Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

11 avril 2014

Estatu batek tortura babesten duelarik

Tortura gai iluna da. Ikara sortzen du. Tortura hitza aipatzen da eta beldurra sortzen da gaiaren barrenera sartzeko. Askotan ondorioak aipatzen dira, gutxitan izaten da aukera izen eta abizena emateko torturatzailearen gainean. Batzuetan gertatzen da eta Argentinako epaitegi batek, epaile batek  Antonio González Pacheco, ‘Billy el niño"ren extradizioa eskatua du espainol estatuari. Extradizioa eskatua du egindako torturengatik, torturatuen lekukotasunak ezagutuz. Auzia iragaiten ari da Madrilen. Lekukoak etorriak dira egin diena kontatzeko, tortura horiek sortu sufrimenduak eta ondorik hospitalen pasatako aste horiek kontatzeko.http://www.naiz.info/eu/mediateca/audio/chato-galante-billy-el-nino-es-un-torturador-compulsivo

Torturatzailea libre da, etortzen da inongo trabarik gabe eta aurpegia estalirik. Ezin zaio aurpegia ikusi eta epaileak onartzen du. 

Fiskalak eta defentsak ez dute extradizioa onartzen. Horiek biak ados baldin badira ez da arazorik izanen, libre geratuko da eta ez dute Argentinan epaituko. Frankismoaren desmasiak gaurko gobernuak babesten ditu. Eskuin muturrak bidea zabal zabala du aurrera egiteko. Demokraziarako urratsek aldiz nahiko trabatuak jarraitzen dute.

Publicité
Publicité
11 avril 2014

Euskal selekzioaren aldeko bidean

Esait-EH-Camiseta-2008

 ESAIT askotan egon da Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan euskal selekzioaren alde instituzioetatik lan egin dezaten. Aurten Eusko Jaurlaritzak, Jon Redondo zuzendaritzapean txosten juridiko bat plazaratu du legezko trabarik ez dagoela euskal selekzioaren lortzeko erakutsiz. Funtsean orai arte traba politikoak baizik ez direla izan!

Berri interesgarria, esperantza sortzen baitu Eusko Jaurlaritzaren aldetik urratsak emanen direla pentsatzeko, agian ESAITekin kolaborazioan, eta noski Euskal Herriko kirolariekin. Kirolariek berek urrats asko eman dituzte orai arte horren alde. Ez ditugu ahantzi Ipar Euskal Herriko kirolariak pilota arloan bereziki euskal selekzioaren alde egin dituzten lanak eta urratsak, haien interes pertsonalak alde batera utzita.

EHko kirolariak, munduko edozein herritan, lehiaketetan irabazi ondotik, ikurriña ateratzeagatik, zigortuak izan direla behin baino gehiagotan gogoratzen gara.

ESAIT (Euskal selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) nazionala, irekia, partehartzailea eta euskalduna da, eta bere helburu nagusia, nazioarteko txapelketetan aritzeko, Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna lortzea da.

Taldea, 1995ko udazkenean sortu zen eta lehen agerpen publikoa, Donostiako Kirol Etxean, 1996.eko ekainaren 25ean egin zuen. Hitzaldia, euskal selekzioaren gaia jorratzeko antolatu zen eta bertan, euskal hedabideetako hainbat kazetari izan ziren.

Geroztik Euskal Selekzioaren aldeko iritzia sortzen eta lantzen eman dugu era guztietako ekitaldiak antolatuz (hitzaldiak, jokoan jai-Euskal Selekzioren egunak, agerpen aldarrikatzaileak, ...). Bestalde, Eusko Jaurlaritzarekin, alderdiekin, federazioekin, kirol alkarteekin, kirolariekin eta gai honen inguruan ari diren taldeeta plataformekin harreman lana ere burutu ditu.

Taldearen estatutuak, 1998ko maiatzaren 8ean, Oiartzungo egoitzan egindako batzarrean onartu ziren eta Eusko Jaurlaritzan aurkeztu ondoren, 1998ko ekainaren 2an, gure taldearen eratze-inskripzioa burutu zen. Beraz, gure taldea legeztatuta dago.http://www.esait.org/

 

 
10 avril 2014

Estatu kontseiluak baimentzen du Igandeetako saltokien idekitzea

Martxoaren 7an dekretu baten bitartez Ayrault-ren gobernuan brikolatze supermekatuei igandeetan idekitzearen baimentzea erabaki zuen. Geroztik, sindikatek neurria salatu zuten eta eaitegietara jo zuten horren gelditzeko. Salaketa kontutan hartuz lehen epaitegiak bertan behera utzi zuen dekretua eta idekitzeak gelditu zituzten. Ondoren Estatu Kontseiluraino joan da auzia eta horrela erabakia hartua izan da eta hemendik goiti brikolatze supermerkatuek igandeetan idekitzeko baimena dute.

Sindikatak haserre agertzen dira gaur berria jakin eta gero.

10 avril 2014

Fleuryko presondegian, emazteak borrokan

Ehunka emazte euskaldunek ezagutu dituzte Fleuryko pasabideak eta ziegak. Gaur ere bizi baldintzen salatzeko borrokaldia hasi behar izan dute. Eskubide murrizketak eta probokazioak aipatu dituzte Garaia da errepresio bide horiekin bukatzeko baina estatuak ez eta gobernu berriak aterik idekitzeko gaitasunik ez digu erakusten.

Bestalde, Ines de Rio eta Josu Bravoren aragazkiak jartzeagatik "terrorismoa goratzea" egotzi zioten Fernando Sota Tafallako bizilagunari (Nafarroa), eta urtebeteko zigorra jarri zion Auzitegi Nazionalak. Garai hartan, Del Riok betea zuen zegokion zigorra, baina kartzelan zuten oraindik Parot doktrina aplikatuta. Bravok, berriz, beteak zituen zigorraren hiru laurdenak.

Ahotsa.info-k jakinarazi duenez, Sota kartzelan sartzeko agindua eman du orain Concepcion Espejel epaileak, bi urte baino gutxiagoko kondena izan arren. Halakoetan, zigorra etenda uztea izan ohi da ohikoena, bete beharreko aurrekaririk izan ezean. Fiskala, ordea, aukera horren aurka agertu zen, Sotak betetzeko zigorrik izan ez arren. Zigorra isun bidez kitatzeko ere eskatu zuen defentsak, baina hori ere ukatu egin du epaileak. "Eskandalutzat" jo du erabakia Jaione Karrera abokatuak.

10 avril 2014

Independentistak Sareak BAI bozkatzera animatzen ditu etxarritarrak eta Etxarri Aranatzen izango den demokraziaren jaian parte

kartela etxarri1

Nolako etorkizuna, nolako gizartea, nolako Euskal Herria nahi dugun erabakitzeko garaiak datozela sumatzen dugu. Gehiengoa gara erabakitzeko eskubidea, herrien oinarrizko eskubide demokratikoa, aldarrikatzen dugunok. Erabakitzeko garaiak datoz eta erabaki egin nahi dugu. Geuk erabaki nahi dugu gure etorkizuna. Euskal herritarrok erabaki nahi dugu Euskal Herriaren etorkizuna.

Etxarri Aranatzen erabakitzeko eskubidearen ariketa praktikoa martxan jartzea erabaki zuten eta datorren igandean, apirilaren 13an, herri galdeketa burutuko dute. “Nahi duzu Euskal Herria independiente bateko herritarra izan?” galderari erantzuteko aukera izango dute Etxarri Aranatzeko herritarrek. Oinarrizko ariketa demokratikoa. Erabakitzeko eskubidearen aldekotasuna erakusteko erarik egokiena.

Independentista Sareak txalotu egiten du “A13 herri galdeketa” ekimenaren lana, bat egiten dugu deildiarekin, eta burutuko den ariketa demokratikoan parte hartzera animatzen ditugu Etxarri Aranatzeko herritar guztiak.

Independentziaren aldeko sarea garen heinean, BAI bozkatzeko deia egiten diegu herritarrei. Maila handi baten oraindik ikustezina den independentismoaren indarra agertzeko une ezin hobea eskaintzen digulako gure hitza adierazteko aukera honek.

Herri galdeketa hau erabakitzeko eskubidearen alde gauden guztiontzako erreferentzia izango da. Beraz, datorren igandean Etxarri Aranatzera joateko dei zabala egiten die Independentistak Sareak euskal herritar guztiei, aniztasunean, jaia eta aldarrikapena uztartuz, ekimenarekiko elkartasuna adieraztera eta galdeketarekin batera etxarritarrek prestatu duten egun osoko demokraziaren jai handian parte hartzera.

 

Publicité
Publicité
10 avril 2014

Sorterrira itzuli diren iheslariengana hurbiltzen

(piztu.info-tik) Etxeratze bidean lehen urratsak ematen hasi dira EIPK-ko kideak. Guk, bide horretan, Donostira itzuli diren 5 iheslarirekin egoteko aukera izan dugu. Urte guzti hauetako bizipenak eta emandako pausuaren garrantziak azaldu dizkigute

(ikus bideoa) http://youtu.be/q53Pj1PNVsQ

9 avril 2014

Estatuen esku-hartzea GELDITU! Ap-9an elkarretaratzeak "euskaraz bizi nahi dut"

(ikusi bideoa) http://vimeo.com/90836914

 

9 avril 2014

Hamalau idazkari nagusi gobernu berrian.

Harlem Désir, secrétaire d'Etat aux Affaires européennes. 

Fleur Pellerin, secrétaire d'Etat au Tourisme, au Commerce extérieur et des Français de l'étranger. 

Axelle Lemaire, secrétaire d'Etat au Numérique. 

Frédéric Cuvillier conserve son portefeuille de secrétaire d'Etat aux Transports. 

Geneviève Fioraso conserve son portefeuille de secrétaire d'Etat à l'Enseignement supérieur et à la Recherche. 

Valérie Fourneyron rejoint Bercy pour un portefeuille élargi à l'Artisanat, Commerce, Consommation et Economie sociale et solidaire.  

Thierry Braillard est nommé secrétaire d'Etat aux Sports. 

André Vallini est nommé secrétaire d'Etat de la Réforme territoriale . 

Ségolène Neuville est nommée Secrétaire d'Etat aux Personnes handicapées et à la lutte contre l'exclusion.  

Kader Arif conserve le portefeuille des Anciens combattants et à la Mémoire . 

Laurence Rossignol est nommée secrétaire d'Etat à la Famille et aux Personnes âgées . 

Annick Girardin est nommée secrétaire d'Etat au Développement et à la Francophonie  

Christian Eckert est nommé secrétaire d'Etat au Budget. 

Hemen agertzen dira izenak. Ondorioak agertzen ari dira.  Harlem Desir, alderdi sozialistaren idazkari nagusiak bere tokia uzti beharko du. Zabaltzen ari diren informazioen araueran ordezkaria hautatua izan da Hollanden bulegoan eta ez da alderdiaren ezkerreko adarraren gustukoa, Jean-Christophe Cambadélis. hautetsi batzuk kexatu dira, alderdiaren barneko hautaketa eskatzen dute, militanteen iritzia beharrezkoa dela diote arduradun nagusiaren hautatzeko. Debateak irekiak dira, ondoko egunetan horrek soka luzea ekar lezake.



9 avril 2014

GALen biktimen artean desberdintasunak

Azken hilabeteetan GALen biktimen artean desberdintasunak zeudela eta biktima batzuek ez zutela laguntzarik jaso estatuaren aldetik. Geroztik egoera hori baieztatu da eta estatuaren goi mailatik heldu da baieztapena. Kalte-ordainik jaso ez duten GAL eta BVEren biktimak "ETAren ingurukoak" zirela egiaztatutzat eman du Fernandez Diazek. Gaineratu du kalte-ordaina 46 biktimei ukatu zaiela.

Egoera hori ematen du legearekin argudiatzen dutela. Hori ere lortzen dute. Ondorioz nola sinetsi lege horietan. Europa mailako legea omen da."Ingurukoa" izatea konzeptu oso zabala izan daitekeela argi da.

9 avril 2014

19 udalerritan egingo dira Estatuen esku-hartzea salatzeko Kontseiluak deitutako elkarretaratzeak

Urkijo Espainako ordezkariak salaketak jarri ditu euskaraz bizi nahi duten udalerrien kontra. Euskaraz bizitzearen nahia delitu bilakatu nahi du. Horren kontra salaketa egiten du Kontseiluak, adi egon behar gara etengabe euskaldunen aurka egiten diren erasoen aurrean.

Asteazken honetan, Kontseiluak egindako deiari erantzunez, elkarretaratzeak egingo dituzte 19 udalerritan Estatuen esku-hartzeak salatu eta euskararen normalizaziorako Udalen neurriak babesteko.

"Estatuen esku-hartzeak gelditu" lelopean deitutako elkarretaratzeak, salbuespenak salbuespen, herrietako Udal plazetan egingo dira eta arratsaldeko 19:00etan. Aipatu kontzentrazioak ondorengo udalerriotan egingo dira:

Agurain (eskualdeko deialdia, San Juan plazan)
- Arrasate (19:30ean)
- Azpeitia
- Basauri
- Bergara 
- Erandio
- Errenteria
- Galdakao
- Lekeitio
- Lezo
- Oiartzun (20:00etan)
- Oñati
- Ondarroa
- Ordizia (eskualdeko deialdia)
- Otxandio 
- Pasaia
- Soraluze
- Tolosa (eskualdeko deialdia)
- Zarautz (eskualdeko deialdia)

 

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité