Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

21 février 2014

Auzokideen elkartea kexu Anxoenia lotizamenduarentzat

Herburu auzoan etxebizitza pentsatuak izan dira eta 49 etxebizitza eraikitzeko, hamar alokatzeko eta 39 salgai emateko. Auzokideak kexu ziren, Herriko Etxearekin hitz ordua zuten egun berean Office64 eraikitzaileak eraikitzeko baimena pausatu baitzuen. Tronpatuak sentitu dira.

Bestalde eremuaren bide seguritatea aipatu dute.Horrez gain, 18 batimendu 16000 metra karratutan, bidetik hurbil baina herritik urrun, alegia auzoaren itxura aldatuko dela, hiri itxura herrian berean gorde behar lizatekeelarik.

Epaitegira joan da elkartea eta  epaitegi administratiboan irabazi dute eta eraikitzea gelditua da. Office 64 eraikitzaileak ez du usaian auzoekin hitz egiten, aldi honetan ez zaio ongi atera.

Publicité
Publicité
21 février 2014

Postan ihauteriei buruzko argazkiak

Aste buru honetatik eta 27a arte joan den urteko ihauterien argazkiak ikusten ahalko dira Posta salan, Jean Pierre Oger-en eskutik.

Bestalde ihauteriak izanen dira herrian eta hemen duzue egitaraua

Samedi 22 Février

10 - 20tan: Etxez-etxe  Haziak antolaturik

Dimanche 23 Février
16tan : polikiroldegian
16tan :gurdiak
17tan : San Pantzarren auzia plazan, Mutxikoak  17:30tan( argazkia turismo bulegoaren gunetik)

ihauteriak ot

21 février 2014

Politikarien dialektika gero eta harrigarriagoa.

Nazioarteko ikuskariak Euskal Herrian dauden honetan eta prentsaurrea emanen dutelarik politikarien hitzak gero eta urrunago doaz.

Desarmea da gehien entzuten den eskaera, gero disoluzioa. Disoluzioa ehunka preso daudelarik jende askorentzat harrigarria da eskatzea baina asko eta deberdin entzuten ohituak gara.

Atzokoa izan zen Jaseba Egibarrena erran zuelarik berrogeita hamar urteko estrategia hutsa izan zela aitortu beharko lukeela erakundeak. Aukera denak ere on nor beraren lerroa goraipatzeko!

Bukatzeko genozidioaren aipamena izan da. Genozidioak izan direla, askoren berri izan dugu, eta zinez epaitegi batek Euskal Herriaren kasuan onartzea frankismoaren krimenak epaituak izan ez direlarik kezka pixka bat sortzen du. Bestalde nork luke epaitu behar Audiencia Nacionala, poderetsuak zapaldu dituenak epaituko ditu genoziodioez? Atzoko Debatea programan izigarrizkoa eta bi entzun ditugu. galdera zera zen debatearen aurrean: hau al da konfliktorik ez denaren irudia? Konfliktoari ez al zaio aterabiderik eman behar? Aterabidea al da parte bat belauniko jartzea?

images

21 février 2014

Udalbiltza lanean bihar Ordizian.

Bihar (larunbata) Ordizian Udalbiltzaren Euskal Herritartasuna ildoari buruz udal hautetsion bilkura izango dela-eta, galdetu diguzue nola iritsi hara eta non utzi autoa.
Pirinoetan dauden herrien laguntzeko proiektuetan jardun duelarik, Euskal Herriko hautetsiak bilduko ditu bihar Udalbiltzak. Biltzar inportantea. Agian gero eta hautetsi gehiago bilduko dira.

indizea

21 février 2014

Iratzar fundazioa indenpendentziaren alde

Indenpendentziaren lerroa jorratzeko beste tresna jarri da martxan Sortu sostengatzen dute eremuetatik. Sortu ezker abertzaleko alderdi politiko nagusia da eta azken hilabeteetan konponbidearen alde lan egiten ari da eta baita ere ezker abertzalearen berrantolaketa egiten eta norabideak finkatzen.

Aldi honetan Iratzar fundazioak independentziaren lerroa bultzatzen ariko da, hau izanen da bere funtzioa eta hau estrategikoa da.

Iratzarren zuzendaritza Floren Aoizen esku geldituko da. Historialari eta politikari fina bada Floren Aoiz. Independentistak sarea bultzatzen aritu da azken urte hauetan eta segur da Iratzar fundazioaren ingurura, debatera gai asko ekarriko duela lerro politik hau funtsezkoa baita. Independentzia, ezkerretik, demokraziaren bidetik, helburua baita. Gero eta eskuinago bultzatzen ari den Europa honetan indar guztiak beharrezkoak dira.(Naiz argazkia)

iratzar

Publicité
Publicité
20 février 2014

Hirurogei bat urteko emazte bat hil da Cochin hospitalearen urgentzietan.

Oinean zauria zuela eta, emaztea Cochin hospitaleko urgentzietara joana zen zainketa baten bila. Sei orenen buruan hila aurkitu dute.

Heriotzaren arrazoina ez da oraindik argitu baina bertako sindikatek azpimarratu nahi izan dute gertakari honen karietara urgentziak gaindituak direla eta ezin dela baldintza onetan artatu.

Marise Dantin CGTko ordezkariak RTL irratian gogoratu du beste hospitaletako urgentziak hetsi dituztela, ondorioz jendearen zaintza zailtzen duela.

Gero eta gehiagotan gertatzen dira arzo larriak urgentzietan. Profesionalek aspaldi dute alarma pizten baina ez dira entzunak. Osasuna gobernuaren lehentasuna ez dela ematen du. Osasungintzan ere aurrezkiak egiten dira.

cochin 

Crédits photo : KENZO TRIBOUILLARD/AFP

19 février 2014

Artikulu bat idazteagatik urte bateko kondena ANn

Audiencia Nacional Madrilgo epaitegiak urte beteko zigorra jarri die eta zazpi urteko inabilitazioa Aitor Zelaieta, Maku Basabe, Ziortza Aiensa, Mikel Sánchez ata Julen Orbea, Gara egunkarian argitaratutako artikulu batengatik, terrorismoa goraipatzeagatik. 25 urte igaro eta gero, maite zaitugu!’, hau da artikuluaren izenburua Maite Pérez militatearen oroimenez. Militantea hil zen hunkitzen ari zen lehergailua zartatzearekin.Frankisten figurak denetan egoteaz ez da inor harritzen baina euskal militateen goraipatzeak presondegi zigorra eta beste ekartzen du. Hau da gaurko justizia orekatua.

 

19 février 2014

Hitz asko airean baina Oier Ardanaz kondenatua Parisen.

Capdevielle diputatuak Sud Ouest egunkarian iragarri zuen Taubira ministroak presoez hitz eginen zuela Baionara eginen zuen bisitan. Taubira heldu zen eta ez zuen deus erran. Hitz egiteko unean euskarazko itzulpena egitea proposatu zitzaion eta ezetza izan zen erantzuna. Pentsatu eta berantago onartu zuen ministroaren ekipak baina teknikoki ezin izan zen. Hots itzuli zen etxera deus erran gabe euskal gatazkaz..

Ondoko egunetan Capdevielle diputatuak erran zuen presoen alde lanean jarraituko zuela. Oso inoxenta itxura izan behar dugu abertzaleok hauteskundeen bezpera honetan  airean botatzen diren  hitz horiek sinesten ditugula uste badute!

Bitartean, joan den astelehenean Pariseko epaitegiak bost urteko zigorra jarri dio Oier Ardanaz euskal militanteari, 26 urte, Iruñakoa. Bestalde frantses estatutik betirako kanporatua gelditzen da ere. Bost urte, betirako kanporatua, asko, baina euskal militanteei jartzen diren kondenak kondena luzeak baldin baira hitz luzekoek ez dute deus erranteko. Justizia independentea dela? Noiztik?

Frantziak, euskal munduaren aurrean sinesgarri osoa galdu du, hau errepikatu beharko da zapalduena zapaltzeko nahikeria baizik ez baitu erakusten. Hitz asko airean errepikatuko dituzte baina errealitate gordina zein den agerian gelditzen da!

Bihar berean Manuel Valls Espainako barna ministroarekin elkartuko da Parisen "terrorismoaz" hitz egiteko. Ostiralean elkarrizketa taldeko prentsaurrekoa iraganen da eta seguraski horretaz hitz eginen da.   Dagoeneko zurrumurru batzuk ateratzen ari dira gobernuetatik elkarrizketa taldearen inguruan, noren menpe dauden galdetuz. Nahiago dute gutxiestea parte hartzea baino.

18 février 2014

Signature lantegiko langileak protestan

Duela aste batzuk kanporatzeak aipatu ziren Urruñako Signature lantegian. Protesta ekintzak hasi zituzten eta sindikatak nagusiekin hitz egiten hasi ziren. Geroztik berri gutxi jaso genituen. Goiz honetan "Essor basque " txirrindulari lasterketa abiatu baino lehen ehun bat langile hurbildu dira Azkainera, handik abiatzen baitzen etapa. Langileek erran nahi zuten proposamenak dituztela lanean jarraitzeko baina nagusiek ez dietela erantzuten. Signaturek, Eurovia enpresari atxikia, hau Vinci taldeari lotua ez du ematen diru arazo ekonomikotan deink, hain merkatu zabala eta babestua duen. Haatik langile kanporaketa aipatzen du. Hauteskundeen bezperan hautetsien sostengua eskatzera joan dezakete.

index

17 février 2014

Hiru urtez jangarria gelditzen den pizza

Estatu Batuetako (MASS) laborategi batek hiru urtez jangarria gelditzen den pizza asmatu du. Ez gara harrituko jakitean laborategia hango armadari lotua dela. Gustuaren aldetik ez da desberdintasunik omen. Pizza omen da soldaduek gehien maite duten platera. Lortu duten janari berria lortu dute azukrea eta gatz gehiago botaz eta siropak ere. Janari beroa eta gustukoa denak indarrak biderkatzen ditu omen, horrela azaltzen dute inbentoa aipatzean. Ez dute erraten bigarren mailako ondorioak diren hori jan eta. Dena den janari txarraren asmatzeko gaitasun handia zegoela Estatu Batuetan askotan frogatzen digute.

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité