Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
6 novembre 2014

Urepelen hasi eta Bilbon amaituko da Korrika

korrika

2015eko martxoaren 19tik 29ra egingo da, 'Euskahaldun!' lelopean, euskararen alde "ahalduntzeko" deia eginez.

Bi urteko itxaronaldiaren ostean, 2015eko martxoaren 19an ekingo dio Korrika-k Euskal Herria zeharkatzeari. 2.000 kilometro baino gehiago egingo ditu, Urepelen (Nafarroa Beherea) hasi eta Bilbon (Bizkaia) bukatu, martxoaren 29an. Tartean, 11 egun egingo ditu gelditu gabe, helmugan irakurriko den mezua daraman lekukoa eskutik eskura pasaz.

Bilbon aurkeztu du AEK-k euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren hemeretzigarren edizioa, hastapenetako lehen Korrika hartatik 34 urtera. Oraingoan, euskararen aldeko "ahalduntzean" jarri nahi dute indarra, eta alde horretatik sortu dute leloa —Euskahaldun—, norbere aukeren jabe egin dadin: "Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabil dezagun ahalmen hori". Asier Amondo Korrika-ko koordinatzaile berriak, hain zuzen ere, "euskararen eta euskalgintzaren egoeraz" ahalduntzera deitu du, "ahalegin pertsonalak batu" eta "auzolanean ahalmena areago" dadin. Bide beretik, "ahalmen metaketak" Euskal Herrian duen ibilbidea ekarri dute antolatzaileek gogora, eta Korrika-ren beraren antolaketa jarri dute "auzolanean eta elkarlanean" egindako ekinbideen adibidetzat.

AEK-k antolatu du, aurreko guztietan bezala, Korrika 19. Helduen euskalduntze alfabetatzerako erakundeak gogorarazi du gaur egun "Euskal Herri osoan lan egiten duen" elkarte bakarra dela, ehun euskaltegi eta gau eskolatan jardunez. AEK-ko arduradunek, ordea, salatu dute Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako euskaltegiek ez dituztela jasotzen "behar dituzten" diru laguntzak, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere "krisialdi ekonomikoaren aitzakian diru-laguntza politika erabat okertu" dela nabarmendu dute. Horregatik, Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaile nagusiak esan du Korrika-ren helburuetako bat "finantzaketa publikoaren gabeziak diru baliabidez xamurtzea" dela. Alde horretatik, Korrika 19k jasotako dirua "Euskal Herri osoko gau eskola eta euskaltegiak laguntzeko erabiliko" du AEK-k.

Aurrekoetan bezala, datorren urteko Korrika-ren harira ere "ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar" antolatuko ditu AEK-k. Gainera, Durangoko Azoka omenduko du Korrika-k, "euskal kultur eragileen topagune" eta auzolanean lortutako "lorpen handien" adibidea delako. Hurrengo urtean, gainera, 50 urte beteko ditu azokak, eta urteurrena baliatu nahi izan dute Korrika-ko arduradunek omenaldia egiteko.

Publicité
1 novembre 2014

Nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik?

halloween-of-old-03_menusize

Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik "inposatzen" ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, eta oinarri-oinarrian, film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik ez oso urruti. Izen ezberdina, baina ospakizun berbera. Halaxe kontatu digute Ahotsak.com-eko hainbat lekukok!

Gaur egungo Halloween komertzialagotik desberdin samar, noski, baina funtsean jai berbera zen: gazte koadrilak elkartu, kalabazak (edo arbiak) hustu, kandelak sartu barruan, kalerik kale ibili beste batzuk beldurtuz... eta guztia ere heriotzarekin estuki lotutako giroan (arimak, mamuak, hildakoak...). Izara eta maindirez mozorrotzen ziren "ganberroen" ipuinak ere jaso izan ditugu.

Gaur egungo gehienontzat harrigarria bada ere, 1950. hamarkadara arte, gutxienez, gure herri eta eskualde gehienetan bizirik iraun zuen ohitura izan zen, gure nagusiei egindako elkarrizketetan makina bat aldiz entzun dugunez. Hona hemen lekukotasunetako batzuk, Orion, Bermeon, Urnietan, Oñatin eta Elduainen jasotakoak:

Arimen egunaz eta Halloween jaiaren tradizio europarraz informazio gehigarria Oier Araolaza antropologo eta dantzariaren ondorengo artikuluetan: 'Halloween euskal festa bat da' eta 'Halloween resurrection 2012'.

30 octobre 2014

Ziburuko Herriko Etxeak argindarra kendu dio Kaskarotenea ikastolari

images

4.370 euroren zigorra ordaindu berri du Seaskak. Auzitegiaren aginduz, egun bakoitzeko 100 euro pagatu ditu ikastolak, baina kopurua 400era igo nahi du Poulouk. Manifestazioa egingo dute ikastolaren alde azaroaren 8an.

Urri erdialdera jakinarazi zuen Guy Poulou Ziburuko auzapezak Omiasainduko oporren ostean argindarra kenduko ziola, eskola publikoko eta ikastolako argindarra bermatzeko ahalik ez duelakoan. Hala egin du, Laida Mujika Kaskaroteneako lehendakariak Euskadi Irratian jakinarazi duenez. Atzo bilera bat izan zuten gurasoek ikastolan, eta orduan ohartu ziren ez zutela argindarrik.

Seaskak erantzuna emana zion Poulouri mehatxu horren aurrean: "Nahiz eta haurrak kanporatzeko polizia indarra baliatuko duzula mehatxatu, nahiz eta haurrak urik, berogailurik eta argindarrik gabe utziko dituzula mehatxatu, nahiz eta beste behin ikastola itotzearekin mehatxatu, ez duzu lortuko Kaskarotenea ikastola hestea".

Bestalde, isuna ordaintzeko une berean heldu zen Ziburuko Kaskarotenea ikastolarentzako hamaikagarren albiste txarra: auzitara jo du berriro Guy Poulou Ziburuko auzapezak, ikastolari isun handiagoa ezar diezaioten galdegiteko. Orain arte, egun bakoitzeko ehun euroko zigorra ordaindu du ikastolak, baina kopuru hori 400 eurora igotzeko eskatu du Poulouk. Auziaren eguna zehaztu gabe dago. Ikastolak manifestazioa egingo du azaroaren 8an.

Atzo bertan ordaindu zuen ikastolak orain arte pilatutako isunaren zenbatekoa: 4.370 euroko txekea igorri zuen Seaskak. Paueko auzitegiak eman zuen agindua, orain hilabete eta erdi: Ziburuko ikastolak Marinela auzoko eskola publikotik alde egin behar zuela ebatzi zuen; deliberoa bete ezean egun bakoitzeko ehun euro ordaintzera behartuko zituela ohartarazi zuen.

Abagune horretan auzapezak isuna handitzeko eskatu izana gaitzetsi du Seaskak, ohar bidez: "Poulouren jokamoldea argia da: batetik, presiobide guziak erabiltzen ditu ikastola dagoen tokitik kanporatzeko, baina une berean aterabidea oztopatzen du". Gogora ekarri du ikastolak proposatu dituen hiru konponbideak galarazi dituela Poulouk.

Bihar agerraldia egingo dute Donostian, Ziburuko ikastolari «euskalgintza, kulturgintza eta gizarte eragileen sostengua plazaratzeko». Datorren asteko larunbatean Ziburun egingo den manifestaziora joateko deia ere berretsi du Seaskak, "auzapezak ikastolaren kontra duen jarrera salatzeko; haurren, familien eta, oro har, euskararen kontrako jazarpena salatzeko".(Berria)

 

30 octobre 2014

Udalbiltzak salatu du jasandako helegiteak elgarlana "etetea" duela helburu

10000797

Gobernu espainolak EAEn duen ordezkari Carlos Urquijo «sistematikoki helegiteak» jartzen ari da auzitegietan Udalbiltza Partzuergoari diru ekarpena egiten dioten udalen ebazpenen kontra. Dagoeneko 18 udalek eskuratu dute errekerimendua, baina beste askok ere jaso lezakete. Lehendabiziko epaiketa azaroaren 11n eginen da, Irurako udal akordio baten aurka. Mertxe Aizpuruak, Udalbiltzako lehendakariak salatu du Urquijoren helegiteak eten nahi dituela "erakunde eta eragile sozialekin batera egiten ari garen jardunak herri hau garatu eta kohesionatzeko".


Udalbiltza Partzuergoari diru ekarpenak egiten dizkioten udalen kontra heltzen ari diren helegite andana baloratu du gaur goizean Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakariak. Kaltetutako herrien ordezkariekin lagunduta, Carlos Urquijoren ekimena «Udalbiltzari, erakunde publiko bezala, botatako hordagoa» dela adierazi du.

Horrez gain, Udalbiltza Partzuergoaren zilegitasuna defendatu du, "euskal udalek partzuergoetan antolatzeko eskubidea dutelako eta beste udal batzuekin hitzarmenak izenpetzeko ahalmena ere badutelako, batez ere, hiru administrazio eremu ezberdinetan banaturik egonik horren zaila denean lankidetza gauzatzea guztionak diren hainbat alorretan".

Era berean, udalek partzuergoari egiten dizkioten ekarpenen bidezkotasuna eta herri onura babestu ditu. Izan ere, «partzuergoaren helburuek bat egiten baitute udalek dituzten eskumenekin, eta ekarpen hauek, gainera, tokiko garapenean zein udalentzako eta herritarrentzako zerbitzuetan itzultzen baitira(kazeta info)

 

 

12 septembre 2014

Sarako auzapezak eta hautetsi guztiek bat egin dute Udalbiltzarekin

10000797

Udalbiltzak jakinarazi duenez, Sarako herriko kontseiluko auzapezak eta 22 hautetsiek bat egin dute Euskal Herriko hautetsien biltzarrarekin.Herriko bestak dituzte Saran eta, hori profitatuz, ekitaldi instituzionala egingo dute astelehenean. Euskal Herriko hautetsi guztiak 10.30etik aurrera herriko etxearen aurrean egingo den ekitaldian parte hartzera gonbidatu dituzte, baina baita ere herritar guziei hurbiltzeko deia luzatu diete.

Besteak beste, Battitt Laborde Sarako auzapeza mintzatuko da ekitaldian eta Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendaria izango da berarekin batera.

Azken herriko bozen ondotik Lapurdiko, Baxe Nafarroako eta Zuberoako dozenaka hautetsik egin dute bat Udalbiltzarekin. Atxikipen prozesua oraindik ez da bukatu eta jada biltzarraren ordezkari kopurua aurreko legealdikoa baino handiagoa da.

Saran, esate baterako, Udalbiltzak ordezkari bakarra zuen eta, aldiz, orain, 23 dira biltzarreko kideak.(kazeta info)

 

Publicité
9 octobre 2014

Lokarrik bere jarduera amaitutzat emango du 2015eko martxoan

téléchargement (1)

Berri honek galdera asko utziko ditu mahai gainean, Lokarriren adierazpenen gainetik, hemen azaltzen ditugunak EITBko Iker Gomezen artikuluari esker.

"Bake prozesua "itzulezina" dela ikusita, desegiteko erabakia aho batez hartu zuten Lokarriko kideek, irailaren amaieran egindako barne bileran.

Lokarri akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen aldeko herritarren sareak bere jarduerari amaiera jartzeaerabaki du, gaur Paul Rios koordinatzaileak prentsaurreko batean iragarri duenez. Agerraldian argudiatu duenez, bake prozesua "itzuliezina" da eta 2015eko martxoan desegingo da sarea. Erabakia aho batez hartu dute Lokarriko kideek, irailaren amaieran egindako barne bileran. Eztabaida luzea egin dute Lokarriren baitan, euren jarduerarekin jarraitu ala ez erabaki aurretik.

Alta konfliktoari loturik dauden lerro asko aterabiderik gabe gelditzen dira oraindik. Noren esku geldituko dira arazo horiek, instituzioek konponduko dituzte? Lokarrik uste al du ez duela deus ekarriko bake prozesuari edo bake prozesurik ez dagoelaren aitormen gisa ikusi behar al da? Itzulezina hitzarekin zer erran nahi al da? Presio sozialik ez da gehiago behar bake prozesuarentzat. Bat bateko erabakiak galderak uzten ditu. Ate berriak idekiko al ditu?

24 septembre 2014

Presoen inguruko berri asko

preso

Ventura Tomé kartzelatik ateratzeko bidean dago. Gaixo larria atxiki dute gaur arte medikuen txostenek aspalditik bere egoera larria azaltzen zutelarik. Estatuak ez du errukirik erakusten euskal presoen egoeraren aurrean.

Fernandez Iradiren egoera aztertu behar du Pariseko epaitegiak, berak ere eritasun larria duena. Kondena luzea dauka eta kanpoan egun behar luke behar den bezala artatua izateko.Bihar aztertuko dute Ibon Fernandez Iradiren zigor etenaren baldintzen aurkako helegitea, Parisen. Lehen baldintzaren arabera, Frantzian egoteko debekua indargabetu beharko luke Fernandez Iradik, askatu ahal izateko. Ni Ere Banoa kolektiboak aska dezatela eskatu du.

Madrilen gazte guztien deklarazioak gaur bukatu dira. Adierazpen politikoak moztu ditu epaileak, haatik torturaren lekukotasunak ugariak izan dira.

Horrez gain Nafarroan Iaz txupinazoan ikurrina jartzeagatik bost pertsona epaituko dituzte urriian

Urriaren 8an eta 9an izango da epaiketa. Hura salatzeko, Iruñea Askatasunez-ek mobilizaziora deitu du urriaren 4rako, Iruñean.

Bukatzeko, Urriaren 13ra atzeratu da Ondarroako 'herri harresian' izan zirenen aurkako epaiketa

Auzipetuek ukatu egin dituzte leporatzen zaizkien delituak. Eleak mugimenduak elkarretaratzea egin du goizean auzipetuei babesa agertzeko, eta salatu du "bertan sortutako auzia" dela hau.

6 octobre 2014

XILABAko lehen kanporaketa

bertso

Sustrai Colina Urruñarra sailakatu da 232 punturekin, XILABA, Ipar Euskal Herriko bertso txapelketako lehen final aitzinekoarentako. Aitor Servier bigarren gelditu da 210 punturekin eta Xan Alkhat hirugarren 203,5 punturekin. Laugarren, bosgarren eta seigarrenak Egoitz Zelaia 189,5 puntuekin, Guillen Hiribarren 186 punturekin eta Mixel Etxecopar 184,5 puntuekin izan dira urrenez urren. 200 pertsonen aitzinean, saio dibertigarri bat eskeini zuten sei bertsolariek. Datorren kanporaketa Senperen jokatuko da, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Battit Crouspeyre, Xumai Murua, Lur Renteria eta Maddi Sarasua Laskarai, bertsolariekin urriaren 11ean atsaldeko bostetan Larreko Kulturgunean

20 septembre 2014

Gudari eguna 2014: GAL, 30 urteko inpunitatea!

GALeko biktimen senide eta lagunek Hendaian antolatu den ekimen nazionala aurkeztu dute. Irailaren 27an goizeko 11:30tan Beltzeniako frontoian iraganen den ekitaldiaren berri eman dute.

Euskal Herriaren aldeko borrokak biktima asko ekarri ditu, militante abertzale asko erori da gure herria maitatzeagatik. Haien abotsa entzun da goiz honetan senideek eman duten prentsaurrekoan. Senideek haien lekukotasuna hartu dute erakutsiz haien helburua, herriaren askatasuna bizirik dirauela.

Prentsaurrekoan datorren 27an iraganen den ekitaldi nazionalaren esannahia eta helburua azaldu dute. Egia nahi dutela, frantses estatuan GALek egindako atentatuetan izan duen ardura aitortzea eta egia osoa ezagutzen lagundu behar dutela.

 

1

2

3

4

 

28 septembre 2014

Senatua eskuinera.

Logo_du_Sénat_Republique_française

Hiru urte Senatua irabazi ondoren ezkerrak Senatua galtzen du. Hauteskundeetako hirugarren porrota ezkerrarentzat. Erdia gehi hamabi senatari lortzen ditu eskuinak. Hauteskunde hauetan hautetsi handiek soilik bozka zezaketen, eta senatarien parte bat soilik erreberritzen ziren. Ipar Euskal Herriko senatariak ez ziren erreberritzen. Izan ere senatari postua bederatzi urte oro erreberritzen baita soilik. IEHkoa dira Lasserre eta Espagnac.

Aldi honetan frente nazionaleko bi hautetsik lortzen dituzte senatari postuak. Hau gauza berria da eta baieztatzen du FNko sartzea instituzio guztietan.

Kontra podere lekua bilakatuko da senatua eta ez ditu gobernuari gauzak errestuko. Haatik gogoratu behar da errepublikak podereak exekutiboaren eskuetan metatzen dituela, parlamentu eta senatuak podere nahiko mugatuak dituztelarik, nahiz eta lan handia egin legeen erreformetan.

26 septembre 2014

Bihar 39 urte Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru gazte hil zituztela.

DSC_1435P1060423

Gudari Eguna erraten zaio egun honi. Bost gazte militante, Espainako politikaren logikaren esku gelditu ziren. Estatuaren logikak hiltzeraino eraman zituen.Justizia gehiago nahi zutelako, ekintzaile izan zirelako, buru makur ibiltzea ukatu zutelako. Estatuak direlako bortitzak, estatuek bortizkeria erabiltzen dutelako beren nahikeria inposatzeko.

Noski ezinezkoa da familiaren samina benetan sentitzea, sentituko zuten inpotentzia horrenbeste bortizkeriaren aurrean, errukirik gabeko arduradunen aurrean. Aldiz militante horiek izan zuten ausardia, jasan zutena  horren oroimena, garai hori ezagutu zutenek bururaino eramanen dute beraiekin eta estatuaren azalpen horietaz iritzi argia gordetzen dute. Potenteak  errukirik ez dauka!

Bihar Hendaian biktimen familiei agurra egitera joanen gara, eroriak eta haien ingurua izanen ditugu gogoan.Goizeko 11ak eterditan.(Argazkian Txikiren azken gutuna, ondoan bere hilobia Zarautzen)

21 septembre 2014

Eskolako jazarpena, erantzun batzuk unibertsitatetik A.I.Perezekin

p014_f01 (1)

Gaur dira hamar urte Jokin Zeberiok bere buruaz beste egin zuela. 14 urte zituen. Eskolan pairatzen zuen jazarpenetik ihesi erabaki zuen bere burua Hondarribiko harresitik behera botatzea. Hari eraso ziotelako, adingabeen auzitegiak bi urteko itxialdia ezarri zien Zeberioren zazpi ikaskideri, eta hiru hilabetekoa beste bati. Osotasun moralaren kontrako delitua egitea egotzi zien, eta kasu horietako zigorrik handiena jarri. Eskolaren aurka ere jo zuen Zeberioren sendiak, baina epaileek ez zuten haren erantzukizunik ikusi.

Zeberioren kasua mugarria da bullying-ari buruzko ikerketan. Ikasleen arteko jazarpenak lege aldetik duen egoera aztertu du Ana Isabel Perez EHUko zuzenbide irakasleak (Errenteria, Gipuzkoa, 1973). Kriminologiaren Euskal Institutuko kidea ere bada.

Adingabeen artekoa da eskolako jazarpena ia beti. Eta horietako asko 14 urtetik beherakoak. Lege aldetik, zer egin liteke hor?

Adingabeen kasuan, bide penalak esku hartzen du 14 urtetik gorakoak direnean erasotzaileak. Adin horretatik behera, ez du zeresanik. Orduan zer neurri hartzen dira? Estatuak, diputazioak hartu behar ditu neurriak: hezitzaileak, gurasoekin adostuak... Neurri horiek ez dira juridiko-penalak izango. Nabarmendu behar dira heziketa eta adingabeen garapena. Adin horietan heldutasuna oraindik ez da iritsi, eta hori bideratzeko neurriak izango dira.

Bullying-aren aurkako talde batzuek diote ez dela bidezkoa, 14 urte baino gutxiagokoen jazarpenak ez daukalako zigorrik.

Garbi izan behar dugu zertan datzan edozein pertsonaren garapena, pertsonalitatearen garapena. Zuzenbide penalak parte hartzen du ulertzen denean delitugile horrek kontzientzia duela. Psikologiak esaten du pertsonalitatearen garapenean hainbat fase daudela, eta fase batzuetan ez dagoela kontzientzia hori guztiz garatua. Gerta daiteke une batean edukitzea heldutasunarekin ulertzen dugun portaera bat, baina inertziaren ondoriozkoa izan daiteke. Zuzenbideak parte hartuko du delitugileak gutxieneko kontzientzia eta gaitasuna duenean zer egin duen ulertzeko. Nonbait jarri behar da muga, eta Europan 14 urtean dago. Zuzenbide estatu batean gutxieneko batzuk bermatu behar dira, eta, printzipio horiek onartu ditugunez, sistemak erabaki du muga 14 urtean jartzea.

Jazarpen batzuek hori zigortzeko delitu zehatza dute; lanekoak, adibidez. Eta bullying-ak?

Zeberioren kasuan aplikatu zena, Espainiako zigor kodeko 173.1 artikulua: osotasun moralaren aurkako portaera, tratu apalesgarriarekin. Umiliazio bat dago, eta, hori lortzeko, izaera askotako portaerak eduki dira, fisikoak edo psikologikoak.Bullying-ak ez du adierazten portaera bat bakarrik. Prozesu bat da: epe zehatz batean gertatutako portaerak, izaera askotakoak. Ez da portaera bat. Prozesua izateak ekartzen du larritasuna. Horrek bultzatzen du zuzenbide penalaren parte hartzea.

2010ean Zigor Kodearen erreforma bat egin zuten, eta lan arloko jazarpenaren delitua sartu zen. Bullying-aren portaerak ez daude hor sartuta, atal hori zehazki laneko portaerei buruzkoa baita.Bullying-ari aurre egiteko daukagu Zeberioren kasuan erabilitako artikulua. Egia da ez direla agertzen bullying edojazarpen hitzak. Baina artikulu horrek barneratzen duen guztiarekin, nire ustez, erabat zigortuta dago bu- llying-aren gisako prozedura bat.

Jazarpena nola frogatu, hor egoten da zailtasuna askotan. Zeberioren kasuan, esate baterako, irakasleek ez zuten ezer ikusi.

Arazo bera dago laneko jazarpenean. Prozedura horietan gertatzen diren portaera batzuk fisikoak izan daitezke, eta edozeinek ikus ditzake. Baina, beste batzuetan, portaera psikologikoak dira: ikasle batekin ez hitz egitea, baztertuta uztea... Batzuetan oso zaila da zehatz frogatzea prozedura osoa. Eskolen arduradunek zerbait esan behar lukete. Egia esan, gero eta gehiago hartzen dira prebentziorako neurriak, ikuskaritza neurriak... Prebentziorako programa gehiago daude abian.

Azken arduraduna eskola da? Gehiegi esatea da, agian. Baina ez da ahaztu behar portaera guztiak eskolan gertatzen direla, biktimak adingabeak direla, eta delitugileak ere bai. Eskolek zerbait esan eta egin beharko dute, gutxieneko kontrol bat eramateko eta portaera horiek prebenitzeko.

Eskolaren aurka egin zuten Zeberioren gurasoek, ardura zutelakoan. Ez zuten zigortu. Eskolek lege erantzukizunik badute?

Zaila da. Lanean gertatzen den bezala. Normalean, adingabeak badira delitugileak, esan dezakegu euren gurasoek gutxieneko erantzukizuna izan dezaketela, ez dituztelako kontrolatu euren seme-alabak. Berdin gerta daiteke eskolaren kasuan. Baina askoz zailagoa da, noski. Kontuan izan behar dugu zenbat ikasle dauden eskoletan. Interpretatzen dugu edozein momentutan kontrolatuta daudela, baina, noski, oso zaila da jakitea zehatz-mehatz ikasle horrekin zer gertatu den, zergatik ez zegoen hor heldu bat.

Erasotzaileen gurasoei, berriz, bai, jarri zieten zigorra. Zenbaterainoko ardura daukate haiek?

Erantzukizun subsidiarioa dute. Isun bat zehazten da. Epaituak ez badauka ordaintzeko aukerarik, egon daiteke aukera delitugilearen gurasoak zigortzeko, garbi geratzen bada gurasoek izan dutela gutxieneko erantzukizuna.

Jazarpenaren susmoa dagoenean zer egin: ikastetxearekin hitz egin edo auzitegietan salatu?

Bi bideak. Prebenitzea da garrantzitsuena. Gurasoek sumatzen badute normala ez den portaera bat euren seme edo alabarengan, eskolara joan behar dute, ikusten badute etxean ez dagoela arazorik. Baina, egia esan, susmoren bat badaukagubullying-aren aurrean gaudela, bi bideak jarraitu beharko genituzke: batetik, kereila bat jartzea, eta, bestetik, eskolako arduradunekin hitz egitea.(Berria)

 

19 septembre 2014

Zuhaitz Errasti, Asier Ezeiza eta Ekaitz Sirvente zonbait hilabete iragan dituzte Marseillako espetxean, noiz mugituko zituzten

preso

Hilabeteak eman ditu Taubira andereak euskal preso hiru presondegiz aldatzeko, sekulako baldintza txarretan atxikitzen zituztelarik, sekulako distantzian familiarengandik atxikita gainera.Tarasconera mugitu dituze. Hurbilketa ez da oraindik erabakietan sartzen!

Sekulakoa da hitza, ez da besterik, gehiegikerietan ari baitira frantsesak. Eskuin muturra, FN aipatzen dute askotan, herritarrak beldurtu nahian, Valls lehen ministroa lerroburu. Ikara sortu nahi dute FNk irabaz lezakeela ondoko hauteskundeetan. Ez da harrigarri FN normalizatzea presoen kasuan horrelako jarrera autoritarioak, zapaltzaileak erabiltzen direlarik.  Zertan ikusten da gobernu baten handitasuna ez bada ahulenen defentsan ari delarik, egoera larrietan direnak laguntzen dituelarik. Azken hau ez dugu ikusten euskal presoen tratamenduan, mendekua baizik ez da ikusten. Eskuin muturreko jarrerak dira gaur egun alderdi sozialistak euskal presoekin hartzen dituena.

Gu ez gabiltza gehiegikerietan, frantses gobernua ari da gehiegikerietan, eskuin muturreko jarrerekin ligatzen!

18 septembre 2014

Jone Artola: "Mendekuz josita dagoen neurri batek ez dauka onarpenik"

presoak

Ospitaletik egin ditu adierazpenok. Larunbatean Sareren ekitaldira joateko deia egin du. Etxerat-ek elkarretaratzeak egin ditu Hegoaldeko lau hiriburuetan, sakabanaketa salatzeko.

erriro lanean hasteko "gogoarekin" agertu da Jone Artola Etxerat-eko kidea ospitalean, sakabanaketaren aurka egiteko. "Ezin dugu onartu guri gertatu zaiguna hurrengo astean, hurrengo hilabetean beste senide batzuei edo lagunei gertatzea". Ugaitz Perez presoaren senideek istripua izan zuten larunbat gauean. Artola kidea autoan harrapatuta geratu zen. Beste senide batek atera behar izan zuen atzeko leihotik. Alde bateko hiru saihets hautsiak ditu, beste aldeko bat ere bai, humero hezurra hiru lekutatik zatituta eta bularrezurra pitzatuta. Ostiralean egingo diote ebakuntza.

Sakabanaketaren kontra Sarek larunbaterako deitutako ekitaldiari babesa adierazi dio: "Hitzordu oso garrantzitsua daukagu denok hurrengo larunbatean". Haren arabera, "heldu da momentua denok batera" sakabanaketa bertan behera uztea lortzeko. Bera fisikoki han egongo ez den arren, bertaratutakoekin bat egingo duela esan du.(Berria)

16 septembre 2014

Udalbiltzak udaletan kudeatuko ditu euskararen telefonoan jasotako kexak

10000797

Udalbiltzak sortutako Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoak 10.000 euro emango dizkio Kontseiluari, bi erakundeek sinatu duten lankidetza hitzarmen baten ondorioz. Udalbiltzak, gainera, udaletara igorriko ditu biltzen dituen kexak, udal arloari badagozkio.

Ohar bidez eman du Udalbiltzak Kontseiluarekin sinatu duen lankidetza hitzarmenaren berri.

Horri esker, Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoak 10.000 euro jasoko ditu Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren bitartez lan egin dezan.

Udalbiltzak udaletara igorriko ditu biltzen dituen kexak, betiere udal arloari badagozkio.

Behatokiak, urteko txostenean, hizkuntz eskubideen egoeraren diagonostikoa egiten du, herritarrek euskararen telefonoaren bidez bidalitako kexak azterturik. Ildo horretan, txostenaren ondorioak zenbait erakunderi aurkeztu dizkio horretarako eginiko bileretan.

Ildo horretan, Udalbiltzari berariazko txosten bat aurkeztu dio Behatokiak, tokiko administrazioen inguruan 2013an jasotako kexen ingurukoa eta udaletan herritarren hizkuntz eskubideak bermatzerakoan aurkitutako gabeziak adierazten dituena.

Udalbiltzaren arabera, txosten hori lan tresna garrantzitsua da udaletako hautetsientzat, tokiko administrazioan euskararen normalizazioaren aldeko lana aztertzen eta hobetzen lagunduko duelako.

15 septembre 2014

Sarako herri kontseiluari ongi etorria eman dio Udalbiltzak

10000797

Udalbiltzak ongi etorria egin die Sarako herriko kontseiluko 23 kideei, nazio erakundearekin bat egin dutela ospatzeko. Auzapezak dei egin die Ipar Euskal Herriko gainerako hautetsiei bide bera har dezaten, «euskal herritarrak garelako, gure herriaren alde garelako eta euskara eta euskal kultura defendatzeko batera lan egin behar dugulako».

Sarako herriko kontseiluko auzapezak eta 22 hautetsiek Udalbiltzarekin bat egin dutela-eta ekitaldia egin dute gaur goizean herri horretan. Battitt Laborde Sarako auzapezak, Udalbiltzako lehendakari Mertxe Aizpuruak, Lapurdiko herriarekin senidetua den Ataungo alkate Igor Aierbek eta aurkezle gisa Mixel Gerendiain Sarako hautetsiak hartu dute hitza, festa giroan egin den ekitaldian, Kazeta.eus-ek jaso duenez.

Euskal Herri osoko udal hautetsien ordezkaritza zabal baten aurrean, Battitt Labordek adierazi du Udalbiltzarekin bat egin dutela «euskal herritarrak garelako, gure herriaren alde lan egin nahi dugulako, euskara eta gure kultura azkartzeko, eta sinesten dugulako Euskal Herriko gainerako lurraldeekin batera lan egitea ezinbestekoa dela gure herriek aitzina egin dezaten».

Sarako auzapezak Ipar Euskal Herriko beste hautetsiei bide bera hartzeko gonbita egin die: «Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hautetsi eta auzapezei erraten diet euskal herritarrak garelako, gure herriaren alde garelako, euskara eta euskal kultura defendatzeko batera lan egin behar dugulako eta sinesten dugulako Euskal Herriko gainerako lurraldeekin batera lan egitea ezinbestekoa dela gure herriek aitzina egin dezaten», adierazi du. Atxikimendu dinamika abian dela ere gogoratu du.


Udalbiltza «baitaezpadako tresna» dela gehitu du, Euskal Herri osoaren garapena orekatua izan dadin. Euskal Herriko eskualdeen artean diren ezberdintasun handiak direla eta egungo administrazio sareek «gure beharrei ez dietenez erantzuten». Hautetsien biltzarra «kohesioa» lortzeko eragile guztiekin lanean ari dela ere azpimarratu du Labordek.

Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakariak ekimenean aipatu gai guztiak laburbiltzeko «Zazpiak bat» esaera aipatu du, «lelo bat baino gehiago» dela gogoratuz, eta «eguneroko bizitza praktikoan» bizitzera deituz. «Lurralde kohesioan sakondu egin behar da, elkarlana sendotzen eragile eta erakundeekin» azaldu du.

14 septembre 2014

Gaixo dauden presoen eskubideak errespetatzeko eskatu dute Madrilen

jarraia95717

Ale eta Hop maskotak eraman dituzte espetxe administrazioko idazkaritza nagusira.

Espainiako Estatuak presoen giza eskubideak "urratzen" jarraitzen duela salatu dute ekintzaren bitartez. Deitzaileen arabera, kartzeletako egoera "larritu" egiten da sakabanaketarekin, bakartzearekin eta gaixotasunekin.

 Gaixo dauden presoen egoera nabarmendu dute, eta gogorarazi kartzeletan ezin dutela gaixotasunei aurre egiteko beharrezko tratamendua jaso. Diotenez, medikuarenera joatea "sekulako odisea" da haientzat, eta "hilabeteetako" itxaronaldiaren ondoren eskuburdinekin eramaten dituzte ospitalera. "Osasunerako eskubidea kentzen ari zaie".

Hori horrela, gizarteari eta bereziki auzian esku hartzea duten erakundeei legedia betetzeko deia egin diete, eta gaixo dauden presoen eskubideak errespeta ditzatela. Munduko Saskibaloi Txapelketako finalaren harira, "giza eskubideen munduko txapelketan" inplikatzeko eskatu diete.(Berria)

23 juillet 2014

Frantzia eta Espaina egunero elkarrizketan, zertaz aritzeko?

image_content_medium_2053199_20140723210754

Atzo Parisen Hollandek errege erreginak errezibitzen zituen. Erregeen artean ongi konponduko ziren. Oso gutxi filtratu da elkartze horretaz. Irudi batzuk. Komunikatu, harreman ona dituztela erakusteko, hau izanen da soilik helburua?. Gaur Rajoy eta Valls elkarrekin Moncloan, lehen aldikotz omen. Bi hauek elkarrizketak gustukoak dituzkete, maiz baitituzte, komunikazio asko,.... Hor filtrazioa handiagoa izan da, adierazpen nagusia izan baita langabezia eta garapen ekonomikoa eta lanpostuen sortzea direla Europako lehentasunak. Deus berririk, alegia egunero prentsa guztian errepikatzen ibiltzen direnak, emaitzarik lortu gabe dirudienez. Bestenaz ez lukete errepikatuko eta langabetuen kopurua ez litzateke igoko. ETAren kontrako borroka aipatu dute omen. Ez dukete aktualitatea jarraitu...

20 juillet 2014

Notre Dames de Landesko aireportuaren kontrako jarduerak auzitan

2014-07-18T171439Z_1007180001_LYNXMPEA6H0TZ_RTROPTP_3_OFRTP-FRANCE-JUSTICE-NOTRE-DAME-DES-LANDES

Militanteak epaitzen dituzte Notre Dames de Landesko aireportuaren aurka protestatzeagatik. 50000 manifestari bildu ziren, ondorioz inkesta berezi bat eman zuten martxan 12 poliziek ardura zuten manifestaldian parte hartu zuten jendea gelditzea, manifestaldian egin ziren desmasien arduradunen zigortzeko. Lehen aldia da horrelako inkesta antolatzen dela manifestaldi batengatik. 22 pertsona atxilotu zituzten. Aste honetan lau epaitu dituzte, hastapenean gaizkile bateko partaide izateaz akusatuak ziren. Azkenik kendu diete akusazio hori baina hiru hilabeteko zigorra ezarri diete, sursiarekin. Sentitzen dena da auzi horiekin, protesta ekintzak kriminalizatzen direla, aurreko gobernuak bozkatutako errepresio legeak Hollanden gobernuak ez dituelarik kendu. Alegiak errepresio legeek erabiltzea interesatzen zaiola gobernuari. Oroituko gara aireportua dela Ayraultren proiektua, Hollanden aurreko lehen ministroa. Gobernuak proiektua lasaitu baldin badu ere, horrekin jarraitzeko nahia badu.

20 juillet 2014

Lehen epaiketak Pariseko manifestaldiaren ondotik

Mohamed S., 23 urte lau hilabete zigorra, berehala bete beharko dituena. Hau da frantses justizia, hau da gazteriari gobernuak eskaitzen dion esperantza!(foto libe) Frantses gobernua autoritarismorantz doa! Auzian magrebiarra izateagatik zenbat kontrola jasan izan duen aipatua izan da, gelditzea zein bortitza izan den. Argudio guztiak baztertuak izan dira, langile xumea den gaztearentzat. Arrazismoa barkatzeko bidean da frantses justizia!

663405--

30 juillet 2014

Norman Finkelstein atxilotua atzo.

220px-Norman_finkelstein_suffolk

Estatu Batuetako politikologoa Gazan gertatzen ari den masakrearen kontra manifestaldi batean parte hartzen zuelarik atzo atxilotu dute.Varsobiako getotik ateratako judu batzuen semeak Palestinako konfliktoaz idazten du asko. Idazle eta unibertsitateko irakaslea Russel epaitegiko kidea da Palestinaz 2009tik..

11 juillet 2014

Sarrionandiaren itzulera argitu nahian(Zuzeu)

Cover of 'Akordatzen' by Joseba Sarrionandia (Txalaparta Publishing House)

Handia izan da euskaldunon artean Joseba Sarrionandiaren balizko itzulerak sortu duen zalaparta. Baina Zuzeuk jakin ahal izan duenez, oraingoz ez da itzulerarik izango, ez legebidez, behintzat.

Sarrionandia Euskal Herrira itzultzeko asmoz zebilen, ez baitauka dagoeneko Espainiako Auzitegiekin argitu beharrekorik, Euskadi Sarietan argi geratu zenez. Baina kontua beste bat da: Sarrionandiak dagoen lekura itzuli nahi luke ostera ere Euskal Herrian egon ondoren, eta horixe da lortzen ez duena, dagoen lekura itzultzeko baimena. Areago, berrikitan izan zaio ukatua aspaldi eskatua zeukan baimen hori eta badirudi bere egoera Espainiako Gobernuaren jarreraren araberakoa dela. Alegia, Espainiak errefuxiatu eta presoekin daukan jarrera aldatu arte, nekez emango diotela baimena Sarrionandiari Euskal Herrira etorri eta dagoen tokira itzultzeko.

Beraz, zaila dirudi, Eskoriatzan eman beharreko hitzaldiak emango dituenik, bera present delarik, bederen. Beste gauza bat da hitzaldi horiek prestatu, idatzi eta beste nolabait emango diren ala ez.

(Joseba Sarrionandia eta Marie Darrieussecq-en arteko elkarrizketa)

 

4 juin 2014

Lurralde erreforma, Pygmalion eta alderdi politikoak

 

lebranchu

Azken asteek erakutsi digute UMP eta alderdi sozialisten artean lotura asko, interes asko daudela sistema politikoa zutik atxikitzeko. FNen lorpena hauteskundeetan, alderdi politikoen ardura bada parte handian, ez da krisiarengatik ekarritako emaitza soila izaten ahal. Izan ere, iragana aztertzen bada egoerari erantzuteko gai izan behar dira alderdiak, haien lana baita, haien ardura herritarren aurrean.

Haatik sisteman dauden pastel ugarien biltzeko lan asko egin da alderdietatik, egoera sozialei, arazo ekonomiko eta politikoei erantzuteko lanik ez da egin. Jospinek bere diskurtso batean , lehen ministro zelarik, zioen egin ahalak eginen zituela karrikan lo egiten zutenei aterpea emateko. Bere helburua zela. Denbora joan da eta egoera okertuz joan da.

Aldiz, politikoen egoera soziala ez da inoiz okertu eta gaur egun ikusten dugu, nahiz eta hauteskunde kanpainarentzat 20 milioi euroko aurrekontua erabiltzea legezkoa izan , UMPk diru zama hori gainditu du faktura faltsuak eginez. Alegia iruzur egin du, hauteskunde horiek baliorik gabe egon behar lirateke, demokraziari eraso egin diote, presidente kargua lapurtu dute.

Noski, 1988ko garaia gogoan hartzen badugu oroituko gara URBA aferarekin alderdi sozialistak ere legez kontrako finantzapenak egin zituela eta bi urtez ibili zela sagaio batean sartua. Horren ondorioa amnistia izan zen finantzapen horiendako. Alegia diputatuek legea bozkatu zutela beren buruan zuritzeko. Hau herritarren %74eko iritziaren aurka. 

Gaur egun gaizki doaz eta ez dira sozialistak asko entzuten UMPren kontra Pygmalionen aferari buruz hitz egiten ari. Haiek asko egin dituzte besteei harria botatzeko! Alta sistemaren sinesgarritasuna da kolokan, zerbait gelditzen bada sinesgarri noski! Horrela jokatuz FN laguntzen ari dira. Frantzian ongi begiratzen bada ez baita ezkerretik mugimendurik bultzaka ageri. Ezkerra lotan dago, bozetan ez du deus egiten, estatu espainolean ez bezala. Esperantza atxikitzea estatu frantsesean nahiko gogorra gertatzen ari da!

Alderdi sozialista justizia erreforma eta lurralde erreformaren gibelean gordetzen ari da, alegia lanean ari dela gobernutik. Lurralde erreforma? Non da aldaketa? Dudarik gabe asko idatzi da horretaz eta bitartean egoera sozialari buruz oso gutxi hitz egin da. Baina, zer ekartzen du aldaketak? Bretainiari erantzuten diote? Korsikarekin ez dira mugitu, Korsika ez da hunkitzen, astinaldia eman zaio beste lurraldearekin lotuko zela erranez baina ezin sinetsia zen. Kalapita sortu, besterik ez, Parisen bakea izateko!

Ba al da ahalmen gehiago uzten erregioen esku? Izanen al da diru gehiago erregio horietan. Gaur moda dagoen bezala konparaketa egiten bada  Alemaniako Landerrekin bertan erregioek estatutik askoz eta diru gehiago jasotzen dute!

Gaur egun estatuak ez du dirurik eta finantzaketa soziala gero eta gehiago erregioen eskuetan utziko da. Gertatzen da Akitanian helburu nagusia zorren ordainketan emana dela, lehentasuna. Orduan non dago erreforma horren interesa ez bada estatuaren zorra arintzea finantzaketa murrizketarekin?

Bestalde erreforma eskutik eskura pasatzen ari dira, Lebranchuk galtzen du Thierry Mandonen eskura joateko. Zergatik? Lebranchuk luzaz eraman du proiektua eta orai bukatzekotan delarik kentzen diote. Zinez politikeria asko gaiaren inguruan gauza gutxi mugitzeko eta aldarrikapenei erantzun gabe!

Alderdi politikoak, horrela jarraituz ez diote FNi arrastarik emanen. Herritarrek beharko diote aurre egin!

 

1 juin 2014

Mc Donald's Europek OGMekin elikatutako oiloak onartu

ogmogm ekoizleak

2001etik OGM landareak debekatzen zituen Mac Donaldsek erabiliko zituen oiloen elikatzeko: Aurten, apirilatik, debekua altxatua da, hau Allemanian aldatu dute lehenik:
Argudioa da OGM gabe ekoiztutako elikagaien aurkitzea gaur egun oso zaila dela.Alegia beraiek sortu zutela arazoa erabiltzen dutela argudio gisa. Elikagai horiek Brasildik datoz gehienik eta orai, enpresa handiek bultzatutako ekoizpen arriskutsua gure platereraino ekartzen dutela gobernuen baimenarekin. Frantziako Mc Donalds ez omem da oraindik neurri horrekin hunkitua baina galdera zintzilik gelditzen da.

1 juin 2014

Txato, borrokalari, besarkada.

txato

Gazte ginen elkar ezagutu genuelarik.Denbora joan da baina zure ibilbidea herri honen borrokari lotua izan da beti. Asko eman duen belaunaldiaren partea.Belaunaldiz belaunaldi asko eman behar baitzaio herri honi bizirauteko. Konpromisoa erraten diote batzuek,

 

maite denari asko ematea, naturaltasunez egiten da. Horrelakoa ezagutu zaitugu, langile, lagunekin zintzo, borrokalari, euskaldun. Gauza guztiek muga dute, ahazten dugu eta oso goiz eramaten zaitu. Bide bera hartuko dugu guk ere. Bitartean,une latz honetan zure familia dugu gogoan.

Milesker egindako lanarengatik eta gurekin izan adixdidetasunarengatik. Besarkada.

Publicité
<< < 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité