Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

5 février 2014

Arkaitz Bellon gaztea hilik Kadizeko presondegian.

Elorrioko Arkaitz Bellon, 2000tik preso zeukatena hilik aurkitu dute Puerto de Santamaríako presondegian (Cadiz). Lehenago Sevillan preso izan zuten eta bertan sekulako jipoia jasan behar izan zuen bertako funzionarioengandik. Lehenagotik beste bi aldiz eraso zuten. Heldu den maiatzean aterako zen. Zer gertatu ote da? Espainako gobernuaren ardura izigarrizkoa da kasu honetan. Zigorrik izanen ote da defentsarik gabe zegoen presoen heriotzean duten arduradunentzat?

Presoek jasaten duten mendekua ikaragarria da!

Publicité
Publicité
5 février 2014

Lau zerrenda herriko hauteskundeetan

Une honetan lau zerrenda aurkezten dira, Odile de Coral,  Renaud Lassalle, F.Aramendi eta Daniel Poulou. Azken asteetan zurrumurrua ibilki zen, Daniel Poulouren aurkezpena zalantzan emanez. Erantzuna bertan dago, zerrenda prest du eta plazaratu du.

Debatea hasten ahal da, benetan egiten bada, hemen bakoitzaren egin nahiak aipatuko dugu. Beste zerrenda ere aipatu izan da, baliteke oraindik sorpresak egotea....

4 février 2014

IBON FERNANDEZ IRADI presoak eritasun larria dauka, legearen kontra preso daukate

 Petizioa martxan jarri da, Ibon Frenandez sostengatzeko, elkartasuna eskatuz/

Appel du corps médical

 Les professionnels de santé signataires de cet appel entendent voir la situation du prisonnier IBON FERNANDEZ IRADI prise en compte par les autorités en charge d'étudier sa demande de suspension de peine pour raison médicale dans le respect strict des dispositions de la loi de mars 2002, dite Loi Kouchner.

M. IBON FERNANDEZ IRADI est atteint d'une sclérose en plaques, pathologie très grave qui nécessite des soins adaptés. Ces soins ne peuvent être pratiqués dans un contexte -celui de la prison- qui rend toute évolution positive illusoire. C'est pourquoi nous demandons que M. IBON FERNANDEZ IRADI puisse bénéficier de la suspension de peine.

Les professionnels de santé que nous sommes, sommes également citoyens. Et c'est à ce titre là aussi que nous lançons cet appel. Car le Pays basque, entré dans le cycle vertueux de la résolution du conflit, attend de la part des autorités politiques et administratives des signes qui puissent alimenter l'espérance née de l'abandon des armes, de l'engagement unilatéral en faveur d'un processus de paix et de la formidable mobilisation populaire qui s'en est suivi.

Une suspension de peine appliquée à M. IBON FERNANDEZ IRADI serait à n'en pas douter, une mesure de justice respectueuse de l'esprit dans lequel la Loi de mars 2002 a été votée par le Parlement, ainsi qu'un acte en accord avec la séquence historique que vit le Pays basque.

4 février 2014

Presoen bizi baldintzak auzitan frantses presondegietan

1_img131[1]

Hemen dago preso batzuek helarazi duten dutuna, daukaten bizi baldintzen salatzeko. Giza eskubideen lurraldea omen zen estatu frantsesa. Etengabe ikusten dugu ez dela erreala, frantses gobernuak eta Taubira anderearen ardurapean gaur egun, presoen duintasuna zapaltzen duela.

3 février 2014

Ekaitza beldurgarria izan da

Nouvelle image

 

Publicité
Publicité
3 février 2014

Herria, independentziari buruz, kontsultatu

Josep Manel Ximenis eta Anna Arqué, Kataluniako kontsultaren aldeko koordinaketako kideak Etxarri-Aranatzera hurbildu dira; kontsulta hori aurkezteko eta araberako bat nola antolatu ditekeen bertan aztertzeko bideak eskaintzeko. Autodeterminaziorako bidean beharrezko lana. Nafarroako Etxarri Aranazen independentziari buruzko kontsulta egitea pentsatua dute, 2014ko apirilaren 13an. Baliteke salaketa etortzea eta traba handiak ematea oso demakratikoak diren urrats horrentzat. (argazkia Naiz)

31 janvier 2014

²Euskal Herrian Euskaraz Urruñan, pintxo potea eskaintzen digu!

Bihar, EHEk arratsalde hondarrean pintxo potea proposatzen du Arotzenia ostatuan, euskaraz aritzeko , musika eta dantza izanen da, une goxo baten pasatzeko aukera herrian!!!

31 janvier 2014

Hogeita hamar urte joan dira, GALek hil zituen

Otsailaren 8an, Angel Gurmindo Stein eta Bixente Perurena Peru hil zituzten. Peruren etxe aurrean hil zituzten. Peruk hiru haur zituen. Stein mendizale amorratua zen. Gogoratzen gara.

Peru eta Stein hil zituzten Hendaian, arduradunik ez da aurkitu, gaur egun hiru herrialdeetako lehendakaritza hartu nahi duen hautagaiaren alderdia ez bada. Baina, frantses justiziak ez du horrelako kasuetan interesik erakutsi, hilzaileen atxilotzeko eta epaitzeko, bururaino joateko. Peruren alaba alta, bera preso dute, zigor luzea jasaten, zentzu horretan frantses justiziaren tresna guztiak martxan ematen dira.
Peru eta Stein euskal iheslarien erailketaren 30.urtemuga dela eta, dakizuen bezala ekitaldia burutuko da Hendaian( Beltzenia-18:00 ) otsailaren 8an.
Bertan, ekitaldiaren ondorengo aperitifarako laguntza eskatzen dizuegu, ahal den heinean pintxoak egin dezazuen, beraz, ahal dezuenok, omeleta,bizkotxa,patatak... edo ikusten dezuena eraman ezkero, eskertuko genizueke.
Aperitifa, Bakar-Xokon izanen da, jatekoa bertara hurbildu behar delarik ekitaldia aitzin.
28 janvier 2014

Berriz ere hiru militante zigortuak Parisen, 8 eta 6 urteko kondena.

 Aitzol Etxaburu, Alberto Machaín eta Andoni Sarasola dute izena. 8,8, eta 6 urteko zigorrak, gehi frantses estatutik kanporatuak direla. Hau da frantses justiziak hartu duen erabakia.
2009ko agorrilean atxilotu zituzten Alpesetan. Geroztik preso dituzte.

Atzo iragan zen auzia eta gaur prentsan agertzen dena da soilik  erabakia jakin baino lehen hiru presoen aurre kondenatzeko informazioa. Hau ba prentsa objektiboa!

Auziaren denboran, frantses prokuradoreak zalantzan ematen zuen bake prozesua eta azken atxiloketei erreferentzia eginez, atxilotuak ETAren adar batekoak zirela zioen.

Gezurra gezurraren ondotik, kondenak justifikatzeko.

 

 
13 janvier 2014

De Coralek beste agintaldia nahi du Urruñan

Arratsaldeko berrietan Euskal Irratiek jakinarazi digute Odile de Coral berriz aurkezten dela hauteskundeetan auzapez izateko. Bere ondoan Jean Tellechea EAJkoa izanen du, hau Daniel Poulourekin joan zelarik aitzineko kanpainan. Bestalde, ematen du Germaine Hacala ere abian dela. Ez da beste izenik hedatu. Haatik arlo sozialari toki berezia eskainiko diola erraten du eta bereziki euskarari.

Zalantzan emanen dugu aitzineko euskararen alde eginen duen hori aitzineko kanpaina gauza bera erran baitzuen eta praktikan funtsezko edo seriosa den inongo politikarik ez baita martxan eman herrian. Bestalde,gutxieneko hizkuntza ikasteko ere ez du nahikeriarik erakusten aspaldiko herritarra delarik.

Ez du erran ere ezkontza guztien eramateko prest izanen den edo genero bereko herritarren arteko ezkontzak eginen dituzte.

Lehen zerrenda. Ondokoak helduko dira.

 

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité