Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

4 décembre 2015

Euskararen eguna

Afficher l'image d'origine

Gaur ere euskararen eguna izanen da! Bai atzo eremu askotan aipatu da ZEusko Ikaskuntzak proposamena. Noski euskarak merezi du egun bat, euskarak egunero euskaraz egitea merezi du.

Horretaz ari gara. Instituzioak askotan aipatzen dira, haien aldetik laguntzak espero ditugulako.

Horrez gain, euskaldunak entzutea behar dugu, egunero, toki guztietan. Izan ere, euskaldunen kopurua begiratzen badugu, euskaldunen proportzioa biztanlegoari begira kezka sentitzeko badugu. Horregatik, ozenago hitz egin behar dugu, ozenago  elkar indartzeko. Gero eta tresna gehiago dago euskararen alde baina nagusia norbanakoa da, bakoitzak bizia ematen baitio euskarari.

Gaur ere euskararen eguna izanen da!

Publicité
Publicité
25 novembre 2015

Salbuespen egoera galdekatua

Pouria Amirshahi, député des Français de l'étranger

Salbuespen egoera luzatzeraen aurka bozkatu zuten diputatuak Solferino kalean dagoen alderdi sozialistaren etxera deituak izan dira. Beren bozka esplikatzera deitu dituzte.

Pouria Amirshahi, Gérard Sebaoun eta Barbara Romagnan, hauek baitira kontra bozkatu duten sozialistak esplikatu beharko dute zer ulertu behar den askatasun publikoak defenditu nahi izan dituztela erraten dutelarik.

Haiekin batera hiru diputatu ekologistek kontra bozkatu zuten ere.

Komunikazioa alderdi sozialistak dio ez dela zigorrik aurrikusten.

24 novembre 2015

Preso segituko du Lorentxa Gimonek(Berria)

 Ikusi jatorrizko irudia
Lorentxa Gimonek presondegian egon beharko du dei auzitegiaren erabakiaren zain, eta, beraz, ezingo du kalera irten nahiz eta gaur baldintzapeko askatasunaren eskaera onartu dioten. Bagoaz kolektiboa epailearen erabakiaz poztu da, baina haserrea erakutsi du prokuradorearen jarreraren aitzinean.

2003an atxilotu zuten Gimon, Estialecqen (Biarnoa) ETArekin zerikusia zuelakoan. Hamairu urte daramatza preso eta gaur egun Crhon eritasuna pairatzen du. Euskal Herritik 650 kilometrotara da preso, Bretainiako Rennes herrian. 2010ean 39 eguneko gose greba egin zuen bere bakartze egoera salatzeko.

Elkarretaratzea egin dute, gaur Angelun, presoaren sostenguz.

23 novembre 2015

'Ametsen liburua' aurkeztu dute, Donostian

ametsen liburua bilaketarekin bat datozen irudiak

474 euskal preso eta erbesteraturen «ametsekin» eta 47 artistaren obrekin Ametsen liburua osatu du Astero argitaletxeak, eta atzo arratsaldean aurkeztu zuten, Donostian, Kursaal jauregian. Egun preso eta iheslari diren eta lehen izan ziren askoren «sentimenduak» bildu dituzte: gutunak, poemak, argazkiak... 960 orrialde dauzka liburuak. Jokin Urain preso ohiak koordinatu du, eta Fermin Munarrizek egin ditu editore lanak.

23 novembre 2015

Urtarrilako manifa zalantzan?

318398 Image 0

Salbuespen egoera du martxan eman gobernuak manifestaldiak debekatuz. Erabakia ez da batere ongi hartua izan eta asteburu honetan dagoeneko debekua gaindua izan da eta errefuxiatuen aldeko manifa bat iragan da besteak beste NPAk deiturik.

Dena ongi pasa da baina pentsa daiteke erabakiaren gainditze hori ez dela beti ongi pasako. Horregatik urtarrilako manifa prestatzeko unea heldu delarik galdera egin beharko dela pentsa daiteke. Frantzia oso demokratikoa eskubide zibilekin askatasun handia hartuko duenaren susmoa hedatzen ari baita.

Publicité
Publicité
22 novembre 2015

44 milioi euro Baiona Garazi trenarentzat

train bilaketarekin bat datozen irudiak

Garrantzi handikoa da dudarik gabe, Baiona eta Garazi arteko trenbidea. Horretarako azken urteetan  obra galantak abiatu dituzte. Orai badakigu 44 milioi euro inbertituko dituztela, eskualdeak, estatuak eta SNCFak.

44 milioi 33 kilometrendako. Espero dezagun garapen ekonomikoarentzat balioko duela, ez dela soilik turismoaren garapenerako izanen.

22 novembre 2015

The Washington Post egunkariak berri txarra dakar

Haatik frantses prentsaren helburua da hegazkinen lana arrakastatsua dela erakustea da. Frantziaren goraipamen etengabe honetan ez da kontatzen han egiten diren hilek ez dutela inongo eraginik gerla honetan.

Gerlak abiatzen dituzte, interes ekonomikoengatik herritarren sarraskien aitzinean malko idor batzuk botaz. Eromena martxan dago!

http://www.legrandsoir.info/a-rakka-les-bombes-francaises-tuent-d-abord-les-civils.html

17 novembre 2015

Ametsen liburuaren memoria

ametsen liburua bilaketarekin bat datozen irudiak

Liburu mardula proposatzen digute urte gogor horietan, borroka urteetan zehar militante eta artistek eskaini sorkuntza. Sorkuntza ainitza, gure herriaren bihotzaren isla dugu hor. Datorren asteburuan liburuaren aurkezpena eginen digute. Proiektu ausarta.

Ehunka gizon eta emakumeren amets eta sentimenduak bildu nahi ditu Donostiako Astero argitaletxeak, zehazki, euskal preso politiko, preso ohi eta iheslari eta iheslari ohienak. Jasotako ekarpen literario eta artistikoekin “Ametsen liburua” kaleratzen dute . Horretarako, hainbat eskutitz igorri dituzte eta dagoeneko zenbait erantzun ere jaso dituzte.  Langile eta preso ohi Jokin Urainek eman dizkigu xehetasunak.

16 novembre 2015

Hitzak hautatzen zailtasuna

attentat Paris bilaketarekin bat datozen irudiak 

Pariseko gertakarien ondotik hitzen aurkitzea zaila da, biktimen samina handia den unean hitz egitea, idaztea oso delikatua baita. Politikariek jakinen dute samin hori baliatzen beren interesen alde. Aldiz, biktimek jasan dutena luzarako bide dorpea izanen da. Zergtia ulertzen zaila da, alta gure aurrean, eguneroko berri sailetan eraikitzen begiratu dugu. Gaur gure ate aurrean dago.

Nahasmena izanen da ondoko egunetako egoera, nahasmena eta frantses nazionalismoaren gorakada.  Versailles-en errepublikako ordezkari nagusiak bildu dira gaur arratsaldean eta Hollanden diskurtsoa entzun dute. Denak entzun ditugu Marseillaise-a kantatzen. Nola ez ulertu, aukera ezin hobea da sentimendu nazional frantsesa indartzeko.  Estatuak ezintasuna aitortu beharko du atentatu mota horien saihestea oso gauza zaila baita. Ondorioz gerla ideologikoa, propaganda izanen dira arma hoberenak.

Justizia izanen da segurki egoera honen biktima ere. Lege berriak, salbuespen egoerak, poliziaren podoreen azkartzea, hauek izanen dira erabaki automatikoak. Dagoeneko herritar susmagarrien preso sartzeko aukera aztertzen ari dira alderdi buru batzuk, Sarkozy lehena. Guantanamo frantses bat.

Asko eta asko hitz eginen da, beldurra hedatzen saiatuko dira. Arrazionaltasuna eta lasaitasuna izanen dira egoera honi ihardokitzeko bide sanoena. Ez da erraza izanen.

13 novembre 2015

Kolegioaren erreforma,Komedia ala tragedia

20151112_213536

Kolegioaren erreformak kezka handia sortu du sare elebidunean ari diren euskarako erakasleen artean. Izan ere, orain arte zaila baldin bazen euskararentzat orduen lortzea, zuzendarien arabera oren horiek atxikiak izanen dira edo ez. Bestalde, euskara zonbait kasutan konkurentzian jarriko da beste gaiekin, euskara ez da inondik behartua izanen. Euskararako lanpostu asko zalantzan geldituko dira, nahiz eta momentuko zuzendariek euskararen alde eginen dutela erraten badute ere.
Komedia : Testu ofiziala, dekretua, EPI.... artoa ? garia ?...... Funtsean, uzta, erein dugunaren araberakoa izanen da.
Tragedia : dotazio berezirik ez da izanen, oraino gutiago legerik euskaldeetako hizkuntzentzat.
Aldiz, lege berri baten bidez, hiru egunentzat kanporatzen ahalko gaituzte zuzendariek....
 Bestalde, ez kexa, EPI horiek ez badituzue lortzen, aterabideak badira. Begira lotura.
Hau da gaurko bilduma, eta errealitatea.
Ez dea hori antzerki on baten mamia?
 Errektoreek igorri dute gutuna  erakasleei gai aldaketen proposamena eginez. Euskarako irakasleei zuzendua gaiez alda dezaten? Hau da beste eskualde bateko gutuna baina helburua izan lezake esanahia hemen!
 
 
Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité