Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

22 décembre 2017

Aldaketen zain.

2017ko abenduak 21(Berria-rn eskutik)

Aritz Arginzoniz elorriarraren eta Aitzol Iriondo lasartearraren kontrako epaiketa egin dute asteon Parisko Auzi Kriminalen Epaitegian. 2007an Frantziako enpresa batean lehergaiak egiteko erabil daitekeen erregaia lapurtzea leporatuta epaitu dituzte. Parisko epategiak gaur erabaki du bi euskal presoei aurretik ezarritako zigorrak batzea: Arginzonizi 10 urteko espetxe zigorra ezarri dio, eta 12 urtekoa Iriondori. Hori hala, Arginzoniz espetxetik irten egingo da 2018ko otsailean, hain justu Espainian ezarritako zigorra betetzen duenean. Iriondok, berriz, 2013an ezarritako 20 urteko zigorra bete beharko du.

Akusatu biak preso daude, lehenagotik ezarritako zigorrak betetzen. Iriondo Frantzian dago preso, eta Arginzoniz, berriz, Huelvako espetxean (Espainia) ari da zigorra betetzen. Frantzian epaitu ahal izateko, euroagindua tramitatu zuen Frantziako justiziak, eta, horren ondorioz, Espainiak Frantziaren esku utzi du preso elorriarra.

Erabaki horrek Frantzian euskal presoekiko jarrera aldaketa bat egon ote den argitzeko neurritzat aurreikusten zen. Auzi horretan erabakia presoen aldekoa izan arren, Jon Kepa Paroten baldintzapeko askatasuna eskatzeko helegitearen auziak ez du argitzen jarrera aldaketarik badagoen. Erabakia otsailaren 22ra atzeratu dute. "Prokuradorearen bitartez, Frantziako estatuaren jarreran aldaketarik ez dagoela agertzen da", esan du Julien Brelek, Jon Paroten abokatuak.

Publicité
Publicité
22 décembre 2017

Independentzia bozkatu zutenek garaile

Independentzia deklaratu zutenek irabazi dituzte hauteskundeak. Ez zen aitzinetik irabazia, dterminazio handia erakutsi dute katalanek. Orai Esoanak zer karta jokatuko du emaitzak legitimitate osoa ematen diolarik independentzia aldarrikatu zuen parlamentuari? Errepresioa hautatuko al du? Elkarrizketa izan behar luke bidea.
Résultat de recherche d'images pour "resultados cataluña 2017"
CUP alderdiaren emaitzak, zigortua edo bderen sinesgarritasuna galdu duela pentsaraziko luke. Edo boz emaileek seguritatea bozkatu nahi izan dutela. Gobernaren determinazioak ere bere eragina izango du estatuaren aurrean politikoek bururaino joateko nahikeria plazaratu eta ekintza bihurtu baitute. Politikarako ikasgai asko ematen ari da Katalunia eta hau ona da askatasuna nahi duten Europako herri askorentzat eta bereziki euskaldunentzat.
18 décembre 2017

Eskar mila Sustrai!

Onenen artean Urruñarra, poztekoa eta agian  herriko bertsolariei ideia emateko gisakoa. Bertso ederrak bota zituen Sustraiek gure gozamenerako.Bertsolaritzan dagoen lore aniztasunaren figura da Sustrai gure herriaren izena zabaltzen jakin duena.

 

18 décembre 2017

Milesker Maialen!

Hitzak soberan daude BECen gertatutakoa azaltzeko. Emozioa da saio erraldoiaren saria. Euskaldunok herria osatzen dugunaren froga. Asma dezagun bidea, bertsolariek urratsak egiten laguntzen gaituzte. Ederra baino gehiago. Handia baino gehiago.

15 décembre 2017

Dezentralizatu!

Baliteke Kortsikako emaitzek gobernuari  astintze zerbait eragin diola. Izan ere, hauteskunde biharamunan ministren kontseilua Paristik kanpora eraman dute. Dezentralizazio irudi hori Giscard presidnte zenetik zabaltzen dute baina badirudi komunikazio hutsean gelditzen dela. Diputatuek boza entzunarazi dute agintze eremua Pasisen gelditzen dela. Alta  tokiko hautetsi batzuek parte hartzen dute gobernuan, baina horrek ez du gezurtatzen erabaki guztiak Parisen hartzen direla.

Résultat de recherche d'images pour "macron gouvernement remaniement"

Kanakia badoa,  Kortsikak galdera serios batzuk mahai gainean jartzen ditu, autonomia gehiago behar duela, hizkuntza babestu nahi duela, lurralde erreforma sakona eskatzen du. Oraintxe bozkatu dut Parisen lurralde erreforma bat baina honek ez du benetazko beharrei erantzun eta Kortsikak hori bera itzuli dio aurpegira frantses gobernuari. Hauteskundeen legitimitatea ezingo du ukatu Parisek. Drnbora izanen da seguruenik erabiliko duen lehen tresna. Bigarrena, garapen ekonomirako dirua aterako du, hau baita hauteskunde hauetan kortsikarrek nahi zutena. Gainerateko nortasun aldarrikapenei begira beste bideak eskainiko dituzke. Irudia eman hasteko, aste honetan bezala.

Tokiko instituzioen aurrekontuan murriztu bhar direla dio Filipek, lurraldeen gastuak txikitu behar direla baina hautetsiek ez dute horrela ikusten eta hirien eta kanpainaren arteko desoreka salatzen ari dira. Negu gorria dabil Macronentzat. Baina komunikazioan azkarra da!!

Publicité
Publicité
12 décembre 2017

Hitz egiteko prest Kortsikan

Kortsikan iragandako hautskundeek arreta berezia pizten digu.Hirurogeita hiru hautetsietatik berrogeita bat abertzaleak dira. Noski, prentsak abstenzioa handia dela azpimarratuko du baina ezin da ahantzi behar Macron boto emaileen %43arekin hautatua izan dela. Beraz, hauteskundeei begira errealitate  honek lasaitze ederra ematen du. Orai arte frantses presidendeek Kortsikako hauteskundeen aitzinean hauteskundeen emaitzak errespetatu behar direla zioten. Ondorioz uler daiteke aldi honetan espiritu berdinarekin ariko direla. Chirac-ek zioen ekonomikoki miseriara eroriko zela Kortsika Frantziatik aldentzen bazen, Giscard eta Miterrand Hollandek bezala hauteskunden errespetuaren tramankulua jarraitu zuten. Sarkozy estatutu berezia proposatu zuen baina bozek hitz egin zuten eta arazoa horretan gelditu zen. Orai zer Paristik? Filipek elkarrizkta proposatu du, Matignonen. Seinalea, menpekoak nagusiaren etxera joan behar duela. Prisarik gabe diote Parisen, noski nagusiak ez du inoiz prisarik izaten, denbora bere alde du frantses gobernuak!

Kortsikarrek zer diote?

Zerrenda bakarra lortu zuten, emaitzak azkartzeko. Garaipena haiena da gehiengo handia eskuratu dutelako. Kanpainaren denboran aldarrikatu dutena errepikatu dute, autonomia eta preso eta iheslarientzat amnistia. Hau berehala zabaldu dute. Noski lehen urrats gisa presoak uhartera hurbiltzea begi onez ikusiko luketela diote. 2014tik armak isildu direnez Frantziak beste konfliktotan egin duen gisan, orria pasa behar da eta amnistia legea bozkatu behar duela Frantziak diote. Hitz egiteko prest dira eta datozen hilabeteak oso ineteresgarriak izanen dira. Saint Barthelemiko uhartea aipatzen dute. Konstituzioak onartzen duela estatu berriak sortzea. Kasu desberdin asko daudela konstituzioak onartu dituenak autonomia sortuz lurralde desberdinetan, Saint Barthelemi uhartan bezala, beraz lasai daude aukerak ikusten dituztelako konstituzioaren barnean autonomia estatutuaren aipatzeko. 72garren artikuluak ate batzuk irekitzen ditu. Zailagoa ikusten dute hizkuntzaren kasua honek bai konstituzioaren aldaketa eskatzen baitu. Bestalde, hamar urte behar dute independentziaren aldeko erreferenduma landu aitzin, epe hau beharrezkoa ikusten dute.

Bi aldetatik sortzen digute interesa Kortsikatik. Alde batetik presoen egoeraren kasuan aldaketak sortzen badira kortsikar presoentzat euskal presoentzat ez mugitzea ez luke zentzurik. Konflikto armatua lehenagotik gelditua dnez argudiorik gabe geldituko litzateke Frantzia. Lehio bat idekitzen dela ematen du Kortsikako emaitza horietatik.Bestalde auonomia gauzatzea gugandik hurbil den eremuan ortzimua argitzen digu.

Badago zer gogoetatu!

11 décembre 2017

Joxe baina Lassalle ere;

 Jule Goikoetxea erabiltzailearen argazkia.

Sare sozialetan hau da irakurtzen ahal dna goiz hontan Pariseko manifan pankarta eramaten Jean Lassalle zegoelako:

Sexu abusuen salaketa duen Jean Lassalle diputatua Parisko manifestazioan pankarta eramaten.
Batzuen bakea besteon gerra ez izateko asko falta zaigu
http://www.huffingtonpost.fr/…/sciences-po-lille-annule-un…/

Argi da borroka feministak desberdin neurtzen dela tokia eta jendaren arauera. Hau errealitate gordina, komunikazioa eta zinezko, funtsezko eta erreala den konzientzaren muga.

 

11 décembre 2017

Kortsikan, borroka baten emaitza

Corse-Matin erabiltzailearen argazkia.

Bai aldi honetan emaitzak onak dira hauteskundeen bitarteko politika martxan eman zutenentzat. Dagoenko frantses prentsa guztiak abrtzaleen aldarrikapenak zabaltzen ditu, alegia preso politikoen amnistia eta autonomia. Finean, Kortsikako abertzaleak ez dira mugitu, aldarrikapen berdinak plazaratu dituzte azken hamarkadetan.

Agintean daude abertzaleak abrtzaleak eta Filipe lehen ministroak goresmenak eskaini dizkio Simeoniri. Kortsikak Parisko tramankulu asko jasan eta pairatu behar izan ditu. Zer bide hautatuko du Parisek Kortsikarekin hitz egiteko? Kortsikarrek arreta handia beharko dute joko zikinetan aditua den errepublikarekin hitz egitean. Dena den aukera dago Kortsikarako. Kortsikak Kataluniaren eredua du parean estatuen harropuzkria neurtzeko. Karta asko ditu eskuetan Kortsikak

Guretzat Kortsika eredu izan daiteke ere. Izan ere, Kortsikak bere presoentzat amnistia negoziatzen badu euskal preso politikon gaia urrunago bultzatzeko aukera izan daiteke ere. Alegia zergatik aterabide bat Kortsikan eta ez Euskal Herrian? Ondoko hilabeteak esperantza iturri izan daitezke.

20 octobre 2017

Pierre Joxe eraso sexual batengatik salatua

Ariane Fournia, Besson ministro ohiaren alabak Pierre Joxe Aieteko konferentzian laguntzaile gisa agertu zena eraso sexual batengatik salatu du. Gertakaria 2010ean gertatu zen eta horretaz irratia mintzatu da.

Barne ministro ohiak ukatu du erasoa eta gisa guztiz gertakaria preskribituak dira.

Erasoa egiazkoa agertzen balitz oso berri txarra litzateke.

2 octobre 2017

EH-KATALUNIA HISTORIAREN OROIMENA(Burdin hariren eskutik)


Biharamun honetan gure bi herriek modu intimo batean batzen gaituen gertaera bat gogora ekarri nahi dugu.
Lluis Companys-ek, (President de la Generalitat de Catalunya-1933/34), 1934ko urriaren 6ean Estatu Katalana aldarrikatu zuenak Espainiar Estatu Federalistaren baitan, bere exiliorako bidean bizi izanikoa da.
Ebroko batailaren garaipen frankistaren ostean, Kataluniako ofentsibari ekin zioten 1938 abenduaren 23an.
1939ko urtarrilaren 23an, Companysek haren lagun Josep Andreu i Abello, Kataluniako Kasazio Auzitegiko Presidente zenarekin afaldu ostean, hutsak zeuden Bartzelonako kaleak kotxez zeharkatu zituzten. Honela idatzi zuen gerora:
«Fue una noche que nunca olvidaré. El silencio era total, un silencio terrible, como solo se advierte en el punto culminante de una tragedia. Fuimos a la plaza de Sant Jaume y nos despedimos de la Generalitat y de la ciudad. Eran las dos de la madrugada. La vanguardia del ejercito nacionalista estaba ya en el Tibidado y cerca de Montjuic. No creíamos que volviesemos jamás.»

Resultado de imagen de agirre companys


Ihesari ekinean, 1939ko otsailaren 4ean Perxes en Agullanan, Paristik, Bartzelonako Euzkadiko Gobernuaren ofizinak eta euskal errefusiatuen ebakuazioarako bertaratu zen gure Lehendakari Agirre. Baina baita ere laguna zuen Companys-i egin promesa bat betetzeko. Companys, haren exiliorako bidean bere konpainiaz lagunduko zuela hitz eman baitzion. Gure lehendakariak honela utzi zuen bere idatzitan: «Pocas personas han conocido como yo momentos de intimidad de Companys, que es cuando se descubren los hombres tal como son...aquel hombre estaba sumido en un profundo abatimiento... yo le animaba diciendo que los pueblos no mueren como los hombres y que llegaría la hora de nuestro triunfo “no es eso..., me contesto, mi preocupación en éstos momentos esta concentrada en todos esos compatriotas mios que huyen sin amparo”.»
Bi gizon handi horiek mendiz iragan zuten muga, elkarren konpainian une gogor horiek goxatzen saiatuz.
Ondoko urtean, Frantzian, Gestapoak atxilotu ostean, frankistei entregatu zioten Companys 1940ko abuztuaren 29an. Frankisten torturak jasan eta Tribunal Militarrez, errebelio militarrarekin bat egiteagatik fusilaturik hiltzera kondenatu zuten. 1940Ko urriaren 15an fusilatu zuten Montjuic Gazteluko Santa Eulalia fosoan.


Bi herri amets bakarra ASKATASUNA!
Eta Companys-i INDEPENDENTZIAren GARAIPENA!

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité