Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

1 juin 2014

Mc Donald's Europek OGMekin elikatutako oiloak onartu

ogmogm ekoizleak

2001etik OGM landareak debekatzen zituen Mac Donaldsek erabiliko zituen oiloen elikatzeko: Aurten, apirilatik, debekua altxatua da, hau Allemanian aldatu dute lehenik:
Argudioa da OGM gabe ekoiztutako elikagaien aurkitzea gaur egun oso zaila dela.Alegia beraiek sortu zutela arazoa erabiltzen dutela argudio gisa. Elikagai horiek Brasildik datoz gehienik eta orai, enpresa handiek bultzatutako ekoizpen arriskutsua gure platereraino ekartzen dutela gobernuen baimenarekin. Frantziako Mc Donalds ez omem da oraindik neurri horrekin hunkitua baina galdera zintzilik gelditzen da.

Publicité
Publicité
1 juin 2014

Txato, borrokalari, besarkada.

txato

Gazte ginen elkar ezagutu genuelarik.Denbora joan da baina zure ibilbidea herri honen borrokari lotua izan da beti. Asko eman duen belaunaldiaren partea.Belaunaldiz belaunaldi asko eman behar baitzaio herri honi bizirauteko. Konpromisoa erraten diote batzuek,

 

maite denari asko ematea, naturaltasunez egiten da. Horrelakoa ezagutu zaitugu, langile, lagunekin zintzo, borrokalari, euskaldun. Gauza guztiek muga dute, ahazten dugu eta oso goiz eramaten zaitu. Bide bera hartuko dugu guk ere. Bitartean,une latz honetan zure familia dugu gogoan.

Milesker egindako lanarengatik eta gurekin izan adixdidetasunarengatik. Besarkada.

31 mai 2014

Bihar, suprefetura aitzinean

Bihar, larunbatean, goizeko 11etan Etxerat senideen elkarteak elgarretaratze bat antolatzen du Baionako suprefetura aitzinean Ibon Fernandez Iradi eta larriki eri diren gainerateko presoen egoera salatzeko. Etxeratek egun hortako suprefetari hitzordu bat galdegin dute Ibonen kasuaz hitz egiteko.

Larriki eri diren presoak etxera!

30 mai 2014

Herri boterea-ri erasorik ez! Can Vies ez da ukitzen!

efectecanvies_reconstrucció_02_low

Herri boterea-ri erasorik ez! Can Vies ez da ukitzen!

Duela egun batzuk, Maiatzak 26, Bartzelonako Sans auzoan dagoen Can Vies Zentro Sozial Autogestionatua desalojatu egin zuten.

Can Vies duela 17 urte okupatutako eraikina da. Bertan auzoko proiektu asko aurrera eraman dira modu autoantolatu, asanbleario eta horizontal batetan. Auzotik hasitako bizi eredu berria arnastuz.

Can Viesi eta lehenago Kukutzari egin bezalako erasoak salatzen ditugu. Autoantolakuntzan, asanbladan eta horizontaltasunean oinarritutako proiektuak maite, defendatu eta miresten ditugulako!

#canviesnoestoca !

http://canvies.barrisants.org/

 https://es.wikipedia.org/wiki/Centro_Social_Autogestionado_Can_Vies

30 mai 2014

Alde hemendik, flashmob

alde

Indar okupatzaileen aurkako Oñatiko herri mugimendua, flasmoba prestatzen ari da ekainaren 14ean eginen duten fan hemendik egunerako. Alde hemendik mugimendua, herrikako mugimendua da euskal herrian diren indar okupatzaileak kanporatzeko asmoz sortua. Herrian, mendian egiten diren kontrolekin gelditzeko, errepresioa gelditzeko eta kolore guzitako polizia eta militarrak kanporatzeko animatzen zaituztegu batu, antolatu eta zuhaitza astintzera.

Bida batez, Oñatin, ekainaren 14an eginen den fan hemendik egunean parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.

ez ditugulako nahi, ez ditugulako behar, indar okupatzeaileak Euskal Herritik OSPA!! 

Publicité
Publicité
30 mai 2014

Ekainak 14ko, Baionako manifa nazionala lagundu

logo-info-gorri

Ekainaren 14eko manifestaldia, eta besta erreusitzeko laguntzaile dei zabal bat egiten dugu gaurtik goiti.

Egun honek antolaketa haundia suposatzen duenez denen laguntza beharko dugu.

Horretarako nierebanoa.org web gunean atxemaiten ahalko duzute laguntzaile izaiteko inskripzio orrialde bat, zure ahalmenen arabera betetzekoa.

Manifestaldia arratsaldeko 4-etan hasiko da, eta 6-ak eta erdietan besta herrikoia hasiko da.

 Hurrengo astean programazio zehatza komunikatuko dizuegu.

30 mai 2014

Azken ostirala

etxera

Hilabeteko azken ostiral guziz bezala, Urruñako biribilgunean, Euskal preso politikoen aldeko elgarretaratzea egin da. Hori aprobetsatuz, ekainak 14ko Baionako manifestaldi nazionalera joateko deia egin da. Urruñako elgarretaratzean 15 pertsona bildu dira baina berriz ere ez da herriko etxearen sustengurik somatu; ez da herriko etxeko ordezkari edo hautetsirik agertu.

26 mai 2014

Preso eriak etxeratzeko eskatzeko, manifestazio nazionala maiatzaren 31n Ondarroan

12:30ean abiatuko da manifestazioa, Ondarroako Zumarditik, 'Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoa etxera' lelopean.

“Larri dauden presoen egoeraz kezkatuta elkartu gara gaur hemen”. Hainbat sektoretako norbanakoek egin dute manifestaziorako deialdia, eta horien izenean hitz egin du Iera Arantzamendi Ondarruko Iparra Galdu Barik plataformako kideak. Azaldu duenez, 11 dira gaixo dauden euskal presoak. Horien osasun txostenen “atzean” giza eskubideen urraketa dagoela azpimarratu du Arantzamendik. Iosu Uribetxebarria, Ventura Tome eta Ibon Iparragirre presoen adibideak jarri ditu: “Ibonen egoera dohako sufrimendua bilatzen duen espetxe politika baten aurpegirik kurdelenetarikoa da”, adierazi du. Apirilean Basauriko espetxetik Navalcarnerokora (Madril) urrundu zuten Iparragirre.

Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna kendu ondoren, etxean dago preso.Tomeren kasuan, prostatako minbizia atzeman zioten iazko urtarrilean, eta abenduan birikietakoa zuela esan zuten. Baina erregimen berezian segitzen du, Murtzia I (Murtzia) espetxean.

Etorkizunari esperantzaz begiratzen dion jendartea izan nahi du gureak”, esan du Arantzamendik, eta, haren ustez, horretarako beharrezkoa da preso eta iheslarien gaiari konponbide adostua ematea. Horregatik, gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko, manifestaziora deitu dute datorren maiatzaren 31rako: “Pertsona hauek guztiak preso mantentzen dituzte: giza duintasunaren eskubide oro urratuz eta beren integritate fisiko zein moralaren aurka jokatuz”.(Ahotsa.info)

Gaixo dauden presoen zerrenda:

- Ibon Iparragirre, Ondarroa. Navalcarneroko espetxean (Madril).
- Inma Berriozabal, Elorrio. A Lamako espetxean (Galiza).
- Josemi Etxeandia, Larrabetzu. Topaseko espetxean (Salamanca).
- Txus Martin, Basauri. Zaballako espetxean (Araba).
- Aitzol Gogorza, Errenteria. Basauriko espetxean (Bizkaia).
- Ibon Fernandez Iradi, Lasarte-Oria. Lannemezango espetxean (Frantzia).
- Gari Arruarte, Hernani. Almeriako espetxean (Andaluzia).
- Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Gasteiz. Villabonako espetxean (Asturies).
- Ventura Tome, Tafalla. Murtzia I espetxean (Murtzia).
- Iñaki Etxebarria, Iruñea. Topaseko espetxean (Salamanca).
- Josetxo Arizkuren, Iruñea. A Lamako espetxean (Galiza).

26 mai 2014

LAB postariaren alde

LABek Postarekin duen gatazkaren baitan Mugerreko sailkapen zentroa blokeatu du gaur goizeko 6:00etatik 10:00etara. Sindikatuak Nicolas Borrega Donapaleuko postariaren berrintegrazioa galdetzen du bere lanean, baina egoerak aitzina ez duela egiten ikusita ekimena egitea deliberatu dute. "Postak blokatzen du egoera eta blokatua den bitartean guk blokatzen dugu posta" adierazi du LABeko Eñaut Aramendik. 20-25 bat pertsona joan dira Mugerreko zentrora, kostaldeko posta guztia sailkatzen duen eraikin honetan lana ezin izan baita atzinatu gaur kostaldean ez da postarik izanen. "Postak galdu du egun bat eta hori zen helburua" gaineratu du Aramendik. Blokatzea eman delarik langile batzuk barruan baziren ere gehienak ezin izan dira sartu beraien lan tokira. Langileen artean batzuk haien sostengua eman nahi izan diote Borregari eta protesta egiten gelditu dira. CGTko Baionako postako ordezkaria ere hubildu da eta arratsaldean haien sostengua aztertuko dutela jakinarazi dute. Lan auzitegiko epaileak asteazkenean eman behar du afera honen gaineko ebazpena. Arratsaldean Lan Ikuskaritzarekin bilduko dira sindikatuko ordezkariak.(kazeta info)

Gora LAB !! CGT-ek sustengu komunikatu bat atera du arratsalde hontan. Milesker gurekin egon diren Postako langile guztiak.

26 mai 2014

Hamaika urteko neska bortxatzeagatik epaitua Pauen

Mauleko 62 urteko herritarra epaitu dute goiz honetan Pauen 11 urteko neska bat sexualki erasotzeagatik. Haurrak aste batzuk behar izan ditu gertaera burasoei aipatzeko. Jakin eta burasoek gendarmeria abisatu d. kerketa egin eta gizona atxilotua izan da eta gaur berean epaitu dute.

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité