Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

25 février 2014

Strasbourg-en trenbideetako langileak bilduak.

Lau mila bat trenbideetako langileak Europako parlamentuaren aurrean bildu dira trenbidearen pribatizazioaren salatzeko. Gaur parlamentariek debatea izanen dute eta bihar monopolioen egoerarekin bukatuko duen legea bozkatu beharko dute. Trenbideen arteko konkurentzia idekitzeko lege berriak, Europa osorako balioko du. Sindikatek seguritate maila galtzeko arriskuaz hitz egin nahi izan dute. Konkurentzia martxan jarri eta pentsatzen dute errentabilitateak izanen duela lehentasuna eta horretan seguritatearentzat dauden aurrekontuak txikituz joanen direla.

Legearen barnean grebari aipamena egina da. Greba kasuetan gutxieneko zerbitzua behartua izanen da. Bestalde trenbideetako langileen kopurua txikitzeko arrisku handiak daudela ere gogoratzen dute sindikalistek. Azken urteetako zenbakiak begiratu behar direla diote, garbi dela kopuru horiek gutxituz joaten direla dagoeneko.(AFP:F.Florin)

4373186_7_1f36_une-manifestante-a-strasbourg-contre_7f02f3e9af3d1e40a77af8d16ad6b388

Publicité
Publicité
25 février 2014

Nantes-ko manifestaldiaren ondotik, zigorrak!

Joan den larunbatean Notre-Dames-des-Landes-n eraiki nahi duten aireportuaren kontrako manifestaldia iragan zen Nantes. Lehen ministroaren hirian 30 000 jende bildu zen duela hogei bat urte sortu proiektuaren salatzeko. Ayrault-k nahi du aireportu hori. Gobernuan dauden berdeek ez. Berdeak manifestaldian zeuden.

Manifestaldia bukaeran, gobernuak ez baititu protestak eta kontra dauden argudioak entzuten, manifestari batzuek protesta ozenagoa bultzatu zuten. Bereek oihu ozen horiek salatu zituzten, doi-doi berdeak eta lehen ministroaren artean tira-bira bat hasi zen. Hau berehala isildu zen UMPk eta FNk baliatzen hasi baitziren. Hau hauteskundeen bezperan ezinezko polemika bilaka zitekeenez, Ayraultk moztu zuen.

Poliziak hamalau gazte atxilotu zituen larunbatean. Berehalako epaiketa antolatu diete. Lehen auzi horretan bost presondegi zigorra, bost hilabetekoa, erabakia izan da.(lehen argazkia: Ayrault:Le Figaro. Bigarrena Nantes-ko enfrantamenduak)

ayraultNanteseko langileak protestan

Moyenne

25 février 2014

Euskararen aldeko iniziatiba bikaina Hendaian, zergatik ez Urruñan?

Hendaia Euskaraz hilabetearen baitan, hiriko Ikastolako gurasoen elkarteak tailer bat proposatzen die guraso euskaldunei, euskararen erabilpenaz eta transmisioaz, Topagunea elkarteak animaturik. Tailerrak lau helburu nagusi ditu: euskararen erabilera sozialaren inguruko hausnarketa-gunea sortzea, gure hizkuntza-jarreren eraginaz gogoetatzea, jarrera baikorrak sustatzea, euskararen errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikorra azalaraztea. Eta, guraso gisa, haurrentzat zein motibagarri ere izaten ahal konturatzeko. Toki kopurua hamabi lagunei mugatua denez, bi saio eskainiko dira: martxoaren 6an (osteguna), eta martxoaren 11n, 17:30etik 20:00etara.

Bi tailerrak Sokoburuko Antoine d’Abbadie bilkura geletan eginen dira, 2. solairuan. Denbora horretan, haurtzaindegia segurtatuko da haurrentzat, animatzaile euskaldun batekin.

Tailer horretan parte hartzea dohainik da, halere ezinbestekoa da otsailaren 28a aitzin izena ematea, Xan Airerekin harremanetan sartuz: 06.87.41.25.90 telefonora deituz edo xaire@ehi.ikastola.net helbidera idatziz.( Iturria: Kazeta info)

25 février 2014

Essor basque bikaina aurten ere

Hemen Essor Basque aurtengo emaitzak emanen ditugu. Irabazlea orain arte Naturgas-eko kidea zen eta badakigu Naturgas Euskaltel ekiparekin lan asko egin izan duela.

Chetout-k aurten izenpetu du Blagnac taldearekin baina azken bi urteetan Naturgas energia taldearekin aritu da, Fundacion Euskadi egiturakoa dena. Goresmenak txirrindulari guztiei.(Argazkian irabazlea: Loic Chetout)

 Essor Basque eko 2014eko sailkapena :


1 CHETOUT Loic GSC BLAGNAC-VS31 S1 87 pts
2 LOUBET Julien GSC BLAGNAC-VS31 S1 54
3 BETOUIGT SUIRE Jauffrey APOGE CY SUM S1 29
4 LEVASSEUR Jordan ARMEE DE TERRE S1 28
5 MAFFEIS Dany ARMEE DE TERRE S1 27

loic chetout

25 février 2014

Gerla irabazteko, gatazka ukatu.

Hau da azken egun hauetan Espainako gobernuak daraman borroka. Desarmeaz adituak diren nazioarteko pertsonek urratsak egiten laguntzen ari da euskal gatazka armatuaren bukaera ekartzeko. Haatik gatazka batean bi arerio behar da eta urteak daramate Euskal Herriak bere askatasunaren alde ezagutzen duen borroka ukatzen. Ukapena da hautatu duten gerla metodoa. Errendizioa irudikatu nahi dute ondoko urteetan garaileen kondakizuna hedatzeko munduan zehar. Frankismoaren garaian bezala galtzaileei umiliazioa imposatu.

Nazioarteko adituek diote horrelako egoerarik ez dela inoiz gertatu. Espainak ez ditu aitortu sortu zituen bai Hego Amerikan bai frankismoaren garaian gertatutako desmasiak. Pentsa, Euskal Herriaren kontra azken bost mendeetan segitzen duen zapalkuntza. Amaiurko gazleluaren erasoaren garaitik ari dira erresistentzia borrokatzen.

Nafarroako ustelkeriaren salaketaren lehen egunetan Madrilgo ministro baten adierazpena esanguratsua izan zen "Navarra es una question de estado". Espainako estatuarentzat Euskal Herria beti da "question de estado" eta Estatu espainola existitzeko ukatu behar du Euskal Herria. Vallsen adierazpenak berdinak izan dira. Harentzat ere ez dago gatazkarik. Mundu mailako politikari ezaugunek Aieteko proposamenarekin ados direla diotelarik bi gobernuek diote ez dagoela gatazkarik! Harrigarria baina egia!

Ondorioz, batzuek diote bidea luzea izanen dela eta besteek erakunde armatuak lehenbailehen egin behar duela desarmatzea. Behingoz Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria jarrera argia hartzen ikusi dugu problematikan eta nazioarteko adituen alde jarri da. Egia errateko nahiko berezia gertatzen da bakearen alde laguntzera etortzea eta epaileen aurrean deitua izatea etengabe gobernuarekin hitz egiten saiatu direlarik. Ez dute inor sorpresaz hartu!

Palestina heldu zait gogora. Palestinako herriari sekulakoak eta bi egin dizkiote, errepresioa egunerokoa da eta zapaltzaileak ez du inoiz zigorrik jasaten. Ez da dudarik egoera desberdina dela, bertan gatazka konpontzeko prozesu asko ezagutu dituzte baina borontate politikoa baharrezkao izaten da gatazka bat konpontzeko. Bertan ez dago, garaitu nahi dituzte eta desagerrarazi. Hemn une honetan ez du ematen konpontzeko borontate politikorik ba denik. Hau ez dagoelarik irudimena, determinazioa eta egoera gehien sufritzen dutenekin elkartasuna funtsezkoa izaten dira eta izango dira.

Reconocidos líderes internacionales, durante la lectura de la Declaración de Aiete. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Argazkia Naiz

Publicité
Publicité
24 février 2014

Gaur frantses parlamentuak Afrika Erdian jarraitzea erabakiko

Gaur, diputatuek erabakiko dute ea frantses soldaduek Afrika Erdian gerla eramaten jarraitu behar duten ala ez. Ez dakigu gerla bat den edo pazifikazio ariketa den. Hau ministroek hautatzen duten hiztegia, uneko dialektikaren arabera finkatzen baita. Bitartean gure zergekin ordainduko da hara igortzen den armadako materiala eta ere soldaduak.

Egunean zehar telebistan gaiari buruzko emankizunak antolatuak izanen dira. Agian ulertuko ditugu zehatzago frantses estatuan bertan dituen interes ekonomikoak.

24 février 2014

Maskaradak Bilbon

24 février 2014

Signature lantegiko langileak ordainlekuan Biriatun

Biriatuko ordainlekuan  elkartu dira Signature lantegiko langileak haien aldarrikapenak gogoratzeko eta horretarako ordainlekua ideki eta pasatzea libro utzi dute. Langileen kanporatzearen mehatxuaren pean daudenez haien kezka herritartzen saiatzen ari dira.Dena ederki iragan da.

Biriatou (64) : les salariés de l'entreprise Signature ont mené une opération péage gratuit

photo Bertrand Lapègue

21 février 2014

Germaine Tillion, Geneviève de Gaulle-Anthonioz, Pierre Brossolette eta Jean Zay Pantheonera

Erresistentziako lau pertsona horiek: Germaine Tillion, Geneviève de Gaulle-Anthonioz, Pierre Brossolette eta Jean Zay Pantheonera sartuko dituzte.

"Beren ausardiaz baimendu diote Frantziari Frantzia izatea...eta Frantziatik at, munduan zehar, beren askatasunaren alde gaur egun oraindik borrokatzen direnei" zuzendu die mezua Hollande presidenteak.

Guk ere goraipatzen ahal ditugu ihardoki duten horiek, erran ere ohoratuak izatea merezi dutela.

Gaur egun ere, ihardokitzen ari direnak ezagutzen ditugu presondegietan, sasian, frantses presondegietan beren familietatik milaka kilometrotan. Hollandek erran behar al du zein da borroka legitimoa, askatasunaren alde den erresistentzia izendatu? Menperatzailea, koloniazatzailea ezagutzen dugu, askatasunaren alde borrokatzearen zilegitasunak ez du podereak duena zapalduari aitortuko. Gaur egun askatasunaren alde borrokatzen direnak ez ditu begiratzen, mespretsatzen ditu.

Hollande, bigarren gerla garaian non egongo zen ba, erresistentziarekin?

resistance

21 février 2014

KaleraRock, bihar Durangon, elkartasunarentzat

KaleraRock bihar iraganen da Durangon, preso eta iheslarien alde. Talde andana bat etorriko da elkartasuna erakustera oso zaila den une honetan eta preso eta sasian daudenek maitasuna sentitu behar dutelarik.

Reincidentes y Boikot, Urtz, Esne Beltza , Kauta, Ze Esatek!, Arkada Social, McOnak, Gose,  Itziarren Semeak, hauek dira aipatuko ditugun taldeak, ospetsuak, kementsuak. Ez dugu beste guztia aipatzen ahal erraldoia izanen baita festa. Goizeko 11ak et'erditan hasiko da, ez da argi noiz bukatuko duten bestazaleek eta gutxiago dena bildu eta garbitu beharko dutenek. Animo eta ongi pasa!

kartela kalerarock w

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité