Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

24 août 2015

Auzapeza zailtasunetan

Prefetak hautetsi guztiei gutuna igorri die PLU aipatuz. Aitzinako PLUa baztertu zuen eta ondokoa nolakoa beharko duen finkatzera deitzen du prefetak. Gaurko kontseiluko gaietan sartu du auzapezak gaia. Espero dugu prentsak horren berri emanen duela.

Publicité
Publicité
15 mai 2015

Legeak ukatzen dien babesa (eri diren presoak)

Arduraz azaldu da Jaiki Hadi gaixo dauden euskal presoen asistentziaz arduratzen den plataforma. Elkarteko bi kide atxilotu zituen Guardia Zibilak martxoaren 25ean, eta ordutik, areagotu egin dira espetxean dauden preso erien asistentzia bermatzeko trabak. Hala azaldu dute Fernando Arburua eta Oihana Barrios plataformako kideek Bizkaiko Medikuen Elkargoan eskaini duten agerraldian —martxoko polizia operazioan atzeman zituzten biak—. Jaiki Hadiko kideez gain, gaixo dauden euskal presoen aldeko herri plataformak izan dira bertan. Eta maiatzaren 16rako mobilizazioak antolatu dituzte preso eriak dauden herrietan Giza eskubideak errespetatu. Larriki gaixo dauden presoak etxera goiburupean. Jon Kirru Iparragirre Ondarroako (Bizkaia) Iparra Galdu Barik herri plataformako kidea: “Egoera larri hau ez da soilik presoen eta euren senideen arazoa. Giza eskubideak errespetaraztea gizarte guztiaren zeregina da”.

 

11 dira gaur egun larriki eri dauden presoak. Baina zerrenda handituz doala azaldu du Arburuak. Norabide horretan aipatu du Jagoba Codo preso donostiarraren kasua, espondilitis ankilosantea du eta okerrera egin du azken urteetan. Gaixo dauden beste hiru preso ere identifikatu dituzte, tartean, minbizia duen kide bat. Baina Jaiki Hadiko kideak azaldu du momentuz ez dituztela kasu horien izenak publiko egingo, “konfidentzialtasuna gordetzearren eta beraien borondateari kasu eginez”.

Hiru presoren egoerarekin kezkatuta azaldu dira plataformako kideak. Txus Martinen egoerak nabarmen egin du okerrera Arburuaren arabera. Eskizofrenia sintomak areagotu zaizkio. Etenda du asistentzia psikologikoa eta zailtasunak ditu dagokion tratamendua jasotzeko. Okerrera egin du Ibon Iparragirrek ere. Arburua: “Une honetan, inoiz baino arrisku gehiago du bere bizia kolokan jarri dezakeen infekzioa jasotzeko eta kalte neurologiko zein psikikoak handitzeko”.  Ibon Fernandezen Iradiren kasua ere aipatu dute plataformako kideak. Dei auzitegiak maiatzaren 7an erabakiko du Iradi espetxean jarraitzen duen ala ez.

Behin eta berriz azpimarratu du elkarteak: kanpoko asistentzia psikologikoaren traba eta debekuek "sakoneko kaltea" eragin diezaieke pazienteei. Eta egoera hori salatzeko protesta egingo dute maiatzaren 16ean. Larriki preso dauden herrietako plataformek bat egin dute horretarako. Tartean, Galdakaoko S.O.S. Txus Martin plataforma (Bizkaia), Ondarroako Iparra Galdu Barik eta Hernani, Errenteri eta Lasarte-Oriako euskal presoen taldeko lagunek (Gipuzkoa). Iparragirre: "Oinarrizko giza eskubideen errespetua aldarrikatzeko, eta ondorioz, larriki eta sendabiderik gabe dauden presoen berehalako askatasuna eskatzeko herri, jatorri, pentsaera eta ideologia ezberdinetako jendea elkartu nahi dugu".

15 mai 2015

Benemerita.

Eguzki beroa, txapela buruan eta ura zakuan. Horrela abiatu ziren trumilka euskaldun zahar eta berri aintziraren itzuliaren egitera. Egun osoa beroa pasatzen baina pozik aurtengo erronkak sekulan baino haniagoak baitira. Herri bakoitzean ikastola baten idekitzera goaz, euskarari eremu berrien zabaltzera goaz. Noski Ipar Euskal Herriko gizartea astintzera goaz, hain baztertua zen hizkuntza bere lekua berreskuratzera baitoa.Ez da hau astinaldin batzuk ezagutu gabe pasako. Haatik helburua argi gelditzen da

Urtetik  urtera tokiko jende gehiago hurbiltzen da Senperera, hau berri ona da, ikastola normalizazio bidean dago, euskararentzat berarentzat indar asko egiteko gelditzen baldin bada ere. Aurrera goaz.

Aurtengo emaitzak berehala ezagutuko ditugu eta seguraski behar adina sos lortua izanen dugu. Dena bikain atera eta ondokoa prestatzera! Hau da urteroko erronka, euskal gizarteari ardura handia eskatzen zaio baina ez da beste aterabiderik, biziraupena dago jokoan. Ez da txantxetakoa!

Pozik sartu gara, animatua lanean jarraitzeko, euskaraz bizitzen jarraitzeko. Bidean errealitatearekin topo egin dugu, kontrola Azkaingo bidean eta bertan benemeritaren patrola eta kideak. Une batez Euskal Herri libre batean bizi gaitezkeela amestu genuen, beste zerbaitekin talka egin dugu. Hau ez al da Europan kondenatzen den gorputza herritar asko torturatzeagatik, jendarmak haiekin eskuz esku. Hau da gaurkoa, deus, sekulan gertatu ez balitz bezala iragaiten ari da. Haiek manatzen dute eta haien menpe gaude. Noiz arte?

Frantzia bide okerretik doa, askatasun askoren ezabatzera. Duela hogeita hamalau urte, maiatzaren hamar batez ezkerrak irabazi zituen hauteskundeak eta preso politiko guztiak atera ziren eta horretarako amnistia legea bozkatu zuten, Mitterrandek hala agindu zuelako. Geroztik sekulan baino preso politiko gehiago dago Frantzian, ez da kopurua ezagutzen ere  presondegiak hain beteak baitira. Euskal presoen izenak ezagutzen ditugu soilik baina askoz gehiago daude. Gehiago izango dira.Hau da Frantzia berria, sozialista! Independentziarako bidea baizik ez zaigu gelditzen zurrunbilo horretatik ateratzeko.

5 mai 2015

Hendaiako Futbol 7 txapelketa 2015

2015 maiatzaren 30ean iraganen da euskal preso eta iheslarien sustengurako "Futbol 7" txapelketa. 12.edizioa duen honetan parte hartzeko idatzi helbide honetara futbol7.hendaia@gmail.com edo deitu zenbaki hauetara:(0033)642894537 / (0034)650577426

10647098_1544793272468214_7651800369942633968_n

2 avril 2015

Dokumental arriskutsua

Hauxe da Nagore Luzuriagari atzemandako dokumentu arriskutsua. "Manual para fabricar un terrorista" dokumentala Eguzki Bideoak kolektiboak eman zuen argitara. (ikusi bideoa)

Publicité
Publicité
2 avril 2015

Independentistak sarearen deia Aberri Egunarentzat

 

Guztion etorkizuna jokoan dago, heldu Independentziari!

Independentistak sareak 2015eko Aberri Eguna apirilaren 5ean Iruñean ospatzeko deia egiten die herritarrei. Aurten ere, aldarrikapena eta jaia uztartuz, ekimen zabal eta partehartzailea antolatzen ari gara, gure herriaren etorkizuna era libre eta demokratikoan eraiki nahi duten herritar guztiei Aberri Eguna aniztasunean elkarturik ospatzeko aukera eskaini nahi diegulako.

Lema "Guztion etorkizuna jokoan dago. HELDU INDEPENDENTZIARI! izango da. Gero eta nabarmenagoa da Euskal Herriaren etorkizuna jokoan dagoela. Gure ingurura begiratu eta hauxe besterik ez dugu ikusten: krisi ekonomikoa eta egundoko ustelkeria; inboluzio politikoa eta eskubiden murrizketak; babes sozialaren eta zerbitzu publikoen deuseztea; langabezia, pobrezia eta esklusio soziala; genero indarkeria eta diskriminazioa; gure hizkuntza, kultura eta hezkuntza sistemaren aurkako etengabeko erasoak; gure jarduera ekonomikoaren erorketa eta ehun produktiboaren ahultzea, …

Okerrena zera da, egungo estatus juridiko-politikoak, espainiar eta frantziar Estatuek inposatzen diguten panorama larri honetan murgiltzeaz gain, ez digula egoera eraldatu eta geure etorkizuna eraikitzeko aukerarik eskaintzen. Euskal Herriaren etorkizuna ataka larrian dago benetan. Guztion etorkizuna jokoan dago.

Baina Aberri Egunari begira mezu baikorra luzatu nahi diogu euskal jendarteari. Gure ustez posiblea delako egoera eraldatu eta etorkizun berri bat eraikitzea. Horretarako geure buruaren jabe izan behar dugu, eta inposatzen diguten estatuen mundu honetan aitortuak izateko eta burujabeak izateko aukera bakarra daukagu: estatu estatusa lortzea.

Etorkizun ilun hau alde batera utzi eta beste etorkizun bat eraikitzeko aukera bakarra independentziaren bidea da. Horrexegatik diogu: HELDU INDEPENDENTZIARI!

IMAJINA EZAZUE INDEPENDENTZIA


Zera esaten diegu euskal herritarrei, gaztetei bereziki: imajina ezazue independentzia! Imajina ezazue justizia sozialean eta berdintasunean oinarritutako euskal gizartea; gazteriari lana eta etorkizuna eskaintzen diona; adineko herritarrei bizitza duina bermatzeko pentsioak eta babes soziala ziurtatzen diena; pobrerik gabeko Euskal Herria; dibertsitatearen aitortzan, errespetuan eta ekartasunean oinarritutako jendartea; demokrazia partehartzailea; euskaraz bizi den herria; ...

Independentziak gure ametsetako Euskal Herri hori errealitate bilakatzeko aukera eskaintzen digu. Etorkizuna geure esku dago, sinesten badugu lortuko dugu.

Horixe iradoki nahi dugu Aberri Eguna iragartzeko argitaratu dugun kartelean: hedu, beldurrik gabe, herritar libreen herri librera, herritar zoriontsuen Euskal Herrira, eramango gaituen independentziaren izar berdeari! Bidai zoragarria, itxaropen eta ilusioz betea. Heldu independentziaren magiari!

1 avril 2015

Hauteskunde biharamun gozoa abertzaleentzat

hautes

Zalantzarik gabe EAJrentzat departamenduko emaitzak ez dira onak izan. Azken urteetako EAJren lerro politikoa izan da EHBaiekin konkurentzian jartzea erakusteko kudeaketarako gaitasun handiagoa duela eta iraganeko gertakari batzuekin ez duela deus ikustekorik. Horren frogatzat hartzen dute eskuineko alderdiarekin lanean aritzeko duten gaitasuna, UMPren lerroetan kokatzeko, MAMekin ere. Aukera hau ez da herritarren gustukoa, herritarrek ez dituzte edozoin jarrera politikoak onartzen, UMParekin eramandako jokoa ez da legitimitatua. UMPren lerro politikoak ez du IEH aitzinera eraman, herritar asko horrekin hausteko garaia dela erakusten dute.

Parte hartzea ez da ona izan. Horrek ere hitz egiten digu, hauteskundeek sinesgarritasunaren aldetik ahultzen ari dira eta hau kontutan hartu behar den elementua da. Hautetsiek sinesgarritasun gero eta eskasagoa dute.

EHBaientzat sekulan ezagututako emaitzak izan dira. Lorpen itzela da. Ondoko aldian hautetsi kopuruaren emendatzeko baldintzak hor daude. Zapai, oztopo guztiak gaindituak izan dira. Alternatiba izatera heldu da abertzaletasuna eta bereziki hizkuntzarekiko jarrera atzerakoiek mugara heldu dira. Tokiko instituzioa onetsia da, alderdi guztien aldeko jarrerak erakutsi zuen hori eta baieztatua izan da hauteskunde hauetan. Hau da egin daitekeen irakurketa orokorra. Gehitu behar da eskuineko alderdiko hautetsie batzuek zalantzarik ez dutela izan FNko hautagaiaren kontra bozkatzeko jarrera hartu zutela eta EHBaien aldeko bozkatzera deitu. Honek ere bere garrantzia badu, demokratikoak diren taldeen artean kokatzen dela EHBai. Gogoratzen gara intersindikalak ez duela LAB onartzen!

Etorkizun baikorra iragartzen du abertzaletasunarentzat. Konfliktoari lotuako gaiak kanpaina horretatik kanpo gelditu direla ezin da ukatu. Konfliktoak eskatzen duen elkarrizketa ez da lehen lerroan gelditu. Ematen du bigarren mailako problematika bilakatu dela IEHko politikan. Politika horrela pentsatzea arazo bihur daiteke, estatuarekiko konfrontazioaren lekuko baita, estatuak ez baitu konfrontazioari uko egiten. Alderantziz tresna guztiak erabiltzen baititu konfrontaziorako, EEPri aurrekontua txikitu, presoen sakabanaketa eta urruntzean tinko jarraitu, Espainarekiko elkartasun hertsitzea.

Emaitza onek indar gehiago ematen digute lanean jarraitzeko, askatasunaren bidean.

1 avril 2015

Jon Anzaren kasua epaitegietan

«Jon Anzaren senideek Frantziaren aurkako salaketa aurkeztu dute. Familiak Jon Anzaren heriotzaren inguruan izandako akatsak salatu ditu eta mobilizazio honen bidez babestu nahi ditugu. Gure elkartasuna eta maitasuna helarazi nahi dizkiegu Euskal Herritik euren salaketa gurea eginez», gogoratu du Nagore Mujika Egiari Zor elkarteko kideak. Izan ere, gaur hasiko da Parisen Estatu frantsesaren kontrako bista, Anzaren heriotzaren inguruan gelditzen diren galderak argitzeko asmoz.

Mujikak gogoratu bezala, Anzak 2009an apirilaren 17an Baionan trena hartu zuen Okzitaniako Tolosara joateko baina hura izan zen ikusi zuten azken aldia. «Gerra zikinaren itzalak ilundu zuen bizirik aurkitzeko itxaropena. Ikerketa asko egin izan dira geroztik egun auzia artxibatuta dago. Dena dela  puntu beltz ugari daude prozeduran», aipatu du. 2009ko apirilaren 30etik aipatu hiriko Purpan erietxean egon zen eta maiatzaren 11an hil egin zen. Hala ere, familiak ez zuen horren berri izan hamar hilabete igaro ziren arte.

Hori dela-eta, galdera ugari dituzte senideek Parisen gaur hasiko den auzian argitu nahi dituztenak. «Non egon zen Jon desagerturik egon zen 12 egunetan? Zergatik gorde zuten gorpua erietxean 12 hilabetez autopsia egin gabe eta baldintza kaskarretan? zergatik ez zuten egin ikerketarik Tolosan 2010eko martxora arte gorpua han zegoela jakinik? Nola pentsa daiteke egon diren disfuntzioak normalak izan daitezkela ETAko militante baten kasuan?», galdetu du Mujikak.

Parisera joandakoei babesa emateko Egiari Zor-eko kideek zortzi ordu igaroko dituzte Donostiako kalean «egia jakin nahi dugu» esaldia gazteleraz, ingelesez eta frantsesez duen pankarta eta Jon Anzaren argazkia erakutsiz.  

Agerraldia amaitzeko, elkarteko kideak esan du egia ezagutzea Euskal Herrian bakea, normalizazioa eta bizikidetza demokratikoa lortzeko elementu garrantzitsu bat dela. Era berean, memoria kolektiboa eraikitzeko egia oinarrietako bat izan behar dela azpimarratu du.

25 mars 2015

eskubide gehiago omen

Lagarden aholkari bat epaitzen dute Parisen AHTren ibilbidea aldatzeagatik bere familiarraren etxearen ontasunetatik. Batuek eskubide gehiago behar lituzkete. Gurean ere,Urruñan ikusi dugu nola autopistarengatik jauregiak eskatu zituen babesak lortu zituela eta jauregiko berinen berritzea ere omen. Zurrumurruak zitezkeen baina autopistaren bazterren jarri duten estalki zabala nabarmen gelditzen da. Urruñako auzapeza ederki eta lasai bizi da, ez du inork zirikatzen. Haatik herria nola antolatu behar den, nork behar duen kokatu herrian, bai eragiten duela eta ez du inork bere kudeaketaz deus erraten!

25 mars 2015

Pribiligioak!

Twitterrren bidez jakiten dugu Lagarden aholkulari bat auzitegitik pasatzen dela AHT ibilbidea desbideratzeagatik bere familiar baten etxearen gainean erortzen baitzen. Urruñan autopistak trabatzen zuelako jauregiak ere estalkia lortu zuen autopistengatik. Besterik ere behar bada, berinen berritzea era aipatua izan zen herrian. Zurrumurrua agian baina horren frogatzea oso zaila hain lasai bizi den auzapezaren autoritatearen aurrean.

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité