herritarren ongi izatea nahi ote dute ? Hemen proposatuko ditugun elementuek ez dute horrelakorik erakusten, gerlek mami beltzagoa dutela ikusiko dugu.

Interes ekonomikoak ziren jokoan, hauek ziren auzitan eta herri bakoitzeko ekonomiek lurraldeen banaketa batean arramoldaketak behar zituzten. Alemania, Austria alde batetik, Frantzia, Ingalaterra, Belgika, Errusia bestetik. Munduan nork aginduko zuen zen gaia, nork eramanen zuen gerla ekonomikoa aberastasunen bereganatzeko. Koloniak, erreserbak nork eramanen dituen alde batetik eta bestaldetik herrietan langileen artean pizten ari ziren ezkerreko mugimenduei aurre egiteko, mozteko aterabideak

Langileen antolaketak ugaritzen ari zen garaia izan baitzen hemeretzigarren mendearen bukaera eta hogeigarren mendearen hastapena. CGT2 sindikataren erakina handia zen, kide asko zituen. Bi lerro nagusi gain-gaineko ekonomiek, kapitalek oso hurbildik begiratzen zituztenak.

1900an Europa kapitalistak beherakada bat ezagutu zuen, krisia Frantzian eta Ingalaterran indarra zuen, Alemanian gutxiago gazteagoa baitzen, enpresa handiak azkartu ziren, langileen esplotazioak gogortuz eta ekoizpena ugarituz. Kapitala handitu zen eta kolonietan hedatu zen bertako lehengaiak berenganatuz. Europako kapitalismoa zabalduz joan zen Afrikan, errepresio handia inposatuz. Armadak Afrikan ziren, zapalkuntzan oinarrituak. Berlingo konferentzian 1885an, Europako herriek Afrikako eremuak banatu zituzten, baina bakoitzaren garapen ekonomikoaren araberan apetituak handitzen joan ziren eta Alemaniak zati handiagoa nahi izan zuen.

Horretatik Frantziak ondorioztatu zuen Alemaniak erasotzailea zela eta horren inguruko propaganda eraiki. Garai horretan Frantziak armada azkarra zuen, Alemaniak bezala. Jadanik Marokon Frantzia eta Alemania enfrentatzen ari ziren, Marokoko kontrolaren lortzeko. Bestalde, Frantziak aitzinako 1870ko gerlan, Alsazia eta Lorrainak galdu zituen, eta bertan meatze eremu garrantzitsua zegoen, horren berreskuratzea funtsezkoa zen frantses industriarentzat. Lehen osagaiez jabetzea izan zen gerla ekonomikoaren gakoa, lehengaiak lapurtu, esklabotzaz baliatuz, honek egin zuen enpresa askoren aberastasuna.

Berlingo konferentzian3 ez zen afrikarrik. Banaketa Europako estatuen artean egin zen. Alemaniaren indartzeak eta bere aldarrikapen ekonomikoek 1914 arte gibelatu zuten gerla.

 

Lehen tresna, propaganda

 

Hurbiltze horretan propaganda gerla martxan eman zen. Gerla, ideia eder batzuengatik eginen zela saltzen hasi ziren gobernuak. Ideia ederrak etsaiaren ideia gaiztoen kontra. Demokraziaren alde eginen zen gerla. Herritarrak aberriaren alde borrokatzera joan ziren, alegia frantziar guztientzat, ikusi dugun bezala tartean interes handiak zeudelarik.

Propaganda gerla bat hasi zen eta etsaiaren inguruko irudia aldatzen joan zen, afixa zabaltze asko izan ziren, eskoletan ere horma-irudiak zeuden4.

1914 - 1918, CULTURES DE GUERRE. Information, censure et ... Cartes postales14-18 - Présentation d'une collection de ...

 

 

 Pin on Posting Posters

Etsaien izugarrikeriak erakusten ziren eta frantziar soldaduak askatzaile gisa aurkezten ziren.

Bestalde aitzineko konfliktoetan Frantziak Alsazia eta Lorraina galdu zituen, erronka zen lurralde horien berreskuratzea. Hau zen argudio bat jendearen sentimenduen pizteko.

Galdera asko zintzilik zeuden, gerlaren bezpera arte, bakearen mugimenduak buruzagi handia baitzuen Jauresekin5. Hau hil zuten uztailaren 30an. Abuztuaren lehenean mobilizazio deia egin zen.

Elizaren laguntza osoa izan zen. Elizak bizia segurtatzen zion soldaduari. Aberriarentzat hiltzen zen soldaduaren mitoa sortu zuten. Mitoa funtsezkoa zen herritarren isiltasunaren lortzeko, egunetik egunera emendatzen ari zen hilen kopurua ikusiz.

Europako alderdi sozialistek nazioarteko elkartasuna alde batera utzi zuten, Jauresek indar izugarria egin zuen bakearen alde baina hil zuten gerlaren bezperan. Azken asteetan historialari batzuek gogora ekarri dituzte Jauresek hizkuntz gutxituei buruz idatzitakoa. Dena den haren izena oso ospetsu gelditu baldin bada, haren memoriak ez du frantses politikan aztarna gehiegirik utzi kontutan hartzen bada haren hiltzailea errugabea epaitu zutela gerla bukatu eta gero.

Ondoren aberrien aldeko propagandak nagusitu zen eta ez zen gelditu.

 

Oroitzeko « avant oubli »

La « Grande Guerre » de 14-18 au Pays Basque : des aspects ...

 

Atlantica argitaletxeak, Joel Rocaforten eskutik, « Avant oubli » liburua plazaratu zuen 1997, gerlan ipar Euskal Herriko gazte hildako gehienen izenekin. Zehaztasuna handiarekin bilaketan ibili ondoren, nongoak, zin etxetakoak, zein ofiziokoak ziren erakusten du. Lan itzela, garrantzitsua, gauza gutxi idatzi baitzen bertako gazte horietaz ordurarte. Horrenbeste ziren, familia ia-ia guztiak hunkituak, bakoitzak bere pena zaintzen zuen ahal zuen moduan.

Denborarekin eta artxiboei esker zenbakiak eta zehaztasun gehiago aterako dira azterketa berriekin noski. Desertore deitu zituzten hamar mila gazte horiek ere aipatuko dira, horiek Ameriketara joanak, lan bila baina desertore gisa ikusiak. Gazte baten historia ekarriko dugu gogora, gazte arrunta baitzen, politika zer zen ez zekiena, laboraria, gerla honi buruz oso jarrera sinplea jarraitu zuena, garaiko gazte askok bizi izan zutenaren isla baita. Urruñarra zen, Inaxio Muxika deitzen zen eta gerlara deitu zuten. Hara joan zen besteak bezala eta han kapitain baten laguntzaile jarri zuten. Ez zekien frantsesez. Ingurukoak trufatzen ziren berataz oso gaizki hitz egiten baitzuen frantsesez, eta bereziki bere kapitainari hikaz hitz egiten baitzion. Gerla ikusi zuen eta ulertu zuen han ez zela deus onik. Eman zioten lehen pausan etxera sartzeko, muga pasa eta ez zen itzuli gerlara, Beran gelditu zen. Mugaz bestaldean morroi gisa aritu zen lanean eta etxeko alabarekin ezkondu. Ongi bizi zen baina etxera itzuli nahi zuen. Horrela egin zuen. Etxera sartu zen baina Frantzia ez zen berataz ahantzi eta bi haurren aita hirugarrena bidean, jendarmeak bila etorri zitzaizkion eta preso sartu. Hau da Frantzia, oroimen handikoa eta gupidarik gabekoa. Jean Ybarnegaray diputatuak, oharra egin zuen diputatuen ganbaran erranez muga inguruko herrietako gerlan egondakoek , 1919ko urriaren 12an egin zuten biltzarrean, esan zutela ez zutela amnistia lege ahulik nahi6. Horrela Inaxio Muxika kondenatua izan zen eta preso sartua. Lotsaren kondena zen, Frantziak gerla irabazi baitzuen eta gertakaria isilean atxiki zen.

 

Idazleak frentean

 

Idazle batzuen izenak gelditzen zaizkigu, batzuk gerlara joan zirenak, Jean Etxepare (37 urte 1914an), Jean Elissalde, Zerbitzari (31 urte 1914an, eta Jean Saint-Pierre (30 urte 1914an).Jean Barbier (39 urte 1914an) et Jules Moulier, Oxoby (26 urte 1914an). Azken biak ez ziren frentean egon baina gerlaz idatzi zuten. Horrela kontatzen du Jean Barbierk “Piarres” nobelan(1926) mobilizapen deia:

   Jandarmak, aphezak, herriko gizonetarik zonbeit han ziren, erran baitzioten hek, Zerbiaren alde emaiteko, Rusiak bere soldadoak bilduak zituela. Alemaniak ere bereak egin zituen orduan berehala. Eta, orai, Frantziaren aldi zen, Rusiako bere adixkideen hola sustatzeko, bi erresumen arteko alientziaknahi zuen bezala.”7

 

Nobelan Jean Barbierk erakusten du Piarres diun bat, Frantziari leiala, beratarra laguntza eskaintzen diolarik. Nonbait, alde egitea ez zela erraza gazte batentzat, gerlara joatea naturalagoa zitekeela senpertar batentzat. Horrela irakur daiteke zati hau:

 

      —Ez dut ukatuko. Arratsalde erditan abiatua naiz etxetik, eta bidean heldu nintzalarik, aditu ditut hemengo zuen ezkilak, atabalen tarrapatak. Senperen bezala ari ziren Saran, Urruñan, Hendaian, eta dudarik ez da, Frantzia guzian... Ez nauzue behar bada ni ezagutzen. Bainan, nik ezagutzen dut Piarres. Hameka aldiz ikusi dut partida nekeenen irabazten. Tokatzen zaizkit, Piarres... Gerla izigarri bat hastera doa. Galbideak oro utzirik, nahi duzu nerekilan ethorri?... Zu bezalako gizon gaztearentzat bada toki gure etxean! Berrehun pezeta zureak dituzketzu, hilabethe guziez...

        Beren xokoan xutitu ziren Gaxuxa, Marie. Ama, aita, arreba han zituen muthil gazteak, etsaiari betan ihardokitzeko haren aldean emanak...

        Bainan, ez zuen Piarresek laguntza beharrik. Ezpainak ikaratu zitzaizkon pixka bat, bi ukamiluak ere bildu beren baitharik... Oihurik gabe bizkitartean, bainan idor idorra ihardetsi zion:

        —Zertarat ethorria zira gaur, deus nehork galdatu gabe? Ala laido egiten zaioten gizonetarik batentzat daukazu Piarres Oihanaldekoa?... Ez, jauna, ez! Eskualdun lurra ez dut nahi galdu...

        —Eskualdun lurra badukezu oraino gurekin...

        —Ez ordean gurea.

        —Zurea ere badukezu, zonbeit urthe goiti beheiti, amiztia bati esker.

        —Hobenduna da amiztiaz behartzen. Amiztiarik gabe nahi ditut —ahal bezenbat berant— ene aita-ama gaixoak lagundu Oihanaldeko eliz-hilherrietarat, eta amiztiarik gabe, egun batez, nahi naiz etzan nihaurek zaindu eliz-hilherri horietan... Anhartean, zuhaurekin eta zuhaurentzat atxikazu zure diru madarikatu guzia. Nere lagunen odolaz gorritua ikus niro bethi. Ez dut nahi!8

 

Hauek ezagunenak. Beste batzuk izan ziren, haiengandik, gehienetan, etxekoei igorri gutunak gelditzen zaizkigu. Hemen Larrañeko koblakaria aipatuko dugu. J.B Borthiry, Xala etxean sortua, bostgarren haurra non hamar zeuden, 1914ko abuztutik gerlara joana. Etxera igorritako gutunak dira, lerro hauek gerla garaitik hitz egiten digute. Asko erraten digute. Abiatze horretan lerro hauek idatzi zituen :

.

Gerla zien baï deklaratü zeiñiak ere mintzatü ;

Xamar, bunet, makhil gorria, oro nütian kitatü ;

Herriko gazte lagüneki orano behin dringatü,

Hetarik zunbait eskia azken aldikoz tinkatü.

Alagera egin beharrez phartitü nintzan etxetik,

Ama nigarrez ützi et aita begia betherik ;

Lau aurhide gaztiak ere baratü zirent tristerik,

Sor lekhiaren hol’ ustiak etzeitan egin plazerik

 

Ondoko urtean, Craonnen ( chemin des Dames ) larriki zauritu zuten. Alemanek bildu zuten eta preso eraman. Zonbait hilabeteren buruan etxera sartu zen. Preso zen lekutik umore handiko lerro hauek idatzi zituen :

 

Eniz Uskal Herrian egün goizan,

Orhi bortia eztüt gehiago bistan,

Ez eta Üskaldünik ene lagünetan,

Emur huna dût bardin, Prüsia erditan,

Bi breset huntüko düt nula bizi nizan.

Nik irus izateko zer othe düt falta,

Libertatia baizik eta zunbait gaiza ;

Khanbera bazterrian düt arribineta,

Ogi gütixko bena indartsia beita,

Hau ezta xuri, eta gabia da beltza.

Ni nagoen etxia da egin berria,

Harginaren ixilik dena xarpanteria ;

Jünta güzietarik kanpoko aidia,

Goiti so egin eta üdüri zelia

Erdi zohardi eta izarrez bethia.

Salda elegant hunez zebait xehetarzun,

begirik balin balü elütüke ülhün ;

Badü elegantzia berheziki egün,

Hirur garbüra zankho zopetarik ürrün,

Dantzan ari dirade, gük khanta dezegün

 

Idazle asko galdu ziren gerlan, laborariak, okinak, margolariak, poetak, langileak... Euskal Herriak asko galdu zuen, haatik ez dio inoiz deus leporatu Frantziari. Frantzia Aberri Handia izaten jarraitzen du.

 

 

 

1http://www.michelcollon.info/14-18-On-croit-mourir-pour-la.html?lang=fr

2http://fr.wikipedia.org/wiki/Conf%C3%A9d%C3%A9ration_g%C3%A9n%C3%A9rale_du_travail

3 Berlingo Biltzarrak Afrika banatzeko eta zatitzeko Europako antolakuntza eta lankidetza ezarri zituen martxan. 1884ko azaroaren 15ean Berlinen hasi eta 1885eko otsailaren 26an amaitu zen. Otto von Bismarck kantzilerraren ekimenez, Alemania, Austria-Hungaria, Belgika, Danimarka, Otomandar Inperioa, Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Herbehereak, Portugal, Errusia, Norvegia eta Estatu Batuek parte hartu zuten. Aurreko hitzaldi batean, Kongoko zatitzeari buruzko eztabaidari ekin zitzaion. Berlingo Biltzarrak kolonizazio-arau ofizialak ezartzen ditu batez ere.

4https://www.google.fr/search?q=affiche+14-18&espv=2&biw=1366&bih=667&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ei=V6E7VJOnK4ivaZKwgfgO&ved=0CAYQ_AUoAQ

5http://fr.wikipedia.org/wiki/Jean_Jaur%C3%A8s

6« La presse d’Iparralde et la première Guerre Mondiale » Larronde, Jean-Claude, BIBLID [1136-6834 (2011), 37; 305-322]

7http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/B/BarbierPiarresI017.htm

8http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/B/BarbierPiarresI017.htm

27 décembre 2021

Etxe ondoko esklabotza

Dossier spécial 10 mai commémoration de l'esclavage et ... 

.

Esklabotza sistema juridiko eta sozial bat da, gizabanakoei, esklabo deiturikoei, jabetza-eskubidea aplikatzen diena. Aitzitik, indibiduo bat, jabetza-eskubide horren menpe ez dena, aske dela esaten da. Esklabo baten jabeari nagusi deitzen zaio. Erregela (ohiturak, legeak) aldagarriak dira, kontuan hartutako herrialde eta garaiaren arabera, finkatzen dira zein baldintzatan bihurtzen den esklabo edo izateari uzteko zeuden baldintzak, zein muga ezartzen zaion ugazabari, zein lege-askatasun eta babesari eusten dion esklaboak, zein gizatasun (zein arima, erlijio mailan) aitortzen zaion, eta abar, esklaboaren askapena (ugazabaren edo goi-jaraunspenaren autoritatez) gizabanako arrunta bihurtzen duen.

Esklaboak Afrikako kontinentearen barruan zeuden erresuma eta inperioetan harrapatzen zituzten: mendebaldeko Afrika, Angola, Mozambike, Etiopia... Atlantiar ozeanoko kostetan zeuden merkatari europarrengana ekarriak ziren. Prezioak generoaren, adinaren eta osasun-egoeraren araberakoak dziren. Esklabuek oso egoera zailean bidaiatzen zuten. Lotuta, kateatuta eta pilatuta zeuden. Animaliak bezala tratatzen zituzten eta beren nagusiek arbuiatzen. Beroaren eta hotzaren arriskupean zeuden, inolako babesik gabe. Ia ez zuten jaten. Kolpeek, zauriek, zikinkeriak, izurriteek preso asko hiltzen zituzten.

Esclavage moderne - Traite négrière | Pearltrees

Ontziak armadoreek Europako kostetan prestatzen zituzten(ekipoak, oihalak...) eta Afrikara abiatzen ziren, "Pacotillak" kargatuta (armak, alkoholak, ehunak...). Marinelen bizitza oso gogorra zen ontzian : belak maneatu, ontzia garbitu, janari eskasa, gaixotasunak eskorbutoa bezala...

Esklaboak Afrikako kostetan, Gore uhartean adibidez ere, trukatzen ziren "pacotilles" ekin (armak, alkoholak, ehunak...) eta itsasontzietara eramaten zituzten, Ameriketara bidean.

Esklabuak enkantean saltzen ziren Amerikan. Familiak banatzen zituzten. Orduan maisu zuri batenak ziren, zeinak landetan, etxean edo meategietan lan eginarazten baitzituzten.

Esklaboak batzuetan untzietan eta plantazioetan matxinatzen ziren. Frantzian, hainbat intelektualek lotsatzat kondenatzen zuten esklabotza. 1791n San Domingoko koloniaren matxinadak Haitiko independentzia lortu zuen 1804an. Frantziak 1. esklabotza deuseztatu zuen Iraultzan, 1794an, baina behin betiko abolizioa aldarrikatu zen 1848an.

 

Arrantzatik at.

 

Arrantzak ibilbide luzea dauka Lapurdin, eta bertako arrantzale eta armadore askok diru zamak bildu izan dituzte balea eta bakalauari esker, industria izateraino, Europako sektore ekonomiko handia, ospe handikoa. Gehienetan hau da, Lapurdiri doakionez, gogoratzen dugun sektore ekonomiko nagusia.

Haatik, bestelako komertsioak ere eraman ziren hemendik, armadore batzuek beste bizi bideak landu zituzten eta praktikatu. Bereziki Ultrechteko itunaren ondotik (1713), Lapurdi egoera larrian zegoen, arrantzak ez baitzuen gehiago dirurik ematen. Horrela armadoreek beste herrialdeei begira jarri ziren eta beste merkatu motak jorratzen. Esklabutza horietariko bat izan zen.

Duela urte batzuk Kepa Arburua Olaizola ziburutarrak aukera eman zigun Urruñak komertsio horretan izan zuen tokia ezagutzeko. Belzenia liburuan kontatu zuen, XVIIIgarren mendean, Belzenia, Boutranzahar, Miguelenia eta Santa Ana ondasunak, esklabutzaren antolaketan parte hartzea izan zutela, bertan esklaboak atxikitzen zituztela, preso, Ameriketako bidean. Esklabuak garraiatzen zituzten itsasuntzietan, armadoreek agindurik, gure kostaraino, Donibaneraino. Gure herria, Urruña geldi gune bilakatu zen komertzio gizagabe honetan.

Ematen du memoria zati hau desagertzekotan zegoela, iaia auzo osatzen zuten etxe horien historiaz ez baitzen aipamenik egiten, baina Kepa Arburuak, lan aberats baten ondotik, kontatu zigun, 2013an, gure historiaren zati bat, alegia bertako aberastasun batzuk, gizatasun kontrako komertzioan, alderdi ilunetik egin zirela hemen ere.

Karfa Sira DIALLO idazleak, Mémoires et partages aldizkarian1 azaltzen duen gisan, Baiona ez zen frantses estatuko portu nagusia izan esklabutzako komertzioan, baina 4500 esklabu inguru Baionatik pasa zirela ebaluatzen du. Esklabotza komertzio horretan, l'Utile itsasuntziaren inguruko gertakariak (1760) prentsan aipatuak izan ziren2, alegia esklabuz betetako(160 esklabu) itsasuntziaren naufragoa Indiako Ozeanoan, Baiona izan zelarik bere abiatze puntua. Idazlearen araberan, historialariek hogei bat espedizio Baionatik abiatu zirela diote. Baliteke oraindik informazio xekatze beharra izatea, esklabutzaren inguruko informazio gehiago, Ipar Euskal Herriari lotuak, zehaztasun handiagoa izateko.

Behintzat espedizio horietan, Utile itsasuntzian bezala, 140 bat marinel abiatzen ziren, tokikoak zitezkeen ere, bidaiaren zergatiaren jakinaren gainean abiatzen zitezkeen marinelak eta horrek ondorioak utziko zituzkeen memorioetan, eta komertzio hori antolatzen zituztenen aberastasunen oinarrian.

Horietakoa zen Michel-Joseph Leremboure donibandarra, Haitiko Port-au-Prince hirira 1749an heldu zena, bertako lehen auzapeza izan zena 1791tik 1793 arte, “le Vieux tigre” goitizenez ezaguna. Horrelako ibilbidearekin pentsa daiteke maila bateko eragina zukeela, bai komertzioan, bai politikan. Bertan kafea ekoizten omen zuen Donibane deitu zuen ondasunean, hirurogei bat esklabu lan egiten zutelarik bertan, eta bere etxearen kudeatzeko beste hamar bat zeuden. Haren izena gogoratzen omen da oraindik Haitin.

Noski, armadoreek dirutza egin zuten Ameriketan, esklaboak haien menpe bizi ziren eta handik bildutako aberastasunekin Ipar Euskal Herrian ederki bizi ziren, beste komertzioa zen, arrantzak galdutako berreskuratu zuten, gaur egun salatu behar dugun esplotazio ikaragarria erabiliz.

Belzenia du izena oraindik etxeak, muino batean kokatua, Donibaneko portua du begi bistan. Esklabutzaren aztarnak aurkitu zituen bertan Kepa Arburuak, aztarna beldurgarria presondegiaren forman. Belzeniaren eremuaren bazter batean kokatua, 26metroko luzera, 3 metroko altuera eta 5 metroko zabalera, doi bat arnasa hartzeko bi lehio txiki dituen gela handi bat aurkitu zuen. Bere liburuan ehun bat esklabu sartzeko doia dagoela bertan. Eskapatzeko aukerarik ez dago, deskripzioaren arabera eta autoreak dioen arabera luzarako eraiki eta pentsatutako presondegia zen.

Argi dago etxalde horien inguruan lan egiten zuten herritarrek horren berri zutela. Zer zioten? Ez zuketen jabe aberatsentzat lan egitea baino aukera gehiago izanen. Ez gaude inor epaitzeko, bereziki informazio gehiagorik gabe, baina galdera asko zintzilik daude.

Geroa gure gogoetatik

Karfa Sira DIALLO idazleak dio presondegia bisitatu ondoren, oso hunkitua sartu zela etxera, aste osoa behar izan zuela ikusitakoaz jabetzeko eta emozioa gainditzeko. Garaiko presondegi asko ez dira gelditzen eta gure herrian bat dago, ezagutarazi behar dena. Presondegi horretan hil zirenei, preso eduki zituztenei zor diegu.

Iragana ezagutzeak geroa prestatzen laguntzen gaitu, epaitu gabe, gogoratuz Frantxa salatu zutela eta preso eramaten batzuek begiratzen gelditu zirela, gerla garaian muga pasatu nahi zituzten bi iheslari erahil zituztela, semea sasian zuen ama jipoitu zutela elbarria zen senarraren aurrean, salaketa anonimoa baliatu zela agintera heltzeko. Gaur egun oraindik, konfrontazio politikoa saihesteko, militanteak zikintzea nahiago izaten da askotan, alta inguruan dauden miseriak ezagutzeko, kontatzeko lan asko gelditzen da oraindik. Helburua baita askeagoa izatea, denak. Hemendik hasiz.

 

 

 

 

 

 

1http://memoiresetpartages.com/

2Sud-ouest egunkariak 2017an aipatu zuen, liburu desberdinak argitaratu dira gertakariaren inguruan, uhartean abandonatu zituzten esklaboak gogoratzeko.

9 décembre 2019

Paziflik, konzeptu berria.

Resultado de imagen de paciflic

Jaka horiak agertu direnetik, larunbatero manifestaldiak eginez aldarrikapenak arduradun politikoei helarazten saiatu dira. Mobilizapen horietan ibili den bortizkeria askotan aipatua eta salatua izan da. Manifestari pazifikoak goraipatzen ziren, besteak gehiago salatzeko aukera izateko. Alta, estatutik, gobernutik, bortizkeria handia heldu da eta zauritu larri asko izan dira. Denbora horretan, manifestari pazifistek poliziak ez zituzten kritikatu nahi, berenganatu nahi zituzten.Haien alde jartzen ziren eta bortitzak izan zitezkeen manifestariak saltzen zituzten. Horrela sortu zen paziflik konzeptua.

20 octobre 2021

Zapalkuntza gogoratzeko ikusgarri bat

Joan den asteburuan ikusgarri itzela antolatu zuten Donibaneko zeruan. Meeting erraten diote. Euskal Herriko zerua ere kutxatzera, gogoa inbaditzea baita helburua. Inbaditzeko zerbait gelditzen bada bederen.

Kasualitatez, Aieteko hamargarren urtemuga aipatzen zen jardunaldi batzuetan Baionan. Baina, ez da loturarik omen, kasualitate hutsa, hogei urte daramate hegazkin militarrak ibiltzen ingurumen hauetan. Publikoaren zorionarentzat. Alliot Mariek eskaini zigun opari hau, geroztik ez dugu ikusten baina politikan murgildua segitzen du, Frantziaren onerako!

Meeting de Saint-Jean-de-Luz – Ciboure. Samedi 16 octobre 2021 - Actus  Passion

Aurten parakaidistak ere omen ziren, eta rafale erraldoi horiek, sekulako burruba sortzen gure kostaldean. Etengabe "vive la France" idazten zeruan. Hiru koloretan. Ez gureak. Noski. Inongo kritikarik. Alegia deus gertatzen ez balitz bezala, prentsak ez du komentatu. Hori baino azkarragoak, handiagoak sentitzen garelakoan! Hautetsi bat ere ez dugu entzun horretaz! Garai berriak omen dira! Milaka jende hurbildu da hondartzetara, bide bazterretan Frantziaren handitasuna ikusteko. Argazki hau izan dugu gogoan rafale handi horien mugimenduak entzutean, belarriak tapatzeko burrumba egiten baitute. Herrien gainean lehergailuak botatzen dituztelarik zer pentsa azpian daudenen egoeraz? Free Syria Media Hub-tik hartu dugu argazkia.

Irudia

Frantzia zein azkarra den erakutsi digute, azkarrenen ondoan hobe dela gelditzea alegia. Handikeria erakusten digute, autodeterminazio eskubidearen aldarrikapena arma bortitzenak behar baitituzte gurea isilarazteko. Bostehun urte daramagu. Jarraituko dugu.

15 décembre 2018

Info zazpi isilduko da

Résultat d’images pour INFO7 irratia

Duela hamahiru urte ezker abertzaleak sortu zuen euskaraz eta erderazko irratia gaurtik goiti isilduko da. Ezker abertzalearen abotsaren zati bat izaten saiatu zen baina hemendik goiti isiltzeko erabakia harti izan da. Agurtzen eta eskertzen dugu orai arte egin lana. Bihartik goiti beste irrati bat goaitatuko dugu hau euskarazkoa. Alde horretatik poztekoa da jakitea euskarazko beste irrati bat sortuko dela.

INFO7 irratiko zati bat Urruñan sortzen zen, espero dezagun Urruñak bere tokia izanen duela oraindik prentsa eremuan.

 

24 avril 2020

Herri gisa ibiltzeko bidea.

 

Abenduaren 3a, Herri-existentzia - NabarraldePolitikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak • ZUZEU

Azken urteetan politikak erran digu  herrialdeen arauerako erritmoak errespetatu behar genituela. Alegia, EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko antolaketa administratiboak errespetatu behar zirela, bakoitzak bazuela politika pentsatzeko manera eta erritmoa.

Beste diskurtsoak, euskal prentsatik, desagertu direla erran daiteke. Ematen zuen izpiritu argitsu batzuek gure herriaren antolaketa eta geroa aurrikusia zutela eta bide egokia prest zutela. Nora joateko ez zuten erraten. Erraten zutena zen haien barne arauetan eta proiektu politikoetan dena idatzia zela, eta independentziaren aldeko aldarrikapena letra larritan idatzia zela. Beraz, sinetsi behar geuen dena etorriko zela bere denboran. Bultzada berezirik ez zen behar, edo soilik batzuek deitzen bazuten.

Urteak joan dira, eta panorama begiratzeko aukera dugu. Ideia horien ondorioak ere. Batzuk autonomismoa defendatzera joan dira, beste batzuk horri lotu dira, baina erranez estatutu osatuago bat behar zela. Mahaina osatua dute baina komunikazioa baino ez dakigu zer egiten duen. Pena da zeren, hauek ordurarte erradikalenak izan ziren, haatik denbora joan arau independentziaren aldeko lerroari espazio gutxi uzten zioten. Baina, independentziaren aldeko aldarrikapena barne testuetan idatzia zen. Eta mitinak antolatzen zituztelarik beren buruari txalo zaparradak egiten zizkiotela ikusten genuen. Seguruenik dena ongi pentsatua zuten.

Azken asteek erakusten digute zein ongi jarraitzen dituzten Madridetik etortzen diren aginduak, menpekotasunaren seinale gordina. Barne testuetan independentziaren aldeko aldarrikapena idatzia da. Beste alderdi batek ere hori bera erraten zuela uste dugu, EAJk agian? Zintzotasunaren aldeko zaletasuna idatzia da, barne testuetan!

Ipar Euskal Herrian, urte hauetan ez da Macronen politika sobera kritikatu. (Txaleko horiak aldiz bai!) Macronek eta ministroek bereziki, euskal ordezkariak errezibitzen zituzten, gatazka konpontze bidean jartzeko omen. En Marche-eko diputatuak ere abertzaleekin batera ikusi ditugu manifetan. Eta guk dena sinetsi! Ororen buru, ez politkan, ez errepresio mailan, ez gara aitzinatu. Herri Elkargoaren erronkak ulertzea inportanteena omen da. Alegia, ez dakigula podere guneak zertarako diren euskal gatazkari erantzuteko unean? Zeren ura nola kudeatu, garraioari eta arazo konkretu horiei erantzuteko ulermen eta erantzun nahiko dugu. Gai gara gure herria kudeatzeko. Bestenaz galdetu Seaskari!

Bukatzeko, azken asteek igorri diguten irudia aipatu behar genuke. Izan ere, Berria egunkariak, bere ahaleginen artean, heriotzen kopurua, eta kutxatuen kopurua eskaintzen aritu da. Nabarmen gelditu da Ipar Euskal Herriko zenbakiak ez ditugula inon ikusi. Ez baita zenbakirik lortzen. Ipar Euskal Herriak ez baitu izaerarik eta IEHn pendamiaren inguruan bertako informazioa lortzeko gaitasunik ez dugu! Euskal prentsak ez du horren lortzeko erraztasunik!

Hau da gure errealitatea. Politikak horri egin behar lioke aurre eta erantzun. Informazio soil bat, zehatza. Ezin da lortu, ez dakigu zenbat hil diren, zenbat kutxatu diren. Ez gara subjetu! Bigarren mailako herritarrak gara! Hau ez da soilik euskal prentsaren arazoa, euskal prentsak ez baitu euskal politikatik babesik  bere lana egiteko. Bidea luzea da Euskal Herri gisa bizitzeko, etxeko lan asko dugu aurrean!

18 avril 2020

Estatu baten arduragabekeriaren aurrean.

 

Pandémie de Covid-19 en France — WikipédiaCoronavirus – COVID-19: Consejos para visitantes a Francia - La ...

Azken egun hauetan ikusi dugu, Hegoaldeko karriketan, polizia edo bestelako agenteak, hasiak zirela, musukoak, herritarrei, dohainik banatzen. Berrietan jakin dugu, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde batek, testa berri bat sortu zuela, noski beste ikerlari batzuen lanaren edukiak baliatuz eta haielan gehituz. Testa horren prezioa hamabost eurokoa zela. Entzun dugu Eusko Jaurlaritzak erabaki zuela testa horien baliatzea herritarren testatzeko.

Entzun dugu ere, Karmelo Landa kontatzen, bera lau egunetan hospitaletik atera zela Raoulten protokoloa hartzea onartu ondoren, eta sendatua zela.

Ez gaude hemen inoren aldeko propaganda egiteko, hauek dira gertakerak, gertatu diren elementuak.

Ipar Euskal Herritik, zer erraten ahal dugu?

Frantses estatuak, ez Herri Elkargoak, ez departamentuak, ez dutela musukorik banatu. Dohainik gutxiago! Testarik ez dago eta duela gutxi arte testa merkeena 50 eurotan zela.

Raoulten protokoloren inguruan oraindik sekulako kalapitak daudela, Hospitaleetako nagusien arteko gerla ez da bukatua eta ez dugu botiken lobieen arteko lehiari buruz inongo informaziorik lortzen.

Luzaz, frantses hospitala publikoa kalitatezkoa izan zen. Gaur egun, ikusten dugu politikoen azken hamarkadetan hospitale publikoarekin zer egin duten.

Duela hamabost urte dagoeneko Baionako hospitalean, pediatrian, ohartu ginen gertakari baten ondorioz, haur txiki batentzat behar zen tresna bat, neurrikoa, falta zela, handiagoa zegoen, baina haurra sobera txikia zen horren erabiltzeko. Dagoeneko oinarrizko materialaren lortzeko arazoak zeudela ohartu ginen. Hau ez Parisen, Baionan baizik!

Arazoa hor zegoen, okertu da. Baina, gaur egun, arazoa ez da soilik hospital publikoa, arazoa da populakuntza baten kudeaketa! Bestalde, hospitalak ez du oraindik estatuaren aldetik inongo diru berezirik lortzen. Soilik komunikaziorako mezuak, goraipamenak.

Bitartean, Assemblée Nationalean, atzo gauean, 20 milia milioi diru laguntza bozkatu dute estrategikoa omen den industriaren alde, Air France, petroliko empresa handiak Valoourec, Renault, ingurumenari buruzko inongo hertsapenik gabe.

Ipar Euskal Herrian, bi diputatu En Marche ditugu. Horiek, politika hau hobesten dute. Behintzat ez dute oraindik aurkakorik  erakutsi!

Indar abertzaleek, zer dabiltza? Herrietako hauteskundeak prestatzen soilik. Ez al dute frantses estatuarekiko beste kritikarik eskaintzeko.

Ez al da estatu horretatik alde egiteko premiarik? Ez al da aski argudiorik ulertzeko abertzaleen interesak ez dutela bat egiten estatu horrekin?

 

13 décembre 2018

Bost euskal herritar auzipean abenduan

Résultat d’images pour Gracy etxebehere

Abenduaren 17tik 19ra bost euskal herritar auziperatuko dituzte. 2015eko uztailaren 7an Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea atzeman zituen frantses Poliziak, Ortzaizen. Herriko auzoak diren Terexa Lekunberri eta Jef Mateo haiekin batera eraman zituzten. San Ferminak ziren eta  berriz ere kolpea izan zen bakea bilatzen zen mugimenduarentzat. Garcy Etxebehere bere etxera itzuli zelarik aitortu zuen hegoaldeko bi kideak aterpetu zituela eta bere gain hartu zuen desarmatzen prozesuan bere harri koskorra eman nahi izan zuela, armak utzi zituztenak lagunduz. Armak uzten direlarik garaile denarentzat gainerateko guztia delitu da. Beraz, jokoak ez du orekarik. Garileak indarrarekin, bortizkeriarekin aitzina jarraitzen du.

Gako berak ez dira, indar harremana ez da atxilotuen alde. Eskerrak tokiko herritarrek sostengua erakutsi zien eta horrela iparraldeko hiru atxilotuak kanpoan daude, kontrolpean, eta horrek ez bizitza errexten baina kanpoan. Ez da gutxi horrenbeste inseguritate sortzen duen estatuaren menpe bizi delarik.

Ondoko egunetan militanteek eman zituzten urratsak azalduko dituzte, haien logika, haien azterketa politikoa, tokiko eragile askoren sostenguarekin, politiko asko barne. Argudio asko izanen dituzten hartu ziren erabakiek ez zutela gobernuaren laguntzarik jaso zoritxarrez. Estatuak, gobernuak beti azkarrenaren alde jotzen baitu. Argudioak historiak aitzina joan nahi badu urratsak eman behar dira, errepresioak ez du biderik idekitz.

Baina gaur egun frantses estatuak dagoen egoera ikusita, gobernua zein elkor gelditzen den  herritarren mobilizapenen aurrean, zalantza handia da emaitzei begira. Justizia independientea dela diote, agian hori gertatuko da eta gaurko errealitatearen araberako erabakia hartuko dutela espero dezagun.

6 avril 2020

Estatu baten beharraz.

Coronavirus – La Belgique avait détruit des millions de masques de ...Fermeture des écoles : les mots pour rassurer vos enfants et en ...CANTARRANA ESKOLA | Muskiz

Mediapart komunikabideak, inkesta batean, estatu frantsesean masken inguruan izan diren keskak, debateak eta bereziki eskasak azaltzen ditu.

Izan ere, konfinamentua hasi denetik, denetarik entzun behar izan dugu. Azkenean, ez genekien zer egin behar zen. Hastapenean, frantses gobernuaren boz eramaileak baieztatzen zigun masken erabilpena ez zela beharrezkoa. Berak, maskak, nola jarri behar ziren ez zekiela gehitzen zuen. Alegia, doi doi, osasungintzakoek soilik behar zituztela.

Ondoren, jakin dugu Estatu Batuek, sahiets bideetatik, Europarako ziren maskak berenganatu zituztela, Txekiak, Italiara zihoazen maskak, Txekiako aireportu batetik pasatuz, Txekian geratzeko gordetu zituztela, Kanadarako prest zirenak Mitxigango estatuak errekuperatu zituela. Finean, masken gerla hasia zen, aitzineko urteetan inongo aurrikuspenik ez baitzen izan, aurrikuspen politikarik ez zela izan, pandemia egoera batean erantzuteko gai izateko.

Horrez gain, maskak egiteko, Txina baizik ez egoela ulertu dugu. Europak ez zekiela gehiago maskarik egiten. Frantziak bederen ez zuen horretarako lantegirik. Gehiago, ez zuen lantegirik, maskak egiteko, aire hartzaile tresnatik egiteko, oxigenoko botoilak egiteko. Osasungintzako materialaren egiteko industria guztiak galdu zuela jakin dugu.

Poliki, botiken inguruko eskasia ere aipatzen hasiak dira,  Farmazeutikako industria oso azkarra da eta oso pribatua ere. Honi, dirua egitea interesatzen zaio, eta botikak eremu publikora pasatzen direlarik, ez zaio interesatzen ekoiztea. Beraz hor ere, estokak ahulak dira. Horretaz gutxi hitz egiten da oraindik.

COVID-19 koronabisuraren aurrean neurriak eta gomendioak | Herribizia

Salbuespenak

Mediapart kontatzen digu, maskak ez zeudelarik, konfinamentua erabaki ondoren, oinarrizko produktuak eta zerbitzuak segurtatzen dituzten enpresei soilik lanean aritzeko baimena eman zaielarik, batzuek salbuespenak lortu dituztela. Horrela, Airbus konpainiak, hegazkinen egiten jarraitzeko baimena lortu du. Osasungintzan falta ziren maskak lortu zituztela hegazkinak egiteko.Alegia, hegazkinak egiteko maskak zeudela. Osasungintzarako ez zeuden. Beraz gorde dituzte?

Konfinamentua beste herrietan erabiltzen zelarik, gobernuak bazekien neurri hori inposatzea beharrezkoa izanen zela. Baina hauteskundeak lehenestu dituzte. Beste salbuespena izan da. Konfinamentua gibelatua izan da hauteskundeen antolatzeko. Horren bitartez, kutxatzeak hedatu dira. Ez dakigu horren bilana eginen ote den, baina hauteskunde egunean kutxatua izan direnak badukete zer erran.

2012 arte OMSk pandemiaren kontra aritzeko neurriak agintzen zituen, horiek denak alde batera utziak izan dira, geroztik egon diren gobernu desberdinen aldetik! Alegia, Sarkozyk, Hollandek eta Macronek politika bera eraman dute. Hospitala publikoak hetsi dituzten, Parise inguruan hamaika hetsi dituzte. 2016 arte, Pariseko bosgarren auzoan, Val de Grace-ko hospitala idekia zen, herritar guztiei idekia, nahiz eta armadaren menpekoa izan. Geroztik, hetsia da kapitalaren erdigunean dagoen egitura, une honetan hain beharrezkoa litzatekeena, abandonatua, parke handi baten erdian.

Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean: 20 Batela ...

Estaturik gabe.

Macronek ekonomia lehenesten du. Lehenesten du ekonomia eta herritarrak babesik gabe uzten ditu. Herritarrok, zertarako behar dugu estatua, ez bada egoera larrietan babestuak izateko? Estatua behar dugu eta horretarako, zergen bitartez, dirua ematen diogu, eritasunaren aurrean laguntza eta azpiegitura izateko. Injustiziaren aurrean epaitegiak egoteko, jateko heina lortzeko doia izateko, segurtasun ezaren aurrean, edozin inseguritate motaren aurrean, babes bat izateko. Horretarako, estatua kudeatzen duenak aurrikuspenak landu behar ditu.

Azken urteetan, herritarrak atera dira estatuak bere lana ez zuela egiten errateko. Astero, mobilizapenak egin dira estatuaren bete beharrak ez zirela segurtatuak. Dei horri, estatuak LBDekin erantzun du, gerlarako armak erosi ditu, poliziak gero eta gehiago, gero eta bortitzagoak atera ditu kalera, osasungintzako langileek  aurrekontua gehiago eskatzen zutelarik. Errepresiorako bideratu dituzte aurrekontuak.

Maconek langile xumeak iraindu ditu, osasungintzako langileei irri egin die, eta langabetuei, lana atxemateko, bidea zeharkatzea erran die.

Orai, herritar xumeak goraipatzen ditu Macronek, haiek dutelako konfinamentua segurtatzen. Baina, Macronek herritar xumeak goraipatzen baditu, ez du aurrekonturik sortzen hospital publikoa berrindartzeko. Aurrekontuak sortzen ditu industria laguntzeko. Amazon lanean uzten du, Amazonek zergen aldetik zorrak dituelarik. Ekialdeko hospital publikoko arduradunak dio aurrekontuak txikitzen jarraitu beharko dela. Beraz, mundu berrian errezeta zaharrak bultzatuko dituzte oraindik.

Estatua erortzen ari da, ez du herritarrekin kolaboratzen, denen estatua lortzeko, urrunago ikusteko.

Gure estatua.

Une honetan, pandemia betean, gobernu desberdinetako ministroek, zenbat maska, zenbai aire hartzaile, zenbat azpiegitura manatu duten, zenbat milioi xahutu duten osasungintzako materiala erosteko kontatzen digute. Ez zaigu inporta, materiala guzti hori, gaurko, atzoko, behar genuen. Bitartean, milaka jende hil zaigu. Milioi horiek aipatuz, haien inkopetentzia baizik ez digute kontatzen. Horrelako estaturik ez dugu behar. Frantses eta espainol estatuek inkopententzia, arduragabekeria baizik ez digute erakutsi. Zientifikoen kontseiluan zeudenak, isilik atxiki dituzte, haien harrokeriaren aurrean zientifikoek ere isiltzen ikasi dute. Raout ikerlariari gerla egin nahi izan diote, berak eritasunaren aurrean sendabide bat baizik ez zuelarik bilatzen. Miserableak.

Besteek Espainatik armada ekarri digute, desinfekzio lanetan aritzeko. Abertzaletasunaren kontrako desinfekzio lanetan aritzea amesten zuketen. Izan ere, Onati erdian Espainako erreserkia jo ta su, ozen ozen, Iruñaren erdian bezala, entzunarazteko beste nahia besterik ez zuten. Edo mugan, Zugarramurdin, mendian, ez dakigu zer desinfekzio lan mota egin zuketen.

Estatua behar dugu, gure interesak defendituko dituenak, ez alderdiaren aldekoa, ez politikari elitistak babestuko dituena, dena dakiten horientzat, denentzat. Estatu bat behar dugu herritarrekin kolaboratuko duena, herritarrek baitakite zer den funtsezkoa, oinarrizko beharren asetzeko, ondakinak berziklatzeko. Estatutu bat, industria babestuko duena, industria herritarren beharrei erantzuteko egina izanen baita, maskak egiteko adibidez. Txinari ez eskatzeko gisan, Kubari laguntzeko adibidez, Kubak laguntzen duen moduan. Industria laguntzeko, ez armak ekoizteko.

Estatua behar dugu, langile guztiei soldata duina segurtatuko duena, herritar guztiei paperak emanen diena, eritasunaren aurrean denek babes segurua ukan dezagun,eta horrela osasun kolektiboa egokia egoteko. Pentsionista guztiei pentsio duina ukan dezaten eta  erresidentzietan daudenei bizi baldintza oso onak ukan ditzaten, eta etxean gelditu nahi dutenek ongi inguratuak egon daitezen.

Eta bukatzeko estatua behar dugu euskarari teilatu segurua emateko, hau baita bide bakarra bizi duin bat ukan dezagun.

Bai, estatua behar dugu, gurea, guretzat, kolaboratzailea, zerbitzailea.

Estatua nahi dugu, euskal Herritarrak babestuko dituen estatua.

29 mars 2020

Kexak eta galderak.

Qué es el coronavirus Covid-19 o neumonía de Wuhan y cómo se contagia

Birus beldurgarri bat hedatu da munduan. Pandemia sortu da. Ikerlariek aspalditik iragartzen zuten zeuden arriskuez. Osasungintzako profesionalek, azken urteetan, osasungintzak sufritzen duen egoera salatzeko tresna guztiak erabili dituute, sindikaten bitartez lehenik, gero grebak antolatuz. Arduradun politikoak gor gelditu dira, egiten zitzaizkien eskaera guztien aurrean. Hospitaleetako arduradun nagusiek ere, gobernua hunkitzen saiatu dira. Ez da erantzunik izan. Aurrekontuak txikitzen joan dira, hospitalak, edozein empresa bezala kudeatzeraino.

Txinatik etorritako birusa berezia zela bazekiten. Indartsua zela eta borrokatzeko neurri gogorrak beharko zirela bazekiten. Txina begiratuz, denbora joaten utzi dute, inongo neurririk hartu gabe. Oso hedatua zelarik ohartu dira beren ardura zela osasungintzaren beharrak asetzea. Birusa heldu delarik osasungintza ekipamendurik gabe aurkitu da. Birtualki 250 milioi maska manatu dituzte. Bitartean ez dago. Testendako gauza bera da, ez daude. Hospitaletan gripe arruntarentzat erabiltzen den ekipamenduarekin ari dira lanean. Bitartean, gobernutik hurbil diren medikuak, ikerlariak, kazetariak aritu dira arriskua gutxiesten, prentsa handiaren laguntzarekin. Poderearen laguntzarekin.

Alternatibak

Birusa sartu da, hedatu da eta hospitaletan ez zegoen tratamendu berezirik. Mediku ikerlari ospetsu batek, Didier Raout, mundu mailan ezagututako ikerlaria, tratamendu bat erabiltzen hasi da. Tratamendu merke bat, kloropina.  Berehala gerla hasi da, birusen kontrako borrokan diru asko baitago jokoan. Tratamentu bat aurkitzen duenak, txertoa aurkituko duenak diru asko irabaziko du.

Frantses prentsan ez da Kuba aipatzen. Alta, Kuba hastapenetik ari da Txinarekin lanean, Italian dago eta beste herri askotan. Monique Pinson-Charlotek, frantses ikerlariak, twitterren bitartez, Kubaren laguntza eskatzea beharrezkoa zela zion, gobernuari laguntza hori ez baztertzea eskatzen zion. Kubako blokeoa Estatu Batuetatik indartzen dutelarik.

Dagoeneko, Errusiatik, Kubatik, Frantziako laborategi batzuetatik hipotesiak, aukerak proposatzen ari dira, tratamendu baten alde. Baina, osasungintzako empresen artean lehia handia da. Txertoa nork lortuko duenaren arauera, salmenta librean izanen da, ala prezio altuetan. Baina tratamenduak bidean dira. Bitartean eritasuna daukana tresna gutxi ditu eritasuna gainditzeko.

Kexak

Orduan, alderdi politikoen arteko enfrentamentu ariketak ikusi ditugu, edozerk balio baitu alderdiaren bultzatzeko. Baina, herritar batzuek, frantziarrak, erabaki dute muga batzuk gainditu zirela. Ondorioz, epaitegietara kexak jartzea erabaki dute. Fabrice di Vizio abokatuak, mediku talde baten izenean, salaketa jarri du Agnès Buzyn osasun ministro ohia eta Edourd Philippe lehen ministroaren kontra, arduragabekeria salatzeko. Politikoek ez dituzte garaiz maskak manatu, besteak beste, egin behar zena ez dute egin. Hauteskundeak hobestu dira.  Macron antzerkira joaten ikusi dugu Txinan herrialde osoak konfinatzen zituztelarik.

Arduragabekeria aitortua izan da, Le Monde egunkarian, Agnes Buzynek izenpetutako artikuluan, nun urrats guztiak kontatzen dituen. Salaketa Cours de Justice de la République auzitegian jarri du Di VIziok. Izan ere, jakinaren gainean, arduradun politikoek erabaki zutelako deusik ez egitea.  Hau du aitortu osasun ministro ohiak. Ardura politikoa izatea egoera aurrikustea da.

Inter-Urgences kolektiboak ere beste salaketa bat jarri du erranez arduradunak gehiago zirela azpimarratuz OMS, kontseilu zientifikoa eta artikulu zientifikoei ez zitzaiela kasurik eman. Kolektibo honek sarean gune bat jarri du, plaintecovid.fr, herritarrei aukera emanez salaketa kolektibo horretan parte hartzeko.

Ondoko egunetan, herritarren kexu eta haserrea beste bide batzuk agertuko dira. Gobernu desberdinen politikarekiko konfiantza erabat suntsitua ikusten dugu lekukotasun desberdinetan.

Hiru egunetan eskubide sozialen urraketa.

Egoera baliatuz, langileen eskubideak urratzen dituzten legeak bozkatu dituzte. Langileek laguntza behar dutelarik, haiei eskatzen dira indarrak. Hasteko lan oren kopurua 60 ordura pasatu dute, hori

12 astez segidan bederen. Igandeko lana baimendu dute, alegia, langile bati zazpi egunez segidan lan egitea eskatzen ahalko zaio. Horrez gain, neurria abendu arte iraun lezakeela diote gobernutik. Ez da ulertzen zergatik, hastapenean bi aste aipatzen baziren. Konstituzioaren hamaseigarren artikuluak arautze aukera handia ematen dizkio gobernoari eta horretaz baliatzen ari dira, prentsa nagusiaren laguntzarekin. (L'article 16 de la Constitution de la Cinquième République est un article de la Constitution de 1958 connu comme celui qui, en période de crise, permet de donner des «pouvoirs étendus», d'ordinaire exclus au président de la République française. De manière plus mesurée, le Conseil d'État parle de «pouvoirs exceptionnels )

Konfinamendu bete betean, gobernuak lanik gabe daudenei laborariak laguntzea proposatzen zien. Hiru egunetan urgentzia egoera bozkatu, eta horrekin batera lege antisozialak bozkatu ere! Melanchonek zioen salbuespen egoera noiz hasten den jakiten dela, baina bukaera aurrikustea zaila dela. Eskubide zibilen ikuspuntutik arrisku handiak direla zioen.Izan ere, Frantziak ezagutu duen azken esperientzian, urgentzia egoera, 2015eko azaroan hasi zen, 2017ko azaroan bukatzeko, bi urte eta gero. Berriz ere, sartu gaituzte urgentziazko egoera batean, untsalaz bi hilabeteko eperako, baina pandemiaren indarra ikusiz epea luzatukodaiteke.

Langileen eskubideak urratu eta empresendako diru laguntzak segurtatu, hauek izan dira gobernuaren erabakiak. Haatik, hospitalentzat ez dute dirurik agindu. Ez da jarrera hori ulertzen.

Irabaziari lehentasuna.

Une honetan, noski, lehentasuna doa materiala lortzeko ahalbideei. Herritar guztiek, politikoen arduragabekeriaren gainetik, nabarmen ikusi dute tokiko industriaren desagertze prozesuak zer ondorio dituen osasungintzan, eguneroko tresnak, biziak salbatzeko lortzeko unean. Izan ere, oinarrizko materialaren lortzeko manaketa kanpoko herrietara jo behar da. Gehienbat Txinara. Maskak eta babes guztien egiteko kanpora jo behar da, empresa asko Europa osoan hetsi baitituzte. Interes ekonomikoengatik Europak, Europako estatu guztiek burujabetza industriala galdu dute.

Gabriel Colletis ( l'Urgence industrielle 2012) Tolosako unibertsitateko ekonomia irakasleak, salatzen du burujabetza industriala galdu dela islatzen dela COVID-19ren krisi honetan. Oinarrizko beharrei erantzuteko autonomia eza erakustera ematen du. Reuters agentziak dio Europako komisioaren dokumentu batek diola Europako babes beharren %10 soilik segurtatzen ahal duela, gaineratekoa kanpotik datorrela. Hala ere, gogoratzen du Alemaniak ez duela bere industria besteak bezain bat ondatu azken hamarkadetan, horrek oraindik besteekiko indar handia uzten dio.. Philippe Sansonetti

Luxer empresa, oxigeno botoilen ustiatzeko empresa, nagusiek duela hilabete batzuk hetsi zuten. Estatu frantseseko empresa bakarra zen. Langileek berriz idekitzearen eskaera egin dute, baina estatuak ez du erantzunik eman. Estatuak eskumenak ditu empresen bereganatzeko. Ez du horrelako urgentziarik erakusten pandemiari erantzuteko aukerak daudelarik.

Bernard Arnault, frantses industria gizon aberats handiak bere empresa batzuk jarri ditu maskak eta babes materialaren ekoizteko martxan. Lehen materialak hospitaleetara heltzen ari dira. Noski, txalotzekoa litzateke Arnaulten kirol kuttunena ihesaldi fiskala ez balitz! Izan ere, estatuak, gobernuek beren lana egiten balute zerga mailan aberatsenei zor dutena pagarazteko zerbitzu publikoak ez lirateke dauden mailan!

Gogoetarako lerroak.

Aspalditik, zientzialariek Zoonozak ezagutzen dituzte. Zoonozak dira animaliak, gizakiak sortutako egoera batengatik, bizi diren eremuak. Oihanen desagertzeak animalia espezie askorentzat sekulako aldaketak heldu dira, habitatak desagertzen baitira. Pandemiaren garaian, pandemia hau nola jali den jakitea helburu nagusia bilakatu da. Ikerlarien artean gizakiaren ardura ez da  gehiago zalantzan ematen.  Ikerlari batzuek erakusten dute birusa animalia batzuen bitartez  gizakiarengana heldu dela. Birusa animaliatik gizakira nola pasa den jakitea garrantzitsua da. Philippe Sansonettirentzat, mikrobiologoa eta Frantziako kolegioko irakaslearentzat, ez da lehen aldia birus inbasibo bat hedatzen dela, SRAS izan zen 2003an, Mers koronabirusa izan zen ere Arabiako penintsulan 2012an. Dagoeneko adibideak, ereduak, bazeuden. Betakoronabirusa deitzen dituzte birus horiek, espezie batetik bestera salto egiteko gaitasuna dutenak dira, gizakiari eritasun arriskutsuak ekarriz.

Cecile Aenishaenslinek, marexala eta Montrealeko unibertsitateko irakasleak, ebola birusaren aipamena egiten du, zoonoza ere, espezie batetik gizakira pasatutako birusa baita ere. Esplikatzen du errekurtso gutxiko familiek fauna basatia baliatzen zutela elikagai gisa, ebola birusarekin batzuetan kutxatutako animaliak janez ere. Faktore asko begiratzeko daudela dio, ingurugiroari atxikiak direnak,. Ekosistimen aldaketek arrisku berriak ekarri dituzte.

Jean François Sylvainek Bioaniztasunaren aldeko ikerketarako fundazioaren lehendakariak dio, ikerlariek eta zientzialariek argitaratu artikuluetan, zerbait oso gogorra gertatuko zela nabarmentzen zela. Azken urteetan, zientzialariek drama hau aipatu dute etengabe, entzunak izan gabe. Gobernuek zientzialariak entzun behar dituztela dio. Hélène Soubeletek erakunde bereko zuzendariak dio infekzio eritasunek abiadura handia ari direla hartzen.

Habitatak desagertu dira animalia askorentzat. Animaliak tokiz aldatzen dira, gizakiarekin kontaktua azkartuz. Nahasketa horiek eritasun berriak ekartzen dituzte.

Ekologiarekiko gogoetak beharrezkoak dira. Globalizazioak bioaniztasuna hunkitzen du, krisiz krisi goaz, ekonomiko, soziala ekologikoa, hau ez bada gogoetatzen bizitzaren komertsioak amildegira garamatza.

Errekurtsorik ez dutenek animaliak basak janen dituzte, elikagai inseguritateak hunkitzen gaitu azkenean. Osasun bakarra da, animalien osasuna gizakien osasunari lotua da, biak batera behar ditugu zaindu etorkizunik nahi badugu. Le Mediak egin ikerketek erakutsi dizkigute zientzialari horien gogoetak.

Baina, gogoetarako, beste bide batzuk ere badaude, ikerlarientzat tresna bilakatuko direnak, eta agian planeta honek bizi dituen arazoei aterabideak ekarriko dituztenak.

Hemen dugu sare elektrikoak lehen lerrora ekartzen dituen ikerlaria, Tomas Cohen deitzen da, Bergengo unibertsitateko doktorea da, gizarte antropologian lan egiten du. Aurten, martxoan,Tucsonen konferentzia batean zioen koronabirusari buruz, Rudolf Steinerren liburuarei erreferentzia eginez, pandemia esplikatzeko. Intxikazioak azpimarratzen ditu. Horrez gain lurraren elektrifikazio uhain deberdinak pandemia desberdinei lotuak direla dio.

Gizakia izaera elektrikoa denez sare elektrikoak hedatzeko etapa berriek eragina dutela dio( Arthur Firstenberg, L'arc-en-ciel invisible). Gure kasuan 5Gren instalazioa pandemiari lotzen du, kanpo elektro magnetikoak gure bizitzetan eragin zuzena duelako, froga guztiak daude. Lurraren elektrifikazioak salto handia ezagutu du azken sei hilabeteetan, 5G deitzen da, hamaika satelite ari dira uhinak hedatzen eta horrek kutxadura berria sortzen du gure zelulentzat. Bakoitzak telefono bat daramagu bere sakelan eta impulso elektrikoak ez datoz bat osasunarekin. Zein da 5G sareak osorik estaltzen duen herria ? Huwan.

Bukatzeko.

Bukatzeko, higieniztek aspalditik diotena heldu zaigu gogora, korriente askok azpimarratzen dutena gaur egun. Herritar guztiak, denak, bizi baldintzak duinetan bizi behar dira, hau izan behar da legea. Alegia, bizidun bakoitza bizi baldintza duinetan baldin bada, janari egokia, aterpe segurua, osasun eskubideak maila onekoak, kolektiboki ongi biziko gara. Gizakia lurrari lotua da eta lurrean bizi diren beste bizidun guztiei.

Pandemia honek gizakiak lurrarekin eta beste bizidunekin nahi dituen harremanen inguruan gogoetatzeko balio behar luke. Balio behar luke politika publiko duinak eraikitzeko, herritar guztiak babestuz. Portugalek etorkin guztiak erregularizatu dituela ikusi dugu. Erregularizatu ditu denek osasungintzako zerbitzuetan edozeinek dituen eskubideak lor ditzaten. Eredua ona da. Espero dezagun beste herrialdeetako politikoek eredu hau segiko dutela.

20 mars 2020

Aterabiderako lehioak irekitzen ari dira.

 "Non ce n’est pas trop tard, mais nous avons perdu trop de temps ! Il ne faut plus tarder mais agir : détecter et traiter" Photo : Nice Matin/MaxPPP

Hatsaren Poesia eguna Senperen, Sarako Biltzarra, Nafarroaren Eguna Baigorrin, Herri Urrats Senperen, Literaturia Zarautzen, Ziburun Baltsan elkartearena edo Bastidan, aurtengo, galbidean dira. Erran nahi baitu kultur ekitaldi andana ez diela antolatuko, egitura nagusiak arriskutan ezartzeko bidea idekiz. Hau kontutan hartuz Seaska ere barne dugula. Izan ere, oso zaila da ekitaldi erraldioak eta txikiak antolatzea, konfinamentutik. Aldez aurretik, lan asko egin behar baita horretarako. Noski, Seaskak eta orohar ikastolek, https://multimedia.ikastola.eus/ proposatzen dute konfinamentuan ongi pasatzeko. Euskal Irratiek ere, euskaldunentzat interrekintzan aritzeko bideak jarri dituzte. Baina, horrek ez du aldatuko, ekitaldi erraldioen antolatzeko, aurre lanarentzat zailtasun handiak daudela. Ondoko asteek erakutsiko dute, zonbait kasutan, ezeztatze batzuk gainditzen ahal izanen diren.

Huateskundeen kasuan erabakia hartua izan da, ekainera gibelatuak izan dira. Seguraski debate handiak izanen dira horren inguruan. Politikoek beren lana egiten badute, eta seguraski Jaka horiek ere zer erran izanen dute, gobernuak izan duen jokabidearen inguruan, birusaren kudeaketa zela eta, konfinamenduaren unean gobernuak hartzen dituen erabakiak ebaluatzeko, dirua empresentzat atxematen duelarik, eta hospitalak oinarrizko materialarik gabe uzten dituelarik. 

Batzuek diote dagoeneko, deus ez dela berdin izanen, herritarrek memoria izanen dutela. Jadanik, mediku batzuek salaketak jarri dituzte Macron eta Philippen kontra, izurrite honen aurrean osasungintza defentsarik gabe utzi baitute.

Lanak izanen dira demokrazia zer den definitzeko, gaurko egoeran, nolako erabakiak hartzen diren, nork agintzen duen, galdera horiek denek erantzunak beharko dituzte. Atzo, bertan Penicaut ministroa haserretu da eraikuntzako langileentzat konfinamentua eskatzen zelako. Haserretu da lan egitera behartu nahi baititu. Ahantzi gabe lanean jarraitu behar duten beste guztiak: supermerkatuetan, postan, okindegietan, osasungintza guztian, ondar bilketan, garraioetan....Horientzat babes baliabiderik ba al da? Pausa aski bal al dute edo ordutegi bera atxiki behar dute presio psikologikoa itzela delarik? Horiek dira lehen lerroan!

Marseillako hospitale batetik heldu da lehen berri ona. Izan ere, ematen du berri fidagarria dela, medikuntza munduan gero eta gehiago aipatzen ari baita. Didier Raoult, medikua eta ikerlaria, hitz egiten eta bere esperientzia kontatzen hasi da. Izan ere, covid19 tratatzen ari da bere hospitalean IHU Méditerranée Infection institutuko zuzendaria da, eta birusaren inguruko kontseilu zientifikoko kidea. Mintzatu da erranez bi molekulekin ari direla eriak tratatzen. Alde batetik, chloroquine botika erabiltzen dute, hau ezagutzen dute dagoeneko paludismoaren kasuetan baliatzen baitute. Horri lotzen diote beste antibiotiko bat, azithromycine deitzen dena, bakterien kontra eta birusen kontra ere eraginkorra dena. Entseguak egin dituzte eri batzuen artatzeko eta emaitza onak kasuen %75etan lortu dituzte.

Didier Raoult ikerlariaren azalpenen ondotik, Estatu Batuek adierazi zute paludismoaren kontrako chloroquine botika hartuko zutela, covid19 aren kontra erabiltzeko, berehala eskuartean izateko aukera ematen baitu.

Hau ate ideki handia bat da herritar guztientzat, pixkanaka birusa nola bizi den eta zerekin borrka daitekeen jakiteko pistak idekitzen ari baitira. Hori oso baikorra da.

Noski, herrialde eta osasungintzako empresen artean gerla ekonomikoa hasia da, bai botiken monopolioa izateko eta txertoaren lortzeko. Pandemia beldurgarriaren aurrean, hau da beldurra sortzen duena. Interes pribatuen, diruaren egiteko nahia gailentzen baita. Herritarren osasuna bigarren mailan kokatzen baita.

Bigarren plano batean, Frantziako osasun sistima da agerian gelditzen ari da, hori ezin dute gutxietsi. Macronek heroiak direla dio! Urte bateko grebaren ondotik, osasungintzako langileek, deus lortu ez dutelarik, egoeraren arriskuez abisatzen zutelarik, gaur egoeraren ondorioak bete betean bizi ditugu. Dirua eta langileak kendu dira funtsezko sektoretik. Grebak, mediku arduradunen demisioak, dena baliatu zuten gobernua abisatzeko. Erantzunik ez zuten jaso.

https://fr.statista.com/themes/2934/les-hopitaux-en-france/ gunearen araueran 1364 hospitale publiko daude Frantzian, 1002 klinika pribatu, eta helburu lukratiborik ez duten 680 klinika ere. Agerian gelditzen da sektore publikoa eremua galtzen joan dela eta gobernuak ez duela indarrik egin sektore publikoa babesteko. Horretaz herritarrak ari dira jabetzen.

Bestalde, erizain baten hilabete saria zabaldu dute sarean, non ikusten den erizain batek 14000 eurorekin bizi behar duen. Zer arriskutan lan egiten duen kontutan hartuz, oso merke lan egiten duela argi gelditzen da.

Ideia horiek gordeko dira, krisia pasa eta seguraski horretaz hitz eginen dugu!

 

18 mars 2020

Argazki adierazgarria

IMG-20200318-WA0002

Bai, aldaketaren aukera hurbildu da herri hauteskundeetako emaitzak ikusi eta. Izan ere Philippe Aramendiren zerrenda lehen atera baita %40a gaindituz.

Noski ulergaitza da hauteskundeen lehen itzulia antolatua izan dela korona birusaren izuritea hor zegoela eta, jakinez herritarren parte bat ez zela bozkatzera joanen.

Hala eta guztiz ere, gobernuak ontzat ematen ditu hauteskundeetako emaitza horiek eta beraz, lehen itzulian %50a gainditu dituztenek eskubidea onartzen zaie auzapez izateko, usaiako egoera izan balitz bezala. 35000 herrietatik beraz 30000 herritan auzapeza hautatua izana da dagoeneko.

Zonbait kasutan, Biriatukoan adibidez, pozteko erabakia izan daiteke, lehen itzuliko emaitzek herriko etxea abertzaleen zerrendaren esku utzi baitu, Hiriart auzapez eskuindarra kanpoan utziz. Aspaldiko auzapeza zen eta aldaketak beti ongi etorriak izaten dira, auzapezaren politika, bereziki, bere buruari buruz zuzendutako politika delarik. Nabardura bat hala ere Biriaturen kasuan, Hiriart euskalduna zen eta ematen du auzapez berria ez dela hala. Agian euskara ikasteko bidean jarria izango da!!!

Gisa guztiz, Frantzia mailako oposizioak ez du lehen itzuli honi buruz gauza handirik erran, pandemia dela eta, egoera larria baita. Polemikak ez dira lehen lerroan ematen une honetan. Dena den, ez dugu zalantzan ematen kontu guzti horiek, gobernuaren arduragabekeria lehen itzuliaren aurrean, lehen emaitza horiek ontzat hartzea, eta beste batzuk, lehen lerrora itzuliko dira datozen hilabeteetan.

Bestalde bigarren itzulia ekainan antolatuko zirela iragarri dute, gelditzen diren bost mila baino gehiagoko herrientzat. Horrek desoreka handia sotuko du legitimitatearen aldetik. Izan ere, untsalaz bigarren itzuli horrentzat jende guztiak izanen du bozkatzeko, lehen itzulian ez bezala. Horek ere beste polemika piz lezake.

Gisa guztiz eta, eta hemen dugun argazkia dela medio, ez dakigu, Urruñaren kasuan, zein auzapez lor lezakeen plaza berpiztea! Hori erronka handia izan daiteke.

16 mars 2020

Emaitzak begiratuz

Egun osoan, atzo, euskal komunikabideek hauteskundeak jarraitu dituzte. Usaian egin izan duten gisan eta behar bada hrubiltasun handiagoarekin, tresna eta langile gehiagorekin aritu dira informazio asko eta zehatza ematen. Paul Bilbaok ere euskal komunikabideen elkar lana goraipatuz agertu da Twitter kontuaren bitartez.

Egia erran pozik egotekoa bazen informazio eskaitza onarengatik.

Alta, hauteskunde hauek egoera ez normalean antolatu izan dira, zientifiko eta mediku asko etxean egoteko aholkatzen zutelarik. Alegia, konfinamendua baitezpadakoa zela pandemia geldiarazteko eta erabakiak ez zirela hartzen arduraz erranez. Demokrazia pandemia baino handiagoa zela zioten politikoek, bereziki Fabieusek eta Larcherk. Lehenak, gogoratzen bagara, ardura nagusia izan zuen odol kutxatuaren aferan, odol kutxatuaren banaketa joaten utziz. Ezin da ulertu bere esku uzten ahal dela arazo sanitario batean erbakiaren hartzea, bere iragana begiratuz. Auzitegi konstituzionalaren presidentea denaz kasu egin zaio. Horrez gain, Larcher senatuaren presidenteak, estatuaren bigarren arduradun presidentearen ondotik, bultzatu du hauteskundeen antolaketa demokrazia pandemiaren gainetik zela eta. Jendearen metaketa arriskutsua zela zioten zientifikoek eta medikuek. Politikoek zioten jendearen arteko distantzia errespetatuko zela, eskuen garbitzeko produktoak egonen zirela. Prebentzioa segurtatuko zela zioten.

Atzoko irudietan, boz kondaketaren baldintzak agertu dira, jendea bat bertzearen ondoan, distantziak errespetatu gabe. Biriatuko kasua da berbada esanguratsuagoa. Izan ere, emaitza ezagututa, jendea elkar besarkatzen ikusi ditugu.

IrudiaIrudiaAitziber Zapirain (Hendaia)

IrudiaDonapaule

Benetan espero dugu birusa ez dela oraindik sobera hedatua baina ardura gutxirekin antolatu dituzte hauteskundeak.

Orduan, hasteko, boz emaileen kopuru bat ez da bozkatzera koan, birusarengatik, beraz emaitzak nola izanen ote dira sinesgarriak? Dagoeneko hauteskunde sistima honek ez du herritarren zati baten interesa pizten. Usaian bozka ematen duten zati batek, egoera berezi batengatik, bozkatzera ez bada hurbiltzen eta  politikoek ez badute hau kontutan hartzen, herritarrek ez dute ulertuko.

Segitzeko, arduradun politiko asko, gaur, bigarren itzulia ez antolatzea eskatzen ari dira. Heriotz kopurua eta hospitaleetatik heldu diren mezuak entzunez,  ederki ulertzen da eskaera. Beraz, lehen itzuli honen inguruan antolatutakoa bertan behera erortzen utziko da, alegia lehen itzulia balio gabe utz dezakete Parisetik.

Macronek mintzaldia emanen du gaur arratsean, neurri berriak iragarriko ditu eta horien menpe egonen gara denak. Zenbat denborarako ez dakigu, baina seguraski aste batzuendako. Frantses gobernuak oso berandu hartzen ditu erabakiak. Gobernu honek ardura gutxi erakusten du herritarrekiko.

Gogora dezagun Ipar Euskal Herriak En Marcheko bi diputatu dituela, hiruetatik bat, horrek badu garrantzia Ipar Euskal Herriko isla baita, frantses politika orokorrarekiko. Kezkagarria noski, Macronen politikak osasun sistima hausten ibili baita Macron presidente denetik, eta gaur egun hospitala goraipatzen ari delarik. Arduragabekeria itzela.

Mediabaskeko editorialean irakurtzen ahal genuen birusak ez gintuela bizitzea debekatuko, ez eta bozkatzea trabatuko. Ausarta.

Pentsatzen dugu, bozka egun hau huts sanitarioa izan dela. Ondoko egunetan ondorioak zein diren ikusiko dugu.

26 février 2020

Frantses Zerbitzu sekretuek alerta igorleak mehatxatzen.

Challenges aldizkarian, Antoine Izambard kazetariak  duela bi urte 2018ko azaroan Arabiak nola iragarki frantses agentziak baliatzen zituen, dirua zela medio, bere propaganda egiteko.

Publicis agentziak bi urteko lanarentzat 800000 euro jaso zituen Arabaiko erergimenaren aipamena egiteko frantses komunikabideetan. Jakin behar da Publicis agentziako jabe nagusia Elisabeth Badintzer dela, frantses intelektual ezaguna, filosofo feminista, laikoa eta Rbert Badinter abokata famatuarekin ezkondua.

Bi urtez Les crises informazioaren arauera Publicis agentziak elkartzeak antolatu ditu Pariseko hotel handienetan, kazetari, Arabiako kanpo arazoetako ministro eta Yemengo gerlarako prestatutako koalizioaren ordezkariearekin. Bere lana ere frantses armei buruz, Yemengo gerlari buruz, Arabiak banatzen zituen komunikadoak hedatzen ibili da ere.

Horrela Havas, Publicis, Image7 eta beste iragarki agentziak, komunikatzen aritu dira Arabiaren aldeko informazioa banatzen, bereziki frantses armamentua zertarako erabiltzen den jakiteko nahia agertu baita iritzi publikoan.

Hemen zaila da xehetasunetan sartzea informazio hau oso eremu mugatuetan ibiltzen baita. Haatik, horren aipamena egitea importantea da arma frantsesak nola erabiliak diren galdetzeko eta horren inguruko informazioa biltzen dabilen frantses erakunde bat alarma igorle gisa aritu da eta horren ondorioz arazotan sartu dute frantses estatutik. Erakunde hau Action, Sécurité, Ethique Républicaines deitzen da. Erakunde hau borrokatzen zen  arma frantsesen salmentaren kontra konflikoetan erabiliko badira. Erakunde hau frantses legeetan oinarritzen da,parlamentuak bozkatu dituen legeetan eta nazio artean frantses estatuak izenpetu dituen akordioetan. Ehun bat konbenio daude gehi armen komertsioaren tratatua.

Résultat de recherche d'images pour "Action, Sécurité, Ethique Républicaines"

Erakunde honek frantses gobernua epaitegietara eraman dute, frantses gobernuak baitu eskuetan armen salmenta eta akordio guztien errespetatzeko ardura. Erakunde honek azaltzen du oso erakunde gutxik segitu dituela, erakunde handi askok, LDHek, Amnesty Internationakek adibidez ez ditu jarraitzen, Yemengo gerlak ondorio oso larriak dituelarik.

Action, Sécurité, Ethique Républicaines erakundeak egindako salaketaren ondotik, DGSI, zerbitzu sekretuen frantses agentziak bere bulegoetara deitu du erakundea. Erakundeko ordezkariek ez dute orai arte inoiz arazorik izan eta aurreko gobernuak beti prest agertu dira erakunde honekin hitz egiteko eta debatean jarraitzeko. Zerbitzu sekretuen esku hartze horrekin azpimarratzen dute egoera aldatu dela eta pentsa daitekeela mehatsua dela.

Frantses ministroak gezurretan aritu dira erranez arma frantsesak ez zirela erabiliak Yemengo konflikoan. Geroztik kazetariek (Disclose)frogatu dute frantses gobernuak saldu dituela eta Yemengo gerlan erabiltzen direla. Gobernua jakinen gainean zegoela frogatu dute kazetariek eta hau oso larria da.

Epaituak direnak gaur egun Action, Sécurité, Ethique Républicaines erakundekoak dira, prokuradorearen aurrean pasa dira eta ohar ofiziala jasan behar izan dute.

Frantses komunikabideek ez dute horretan deus erraten eta iragarki agentziek Arabiako erreinua babesten dute. Bestalde giza eskubideen alde lanean ari direnak mehatsu mezuak errezibitzen dituzte. Giza eskubideen herria omen zen Frantzia. Iraganeko errealitaea dela ematen du.

LANCEUR D'ALERTE MENACÉ PAR LES SERVICES SECRETS-Le Media

 

 

21 février 2020

Assange defenda dezagun

Epaiketaren bezperan gaude. Julien Assangek zazpi urte zeraman Ekuadorreko enbaxadan, polizia ingelesak atxilotu zuelarik. Ekuadorreko gobernuaren aldaketaren ondotik, asilo politikoa kendu ziotenez ingelesek lekukoa hartu zuten Assange alerta igorlearen kontrako errepresioan.

175 urteko presondegi zigorraren arriskua du Estatu Batuetara estraditatzen badute. Hori soilik dokumentu ofizial batzuk plazaratu dituelako. Estatu Batuen desmasiak plazaratu dituelako. Sortu zuen Wikileaks dokumentu sareak urrats handiak baimendu ditu egiaren ezagutzeko unean. Podere handien eramaten dituzten ekintza larriak, eramaten dituzten tratuak ezagutzeko bide berriak eskaini ditu.

Ondoko egunetan julian Assangen kontrako auzia hasiko da. Kazetari askoren sostengua badu. Ez aski behar bada. Agian askoz gehiago hurbilduko dira. Izan ere, Assange-k egin duena funtsezkoa da demokraziaren plazan. Alerta igorleak ez badira babesten, arrisku handiak sor litezke.

Eskubide demokratikoak daude jokoan. Asteburuan mobilizapenak deituak dira Australian, Londresen ere, han iraganen baita auzia. Egun gogorrak heldu zaizkio Julian Assange-i, osasun aldetik nahiko gaizki dagoelarik,  seguritate altuko presondegi batean, pairatu duen tratamenduarengatik.

21 février 2020

Mutilatze genitala errealitate estatu frantsesean.

Mendearen hastapenean, 2004ean zabaltzen zen mutilatze genitalen inguruko zenbakia 53000 zen. Alegia mutilatze sufritu duten 53000 emazte zeudela zioten. Mutilatzeak ondorio latzak ditu osasun publikoan, emazte hauek infekzioak, erditzeko unean zailtasun bereziak, harreman sexualetan zailtasunak sufritzen dituzte. Lan handia dago egiteko prebentzioan mutilatze horiek pratika ez daitezen gure herrialdeetan alde batetik eta mutilatzea sufritu dutenak zaintzeko bestaldetik.

Ikerketek, bereziki INSEEk dioenez mutilatzea sufritu duten alabek mutilatzea ez dute sufrituko Frantziako estatuan portzentai handian. Portzentai txiki bat arriskutan dago, horregatik informazioak garrantzia handia du.

Azken egun hauetan  gaiaren eguna izan da.Emazteei inposatzen zaien mutilatze genitala ilegala dela gogoratzea inportantea da, horrez gain ondorio fisiko eta afektiboak , sufrimendu latzak ekartzen dituela. Ez da inondik ere emaztearen onerako.

11 décembre 2018

Hitz egin du.

Résultat d’images pour mouvement gilets jaune

Macron-ek hitz egin du, ez zuzenean, aitzinetik grabatutako hitzaldi baten bidez. Jarrita ikusi dugu. Eskuak mahai gainean pausatuak. Erran dute 27 milioi herritar zeudela begira. Ez dakit nondik ateratzen dituzten zenbaki horiek baina telebistan ateratzen dituzte. Goiz honetatik ari dira erraten Macron mugitu dela, urrats batzuk eman dituela eta mea culpa ere egin duela.

Oren gehigarriak ez dituela zerga pean jarriko iragarri du, hau Sarkok ere erran eta egin zuen. Horrek egiten du diru bat ez dela estatuko kutxetan sartuko beraz herritarren kalterako diru hori zerbitzu publikoetatik errekuperatuko baitu. Ehun euroko saria iragarria zen aitzinetik eta aurreratzea erabaki du baina hau ere kutxa publikoetatik aterako den diru bat. Pentsionistek diote hilean 10 euro gehiago ukituko dutela baina 2000 peko pentsidunek bakarrik. Langabetuentzat deusik ez elbarrituentzat deusik ez, elbarrien laguntzeko eskoletan ibiltzen diren languntzailerik ez zahar etxeetan dauden pentsiodunentzat deusik ez.

Negargura zeukala erakutsi nahi izan du Macronek baina mehatsuak ere bota ditu, bortizkeria salatuz baina miserian, kalean daudenek bizi duten eguneroko bortizkeria ez du aipatu, ikasleak aipatu ez dituen bezala. Beraz, egoera ez da argitzen, errepresioa erabiltzeko prest dago Macron. Aberatsenei zergen ber ezartzea ez du aipatu, aitzitik errana du horretan ez dela mugituko.

Probokatu nahi duela ematen du, herritarrek egoeraren irakurketa garbia egiten dute, irakurtzen badakite, ezin zaien iruzurrik egin ohartu gabean alegia. Arduradun politikoek boz apala dute Macronen aurrean, jaka horien gibelean gordetzen dute. Alta jaka horiek ez badute ordezkaririk nahi arduradun politikoen baluketa gaitasuna Macronen politikaren kontra joateko biderik. Oso boz apalarekin ari dira. Joko arriskutsua da. Macronen ez baitu amore eman nahi.....

23 janvier 2020

Europa Iranen kontrako zigorren alde.

Résultat de recherche d'images pour "embargo sur l'Iran"

Estatu batuek Iranen kontra hasitako erasoaren ildotik zigorra indartzeko erabakia hartu dute. Iranek zigor gehiago jasan beharko dituzte.

Bestalde Estatu Batuek Europari Irani beste zigorren ezartzea eskatu diote. Europak onartu du Alemania beldurtu baita Trumpen mehatxuen aurrean. Izan ere, Trumpek agindu zion Alemaniari Mercedes auto guztiei zerga gehiago jarriko ziela Estatu Batuetako merkatuan. Autogintza Alemaniako ekonomiaren zutabe denez Merkel beldurtu da eta Europako beste herrialdeei Estatu Batuetako zigorren politika jarraitzea eskatu die. Hauek onartu dute. Ondorio guztiak Irango herritarrek jasan beharko dute, eta horrek zer erran nahi duen badakigu, alegia miseria handiagoa pobre direnentzat.  iturria:https://www.youtube.com/watch?v=TRHPAHZ4xgY

Publicité
<< < 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité