Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

17 février 2014

Antton Lukuk "Libertitzeaz" plazaratu du

Antton Lukuk gogoeta berria plazaratzen du antzerki munduaz, 500 orri, Pamiela argitaletxearekin, totxo bat plazerez irakurriko duguna, Anttonen lana beti ekarpena izaten baita. Ez du bere lana Durangorako plazaratu gehienek bezala, hor baita gehien begiratzen ekoizpena. Dena den segur da kultur zale guztiak liburuari lotuko direla eta beste gogoetak ondorioztatuko direla.

Publicité
Publicité
17 février 2014

Ihauteri garaian Libertimendua ere

Igandean, otsailaren 23an, LIBERTIMENDUA ospatuko da Donapaleun. Goizeko 9ak 30etan kabalkada abiatuko da igerilekutik. Herrian gaindi hiruzpalau geldialdi eginen dituzte, dantza bat eta zirtzilkeria zonbaiten egiteko.

Hameketan, Abere merkatu plaza berrituan geldituko dira denak. Musikariak, dantzariak, zirtzilak eta bertsulariak aldizka ariko dira oren bat eterdiz nunbait han. Ondotik publiko guzia gomit da mutxikoen dantzatzerat. Euria balitz programa osoa atxikia da, eta Libertimendua merkatu estaliko aterbean segurtatuko da.

Oren batean, denak joaiten ahalko gira Airetik gelara, ikastolak prestatua duen bazkariaren gozatzerat. Lekua segurtatzeko, izena emazue aitzinetik edo emailez hemendik beretik, edo telefonoz 05 59 65 62 34 edo 06 81 51 96 83.

Arratsaldean animazioek segituko dute, txarangarekin eta bertsulariekin. Aurten Ramuntxo Kristi eta Xumai Murua izanen dira bertsulariak.

Jadanik primadera jina dela sendi da kanpoari behatzea salbu. Ospa ditzagun behar den bezala aurtengo ihauteriak, urte hau ere untsa plomaturik abia dezagun.

17 février 2014

Militanteen atxiloketa berriro

Azken egunetan hiru Euskal Herritar atxilotuak izan dira! Munduan zehar barreiaturik zueden Euskal Iheslari Politikoak dira, Antton Troitiño Londonen atxilotu zuten ostegunean eta atzo Mexikon Juan Jesus Narvaez eta Itziar Alberdi. Jazarpen guzti hauek, eta orokorrean Euskal Iheslari Politikoek pairatzen dutenak salatzeko, elgarretaratzea egin dute gaur, Pausuko biribilean.

Mexikon atxilotuak izan diren bi euskaldunak berehala eraman dituzte Madrilera eta hortik komisaldegira. Prentsak usaiako propaganda bota du eta epaitu ditu.

17 février 2014

Bellonen heriotza argitzeko exijitu diete nazioarteko abokatuek Espetxe Erakundeei

ELDH Nazioarteko Abokatu Elkarteak premiazko oharra helarazi dio Espetxe Erakundeetako idazkari nagusi den Angel Yusteri eta zuzendariorde den Javier Nistali, «modu urgentean» argitu dezaten nola hil zen Arkaitz Bellon presoa.

Ohar baten bitartez, ELDH elkarteak Arkaitz Bellon Elorrioko presoa nola hil zen «modu garbian argitua» izan dadila exijitu du. 

Thomas Schmidt ELDHko idazkari nagusiak eta Ingalaterra eta Galesko Abokatu Bazkuneko Giza Eskubideen Batzordeko lehendakari den Kirsty Bimelowk izenpentutako agirian, gainera, erakunde espainiarrei eskatzen diete, gaixotasun larriak dituzten euskal presoak aske uzteko, «espainiar Kode Penaleko 92.3 artikuluari jarraiki».

Azkenik, euskal presoak beraien familiengandik gertu dauden espetxeetara eramateko eskatzen dute, «espainiar legeriak eta nazioarteko gomendioek dioten bezala».(Naiz 140314)

17 février 2014

"Essor basque" aurten ere Urruñako bideetan zehar

Sei egunez txirrindulariek ipar Euskal Herria zeharkatzen dute. Bihar Urruñan izanen ditugu eta aukera izanen dugu txirrindulari gazteak bide bazterretik begiratzeko. Begiratu bakarrik, sobera hurbildu gabe abiadura handian heldu baitira askotan eta erortzeko arriskuak handiak izaten dira. Bestalde kontutan hartu behar da txirrindulariak ez ditugula trabatu behar sekulako indarrak egiten ari baitira bizikletaren gainean eta edozein traba larria izan daiteke kirolari horientzat.

Publicité
Publicité
16 février 2014

Paxkal de Eskurra txapeldun

Paxkal de Eskurra urruñarrak txapela irabazi du. Trinkete modernoan iragaiten zen Elite Pro trinketeko esku huskako finala irabazi du Paxkal Eskurrak. Waltaryren kontra ari zen eta honek bizkarreko minez zebilen, ezin izan du bere indar guztiarekin aritu. Haatik Waltaryk txapeldun berria goraipatu du. Paxkal de Eskurra loriatua ikusi dugu. Gogoratzen gara de Eskurrak une zailak bizi izan zituela eskuko zauriaren ondotik. Hau guztia gainditua dela argi gelditu da eta gaitzeko forman itzuli da. 40/29, hau izan da partidaren emaitza. Goresmenak bi pilotari handi horiei.

16 février 2014

Etxerat-en manifa Baionan

16 février 2014

Sorgin gaua, Ziburun

16 février 2014

Urruñako ikastolak ihauteria ospatzen

Ostiralean arratsaldeko bostak et'erditan ikastolako haurrek prestatutako lanak, dantzak eta kantuak erakutsi dizkigute Itsas Mendi gelan.

Ikusgarri koloretsua izan da eta buraso gehienak hurbildu dira ama ikastolatik lehen mailako azken urterainoko ikasleek prestatutako joko artistikoak ikustera. Dantzak, txalaparta, antzerkia, kantuak, giro alaian eta kemen handiarekin. Goresmenak egindako lan guztiarentzat. Gora zuek.

Ondoren krakada eta solasa izan da ikastolan

Urruñako ikastolaren agerraldia ihauterikiari

Urruñako ikastolaren agerraldia ihauterikiari

Urruñako ikastolaren agerraldia ihauterikiari

15 février 2014

Taubira Justizia ministroa Baionan, manifestaldia

Zortzi ehun jende bildu da arratsalde honetan Baionako karriketan, euskal preso politikoek frantses estatuan jasaten duten egoera salatzeko. 150 baino gehiago daude presondegi desberdinetan, batzuk bizi guztirako zigorpean. Etxerat elkarteak deitua zuen manifestaldia.

Taubira ministroa bere Justizia proeiktuen aipatzera etorria zen, baina harekin  euskal gatazka eta konponbidea aipatzeko aukera izanen zela pentsa zitekeen. Haatik, euskal gatazkaz ez du hitz egin eta Etxerat elkarteak dituen eskaera zehatzei ez du erantzun. Eritasun larriak sufritzen dituzten presoak askatzeko galdea egina da, legeak baimentzen du, baina oraindik ez da mugimendurik.

Etxeraten eskaerak sostengatzeko bildu gara Baionan, azken urtean  hildako hiru presoak gogoan izan ditugu.

Manifa Baionanetxeratek deituriko manifa Baionan

 

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité