Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

15 février 2014

Beste elkarte bat Hizkuntz gutxituen kartaren izenpetzearen aurka lanean

Jakin dugu COURRIEL elkarteak petizioa zabaltzen zuela Hizkuntza gutxituen kontra, ikusi nahi izan dugu nor zegoen horretan eta bai, alderdi komunistako kideak daude! Zinez ezkerrak bere kolonialismoaren garaiarekin tripako min asko ditu  oraindik. Frantses nationalismoa azkartu nahian dabiltza.

Hona hemen zabaltzen duten mezua karta ez dela izenpetu behar erranez:

"C’est en réalité un dispositif inutile,  inapplicable et dangereux tel qu’il est exposé dans le texte ci-dessous, adopté  par l’association CO.U.R.R.I.E.L. et adressé aux députés avant le vote du 28  janvier dernier. Les sénateurs doivent se prononcer prochainement. "Cette «  charte » ne crée pas un droit aux langues régionales, qui existe déjà de fait :  elle crée un droit à ne pas parler français en France."

Ez genuen elkartea ezagutzen, hemen dugu ematen diguten definizioa eta partaide batzuen izena:

COllectif Unitaire Républicain pour la Résistance, l' Initiative et l' Emancipation Linguistique:Association progressiste de défense de la langue française et d'opposition à la politique générale d'uniformisation linguistique.Le Collectif est une association loi de 1901, présidée par Messieurs Georges Hage, ancien député communiste et doyen de l'Assemblée Nationale, et Léon Landini, ancien officier Franc-Tireur Partisan de la Main-d'Oeuvre Immigrée (FTP-MOI).

La présidence exécutive est confiée à M. Georges Gastaud, philosophe et auteur de la Lettre ouverte aux "bons français" qui assassinent la France.

Le Collectif a vocation à rassembler et coordonner les personnes se retrouvant dans le constat et l'analyse portés par le Manifeste Progressiste pour la défense de la langue française.

 

 

Publicité
Publicité
15 février 2014

Argentinako diasporako, erderaz Arkaitz Bellorekiko elkartasuna

Disporak laguntzen gaitu bidea egiten, hemen gurekin izan nahi dute Arkaitzen heriotzaren ondotik:

Desde la Diáspora en Argentina los miembros del “Colectivo a Casa/Etxera” manifestamos:

Sábado 8 de febrero de 2014. Mediodía en Buenos Aires. Garzón almuerza despreocupado, en Elorrio Arkaitz Bellon es despedido por una multitud.

El invierno de Andalucía es más suave que el del norte de la península, pese a lo cual Arkaitz Bellon falleció en una celda de la cárcel de Puerto de Santa María, en la ciudad de Cádiz, por causas que las autoridades penitenciarias describieron como “naturales”. "Natural" es que las personas se mueran después de meses y años de golpizas y encarnizamiento represivo. Sin ir más lejos, en marzo del 2013, en el tercer episodio similar acaecido en pocas semanas, Arkaitz fue víctima de una brutal paliza propinada durante el registro de su celda de la cárcel de Sevilla II.

Detenido en el año 2000 durante una de las frecuentes manifestaciones contra la dominación española, condenado a desorbitados trece años de prisión, Arkaitz sospechosamente muere poco antes de cumplir su injusta condena. “Vean”, parecen interpelarnos desde la autocracia oficial de España, “si a nosotros nos da la gana, sólo saldrán de las ergástulas españolas con los pies para adelante. Ahora vayan y quéjense al parlamento Europeo”.

Sometido al aislamiento y paseado de cárcel en cárcel bajo la política de dispersión aplicada tanto por el PSOE como por el PP, Arkaitz se sumó siempre a la resistencia del Colectivo de los presos vascos. Ahora, para retirar sus restos, sus allegados han debido peregrinar más de mil kilómetros. Los mismos que han venido haciendo, tenazmente, para llegar a visitarlo desde su patria sojuzgada, durante trece años.

Aunque el encarnizamiento represivo sobre los patriotas vascos presos constituye una política de estado del reino español, debemos ser justos y reconocer que también tiene un autor personalísimo: el ex juez Baltasar Garzón. Célebre por la pantomima de enjuiciar al franquismo, el letrado es uno de los principales arquitectos de las prácticas de encarnizadas venganzas llevadas a cabo sobre los rehenes prisioneros. Muchas de las pintorescas innovaciones seudolegales con las que se deniegan libertades luego de cumplidas las condenas, muchas de las prohibiciones de organizaciones patrióticas, muchos de los enjuiciamientos a dirigentes políticos partidarios de la paz y el respeto por los derechos del pueblo vasco, han sido ideados por Garzón. Lo mismo que el rutinario desconocimiento de las metódicas torturas de la policía sobre los detenidos.

Hace un tiempo, Garzón ha decidido sentar sus reales en Buenos Aires. Los mismos medios de comunicación, locales e internacionales, que vienen denigrando largamente al gobierno argentino, en asombrosa complicidad, se unen a los medios oficialistas y al propio estado nacional, para presentar a Garzón como un ejemplo democrático y casi un héroe antifascista. Se lo ha premiado con honores públicos, documento de identidad argentino e importantes cargos nada menos que en el área de los derechos humanos. Su papel como represor ilegal y sanguinario del pueblo vasco se ha silenciado por completo. El tratamiento preferencial hacia semejante personaje se da de patadas con la publicitada lucha oficialista por los derechos humanos violados por la dictadura militar.

Sin embargo, la verdad se abre paso. Ningún luchador popular debería hacer caso omiso del clamor del pueblo vasco, que señala con un dedo de fuego al ex juez, quien lleva las manos impregnadas para siempre con la sangre de tantos patriotas euskaldunes. La presencia de Garzón en tierra argentina es una vergüenza indefendible. Exigimos que sea expulsado de inmediato de nuestro país. Que Latinoamérica toda sea territorio vedado para él y el resto de la hez de canallas que nos llega desde el viejo mundo.

Más de seiscientos presos y presas vascas agonizan aún en las cárceles españolas, muchos condenados a plazos interminables por Garzón, sus émulos y sus secuaces. El mantenimiento de esos rehenes está destinado a obstaculizar el avance de la paz y de la independencia de Euskal Herria, sin embargo el independentismo ha desencadenado un proceso unilateral de paz indetenible y en el corazón de la sociedad vasca late con más fuerza que nunca el deseo irrefrenable de justicia, democracia y soberanía.

Reciban compañeros nuestra solidaridad incondicional, sepa nuestro pueblo que los acompañamos en este camino de organización y lucha.

Agur eta ohore Arkaitz!

Herriak ez du barkatuko!

Euskal presoak eta borrokalariak etxera!

Gora Euskal Herria askatuta!

14 février 2014

Arkaitz Bellonen neskalagunaren gutuna Naiz-en: Maitasuna da bide bakarra

 
Aniaiz Ariznabarreta Ibarluzea | Arkaitz Bellon Blancoren bikotekidea
2014/02/14

Joan zoaz laztantxu eta beti arte esan nahi ez nizukeen honetan, samin izugarri honekin batera, badakit, eraiki dugunak, ez daukala parekorik. Zurekin bizitakoa, ikasitakoa, konpartitutakoa, egindako ekarpena itzela izan da maittia.

Niri zaren bezela, zeunden bezela agertzeko ausardia izan duen Arkaitz bat eskeini didazu. Indartsua oso; « Apurtu ninduten …», «Krak egin neban …», «txaboluan negarrez egon naz …», «kriston ezintasuna …», «kezkatuta nago …», «ez dot ondo jokatu …», «beldur naiz …», «itxi egin naz …» , «laguntza beharko dot …» onartu eta adierazteko gai izan eta, nahastuta, marmarti, burugogor, haserre eta ipurterre, batzutan itxi arren, honi aurre egiteko determinazioa agertu eta urratsak ematen zituena.

Ilusio eta bizi pozak gainezka egiten zioten Arkaitz bat. Ume batek bezala disfrutatzen zekiena, alaia, irribartsua, jostaria, bihurria, hobetzeko jarrera, jakinmin, ikasteko irrika, proiektu eta ametsez betea, bere buruaz barre egiten zekiena, goxoa, beroa, eskuzabala, irekia, leiala, osoa, ekina, maila guztietan konprometitua eta iraultzailea. Pertsona, taldean eta baloreetan sinisten zuena … «gure esku dago» esaten zenduan beti … aix, me enkantas … eta zu lotsatu eitten zinan.

Behin, aldi berean elkarri esan genion bezala, apustu egin eta irabazi egin dugu!! Intentsoa izan da gurea, sakona, unean unekoa, eta hau, erabat presente egonda bizitzea lortu dugu, gure burua biluzik eskaini diogu elkarri. Zintzotasunez, pasioz, komunikazio etengabez, genuena uneoro baloratzen, eskertzen eta gozatzen. Elkar zenbat maite genuen adieraztearekin batera, elkar zelan maite genuen argi izan nahi izan dugu, esan eta modu konszientean bizi.

Beldurrak gaindituz bizi izandako maitasuna, askeago egin gaituena, hazten laguntzen diguna, betetzen dunea. Norberaren buruan oinarritua. Bakoitza bere motxilarekin, eskutik helduta, aurrera elkarrekin egitea erabaki genuen… bakoitzak bere erantzunkizunak asumituta, bidea eta alkarren zaintza partekatzeko konpromisoz… eta zoragarria izan da. Baldintzak baldintza eta mugak muga, sinplea eta elegantea. Bidelagun ezinhobea izan zara maittia. Zure babes, konfidantza, konplizitate, inplikazio, laguntasun, onarpen, esker on, errespetu eta begirune osoa izan ditut … maittasuna. Begiratu ezezik, ikusi egin nauzu. Inork ez nau zuk bezala ulertu laztana, askotan nik neuk baino hobeto. Zu eta nire burua ezagutu eta ezagutzera emateko parada eskaini didazu, zutaz eta nire buruaz gozatzekoa … izatekoa … libre. Eta elkarri eskeinitakoa hartu, eskertu eta etengabe baloratu.

Mila esker bihotzez, gozada bat izan da, gozada bat izan zara, zuk hainbestetan esan deztazun moduan, «zelako harro naon». Gure azken elkarrizketan elkarri esan genion bezela: «kriston indarra emoten doztazu, eskerrik asko hor egoteagatik» «eskerrik asko hor egoten lagatziarren pittin», «maitte zaittut pilla bat», «dana», «dan dan dana».

Gauza asko lapurtu dozkuez … gehiegi … dena ez baitago gure esku … nahi eta ezinak agortu zaittu, amorruak lehertu … baina ni, piztutako guztiarekin, gure esku daonakin geldituko naiz, ikasi eta ikasten ari naizenarekin, eta batez ere, zure, nire, gure, ingurukoen, herri, zein herritarrei detzagun eta dozkuen maittasunaren indarrarekin egingo dot aurrera … maitasuna da bide bakarra … guk, maittasunetik eitten dogu borroka … osasuna, askatatasuna eta maitasuna !!! jtk!!!

14 février 2014

Bagoaz!

Horrela aurkeztu zuen atzo ezker abertzaleko ordezkaritza batek ondoko egunetan debatera aurkeztuko duen proiketua. Zutik aldarrikapenari segida emanez, alde bakarreko bidea proposatzen du ezker abertzaleak independentzaiarako bidea egiteko.

Gobernuen ukapenaren aurrean bide bat egin nahi du ezker abertzaleko militanteekin. Hau da prentsaurrekoan aurkeztu dutena eta Aberri Egunaren garaian plazaratuko duten proiektua.

Nahiko nahasiak eta galdera asko sortzen diren une honetan ongi etorria egiten ahal zaio erantzun baikorra eta bidea egiten ari den ezker abertzaleari. Independentziarako bidea bide oso zabala da eta euskal herriko herritar gehiengoaren parte hartzea eskatuko du. Lana izango da denendako!(Naiz etik hartutako berria)

ezker abertzalea

13 février 2014

Antton Troitiño atxilotua Ingalaterran

Kasu batzuetan ematen du amets gaiztoa ez dela inoiz bukatzen. 24 urte preso egon eta gero Espainak ez du oraindik irentsi Europako erabakiaren ondorioz ateratzen utzi behar izan zutela. Presoak bere kondena gainditua zuen baina preso atxiki nahi zutenez sasira joan behar izan zuen legez kanpo zen argumentazio batengatik berriz preso sartu nahi zutelako.

Ihardokitzen duten militanteen kontrako errepresio politikoa ez du alboratzen Madrilek. Politikan sinisten dugunok, Troitiñoren erresistentzia politikoa dela argi dugunok jasaten duen persekuzioa salatzen jarraitu behar dugu! Preso politiko guztien alde lan egiten jarraitu behar da, denek elkarrekin lortuko dugu!

preso

 

Publicité
Publicité
13 février 2014

Alduden gasnategiak ateak ideki ditu.

Garazi Baigorri elkargoak Aldudeko gasnategiaren lehen harria jarri zuen joan den ekainean. Dagoeneko Alduden prest dira ia-ia gasna egiten hasteko. Zonbait urtez esnea biltzen aritu ondoren gasna egiten hasiko dira. Gasnategiaren inguruan hamabost lanpostu sortzen dira, aukera paregabea mendi aldeko bizitzarentzat. 95 esne ekoizle biltzen ditu kooperatibak, 70 ardi esnearentzat eta 25 behi esnearentzat.

Sei miloioi euroko inbertimendua, 726 000 euro estatutik, 400000 Akitaniatik, 400000 Kontseilu orokorretik, 250000 euro Europatik. Finantzamentu ainitza eta  gastuen %39a diru languntzekin estalia.

Gasna horiek bi izen pean salduko dituzte, supermerkatuetan "Etxaldia" izenpean eta beste gisako saltokietan "Aldarri" izenpean.

Ekoizpena ezagutarazteko lan handia gelditzen zaie André Iribarneren gidaritzapean hau baita kooperatibako lehendakaria.(Herria astekaritik jaso dugu berria)

 

13 février 2014

Gaur, torturaren aurkako eguna

13 février 2014

4L Trophy atzo Donibane Lohitzunen

Atzo 4L andana ikusi dugu Donibane Lohitzunen. Aurten ere 4L Trophy Gurutze Gorriarekin, Poitiers hiritik abiatuta, Donibane Lohitzunen gelditze bat eginez, 5 tona janari ta beste Marokora eramaten dute. Hamar egunez, bereziki ikasle batzuen eskutik eramana den ekintza, Frantziako eta Espainako estatuak eta Euskal Herria zeharkatuz ibilaldi luzea egiten dute. Proeiktuetan eskola bat eraikitzea dute ere Marokoko basamortuan. Eskolarentzat 3900 euro bildua dute.

Joan den astelehenean abiatu ziren. Azken urteetan ikusten ditugu pasatzen baina oso gutxi aipatzen dira. Alta oso ikusgarria izaten da auto metaketa Donibane Lohitzunen argazkian agertzen den bezala.

rally 4L2raly 4L

 

13 février 2014

Hauteskundeak Urruñan: Hautagaien eztabaida

Radio France Bleu-ren eskutik herriko hauteskundeetako lau hautagaien arteko debatea egon da. Hemen behean duzue bertan egondako eztabaida entzuteko aukera. Poulou, de Coral, Lassalle eta Aramendi lehian izan dira frantses hutsean noski! Haietatik batek soilik daki euskaraz

13 février 2014

Bat guttiago!

Julen Larrinaga, preso ohia etxean da!! Texeiroko espetxetik atera da, zortzi urte pasa ondoren. Bat guttiago!!

ONGI ETORRI ETXERA!!

AMNISTIA ETA ASKATASUNA!!

larrinaga

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité