Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

7 mars 2014

Juan Jose Rego egoera larrian

Juan Jose Rego ezagutzen dugu sekulako lana egin baitu ezker abertzaleko borroka honetan. Lan handia eta urte asko pasatu ditu preso. Azken urte hauetan etxean preso atxikitzen zuten osasun arazo latz batzuengatik. Otsailaren 23tik bere osasun egoera larritu da 75 urte dituelarik. Noiz utziko al dute bakean? (Berria argazkia)

Rego

Publicité
Publicité
7 mars 2014

Saturraranen preso egon zenaren elkarrizketa

 

policias-iban

Info7 irratiak elkarrizketa oso interesgarria eskaintzen digu emazteen egunaren bezpera honetan. Angeles Florez 1937an atxilotu zuten eta 1941an askatu zuten. Saturraranen preso atxiki zuten Asturiarra, preso atxiki zuten frankistek. Hemen kontatzen du bere erresistentzia eta borroka egitera deitzen du gazteria.

http://www.info7.com/2014/03/07/angeles-florez-peon-luchadora-incansable-a-sus-95-anos/

7 mars 2014

Ibon Iparragirre preso gaixoa atxilotu du Ertzaintzak Gizaburuagan

euroagindurik-ez

Ibon Iparragirre ondarroarra atxilotu du gaur goizean Ertzaintzak Gizaburuagan, bere etxean. Iparragirrek gaixotasun larria du eta 2011ko urritik etxean zegoen, espetxealdi arinduan.

Ibon Iparragirreren senideek NAIZi adierazi diotenez, gaur goizean Gizaburuagako bere etxean paisanoz jantzitako poliziak zebiltzan eta ondoren Ertzaintzaren hainbat patruila agertu dira. 10.45 aldera atxilotuta eraman dute.

Iparragirrek gaixotasun larria du eta 2011ko urritik etxean dago, espetxealdi arinduan.

Senideek uste dute Iparragirre Ondarroako Ertzaintzaren komisariara eraman dutela. Atxiloketaren zergatia ez dakite, baina Auzitegi Goren espainolak joan zen astelehenean atera zuen epaiarekin zerikusia izan dezakeela uste dute. Sententzia horretan Iparragirre berari eta Asier Badiolari ezarritako kartzela zigorra berretsi zuen Gorenak, eta atxiloketa horren berri emateko izan daitekeela uste dute.

Iparragirreri eta bere familiari horrelako egoera bat jasanaraztea gogor salatu dute, izan ere Ondarroarra astero joaten baita Basauriko espetxera sinatzera eta atzo bertan ere han izan zen.(Naiz informazioa)

7 mars 2014

Bitcoin, diru birtuala.

Prentsa zabalean atera zaigu gaia, diru berria asmatia izan dela eta sarean erabiltzeko dela. Gauza asko eros daitekeela horrela diote, armak ere, eta jadanik trukatze handiak egiten direla diote. Diru berri hau ez omen da inongo zentrori lotua eta azken egun hauetan aipamena izan da Newsweek aldizkariak hedatu baitu asmatzailea atxeman zutela eta Kalifornian bizi zela. Geroztik agertu da ez dela egia baina izigarrizko publizitatea egin dio bai aldizkariari, bai diru horri.

Kontrolik gabeko dirua da, trukeek ere kontrolik ez dute. Argi da gero eta zabaltze handiagoa izanen duela eta horren berri emanen dutela.Argi da  noren onerako den ez dela erraten.

bitcoin

6 mars 2014

Euskaraz bizi taldearen proposamena "Martxukan"

 

images Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak larriturik daude: badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun desagertu dira bertan, eta susmo latz bat dabil airean. Zer munstro mota ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian?

Are okerragoa dena. Amona gerlariz jantzi eta eremura joan da, aspaldian hitza eman omen zuelako leku hura defendatuko zuela. Zoratu egin ote da?  

Bi anaia gazteek eta haien lagunek proba arriskutsu asko igaroko dituzte eremuan, Antton Abbadiaren sekretuaren bila. Beraien familiako historian bertan bilatu beharko dute, izadiz eta historiaz blaituriko leku miresgarri hark gordetzen duen misterioa argitzeko.

FERNANDO MORILLO idazlearekin ABBADIAREN SEKRETUA liburua  (10-11 urtetik goitikoentzat) aurkeztuko dugu Urruñako Martxuka kafetegian Martxoaren 21ean 18.30etan krakada ttiki baten inguruan... Animatu eta hurbildu!!

 

Publicité
Publicité
6 mars 2014

Sute bat herrian

Goizeko zortzitan sute bat abiatu da jantzi garbitokitik Dongoxenbordako bidean den etxe batean. Ez da zauriturik izan.

6 mars 2014

Sarkozy eta bere emaztea Carla Bruniren arteko elkarrizketa pribatua sarean

Patrick Buissonek, Sarkozy presidentearen kontseilari partikularra, Sarkozy poderean zegoelarik, pertsonalitate desberdinekin izandako elkarrizketak grabatu eta sarera heldu dira. Minute eskuin muturreko zuzendaria izandakoak izigarrizko polemika sortu du, hain babestua izaten ohituratutako elitean inseguritatea sortu du.

Hauteskundeen bezperan horrek min egin liezaioke UMPri poderearen erdigunean erabakiak nola hartzen diren eta nolakoa den pertsonen arteko errespetua entzunez, galderak sortuko baititu eta zalantza asko bozkatzeko unean. Politika eta arduren arteko azaldutako harremanek debateak bide berriak ireki behar dituela erakusten duela izan dira lehen komentarioetan. Politikagintzak zaflakoa hartzen du eta konfiantzazko harremanak podere erdi gunean, non erabaki eraginkor handiak hartzen diren, nolakoak diren erakusten baitu. Herritarrak hunkituko dituen erabaki horiek nola hartzen diren ikustean kezka sortu da. Batzuek diote herritarrek ezagutzen dituzten benetako arazoen gordetzeko taktika dela. Galdera da noren benefiziorako edo zeren mendekuz gertatzen den hori. Dena den argitasun berria ematen dio podere eremuari.

buissonP.Buisson. Miguel Medina AFP argazkia

5 mars 2014

Partizan bidaiak opor desberdinen antolatzeko: Irlandanetetik Partizan Bidaiakera

2008an Irlandanet abiatu genuen. Gure helburua benetako Irlanda, matxinoa eta gaelikoa ezagutzeko aukera eskaintzea izan zen, askotan ematen zaigun plastikozko bertsio folklorikotik harago. Zuen partehartzeari eta animoei esker Irlandanetek laster sei urte beteko ditu.

Animo berdinek bultzatuta, urteetako esperientziak pilatuta, lagun gehiagoren laguntzaz eta gero eta ageriago agertzen zaigun bidaiatzeko eta herriekiko harremantzeko beste era baten beharrak eskatuta gaur bertan Partizan Bidaiak estrainatuko dugu eta zuei, beste inori baino lehenago, propio iragarri nahi genizuen.
Partizan Bidaiak Irlandaneten filosofia berdinarekin eta denon artean bidaiatzeko era iraultzeko jaio da.
Belfasteko kaleetan, Eskoziako erreferendum egunean, Korsikako mendietan edo Gironako kasal independentistan elkar ikusiko dugu. 
Milesker denoi! Agur partizanoak!
5 mars 2014

Nafarroako gora-beherak...gordina

Nafarroan, ipar Euskal Herrian gertatzen dena desberdina omen da. Politikan noski. Kanpokoek ez omen dute ulertzen ahal, bertakoek askotan ingurutik heldu dena inposizio gisa sentitzen omen dutela diote batzuek.

Gaur egun Nafarroako politikan gertatzen dena soilik iruzur eta herri bananeroekin konpara daitekeela ematen du alta. Noski, batzuentzat gerlarik ez da eta hori handia da inkonziente kolektiboan geldituko den oroitzapen  horiekin. Hau bai, errespetagarria, baina politikariek gaur egiten dutena begiratzen bada oso gertakari erreala eta bakar batzuen interesen alde egina dela ez da zalantzarik. Horiek izen abizena daukate, bertakoek ezagutzen dituztenak, eta hau oso unibertsala bada praktika politika gisa.

Estatu espainolarentzat Nafarroa estrategikoa dela zioen ministro batek. estatuarentzat hau da garratzitsuena. Amaiurko jauregia zapaldu zutenetik estrategikoa da, horregatik jarraitzen dute Nafarroan zapaltzen indar handiagoarekin. Zurrunbilo horretan, borrokatzen direnentzat gogorra dela gogoan atxiki behar dugu, beti. Euskaldunentzat, independentistentzat estrategikoa da Nafarroa. Noski independentisten indarrak ez dira estatuarenen mailakoak, baina ihardukitzeko mendez mende erakusten den nahikeriak itzela da, kolosala erranen luke idazleak. Eskerrak historialari potenteak ditugula, ezabatzen saiatzen dutena errekuperatzen ari horrenbeste direla, eta horren berri zabaltzen egin ahalak egiten.

Sensura mozio batengatik alderdi sozialistaren aldetik, halako itzuli- mitzuliak,eta bereziki mozioa eginen delaren segurtasunik ez. Nafarroako presidenteak eta Madrilgo sozialista buru batek Bildurekin karrika kantoinaraino ere ez zirela joanen zioten. Horrelako jarrerak ikusiz espainol nazionalimo peto petoa  agerian gelditzen da eta hau nafartarra izan gabe erran genezakeela uste dut( nahiz et beharbada erran genezakeen denak Nafarrak garela euskadunak.).

Bozen bidez zerbaiten aldatzea nahiko ezinezkoa ematen du, ilusio mailakoa. Alderdi sozialista amets gaiztoa bihurtu da han eta hemen. Politika egiteko manera asko daudela frogatu beharko da, abstenitzeko argudio gero eta handiagoak plazaratzen ari baitira instituzioetan daudenen aldetik. Herritarren interesak non dauden begiratzen ez dutela ere ez dute gordetzen.

Nafarroan gertatzen denak ukapena eta mespretsuaren arrazoina gordin gordinik erakusten digu.

PSN

 

 

5 mars 2014

Zapiari buruzko gogoeta bat harian, Berriatik hartua:"Zapiaz harago" Samara Velte

voile islamiqueMaroc News

Frantzia izan zen lehena. Europako Batasunean komunitate musulman handiena daukan herrialdeak 2011n debekatu zuen toki publikoetan aurpegia estaltzen duen edozein jantzi eramatea, tartean burka deitu ohi zaion zapia. Ordutik, 150 euroko isuna jar diezaiekete araua hausten dutenei. Parisek neurria indarrean jarri eta gutxira, Belgikak gauza bera egin zuen, eta eztabaida piztu zen Mendebaldeko ia herrialde guztietan: tradizio kristauko Europan, arautu behar dira emakume musulmanen jantziak?

Auzi gatazkatsua da, goitik behera nahasten dituelako Mendebaldeko ezkerraren eta eskuinaren ohiko kontzepzioak; kontserbadoreen argudio paternalistak, kultura arrotzekiko aurreiritziak eta ezkerreko sektoreen konplexuak korapilatzen dira, ustez arrazoi berberaren izenean: emakumeen eskubideen defentsa. «Gorputz osoa eta aurpegia estaltzen dituen beloak emakumea norbanako gisa ezabatzen du espazio publikoan», argudiatu du Emakumeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Ligako Annie Sugierrek: «Nolatan ez gara ohartzen beloa janztea beste emakumeekiko indarkeria sinbolikoa ere badela? Janzten ez dutenak irainduta sentitzen dira hura ikustean, iraganeko zapalketak gogorarazten dizkielako». Wassyla Tamzali Unescoko genero berdintasunerako zuzendari ohia da haietako bat. Jaiotzez aljeriarra izanik, amorruz mintzo da buruko edozein zapi motaz El burka como excusa: terrorismo intelectual, religioso y moral contra las mujeres (Burka, aitzakia gisa: emakumeen aurkako terrorismo intelektual, erlijioso eta morala) liburuan. «Beloak ezkerreko intelligentsia-ren esferetan ere topatu du babesa, baita feministen artean ere; asko ez dira gai hura gaitzesteko. Burkak, islamismoaren garaipena baino, Europako feminismoaren porrota adierazten du». Tamzalirentzat eta 1970eko feminismo arabiarretatik datozen beste emakumeentzat, zapiak izaera politikoa du, eta beraz, ekintza politikoekin egin behar zaio aurre. «Tratu txar fisiko, sozial eta sexual gisa begiratu behar zaio», dio Txahdortt Djavann erbesteratutako idazle irandarrak: «Beloa islamismoaren bandera da, emakumeon izar horia».

Maila parlamentarioan, ordea, banaketa bitxia gertatu da zenbait lekutan. Kataluniako legebiltzarrak, esaterako, uztailean onartu zuen aurpegia estaltzen duten zapiak debekatzeko lege proposamena, alderdi kontserbadoreenen botoei esker: CiUk abiatu zuen egitasmoa, eta PSCk, PPk eta Ciutadansek babestu zuten; ERC abstenitu egin zen, eta CUPek eta ICV-EUiAk aurka bozkatu zuten. «Enfokea okerra da», azaldu zuen Gemma Calvet ERCko diputatuak: «Emakumeen duintasunaren ikuspegitik begiratu behar zaio auziari. Ezin dugu debeku hitza erabili, horrek biktima zigortzea esan nahi baitu». Tamzaliren arabera, gaiak barne gatazka handia eragin ohi die ezkerreko alderdiei: «Gaur egun, burkaren aurka bazaude, Europako eskuinaren eremuan kokatzen zara. Horrek egoera deserosoan jartzen ditu feministak, suposatzen delako feminismoa pentsaera ezkertiar eta aurrerakoia dela, eta ikuspegi horretatik kanpo emakumeen eskubideek prekarioki baino ez dutela aurrera egiten».

Kataluniako Parlamentuaren bozketaren ondotik, debekuaren aurkako komunikatu bat argitaratu zuen Emakume Musulmanen Sareak, neurria «sexista, arrazista, baztertzailea eta estereotipo islamofoboetan oinarritua» zela argudiatuz. «Emakume eta gizonen arteko berdintasunean sinesten dugu, eta emakumeen askatasuna mugatzeko edozein forma gaitzesten dugu, baina burkaren auzia konpontzeko bidea ez da debekuak jartzea, baizik eta arazoa sufritzen dutenekin zuzenean lan egitea. Debekuak kalera ez irtetera behartuko ditu emakumeak, eta erabat baztertuko ditu». Sarea osatzen duten erakundeen ustez, eztabaida, funtsean, ez da hainbeste fedearekin lotutako tradizioen ingurukoa, norbere irudiaren gaineko eskubideei buruzkoa baizik: «Ikuspegi feministatik, desegokiak dira janzkerei buruzko argudio esentzialistak. Ez ditzagun ahatz gure gona motzei eta eskoteei konnotazio sexista kentzeko izan ditugun borrokak».

Zapia eta politika

«Erlijioarekin zerikusia duen edozein sinbolok dauka karga politiko, sozial, kultural eta historiko handia, baina karga hori beti da aldakorra», azaldu du Itzea Goikolea (Gasteiz, 1984) feminismo arabiarretan espezializatutako ikerlariak: «Independentzia lortu osteko urteetan, ideologia ezkertiar eta sekularra zen nagusi herrialde arabiarretan: Gamal Abdel Nasser Egipton, Habib Burgiba Tunisian, Saddam Husseinen Baath alderdiaren hasierako etapa Iraken... Komunismoak ere garrantzi handia zuen». 1970eko hamarkadatik aurrera, herrialdeok, oro har, islamismorako joera handiagoa hartu zuten: «Orduan hasi ziren emakumeen beloak eta gizonen bizarrak nagusitzen».

Egia da, beraz, egoera politikoak eragiten duela zapiaren erabileran. «Boterearen diskurtsoak beti dauka karga patriarkala, eta hori, sarri, emakumeen gorputzaren gaineko kontrolean islatzen da. Baina diskurtso hori, hemen, patriarkala izateaz gain, islamofoboa eta arrazista da». Burkaren auzia Europan eztabaidatzen denean, emakumeen eskubideen aldeko diskurtso askoren atzean «ikuspegi paternalista eta kolonialista» dago, Goikolearen ustez. «Gezurra da alderdi kontserbadoreek emakumeen eskubideen defentsan dihardutela», dio. «Politikoki oso erosoa da hori defendatzea, baina haien politikak ikusita garbi dago ez direla feministak. Kontua da emakumeen askatasunaren auzia estrategikoa dela». Ikerlariaren arabera, ez da kasualitatea Europako agintariek arreta berezia jartzea emakume atzerritarrek sufritzen duten diskriminazioan: horrek bertakoena ezkutatu eta Mendebaldeko kulturaren aldeko diskurtsoa indartzen du. «Argudio berberak erabili zituzten Europaren politika inperialistak abiatzeko, baita Afganistan eta Irak okupatzeko ere. Binomio bat da: mutur batean, Mendebaldea kultura aurrerakoi eta garatu baten gisan ageri da, eta bestean, emakumeak zapaltzen dituzten Ekialdeko kultura basati eta atzerakoiak. Burka debekatu nahi dutenean, gauza berbera sinetsarazi nahi digute alderdi kontserbadoreek».

Goikolearen iritziz, norberaren erabakia da gorputza nola jantzi eta mugitu, eta ez instituzioek arautu beharreko zerbait. «Askoz onuragarriagoa litzateke erakunde horiek pertsonen erabakitzeko eskubidea bermatzen duten ekinbideak bultzatuko balituzte; adibidez, hezkuntza publiko, independente eta parekidea sustatuz». Herrialde arabiarretatik etorritako emakumeei galdetuz gero, haiek ere bestelako politika batzuk eskatzen dituztela nabarmentzen du Emakume Musulmanen Sareak: «Beste edozein pertsona jabetzeko bide beretik heldu behar zaio beloaren auziari: pertsona horien argudioak eta beharrak entzun, euren erabakien jabe izateko eskubidea defendatu eta komunikazioan eta hezkuntzan oinarritutako tresnak eskaini».

Feminismo islamikoa(k)

Zapia erabiltzen duten emakume musulman gehienek argi diote: euren erabakiz janzten dute, ez behartuta. Kasu batzuetan, Mendebaldeak inposatutako kulturarekiko erresistentziaren ikur ere bihurtzen dute zapia, euren nortasuna eta subjektu izaera azpimarratze aldera. Emakume horientzat, zapia ez da botere patriarkalaren sinbolo, burujabetza kulturalaren adierazle baizik.

Baina, bateragarriak ote dira erlijioa eta feminismoa? Goikoleak azaldu duenez, gizartea nagusiki musulmana den herrialdeetan bi jarrera hartu izan dituzte emakumeen eskubideen aldeko mugimenduek. Batetik, feminismo sekularra dago, 1920ko hamarkadatik aurrera Egiptotik Ekialde Hurbilera hedatu zena. «Erlijioa patriarkatuak kutsatutako zerbait balitz bezala ulertzen zuten, eta beraz, botere patriarkalari aurre egiteko, botere erlijiosoa ere kritikatu zuten». 1970eko hamarkadako mugimendu feministek ere —tartean, Tamzaliren belaunaldiak— emakumeen askatasuna murrizten duen egitura gisa ulertzen zuten islama.

Azken urteotan, baina, herrialde arabiarretako emakumeen sektore batek euren jabekuntzarako tresna bihurtu du erlijioa: «Emakume hauek fededunak dira, eta islamean dauden aztarna patriarkalak deseraikitzen dituzte; izan ere, islamak berez berdintasuna dakarrela defendatzen dute». Feminismo islamdarraren ustez, arazoa da erlijioa eliteetatik interpretatu dela, gizonezkoek menderatutako zirkuluetatik. Horrek ezinbestean zabaldu du interpretazio matxista: «Azken batean, feminismoak beste esparruetan egin izan duena egiten du feminismo islamikoak: patriarkatua deseraiki eta dena delakoa feminismotik ulertarazi; historia, antropologia, zientzia eta munduko beste edozein esparru generoak zeharkatzen dituela ulertuta».

1970eko hamarkadako feministentzat, argudio hori onartezina da. «Nire amonak zapia jantzi behar izan zuen, eta eskuak burura eramango lituzke askapen borrokaren izenean ilea ezkutatuko banu», dio Tamzalik. Goikoleak, ordea, «potentzial handia» aitortzen dio mugimendu horri; besteak beste, herrialde arabiarretan gizarteko sektore zabal batengana heltzeko gaitasuna duelako.

Europako ezkerraren beldurrak

Erlijio musulmana «pentsamendu europarraren zulo beltza» da, Tamzaliren hitzetan: «Azkenerako, Europako gizarte liberal eta laikoek onartu dute beloaren erabilera beste gizarte ordena bateko elementu bat dela, eta musulmanek euren erlijio eta kulturaren sinbolo gisa aldarrikatzen dutela». Horregatik, burkaren erabilera legez arautzea erabaki duten estatuetan, ezkerreko alderdiak eztabaidatik at mantendu izan dira sarri, islamofobiko agertzearen beldurrez. «Ezkerreko talde eta alderdietan badago norberaren mundu ikuskerarekiko kritikoa izateko asmo bat, Mendebaldekoa eta patriarkala delakoan. Baina askotan hor geratzen da, eta ez da jarrera politiko argi batean islatzen». Goikolearen ustez, botereguneetako diskurtso islamofobiko eta patriarkala nola eraikitzen den agerian uztea litzateke jarrera koherenteena: «Alde batetik, salatu behar da islamofobia horrek nola diskriminatzen dituen gehiago emakumezkoak gizonezkoak baino. Eta bestetik, islam patriarkalaren forma zehatzei egin behar zaie aurre».

Zaila da komunitate baten ohiturak kritikatzea, batez ere komunitate horrekiko botere posizio batetik ari garenean: inork ez du misiolariarena egin nahi, are gutxiago norbere gizarteko tradizioa —hain zuzen ere, aldatu nahi den sistema hori— goraipatu eta besteei lezioak eman. Gatazka horrek «multikulturalismo akritikoan» erortzeko arriskua dakarrela azaldu du Goikoleak: «Emakumeak zapaltzen dituen kultura bat errespetatzea kontraesana iruditzen zait. Baina kritika hori egiteko, lehendabizi norbere posizioa zalantzan jarri behar da, eta kode horiek kultura bakoitzean duten esanahia ulertu. Zoritxarrez, kultura gehienak botere patriarkalaren menpe daude; bakoitzean forma desberdinak hartzen ditu, eta gure kulturakoak naturalizatuta dauzkagu, onartuta, normalduta. Gure kasuan, pentsatu behar genuke Euskal Herri plural eta feminista nola eraiki, gure kulturan dauden adierazpen matxistak deseraikitzetik hasita. Hortik abiatzen bagara, errazagoa izango zaigu beste komunitateekiko elkarlana eta elkartasuna bilatzea; bai, behintzat, soilik kanpotik kritikatzea baino».

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité