Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

28 avril 2014

Urruñako PLU oraindik zalantzan

2013ko ekinan Urrunako Herriko Kontseiluak PLU berri bat bozkatu zuen. Horrek 2007an bozkatua izan zena ordezkatzen zuen. Haatik prefetak ezadostasunak atxeman zituen eta nota igorri zuen. Geroztik Herriko Etxeak bere defentsa prestatzen du eta 2013an bozkatutakoa erabiltzen du. Alta zalantzak baldin badira, prefetak jarritako kezken arabera eraikitzen baimenak atzera boatuak izateko aukera baldin bada herriak ez du eraikitzeko baimenik ematen. Gainerateko kasu gehienetan 2013ko PLUarekin moldatzen dira, bereziki eraikiak diren eremuentzat.

Zerbitzuetan azaldu duten araberan prefetak réfere bat jartzen ahal leke benetan arzoak balire eta horrek blokatuko luke hirigintzarako planoa baina une honetan ez da kasua.

Berz eraikitzeko baimenak behar dituztenentzat eta prefetak egin oharren araberan ez bada kontraesanik herriak baimentzeko zailtasun gutxi dauka, aldiz zalantzak baldin badira behartuak dira beste serbitzu administratiboekin gaiaren lantzea.

Urrats guztiak nahiko motelak dira, ez dute erantzun zehatzik ematen. Bestalde, Urruñako familia batek errekurtsoa jarri zuen PLU dokumentuaren kontra, ez da horren berririk ere. Herriko Etxetik heldu den zurrumurrua da, urratsa gutxietsi nahian, errekurtsoa jarri zutenek promotoreak direla. Gure iturrien arabera bikote bat da, zuzenean promotoreak ez dira baina beren lurretan eraikitzeko baimenak eskatuak dituztenak baina lortzen ez dituztenak. Ematen zaizkien erantzunak ez dira haien araberan arrazoizkoak.  

Publicité
Publicité
28 avril 2014

Valls zailtasunetan

Manuel-Valls_pics_180JDD argazkia.

Asteartean Frantziako legebiltzarrean Valls-en austeritate plangintza bozkatu beharko dute diputatuek. Jadanik ehun bat diputatu, alderdi sozialistatik kexa agertu dituzte, eta gaur berean Vallsek berrogei bat errezibituko ditu, haiekin hitz egiteko eta plangintza aurkezteko. Ez da errana, protestak ikusi eta, bere programa bozkatua izanen denik. Sozialista guztiak behar ditu, berdeak libro baitira orai, ez dira gehiago gobernuan. Bestalde komunistek ez dute alde bozkatuko.

Diputatu sozialistak beldur dira aulkien galtzea, 2017 arte iraunen duen plangintza lege biltzarreko hauteskundeetan arriskutan jarriko baititu. Argi baita dagoeneko nork ordainduko dituen 50 milia miloioiko aurrezkiak.Herritarrek. Horregatik dagoeneko prentsak iragartzen ditu neurri batzuk familien laguntzeko. Besterik ez da erraten, giroaren lasaitzeko, baina Vallsek lan handia izanen du herritarren konbentzitzeko eta diputatu sozialistek protesta ozenagoa eta eraginkorragoa erakusti beharko dute sinesgarriak izateko.Ondoko hauteskundeak ez badituzte ere galdu nahi!

Bihar baino lehen egin ahalak eginen ditu Vallsek bozka kopuru egokiaren lortzeko. Politikariek, poderean daudelarik, oñoñak banatzen ikasiak dira...

27 avril 2014

Santurtziar bat bere herrira itzulia

santuztzi

Zonbait denbora Ipar Euskal Herrian egon ondotik, bizi eta lan egiten, Arkotxa itzuli da Santurtzira. Euskal Herritik urrun urte luzetan egon ondotik, herrira itzuli da. Ongi etorria egin diote eta bere argazkia kentzeko unea etorri da Herriko Tabernako ormatik. Goresmenak denei.

27 avril 2014

Nafarroaren Eguna jendetsua eta euririk gabe

Apirilako azken igandea euritsua izan behar zen. Meteoak hala iragarria zigun. Alta eguna iraun du ia-ia euririk gabe.  Lagunekin kalakan aritzeko, paseatzeko, kafea hartzeko ederki, oso egun ona izan da. Aldaketa Herriko Etxearen aldetik, ikurrina eta Nafarroako bandera zintzilik. Barnean  inguruko hautetsiak bildurik. Egun ederra, inguruetako herritarrak hurbildu dira eta ostatuak bete-beteak zeuden.

DSC_0001DSC_0008DSC_0007DSC_0006

 

27 avril 2014

Maiatzaren lehena, mobilizapen eguna.

logoa-lab-web-iparr

LAB-ek 3 manifa antolatzen ditu IEHan. Baionan, Maulen, D. Lohitzunen.

Hego Lapurdiko eremurako:

10.15etan Autokarabanak abiatuko dira Hendaia eta Senperetik. 
 
10.30etan, Azkaine eta Urrunatik pasako dira,

11etan, Louis XIV plazatik MANIFA abiatuko da.

Gero bazkari bat antolatua izango da (13 €). zure tokia atxikitzeko 06 06 64 39 00. 

Manifan parte hartzea sekulan baino garrantzitsuagoa da, langileen eskubideen defentsarako, gure eskubideen alde.
 
 

Publicité
Publicité
26 avril 2014

Duela 77urte Gernika

250px-GernikakoArbola-improved

Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an Gerra Zibilean Gernika hiriak (Bizkaia) pairatutako hegazkin-erasoa izan zen. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen % 1 baizik ez zen zutik geratu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinak izan ziren erasotzaileak. Operation Rügen (euskaraz: "Rügen operazioa") izenekoan, hildakoak, azken ikerketen arabera, 250 izan ziren;[1] tartean 126 zibil. Mendebaldeko herrialdeen begietara, Gernikakoa Luftwaffek egin zezakeen terrore bonbardaketaren adibidea izan zen, eta halako ekintzak egiteko prestatuta zegoelako froga zen.[2] Bonbardaketa Pablo Picassoren gerraren aurkako margolan famatuaren gaia izan zen.

Gerla honek, frankisten, faxisten garaipenarekin bukatu zenak, izigarrizko ondorioak izan zituen Ipar Euskal Herrian. Trumilka errefuxiatu pasa ziren hemendik, Garazik haur asko aterpertu zituen, nahiz eta "gorri" gisa aipatzen zituzten bertan. Errefuxiatu batzuk hemen egin zuten bizia eta Ipar Euskal Herria aberastu. Gerla horretako zauritu asko artatu zituzten hemen, La Roseraie-n zaintzen zituzten batzuk. Elkartasuna handia izan zen baina bertako hautetsiek ez zituzten errefuxiatu horiek begi onez ikusten.

Euskal kultur munduko handiak ere hemen egon ziren, Barandiaran, Labayen,Mugika apezpikoa, Orixe...Gure memorian daude, hemen egin zuten lana ere.

26 avril 2014

Europarako hauteskundeak abian.

20140426_EHBildu_EuropeasJosu Juaristi buru haureskundeetarako EH bilduko zerrenda aurkeztu dute. Ausardia handiarekin abiatu dute kanpaina. Zerrendan ohartzen garen bezala Ipar zein Hegoaldeko hautagaiak ditugu. Euskal Herria ordezkatuko dute, aldi honetan ez baita Ipar Euskal Herrian hautagairik antolatu. Horrela, joan den aldian ABk Europe Ecologie taldeari eskainiko dio sostengua. Josu Juaristik, Ipar Euskal Herrian ere ezaguna, independentzia aldarrikatzen dutenen boza eramanen du Europara.

26 avril 2014

Nafarroaren Eguna, nafar guztientzat

Aberri Egunaren ondotik Baigorrira joateko orduak jo du.

Apiriaren 27a, igandea Nafarroaren Eguna !!

8etan : Askaria Baigorriko ikastolak eskainirik 

 Goiz osoan merkatua Elizako plazan.

11etan : Kabalkada

Desfilea + plazan ikusgarria : txalaparta – bertsulariak, Amikuze eta Anhauzeko joaldunak, Baigorri eta Amikuzeko ziganteak, Agoitz, Lizarra eta Arrolako dantzariak, Nafarroako gaiteroak + trikitilariak, Mutiko alaiak, Karmeleren irrintzina eta Basaizearen hitza

Pentzean 14etan : Ikastolen bazkari alaitua

Arratsaldean Herriko plazan

15h-16h ½ : Kirol animazioa

17h-18h ½ : Dantza ikusgarria : Iruñea eta Leitza eta Monteagudoko dantzariak

18h ½ : Dantza jauziak Ezpela txarangarekin, Kiki Bordatxo eta Laket taldea 

Xokoan kontzertuak :

5etarik goiti: Trikidantz, Mc Onak, DAMBA, Holako, Euskal karaokea…

 

26 avril 2014

Gure Urruña doako informazioaren alde

Prentsa askea funtsezkoa baita demokraziaren garapenerako Gure Urruñak bat dator Creative Commons domainuarekin.

Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.

Creative Commons 2001ean sortu zuen Lawrence LessigekStanfordeko Unibertsitatean zuzenbide irakasle denak eta 2008. urteko martxora arte erakundeko presidentea zenak.

Erakunde honek garatzen dituen lizentziek izen bera hartzen dute. Bere sorreran ingelesez idatzi ziren eta Estatu Batuetan erabiltzeko sortu ziren.

Creative Commons International erakundeko proiektu garrantzitsuenetariko bat da. Honen bidez, lizentziak jurisdikzio ezberdinetara aplikatu eta beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izan dira.

Gaur egun, Creative Commonsen lizentziak 28 hizkuntzatara itzultzen ari dira eta 70 herrialdek baino gehiagok lizentzia hauekin kolaboratu nahi dute beraien bertsioa egiteko asmoz. 2005az geroztik, euskarazko bertsioa dute.

 

26 avril 2014

Bortxaketa salaketa BRIko lau poliziren kontra.

BRI, Brigade de Recherche d'Intervention, taldeko lau polizien kontra salaketa jarri du kanadiar gazte batek. Bortxaketa 36, quai des Orfèvres polizia etxean gertatu da, frantses poliziaren instituzioa. Lau poliziak atxilotuak izan dira eta horietako hiru epailearen aurrean aurkeztuak izan dira. Polizietako batek aitortu du harreman sexuala izana poliziaren etxean atxilotua zen emaztearekin.

Eliteko serbitzua, ia-ia ezin hunkitua poliizen artean eta babes handiko polizia eremuak ez du askotan ezagutu horrelako salaketarik. Oso salaketa larria da, atxilotuak bere etxeko bidea hartu du eta xehetasunak ematen jarraitzen du eta poliziek aztarnarik ez uzteko hartu dituzten neurrien berri ematen. Arduradunek zuhurtzia eskatzen dute gaiaren inguruan BRI taldearen fama zaindu nahi baitute.

Oso gertakari larria da polizien etxeetan zer gerta daitekeen ideia berria hedatzen baitu.

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité