Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

3 octobre 2014

Mobilizazio nazionalera deitu du Independentistak sareak urriaren 12rako

jarraia96364 (1)

Bilbon egingo dute. Mobilizazio "dinamiko eta parte hartzailea" izango dela iragarri dute.

Espainiako Estatuaren "etengabeko ukazio eta inposaketa" salatzearekin batera, Euskal Herriaren "askatasuna eta etorkizuna" aldarrikatuko du Independentistak sareak urriaren 12an, Bilbon. Han egin du agerraldia sareak, Gobernu Zibilaren egoitzaren aurrean. Tokia ez dute "kasualitatez" aukeratu: "Franco diktadorea hil eta 40 urte geroago, frankismo garaiko ukazioa eta inposaketak berdin mantentzen dira gaur egun ere, eta atzean dugun eraikina da horren lekuko".

 Azaldu dutenez, hilaren 12rako aukeratutako leloa ere ez da kasualitatea izan —Gora Euskal Errepublika—: "Urriaren 12an ez dugu hispanitatearen egunik ospatuko. Guk Euskal Herriaren eta munduko herri guztien eskubideen eta askatasunaren aldeko aldarrikapen eguna ospatuko dugu".

Protagonismo "osoa" herritarrek izango dute: "gazteek, emakumeek, langileek, nekazari eta arrantzaleek, pentsionistek, euskarazaleek, kulturgintzak, hezkuntza arloak...".

Egitasmoa aurrera eramateko boluntario gisa jardun nahi dutenei haiekin harremanetan jartzeko deia egin diete.(Berria)

Publicité
Publicité
3 octobre 2014

Ibon Iparragirre: Epaiaren irakurketa

Larriki gaixo dauden 10 euskal preso politikoen egoera oso grabea eta, egunero, okerrera egiten du.

Espainia eta Frantziako gobernuek mina eta samina zabaltzen jarraitzen dute; mesede politiko eta elektoralak lortzeko, sufrimendua sortzen. Espetxean mantentzen dituzte 10 euskal preso politiko hauek, jakinda euren gaixotasunak espetxean okerrera egingo dutela. Ez hori bakarrik; gaixo egonda ere, neurririk krudelenak aplikatzen dizkiete. Ehundaka kilometroetara dispertsatu, bakartu, isolatu edota euren gaitzek okerrera ez egiteko behar dituzten tratamenduak ukatu edo zailtzen. Erabaki politiko bat dago honen guztiaren atzean. Mina eta samina luzatzeko erabaki politikoa hain zuzen.

Espetxeratze arindua ukatu diote larriki gaixorik dagoen Ibon Iparragirre euskal preso politikoari. Espetxeratze arindua ukatu, 2011 urtean espetxe arindua onartu zutenean. Bere osasunak halabeharrezkoa duelako; espetxeak ez dituelako betetzen ez higiniekoki ez psikoki Ibonen osasunak dituen beharrak. Ibon LARRIKI GAIXO DAGO; IBONEK ASKE BEHAR LUKE. Kalean. Eta kalera bidali beharrean, heriotz zigorrera kondenatu dute.

Argi dago presoak ez kaleratzeko erabakia erabat politikoa dela eta, euren eskubideak edo osasun egoera ez direla kontutan hartzen.

3 preso politiko hil dira urte bakar batean. Beste 10k pronostiko latzak dituzte baina euskal preso politikoentzako ez dago  Vera, Rodriguez Galindo eta Barrionuevo bezalakoek izan dituzten askatasun humanitarioak.

Sufrimendua luzatzen ari dira. Giza Eskubideen etengabeko urraketa areagotzen ari dira. Hauxe da, urjentziarekin ebatzi beharreko arazoa.

2 octobre 2014

Xilaba 2014 hastear

2014ko Xilaba, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako bertso txapelketa larunbat hontan hasiko da Muskildin. Bertan Sustrai Colina, Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Xan Alkhat eta Mixel Etxekopar arituko dira Posonpesenea aretoan, 17:00etan.

Bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira:
12na bertso puntuagarri
- 8ko handian ofiziotan
- 8ko ttikian ofiziotan 
- 2 punturi erantzun, eta hitz bat emanda bertso bat (gehienez 5 puntukoa)
- Kartzela, 10eko ttikian ofiziotan binaka

1 octobre 2014

Berako Kaxerna gaztetxeko urriko egitaraua

Urriak 30: 
17:30. SERIGRAFIA TAILERRA Zuen irudimenaren beharra daukagu. 
BIDALI ZUEN MARRAZKI, ESALDI EDO TXORAKERIA ETA HAUTATUA IZATEN BADA, GAZTETXEKO KAMIXETA BERRIETAN SERIGRAFIATUKO DUGU! BIDALTZEKO AZKEN EGUNA, URRIAK 5a IZANGO DA.
URRIAK 30, ostirala + AZAROAK 1, larunbata + AZAROAK 2, igandea
BARATZEK BIODINAMIKOEN TOPAKETA

 

agenda2014

30 septembre 2014

Aurtengo Kilometroak urriaren 5an Orion

Ikusi bideoa http://youtu.be/y1EHHoqHkko

Publicité
Publicité
29 septembre 2014

Ibon Iparragirre preso gaixoari ukatu egin diote zigorra etxean betetzeko eskaera

ibon ipar

Navalcarneroko espetxean da preso ondarrutarra. Etxeratek bere azken txostenean azaldu zuenez, Hiesa C fasean eta orbana burmuineko ezker lobuloan ditu, eta azken horrek ikusmen galera eta beste funtzio kognitibo batzuen kaltea dakar. Ekainean Ondarroan aske uzteko eskatu zuten manifestazio batean.

 

Presoak zigorra etxean betetzeko eskaera egin zuen 100.2 artikuluan oinarrituta baina Jose Luis de Castro epaileak ukatu dio hori. Eusko Legebiltzarrak ere ekainean aske uzteko eskatu zuen. Une honetan bakartuta dago presoa, ekainean espetxe barruan eraso bat jasan ostean. Hiru hilabeterako neurria zela iragarri zuten.

Atxiloketa "ulertezina"

Lehen aldiz 2010ean atxilotu zuten Iparragirre. Orduan salatu zuten kartzelan igarotako denboran osasun arazo larriak izan zituela: "Kartzelako muturreko bizi-baldintzek Ibonen bizitza arriskuan jarri zuten". 2011ko urriaren 17an aske utzi zuten eta etxean egon zen.

Aurten, ordea, berriro atxilotu zuten. "Ulertezina zaigu Ibonen atxiloketa, eta gure kezka adierazi nahi dugu berriz ere Ibon espetxeratzeak bere osasunean ekar ditzakeen kalteengatik", salatu zuten bigarren aldiz atxilotu zutenean. Basaurin egon zen lehenik baina gero urrundu egin zuten.

Aurreko astean Ventura Tome aske geratu ondoren, une honetan hamar dira espetxean larri gaixo dauden euskal presoak:

Txus Martin Hernando (Basauri): Zaballa. 1960. urtean jaioa. 2002an atxilotua. Nahasmen eskizo-afektiboa, delirio osagarriarekin. Bakartua dute.

Josetxo Arizkuren Ruiz (Iruñea): A Lama (A Coruña). 1958an jaioa. 1999an atxilotua. Kardiopatia iskemiko larria. Kateterismoa: stent bat hodi batean.

Jose Ramon Lopez de Abetxuko Likiniano (Gasteiz): Villabona (Asturias). 1949an jaioa. 1989an atxilotua. Bradikardia sintomatikoa. Fibrilazio aurikularra. Prostatako adenoma.

Inma Berriozabal Bernas (Zegama/Elorrio): A Lama (Pontevedra). 1951n jaioa. 2009an atxilotua. Psoriasi artropatia, diabetesa (DM-II), diabetes oina, hipertentsioa, azkazaletako psoriasia, asma bronkiala, belaunetako protesia.

Gari Arruarte Santa Cruz (Hernani): Almeria. 1980an jaioa. 2003an atxilotua. Espondilitisa.

Iñaki Etxeberria Martin (Iruñea): Topas (Salamanca). 1964an jaioa. 1996an atxilotua. Eboluzio luzeko miopia magnoa dauka. Eskuineko begiko erretina hemorragia, ikusmen zorroztasunaren galera, ezkerreko begiko afakia.

Aitzol Gogorza Otaegi (Errenteria): Basauri. 1975ean jaioa. 1999an atxilotua. Nahaste obsesio konpultsioa. Bakartua.

Jose Miguel Etxeandia Meabe (Larrabetzu): Topas (Salamanca). 1960an jaioa. 2003an atxilotua. Nahaste obsesibo konpultsiboa, C hepatitisa.

Ibon Fernandez Iradi (Hernani): Lannemezan (Frantziako Estatua). 1971n jaioa. 2003an atxilotua. Esklerosi anizkoitza.(Berria)

29 septembre 2014

Kutxabank denena baita

Datozen bi asteetan Bilbon, Donostian eta Gasteizen hiru hitzaldi egingo dira herriz herri Kutxabank Publikoa bilguneak sortzeko

Bilbo  Urriak 1, asteazkena -- 18:30 Zazpikaleak Alde Zaharra  -- EHU egoitza UPV

Donostia  Urriak 8, asteazkena - 19:00 Egiako Kultur Etxea  

Gasteiz  Urriak 9, osteguna   19:00 Alde Zaharra   Aldabe Gizarte Etxea

 (Zabaldu albiste hau zuen kontaktuen artean. Mila esker)              kutxabankpublikoa.bloges.org/

Euskal Herria bere finantza sistema propioaren kontrol publiko eta soziala galtzear dago: gure erakunde publikoek orain 100 urte baino gehiago sortu zituzten eta kudeatu dituzten aurrezki kutxak pribatizatu nahi dituzte. Orain arte ikusi duguna larria baino larriagoa da:

- BBK-k zeukan handitzeko obsesioak Cajasur erostera bultzatu eta ehunka milioitako galerak sortarazi zizkion. Kutxak, bestetik, inbertsio espekulatzaileak egin zituen eta horiek ere ehunka milioitako galerak ere ekarri zizkioten. Kopuru horiekin, gizarte ekintza duin bat egin ahal zen hamarkada luze batean!

- Kutxabankek euskal hornitzaile garrantzitsu batzuk kanpokoez ordezkatu ditu eta euskal enpresa estrategikoen akzio asko putre fondoei saldu dizkie, Europatik agindua datorrela aitzaki gisa erabilita.

- Kutxabanken 100 milioi euro bideratu ditu Mediterraneo aldeko Sareb-eko (banku txarra) etxeen erosketa finantzatzeko. Fede oneko zordunekin malgutasun gutxien erakusten duen eta etxegabetze gehien egiten duen entitatea da (babes ofizialekoak barne) eta ordainean emateari edo alokairu sozialari etengabe ezetz esaten die. Gainera, HMEI (IRPH) indizea aplikatzen du, nahiz eta epai batek indargabetu eta Legebiltzarrak ez egiteko esan. Instituzioek eskatzen diotenari muzin egiten badio, pribatizatzen dutenean zer ez duen egingo!

Ondorioz, Gizarte Ekintzara bideratzen den dirua erdira jaitsi dute eta etorkizunean kolokan dago. Daramaten bidea Nafarroako Kutxaren berdin-berdina da. Hemen ere kutxak galduko ditugu?

Baina larriena ikusteke dugu oraindik. Egindako kudeaketa txarragatik dimititu beharrean, orain estatu kolpea ematen ari dira eta, Espainiako banku erreskatearen aitzakiarekin, boterea betirako haien esku izan eta kontrol publiko eta soziala saihestu nahi dute, banku fundazioak bihurtuta. Euskal hauteskundeetan egon daitezkeen aldaketen aurrean blindatu eta Kutxabankek daukan boterea, eragiteko gaitasuna eta ondarea haien onura pribaturako erabili nahi dute eta ez euskal herritar guztien onurarako.

Ezin dugu Kutxabank pribatizatzen utzi. Alternatibak egon badaude eta herritar guztien onurari begira egongo den finantza sistema propioa edukitzeko eskubide osoa dugu. Horregatik, orain arte hainbat sindikatu eta elkarteek egindako lana osatzeko, herriz herri eta auzoz auzo eratu nahi dugun Kutxabank Publikoa bilgunean parte hartzera dei egiten dizuegu.

Euskal herritarron aurrezkiak, gizarte ekintza eta kutxen demokrazia arriskuan daude. Laguntzeko prest zaude?

 Kutxabank Publikoa Bilgunea

 kutxabankpublikoa@gmail.com

28 septembre 2014

Senatua eskuinera.

Logo_du_Sénat_Republique_française

Hiru urte Senatua irabazi ondoren ezkerrak Senatua galtzen du. Hauteskundeetako hirugarren porrota ezkerrarentzat. Erdia gehi hamabi senatari lortzen ditu eskuinak. Hauteskunde hauetan hautetsi handiek soilik bozka zezaketen, eta senatarien parte bat soilik erreberritzen ziren. Ipar Euskal Herriko senatariak ez ziren erreberritzen. Izan ere senatari postua bederatzi urte oro erreberritzen baita soilik. IEHkoa dira Lasserre eta Espagnac.

Aldi honetan frente nazionaleko bi hautetsik lortzen dituzte senatari postuak. Hau gauza berria da eta baieztatzen du FNko sartzea instituzio guztietan.

Kontra podere lekua bilakatuko da senatua eta ez ditu gobernuari gauzak errestuko. Haatik gogoratu behar da errepublikak podereak exekutiboaren eskuetan metatzen dituela, parlamentu eta senatuak podere nahiko mugatuak dituztelarik, nahiz eta lan handia egin legeen erreformetan.

28 septembre 2014

Ziburuko ikastolaren sustengureko eguna

Urriaren 4ean, Ziburuko ikastolaren alde sustengu bazkaria antolatu du Urruñako euskal herriak euskaraz eta Urruñako ikastolako euskaraz bizi taldeak. 12tan aperitifa izanen da, ondotik13.30tan bazkaria NAT ETA WATSONEK alaiturik eta bukatzeko, 20tan kontzertuak egonen dira

10665759_295647470628144_2439063387133114256_n10438141_295649733961251_4018305408206698542_n

27 septembre 2014

Nantes herrian, Bretainaren batasunaren alde

PHO939e98c0-4652-11e4-9c2f-1bddd79b6091-805x453

Hogeita hamar mila jende bildu da Nantes herrian arratsalde honetan Bretainako bost departamenduen biltzea eskatzeko. Lurralde antolaketa dela eta frantses gobernuak ez du Loire Atlantique departamendua lotu nahi gainerateko lau departamenduei. Bereizketa 1942an Petainek egin zuen eta geroztik ez du inork hau aldatu nahi izan.

 Yann Queffélec idazlea,  Gilles Servat eta Alan Stivell kantariak eta beste gizarteko ezagun asko zeuden. Tendentzia guztiak biltzen dira aldarrikapen horren inguruan baina Paris entzungor gelditzen da. Ondorioz sekulako manifestaldia antolatu dute.(argazkia AFP) 

la-manifestation-est-en-marche-nantes_3

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité